kometa
1 iz. Eguzkiaren inguruan elipse formako orbita oso luzeetan bira egiten duen argizagia, gune distiratsu batez eta Eguzkira hurbiltzen denean nabarmentzen den isats batez osatua. Halley kometa.
2 iz. Oihalez edo paperez estaliriko egitura arina, lurretik soka luze batez eutsirik, eta haizea baliatuz, airean hegan eginarazten zaiona. Kometak hegaldarazten, Hondarribiko hondartzan.