14 emaitza hogei bilaketarentzat - [1 - 14] bistaratzen.

hogei
1 zenbtz. Bi bider hamar, 20. Hogei txahal erosi zituen. Hogei lagun baino ez ziren hil. Hogei urte zituen ezkondu zenean. Duela hogei egun. Azken hogei urte hauetan. Olerkiaren azken hogei ahapaldietan. Udarregiren kontra hogei bertso berri. Hogei urteren buruan. Hogei urterekin hila. Gero hogei(ren) bat urte egin zuen Lurraren beste alderdian. Hogei errealeko bat eman zion. Ehun eta hogei biztanleko auzoa. || Hogeita bi urte bete zituenean. Hogeita hamar dirugatik. Hogeita bederatzi mila zaldizko. Hogeita bat.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan hogeigarrena. Hamasei eta lau hogei dira. Hilabete honen hogeian. Hogei zenbakia. Hemeretziaren ondotik hogeia dator. Hogeiz azpitik.
3 (Data adierazteko). Gaur, otsailak hogei, igandea. Urtarrilaren hogeian joango da Donostiara. || Uztailaren hogeita zazpian.
4 (Orduak adierazteko). Hamarrak eta hogei. Bostak hogei gutxi(ago)tan iritsi zen. || Hamaikak hogeita bost gutxi(ago)tan.

Aztergaia: hogei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hogeita bost; hogeita batgarren.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

Ik. erabaki-proposamena s.u. hamabigarren.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [eta hogeita bat, hogeita bi] ipintzea bide ona litzateke zalantzak uxatzeko. (1993-02-09)

hogei ezkutuko
iz. Espainiako urrezko diru zaharra, zortzi ezkuturen balioa zuena.

Aztergaia: hogei ezkutuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEHkoa s.u. ezkutu; eta s.u. hogei: “Doblón de a ocho” Añ. // Mg CO, Mg CC.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

hedatu gabea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. +-ko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: hogei ezkutuko [AS ezkutu sarreran]

hogei otxineko
iz. Frantziako diru zaharra, 80 libera balio zuena; Espainiako diru zaharra, 80 pezeta balio zuena. Ik. ontzako urre. Bidaltzen zion hogei otxineko bat, erromesak eta legenardunak sokorritzeko. Hogei otxineko bat irabazten zuen hilabetean.

Aztergaia: hogei otxineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH, azpisarrera s.u. hogei: hogei otxineko (ogei B ap. A; hogoi- Dv; hogotxineko Dv, A; ootxineko L, BN ap. A). "Quadruple ou pièce de 80" Dv. "Onza, moneda" A. "Hogotxineko, moneda de ochenta francos" Ib. v. hogeiko. Laurgarren bearduéna monedak bere bulto, fórma edo figura askidéna, ogei otxinékoak yago, amarrekoak ez ainberze. LE Urt ms. 139r. Hogoi otxineko bat irabazten dut ilabetian (1841). Satr FLV 1971, 293. Anhitz hogoxineko urhe pagatuz haren zaintzaleeri. Elsb Fram 113 (112 hogoitxineko urhezkoen gostuz). Bidaltzen zion hogoitxineko bat bere errumesen eta lepradunen sokhorritzeko. Prop 1895, 117. Jausitzen da zalditik, jauts-arazi ere zuen bere laguna, hogoitxineko urre bat eskuan emaiten ziolarik. EGAlm 1899, 31 (ap. DRA). Eztaki, gizun harek, nun koka bere hogei-otxinekuak. Eskual 17-1-1908, 3. Bere hamar sehi deiturik, hamar hogotxineko eman ziozkaten. Leon Lc 19, 13 (Lç marko, IBk, BiblE ontzako urre); hogoitxineko. v. hogei otxineko (s.v. hogei); hogotxineko. v. hogei otxineko (s.v. hogei).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. +-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

otxin sarrerari dagokion azpisarrrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: hogei otxineko [AS otxin sarreran]

hogei soseko
iz. Libera bateko txanpona. Mahai gainera botatzen du hogei soseko bat.

Aztergaia: hogei soseko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH s.u. sos; eta azpisarrera s.u. hogei: “Moneda de una libra”. // Prop 1876, HU Zez, Barb Sup.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. +-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sos sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(libera bat).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: hogei soseko (libera bat). [AS sos sarreran]

hogeigarren
1 ord. Zerrenda batean aurretik hemeretzi dituena (20.). Hogeigarren kapituluan. Bilbotik irten eta hogeigarren egunean. Hamargarren mendetik hogeigarrena arte. || Mila bederatziehun eta hogeigarren urtean.
2 (Adizlagun gisa). Hogeigarren heldu zen.

Aztergaia: hogeigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

hogeiko
1 iz. Hogeik osaturiko gauza, zerbaitetatik hogei dituen gauza. Europako hizkuntza gehienek hamar hamarrekoz egiten dute ehun; guk, berriz, bost hogeikoz.
2 iz. Hogei ogerleko balio zuen ontzako urrea; hamaseikoa. Hogeiko bat zeukan patrikan.

Aztergaia: hogeiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan: «“Doblón de a ocho, (V) amaseikoa, ogeikoa” Añ. “Onza, moneda. Un tiempo hubo onzas de oro que valían veinte duros. A las diez y seis se les llama indistintamente ogeiko y amaseiko” A. “Ogeiko, billete de cien pesetas” Ort Voc» // Bilbao IpuiB (“Ogeiko bat eukan Don Enrikek”), Erkiag BatB (“Badamotsaz aitaturiko diruak: ogeiko bi ta erdi”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hogeiko: LurE (“hogei ogerleko balio zituen ontzako urrearen izena; orobat hamasei ogerleko balio zuen ontzako urrearena; ik. hamaseiko”), Harluxet (“hogei ogerleko balio zuen ontzako urrearen izena; orobat hamasei ogerleko balio zuen ontzako urrearena; ik. hamaseiko”).

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ez dugu aurkitu ap. ZTC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

hogeina
banatz. Bakoitzari hogei, bakoitzak hogei. Hogeina mila euro eman zizkien. Hogeina sagar hartu dituzte. Berrogei lagun etorri gara hogeina zaldiko autobus bitan.
Azpisarrerak

Aztergaia: hogeina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb.en eratorriak.

Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hogeina mila.

hogeinaka
adb. Hogeinako multzoetan. Ontzako urreak bosnaka, hamarnaka eta hogeinaka ere ipintzen.

Aztergaia: hogeinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb.en eratorriak.

Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

hogeinako
adj. Hogeinako zenbatze sistema.
Loturak
hogeiren
iz. Hogei zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Hiru hogeiren. Nahasturaren zazpi hogeiren legarra dira.

Aztergaia: hogeiren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-en zenb.ekin.

hogeita hamaika eskutik
Zerbaiten kontrola eta agintea izanik. Egoera honetaz baliatuz, hogeita hamaika eskutik, neurri hauen funtsezko helburua ordezkoak kaleratzea eta dirua aurreztea dela ematen du.

Aztergaia: hogeita hamaika eskutik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HOGEITA HAMAIKA (Usos prop. y fig.). Treinta y una (en el juego de mus). * Aunetxek emon jeustak ontxe ogeta amaika esku eskutik! A BGuzur 148. Ogeita amaika eskutik dauzu... Etsaiak jo dau or dago . Enb 68. Ogeita amaika eskutik egin dio. (AN-larr) 'Lan egin baño len, lan-saria jaso' . Inza NaEsZarr 490.

LB: 0; EPG: “Ez du galbahea pasatzeko edo alderatzeko denborarik, horretan denbora asko alperrik galduz gero hogeita hamaika eskutik egingo bailiokete bere lankideek.” (Berria), “Gerta zekizkiokeen joko guziak pasatu zitzaizkion eskuetatik hiru errege eta parekoek hordago botatzen handian, dobleak bi errege eta bi astorekin, hogeita hamaika eskutik medeekin...” (Eneko Bidegain), “Min eman behar du hogeita hamaika eskutik eduki eta, hala ere, galdu beharrak.” (Hasier Etxebarria); ETC: “Gaurko egunean «hogeita hamaika eskutik» izaki eta, politika mailan ez konponduz, gure kargudunak huts izugarri bat egiten ari dira”, “Baina hau izango da kasu bakarra azken esku hogeita hamahiru, hogeita hamaika eskutik baino hobea dena” (Egunkaria), “Nork du hogeita hamaika eskutik? Esku bateko hatzekin konta al daitezke? Esku-sartzerik egin al daiteke hainbeste bertsolari kezkatzen dituen egoera honetan?” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: hogeita hamaika eskutik eduki tener todas las de ganar; tener la sartén por el mango; Adorez: 0; Labayru: hogeita hamaika eskutik eduki 1 ad. lok., ad. dau (kolok.) tener la sartén por el mango. Nahi duen guztia lortuko du, hogeita hamaika eskutik dauka eta: Va a conseguir todo lo que se proponga, ya que tiene la sartén por el mango.

Bestelakoak

[hogei] hogeita hamaika 1 zenbtz. (hogeita hamaika eskutik, hogeita hamaika eta esku eta kideko esapideetan, musean, puntu kopuru altuena duenaren egoera adierazteko). Min eman behar du hogeita hamaika eskutik eduki eta, hala ere, galdu beharrak. Hogeita hamaika eskutik dauzkat.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gardena ez denez, azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da esku sarreran ere.

hogeita hamaika eskutik eduki (izan)
1 du ad.-lok. Musean, jokoa irabazteko puntu kopuru onena izan eta esku izan. Min eman behar du hogeita hamaika eskutik eduki eta, hala ere, galdu beharrak. Hogeita hamaika eskutik dauzkat.
2 du ad.-lok. Zerbaiten kontrola eta agintea eduki. Nahi edo nahi ez, jokalariek dute hogeita hamaika eskutik. Dena den, hogeita hamaika eskutik edukitzea komeni duk beti, badaezpada ere.
hogeita hamaika eta esku
Zerbaitetarako aukera paregabea. (eman eta kideko aditzekin). Joan den egunean Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak eman dioten esker onezko makila horrek hogeita hamaika eta esku ematen digu Jakes gure lankideaz mintzatzeko.
Loturak

Aztergaia: hogeita hamaika eta esku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HOGEITA HAMAIKA (Usos prop. y fig.). Treinta y una (en el juego de mus). * Artalde baten hoin ongi erabiltzen dakienak ez othe du hogoi-ta hameka eta esku herri baten buruzagi jartzeko? Leon GH 1924, 6 (v. tbn. Zait Plat 151 ogei ta amaika ta esku izanik).

LB: “To eta no! Hogeita hamaika, eta esku!” (Elkar); EPG: “Artetik erraiteko, bi aldiz, 1981-ean eta 1988-an, sozialixtek hogoita-hameka eta esku zuten aministiari uko egiteko eta ez dute holakorik egin...”, “Botere guziak eskuetan ditu - 31 eta esku - senatuan ete Lege Biltzarrean gehiengo osoa daukatelarik errepublikanoek” (Herria); ETC: “Jakes Cazaubon ez ote da bada ontasun horien lekuko bat eta paregabea? Joan den egunean Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak eman dioten esker onezko makila horrek hogeita hamaika eta esku emaiten digu Jakes gure lankideaz mintzatzeko HERRIAn” (Herria), “Moda berria hedatzen dabil, klima ezeptikoek jada hogeita hamaika eta esku bailuten” (Itxaro Borda), “Hogeita hamaika eta esku zein zen gogorarazteko keinua.” (Gotzon Barandiaran)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

[hogei] hogeita hamaika 1 zenbtz. (hogeita hamaika eskutik, hogeita hamaika eta esku eta kideko esapideetan, musean, puntu kopuru altuena duenaren egoera adierazteko). Min eman behar du hogeita hamaika eskutik eduki eta, hala ere, galdu beharrak. Hogeita hamaika eskutik dauzkat.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hogei eta esku sarreretan.

hogeitaka
zenbtz. Hogei baino batzuk gehiago. Hogeitaka herriei izen berria ipini zien erregeak. Zenbat urte joan ote zaizkit?, hogeitaka bai, behintzat.

Aztergaia: hogeitaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

forma horretan bakarrik ageri da testuetan (ez dago hogeika osaerakorik), eta horrela proposatu da, nahiz "ehundaka* e. ehunka " arautu den.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ta-ka zenb.ekin.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper