10 emaitza koipe bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

koipe
iz. Zenbait animaliaren gantzetatik edo landareetatik ateratzen den gai likatsua, ohiko tenperaturan solidoa izan arren, erraz urtzen dena, etxean edo industrian hainbat erabilera dituena. Ik. gantz; olio. Zartaginean urdai pixka bat erre, eta haren koipea bota zopari. Lukainkari bezala koipea dariola. Koipe tantak. Koipe asko ez dago gure lapikoan. Koipe asko eta urdai gutxi. Eltzeak ez du koipea bakarrik behar; mamia ere behar du. Koipetan egindako jakiak. || Motorra konpontzen eskuak koipe beltzez zikindu zitzaizkion.

Aztergaia: koipe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

koipe, goipe.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g-/k-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: [ik. oharra s.u. zihatu] (1997-12-01)

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]:  koipe urin ere sarrera egitea. || odolosteak, tripotak edo odolgiak egosten direlarik, ur hartan hoztearekin gelditzen den koipe bezalako hura koipe urin deitzen da. / Baliatzen zen edo tresnen urindatzeko edo eta jaten zen ere besterik ez zegoelarik. / Larzabalen eta beste nonbait bildu dut ene ustez bakarrik hegoaldekoa zen hitza.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-10): Forma berririk ez da orain erantsiko.

koipedun
adj. Koipea duena. Gatzik ez, ezta produktu koipedunik ere.

Aztergaia: koipedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

koipekeria
iz. Losintxa, lausengua. Ik. zurikeria; balaku; labainkeria 2. Koipekeria batzuk esan zizkion. Hasi ziren zurikerian eta koipekeriatan haiekin. Elkarri koipekeria asko eginda.

Aztergaia: koipekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

koipeketa
iz. Koipetzea.

Aztergaia: koipeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
koipeki
iz. g. er. Gantza. Esnearen proteinak eta koipekiak aztertuko dituzte gaztaren kalitatea kontrolatzeko.

Aztergaia: koipeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2000-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

koipaki 1, And AUzta: "Gizon nekazaria laister oi da zaartu, tankera itxusia gorputzak artu, (...) okotza kakotu, samia igartu, azala zimurtu, koipakiak urtu, ezurrak agertu, otzakin bildurtu, eskuak gogortu...".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

koipeki 3: L. Dorronsoro ("Esnea apatza batean irabiatzen badegu, koipekia gazuretik bereizi ta, gurin biurtzen da"), OinEntz/5 2 ("Zenbait animalia begetalak janez eta beste batzu haragiaz elikatzen den bitartean, gizonak eta zenbait animaliak jan ugariagoa behar du eta egunoro koipekia behar gainera, proteinak eta karbono hidratoak", "Gorputzeko koipekiak, izan ere, energi gordegu bat izan ohi beti").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

koipeki : HiztEn, Euskalterm 17 (hauetan oilo-koipeki, animali koipeki, itsas koipeki, landare-koipeki bana; gantz sinonimoarekin behin eta beste behin koipe eta gantz sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

koipaki : HiruMila (frito); koipeki : ElhHizt (grasa, cosa grasienta) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal grasa / graisse beste hiztegietan: ElhHizt: gantz, koipe, koipeki, urin; HiruMila: 1 koipe, urin; 2 (grasa de animales) gantz, ziho, bilgor, gantzagi, gizen; 3 (grasa de peces) lumera, sain; 4 (lubricantes) gantzu, gantzuki, ukendu, gantzugailu; 5 (mugre) uger, koipe, zikin, lohi; 6 (escorias) zepa, sarra; Lur EG/CE: gantz, gizen, urin; Lur EF/FE: gantz, gurin, koipe, sego, gizen; Casve FE: gantz, gizen, goipe, goipi, urin, ziho; HaizeG FB: urin, gantz, (viande) gizen, (de bouillon) goipe, (de porc) urde-gantz, (de cheval) zihoto, (de baleine) lumera; PMuj DCV: 1 (manteca, unto, sebo) koipe, urin, gantz; 2 (suciedad, mugre) zolda, zikin, koipe, ugar; 3 (escorias, desechos de metal) sar, zarra, zabar, zamar, zepa, zidar errauts, burdin-letzo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gantza.

koipetsu
1 adj. Jakiez eta kidekoez mintzatuz, koipe asko duena. Txerria irten zaigu txit koipetsua. Zopa koipetsua.
2 adj. Koipez zikindua dena. Bere txapel koipetsu zaharra eskuan zuela. Paper koipetsu batean. Langile koipetsu muturbeltz bat.
3 adj. Koipekeriatan aritzen dena. Ik. lausengari; losintxari;  + zurikatzaile; elezuri; labain 4; zuri 4; balakari; balakatzaile. Lausengari koipetsua.
4 adj. Lausenguzkoa, zurikeriazkoa. Ik. labain 3; zuri 5. Hitz koipetsuak.
5 iz. Koipe asko duen jakia. Koipetsu bat prestatu zuen jateko.

Aztergaia: koipetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

koipatsu 19: iz. 7 (Mg PAb, Al AL); izond. 12 (Mg, Azc, Enb, Erkiag; Izt, Ag G; MEIG); koipetsu 11: iz. 1 (Bilbao); izond. 9 (fB, Enb, Ag Kr, Eguzk; Ag G, And, Ugalde).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

koipatsu : ø; koipetsu 10: B-G 4, EB 6).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

koipatsu : DFrec 1; AB38 3; koipetsu : DFrec ø; AB38 6; Elkar.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

koipetu, koipe/koipetu, koipetzen
1 da/du ad. Koipez bete. Lukainka koipetu zenean. Muturrak koipeturik. || Neke artean eta izerdiarekin koipetutako ogia janaz.
2 du ad. Koipeztatu.

Aztergaia: koipetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

koipetu, koipe(tu), koipetzen. da/du ad.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

A. Urrutia: "Orotariko Euskal Hiztegian (OEH-n) ez da azaltzen. Gaztelaniazko engrasar horren parekoa bada, ez litzateke koipetu izan behar? Dena den, Azkue eta Mujikaren hiztegietan hitz horrek badu beste esanahirik: halagar, adular. Hori baldin bada zerrendan jaso beharrekoa, orduan komeni da zerbait argitzea". // BAgiria (1998-02-27): "Eztabaida labur baten ondoren, koipetu forma hobetsi da. Adiera bigarren itzulian argituko litzateke".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak aipatuz: 1 'koipez bete'. 2 'koipeztatu'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Definizioak aldatu: 1) 'koipez bete; koipeztatu' 2) 'balakatu'. || 1- Zehatzagoa delakoan gaude, "koipez bete" eta "koipeztatu" aditzak sinonimoak izan litezkeelako zenbait kontestutan; bigarren adierarako, "balakatu" aditza argiagoa da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-10): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena (hau da: «1 'koipez bete'. 2 'koipeztatu'» adierak aipatuko dira, baina ez 'balakatu' adiera).

koipeztaketa
iz. Koipeztatzea.

Aztergaia: koipeztaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

garbiketa eta koipeztaketa.

koipeztatu, koipezta, koipeztatzen
1 du ad. Koipez hornitu. Ik. olioztatu. Atea, ardatza koipeztatu. Motorra koipeztatzeko.
2 da/du ad. Koipetu.

Aztergaia: koipeztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

koipeztatu, koipezta, koipeztatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera gehituz: 'koipez hornitu (adib., atea, gurpilak)'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

koipeztatu, koipezta, koipeztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

koipezto
adj. Koipetsua. Ezer esan gabe, bolaluma bat eman zion Matiasi, koipeztoa, oso koipeztoa, eta koaderno bat.

Aztergaia: koipezto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper