22 emaitza labur bilaketarentzat - [1 - 22] bistaratzen.

labur
1 adj. Luzera txikikoa, ohi den baino luzera txikiagokoa, ez behar bezain luzea. Ik. motz. Anton. luze. Kale labur batzuk. Liburuxka labur bezain trinko batean. Otoitz labur bat eginik. Hitz labur eta zorrotzez. Aita Olabideren bizitza labur bat dakar bigarren partean. Gezurrak zainak labur dituela. Beroki arinaren azpitik gona labur bat zuela iruditu zitzaidan.
2 adj. (Denboraz edo iraupenaz mintzatuz). Badakit labur dela bizia. Neguko gau laburretan. Atsegin labur bat hartzeagatik. Bitarte labur hartan. Geldialdi, isilune labur bat. Iraute laburrekoa.
3 adj. Dohainez, gaitasunez eta kidekoez mintzatuz, urria, gutxieneko neurri edo mailara iristen ez dena. Ik. motz 3. Begi laburra. Adimen laburrekoa. Nire indar laburren arabera. Fede laburreko kristauak. Nekerik gogorrena eta irabazirik laburrena. Nire euskal jakite laburraren neurriko irakurgaiak.
4 (Adizlagun gisa). Ik. laburki. Auzia labur azalduko dut. Labur esateko, (...). Asko agindu, eta ematean labur gelditu.
5 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Bizia eta sarkorra da bere laburrean.

Esaera zaharrak

Gezurrak buztana labur. Mihiluzeak eskua labur.

Aztergaia: labur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zirkulu labur.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: labur-zurrean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.) bokalak..." (1993-02)

labur beharrez
adb. Laburtu beharrez. Ik. labur-zurrean. Horrela izendatuko dut, labur beharrez. Baina hemen utzi beharko, labur beharrez, haren hitzak aldatzea.
labur-labur
1 adj. labur-en indargarria. Irakurgaitxo labur-labur bat. Burutik behera soineko lasai labur-laburrak jantzirik.
2 adb. labur-en indargarria. Eraikinak greziarrek nola banatzen diren azalduko dut labur-labur.
Loturak

Aztergaia: labur-labur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LABUR-LABUR. a) (Adj.). Muy breve. Irakurgaitxo labur-labur batek arri ta zur itzuli ninduen. A Ardi 129. Burutik bera soñeko lasai / labur-laburrak jantzirik. MendaroTx 61. Ikusketa labur-laburra izan da. Txill Let 38. Partidek orduan labur-laburrek egiten zirealako. Akes Ipiñ 13. b) (Adv.). Muy brevemente. Orra, or, bizitza guztia labur-labur. Lek SClar 108. Labur-labur bada be, emen daukagu Sokoako parroku-erretore jaunaren bizitzaren barri. Alzola Atalak 116. Silbanoren bidez labur-labur idatzi dautsuet. Ker 1 Petr 5, 12 (Lç, He, Ol laburki, TB laburski, Dv laburzki, IBe labur).

labur-labur 130 [adj. eta adb.]: Aizu (“labur-laburra (gehienez ere 60 karakterekoa)”), Arabako batzar nagusiak (“ekimena aurkeztuko du labur-labur”), ElCorreo 7 (“labur-labur”), Bizkaiko batzar nagusiak (“beste batek aurka egin leike labur-labur”), Deia 9 (“Labur-labur esanda”), Elkar (“begiratu labur-labur”), Consumer 8 (“iraupen labur-laburreko apnea-aldiak”), HABE (“Labur-labur, egoera hauen aurrean zer plater prestatuko zenuke?”), Berria 30 (“Eta gaurko lehen neke zantzuak biharko etapa labur-laburrean geratuko dira nabarmen”), EiTB 20 (“Protagonistak labur-labur aipatzeko esan dezagun Mixele Lapurdin jaio zela”), Euskaltzaindia 2 (“Hona hemen, labur-labur”), Jakin 9 (“eta azkenean berri horiek labur-labur aipatu beharko dira”), Karmel 7 (“Bertan biltzen ditu labur-labur BOSTAK BAT taldearen hasierako asmoak”), Argia 7 (“Labur-labur esanda”), Laneki 15 (“Zer-nolako portaera duen azaldu labur-labur”), Erlea 4 (“Horrexegatik labur-laburrak suertatu zaizkit”), DiarioVasco 7 (“zerbitzu telematikoetan epe labur-laburrean eskubide horiek bermatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

labur-labur 74 [adj. eta adb.]: Berria 9 (“Arabiera, portugesa, frantsesa eta gaztelaniarekin batera, euskara ere azaltzen da labur-labur”), Herria 2 (“Perpausak gehienetan labur-laburrak izanik ere, aditzak oraian askotan erabilirik ere, zer indarra duen Filipen idazteko gisak!”), Xanti Iruretagoiena 6 (“Beraz, eraikinen elementuei buruzko termino ilunak eta neurriak eman behar ditudanean, labur-labur emango ditut buruz erraz ikasteko moduan; dimenak, izan ere, askoz ere errazago ulertuko ditu orduan”), Joxe Azurmendi 5 (“Zer da, labur-labur, espiritu semita hori? "Absolutismoa", hain zuzen”), Bernardo Atxaga (“Labur-labur azalduko dizuet - esan nuen”), Michel Oronoz 3 (“Serora bezala izena zuen, Odile-Amélie, deitura, Marie Martinon, Aihertarra sortzez, denbora hartan labur laburra deitzen zuten, Andere Mari”), Jose Morales 3 (“Andreievek labur-labur kontatzen du nola atxilotu eta epaitzen dituzten ministro bat hiltzeko atentatua antolatzen ari diren bost gizon-emakume”), Josu Zabaleta 2 (“Orain arte eman ditugun azalpenak ikusgaitasunari zegozkionak ziren guztiak: pertzepzio-aparatuak argitara erreakzionatzean dituen ezaugarri nagusiak aurkeztu ditugu labur-labur”), Koldo Izagirre 2 (“Hein batean, Pasaiak daukan esanahi positiboaren antzekoa, Miarritzek dauka orobat Hugoren liburuan, eta gogoratu egingo dut labur-labur”), Oskar Arana 2 (“Edalontzia mahai gainean uzten nuelarik, lan haren haria labur-labur azaltzeko eskatu nion”), Anjel Lertxundi 2 (“Honek labur-labur erantzun zion”), Karlos Linazasoro 2 (“Labur-labur komentatu genuen desagertze txundigarria; biok, segur aski, gauza bera pentsatu genuen, ezer adierazi ez bagenuen ere”)…

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EArauak 25 (II.2.a): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] gorri-gorri(a) moduko bikoiztapen indargarriak (lehen osagaia deklinabide-atzizkirik gabe dutenak): labur-labur (azaldu) (...) Ikus AAAren 1. atala".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

bikoiztapen libre-automatikotzat eman liteke edo, bestela, adibide batean jaso.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da adjektibo zein adberbio gisa. Horrelako errepikapenak azpiadiera gisa jaso ohi dira.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Azpiadiera gisa jasotzekoa labur sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-03) Kendu lerroa.

labur-zurrean
1 adb. Labur beharrez. Luzeegia zen begiz jo nuen hitza, eta, labur-zurrean, honako hau hautatu nuen.
2 adb. Laburbilduz. Hemen dituzu haren irakatsiak labur-zurrean.

Aztergaia: labur-zurrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r+z-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zurrean

laburbide
iz. g. er. Lasterbidea. Komentua lurraren eta zeruaren arteko laburbidea zela esan zuen.

Aztergaia: laburbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko laburbide, llaburbide sarrerak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

labur bide eta laburbide bana: E. Furundarena ("Zenbat agintarik, uts egiten du zuzen bidea, utzirikan lege on zarrak alde batera, eta artutzen du oker bidea, ikusirikan au dala, bere sakela betetzeko, labur bidea?"); Ingurunea/5 ("Laburbidea. Hona heltzen bazara, zuzenean Donostiara joango zara, tarteko biderik egin gabe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

laburbide : HiztEn (norabaiterako ohizko bidea laburtzen duen bideska, bide-zidorra); Euskalterm 1 (atajo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

laburbide : ElhHizt eta HiruMila (atajo); Casve EF (1 raccourci 2 raccourcissement); HaizeG BF eta Lh DBF (chemin de traverse); DRA (atajo); PMuj DVC (trocha, atajo, alcorce, sendero); laburbidez (epitomadamente, a modo de epítome) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

gutxitan erabilia, baina egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ohikoa laburragotzen duen bidea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oh. s.u. bariante (2003-09-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori zabaldurik dago oso, gaztelaniazko atajo adierazteko (Diccionario Retana de Autoridades del Euskera, Azkueren hiztegia, Mujikaren hiztegia, Elhuyar hiztegia, 3000 hiztegia...)'.

 - [E204]: ken guti erabilia dela. || Erabiltzen da, eta noiznahi.

 - [E115]: ez da g.er. baina asko erabilia menditarren artean eta batzuetan errepidetan

 - Erabakia: BAgiria (1998-03-27): 'Hurrengo itzulirako utzi dira [...] laburbide'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-24): Definizioa moldatzea erabaki da: «laburbide iz. g.er. 'ohikoa baino laburragoa den bidea'».

 - Erabakia: 2011-05-27: Osoko Bilkuran sarrera horrela uztea erabaki zen: laburbide iz. g.er. 'ohikoa baino laburragoa den bidea'.

laburbildu, laburbil, laburbiltzen
du ad. Hitz gutxitan bildu. Elizak bere fedea laburbiltzen duen formula. Esan ditugunak laburbilduz, hau da duguna: (...).

Aztergaia: laburbildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

laburbildu, laburbil, laburbiltzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

laburbildu, laburbil, laburbiltzen.

laburbilduma
iz. Laburbiltzea. Hitzaurreak bi zati ditu ongi bereiziak: lehenengoan, liburu osoaren eduki ideologikoaren laburbilduma trinkoa egiten du autoreak.

Aztergaia: laburbilduma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "Laburbildumak, sinopsiak, etb.: Compendios, sinopsis, etc.".

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma berri, erabili-hedatua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

laburdura
iz. Hitz baten edo sintagma baten laburtzapen idatzia, hura osatzen duten letrak murriztuz eratzen dena. Ik. sigla; akronimo; laburtzapen; ikur. Lan honetan erabiltzen diren laburduren zerrenda: adib., etab., iz., izond. (...).

Aztergaia: laburdura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+d-.

laburgarri
iz. Laburtzen duena. Ele ederra zerabilten sofistek egunaren laburgarri.

Aztergaia: laburgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+g-.

laburketa
iz. Laburtzea. Ik. laburpen. Guretzat nahikoa izango da haien irakatsietatik kalkulu batzuk bereiztea eta hilabete bakoitzeko egunen laburketak eta luzapenak esplikatzea.

Aztergaia: laburketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
laburki
adb. Laburtasunez, bereziki denboraz edo iraupenaz mintzatuz. Ik. labur 4. Laburki adierazia. Laburki, baina zehazki. Esan dezadan zerbait horretaz labur baino laburkiago. || Frantziako hiru errepubliken historia laburki.

Aztergaia: laburki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

-z-gabeak93 dira (B 7, G 30, IE-ZuAm 42, EB 14); -z-dunak 100 (IE-ZuAm 81; eta Zait 3, eta K. Mitxelena 16): laburki (+ labürki, laburkixe) 82: B 5 (Añ GGero), G 26 (Mb IArg I; Ub; Ldi IL; Zait Sof; Gazt MusIx; Berron Kijote; Etxde JJ; Ibiñ Virgil; OrAitork; Lek SClar), IE-ZuAm 42 (Lç; Lç Ins; Lç ABC; EZ Man I; EZ Man II; EZ Eliç; Ax; SP Phil; Bp I; ES; CatS; HU Zez; HU Aurp; eta XX. mendeko 2: JE Bur; Etcham), EB 9 (Osk Kurl; MEIG); laburkiro 11: B 2 (Itz Azald; Erkiag BatB), G 4 (Aran SIgn; Lard; SMitx Aranz; Etxde JJ), EB 5 (MEIG); laburzki (+ laburski, laburtzki, labürzki...): G 3 (Zait Plat), IE-ZuAm 81 (Lç Ins; Ax;Harb; Mat; Mong; Tt Onsa; Tt Arima; ES; He Gudu; Mst; Lg II; CatLan; Egiat; Xarlem; Dh; Gy; Hb Esk; HU Aurp; HU Zez; ChantP; Elsb Fram; eta XX. mendeko 14: CatJauf; Zerb IxtS; JE Bur; JE Ber; Lf Murtuts; Zait Plat; Ardoy SFran; Casve SGrazi; Xa Odol), EB 16 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

laburki 58 ager.: G 10 (Ldi; J. Goñi; "Txindoki"; Ibiñ, P. Iztueta; Or; J. Gaztañaga; M. Amundarain; V. Amezaga Aresti), IE 2 (E. Salaberry; J.A. Irigarai), EB 41, EgAs 5; laburkiro 7 ager.: B 3 (Zabala Arana; J. Goiriena; Z. Jemein), EB 4(L. Larrañaga; Euskal hizkuntza eta literatura. BBB 1; J.M. Irazola; Pio Baroja. Bere ehunurteburuan); laburzki 14 ager.: IE-EgAs 7 ("Ikhertzalea'; Minvielle; Eskualduna; L.Dassance; Lf), EB-EgAs 7 (X. Intxausti; Zabal; UZEI Matematika hiztegia; Txillardegi, Vill).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

laburki : DFrec 22; AB38 16; AB50 14; HiztEn-LurE; laburkiro : DFrec 2; AB38 1; AB50 1; HiztEn-LurE; laburzki : DFrec 7; AB50 1; HiztEn.

Lantaldearen irizpideak
Iparraldean eta Hegoaldean hedatuena da

laburki da mugaren bi aldeetan hedatuena.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-rzk-.

laburkiro
adb. Laburki. Zenbat eta argiroago mintzatu, hobe; eta laburkiro bada, areago.

Aztergaia: laburkiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
laburkuntza
iz. g. er. Laburpena.

Aztergaia: laburkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kuntza/-keta/-pen/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

laburketa.

laburpen
iz. Laburtzea; bereziki, zerbaiten ideia edo zati nagusien adierazpen laburra. Ik. laburtzapen. Hitzaldia euskaraz egin zuen eta, ondoren, laburpena erdaraz. Laburpen gisa. Mezaren laburpena, euskaraz eta latinez. Gramatika-laburpen bat ere badakar.

Aztergaia: laburpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
laburrarazi, laburraraz, laburrarazten
du ad. Laburtzera behartu. Laburraraz ezazu haren nekea.

Aztergaia: laburrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

laburrarazi, laburraraz, laburrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

laburrarazi, laburraraz, laburrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

laburrik barne(an)
1 adb. Ipar. (Egun, urte, denbora... ) gutxi barru. (Denbora-epe bat adierazten duen izen baten eskuinean erabiltzen da). Denbora laburrik barnean, segurki eguerdi baino lehen. Urte laburrik barne, erretreta. Jujeak etsaminatuko du kasua epe laburrik barne.
2 adb. Ipar. (Egun, urte, denbora...) gutxian, gutxiren epean. (Denbora-epe bat adierazten duen izen baten eskuinean erabiltzen da). Hiru heriotza izan dira herrian denbora laburrik barne.
laburtasun
1 iz. Laburra denaren nolakotasuna. Ik. moztasun. Giza biziaren laburtasuna adierazteko. Nire jakituriaren laburtasunagatik. Jatekoaren laburtasuna eta lo gutxia. Oi, zuen fedearen laburtasuna! Argitasunak eta erraztasunak balio dute, gutxienez, laburtasunak adina. || Buru laburtasuna.
2 iz. Zikoizkeria, txarkeria adierazten duen egitea. Nahi zituzten laburtasun eta txarkeriak egitera.

Aztergaia: laburtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
laburto
adb. bizk. g. er. Laburki.

Aztergaia: laburto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba: "laburto (laburki): brevemente".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-to.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

laburtu, labur/laburtu, laburtzen
da/du ad. Labur edo laburrago bihurtu. Soinekoa laburtzen badu. Udazkenean egunak laburtuaz doaz. Luzeegi esanak laburtzeko. Hogei urtez laburtu banu ere nire bizia. Hitzak laburtzeko joera. Gorputza heziz, loa eta janaria laburtuz. Hitz gutxiz laburtzeko. Bista laburtzen zaionean. Nekeak ez nau arnas laburtzen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). 1930 inguruko hizkuntza garbituan eta laburtuan. Era laburtua.

Aztergaia: laburtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-06-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

batuketa laburtu; biderkaketa laburtu; eragiketa laburtu; zatiketa laburtu.

Euskaltzaindiaren Arauak

laburtu, labur(tu), laburtzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

laburtu, labur(tu), laburtzen.

laburtxo
1 adj. adkor. Laburra. Hitzaldi laburtxo bat egin zuen.
2 (Adizlagun gisa). Orain, laburtxo bada ere, horretaz mintzatu nahi dut.

Aztergaia: laburtxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

laburtzapen
1 iz. Hitz edo sintagma bat era laburtuan adieraztea; horrela adierazten den hitza, adibidez sigla, akronimoa edo laburdura.
2 iz. Kontrakzioa. Euskaltzaindiak, euskara idatzirako, gaitzetsi egiten ditu lagunarteko hizketan ohiko diren laburtzapenak eta tokian tokiko fonetismo bereziak.

Aztergaia: laburtzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
laburtze
iz. laburtu aditzari dagokion ekintza. Aldaketa bakarra epea laburtzea izan da; laburtze horren ondorioz, epea hiru hilekoa izango da aurrerantzean.

Aztergaia: laburtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper