41 emaitza izen bilaketarentzat - [1 - 41] bistaratzen.

izen
1 iz. Gauza bat aipatzen edo adierazten duen hitza; banako bat aipatzeko eta kidekoetatik bereizteko erabiltzen den hitza edo hitz multzoa. Ik. grazia 4. Gauza guztiek izena dute. Hori ez da leku baten izena. Izen entzutetsua. Jainkoaren izen santua. Alonso López da nire izena. Mister Stephenson du izena. Arnald Steiger-en izena aspaldi entzuna nuen. Izenez deitu (Ik. izenez). Izkribu baten azpian izena ezarri (Ik. izenpetu). Nazaret izena duen Galileako hirira. Nafarroako hiriburuaren izena. Izen bereko baserrian. Kale-izenak. Pertsona-izenak eta leku-izenak. Euskal izenak. Alferrandi, izenaren jabe zelarik, zen ere tabernazaletxoa.
2 iz. Pertsona bat izendatzen duen hitza, abizenari lotua doana eta familia bereko beste kideetatik bereizteko balio duena. Ik. ponte izen. Segundo izena hartu zuen. Izena eta izengoitia. Egunen batean alabaren bat badut, izen hori jarriko diot. Jack izen xarmagarria da nire iritziz.
3 iz. Izenburua. Argitaratu berri duen liburuaren izena. Euskaldunak zuen izena artikuluak.
4 iz. Omena, entzutea. Ik. izen handiko; izen on; izen txar. Bere izena, hil orduko, desegiten hasia da. Ikerlan horri noraezekoa deritzat Euskaltzaindiak izena eta itzala gordeko eta gehituko baldin baditu. Izen handirik ez dute, baina kirolari talde sendoa osatzen dute.
5 iz. Kategoria edo mota bateko izakiak edo gauzak adierazteko erabiltzen den hitza. Landare askoren izena daki. Eritasun horren izena guztiok dakigu. Ideia horiekin sortutako izenak bazter guztietara zabaldu dira, ideiak zabaldu ahala. Nondik datorkizu kristauaren izen hori? Egiazko lirika, izen horren duin dena alegia, da giza mintzoak menderatu duen gailurrik garaiena. Nekez izango da gaur filosofiarik, filosofiaren izena merezi duenik, jakintza oinarri sendorik gabe. || Gauza eta gauzaren izena.
6 (izan-ekin hitz jokoa eginez). Ik. izan3. Izena eta izana. Giristino izenarekin izana duzuenak. Kristaua izenez eta izatez.
7 iz. hizkl. Izaki bati edo izaki mota bati, edo gauza edo ideia bati dagokion hitza. Izena eta aditza. Izen bizidunak eta bizigabeak. Erabilera bat du izenak mugatzailearekin doanean eta bestea mugatzailerik gabe doanean. Izenak, izenondoak eta izenlagunak.

Aztergaia: izen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sustantibo, izen.

Euskaltzaindiaren Arauak

1: Xabier du izena. 2: haren izen ona zikindu / AS: -ren izenean.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz, eta adibide arautuak hauetan jasoz: izena eman, izena izan, izen arrunt, izen berezi, izeneko, izen-emate, izenez, izen handiko, izen on, izen propio, izen txar .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

x-ren izenean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.)" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'izen on. Sar liteke, lexikalizatua denez gero'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'izen-en sarreran, bi adierazpide emango dira: 1. Xabier du izena; 2. haren izen ona zikindu'.

izen arrunt
iz. Mota bereko izaki edo gauza guztiak, edo horietako bakoitza, izendatzeko erabiltzen den izena. Izen arruntak eta bereziak. Gutxi dira artikulua duten herri izenak, baina badutelarik, izen arruntak bezala deklinatzen dira.

Aztergaia: izen arrunt

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-arrunt.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izen sarrerari dagokion azpisarrera.

izen berezi
iz. Izaki edo gauza jakin bat izendatzeko erabiltzen den izena, letra larriz idazten dena eta gehienetan mugatzailerik onartzen ez duena. Elkarte, enpresa eta abarren izen bereziak. Izen berezi batek gizabanako bat adierazten duen bezala. Izen berezietatik sortutako aditzak ditu hizpide alemaniar filologoak.

Aztergaia: izen berezi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak, zerrendakoak eraginda

honen bikotekidea den izen arrunt ere jasoz.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-berezi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izen sarrerari dagokion azpisarrera.

izen emate, izen-emate
iz. Egiteko jakin baterako, zerrenda batean norberaren izena idaztea edo idatzaraztea. Lasterketa egunean egun horretako probarako izen-emateak bakarrik onartuko dira. Izen emate orria. Bihar amaituko da izen-emate epea.
izen handiko
adj. Omen handikoa, ospetsua. Izen handiko sendagilea. Izen handiko jatetxea. Izen handiko familia bateko kidea.

Aztergaia: izen handiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izen sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

izen handiko sendagilea.

izen on
iz. Ospe ona. Haren izen ona zikindu. Hain maite dugun izen ona. Nahiago izan dut gutxiago izanik izen onari eustea, izen ona galduz aberastasunak izatea baino. Lagun hurkoaren izen ona itsustu. Hurkoaren izen ona lohitzeko irrikatzen. Lagun hurkoaren ondra eta izen ona gutxitzen, iluntzen edo belzten dituzten gauzak.

Aztergaia: izen on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-on.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izen sarrerari dagokion azpisarrera.

izen propio
iz. Izen berezia; ponte izena. Izen propio batekin osatutako izenak (adibidez, Errezil sagarra).

Aztergaia: izen propio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:026 2003-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-propio.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izen sarrerari dagokion azpisarrera.

izen sintagma, izen-sintagma
iz. hizkl. Gunetzat izena duen sintagma. bi zenbatzailea izen sintagmaren eskuinean jartzeko joera gorde da mendebal gehienean.

Aztergaia: izen-sintagma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 2000-03-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sintagma Sintagma. * Izen eta aditz sintagmak. MEIG VI 143.

LB: 216 “Azken batean, zenbaitetan poemok espainolezko poemen itzulpenak zirela iruditu zaizkit gehiago, izen sintagmak luzatzeko eta adjektiboak sobera erabiltzeko joera horregatik, hain zuzen ere” (Berria); EPG: 22 “Ingelesez, izen sintagmak aditz sintagmen barnean egon daitezke, eta aditz sintagmak izen sintagmen barnean.” (Itziar Laka); ETC: 920 “Izen-sintagma ere lerro berean eman behar da, ahal dela” (UEU).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: izen-sintagma (Hizkl.) sintagma nominal; Adorez: izen sintagma: sintagma nominal; Labayru: izen-sintagma sintagma nominal;

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Katal: "Izen-Sintagma / Euskara - Sintagma nominal".

sintagma iz. Hizkl. Unitate sintaktikoa osatzen duen hitz saila, perpausaren barnean ardatz edo gune baten inguruan egituratzen dena. Izen sintagma: gunetzat izen bat duen sintagma. Aditz sintagma: gunetzat aditza duen sintagma. Sintagma mugatu baten barnean. izen 7 iz. Hizkl. Izaki bati edo izaki mota bati, edo gauza edo ideia bati dagokion hitza. Izena eta aditza. Izen bizidunak eta bizigabeak. Erabilera bat du izenak mugatzailearekin doanean eta bestea mugatzailerik gabe doanean. Izenak, izenondoak eta izenlagunak. Izen sintagma. Aditz izena.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sintagma.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da izen eta sintagma sarreretan.

izen txar
iz. Ospe txarra. Ekologistek, lehen sugegorriek bezala, oso izen txarra izan ohi dute zenbait lekutan. Mandatuz idatzitako lanek izen txarra izaten dute literaturazaleen artean. Beldurrik gabe igarotzen ziren izen txarreko kaleetatik.

Aztergaia: izen txar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izen txar 4, B-G-EB: Azc PB ("Izen txarra bota da / munduan ganera / ta inok eztau nai ioan / beste oba batera"); Uzt Sas ("Derrior sartu bear degula neguan, / urruti zan artian bildurrak nenguan; / izen txarra zuela nik beti goguan, / naio nuen etorri balitz geroguan"); Or QA ("Izana izen txarra!"); MEIG ("Orain Auñamendik hain asmo onez, eta izen txarrez, eskura digun liburu honi eskerrak...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izen txar(reko) 3, J. Bergaretxe ("Izen txarreko emakumeak baldin badira burutsik dabiltzan batzuren batzu, eta ez neska garbiak, orduan euren lizunkeriagatik buruak estaltzera beartuak izaten dira Bizkaian"); L. Dorronsoro ("Eiztari anker onek oso izen txarra dauka"); K. Navarro ("Bere izen txarreko lagun hark belarriak ere mugi zitzakeen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

izen txar : DFrec 1 ("Hamairu izen txar") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

izen txar : HiruMila (adib. — descrédito); PMuj DVC (adib.: izen txarra du herrian); izen-txarreko : PMuj DVC (infame, difamado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txar.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izen sarrerari dagokion azpisarrera.

izen-abizen
iz. pl. Pertsona baten izena eta lehen abizena edo izena eta lehen bi abizenak. Ik. izen-deitura. Hauek dira ezinbestean bidali beharreko datuak: egilearen izen-abizenak, helbidea eta herria, eta telefono zenbakia. Handik, izen-abizen berriekin, Rottleberodeko kontzentrazio esparrura deportatu zuten.

Aztergaia: izen-abizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-11-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

izen-abizen 73: Berria 40, EiTB 25, Argia 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: izen-abizen 150: Herria, Berria 61, Anjel Lertxundi 8, Ramon Saizarbitoria 7, Iñaki Arranz 6, Iban Zaldua 6, Unai Elorriaga 4, Iñigo Aranbarri 4, Joxemari Iturralde 4, Felipe Juaristi 4, Eider Rodriguez 2, Iñaki Zabaleta 2, Joseba Sarrionandia 2, Koldo Izagirre 2, Filosofiako gida, Iñaki Heras 2, Edorta Jimenez 2, Xabier Montoia, Ana Urkiza, Pako Aristi, Xabier Mendiguren Elizegi...

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: nombre y apellidos.

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

oso erabilia eta hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa izen sarreraren barruan.

Kategoria

iz.

Numeroa

pl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa. || 1- Maiztasun handikoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-22): Kendu lerroa.

izen-deitura
iz. pl. Pertsona baten izena eta lehen abizena edo izena eta lehen bi abizenak. Ik. izen-abizen. Baserriaren sarrerako atearen gainean, marmol grisezko harrian, jabearen izen-deiturak, eraikitze urtea eta, zenbaitetan, otoitz baten zatiak.

Aztergaia: izen-deitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 2000-03-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-11-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

izen-deitura 6: Mikel Peruarena 3, Izibene Oñederra, Edu Zelaieta 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: izen-deitura 44: Berria 2, Herria, Aingeru Epaltza 4, Eneko Bidegain 3, Harkaitz Cano 2, Patziku Perurena 2, Juan Garzia 2, Anjel Lertxundi 2, Txillardegi 3, Jose Morales 2, Josetxo Azkona 2, Lopez de Arana, Piarres Aintziart, Juan Luis Zabala, Hasier Etxeberria, Itxaro Borda, Fernando Rey, Joxemari Iturralde, Pello Zabala, Antton Olano, Oskar Arana, Jokin Muñoz, Joan Mari Irigoien, Harkaitz Cano, Koldo Zuazo, Matias Mugica, Markos Zapiain, Ramon Saizarbitoria, Lutxo Egia, Eskarne Mujika.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "izen-deiturak = nombre y apellidos" / HezkAdmin: izen-deiturak: nombre y apellidos.

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

oso erabilia eta hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa izen sarreraren barruan.

Kategoria

iz.

Numeroa

pl.

izena eman
1 dio ad.-lok. Izendatu, deitu. Gauza guztiak aurrean ipini zizkion, nori bere izena emateko. Bernabe izena eman zioten. Ardoaren izena ematen dioten pozoikeria batzuetarik edan eta edan. Fenomeno honi "herri etimologia" izena eman zaio.
2 du ad.-lok. Egiteko jakin baterako, zerrenda batean norberaren izena idatzi edo idatzarazi. Armadan izena eman beharko du. Taxi erregistroan izena emanda zaude. Antolatzaileek ez diote Vilariñori izena ematen utzi. Izena ematen dutenei ekainaren 10a aurretik jakinaraziko zaie onartuak izan diren ala ez.

Aztergaia: izena eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: inscribir / preinscribir.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izen sarrerari dagokion azpisarrera.

izena izan
ad.-lok. Ik. deitu 5. Nola du haur honek izena?, Xabier du izena. Senarrak Iñaki du izena. Sebastian du izena, ez dakit abizena. Hemendik aurrera Joan izango duzu izena.

Aztergaia: izena izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izen sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Nola du haur honek izena?

izenburu
iz. Liburu, idazlan edo kideko bati hasieran edo buruan ezartzen zaion izena, gehienetan, nolabait, haren gaiaren berri ematen duena. Olerkiak izenburuaz argitaratu zuen liburutxo bat. Artikuluari izenburua aldatzeko. || Ipuin moduko hori Kritikaren inguruko solasaldia izenburupean argitaratu zen.

Aztergaia: izenburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izendaezin
adj. Ezin izendatuzkoa. Testu klasikoetan legena bezala, horrelakoxeak dira gaitzak iritzi publikoarentzat: izendaezinak, ezkutatu beharrekoak.

Aztergaia: izendaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): izendaezin 28: Berria 19 (adib.: “«Zer da Jainkoa» du galdera lehen zatiak, izendaezinaren multzoan gero sartzeko bideak prestatzen”), EiTB (“Bere poesia lanengatik ezagutzen badugu ere, Izendaezinaz saiakera lana argitaratu du orain gutxi”), Argia 7 (adib.: “Haserrea, edota beldurra, izendaezinak agian, haiekin bizi gara baina; bizi gaituzte”), DiarioVasco (“Poztu egiten gara ezagun batek izendaezina den minbizia gainditu duela jakiten dugunean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: izendaezin 10: Monika Etxebarria 3 (“Ideia hor da, betiere, izendaezin”), Josu Zabaleta 2 (adib.: “Baina, kanpoko izaki hori, bere proportzioengatik, bere iraupenagatik, bere tasun izendaezinezko eta barnera ezinezkoengatik”), Asisko Frantzizko 2 (adib.: “Frantzisko agortu ezineko hitz-jarioz saiatzen da izendaezina den "Goi-goiko, ahalguztidun, Jaun ona abesten eta ospatzen”), Jon Alonso (“dena esateko baliatu nahi ditugunak, hala bedeinkapena nola madarikazioa, baita sekula izenik izango ez duena ere, izendaezina”), Patxi Zubizarreta (“Artega nengoen, biziki artega, izanez ere jostetak bazuen aldi berean erakarri eta uxatu egiten ninduen zer izendaezin bat”), Elizen arteko Biblia (“Izendaezineko idoloen kultua baita gaitz ororen hasiera, zergatia eta jomuga”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: Zerrendan sartu egingo nuke, premia izaten dugulako (2006-12-29)

izendapen
iz. Izendatzea. Herrien borondateak egin ohi du bere buruzagien izendapena. Euskaltzaindiaren mandatua eta izendapena du horretarako. Izendapen zerrenda.

Aztergaia: izendapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izendatu, izenda, izendatzen
1 du ad. Norbait kargu edo egiteko baterako, horretarako eskua duenak hautatu. Euskaltzaindiak horretarako izendatu nauelako. Euskaltzainburu izendatu zutenean. Batzorde bat izendatu.
2 du ad. Izenez aipatu edo adierazi. Ez dugu izendatuko nor den. Erruduna izendatu gabe. Idazle horien artean bat bakarrik izendatuko dut, Mrs. P. Pollard. Izendatzea ere merezi ez duten koplari apalak. Hitza usatu beharrean, aipatu edo izendatu besterik egiten ez dugunean. Biltzarraren buruak izendatuko du goraki hautatua izan dena.
3 du ad. Gauza bat edo garai bat erabilera jakin baterako edo pertsona jakin batentzat bereizi. Ik. gorde 7; bereizi 4. Apirilaren hogeita batgarrena izendatu zuten Erromatik irteteko. Egunero denbora jakin bat izendatuz, otoitz egiteko. Sari bat izendatu zen, ipuin gehien ekartzen zuenarentzat. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Egun izendatua.
4 du ad. Halako izena eman. Ik. deitu 5. Euskaldunok "euli" izendatzen dugun intsektua. Frantsesez "ensemble" deitzen dutena izendatzeko "multzo" erabiliko dut.
5 du ad. Norbaiti edo zerbaiti zer dagokion adierazi; zerbait norbaiti dagokiola adierazi. Ik. esleitu 2. Langileen soldataren neurria izendatzeko. Jainkoak izendatu zion mendirantz abiatu zen. Izendatu zaizun bizimodurako behar duzuna. Leku berezi bat zeukan izendaturik. Gure erlijioak gizonari eta gizarteari izendatzen dizkion zeregin eta helburuak. Izadiak xede jakin bat izendatzen dio izaki bakoitzari.
6 du ad. Zerbait, aipatzen dena dela jendaurrean adierazi. Gasteizko Mendiak natura-parke izendatzeko egitasmoa prest du Udalak. Debako Udalak herria hondamen eremu izendatzeko eskatuko du. San Frantzisko komentua egon zen orubea Ondare Kultural izendatzeko eskaera.

Aztergaia: izendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izendatu, izenda, izendatzen. du ad.: Euskaltzaindiak horretarako izendatu nauelako; ez dugu izendatuko nor den; euskaldunok "euli" izendatzen dugun intsektua; langileen soldataren neurria izendatzeko; egun izendatua.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

izendatu, izenda, izendatzen.

izendatuki
adb. Berariaz izendatuz edo aipatuz. Ik. esanbidez. Eusko Ikaskuntza, herri elkarte izan zen hura, ez zuen inork debekatu, izendatuki bederen.

Aztergaia: izendatuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

izendatzaile
1 adj./iz. Izendatzen duena. Eliza dugu soilki, zuzen den bezala, apezpikuen izendatzaile.
2 iz. mat. Zatikietan marraren azpian idazten den zenbakia. Izendatzaile komuna kalkulatu.

Aztergaia: izendatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

izendatzaile komunetako txikien; bi zatiki izendatzaile berdinera eraman.

izendatze
iz. izendatu aditzari dagokion ekintza. Izendatze berriak egiteko.

Aztergaia: izendatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izendegi
1 iz. Pertsona-izenak edo toki-izenak biltzen dituen zerrenda. Euskal Herriko udalen izendegia. Arabako herri eta hirien izendegia. XX. mendeko euskal idazleen izendegia.
2 iz. Alor jakin batean erabiltzen diren izen edo hitzen zerrenda sailkatua. Merkataritza izendegia.
Azpisarrerak

Aztergaia: izendegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izendun
adj. Izena duena. Hitzaurrea izenduna dugu, San Martin eibartar idazlearena.

Aztergaia: izendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Merkataritzako zuzenbidean hitz hori askotan erabiltzen da nominativo adierazteko (título nominativo, acción nominativa...)'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'onartu dira honako [ohar] hauek: [...] izendun'.

izeneko
1 Ustekoa; adierazten den izena ematen zaiona. (Artikulurik edo kasu markarik gabeko izen arrunt baten eskuinean). Adiskide izeneko haren eskutitza. Hemengo negu izeneko honetan. Historialari izeneko engainatzaile haiek.
2 Izena duena. (Izen berezi baten eskuinean). Torralba izeneko artzain batek. Oihenart izeneko familiak bat baino gehiago ziren. Ana Mari izeneko neskato bat. Murumendi izeneko itsasontzia.
3 Izenburua duena. (Liburu eta kidekoen izen baten eskuinean). Gure txoriak izeneko liburua. Idatzi horiek Inkisizioa izeneko liburuan bildu dituzte.
Loturak

Aztergaia: izeneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izen sarrerari dagokion azpisarrera.

izenez
1 adb. Ez dira izenez baizen giristino. Lucy-ren erosleetako askok izenez ezagutzen dute.
2 adb. (Izen sintagma baten aposizioan doan izen berezi baten eskuinean edo ezkerrean). Zelatari edo espioi bat, izenez Erbia. Kubatar hau, Sergio izenez, Siberian duten zientifikoen hirira etorri zen ikastera.
Loturak

Aztergaia: izenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

izen sarrerari dagokion azpisarrera.

izenezko
1 adj. Soilik izenez dena, baina ez izatez. Izenezko eta alegiazko Euskal Herria egiazko Euskal Herri bilaka dadin.
2 adj. Bozketez mintzatuz, izena emanez eta ahots goran egiten dena. Izenezko bozketetan, idazkariak banan-banan deituko die batzarkideei.

Aztergaia: izenezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: IZENEZKO (Meramente) nominal. Hau gabeko noblezia, xoilki deit baititeke izenezkoa. ES 106. Izenezko Euskaldun, ta sustanzia gabeko aizez beteak. Cb EBO 44. O kristio izenéskoak. LE Prog 104. Izenezko eta alegiazko Euskal herria egiazko Euskal herri bilaka dadin. MEIG IX 33

adib: egiazko adj. Egiarekin bat datorrena, egiaren araberakoa dena, faltsua edo itxura hutsa ez dena. Egiazko adiskidetasunaz. Zein dira egiazko Elizaren ezaugarriak? Errektorearen egiazko abizena Schmarzow zen. Izenezko eta alegiazko Euskal Herria egiazko Euskal Herri bilaka dadin. Jainko Jauna, egiazko Jainkoa eta gizon egiazkoa. Bekatuen damu egiazkoa eta ontzeko asmo osoa.

izenezko 4: Bizkaiko batzar nagusiak 2 (“Izenezko bozketetan”), Deia (“Hamasei urte zeramaten elkarregaz bizitzen Guy eta Jean Michel, adinez 50tik gorako herritarrak eta, Frantziako gobernuak onartu berri duen legean babestuz, izanezko bikotetik izenezkora urratsa ematea erabaki dute”), Eusko Legebiltzarra (“Izenezkoak izango dira bozketak, aurretik legebiltzarkideei dei eginda”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

izenezko 3: Iñaki Mendiguren (“Mundu heleniko jentilak kristau-aroko laugarren mendean izenezko konbertsioa, en masse, egin ondoren, Elizaren baitako barne-eztabaidak kristau eta juduen arteko polemikak itzalpetzera jo zuen; baina fronte zaharrago honetan zerturiko gerra teologikoa badirudi piztu egin zela seigarren eta zazpigarren mendeetan judaismoan gauzaturiko garbiketa puritano baten ondorioz, Palestinako judu-komunitatean bosgarren mendearen azken aldera [...]”), Xabier Kintana (“"Hau da, "Jainkoaren atributuak" deituak ahalmen multzo bat besterik ez dira, beren artean izenezko ezberdintasuna besterik ez daukatenak, eta horiek guztiok gauza bat eta bakarrean bil daitezke: Jainkoaren esentzian"”), Ramuntxo Etxeberri (“tradizionalak, karrika jendetsuak, gau osoan irekirik diren jatetxe argitsuak, merkatu zaharrak, denden neonezko ideogramez josi abisu ugariak, Londresen bezalako bi estaiako autobusak eta tranbiak, bost izarreko hotelen sartzeetan turbano handia daukaten Zik indiar gudariak, ohe txar bat besterik ez duten 'caged-men' izenezko langile-morroiak, elektronika edo 'Hi-Fi' betezko saltegi alimaleak, taxi gorriak... Hori dena behar nuke kondatu!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia da eta sarrera gisa jasotzekoa. Gainera, komeni da izenezko bozketa bezalako adibideren bat gehitzea.

izengabe
1 adj. Izenik ez duena. Behor zahar otzan eta izengabea geldi-geldi egon zen.
2 adj. Anonimoa.
3 adj. Erabat gaitzesgarria. Isiltasunean irentsi ditu egungo egunean erlijioari buruz egiten dituzten jazarpen izengabeak.
Azpisarrerak

Aztergaia: izengabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. / AS: izengabeko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

izengabeko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe(ko).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. anonimo.

izengabeko
adj. Izengabea. Entzute handiko eta izengabeko gudariak. || Izengabeko ankerkeria egin zion.
Loturak

Aztergaia: izengabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

izengoiti
iz. Norbait izendatzeko ponte- eta familia-izenen ordez erabiltzen den izena. Ik. ezizen; gaitzizen; goitizen. Goienetxeko Beñat du izena, izengoitia Matalas. Juda Kanaandarra, izengoitiz Zelote. Bere buruari ezarri dion izengoitia. Lewis Carroll izengoitiaren azpian. Ongi merezi baitzuen izengoititzat "buru-ebakitzailea". || Napoleonen eskutik etorri bide zen Europak ezagutu duen Unibertsitate klasikoa: haren deitura darama bederen izengoitiz.

Aztergaia: izengoiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izenki
iz. hizkl. Hitzez mintzatuz, izenaren ezaugarriak dituena edo izenak har ditzakeen atzizki eta osagarriak har ditzakeena. Zenbatzaile zehaztugabeak bakar-bakarrik nahiz izen edo izenki baten ezker edo eskuinean ager daitezke. Izenkia ez denez, adberbioak ez ditu hari dagozkion determinatzaileak onartzen.

Aztergaia: izenki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: MIH ("Aditza darabilgunean, beharrezkoak ditugu, gero eta gehiago, adizkiez gainera, "izenkiak" ere, hala nola sar, sartu, sartzen etc").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izenki 3: PGoen ("Ez dugu etorrera bezalako izenki eratorriei buruz hitzegingo"), I. Sarasola ("Bestalde guk aditzaren era burutua edo izenkia ezartzen dugun hainbat joskeratan iparraldekoek forma laguntzaileak erabiltzen dituzte"), R. Gomez ("aurreko izenkia kontsonantez amaitzen baldin bada [...]").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

izenki : AB50 1 (seudónimo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

izenki : EGLab passim; adib., 6: "predikatua izenki baten bidez (izena, adjektiboa, e.a.) adierazten da. Goiko adibideetan gaztea eta alkate izenkiak erabili dira. Horregatik, izenki predikatu ere esan ohi zaie halako predikazioei"; 451: "Hirugarren sailekoak dira, kasu marka eta guzti, izenki batean oinarritzen direnak: mendiz, lagunarekin, mendi ederrera, e.a."; (ik. gainera 45, 46, 104, 116, 157, 191, 195, 410, 450, 455, 464, 474, 483); aditz izenki : cf. EArau28ko azalpenak: "Aditz izenkiaren forman -tze atzizkiaren aurrean i gelditzen denean (jaikitze, jalgitze, etsitze, bizitze, aritze...) i berezkoa da [...] Alderantziz, -i bukaera, aditz izenkian agertu gabe, partizipio burutuan kausitzen denean, aspektu marka izaten da"; eta EArau85ekoak: "Aditz izenkiez [...] erabateko batasuna oraindik ez da gauzatu [...] aditz izenkia lau motatakoa dela esan ohi da: aditz oina (aspektu markarik gabea), partizipioa (aspektu marka burutuaz hornitua), etorkizunekoa (-KO / -EN atzizkia duena) eta aditz izena (-T(Z)EN atzizkiduna)"; EGLab 50: "kale garbitzaile eta adar jotze moduko elkarte sintetiko arruntak (bigarren osagaia aditz izenkia dute, eta lehena bigarrenaren osagarri zuzen)"; EGLU-IV 71: "Mendebaleko tradizioan, aditz izenkiaz eraturiko perpaus jokatugabeak juntatzen direlarik ere gerta daitezke gisa horretako elipsiak, hala nola ondoko adibide hauetan: [...] barruko jantzi garbiak ipiñi ta tabakorri piska bat artzera"; jatorri izenki : EGLab 119: "jatorri izenkia izenaren aurretik jartzen ahal dugu [...] (31) frantses liburu eder bat"; 155: "Izenlagunen artean sartu behar dira, halaber, jatorri izenkiek (-dun eta -tar), baldin..."; ik. 175, 176.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

izenki : EskolaHE (aditz izenkia: aditzaren era ez burutua, -ten, -tzen atzizkiaz amaitzen dena) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adiera mugatzeko zailtasunak

Gramatika batzordeak argituko ditu adierak (batez ere berak erabili du, txostenean ikusten denez).

izenkide
adj./iz. Izen bera duena. Ik. homonimo. Nire izenkidea. Izenkideak dira. Ene santu izenkideari. Hiri izenkideak.

Aztergaia: izenkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izenkidetasun
iz. Izenkidea denaren nolakotasuna.

Aztergaia: izenkidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

izenlagun
1 iz. hizkl. Euskal gramatikan, berez, izenaren ezkerrean ezartzen den adjektiboa, -ko edo -en kasu marken, edo -tar eratortze atzizkiaren bidez sortzen dena. "Berebiziko" izenlaguna da. "Frantses", "paristar" eta kidekoak izenlagun dira euskaraz. Izenlagunak izenaren eskuinean ere joan daitezke; baina izenondoa ezin ezar daiteke izenaren ezkerrean.
2 (Izenondo gisa). Azpiatal honetan, –TZEKO perpaus izenlagun mota ezberdinak aurkeztuko ditugu. Datibo izenlagunak.

Aztergaia: izenlagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izen-lagun 1 'adjektibo' (Gazt MusIx); adjektibo 2 (ES); adjetibo 1 (Cb EBO).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izenlagun 'izenaren aurrean ezartzen den adjektiboa, -(e)ko, -(r)en edo -tar-en bidez sortua' adieran 9 ager. (EB); adjetibo (+ eratorri-konposatuak) 62 ager. (EB-EgAs 61; G 1); adjektibo, adjektibatu 32 ager. (EB-EgAs).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: adjetibo (7); AB38: adjektibo (8); adjetibo (6). AB50: adjetibazio (1); adjetibo (3). LurE: adjetibo. HiztEn: adjektibatu; adjektibazio; adjektibo. Euskalterm: adjektibal 1, adjektibatu 1, adjektibazio 1, adjektibo 25, adjektibotasun 1, adjektibozko 3.

Sektore jakin bateko informazioa

EGLU-I: adjetibo; EGLab: adjektibo (eta objektu, subjektu).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

izenlagun, adjetibo.

Euskaltzaindiaren Arauak

Gram.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-jekt-

izenondo
iz. hizkl. Euskal gramatikan, izenaren eskuinean ezartzen den adjektiboa. "Handi", "alfer" izenondoak dira. Izenlagunak izenaren atzean ere joan daitezke; baina izenondoa ezin ezar daiteke izenaren aurrean.

Aztergaia: izenondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gram.

izenordain
iz. hizkl. Gauza bat bere izena esan gabe aipatzeko erabiltzen den hitza, mugatzailerik onartzen ez duena. Pertsona izenordainak. "Gu" lehen pertsona pluraleko izenordaina da. Galdetzaileak izenordain zehaztugabeak dira. Izenordain funtzioan ari den erakuslea.

Aztergaia: izenordain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gram.: pertsona izenordainak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

es pronombre, fr pronom.

izenorde
1 iz. Idazlan bat edo artelan bat izenpetzean, egileak bere egiazko izena ezkutatzeko erabiltzen duen izena. Voltairek izenordearekin argitaratu zuen Candide. Idazlanak izenorde bat erabiliaz bidali behar dira sariketa hartara. Logotipoak orri zurietan aurkeztu beharko dira lehiaketara, bat koloretan eta bestea zuri-beltzean, izenorde bat jarrita.
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, izenorde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'izenordaina' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. izenordain].

Aztergaia: izenorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'ezizena'. 2* e. izenordain.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 ezizena; 2 ik. izenordain (forma hau da hobestekoa 'pronombre, pronom' adieran, EGLUren bidetik).

izenpe
iz. Sinadura. Ezin irakurrizko izenpea. Idazkiak lehendakariaren beraren eskuzko izenpea darama. Izenpe gabeko eskutitz bat.

Aztergaia: izenpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izenpean
Aipatzen denaren izenaz. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. izenpe. Bere izenpean argitararazi zuen liburua. Poesiaren izenpean onartzen den poesia antzeko edo poesia ordeko hura.
Loturak

Aztergaia: izenpean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:023 2003-05-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: IZENPEAN Bajo el nombre (de). Cf. izenpe. Zuen izenpean argitaratu ta koxkortu bite nere Ardi Galdua. A Ardi VII. Espiritismu izenpean. Mde Pr 315. Musikaren izenpean idazten, irakurten, zenbatzen-eta ikasten zuten. Zait Plat 8. Poesiaren izenpean onartzen den poesi antzeko edo poesi ordeko hura. MIH 240. Fitak [...] besteren izenpean azaldua. MEIG VII 31. Bajo el título. Los Refranes de Garibay izenpean dabiltzan bildumetan. MEIG VI 188. Firmado por. Aitaren edo amaren [...] izen-pean idazkiz egindako eskapen bat. (1918). ForuAG 241. Obispo-ordeko egoanaren ixenpean eldu yakon agindu ori. Akes Ipiñ 14

adib: argitararazi, argitararaz, argitararazten du ad. Argitaratzera behartu. Bere izenpean argitararazi zuen liburua. || bertsogintza 1 iz. Bertsoak egitea. Poesia edo bertsogintza. Poesia hutsa berez ez baldin bada ere, bertsogintza hau da, alde eta aldi oro, poesiaren izenpean onartzen den poesia antzeko edo poesia ordeko hura. Orduko poesia edo, hobeki baderitzazue, orduko bertsogintza landua.

izenpean 298: Aizu 2, ElCorreo, Deia 9, Elhuyar, Consumer, HABE, Berria 130, EiTB 75, Euskaltzaindia 2, Jakin 16, Karmel 2, Argia 35, Laneki, Erlea, DiarioVasco 21.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

izenpean 64: Berria, Herria, Ibon Uribarri, Esteban Antxustegi, Iñaki Mendiguren, Joan Mari Irigoien, Patziku Perurena, Joseba Zulaika, Xabier Olarra, Aingeru Epaltza, Juan Garzia, Asisko Frantzizko, Joxemari Iturralde, Edorta Jimenez…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-pean osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa izerdi sarreran.

izenpearazi, izenpearaz, izenpearazten
du ad. Izenpetzera behartu. Mehatxuz izenpearazi ziotela eskutitza.

Aztergaia: izenpearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izenpearazi, izenpearaz, izenpearazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

izenpearazi, izenpearaz, izenpearazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-e(tu)+a-

izenpetu, izenpe/izenpetu, izenpetzen
du ad. Norbaitek, izkribu baten azpian, haren egilea dela edo bertan adierazten denarekin bat datorrela aditzera emateko, bere sinadura jarri; zerbait onartzen dela sinadura jarriz adierazi. Ik. sinatu. Eskutitz bat, hitzarmen bat izenpetu. Guk ere izenpetuko genuke haien agiria.

Aztergaia: izenpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izenpetu, izenpe(tu), izenpetzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

izenpetu, izenpe(tu), izenpetzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-petu

izenpetzaile
iz. Izenpetzen duen pertsona. Agiriaren izenpetzaileak.

Aztergaia: izenpetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izenpetze
1 iz. Sinatzea. Herriko Etxe guztietan izenpetze eguna antolatuko dute ekainean.
2 iz. Izenpea, sinadura. Alderdi honek 46.000 izenpetze bildu nahi ditu herri galdeketa egiteko. 10.000 izenpetze aurkeztu zituen Legebiltzarrean diputatu komunistak.

Aztergaia: izenpetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper