169 emaitza lan bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

lan
1 iz. Onuragarri den zerbait lortzeko egiten den jarduera edo ahalegin jarraitua. Ik. behar1 3. Zure gogoeta, hitz, lan eta nekeak. Zorretan gaude lan horretan ari direnekin. Lan bat hasi, egin, burutu (Ik. lan egin). Idazleak dira lanik handiena egin beharko dutenak. Etxeko lanak. Baserri lanetan. Sortze lana. Argitaratze lana bere gain hartu du. Nabari da oraindik ere atontze-lanak ez dituztela amaitu, baina itxura ona du egoitzak. Zoro lanak dira holakoak. Zure eskuen lana (Ik. eskulan). Eskuzko lanak egiten. Behar bezala egindako lan bat. Etxean zer lan egiten duzu? Laneko idiak. Uda honetarako beste lan bat gaineratu ez balidate (Ik. egiteko). Lan astuna, erraza, handia, gaitza, nekagarria, aspergarria. Lan arina. Hortaz, eskoletan lan handia dute, beren eginbidea betetzen badute. Irakurleari lana errazteko.
2 iz. Arazoa, buruhaustea, zailtasuna. Ik. lanak izan; lanak eman. Hau lana! Bizitzen nahiko lan bada.
3 iz. Jarduera profesionala, ondasunak lortzearren, gizatalde baten barnean eta era arautuan egiten dena. Ik. lanbide. Lanetik bizi. Ongi, gaizki saritutako lana (Ik. lansari). 1948. urtean lan hori galdu zuen. Lan bila dabilena. Etxez etxe saltzen ibiltzea da bere lana. Lana utziko dutela (Ik. lanuzte). Lan arazoak zituzten. Laneko arropetan. Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren arloko neurriak. Lan Ministerioa. Ez dauka lan esperientziarik!, nola kontratatuko dut? Lan-karga % 60 jaitsi da. Bere lan unitatean gutxienez urtebete bete dutela egiaztatzea. Mende luzeetan gatzagarren lan-jarduera nagusia horixe izan zen: gatza ekoiztea. Akordioak lortu behar ditugu gaur egungo lan-egoera hobetzeko. Sindikatuak lan egutegiari buruzko baldintzarik gabeko eztabaida eskatu du. Lan-eremuetan euskara eta ingelesa gero eta gehiago erabiltzen direla nabarmendu du EHUko errektoreak. Harremanak zailak ziren, tentsioa jasanezina, itogarria lan giroa. Lan-proposamena xumea bazen ere, sekulako ilusioarekin heldu omen zioten lanari. Bilboko egoitzak hartu duen aurkezpen ekitaldiaren helburua Euskaltzaindiak Hiztegi Batuari dagozkion erabakiak hartzeko zer irizpide, lan-prozedura eta tresna erabiltzen dituen erakustea izan da. || Kapitala eta lana. Lanaren antolaketa. Lan banaketa sortu zenean. Lanaren irabaziak.
4 iz. Lantokia. (Leku atzizkiekin, singularrean). Gauez lanera bidaltzen zituzten. Nire ahizpak ezin du lanera huts egin. Urduri samar zegoen lanera itzuli behar zuelako. Behargin haiek lanera lotuta zeuden bizi guztirako. Lanean ez da komeni giro gaiztorik. Iluntzean lanetik etxera nekaturik datorrenean. Egun hartan bertan berandu iristeagatik, lanetik bota ninduten.
5 iz. Eskulangile, buru-langile edo artista baten jardueraren ondoriozko gauza. Ik. obra. Euskaltzaindiaren lan eta agiriak. Lan izugarria eta trebea egin du hor Ametzaga jaunak. Irakurria dut haren azken lana. Filosofia gaietan lan sakonak argitaratu zituen. Bost antzerki lan labur. Orixeren poesia-lan guztiak. K. Mitxelenaren euskal lan hautatuak. Haren lan gehienak Parisko museoetan daude.
6 iz. Izadiko indar baten jardun etengabea, ondorio ageria duena; ondorio hori. Uraren lanaren ondorioak. Maitasunaren lanak.
7 iz. fis. Indar baten eta bere ezartze gunearen lekualdatzearen bektore biderkadura. Erregaia lan bihurtzeko behar den energia. Lan unitatea.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Alferrak bi lan. Eroa da hasten duena lan urrent ez dezakeena. Ilunpeko lana, egun-argiz ageri. Ilunpetako lana, argitan lotsa. Lan baratza, lan aratza. Lan gaiztoa, bortxazkoa. Lan lasterra, lan alferra. Tipula jan, tipula lan.

Aztergaia: lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskola lan, etxerakoak.

Jatorrizko forma

artegai, artelan; auzo lan; eskulan; hauzo lan; herri lan; marmolgintza, marmol-lan.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lan egin, lan eragin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: lanak eman, lanak izan, lan eman, lan eta lan, lan izan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lan egin, lan eragin.

lan auzitegi, lan-auzitegi
iz. Langile eta enpresen arteko auziak erabakitzen dituen auzitegia. Lan auzitegiak ebatzi du ez zela arrazoirik langilea kaleratzeko. Leclerc-eko nagusia galtzaile lan auzitegian.

Aztergaia: lan auzitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): lan auzitegi: tribunal des prud'hommes.

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

auzitegi sarreran proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzitegi sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. auzitegi.

lan baldintza, lan-baldintza
iz. pl. Lan egoera, langile baten lanaldi, soldata, ordutegi eta kidekoen arabera neurtzen dena. Langile horien lan baldintza duinak ziurtatzeko araudirik ez dagoela salatu du sindikatuak.
lan bizitza, lan-bizitza
1 iz. Lana, jarduera profesionala. Lan bizitza eta familia bateragarri egitea da gure helburua.
2 iz. Langile batek, bizitza osoan zehar, lanean eginiko ibilbidea; ibilbide hori jasotzen duen agiria. Herrialde askotan erretiro adina luzatu nahian dabiltza, eta kotizazioa kalkulatzeko garaian lan bizitza osoa aintzat hartzea proposatu dute.

Aztergaia: lan-bizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lan(-)bizitza 87: Consumer 6 (adib.: “errenta aitorpena egitea, Altxorreko Letrak erostea, isunak gestionatzea, bekak eskatzea, lan-bizitza Gizarte Segurantzan kontsultatzea eta beste hamaika gehiago, administracion.es web guneko RED zerbitzuen zerrendan ikus daitekeen bezala”), Berria 19 (adib.: “Azken urteak beharrean, lan bizitza osoa hartuko da kontuan pentsioa kalkulatzerakoan”), Jakin (“informazioaren gizartea, zientziaren eta teknikaren iraultza, ekonomiaren globalizazioa, garapen iraunkorra, ezagutzaren gizartea, migrazio-mugimenduak, demografia-bilakaera, enpresa egiteko modu berriak, familia- eta lan-bizitza bateratzeko urratsak...”), EiTB 44 (“Lan bizitza "borondatez" luzatu ahal izatea nahiago dute”), Argia 9 (adib.: “Kotizazio epeak lan bizitza osoari eragitearen aldekoak ere badaude”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan(-)bizitza 10:Berria 4 (adib.: “Jaitsiz gero, Gobernuak esku hartuko luke eta lan bizitza laborala luzatu”), Iñaki Mendiguren 3 (adib.: “Industri gerra kronikoak, makinek eta haien jabeek hiltzeraino lan eragin ez ziezaioten orain langileak egin behar zuen gerra horrek lan-bizitzarekiko etsaitasuna sortu zuen haren gogoan, arbaso nekazariek normaltzat hartu izan zuten lan-bizitza”), Jon Alonso (“Raimundo Silvak aurrean duen apalategiari begiratzen dio, han daude lan-bizitza oso batean zehar zuzendu zituen liburu guztiak”), Xabier Amuriza (“Bere lan-bizitza luzean, lantegi asko pasau ondoren, azken aldi luzea Getxoko Areetako Iberdrolan egin eban, oraindino sasoiko erretirau zalarik”), Iñaki Heras (“Ikerlariak dio langileak oso kritikoak direla kooperatiba ekimenarekin, oro har langileek ez baitute bere lan-bizitzaren kontrola”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vida laboral / fr vie professionnelle: Elhuyar: - / Nolaerran: lanbide bizi, laneko bizi / Zehazki: lan ibilbide, lan ibilbidearen gaineko agiri / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa lan sarreran.

lan egin
ad.-lok. Bere lurrean bizitzea eta lan egitea. Gogotik egin dute lan. Badute nork agindu eta norentzat lan egin. Badira gai honetaz lan egiten dutenak. Bertakoek baino merkeago lan eginaz. Gaur ez du inork lan egin. Meza entzun eta ez lanik egin. || Lan asko egin zuten hori lortzeko. Lan gutxi egin du gaur.

Aztergaia: lan egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

lan eman
ad.-lok. g. er. Lanak eman. Obratzeak ematen digu lan.

Aztergaia: lan eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lan eman 4: SP Phil ("behar da, gure humiltasunari lan emaiteagatik, zenbait aldiz gudu espiritual hartan zaurt gaitezin"), Egiat ("Egiazki ere gure fediari dü lan eman nahi, bena ez gure jakin nahiari bere doia"), Uzt Sas ("Ni bildurtutzen nintzan askotan osasunik ez nulako / [...] gere burua mantendutziak lan ematen zigulako"), Larz Senper ("Obratzeak emaiten dauku lan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lan eman 4: FedHUrtek 1920 ("Bere misionestei lan ematen diote, egin dezaketen guzia"), Jaunaren Deia 1969 ("Batez ere, gaur eguneko beharrei erantzun dezaieteken otoitz berriak sortzeak bereiziki lan eman du"), J. Goikoetxea 2 ("Muttiko gazte, lau-bost gau lurrean egiten du lo, arrillua buruko, pentsamentu lizun batek lan eman diola-ta [...] Etorri ezin dutenak kartaz emango diote lan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lan sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

obratzeak ematen digu lan.

lan eragin
ad.-lok. Lan eginarazi. Begira jaiegunean morroiari lan eragin diozun.

Aztergaia: lan eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

lan erreforma, lan-erreforma
iz. Lan merkatua arautzen duen legearen erreforma. Alemaniak indarrean jarri nahi duen lan erreformaren kontrako protestak izan ziren atzo hainbat hiritan. Gaur amaitu da lan-erreformaren negoziazioari gobernuak jarritako epea.
Loturak

Aztergaia: lan-erreforma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lan(-)erreforma 991: Deia 12 (adib.: “Barrikadetara deitzen zuten ereserki zaharrak, adibidez, lan-erreformaren izenez mozorrotutako gehiegikeriek biziberritu dituztenak”), Berria 344 (“Lan-erreformaren ondoren, pentsioekin hasteko asmoa daukate”), EiTB 548 (adib.: “ELAko idazkari nagusiak lan-erreformaz Onda Vasca irratian egindako eta Europa Press albiste agentziak jasotako elkarrizketan”), Argia 86 (adib.: “AEBetan, poligrafoa dezente erabiltzen da, baita lanpostu baterako hautagaien hitzen egiazkotasuna neurtzeko ere, psikologoek eta psikiatrek ere erabiltzen dute beraien ikerketetan, eta Europar Batzordeak merkatu beltzean ziren poligrafo guztiak erosi ditu lan-erreforma norabide zuzenean doala lan handirik gabe esateko”), DiarioVasco (“Urola Kostako Udal Elkarteak lan erreforma eta pentsio-sistemaren erreformari buruzko jardunaldi bat antolatu du eskualdeko enpresa eta autonomoentzat”). // LB: 1402, EPG: 60, ETC: 3566

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan erreforma 62, Berria (adib.: “PPk gehiengo osoa lortu zuen 2000. urtean, eta, negoziatzeaz nekaturik, bere kasa onartu zuen laugarren lan erreforma”). // Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es reforma laboral / fr réforme du travail: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak

lan 4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Lan arazoak zituzten. Edozein langile bezala, lan-jantzia soinean jarri eta lanera. Alemaniak indarrean jarri nahi duen lan erreformaren kontrako protestak izan ziren atzo hainbat hiritan. Udalak ez du azken 12 urteotan lan eskaintza publikorik egin, eta sortzen diren lanpostuak nahierara betetzen ditu. Lan istripuen ondorioz, 31 pertsona hil ziren, iaz, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Enpresa txiki eta ertainek lan-merkatuan gero eta garrantzi handiagoa dute. Lan Ministerioa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitzeko moduko terminoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Orain arteko lan 4 adiera erabat ezabatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa sartzekoa erreforma sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan eta erreforma sarreretan.

lan eskaintza, lan-eskaintza
iz. Lan bat edo lanpostu bat betetzeko eskaintza. Igandean egin zuten administrazio-laguntzaile izateko lan-eskaintzaren lehen azterketa. Udalak ez du azken 12 urteotan lan eskaintza publikorik egin, eta sortzen diren lanpostuak nahierara betetzen ditu. Lan eskaintza bat egin didate.

Aztergaia: lan-eskaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh262 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lan(-)eskaintza 435: Aizu 2 (adib.: “Norberak erabaki dezala zein metodo aukeratu, lan eskaintzari erantzunez gero”), Deia 3 (adib.: “Lehenago, administrazioaren lan-eskaintza publikoan hartutako neurriekin batera datorrena eta bateragarria dena”), Elhuyar (“Negozioak egiteaz gain, lan-eskaintzak egin eta hautagaiak bilatzeko aukera ematen du; eta, alderantziz lan bila ari denari ere laguntzen dio”), Consumer 10 (adib.: “Lan-eskaintza eskura izateko bi formula klasiko ditugu”), Berria 208 (adib.: “Lan-eskaintza publikoa”), EiTB 184 (adib.: “Isabel Celaá Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak esan du iragarritako Lan-Eskaintza publikoarekin aurrera jarraituko dutela”), Argia 19 (adib.: “PP eta PSE lan eskeintza publikoetan euskararen balioa jaistearen alde”), Jakin (“izan ere 2006. urteko lan-eskaintza publikoko lanpostu ia guztiak zegokien hizkuntza-eskakizuna lortua zuten kideek bete zituztelako”), DiarioVasco 7 (adib.: “Lanbiden lan-eskaintza honetarako izena emana egotea”). // lan(-)eskaintza 764.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan(-)eskaintza 160: Herria 71 (adib.: “Udako oporretarako lan eskaintza deia”), Berria 75 (adib.: “Quesadak azpimarratu zuenez, lan eskaintza publiko horren ostean Osakidetzako langileen %95 finkoak izango dira”), Koro Navarro 4 (adib.: “Aurreneko eragilea lan-eskaintza gehiegizkoa da, demografia-eztandak eragina”), Ramuntxo Etxeberri 2 (adib.: “Lan eskaintza bat irakurri zuen egunkarian”), Pello Salaburu 2 (adib.: “badirela lanbidean lan eskaintzaapala duten ikasketa batzuk”), Jon Arretxe (“Iñigo eta bion aholkuei jarraituz, handik aurrera lan eskaintzak egiteko deitzen ziotenak pikutara bidaltzeko eta hurrengo hilabeteetan langabeziko diruaz bizi izateko erabakia hartu zuen”), Lopez de Arana (“Jainko maitea, nazkatuta nago lan-eskaintzak irakurtzeaz”), Javi Cillero (“Adiskideen lan eskaintzetatik bizi izan nintzen, horma hauen artean preso”), Pako Aristi (“Nola maite liteke / lan-eskaintza bati ezetz esatea / ausardiarik handiena / bihurtu duen gizarte hau?”), Itxaro Borda (“Bidean zebilela, lizentziamendu gutuna eskuan, lan-eskaintzen bulegoaren parean geratu zen”), Eskarne Mujika (“Gutun ofizial bat zela pentsatu dut, lan-eskaintzaren bat edo”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: lan eskaintza publiko (OPE*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es oferta de empleo|trabajo / fr offre d’emploi: Elhuyar: - / Nolaerran: lan eskaintza / Zehazki: - / Labayru: lan-eskaintza / Adorez5000: lan-eskaintza.

Bestelakoak

def: [s.u. lan] lan poltsa, lan-poltsa Lan eskaintzak eta lan eskariak jasotzen dituen taula edo zerrenda, interesdunen eskura jarriz erakunde, enpresa edo kideko batek kudeatzen duena. Aldi baterako langileekin lan poltsa bat osatzeko aukera aztertuko duela esan zien zuzendaritzak, baina ez zien ezer agindu. // oposizio 3 iz. Espainian, azterketa mota, lanpostu baterako hautagaiek, lan eskaintza publikoetan bereziki, egin ohi dutena. Funtzionario izateko oposizioa Euskal Unibertsitatean egin nuen, baina epaimahaian, bi baino ez ziren bertakoak. // adib: lan 4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Lan arazoak zituzten. Edozein langile bezala, lan-jantzia soinean jarri eta lanera. Alemaniak indarrean jarri nahi duen lan erreformaren kontrako protestak izan ziren atzo hainbat hiritan. Udalak ez du azken 12 urteotan lan eskaintza publikorik egin, eta sortzen diren lanpostuak nahierara betetzen ditu. Lan istripuen ondorioz, 31 pertsona hil ziren, iaz, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Enpresa txiki eta ertainek lan-merkatuan gero eta garrantzi handiagoa dute. Lan Ministerioa. // [s.u. sektore] bigarren sektore Ekon. Lehengaien transformazioa industria-prozesuen bidez egiten duten jarduerek osatzen duten sektorea. Gure eskualdean zerbitzuen sektorea da nagusi, bigarren sektorerik ez dago; beraz, zaila da industria arlotik edo lehen sektoretik lan eskaintzarik jasotzea.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Baina, honekin batera lan(-)eskari ere jasotzekoa da (lan(-)poltsa azpisarreran definitzaile gisa erabili dena).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa sartzekoa lan sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lan-eskaintza publikoa.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan eta eskaintza sarreretan.

lan eskari, lan-eskari
1 iz. Lan bila ari den norbaitek egiten duen lanerako eskaera. Etxeko langileen esparruko lan eskariari eta eskaintzari enplegu zerbitzu publikoen bidez erantzutea.
2 iz. Norbaitek, bereziki enpresa batek, lan bat egiteko jasotzen duen eskaera. Sestaoko Navalek jaso dezakeen lan-eskariarekin konparatu du irabazi berri duen saria.

Aztergaia: lan-eskari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

lan(-)eskaintza aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan eta eskari sarreretan.

lan eskubide, lan-eskubide
iz. Enplegatzailearen eta langileen arteko lan-harremanekin zerikusia duten eskubideen multzoa, lan-zuzenbideak arautzen duena. Etengabeko murrizketak pairatzen ari gara lan eskubideetan.

Aztergaia: lan-eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh56 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu lan(-)eskubide formarik.

lan(-)eskubide 190: Aizu, Argia 25, Berria 93, Deia 2, Deustuko Unibertsitatea 3, DiarioVasco 6, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 37, Elkar 4, Consumer, Espainiako Gobernua 6, Gomylex, Jakin 2, Laneki 3, UEU 4, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lan(-)eskubide 18: Herria, Berria, Anjel Lertxundi, Gotzon Garate.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, baina azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan sarreran.

lan eta lan
Etengabe lan eginez, etengabe lan egiten. Lan eta lan beti. Ezin egonik ari da lan eta lan.

Aztergaia: lan eta lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LAN ETA LAN. Trabajando sin parar. * Bere ogei ta amar urtetaraño lan ta lan ta izerditan haritzea. Mb IArg I 108. Estáien gérta lán ta lán, néke ta néke, bizitu ta bizitu ta gero ilóndoan deus ez arkitu. LE Prog 102. Ni nebillen artean / lertzen lan eta lan. It Fab 56. Orretara, aspoak lan-eta-lan, aunatu egiten da ibilkaria. Anab Usauri 121. Lan-da-lan bere aulkian eserita igaro zuan egon osoa. A. Arrue Egan 1955 (3-4) 9. Lan da lan, gizajoa. NEtx Antz 112. Erbestean lan eta lan jardun, eta orra, errian bertan soloak landa eta alorrak larre. Erkiag BatB 93. Ezin egonik ari da, lan ta lan, bere egingoa egiten. Vill Jaink 57. Lan eta lan beti. Alzola Atalak 129. Beti urrats edo biharamun hobe baten peskizan lan eta lan bere bertso lanetan ari zaikun gizon hori. Larre ( in Xa Odol 14). Betor Ejion / bere ezin-geldituzko gurpillarekin / eta betoz aizpa aiek lan-ta-lan. Berron Kijote 158. Periko, bere gurasoakin, lan da lan dabil. Tx BordaB 55. v. tbn. A Ardi VII. BAyerbe 66. Albeniz 23.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

eta 11 (Esapideetan). Ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Gero eta gehiago. Hori entzunik, ikasleak orduan eta gehiago harritu ziren. Han ari da jo eta ke lanean. Lan eta lan beti. Hitz eta pitz ari zen. [lan] lan eta lan Etengabe lan eginez, etengabe lan egiten. Lan eta lan beti. Ezin egonik ari da lan eta lan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da adibidea, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa lan sarreran.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lan sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Ezin egonik ari da lan eta lan.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta sarreran ere.

lan gatazka, lan-gatazka
iz. Langileen eta enpresaburuen arteko gatazka. Egoerarekin kezkatuta, Euskal Udalen Elkarteak erantzukizunez jokatzeko eskatu die lan gatazkako hiru aldeei, alegia, langileei, enpresei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Bi hilabetez ari da luzatzen lan gatazka; langileen eskaera nagusia soldataren igoera da.

Aztergaia: lan-gatazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): lan(-)gatazka 183: Elkar, Berria 118, EiTB 48, Argia 14, DiarioVasco 2; ez dugu laneko gatazka formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan(-)gatazka 147: Berria; laneko gatazka 2: Berria, Itxaro Borda.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: lan-gatazka, laneko gatazka (termino normalizatuak).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu lan(-)gatazka, laneko gatazka formarik aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es conflicto laboral / fr : Elhuyar: - / NolaErran: / Zehazki: lan gatazka / Labayru: - / Adorez5000: lan-gatazka.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa lan sarreran.

lan harreman, lan-harreman
1 iz. Langilearen eta enplegatzailearen arteko harremana, langileak banaka nahiz talde gisa hartzen dituena. Konstituzioak onartutako oinarrizko eskubide guztiak errespetatu behar dira aipatutako lan-harremanak arautzen direnean. Lantokiz aldatzeko edo lan harremana eteteko eskubidea.
2 iz. Lantoki bereko langileen arteko harremana. Gaur egun, enpresek giza harremanak sustatzen dituzte; izan ere, jakitun dira, langileek aldarte onean badihardute, lan-harremanak hobeak izango direla eta lantaldeak gehiago inplikatuko direla enpresarekin. Lan harreman horietan sortutako hizkuntza ohiturek eragin betea dute lankideen arteko bikote harremanetan.

Aztergaia: lan harreman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh420 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

lan(-)harreman 921.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lan(-)harreman 165.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Lan harremanak: Relaciones laborales".

adib: arautu 2 du ad. Arau jakinen pean ezarri. Lan harremanak arautzen dituen legea. Agindua, burdinbideetan ibili ahal izateko baimenak arautuz. Eusko Jaurlaritzak ez du, berez, gaitasunik horiek kudeatu nahiz arautzeko. Euskara batua eta ondo arautua eskatu ohi du horrelako jendeak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan eta harreman sarreretan.

lan hitzarmen, lan-hitzarmen
iz. Laneko hitzarmena, langilearen eta lan-emailearen artean egiten dena eta indarrean dagoen lan araudiari lotua dagoena. Lan hitzarmenak bi urte eta bederatzi hilabeteko iraupena du.

Aztergaia: lan-hitzarmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh266 2021-03-23

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lan(-)hitzarmen 502: Deia (“Aurrelariaren kontratua datorren urteko ekainean amaitzen da eta oraindino ez dau akordiorik adostu klubegaz lan hitzarmena luzatzeko”), Consumer 4 (adib.: “aitak ezingo du baimen hori eskatu, haren lan hitzarmenak kontrakorik esaten ez badu, behintzat”), Berria 302 (adib.: “Eusko Jaurlaritzaren kortijoan, 1.200 lan-kontratudun langile daude, eta horien guztien Lan-Hitzarmena ez da berritu 2001. urtetik”), EiTB 181 (adib.: “Sindikatuen aurreikuspenen arabera, lan-hitzarmenak otsailaren 15 baino lehen sinatzea espero dute”), Jakin (“erabili software librea kooperatibagintza bultzatzeko herrialde pobreetan; lan hitzarmenak egin software librea darabilten enpresekin”), Argia 11 (adib.: “Haserre daude Crespo eta Herrero funtzionarioak, maila baxukoei min egin dielako soldata jaitsierak, krisia bukatzean %5 hori ez dutela berreskuratuko uste dutelako, “gehienez barne-produktu gordina igoko digute”, eta lan-hitzarmenak eta legeak bidegabe hautsi direla iruditzen zaielako”), DiarioVasco 2 (adib.: “Baina, AHIZE-AEKak ez zituen lan hitzarmenean adostutako bere-betebeharrak bete eta horrek, Udalak euskara normalizatzeko planik ez onartzea ekarri zuen, ondorioz, diru-laguntza galduz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan(-)hitzarmen 238: Herria (“Ordezkariek, FO sindikatak sustengaturik, lan hitzarmena izenpetu dute zuzendariarekin.”), Berria 237 (adib.: “Azaroaren 2tik 3rako lanuzteak herrialdeko lan hitzarmena du helburu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa lan sarreran.

lan indar, lan-indar
1 iz. Herri bateko edo alor bateko langileen multzoa, lan-ahalmen gisa hartua. Automobilgintza sektoreak osasuntsu egon behar du, nahitaez, automobilaren alorreko lan indarrari eutsi nahi badiogu. Erretiratzea, langabezia murrizteko eta lan-indar gazteago, eraginkorrago eta otzanagoa eskuratzeko lanabes baliagarria zela ikusi zuten.
2 iz. Marxismoaren ikuspuntutik, gizakiaren gaitasun fisiko eta intelektuala, zerbaiten ekoizpenean erabil daitekeena eta langileak enplegatzaileari soldata baten truke eskaintzen diona. Lehenengo eta behin, lan merkatuan lan indarra ematen da soldataren truke.

Aztergaia: lan-indar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh126 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LAN-INDAR Fuerza de trabajo. "Lan-indarraren teoria" Gte Erd 268. Salgei dagozan gauzen balioaren neurri bakarra langilleak gauza orreik egiteko erabilli ta sautu bear izan dauan lan indarra ei da. Eguzk GizAuz 51. Bigarren aldiko bost orduetan be langilleak izerdia atera ta lan-indarra sautu dau. Ib. 58.

lan(-)indar 113: Argia 15, Berria 48, Deustuko Unibertsitatea, EiTB 2, Elkar 9, Consumer 2, Espainiako Gobernua 3, Jakin 19, Karmel 2, Laneki 6, UEU 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lan(-)indar 26: Herria, Berria, Koro Navarro, Oskar Arana, Unai Iturriaga, Aingeru Epaltza, Rafa Egiguren, Fernando Rey, Koldo Izagirre.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: eskulan (TN), lanesku, lan-indar (es mano de obra); Iusplaza: lan-indar (mano de obra; Zigor Kodea).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan sarreran.

lan istripu, lan-istripu
iz. Langile bati zauriak, ondorio psikologikoak, ezintasuna edo heriotza eragiten dizkion ezbeharra, langilea bere lana betetzen ari dela edo etxetik lanerako eta lanetik etxerako joan-etorrietan, gertatzen dena. 23 urteko gazte batek lan-istripu larria izan du Corellan. Lan istripuen ondorioz, 31 pertsona hil ziren, iaz, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.

Aztergaia: lan-istripu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:027 2003-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh502 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): lan(-)istripu 358: Berria 155, EiTB 181, Argia 22.// lan(-)istripu 1041.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan(-)istripu 212: Berria 203, Herria, Pedro Alberdi, Xabier Montoia, Joxerra Garzia 2, Jose Angel Irigaray, Joxe Azurmendi, Pablo Sastre, Jon Maia.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: sarrerarik ez, baina azalpenetan ageri da: in itinere . Bidean. 'In itinere' istripua lan istripua da, lanera joatean edo itzultzean gertatua.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzainek kendua: (HBL) elkarketa librea.

adib: lan 4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Lan arazoak zituzten. Edozein langile bezala, lan-jantzia soinean jarri eta lanera. Alemaniak indarrean jarri nahi duen lan erreformaren kontrako protestak izan ziren atzo hainbat hiritan. Udalak ez du azken 12 urteotan lan eskaintza publikorik egin, eta sortzen diren lanpostuak nahierara betetzen ditu. Lan istripuen ondorioz, 31 pertsona hil ziren, iaz, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Enpresa txiki eta ertainek lan-merkatuan gero eta garrantzi handiagoa dute. Lan Ministerioa. // istripu iz. Ezbeharra; bereziki, bat-bateko eta ustekabeko gertaera, ondorio okerrak dituena. Auto, tren, hegazkin istripua. Lan istripu baten ondorioz. Istripuz hila. // bikoitz 3 adj. Bi halako dena. Ik. bikun 2; doble. Lan istripuak izateko aukera bikoitza. // mutualitate iz. Kuota baten truke kideek zerbitzu jakin batzuk hartzen dituzten elkartea. Sindikatuak lan istripuen babesa mutualitateen esku utzi nahi du.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa da lan sarreraren barruan.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan eta istripu sarreretan.

lan izan
da/du ad.-lok. Zaila izan. (Dagokion aditz izena -tzen edo -tzea eran joan daiteke). Ik. lanak izan. Lan da min hau eramaten! Lan da zure obrak oro ezartzea. Lan du bihotzak orain zu hemen uztea. Badu lan aurrera sartzen. Lan izanen duzu ororen kontentatzen.

Aztergaia: lan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lan sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da eta du ad.

Forma baten adiera(k)

zaila izan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

x-tzea nahiz x-tzen formako osagarri jokatu gabeak onartzen ditu: lan da min hau eramaten! / lan da zure obrak oro ezartzea; lan du bihotzak orain zu hemen uztea / badu lan aurrera sartzen.

lan kontratu, lan-kontratu
iz. Lan hitzarmena. Aurtengo lehen sei hilabeteetan egin diren lan kontratuetatik % 92 aldi baterakoa izan da.

Aztergaia: lan-kontratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lan(-)kontratu 169: Deia (“Lan kontratuak ezeztatzeko erraztasunak enpresen kostuak jaisten lagunduko du”), Consumer 10 (adib.: “areago, emakumeak, bere lan-kontratua sinatu ahal izateko, gizonezkoren bati (aitari, nebari, senarrari, tutoreari...) eskatu behar izaten zion baimena”), Berria 80 (adib.: “Kolokan bizi gara lan-kontratu partzialak ditugun irakasleok”, “Azarora arte 44.246 ziren euren lan kontratuetan aldaketak ikusi dituzten langileak”), EiTB 61 (adib.: “Aldi baterako lan-kontratuak ez zigortzea eta Austriako eredua aztertzea proposatu zien atzo Espainiako Gobernuak enpresei lan-erreforma egiteko dokumentu berri batean”), Jakin (“Iturriak, sindikatu-zuzenbidea, lan-kontratua, gizartesegurantza,lan-prozesua“), Argia 14 (adib.: “lan-kontratua, gaur ez bezala, legeak debekatzen zuen, baina bi kontratu moten artean bazegoen erdibide bat”), DiarioVasco 2 (adib.: “Lan-kontratuak lanaldi osokoak izango dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan(-)kontratu 248: Herria 12 (adib.: “lan kontratu pribatua zuten hamahiru langilek diote kudeantza berriaren peko abantail azkar batzuk galduko dituztela”), Berria 229 (adib.: “Ezin du bere proiektua defenditu, bere proiektua legeztatutako prekarietatea delako, eta ondorioz, lan kontratu hori inposatzen ahalegindu da”), Aingeru Epaltza 2 (adib.: “Jende guti ezagutu dut lan-kontratu txar bat sinatzeak hain on handia egin diona”), Iñaki Mendiguren (“lan-kontratuan ez zen halakorik zehazten...”), Edorta Jimenez (“Agentziarekiko lan-kontratua 1937ko urtarrilean sinatuko du”), Iñaki Heras (“ezkontza-kontratuak lan-kontratua ordezkatzen du”), Anjel Lertxundi (“Milanera heldutakoan lan-kontratua berrituko zioten”), Ramuntxo Etxeberri (“Bere bizitza osoan, Peiok bildu izan zituen paperak hasi ziren irakurtzen: lan kontratuak, postalak, eskutitzak, egunkari artikuluak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: [sigla] CPE. /ze-pe-e/ Lehen Lan Kontratua, Frantziakoa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es contrato de trabajo / fr contrat de travail: Elhuyar: lan-kontratu / Nolaerran: lan kontratu / Zehazki: lan kontratu / Labayru: - / Adorez5000: lan-kontratu.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: contrato de trabajo.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa lan sarreran.

lan mahai, lan-mahai
1 iz. Idazteko eta kideko lanetarako erabiltzen den mahaia. Nire logela eta bulegoa garbituko dituzu, eta lan mahaia nik soilik erabiliko dudala argi izan behar duzu. Leiho bakarra aurrean, lan-mahaia eta liburutegi txiki bat.
2 iz. Zerbait erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren pertsonen multzoa. Ik. mahai 3; batzorde. Lan mahai bat osatuko du egungo krisiari konponbidea emateko asmoz.

Aztergaia: lan-mahai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh106 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LAN-MAHAI. Mesa de trabajo. Noan nere lan-maira. Biarko errezeta batzuek egin eta idazkiren bati erantzun bearra izango det. NEtx Antz 81.

lan(-)mahai 102: Aizu, Argia 2,Berria 15, Deia 9, DiarioVasco 18, EiTB 5, Elhuyar 4, Elkar 15, Erlea, Consumer 6, Goiena 2, Jakin, Laneki 22, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lan(-)mahai 37: Berria, Oskar Arana, Jon Alonso, Iban Zaldua, Josu Landa, Jesus Mari Mendizabal, Patxi Zubizarreta, Jon Muñoz, Juan Garzia, Joxan Elosegi, Jenaro Garate, Bego Montorio, Bernardo Atxaga, Iñaki Zabaleta, Karlos Linazasoro.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: lan-mahai (es banco de trabajo, mesa de trabajo; fr table de travail, établi).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan sarreran.

lan merkatu, lan-merkatu
iz. Enplegatzaileen eta ordaindutako lanaren bila dabiltzan pertsonen arteko harremanei dagokien merkatua. Erretiratzeko adina atzeratzeak oztopatu besterik ez du egiten gazteak lan merkatuan sartzeko aukera. Urria aspaldiko onena izan da Hego Euskal Herriko lan-merkatuarentzat. Enpresa txiki eta ertainek lan-merkatuan gero eta garrantzi handiagoa dute.

Aztergaia: lan-merkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh630 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): lan-merkatu 152: Elhuyar 2 (adib.: “hirietan gehien hazten den populazioa lan-merkatu egituratuan sartzeko aukerarik ez duen hori bera da”), Consumer 4 (adib.: “Horrek denak adinagatiko diskriminazioa sortarazten du lan-merkatuan”), Berria 9 (adib.: “Azken urteotan, lan-merkatuaren egitura-muga asko zuzendu dira etorkinen agerpenarekin”), EiTB 122 (adib.: “Zentzu horretan, 2008an lan-merkatuak izandako portaera goraipatu du agintariak”), Jakin 7 (adib.: “Goi mailako ikasketen mailakatze eta dibertsifikazio handiagoak ez du lan-merkatua desarautzeko bidea bilakatu behar”), Argia 8 (adib.: “Lan-merkatua dagoen bezala dago”); lan merkatu 420: Consumer 7 (adib.: “lan merkatutik kanpo ez gelditzeko”), Berria 216 (adib.: “Betidanik lan merkatuarekin lotura estua izan dute gizarte eskubideek”), EiTB 124 (adib.: “diputatu jeltzaleak demagogia uzteko eskatu dio Zapaterori lan merkatuaren erreformaz hitz egiteko orduan”), Jakin 13 (adib.: “Lan merkatuko zehaztasunetara beranduago joko dugu”), Argia 59 (adib.: “lan merkatuari begira ez dira inondik inora konpetentzia”), DiarioVasco (“Eta orain gure lan eskubideak berriz ere zokoratuko dituen lan merkatuaren erreforma imposatu nahi digute”). // lan(-)merkatu 1260.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan merkatu 203: Berria 170, Herria 2, Iñaki Heras 20, Pello Salaburu 10, Joxerra Garzia; lan-merkatu 17: Iñaki Heras 10, Koro Navarro 5, Amaia Lizarralde, Xabier Mendiguren Elizegi.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es mercado laboral, mercado de trabajo / fr marché du travail: Elhuyar: lan-merkatu / Nolaerran: lan merkatu / Zehazki: lan merkatu / Labayru: - / Adorez5000: lan-merkatu.

Bestelakoak

def: jardueradun adj. Pertsonez mintzatuz, lan merkatuan parte hartzen duena, lan ordaindua egiten duena. Biztanle jardueradunak. // adib: lan 4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Lan arazoak zituzten. Edozein langile bezala, lan-jantzia soinean jarri eta lanera. Alemaniak indarrean jarri nahi duen lan erreformaren kontrako protestak izan ziren atzo hainbat hiritan. Udalak ez du azken 12 urteotan lan eskaintza publikorik egin, eta sortzen diren lanpostuak nahierara betetzen ditu. Lan istripuen ondorioz, 31 pertsona hil ziren, iaz, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Enpresa txiki eta ertainek lan-merkatuan gero eta garrantzi handiagoa dute. Lan Ministerioa. // katebegi 2 iz. Irud. Bertsolaritzan katebegirik ahulena da gai-jartzaileena, esker onaren aldetik. Etorkinak dira lan merkatuaren eta langabeziaren azken katebegia. // prospekzio 3 iz. Une bateko datuetan oinarrituz, etorkizuneko aukerak iragartzea. Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetea. Lan merkatuaren prospekzioa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa da, lan sarreraren barruan.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan eta merkatu sarreretan.

lan poltsa, lan-poltsa
iz. Lan eskaintzak eta lan eskariak jasotzen dituen taula edo zerrenda, erakunde, enpresa edo kideko batek kudeatzen duena eta interesdunen eskura jartzen duena. Aldi baterako langileekin lan poltsa bat osatzeko aukera aztertuko duela esan zien zuzendaritzak, baina ez zien ezer agindu.

Aztergaia: lan-poltsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lan(-)poltsa 134: Elhuyar (“Xing-ek ere lan-poltsa bat eskaintzen du”), Consumer 3 (adib.: “Kolegio, elkarte eta enpresa handi askotxok tokian tokiko lan-poltsak kontrolatzen badituzte ere, jarraian adibideetako bi eskainiko ditugu”), Berria 35 (adib.: “26.500 ikus-entzunezkoen lan-poltsetarako”), EiTB 59 (adib.: “Bestalde, bideo-jokoen sektorean lan egiteko dauden aukerak aztertzen dituzten hitzaldiak ematen ari dira eta bertan erakusketariek lan-poltsa bat sortuko dute”), Jakin (“Gainera, lan-poltsen bidez enplegu-emaileek eskaturiko profesionalen ezaugarriak aintzat hartu dira”), Argia 10 (adib.: “Kirol-kanpaina honen emoitzak aztertu ostean, posible da entrenatzaile euskaldunen tailerra martxan jartea eta lan-poltsa bat osotzea”), DiarioVasco 25 (adib.: “Lan-poltsaren oinarriak eta eskabide-orria udaletxean nahiz Udalaren web gunean eskuratu ahal izango dira”); lan(-)burtsa 27: Consumer (“Desgaitasunik agertzen duten pertsonak atenditzeko atari honetan lan-burtsa, praktikatako lana, prestakuntza eta telelana bezalako zerbitzuak eskaintzen zaizkie”), Berria 23 (adib.: “Baionako Lan Burtsatik abiatuko da manifestazioa, goizeko hamar eta erdietan”), EiTB 2 (adib.: “Lorra Kooperatibak Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintza elkarteak bateratzen ditu eta pertsona espezializatuarekiko lan-burtsa bat ere badauka”), Argia (“Ikasleek lizeoak blokatu eta manifestaldiak egingo dituzte, “Sarko lekuak huts!” egiten zuten oihu milaka gaztek Baionako Lan Burtsa inguruan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan(-)poltsa 51: Berria 49 (adib.: “40 bat hezitzaile lan poltsatik kanpo geratuko direla salatu dute langileek; Alfonso Alonso alkateari iragan ostiraleko bileran adostutakoa «errespetatu ez izana» egotzi diote”), Txema Ramirez de la Piscina (“lan-poltsa, iragarki laburrak, eskelak...”), Mirentxu Larrañaga (“Arrapaladan batu zituzten lan-poltsak bisitariek”); lan(-)burtsa 16: Berria 14 (adib.: “Baionako Lan Burtsan finkatu dute gaur eginen duten manifestazioaren abiapuntua, Lehen Lan Kontratuaren aurkako mobilizazio eguna kari”), Herria (“Hortaz bilkura publiko bat antolatua da abendoaren 7ko, larunbat aratsaldeko 4etan, Baionako lan burtsan”), Josu Zabaleta (“Bada berri on bat, hala ere: Lan Burtsako alemaniar sailean sute bat izan da, sabotajez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bolsa de trabajo / fr Bourse du travail: Elhuyar: lan-burtsa / Nolaerran: - / Zehazki: lan aukerak / Labayru: lan poltsa | burtsa / Adorez5000: lan aukerak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa lan sarreran.

lan sozietate, lan-sozietate
iz. Enpresa mota, kapitala nagusiki langileena duena. Krisi hasieratik, lan sozietateen eta kooperatiben kopurua bikoiztu egin da Foru Erkidegoan.

Aztergaia: lan-sozietate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh114 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu lan(-)sozietate formarik.

lan(-)sozietate 159: Argia 4 (“Euskal Herrian, langile askok figura juridiko ia ezezagun batekin eutsi zioten lanpostuari eta lanari: lan- sozietate anonimoekin”), Berria 14 (“Denbora batera, langile ohiek sustatutako erantzukizun mugatuko lan sozietateak hura erosteko eskaintza egin zuen”), Deustuko Unibertsitatea 5 (“Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hiru hilabeteko epean, Gobernuak lan sozietateen inguruko lege proiektua bidaliko die Gorte Nagusiei; proiektu horretan, lan sozietate anonimoaren araubidea eguneratzeaz gain, erantzukizun mugatuko lan sozietatea arautuko da”), DiarioVasco 2 (“Eusko Jaurlaritza eta SPRI. Laguntzaileak, berriz: ELKAR-LAN S.COOP (Kooperatibak Sustatzeko Elkartea) eta ASLE, Euskadiko Lan Sozietateak”), Elkar (“Era berean, sindikatu abertzaleak eta Anel lan sozietateen elkartea kanpoan geratu ziren”), Consumer 3 (“Kooperatiba edo lan sozietate bateko kide bihurtu ahal izango da, baldin eta lehendik ez badu eduki izan harekin kontratu harremanik 24 hilabetez baino gehiagoz”), Espainiako Gobernua 116 (“Sozietatearen estatutuetan ezar daiteke «lan sozietate» kalifikazioa galtzea izan daitekeela sozietatea desegiteko arrazoietako bat”), Goiena (“Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, ASLE - Euskadiko Lan Sozietateak”), Gomylex 2 (“Erregistroak eta gordailuak gauzatzea. Halakoen artean nabarmendu behar dira hitzarmen kolektiboak, sindikatuen nahiz enpresaburuen elkarteen eta kooperatiben eta lan sozietateen estatutuak erregistratzeko jarduerak”), Nafarroako Gobernua (“Enpresa entitate publikoak, merkataritza- eta lan sozietateak, fundazioak eta aurreko letretan aipatutako entitateei loturik edo haien mendean diharduten gainerako entitateak eta horien elkarteak, nortasun juridikoa badute, publikoa nahiz pribatua, eta baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:”), Uztarria 10 (“Iraurgi Berritzen, Azpeitia eta Azkoitiako Garapen eta Berrikuntza agentziak, Lanzituz proiektua jarri du martxan hirugarrenez, langabetuak eta ekintzaileak lan mundura murgiltzeko xedearekin, Lan Sozietateak eredu hartuta”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lan sozietate 1, Berria (“Euskadiko Lan Sozietateen Taldeak, Aslek, 650 milioi euro fakturatu zituen iaz eta beste hainbat egin nahi ditu aurten ere”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: lan-sozietate (es sociedad laboral).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan sarreran.

lan tresna, lan-tresna
iz. Lanean erabiltzen den tresna. Ik. lanabes; erreminta. Askotariko lan tresnak topatu dituzte kobazuloan. Ordenagailua lan-tresna dutenek begi onez hartuko dute merkaturatu berri den f.lux programa. Gorputza da kirolariaren lan tresna.

Aztergaia: lan-tresna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LAN-TRESNA. Utensilio, herramienta de trabajo. v. lanabes. Urrengo egunerako lan-tresna batzuk erosi bearra zeukala-ta. TAg Uzt 139. Bitartean, bildu bitzate mikrosoiñu-ondoan, mai batean edo, beren lanerako paper eta lan-tresnak. NEtx LBB 194. Bere lan-tresnak, geienetan, bere gurasoek utziak ditu. Garm EskL I 20.

LBeh (2016-10-26): lan(-)tresna 163: Elkar 6, Deia 4, Elhuyar 3, Consumer 11, Berria 79, EiTB 15, Jakin 6, Argia 20, DiarioVasco 19; lantresna 18: Consumer 3, Berria 4, EiTB 2, Argia 6, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan(-)tresna 99: Herria 16, Berria 54, Koldo Zuazo 14, Joan Mari Irigoien, Andoni Egaña, Anjel Lertxundi, Ramuntxo Etxeberri, Eider Rodriguez, Bernardo Atxaga, Elizen arteko Biblia, Fernando Rey, Patziku Perurena, Asisko Frantzizko, Jon Muñoz, Eneko Bidegain, Jon Maia, Iñaki Arranz, Patxi Zubizarreta; lantresna 6: Herria, Berria, Aitor Arana 3, Pako Aristi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: -.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

MilaHitz: "lan-tresnak".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta jasotzekoa adibide gisa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Libre samarra izan daiteke, baina oso erabilia da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa lan sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan sarreran.

lan zuzenbide, lan-zuzenbide
iz. Zuzenbidearen alorra, enplegatzailearen eta langilearen arteko lan-harremanak (lan-hitzarmenak, askatasun sindikala, laneko segurtasuna...) arautzen dituena. Lan-zuzenbideari buruzko eskuliburu orokorrak. Lan kontratua da lan zuzenbidearen oinarri eta arrazoi.

Aztergaia: lan-zuzenbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh182 2021-01-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu lan(-)zuzenbide formarik.

lan(-)zuzenbide 279: Argia 6, Berria 14, Deustuko Unibertsitatea 18, DiarioVasco 4, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 4, EiTB 4, Consumer, Espainiako Gobernua 7, Euskaltzaindia 2, Gomylex 167, Jakin 10, Karmel 34, Laneki, Nafarroako Gobernua, UEU 2, Zuzenbidearen Euskal Akademia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lan(-)zuzenbide 9: Berria 8, Herria.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: derecho del trabajo.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa administrazio-zuzenbide formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan eta zuzenbide sarreretan.

lana senper egin
ad.-lok. Lan asko egin. Gu lana senper egindakoak gara gaztetan.
lanabes
iz. Lanean erabiltzen den tresna. Nekazariak lanabes egokiak behar ditu. Arotzaren lanabesak. Kirurgia-lanabesak. Hitz ordenaz-eta aurkitu diren legeak ez dira idazlea estekatzeko kateak, honen kemenak gehi ditzaketen lanabesak baizik.

Aztergaia: lanabes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lanabes, tresna.

lanak eman
ad.-lok. Buruhausteak eman, zailtasunak izan. Zutik egoteak berak lanak ematen dizkit. Lanak eman behar dizkigu haize petral honek!

Aztergaia: lanak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lan sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Zutik egoteak berak lanak eman zizkidan.

lanak izan
ad.-lok. Zaila izan. Ik. lan izan. Lanak izan genituen sua itzaltzen. Halako harri garaua jaso daitekeela besagainera, sinesteak ere lanak ditu. Lanak ditut irria ezin atxikiz.

Aztergaia: lanak izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lan sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Lanak izan genituen sua itzaltzen.

lanaldi
iz. Lanean ematen den denbora; bereziki, lanean ematen den egun zatia. Lanaldiak eta lanarteak. Lanaldi gaitza egin dute. Eguneko lanaldia bukatu zuenean. Zortzi orduko lanaldia eskatzen zuten. Hiru kidek jardungo dugu zuzendaritzan, lanaldi erdiz hirurak ere. Lanaldi osoko kontratua.

Aztergaia: lanaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

lanar
1 adj. Lanakoa, Lanari dagokiona.
2 iz. Lanako herritarra.
lanarte
iz. Lanaldien artean hartzen den atsedenaldia; lan egiten ez den denbora. Ik. txolarte; opor1. Lanaldiak eta lanarteak. Neguko lanarteetan.

Aztergaia: lanarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arte.

lanbas
iz. Zorua, makurtu gabe, urez garbitzeko erabiltzen den tresna, makila luze batez eta muturrean lotzen zaion oihalezko zerrenda multzo batez osatua dena; bereziki, txalupa eta kidekoetako gain eta alboak urez garbitzeko erabiltzen dena, burua oihal zaharrekin egina duena. Lanbasarekin txalupa urez garbitzen. Lanbasa hartu eta komuna garbitzera joan zen.

Aztergaia: lanbas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lanbasagaz txalupa urez garbitzen.

lanbide
1 iz. Bizibidea ateratzeko balio duen jarduera. Ik. ogibide; ofizio. Hizkuntzalaria naiz, hori da nire lanbidea eta hori da nire irabazpidea. Irakaslea zen lanbidez. Igarlearen lanbidea ez da atsegina. Geroago erdietsi zuen gizonak, nekazaritza eta abeltzaintza sortu ondoren batez ere, lanbide bereziak hautatzeko astia eta era. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilea. Bazekien Benaventek bere lanbidea. Bekatuzko lanbidetzat daukate tabernaritza. Langileak uste du egiten duen lanak eta dauzkan ardurak beste lanbide-kategoria bati dagozkiola, eta eskatzen du dagokion lanbide-kategoria onartzea. Administrazio publikoek funtzionarioen lanbide-prestakuntza eguneratzeko eta hobetzeko lana sustatuko dute. Ordainsariak zehazteko lanbide-sailkapenaren sistema erabiltzen denean, (...).
2 iz. Egitekoa. Peñafloridak eta beste zalduntxoek XVIII. mendean hasi zuten lanbidea zain daukagu oraindik. Ez da oraindik sortu belarriaren lanbidea belarriaren ordainetan beteko duen tramankulurik.

Aztergaia: lanbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

lanbide heziketa, lanbide-heziketa
iz. Zenbait lanbide erakustera zuzendua den heziketa ez-unibertsitarioa, jarduera profesionalera bideraturiko edukiak lantzea eta ikasleak praktikan trebatzea helburu duena. Lanbide Heziketaren eskaintza zeharo euskalduntzeko neurriak hartuko dira.

Aztergaia: lanbide-heziketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lanbide(-)heziketa 422: Deia 7 (adib.: “Asko dago hobetzeko, baina harro gaude urteotan, denon artean, egindako lanaz, haurreskoletatik hasi eta lanbide heziketaraino, landa eremuan kokatzen direnetatik giro hiritarrean dauden ikastetxeetaraino, nola Eskola Txikiak hala Handiak”), Elhuyar 3 (adib.: “Santurtziko San Jorge Lanbide Heziketako Institutuko ikasle ohiak dira biak, eta INAR izena jarri diote proiektuari”), Consumer 8 (adib.: “200 euro Batxilergoa eta Lanbide Heziketa egiten ari direnentzat”), Berria 162 (adib.: “Lanbide Heziketaren arloan ere 3. Plana abendua orduko martxan egongo dela azaldu zuen sailburuak”), EiTB 99 (adib.: “Ondoren, Cristalen Pabiloian de la Madrileko Casa de Campo, ministroa Lanbide Heziketaren Olinpiadaren lehiak eta FPAREN I. Erakusketa”), Jakin 11 (adib.: “Orain arte Lanbide Heziketak errazten zuen lan-esku espezializatu hori, aurrerantzean unibertsitateak eskainiko du, hori bai, litezkeen profesionalen lan-adina atzeratuz”), Argia 48 (adib.: “beste hainbeste Lanbide Heziketan hasi ezean, ikasleen %42 sobera lirateke Batxilergoan”), DiarioVasco 82 (adib.: “Ikasle horietako gehienak euskaldun ateratzen dira euskal eskolatik; askok jaso dute, gainera, lanbide heziketako prestakuntza ere euskaraz, baina, lehen ez bezala egun, lan munduak ez du, orokorrean, euskaraz egiten, gaztelaniaz hitz egitera ohitu da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lanbide(-)heziketa 211: Berria 206 (adib.: “Horretaz gain, gurasoek eta enpresaburuek Euskal Autonomia Erkidegoan daukagun Lanbide Heziketa aurreratua ezagut dezaten ere nahi dugu”), Pello Salaburu 3 (adib.: “Bestalde, tauletako datuek iradokitzen dutenez, unibertsitate eta lanbide heziketaren artean aukeratzeko orduan, portaera desberdinak dituzte euskaldunek eta erdaldunek”), Mikel Hernandez Abaitua 2 (adib.: “berak uste zuen oso modernoa zela langileriaren seme-alabentzat lanbide-heziketako ikastetxeak sortu zituelako”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: [sigla] LH. /ele-hatxe/ Lanbide Heziketa || zentro (zentru*). Kontuan izan 'center', 'centre' eta 'centro' guztiak ez direla 'zentro' ezinbestean. Osasun zentroa*[e.] Osasun etxea. // Lanbide heziketako zentroa*[e.] Lanbide heziketako ikastetxea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es formación profesional / fr formation professionnelle: Elhuyar: (Enseñ.) lanbide-heziketa (LH) / Nolaerran: lanbide heziketa / Zehazki: lanbide heziketa / Labayru: lanbide-heziketa / Adorez5000: Lanbide Heziketa (LH).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: formación profesional (FP); lanbide-heziketako batzorde tekniko: comité técnico de formación profesional; lanbide-heziketako institutu: instituto de formación profesional; lanbide-heziketako irakasle teknikoen kidego: cuerpo de profesores técnicos de formación profesional; lanbide-heziketako irakasle: profesor de formación profesional // HitzIrud: "lanbide heziketa = formación profesional" / HezkAdmin: lanbide heziketa trinko: formación profesional acelerada; lanbide heziketako eskola: escuela de formación profesional / BarnErrot: "Lanbide Heziketako Institutua: Instituto de Formación Profesional".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa lanbide sarreran.

lanbro
1 iz. Lainoa. Lanbroak, eguzkiak oraindik uxatu ez zuen lanbroak, bere ganduz estaltzen zituen bazterrak. Mendi karrez argituak, leize lanbroz beteak. || Lanbropean ibili.
2 iz. Argi ikustea edo ulertzea eragozten duen gauza. Ik. lauso. Egia esan, ez dakit azken oreneko lanbroek iluntzen didaten gogoa.
3 iz. Tanta guztiz xeheetan erortzen den euria. Ik. langar; lantzurda; zirimiri. Lanbroa ari du. Lanbro xehearen tristurak ninduen ferekatu bidean.

Aztergaia: lanbro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lanbo 13 aldiz jaso da: IE 10, eta G 3; lanbotu 2tan, IE; lanbro 39 aldiz: G 17; IE 10; B 6; EB 6 (MEIG eta Arti Ipuin); eratorriak: lanbrotsu (B 1 eta EB 1), lanbroztatu (IE 1), lanbrotu (IE 5, EB 2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lanbro (eta eratorriak) 32 aldiz agertu dira, EBan batez ere; IEan 2tan: lanbro 21: B-G 5 eta EB 16; lanbrotasun 1 (EB); lanbrotsu 8 (B 2, IE 1, EB 5); lanbrotu 2 (IE, EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lanbro : DFrec 5; AB38 8; AB50 1; Euskalterm 1; HiztEn: lanbro, lanbrodura, lanbrotsu, lanbrotu, lanbrotze; LurE: lanbro, lanbrotsu, lanbrotu, lanbrotze.

lanbrotsu
adj. Lanbroz estalia edo betea. Goiz lanbrotsu batean.

Aztergaia: lanbrotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

lanbrotu, lanbro/lanbrotu, lanbrotzen
da/du ad. Lanbroz estali. Itzal batek orain lanbrotzen dizkigu etxeak. Mila huskeria gazi-gozoren inguruak lanbrotzen dituen giro euritsu hori Ingalaterra aldetik dator. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Inguru lanbrotua.
Azpisarrerak

Aztergaia: lanbrotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lanbrotu, lanbro(tu), lanbrotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lanbrotu, lanbro(tu), lanbrotzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o-.

lanbroxka
iz. adkor. Lanbroa.

Aztergaia: lanbroxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

lanburda
iz. bot. Sagarrondo eta udareondoetan, muturrean pinporta handi bat duen adar txikia.

Aztergaia: lanburda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

landa
iz. Lantzeko on den lur eremua. Ik. alor. Eta deitu izan da landa hura "odol landa". Landa batean gorderik dagoen altxorra. Ibar zabal, landa zelai eta haran handietara. Gari landa eta mahastiak. Landa emankorrak. Landaz landa bidea laburtuz. Landako abereak. Etxeko nagusia eta landako langileak. Landa inguruneak aurrera egin al dezake nekazaritzarik gabe? Lehendakariak landa garapenaren aldeko politiken garrantzia azpimarratu zuen.
landa eremu, landa-eremu
iz. Baserri inguruko gune edo eremua, hiriguneari kontrajartzen zaiona. Industrializazio garaian sortu zen kooperatiba, langileak landa eremuetatik industria-hirietara joan ziren garaian, alegia. Landa eremuetan bizi diren emakume askorentzat ia ezinezkoa da ospitalera garaiz iristea arazoren bat sortzen denean.

Aztergaia: landa-eremu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): landa(-)eremu 274: Aizu (“Hiri eta landa eremuetako hainbat zozo arren portaera aztertu zuten, eta batzuen eta besteen ordulari biologikoak ezberdinak zirela frogatu”), Deia (“Asko dago hobetzeko, baina harro gaude urteotan, denon artean, egindako lanaz, haurreskoletatik hasi eta lanbide heziketaraino, landa eremuan kokatzen direnetatik giro hiritarrean dauden ikastetxeetaraino, nola Eskola Txikiak hala Handiak”), Elhuyar 16 (adib.: “Landa-eremuan gobernatzeko, ekipamendua ezartzen zaio belatzari”), Consumer 9 (adib.: “Hirietan ioi positibo larregi izaten da eta landa-eremuan eta mendietan negatiboak izaten dira ugariago”), Berria 126 (adib.: “Landa-eremuan bizi dira eta horrek askatasuna emango die nonnahi ibiltzeko”), EiTB 29 (adib.: “ta horrekin batera auzitan geratuko dira ehunka lanpostu, ehiztariak kotoetara joaten diren landa-eremuetan, besteak-beste”), Jakin 8 (adib.: “Baina, bestalde, euskaldunen kultura eta hizkuntza minorizatzea eragin zuten, bai hirietan, bai landa-eremuko, baserrietako milaka eta milaka emigranteengan, Euskal Herriko bertako hiri industrialetara emigratu zutenengan, alegia”), Argia 38 (adib.: “Landa-eremuko Larrialdi Zerbitzuak 2008an jarri zituzten martxan Nafarroan, mendialdeko herriei kalitatezko osasun zerbitzua eskaini asmoz”), DiarioVasco 46 (adib.: “Beste zegamar batek landa-eremuaren benetako garrantzia gizarteratzen laguntzeko sentsibilizazio-lana beharrezkoa zela proposatu zion diputatuari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: landa(-)eremu 59: Berria 51 (adib.: “Eusko Jaurlaritzak legez sustatuko du emakumeak ere landa eremuko ustiategien jabe izatea”), Herria (“Bertzalde, kafearen prezioa peko errekarat erori da, ondorioz kafe landa eremuzabalak debalde utziz...”), Koro Navarro 2 (adib.: “Irtenbidea, merkataritza-klasearentzat, landa-eremuetatik etorriko zen”), Txema Ramirez de la Piscina (“Horren ondorioz, gero eta jende gehiago joango zen landa-eremuetara bizitzera”), Aingeru Epaltza (“Pairagaitzak izan zaizkit beti beren haurtzaro edo nerabezaro ustez bozkariotsua landa eremua jendeztatzen duten zoko-herrietarikoren bati lotzen diotenak”), Josu Zabaleta (“Itxuragatik, etsaia barreiatua baitzen, landa eremuaren zabaltasunean urturik bezala, etxe bakoitzeko soldadu bana-edo, edota, agian, zuhaitz bakoitzeko soldadu bana, haietatik batek, aldian behin, gerraz gogoraturik, tiro egiten zuela”), Alberto Barandiaran (“Nekazariek hondamendi eremua eskatuko dute; Suizidioen kopurua biderkatu egin da landa eremuan”), Iñaki Heras (“laguntza horiek jasoko dituzten landa-eremuetako botoak ezinbestekoak izango ditu Bush-ek berriz ere hautatua izateko”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa landa sarreran.

landa lan, landa-lan
iz. Ikerketa eta kidekoetan, aztergaia dagoen lekuan, bertatik bertara, egiten den lana. Landa-lana egin dute, lehenik, Pasaian eta inguruetan. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek uztaila landa-lanerako erabili dute.
landa lur, landa-lur
1 iz. Lantzeko lurra; zerbait lantzen den lur eremu zabala. Landa-lurrak ondu behar direla baratze-lurrak bezala. Suitzan, eskuragarri duten landa-lurrak pertsonako beharrezkoa diren elikagaiak hornitu ahalko lituzke, baina horretarako nekazaritza-ekoizpena berrantolatu beharko litzateke. Hemen landa lurrak dira nagusi, baina berriz gorantz hastean pagadiak eta baso mistoak agertuko dira berriro ere.
2 iz. Landa eremua. Zazpiehun milioi pertsona bizi dira Indiako landa-lurretan. Landa lurretatik exodoa egon zen hiriguneetara hirurogeiko hamarkadan.
Loturak

Aztergaia: landa-lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LANDA-LUR a) Campo. * Hetarik bia bidean zihoazela landa-lur batzuetara. HeH Mc 16, 12. b) Tierra de los campos. * Lehenbizikorik, landa-lurrak onthu behar ditugula baratze-lurrak bezala. Dv Lab 38.

LB: 77, EPG: 10, ETC: 304.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: landa-lur: iz. terreno rústico, terreno rural, medio rústico; landa-lurren katastroa: catastro de terrenos rurales; landa-lur eta abel kontribuzioko kuota finkoa: cuota fija de la contribución rústica y pecuaria; landa-lurraren katastroa: catastro rústico; Labayru: landa-lur 1 iz. suelo rústico, terreno rústico.

Bestelakoak

landa 2 iz. (Batez ere hitz elkartuetan). Hiriguneari kontrajartzen zaion eremua. Landa-lurrak ondu behar direla baratze lurrak bezala. Landa-gizonak. Landa-turismoko etxeak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitzeko moduko terminoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Orain arteko landa 2 adiera erabat ezabatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa landa eta lur sarreretan.

landa turismo, landa-turismo
iz. Landa-eremuetan egiten den turismo mota. Landa turismoa bultzatzeko eta hobetzeko. Landa-turismoko etxeak.

Aztergaia: landa-turismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

"landa-inguruneko turismo-ostatu"etan nekazalturismoko establezimendu eta landetxe definitu dituen legea: "128/1996 dekretua, maiatzaren 28koa, landa-inguruneko turismo-ostatuak arautzeko dena. Irailaren 23ko 210/1997 dekretuak aldatu egin zuen aurreko xedapena, eta honela geratu zen testua. (...) Nekazalturismoko establezimenduak, administrazio-baimena jaso ondoren, ostatu zerbitzua logeletan eta/edo osoki lagatako eraikin batean eman ahal izango dute, beti ere, ostaturako unitate hori nekazaritzako ustiategi baten barruan baldin badago. (...) Landetxea hau izango da: turismo-apartamendu eta oporretarako turismo-etxebizitza eta etxe partikularretako ostatuen eta landetxeen antolamendurako araudian jasotzen den modalitateren batean prezio baten truke ostatua ematen den establezimendua, landa inguruneko eraikin batean dagoena".

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

landa-turismo 3: BAO 1994 ("aurreko artikulukoetatik aparte araupetzen dira: abelurgintza, gaur egun landa-turismoa lagun duela"), NekHizt ("Batetik es turismo rural eu landa-turismo egin dugu, bi kontzeptuak —turismo rural eta agroturismo— bereizi beharra zegoelako. Bestetik, es agroturismo egiteko eu baserri-turismo ez da egokia ipar-ekialdeko zenbaiten ustez. Beraz, nekazalturismo utzi dugu"), LandaTurismoDekretua 1999 ("Hala ere, landa-turismoaren kontzeptua nekazalturismoarena baino zabalagoa da"); landaturismo 1, Ttipi-ttapa 1995 ("Aurkezpena Mikel Petrirenak eginen du eta goiz eta arratsaldez mahainguru ezberdinak burutuko dira, nekazal dibertsifikazioa eta landaturismoa gaitzat hartuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

landa-turismo : Euskalterm 1; nekazalturismo Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez ditugu aurkitu ap. AdmHizt, AdmProz, EurItun2, HezkAdmin, LHH, LurraldeAntol, TokiJaurb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

landa-turismo : EuskHizt (landa turismo), ElhHizt, HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) turismo rural/tourisme rural: baserri-turismo , landa-turismo (ElhHizt, HiruMila) b) agroturismo/agrotourisme: baserri-turismo , landa-turismo (HiztHand, ElhHizt, HiruMila — landaturismo); nekazaritza-turismo (HiruMila) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

Internet-en jasoak dira fr: agrotourisme, tourisme rural eta en: agroturism, farm turism // Ez ditugu aurkitu ap. ca (DCC), it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

batera ikustekoak dira agroturismo, baserri-turismo, landa-turismo bezalakoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea zen lehendik, baina azpisarrera gisa jasotzea egokiagoa izan liteke. Forma horrekin batera, nekazaritza(-)turismo ere gehitzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa landa sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Oraingoz ez da hiztegian jasoko.

landagune
iz. Landa eremuko etxe eta bizilekuen multzo egituratua. Ik. herrigune; hirigune; landa eremu. Herri txikietan eta landaguneetan denek dakite denen berri. Landagunea da Amasa; herrigunea, Villabona; elkarrekin osatzen dute Amasa-Villabona udalerria.

Aztergaia: landagune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): landagune 40: Consumer 2, Berria 21, EiTB 6, Argia 8, DiarioVasco 3; landa gune 71: Consumer 3, Berria 40, EiTB 14, Argia 10, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: landagune 6, Berria; landa gune 6, Berria; landa-gune 1, Iñaki Heras.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: landagune (4) (núcleo rural).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu landagune formarik aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es núcleo rural; medio rural / fr : Elhuyar: - / NolaErran: / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: landa-gune.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta jasotzekoa.

landaketa
iz. Landatzea; horren ondorioa. Ik. aldaketa 2. 11:00etan zuhaitz landaketa izango da Artzabalen.

Aztergaia: landaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. aldaketa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

landan
1 postpos. g. g. er. -en ondoren. (-z edo -tik atzizkien eskuinean). Jainkoaz landan lehena. Mundu honetatik landan badela beste mundu bat.
2 postpos. g. g. er. -tik kanpo, -z kanpo. (-z atzizkiaren eskuinean). Hari atsegin egiteaz landan beste asmorik gabe.
Loturak

Aztergaia: landan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

landa 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.g.er.

Erabilera-oharrak

Batez ere x-z lanlan 'x-ren ondoren' eta x-tik landan 'x-z kanpo' gisa erabili izan da: Jainkoaz landan lehena; mundu honetatik landan.

landarazi, landaraz, landarazten
du ad. Landatzera behartu. Mahasti bat landarazi zien han bere morroiei.

Aztergaia: landarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

landarazi, landaraz, landarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

landarazi, landaraz, landarazten.

landare
1 iz. Berez, lekuz ezin alda daitekeen organismoa, daukan klorofilaz baliatuz, fotosintesia egin eta gai ez-organikoak asimila ditzakeena. Landare, onddo eta abereak. Landareek, eskuarki, sustraiak eta hostoak dituzte. Landarearen zurtoinean. Ez dago zuhaitza baino landare apainagorik. Euskal Herriko landareak (Ik. landaredi). Landare apaingarriak. Sendagintzan erabiltzen diren landareak. Landare klorofiladunak. Landare loredunak. Belar landareak eta zuhaitz landareak. Landare igokariak. Itsas landareak. Landare motak. Landare zelulak.
2 iz. Landare gazte eta txikia, birlandatzeko egokia dena. Bost mila lizar landare landatu zituzten. Porru landareak sartzen. Birlandatzeko landareak mintegian hazten dira.

Aztergaia: landare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ehun landare; kotoi(n) landare.

landare espezie, landare-espezie
iz. Carl Von Linnek, XVIII. mendean, bi izeneko sistemarekin, 7.700 landare espezie eta 4.400 animalia espezie deskribatu eta sailkatu zituen.

Aztergaia: landare-espezie

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): landare(-)espezie 88: Elhuyar 27 (adib.: “Argazki txikien mosaikoan, Europaren mendebaldeko mendietako basoetan hazten diren hainbat landare-espezie ageri dira”), Consumer 19 (adib.: “Gantz gisa baliaturiko landare-espezieak ez ditu aipatzen”), Berria 14 (adib.: “Gas isurketak gutxitu ezean animalia eta landare espezieen herenak desagertuko direla ohartarazi dute”), EiTB 10 (adib.: “Azokara etorri zirenek bost mila landare-espezie ikusteko aukera izan zuten”), Jakin (“Mendi-mazela eta ibaiertzetan, kasu, landare-espezieen egiturak eta dibertsitateak babestu egiten du lurzorua isurketa-uren higaduratik”), Argia 17 (adib.: “Gatz asko duten lurrak oso idorrak izaten dira eta landare-espezie batzuk baino ez dute bizitzerik horietan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: landare(-)espezie 16: Berria 12 (adib.: “Adituen arabera, atzerritik egunero 3.000 animalia eta landare espezie iristen dira portuetara, itsasontzien tankeetan”), Juan Garzia (“Aniztasun eta desberdintasun genetikoari zor zaio, animalia – nahiz landare-espezieen joritasuna bezala, giza espeziearena ere berdin”), Amaia Lizarralde (“Habitatak suntsitzea animali eta landare espezie askoren desagerpena eragiten ari da”), Xabier Kintana (“Horretan dihardutela, elementuek elkarri ekiten diote, batzuek besteei eraginez, eta nahasteak aldaketa izaten du, eta hortik lehenengo, lurrun mota ezberdinak sortzen dira, ondoren mineral mota ezberdinak, era guztietako landareespezieak eta animalia espezie ugari ere bai”), Filosofiako Gida (“Linneo-k milaka animalia – eta landare-espezieren izenak eman eta sailkatu bazituen ere, egun bizirik bost milioi inguru daudela uste dugu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Konposatu librea da.

landare olio, landare-olio
iz. Landareetatik ateratzen den olioa. Sardinak landare oliotan.

Aztergaia: landare olio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): landare(-)olio 153: Elhuyar 16 (adib.: “Bioerregai-ekoizleak gai dira litro bat landare-oliotik gutxi gorabehera litro bat bioerregai ateratzeko”), Consumer 130 (adib.: “Aziko folikoa -hosto berdeko barazkietan, fruitu lehorretan edo landare-olioetan aurkitu daitekeena- oso garrantzitsua da prebentziorako”), Berria (“Gaur egun bioerregaiak egiteko erabiltzen da AEBtan ekoizten den artoaren herena eta Europako Batasuneko landare olioen erdia inguru bioerregaiak ekoizteko erabiltzen dira”), EiTB 2 (adib.: “Munduko landare-oliorik garrantzitsuena da, eta irabazi gehien ematen dituena”), Argia 3 (adib.: “Litro bat landare-oliori errauts orea pixkanaka-pixkanaka erantsi eta nahasi”), DiarioVasco (“Horrez gain, Ekograsek, landare olio erabilia kudeatzen duen enpresak, Katxiporreta eta Irrien Lagunak-ekin elkarlanean, olioaren birziklatzeari buruzko dvd-a aurkeztuko du gaur Potxonea Kultur Etxean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: landare(-)olio 8: Herria 2 (adib.: “Landare olioa egiten du, ekilore edo kolzatik abiatuz, hori bera botatzen dio bere autoko motorrari eta autoa badabila beste edozein bezala”), Berria 5 (adib.: “Haatik, landare olioa oso gutxik erabiltzen du oraino”), Gotzon Garate (“Horien jana arroza, azukrea, gatza, dilistak eta landare-olioa da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es aceite vegetal / fr huile végétale: Elhuyar: landare-olio / Nolaerran: landare olio / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: landare-olio.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Ekologia): huile végétale.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa landare sarreran.

landare zorri, landare-zorri
iz. Arrautza formako gorputza duen intsektu bizkarroia, 1-2 milimetro artekoa, beltza edo berdea izan daitekeena eta landareen zatirik samurrenez elikatzen dena (Aphididae fam.). Usain-belar batzuk eraginkorrak dira onddoak, armiarmak eta landare-zorriak uxatzeko.

Aztergaia: landare-zorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh99 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 71; ETC: 57.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: landare-zorri (Zool.) pulgón, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: puceron landare zorri. / Euskalterm: landare-zorri (Biol. es pulgón).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa landare eta zorri sarreretan.

landaredi
iz. Flora. Euskal Herriko landaredia.

Aztergaia: landaredi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-06-24

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. flora.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-di/-tza.

landaretza
iz. Landaredia; landareak. Australia zoragarria da; sekulako hondartzak daude eta landaretza ere izugarria da. Landaretzak babeslekua eskaintzen dio basa bizitzari.

Aztergaia: landaretza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

landaretza, zuhaitz landare.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. landaredi: landaretza onartzekoa da, landaredi forma nagusiarekin batera.

landarezaintza
iz. Landareak zaintzea eta haztea. J. Errekondo Euskadi Irratian landarezaintzaz hitz egiten hasi zela 25 urte bete dira.

Aztergaia: landarezaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: filotecnia / producción de plantas.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zaintza.

landatar
adj. Landakoa, landari dagokiona.

Aztergaia: landatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

landatar 9 (6 izond.): P. Berasategi (“bere herrietako «señorito»en medioz gizon landatarra”); NekazArkit (“Etxebizitz arkitektura landatar kultuko eraikin bikaina”), EkonHazk (“landatar gorenei eta nekazariei”), UZEI (“batez ere landatarra zen Europa”), H. Cano (“lanegun arrunt landatarra”), Islam-a (“herri xeheak eta landatarrak”), S. Ott (“Euskal Herriko gizarte landatarrean”), EUEstat (“Azienda hau egon daiteke zonalde landatarretan edo hiritarretan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

landatar : Azurm Teknika ("burgeskume landatar bat", "komunitate landatarra"); J. Arregi ("Galileako eta inguruko landatarrei zuzendu zien bere mezua batik bat; eta, antza denez, bere jarraitzailerik gehienak landatarrak ziren") // ZTC 8: Eusko Ikaskuntza (“landatar gizarte batean”); EJ (“paisaje landatar”, “izaera landatar”); Urdaibai (“itxura landatarra”, “populazio landatarra”); A. Santana (“neoklasizismo landatarra”, “gizartea gero eta landatarragoa”); A. Iñarra (“beste landatar kategorien artean").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Lantaldeak proposatua du bigarren itzulikoetan, egokitzat emanez.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

landatu, landa/landatu, landatzen
1 du ad. Landare bat lurrean ipini, haz eta bizi dadin. Ik. aldatu 7. Mahasti bat landatu. Aldapa-lurretan landatu behar dira arbolak. Zuhaitz landatu berriak. || Erroetatik ilki hadi eta landa hadi itsasoan.
2 du ad. Finkatu, ezarri. Erroak ongi landatuak ditu lurrean. Euskal Herria, euskaldunen hizkuntzan landatua eta sustraitua, suharki maite zuen. Hizkuntza gizatalde batean oinak landaturik dituen zer bizi eta sendo bat da. Lizardi galdu genuenean, Orixegan landaturik gelditu ziren gure usteak, itxaropenak eta ametsak. Mugak landatzen. || Begiak haren gainean zeuzkan landatuak. Hari buruz itzuli ginen denak, begiak landatuak, zer aterako zuen.
Azpisarrerak

Aztergaia: landatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

landatu, landa(tu), landatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

landatu, landa(tu), landatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

landatzaile
iz. Landatzen duen pertsona. Intxaur, piku, gaztainak zarete handitu, zuen landatzailea da, aldiz, zahartu.

Aztergaia: landatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
landatze
iz. landatu aditzari dagokion ekintza. Oihan landatze eta garbiketak. Nafarroako Gobernuak bere gain hartu ditu landatze gastuak.

Aztergaia: landatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

landazabal
iz. Lantzeko on den lur eremu zabala; lurralde landu aski zabal eta laua. Baso gain eta landazabaletan dabiltzan uso, birigarro eta txori txikiak ehizatuz bizi da belatza.

Aztergaia: landazabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

landazabal 1, Ibilien Dima ("belatz handia Falco peregrinus baso gain eta landazabaletan dabiltzan uso, birigarro eta txori txikiak ehizatuz bizi den harrapari espezialista eta hegalari bikaina da, baina harkaitz eta amildegiak aukeratzen ditu txito berriak munduratzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

landazabal : HiztEn (lurralde nahikoa zabal, lau eta beherea, mendi eta baso gutxikoa, lur landuak eta giza biztanleria sakabanatuta dituena), Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

landazabal : ElhHizt - HiruMila (campiña); landa-zabal : PMuj DVC (1 latifundio; 2 campiña, llanura, labrantía; 3 pampa, llanura sin arbolado; 4 estepa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

ia erabili gabea da; baina adierazle baten premia dago 'lurralde landu aski zabal eta laua' adierazteko; eta hau onartzekoa iruditzen zaio J-L. Davanti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

landazain
iz. Landak zaintzeko ogibidea duen pertsona. Udare lapurretan ibili eta landazainaren beldurrez zegoenean bezala.

Aztergaia: landazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

lander
adj./iz. jas. Behartsua. Ik. pobre; txiro. Baserritar lander bat. Inguruko landerrek daukaten ongilerik handiena.

Esaera zaharrak

Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra.

Aztergaia: lander

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. 'behartsua'.

landerretxe
iz. jas. Behartsuak hartzen dituen etxea. Jantzi zarpailak eraman izan balitu, landerretxean edo jendarmeen esku zegoen honezkero.

Aztergaia: landerretxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

landertasun
iz. jas. Pobretasuna, behartasuna.

Aztergaia: landertasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea, baina ongi eratua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Jas.

landertu, lander/landertu, landertzen
da/du ad. g. er. jas. Pobretu, txirotu. Orain, zorigaitzez, aldatu egin dituk garaiak, bazterrok honela landertu zirenetik inor ez baita komunikatzen dagoeneko gurekin.

Aztergaia: landertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lander(tu), landertzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Mailak

Jas.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

lander bihurtu.

landetxe
iz. Landan eraikitako etxea, bereziki lantzeko lurrez inguratua dena. Ik. basetxe. Landetxe jori bat. Izetako landetxean dago udaldirako.

Aztergaia: landetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

landibartar
1 adj. Landibarrekoa, Landibarreri dagokiona.
2 iz. Landibarreko herritarra.
landu, lant/landu, lantzen
1 du ad. (Lurra) prestatu edo egokitu, emankor edo emankorrago bihur dadin. Eremua landu gabe zegoelako. Baratzea landu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lur landuan.
2 du ad. Gai bat edo material bat lanaren bidez moldatu edo egokitu, baliagarriagoa edo ederragoa izan dadin. Surtan landutako metalak bezala. Besteak beste, lanean arituko dira zilarra, harria, egurra, zeramika, kristala eta larrua lantzen dituzten eskulangileak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Harri landuz egina (Ik. harlandu). Kutxa zahar landuaren gainaldea.
3 du ad. Jardueraren batean edo jakintza-arloren batean aritu, hura hobetzeko eta garatzeko. Irakaskuntzan, hots, euskaraz orain arte deus gutxi landu dugun sail batean. Prosa landu zuen batez ere. Hurbiltasun horrek informazioa tentuz lantzea eskatzen du. Nik nigan landu behar dudan gizakume ideal hori zer da, beraz? || (Partizipio burutua izenondo gisa). Europako hizkuntza landuak. Herri landuetako literatura. Hizkera landua, ikasia, darabil. Poesia herrikoia eta olerki landuak. Neurtitz landu eta jasoetan. Jende landu eta jende arruntentzat eginak. Zorretan gaude Oihenartekin, poeta landuxea izanik, neurtitz politak utzi zizkigulako.

Aztergaia: landu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

burdinlandu.

Euskaltzaindiaren Arauak

landu, lant/landu, lantzen. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

landu, lant/landu, lantzen (cf. EArauak, 28: "t-ren erabilpena mugatuko duten puntuak hauek izanen dira (...) literatura tradizioan jokabide bakarra izatea (ezagut, lant, lot, ohart)".

landugabe
adj. Landurik ez dagoena. Eremu landugabeak. Jende landugabearentzat. Landuak eta landugabeak izan daitezke hizkuntzak.

Aztergaia: landugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

landugabetasun
iz. g. er. Landugabea denaren nolakotasuna. Hizkera landuan, eta landugabetasun landuagoan, ari garen horrenbeste euskal idazleren artean.

Aztergaia: landugabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

landun
iz./adj. Ordainduriko lana duena. Hiru hilabetean 10.500 landun gutxiago eta 11.200 langabe gehiago dago Hegoaldean.

Aztergaia: landun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-06-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gure corpusean aurkitu // Ik. OEH argitaratuan landun , Mg CO ap. DRA ("Agindu onetan aztertuko ditube euren arimak senar emazte, ugazaba, agintari ta landun guztijak, bakotxari jaokan legez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

azpilandun eta gainlandun EUEstat 1997-98 2 ("Gainlanduna: enplegu jarraitu bat izanik inkestaren erreferentziako astean 45 ordu edo gehiago lan egiten duten pertsonak [...] Azpilanduna: enplegu jarraitu bat izanik astean ohiki 15 ordu baino gutxiago lan egiten duten pertsonak"); landun 5: Denok senide ("Landunek urteko 6700 pezetako kuota duten bitartean, langabeek 3300 pezetakoa"), EUEstat 1997-98 4 (adib.: "Ikasketak egiten ari den eta gainera jarduera laboral normal bat duen pertsona, "biztanleria jarduera laboraldun landun doia" errubrikapean kokatuko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

landun : Euskalterm 2 (landunen tasaenplegu-tasa sinonimoarekin; biztanleria landunbiztanleria okupatu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

landun : DRA (que tiene trabajo), PMuj DVC (empresario) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

ongi eratua da, eta langabe korrelatua ondoan duela ageri da, nahiz bakan agertu; onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun/-gabe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

landur
iz. g. er. Langarra. Arratserako euria izango dela, eta ez euri zirina edo landurra, erauntsi edo zaparrada ederra baino.

Aztergaia: landur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

langarra.

lanean
1 adb. Lan egiten. Ik. beharrean 6. Gau eta egun beti lanean. Eguna baino lehen hasten ginen lanean. Jainkoarentzat ari naiz lanean. Lanean saiatu.
2 adb. Makinez edo tresnez mintzatuz, bere funtzioa betetzen. Atzotik lanean ari dira makinak han ere. Makina lanean utzi eta kafe bat hartzera joan zen.
Loturak
lanean aritu
da ad.-lok. Igande eta jaiegunetan lanean aritu naiz.
Ohiko lexiak

Aztergaia: lanean aritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

lanean ibili
da ad.-lok. Hamahiru urtez taberna batean lanean ibili naiz. Zinemaldiaren beste arlo batzuetan ere lanean dabil buru-belarri.
Ohiko lexiak

Aztergaia: lanean ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

lanean jardun
da/du ad.-lok. Lanean jardun du egun osoa. Badira hamar urte Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak euskararen alde lanean dihardutela, hirian euskara eta euskal kultura sustatu nahian. Afrikan lanean jardun da gobernuz kanpoko erakunde batekin.
Ohiko lexiak

Aztergaia: lanean jardun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

lanegin
iz. g. er. Obra. Izadiaren beraren lanegina duzu hau.

Aztergaia: lanegin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

obra.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Izadiaren beraren lanegina duzu hau.

lanegun
1 iz. Lan egiten den eguna. Ik. astegun. Lanegun guztietan zazpietan jaikitzen da. Hogeita hamar laneguneko oporrak. Hogeita bost laneguneko epean.
2 iz. Lan egiten ematen den egun zatia. Ik. lanaldi. Zortzi orduko lanegunak.

Aztergaia: lanegun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egun.

laneko arrisku
iz. Langile batek laneko istripu bat edo lanaren ondorio den eritasun edo gaitzen bat izateko duen arriskua. Laneko arriskuen prebentzioa.

Aztergaia: lan-arrisku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): lan(-)arrisku 34: Laneki 8, Elhuyar 2, Consumer 6, Berria 28, EiTB 27, DiarioVasco 4; laneko arrisku 30: Laneki 15, Consumer 2, Berria 9, EiTB 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lan arrisku 38: Berria 37, Aingeru Epaltza; laneko arrisku 10, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: laneko arrisku (termino normalizatua).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu lan(-)arrisku, laneko arrisku formarik aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, jasotzekoa azpisarrera gisa, laneko arrisku forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa lan sarreran.

laneko gaixotasun
iz. Lanlekuaren ezaugarrien ondorioz edo lan egiteko moduaren eraginez hartu den gaixotasuna. Bere gaitza laneko gaixotasun moduan onartzeko prozedura iragan ekainaren 8an abiatu zuen Muskizko langileak.

Aztergaia: laneko gaixotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:EHL 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

lanbide-gaixotasun aztertzerakoan proposatua. Erabili da, eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lan sarreran.

lanera joan
da ad.-lok. Ni egunero joaten naun lanera. Lanera joan aurretik musu batez elkar agurtzen duten bikoteak zoriontsuagoak omen dira.
Ohiko lexiak

Aztergaia: lanera joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

laneratu, lanera/laneratu, laneratzen
da ad. Lanera joan. Alai eta baikor laneratu ziren gizonak.

Aztergaia: laneratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: incorporarse al trabajo.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lanera(tu), laneratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

lanera joan.

lanestosar
1 adj. Lanestosakoa, Lanestosari dagokiona.
2 iz. Lanestosako herritarra.
langa
1 iz. Esparru edo bide bateko sarbidea eragozteko zeharka jartzen den haga multzoa, ireki eta itxi egin daitekeena; bereziki, haga horietako bakoitza. Ik. kereta. Txantxangorri bat hesiko langan. Etxeburuko langa gaindituta.
2 iz. Kirol batzuetan, ateko goiko haga. Pilotak langan jo zuen.
3 iz. Zerbaiten erreferentziatzat edo gorengo mugatzat hartzen den puntua. Mila garaipeneko langa gainditzen duen zazpigarren entrenatzailea da. Sei mila laguneko langa gainditu ezinik zebilen. Alkate ohia, 20.000 botoen langa pasatu arren, hirugarrena izan zen. Epidemiatik urrun daude kopuru horiek, 50 kasutan baitago langa.

Aztergaia: langa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
langabe
iz./adj. Langabezian dagoena. Langabeen alde. Langabeen kopurua. 10.170 emakume langabe zenbatu dira Euskal Herrian.

Aztergaia: langabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: langabetu* e. langabe proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): ohargileak berak oharra erretiratu du.

langabetu
iz./adj. Langabea. Liskarretan parte hartu zuten gehienak langabetuak ziren.

Aztergaia: langabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2000-10-03 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E109: "langabe. Ikusiak ikusi, nik hau ere ipiniko nuke: "langabetu. Erabil: langabe"" (1998-03-26).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: parado.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

hedatu-erabilia da (eta izen gisa beti, esku arteko datuen arabera); lantaldeak, hala ere, langabe aski dela uste du.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Onartu egin da forma, iz. kategoria zehaztuz aipatuko da: "langabetu iz.".

langabezia
iz. Lanik gabe gelditu denaren edo lanik lortu ez duenaren egoera. Langabezia gero eta handiagoa zen.

Aztergaia: langabezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'lanik eza'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabezia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: ez onartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): ez da proposamena onartu.

langabezia sari, langabezia-sari
iz. Gizarte Segurantzan kotizatu duen langile batek, lanik gabe gelditzean, estatutik jasotzen duen diru saria. Langileak lan egindako urteko, 4 hilabeteko langabezia-saria jasoko du, eta lehenengo sei hilabeteetan kotizazio oinarriaren % 70 kobratuko du.

Aztergaia: langabezia-sari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: adibide gisa jasoa, s.u. epealdi: “Epealdi baterako bazkide diren langileentzat langabezia-saria lortzea”.

LBeh (2016-10-26): langabezia(-)sari 290: Aizu, Consumer, Berria 225, EiTB 27, Argia 36; langabezi sari 33: Elkar, Consumer 21, Berria 6, EiTB 2, Jakin, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: langabezia(-)sari : Berria 30, Itxaro Borda; langabezi(-)sari 10: Berria 8, Urtzi Urrutikoetxea, Itxaro Borda.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: langabezia sari (langabezia prestazio*).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

EHk adibide gisa jasoa; lantaldeak azpisarrera gisa jasotzea proposatzen du.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa langabezia sarreran.

langabezia tasa, langabezia-tasa
iz. Lan egiteko adinean egonik, soldatapean edo beren kontura lanean ari ez diren pertsonen eta biztanleria aktiboa osatzen dutenen arteko ratioa. Langabezia-tasa % 7,06koa da Hegoaldean.

Aztergaia: langabezia-tasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh555 2021-03-23

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): langabezia(-)tasa 722: Deia 6 (adib.: “Pasa den mendeko laurogeiko hamarkadan Espainian enpresak ixten, langabezia-tasa gorantz zihoanean hemengo herri-erakundeek demaseko ahalegina egin zuten egitura ekonomikoa berritzeko eta Europako beste herrialde batzuen pare jartzeko”), Berria 299 (adib.: “Gogoratu zuen petrolioaren prezioaren igoerak langabezia tasak handitu zituela herrialde batzuetan eta ondorio horiek oraindik ez direla erabat konpondu“, “Ondoren, enpleguaren suntsiketa gertatu zen, eta langabezia-tasaren kontrolik gabeko gorakada”), EiTB 373 (adib.: “Hala, langabezia-tasak 4 puntuko igoera izan lezake”), Argia 38 (adib.: “Frantziak eta Espainiak 2008an antzeko langabezia-tasa zeukaten, eta hiru urte geroago, Frantziak %9,6 dauka eta Espainiak %25”), Jakin (“Langabezia tasa, ordea, handiagoa da atzerritarrengan”), DiarioVasco 5 (adib.: “Abuztuan Eskoriatzan baino ez du egin behera langabezia-tasak Debagoienan”); langabezi tasa 63: Deia 3 (adib.: “arrisku sariak, langabezi tasak, murrizketak eta gainerako zenbakiak begi aurrean ditut”), Consumer (“Langabezi tasa da, dudarik gabe, famili zorra ez ordaintzean eragin biziena duen aldaki makroekonomikoa”), Berria 15 (adib.: “Erresuma Batuko langabezi tasa %6,1ekoa izanik, eta azken kaleratzeak ikusita, ordea, albisteak sutu egin zituen enpresako beharginak”), EiTB 23 (adib.: “lehen % 6,2ko langabezi tasa zuen eta egun, berriz, % 12,3koa”), Argia 16 (adib.: “2009an, historiako langabezi tasa altuenarekin, soldatak %4 baino gehiago igo ziren”), DiarioVasco 5 (adib.: “Egungo egoera oso larria da eta bertako langileak langabezian gelditzeko benetako arriskua dago, inguruko jarduera ekonomikoaren kalterako, herrian jasaten dugun langabezi tasa handiagotuz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: langabezia(-)tasa 277: Berria 239 (adib.: “Langabezia tasak, aldiz, bi hamarren behera egin zuen joan den urtean, Eustaten arabera”), Iñaki Heras 15 (adib.: “herrialde horrek ez du Alemaniaren pareko langabezia-tasarik zertan izan beharrik”), Pello Salaburu 14 (adib.: “EAEko aktibitate eta langabezia tasak 2002ko II. hiruhilekoan”), Koro Navarro 6 (adib.: “Soldata nominalen hazkunde-tasen eta langabezia-tasen alderantzizko erlazioa, 1958an A.W. Phillipsek agerian jarria, inflazioa esplikatzen zuen printzipio gisa hartzen zuten keynestarrek”), Luis Elberdin (“Eta gazteen artean dago langabezia tasa handiena”), Iban Zaldua (“lehenengoan zehatz-mehatz deskribatzen zuen, lau hilabeteko aurrerakuntzaz, Singapurko burtsaren erorketa, eta bestean, digitu batean ere hutsik egin gabe, hiru hilabete geroagoko inflazio – eta langabezia-tasak zeintzuk izan ziren, eta baita gobernuak ondorioz hartutako erabakiak ere”), Xabier Arregi (“zein izan diren langabezia tasen eta lan eskakizunen aldaketak”); langabezi tasa 30, Berria (adib.: “39.723 langabe zenbatu dira uztailean, ekainean baino 225 gutxiago, eta langabezi tasa %6,09koa izan da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es tasa de desempleo / fr taux de chômage: Elhuyar: langabezia-tasa / Nolaerran: langabezia tasa / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak

adib: langabezia iz. Lanik gabe gelditu denaren edo lanik lortu ez duenaren egoera. Langabezia gero eta handiagoa zen. Langabezia-tasa % 7,06koa da Hegoaldean. // eurogune iz. Europar Batasunean euroa diru unitatetzat duten estatuen multzoa. Langabezia tasa baxuagoa da Suedian euroguneko herrialdeetan baino. Europar Batasunak uztailaren 13an onartu zuen Estonia eurogunean sartzea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa sartzekoa langabezia sarreran.

langai
1 iz. Lan egiteko gaia. Eta nola uka langileari langaiak aukeratzeko eskubidea?
2 iz. Lan tresna. Harrizko langaiak. Aitzurra, laia eta osterantzeko langaiak.
3 iz. g. g. er. Zeregina, egitekoa. On beharrez hartu zuen langai honek, laster, buruhausteak eman zizkion.

Aztergaia: langai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elektra langai.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

langar
iz. Lanbroa, euri lanbroa. Arratsaldean aro aldakorra, langarra noizik behin, ateri aldizka. Euri langarra.

Aztergaia: langar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
langatu, langa/langatu, langatzen
du ad. Langaz itxi. Bideak langatu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Toki langatu batera.

Aztergaia: langatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

langatu, langa(tu), langatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

langatu, langa(tu), langatzen.

langela
iz. Lan egiteko prestatua dagoen gela; bulegoa. Bere langelan dago idazten. Langelako altzariak.

Aztergaia: langela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

langela, bulego.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gela.

langia
iz. Batez ere zub. Lantegia, lantokia. Lextartean langia zerratuz geroz, ez zen haboro deus ere Atharratzen.

Aztergaia: langia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan langia, lankia sarreran -kh- formako 8: Myst ("Besteri galeraztia mixkandigua baten, partidu gisako baten, bortha baten, lankhia baten, gihaurek ezin ükheiten dügülakoz"), Prop 1880a ("Joan zen berehala lankhia berri hortara"), Egunaria 1882 ("Lankhian ikhusten ziren"), Egunaria 1884 ("Ala landan, ala lankhian"), Prop 1898 ("Faktoreria edo lankhia handirik gure helmenean ez dugula"), Prop 1899 ("Gehien beldurtasun emaiten zarokuna zen untziaren lankhiatik urerat lerratu behar izaitea"), Prop 1900 ("Lankhia edo phostako bureua"), Herr 1956 ("Lestar-en lankhia eta tresnategia zerratüz geroz etzen haboro deüsere Atharratzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lankia 3: J-L. Davant ("Lankiak egotxirik ützi daizkün gaitzak / Ber gisan iharrausten dizkützü bihotzak", "Ikasi, zaintü, adelatü, erakatsi behar dügü, / Eskolan eta lankietan, Herriko bizian sartü"), Etxamendi ("Trixteena, ezpeigira argituak ez eskolatuak, eta ez elgarrekin lanean biziaren egiteko lankiarik izanki gure hiri ttipietan!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

langi : HaizeG BF (langueur, languissant), Casve EF (langueur; nonchalance), Lh DBF (1 langueur, affaiblissement causé par la maladie ou par les peines; 2 languissant, faible, nonchalant, inactif), PMuj DVC (taller, oficina de trabajo); langia : Casve EF (atelier), Lh DBF (et composés v. langi), DRA (1 lánguido; 2 taller); lanki : DRA (taller, oficina), PMuj DVC (taller, oficina de trabajo); lankia : Lh DBF (-khia atelier), Casve EF (atelier) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskara batuaren "bidesariak" agintzen du

testuetan, -khia formakoa jaso da OEHn (eta -kia formako 3 EEBSn: J-L. Davant eta E. Etxamendi); euskara batuan jasotzekoa, berriz, -gia formako erregular eta sistemaren araberakoa da, J-L. Davanten ustez.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

lantegia.

langile
1 iz. Bere lanetik bizibidea ateratzen duen pertsona, lan egiten duena. Ik. behargin. Uzta handi, langile gutxi. Eskerrak gero eta langile gehiago ari dela sail horretan. Ikerketarako langileak prestatu nahi zituzten. Langile trebea. Edale on gutxi langile on.
2 iz. Lanbide jakin batean sari truke aritzen den pertsona; batez ere, eskuen bidez industrian lan egiten duena. Irakaskuntzako langileak. Mila langile baino gehiago zituzten meatzeetan. Ola zaharretako langileak. Garai hartako gorbatadunek langiletzat zeukaten bere burua. Nekazari, arrantzale eta langileak. Ugazaba eta langileak. Langileen semea. Fabrika-langilea zela, ez nekazaria. Langile autonomoa. Langile finkoa. Legez kanpoko immigrazio sare bat izatea eta langileen eskubideen kontrako delituak egotzi dizkiete (Ik. lan eskubide). Eusko Langileen Elkartasuna. Langile Abertzaleen Batzordea. Langile arazoak. || Emakume langilearen eguna.
3 iz. Taldean bizi diren intsektuetan, taldearentzat lan egiten duen intsektu antzua. Erlauntz bakoitzean, erreginaz gainera, bi motatako erleak daude: langileak eta erlamandoak. Borborka agertu ziren inurri beltzak harat-honat, gehienak inurri langileak.
4 adj. Lan egitera emana, lan asko egiten duena, lanerako zaletasuna duena. Zintzoa, leiala, langilea. Jakintsua izateaz gain, langile amorratua zen. Oso emakume langilea da.

Aztergaia: langile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: langile autonomo, langile espezializatu, langile finko, langileen ordezkari, langileen sindikatu. || 1- Zuzenbidean maiztasun handikoak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-24): Ohargileak eskatu dituen adibideetako bi aipatuko dira (aztergaiak jaso eta lantaldeak libretzat emanak): «langile iz.: langile autonomoa; langile finkoa».

langile klase, langile-klase
iz. Gizarte kapitalistan langileek osatzen duten gizarte-taldea. Ik. langileria. Langile-klaseak sindikatu borrokalariak behar ditu. || Langile klaseko familia batean jaio eta hazi zen.

Aztergaia: langile-klase

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh52 2021-01-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu langile(-)klase formarik.

langile(-)klase 303: Aizu 3, Argia 60, Berria 172, Deia 8, Deustuko Unibertsitatea, EiTB 3, Elhuyar 2, Elkar 8, Erlea 2, Consumer, Jakin 34, Laneki 2, UEU 6, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

langile(-)klase : Berria 17, Iñaki Mendiguren 14, Rafa Egiguren 4, Filosofiako gida 2, Iban Zaldua 3, Iñaki Heras, Irene Aldasoro.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

def: langileria iz. Langileen multzoa; langile klasea, langileak. Kanpokoa bezain etxekoa genuen langileria, eta peontzan bertan ere maizago aurkituko zenuen etxekoa. Langileria askatzeko. // burges 2 iz. Klase buruzagikoa edo erdikoa den pertsona, langile klasekoa ez dena. Jainkoak ez gaitu sorrarazi aitoren seme edo burges handi. // adib: langile 2 iz. Lanbide jakin batean sari truke aritzen den pertsona; batez ere, eskuen bidez industrian lan egiten duena. Irakaskuntzako langileak. Mila langile baino gehiago zituzten meatzeetan. Ola zaharretako langileak. Garai hartako gorbatadunek langiletzat zeukaten bere burua. Nekazari, arrantzale eta langileak. Ugazaba eta langileak. Langileen semea. Fabrika-langilea zela, ez nekazaria. Langile autonomoa. Langile finkoa. Eusko Langileen Elkartasuna. Langile Abertzaleen Batzordea. Langile arazoak. Langile klasea (Ik. langileria). || Emakume langilearen eguna. // abangoardia 2 iz. Artean, politikan eta kidekoetan, bere ausartasunagatik aitzindari gertatzen den mugimendua. Abangoardiako poesia. Eta bitxiena da abangoardia uztartu ahal izan dutela tradizioarekin. Langile klasearen abangoardia. // kapitalismo iz. Ekoizpen, banatze eta truke bideen jabetza pribatuan oinarritzen den ekonomia- eta gizarte-sistema. Ik. sozialismo. Kapitalismoak langile klaseari ekarri dizkion kalteak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea zen lehendik EHn, baina azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa langile sarreran.

langile mugimendu, langile-mugimendu
iz. Ingalaterran XVIII. mendean abian jarri zen mugimendua, Industria Iraultzak eraginiko gizarte-aldakuntzaren ondorio izan zena, eta helburu nagusitzat langileen bizimodua eta lan-egoera hobetzea duena. Industriak eta langile-mugimenduak indarra zuten beste toki batzuetan ere oihartzuna izan zuen sozialisten iraultza-ahaleginak. Mugimendu global berriak langile mugimendutik urruntzen joan dira.
langilego
1 iz. Ipar. Langiletasuna.
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, langilego-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'langileen multzoa' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. langileria; langileak plurala ere erabil daiteke, noski].

Aztergaia: langilego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. 'langiletasuna'. 2* e. langileria, langileak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-eria: Miren Azkaraterekin ikustekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 1 Ipar 'langiletasuna'; 2 * e. langileria proposatu du. Sin. langileak erants daiteke.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): onartu egin da.

langileria
iz. Langileen multzoa; langile klasea, langileak. Kanpokoa bezain etxekoa genuen langileria, eta peontzan bertan ere maizago aurkituko zenuen etxekoa. Langileria askatzeko.

Aztergaia: langileria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-07-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper