14 emaitza labe bilaketarentzat - [1 - 14] bistaratzen.

labe
iz. Beroaren bidez gauzak edo gaiak berotzeko, egosteko, erretzeko, kiskaltzeko, urtzeko edo eraldatzeko erabiltzen den barruti, tresna edo eraikuntza. Irin hoberenarekin egin orea ere ez da ogia, labean azala egin artean. Gisu labeak. Baxera-labea. Labearen ahoa, atea, kebidea. Labe hagak. Labe goria. Labea piztu. Opilak labean erre. Sukaldeko labean. Labetik atera berriak. || Infernuko labea.

Esaera zaharrak

Zaharra eta labea ahotik berotu.

Aztergaia: labe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ogi labe, labe; (t)xitalabe.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: labe garai.

labe garai
iz. Tamaina handiko labea, zutikakoa, burdin mea urtzeko erabiltzen dena, mea eta erregaitzat erabiltzen den ikatza nahasirik sartzen zaizkiona. Bizkaiko labe garaietako langileak.

Aztergaia: labe garai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]:  labegarai [grafia hobetsiko genuke] (1996-01-08)

labe handi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, labe handi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. labe garai].

Aztergaia: labe handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-07-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

labe handi* e. labe garai.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. labe garai (hau da izendapen hedatuena).

labealdi
1 iz. Labe batean ogia erretzen den aldietako bakoitza; labe batean batera erretzen den ogi kopurua. Labealdian zenbat ogi erretzen dituzu? Hamar labealdi ogi.
2 iz. Labean batera sartzen diren gauzen multzoa. Labealdi bereko adreiluak.

Aztergaia: labealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-06-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

labekada.

labekada
iz. Labealdiaren edukia. Bi labekada ogi saldu ditugu. Labekada osoa alferrik galdu da.

Aztergaia: labekada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'labealdia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

labealdi.

labekari
iz. g. er. Labezaina. Vicenzo labekari enplegatu zen, okintzan, ailegatu eta sei hilabeteren buruan.

Esaera zaharrak

Burua gurinez duenari ez dagokio izatea labekari.

Aztergaia: labekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

labezaina.

label
iz. Merkataritza-produktuetan, ezaugarri jakin batzuk dituen etiketa bereizgarria, produktuaren jatorriaren eta ekoizpen baldintzen kontrola bermatzen duena. 42 etxaldek dute laborantza biologikoaren labela Ipar Euskal Herrian. Arrantzaleek labela eskatu dute Kantauriko hegaluzea gainerakoetatik bereizteko.

Aztergaia: label

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

label 6 aldiz ageri da: H. Etxeberria ("Ala indarkeriak ere label-a behar du arbuiatua izan dadin?"), M. Agirre ("labelaz salduko dute eztia eta administraziotik ere laguntzak jasotzen hasiko dira"), J.L. Goikoetxea ("Eskualdeko edo inguruko labela duten berbak"), X. Galarreta ("oilasko bati eskatzen zaion label sonatua ere"), Galtzaundi 1995 ("250 nobedade erakutsi dizkigu eta horien artean baziren batzuk Tolosaldeko firmarekin, labelarekin esatea askotxo izango da, bost liburu eta disko bat hain zuzen"), Napartheid 1996 ("Jendeak hobetu du bizi maila gutxi batzuen kontura, hau bai, eusko labela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

label : HiztEn, Euskalterm 5 (euskal label 3 eta labeldun behiki 2) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

label : ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC (cuchillo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

label : ElhHizt; ezagut-bide : HaizeG FB, Casve FE (ezagütbide) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): label (2. Anglic. Marque —d'un syndicat proffessionnel ou d'un organisme semi-public, en France— qui garantit l'origine ou la qualité d'un produit. Label de qualité. Label d'exportation. Label CE (aux normes de la Communauté européenne); it (S. Carbonell): etichetta; en (Collins): ticket, label, tag; de (Langenscheidts): Etikett, Preisschild, Klebe-adresse.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "label".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, oso erabilia da ahozkoan, eta, ordezkagaitza dirudienez, onartzekoa (nahiz pasakorra izan litekeen).

laberatu, labera/laberatu, laberatzen
du ad. Labean sartu. Ogia laberatu.

Aztergaia: laberatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

laberatu, labera(tu), laberatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

laberatu, labera(tu), laberatzen.

labesu
iz. Ogia labean erretzea. Labesua astean behin izaten zen. Umea zaindu, etxea txukundu, lixiba egin eta labesua zuzendu.

Aztergaia: labesu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

testuetako lekukotasun gutxi duen arren, forma ezagun-erabilia da ahozkoan, Bizkai-Gipuzkoetan bederen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: labesua egin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-24): Bere soilean jasoko da forma proposatua, forma berririk erantsi gabe.

labetegi
iz. Ipar. Labea; labea dagoen lekua. Sukalde, eskailera, eskailerape, labetegi, oro gizonez beterik dira.

Aztergaia: labetegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'labea'.

labetxo
iz. Labe txikia.

Aztergaia: labetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

'azulejoa' adierakoa ezaguna da Gipuzkoa aldean, eta ordain baliagarria izan ote daitekeen, aipatu da.

labezain
iz. Labeaz arduratzen den langilea. Labezaina ez bada zuhurra eta aditua, dena irtengo da hezea eta erre-arina.

Aztergaia: labezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

labari, labekari, labezain formetan argiena den azken hau da hobestekoa, eta besteen definitzaile gisa eskainiko da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

labeaz arduratzen den langilea.

labezomorro
1 iz. Gau intsektu zapala, eskuarki beltza gainetik eta gorrixka azpitik, leku heze eta ilunetan ezkutatzen dena eta zernahi janariz elikatzen dena (Blattaria ord.). Sukaldea labezomorroz betea zegoen.
2 adj. (Irain hitz gisa). Gezurti!, kakalardo!, labezomorro! "Labezomorro zorritsuak!" egiten zigun oihu.

Aztergaia: labezomorro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: labezomorro: Blattaria; labezomorro arre: Blattela germanica; labezomorro beltz: Blatta orientalis.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Blattaria.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

(ik. Izendegia): Blattaria.

labeztar
1 adj. Labetzekoa, Labetzeri dagokiona.
2 iz. Labetzeko herritarra.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper