8 emaitza kirol bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

kirol
iz. Gorputz ariketa berezkoa duen jarduna, eta, bereziki, jokoa, bakarka edo taldean egiten dena; jardun horren era berezi eta arautuetako bakoitza. Futbola eta gainerako kirolak. Kirolak oso onuragarriak dira osasunerako. Kirolean aritu. Itsas kirolak. Euskal kirolak. Kirol zelaia. Kirol jaialdia. Kirol lehiaketak antolatu. Kirol elkarteak. Kirol arrantza. Kirol gaiak saltzen diren denda. Kirol hegazkina. Partidaren ostean, amari eramaten dizkio kirol jantziak garbitzeko. Punta-puntako kirol-instalazioak eraikitzen ari dira. Zapata takoidunak erantzi, poltsan gorde eta kirol oinetakoak jantzi ditut kalean barrena jarraitzeko.

Aztergaia: kirol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kirol elkarte; kirol gai; kirol klub; kiroldegi, kirol klub; kirol zelai, kiroldegi.

Lantaldearen irizpideak
Atzera egiterik ez dago

forma -a organikorik gabea berretsi du batzordeak aho batez, nahiz jakin kirola ageri dela RSn lehen eta Ipar. orain: oso hedatua baitago -a gabe.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a org.

kirol lege, kirol-lege
iz. Kirolari bati dagozkion jendetasunaz eta egokitasunaz aritzen denaren jokaera edo jarrera. FIFAk asko hitz egiten du kirol-legeaz eta joko garbiaz, baina, gero, ez du esandakoa praktikan jartzen. Kontuak kontu, John McCain izan da porrota kirol legez hartu duen bakarra.

Aztergaia: kirol-lege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

kiroltasun aztertzean proposatua. Erabilia eta egokia da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Azpisarrera gisa jasotzekoa kirol sarreran.

kirol portu, kirol-portu
iz. Aisialdirako eta kirolerako itsasontziak lotzeko eraikitako portua. 2006. urtetik kirol-portua ere badu Bermeok. Bi orduko itsas bidaia izango da, 16:50ean kirol portutik abiatuta.

Aztergaia: kirol-portu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 161; ETC: 711

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: kirol-portu puerto deportivo, puerto de recreo, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: laket-portu – atsegin-portu – kirol-portu (port de plaisance) / Euskalterm: kirol-portu (Merkat. TN da; es puerto deportivo).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da kirol eta portu sarreretan.

kirola egin
du ad.-lok. Kirol batean edo batzuetan halako maiztasunez aritu; kirolen batean aritu. Inoiz ez da berandu kirola egiten hasteko. Kirola egitea gustatzen zait. Inoiz ez zion kirola egiteari utzi. || Paraje zoragarria kirol pixka bat egiteko. Kirol asko egiten dut.

Aztergaia: kirola egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

kirolari
iz. Kirolean aritzen den pertsona; bereziki, kirola lanbide duena. Kirolari ospetsua.

Aztergaia: kirolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
kiroldegi
iz. Hainbat kiroletan aritu ahal izateko prestatua dagoen instalazioa. Jolastokiak eta kiroldegiak.

Aztergaia: kiroldegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
kirologia
iz. Eskuen eta nortasunaren arteko erlazioen azterketa.

Aztergaia: kirologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2000-06-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

kirolzale
adj./iz. Kirolean aritzen dena, kirolen zalea dena. Ik. kirolari. Oraingo gazteria oso da kirolzalea.

Aztergaia: kirolzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-l+z-: forma berrietako morfema-junturetan -lz- bezalako afrikatu gabeak dira hobestekoak; besterik dira -ltz- moduan eginak iritsi zaizkigunak (cf. erdaltzale, euskaltzale, etab.).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'kiroltzale ez?'

 - Erabakia: BAgiria (1998-01-30): 'Kirolzale sarrera bere horretan uztea eskatu du batzordeak eta hala onartu da'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper