16 emaitza hori bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

hori1
1 Entzuten ari denaren inguruko pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hau; hura. Liburu hori. Biziko ahal da luzaroan behinola ugaria zen familia zahar batetik gelditzen zaigun haur bakar hori! Zu zauden hiri horretan. Leku horretan (Ik. hor). Ni, damurik, ez nauzue euskaldun horietakoa. Ez zen berez hiztun trebe horietakoa. Gauza horiez gainera. Auzi hori berori bizirik dago beste aldeetan. Miren eder hori zen nire bizi-pozgarria. Arrazoi horregatik (Ik. horregatik). Begiak itxita gogoratzen du etxe horretarainoko bidea.
2 (Izenordain gisa). Hori da, agian, Orixek esan nahi diguna. Horrek ez daki ezer. Ez da hori, ordea, okerrena. Bada, hori zure eskuan dago. Hori bera gertatzen da gizartean ere. Nork esan dizu hori? Zer da hori? Hori horrela bada. Hizkuntza idatzia, ez hau edo hori, baizik edozein hizkuntza idatzi. Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. Horri eskerrak gaude hemen. Kontuz horiekin! Horretaz ere badut zer esanik. || (Hizketaldi batean, aipatu berri den pertsona edo gauza adierazteko). Ik. hau 2. Kale-garbitzaile izatea eskaini zidaten; baina hori ez zen nire gustukoa.
3 (guzti-rekin). Hori guztia. Arazo horiekin guztiekin. Urte horiek guztiak igaro zirenean.
4 (Bigarren pertsonaren indargarri gisa). Agur, lagun maite hori. Hi ere ederrak ikusia haiz, gizagaixo hori! Hik, asto horrek! Hainbeste bider nire alde azaldu zaren horrek, oraingoan ere lagunduko ahal didazu.
5 (Harridurazko esaldien hasiera gisa). Hori duk sasoia, mutil! || (bai-ren ezkerrean). Hori bai neska ederra! Hori bai hori gizona, eta ez hi! Gure arteko bereizkuntzak sakontzen ibiltzea, hori bai dela denontzat kaltegarria!

Esaera zaharrak

Bakoitzari berea, hori da legea. Egun guztiak balira jai, alferrak hori nahi. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Paziak ziotson pertzari, ken hadi, ipurbeltz hori!. Zartagin zaharrak pertzari: utikan, beltz hori!.
hori2
1 adj. Sufrearen edo limoiaren kolorekoa, ostadarraren hirugarren kolorekoa. Ik. beilegi; laru. Sufrea baino horiagoa. Galburu horiak. Zuhaitz hosto horiduna. Uzta horia idorrik behar baita barnean ezarri. || Andre ile-horia (Ik. horail). || Vatikanoko bandera hori-zuria. Eta hor, udako eguzki hori-gorria.
2 iz. Kolore horia. Ostadarraren hirugarren kolorea horia da. Soineko hori argia. Horiz jantzia.
3 adj. Kazetaritzaz mintzatuz, sentsazionalista. Kazetaritza mota hori sentsazionalista da, horia, populista, manipulatzailea, gezurtia, aldrebeskerian oinarritua. Hemen agertzen da kazetaritza horia, Beizamako jendea nola bizi den eta baserritarren arteko harremanak edo amodio kontuak ere aireratuko dituena.
Azpisarrerak
hori bai
Aurretik esan den zerbait zehazteko, hari nolabait kontrajarririk ezartzen den esaldi baten lagungarrizko esapidea. Marrurik ozenenak ez dira beti saminenak; hori bai, euskarak dituen gaitzak eta sendabideak gizonki azaltzen dituenari, gogoz entzungo diogu beti. Baina ordukoen barrunbeak nolakoak ziren ederki zekien, hori bai, eta baita besteri adierazten ere. Hori bai: Euskal Herriari zion atxikimenduaren oinarriak ez ziren osoro euskaldun askorenak.

Aztergaia: hori bai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hori da hori
1 interj. Harridurazko esaldi baten hasieran, zerbait indartzeko edo azpimarratzeko erabiltzen den esapidea. Hori da hori, izen xelebrea! Hori da hori, gauza egoki esplikatzea.
2 interj. Norbaiti adorea emateko edo ekintza bat txalotzeko erabiltzen den esapidea. Ik. aupa. Ekin, mutilak!, hori duk, hori!
horiek horrela
Aurretik esandakoa kontuan harturik. Ik. hortaz. Horiek horrela, Platonen ikusmoldea hiru definiziotan bil daiteke. Horiek horrela, edonor gertura daiteke, eta nahi duen arropa har dezake.

Aztergaia: horiek horrela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HORIEK HOLA. Así las cosas. Horiek hola, zer eginen othe dute Jesu-Kristok eta Eliza Sainduak? Arb Igand 62. Horiek hola, egiak berea behar du. Ox 200. Multzoaren aitzinean dago tente, bere themazko elhasturi buztangabean [...]. Horiek hola, ene laguna hautemaiten dut ahultzen. JE Ber 46. Horiek hola, zuhurtziak manatzen zion bezala, bertze bide bat hartu zuen orduan Moisek. Zerb IxtS 41. Oiek ola, aur batek aisa konpreni dezaken arrazoiketa au aaztu ta baztertu diteke. Vill Jaink 67. Nihaurek ere nik konprenitzen ditut bi mintzaira arrotz, / mintzatu ere egiten ditut behartua naizen oroz; / horiek hola ni euskarari nago bihotzez ta gogoz. Xa Odol 28. Horiek hola, zalhe othoi / eman itzagük argiak. 'Ainsi donc'. Casve SGrazi 136. Horiek hola, segur nintzan ere guardia kaskoin hori ene ganat jinen zela. Etchebarne 50. v. tbn. Larre ArtzainE 25 (Horiek horrela). Oriek orrela, matsondo oparoak lantatu aurretik, gomazu ondo egosi bear dela lurra. 'His animaduersis'. Ibiñ Virgil 87. Bada horiek hola direlarik, zer zuzen-kontrakeria, zer ebaskoa izigarri ez liteke [...] nere egile bakharrari [...] nere obedientzia errefusatzea? Dh 187. Bada horiek hola direlarik, [...]. Horiek horrela direla, Breiztarren borroka ez da alferrikako izan. Mde Pr 284. Oriek orrela dirala-ta, aroztegi-lanetarako zer balio daukan ez dago esan bearrik. Ostolaiz 22. Horiek hola izanik ere, noiz arte irauten ahalko ote du Urruñak, nik ezagutu nuen herri sano hura izaiten? Larre ArtzainE 252. Horiek horrela direlarik, teoria estetiko bat azaltzen digu Oteizak bere liburuan. MEIG III 118

adib.: zokokeria 2 iz. Herri batean edo eremu murritz batean soilik erabiltzen den hitz, esamolde edo aldaera; esamolde edo aldaera horiek erabiltzeko joera. Ik. lokalismo 2. Horiek horrela, esan dezagun, euskara batuak zokokeriak bazterreratzera garamatzala. Zokokeriari muzin egin eta Euskal Herri osoan ulertzeko moduko hizkuntza erabili behar du kamera aurrean delarik.

horiek hola 6; horiek horrela 525.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

horiek hola 302; horiek horrela 293.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokailua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, horiek horrela forman (erabiliagoa da).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hori sarreran.

horikara
adj. Horixka. Ez da horia osoki, horikara da.

Aztergaia: horikara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
horitasun
1 iz. Horiaren nolakotasuna. Sufrearen horitasuna.
2 iz. Min horia. Horitasuna dutenen begiei iruditzen zaie horiak direla gauza guztiak.

Aztergaia: horitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
horitu, hori/horitu, horitzen
da/du ad. Kolore horia hartu edo eman, hori bihurtu. Ik. horiztatu. Hostoak horitu eta zimeldu dira. Garia horitzen hasten denean. Hamabost edo hogei egunen buruan gazta horitzen da. Gibelekoak aurpegia horitu dio. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Paper horitu batzuk.

Aztergaia: horitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

horitu, hori(tu), horitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

horitu, hori(tu), horitzen.

horixe
1 hori erakuslearen era indartua. Horixe da idazleak irakurleari dion lehen zorra. Eta horixe egin behar genuke: geure lanabesak har, eta kalera. Horixe bai dela gauza miragarria. Bakea horixe baita: bakea. Horixe bera ageri zaigu literatura zaharrean. Eta horiexekin dugu oraingoek zorrik larriena. Kritika eta eraberritzea geuron kaltean izango badira ere, horiexen beharrean gaude. Horrexegatik jokatu beharko genuke, nik uste, inoiz baino bortitzago. Horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza. Horregatixe da erakargarri, neurri batean, gai hori.
2 (Erantzunetan, erabateko adostasuna edo baiezko biribila adierazteko). Ik. bai horixe; jakina; bai, noski. —Sagarrik gabe sagardorik ez dagoela erraz ahazten dugu? —Horixe! —Gogoratzen zara aldizkari hartaz? —Horixe!
3 (Esaldiaren amaieran, esan dena biribiltzeko edo amaitutzat emateko). Antolakuntza falta handia, horixe! 316. urtean hil zutela, horixe. Bada, horixe.

Aztergaia: horixe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

horixka
adj. Horiaren antzekoa, horirantz jotzen duena. Ik. horikara; horizta. Lore zuriak, horixkak eta gorriak.

Aztergaia: horixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

IEko ager.ik ez da jaso: horiska 12 aldiz azaldu da EB; (h)orixka ere 12 aldiz: 10 EB-EgAs eta 2 G; (h)orizta : 9 ager. G-EB-EgAs; Beste formak: horista, orizka ; aditza: ager. banarekin: horiskatu; horixkatu; horistatu; horiztatu.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ska/-xka.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: horiska [da nire ustez hobestekoa] (1995-07-10)

horizontal
adj. Ostertzarekiko paraleloa dena. Marra horizontal txiki bat marraztu zuen. Zenbakiak horizontalean eta letrak bertikalean.

Aztergaia: horizontal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

horizontal(e).

horizontalki
adb. Horizontalean. Alanbreak bertikalki eta horizontalki, elkarrengandik arras hurbil ezarriak zituzten.

Aztergaia: horizontalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

horizontalki 5: Garbiñe Ubeda, Gorka Bereziartua 2, Eneritz Zabaleta, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: horizontalki 15: Berria, Pello Zabala 3, Urtzi Urrutikoetxea 2, Koldo Izagirre, Iñaki Mendiguren 2, Eneko Bidegain, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Joseba Sarrionandia, Ramon Saizarbitoria, Filosofiako gida.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

sistematika zainduz jasotzekoa, bertikalki araua denez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH2016-03-14: sartzea onartu da.

horizontaltasun
iz. Horizontala denaren nolakotasuna. Desertuaren horizontaltasuna granitozko mendi handiek apurtzen dute.

Aztergaia: horizontaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

horizonte
iz. Ostertza. Horizontera begira gelditu ginen orduan, isil-isilik.

Aztergaia: horizonte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ostertza'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

horizta
adj. Horixka. Ilargi horizta haren argi motela.

Aztergaia: horizta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
horiztatu, horizta/horiztatu, horiztatzen
da/du ad. Horitu. Orri horiztatuz osatutako koaderno txiki bat.

Aztergaia: horiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

horiztatu, horizta, horiztatzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditzoina horizta(tu) forman emanez.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

horiztatu, horizta, horiztatzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ztatu erregular-sistematikoa primatu da, horizkatu>-ren kaltetan.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper