98 emaitza hil bilaketarentzat - [1 - 98] bistaratzen.

hil1, hil, hiltzen
1 da ad. Bizia galdu, bizitzeari utzi. Atzo hil zen. Hil bedi! Ezbeharrez hil da. Hirurogeita hamalau urterekin hil zen. Zu ere atzerrian hilko zara. Haren emaztea hil zen arte. Senarra hil zaio. Ongi hiltzen laguntzeko. Zugatik hiltzen banaiz. Hiltzeko orduan. Bere burua hiltzeko arriskuan ipintzen duena. Hiltzera kondenatu. Hiltzerakoan agindu ziguna. Nahiago dut hil. Ama, ez zaitez hil! Hil arte maiteko zaitut. Laster hil beharra zen. Bere izena, hil orduko desegiten hasia da. Ongi hil nahi baduzu. Gosez hil. Urkaturik hil. Gazterik hil. Gerran hilak. Euskaldun bizi eta euskaldun hil. Hila da. Hilda dago. Hilda aurkitu dute (Ik. hilik). Hiltzeko zorian (Ik. hilzori). Hil berria da. Txomin hil berri da (Ik. hilberri).
2 da ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, izateari utzi, desagertu. Hil da euskara! Urte zaharra hil orduko, berria jaio. Jendeak bizirik segituko du fisikoki, jakina, baina jende hori ez da jende berbera; hor zerbait hil da.
3 du ad. Bizia kendu. Ik. garbitu 10; akabatu 1; erail; kalitu. Harrika hil zuten. Ez ezazu inor hil. Abel Kainek hila. Anaia hiltzeko asmoa hartu zuen. Harrapatzen bazaitu, jo eta bertan hilko zaitu. Biztanle guztiak hil, herria erre eta gatza erein zuen. Ehiztariak hil duen txori bat bezala. Tiro batez hil du bere burua. Hila eta hobiratua izan zena.
4 da/du ad. Suaz, argiaz eta kidekoez mintzatuz, itzali. Zuzia erretzeaz bizitzen da eta erretzeaz hiltzen da. Behin ere hiltzen ez den suan. Kanta hori akabatu baino lehen hil baitzitzaion pipa. Argi bat hil da munduan. Putzak pizten du kandela, eta bai hiltzen ere.
5 da/du ad. Desirez, sentimenduez eta kidekoez mintzatuz, indarra, bizitasuna edo karra galdu edo galarazi. Hil zitzaizkion betiko itxaropen guztiak. Fedea hiltzen ez bada. Zeure kontzientziak gogoa hozten eta hiltzen baitizu.
6 du ad. Goseaz edo egarriaz mintzatuz, ase, kendu. Beren eguneroko gose-egarriak hiltzeko. Gosea hil nahi dute askok inoren bizkarretik.
7 Hilik dagoena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Zure semearen gorputz hila. Haur hilaren ama. Txakur hil bati. || Hizkuntza hilak.
8 Motela, bizitasunik edo indarrik ez duena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Fede bizia eta fede hila. Gauza onak egiteko gogo hila izatea. Argi hila. Piperrak biziagotzen du salda hila. Zer prestueza, zer hotz eta hila naizen, zuri esker onak emateko!

Esaera zaharrak

Erbia duenak eraikitzen, ez du beti berak hiltzen. Euskaldunen arraza, hil da ala lo datza?. Habia egin deneko, txoria hil. Nola bizi, hala hil. Sugea hilagatik sugekumeak bizi. Sukaldera hotzez hiltzera. Urdea hil eta kurrinka bizi. Urdeok hilez gero, bareok induska.
hil2
1 iz. Hiltzea, heriotza. Hil bezperan. Hil otoitza. Ermita zaharrean hil kantak entzuten ziren. Hil-zeinua joa dago (Ik. hil kanpai).
2 iz. Pertsona hila. Ik. hildako. Hilobiak zabaldu eta hil askoren gorputzak piztu ziren. Biziak eta hilak epaitzera etorriko da. Eriak sendatzen zituen eta hilak pizten. Bost hil eta hiru kolpatu izan ziren istripuan.

Esaera zaharrak

Hila hobira, bizia zarera. Hila lurpera, biziak asera.
hil3
1 iz. Urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza. Hilen izenak. Neguko hiletan. Maiatzeko hila. Abenduko hilaren 24a. Hilaren lehen egunean. Hilaren bostean etorriko da. Hil honen hasieran egingo da batzarra. Hil bakoitzeko lehen ostiralean. Hilean behin edo bitan. Hileko errenta.
2 iz. Hilabetea. Igaro ziren egunak, asteak eta hilak.
Azpisarrerak
hil ala bizi
Hil edo bizi.

Aztergaia: hil ala bizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

hil edo bizi erabiliagoa da tradizioan (edo hala zen behintzat), eta hobestekoa da.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. hil edo bizi.

Esapideei dagokien sistematika

ala / edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hil 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

hil ala biziko
adj. Garrantzi handikoa dena; bizitza jokoan jartzen duena. Ik. hil edo biziko. Euskarak bizi duen hil ala biziko egoera ez da zalantzan jartzen. Eibarrek hil ala biziko partida jokatu zuen. Jende askorentzat dirua izatea hil ala biziko kontua zen garai hartan.

Aztergaia: hil ala biziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh273 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hil ala biziko 184.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hil ala biziko 41.

Bestelakoak

adib: ezin gehiagoraino 1 adb. (Aditz bati dagokiola). Asko, oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiago. Hil ala biziko jokoan ezin gehiagoraino sarturik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. hil edo biziko arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hil eta bizi sarreretan.

hil edo bizi
adb. Eta zer basakeria itsusiagorik, gizona eta zezena, hil edo bizi, han jardunaraztea baino? Eta prestatu ziren, erromatarrei, hil edo bizi, aurpegi emateko.

Aztergaia: hil edo bizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hil edo biziko
adj. Garrantzi handikoa dena; bizitza jokoan jartzen duena. Ik. hil ala biziko. Hil edo biziko estualdi honetan. Ezinbestekoa, hil edo bizikoa da euskara batasun bidean jartzea. Hil edo biziko borroka.

Aztergaia: hil edo bizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hil egun, hil-egun
iz. Heriotzako eguna. Haren hil egunetik hamar urteren buruan.
hil ezkila, hil-ezkila
iz. Norbaiten heriotzaren berri ematen duen ezkila-hotsa. Ik. hil kanpai. Hil-ezkilak hasi dira.
hil hots, hil-hots
iz. Hileta-kantua, eresia.
hil hurren
1 Hiltzeko zorian. Ik. hilzorian. Gaixo nagoela esan, minez, hil hurren. Soldadu asko hilik edo hil hurren iristen ziren Iruñera, eta hobi komunean ehorzten zituzten.
2 Hilzorian dagoena. (Izen edo izenondo gisa). Hil hurrenak bizitzari azken gainbegiratua eman dio. Urrunetik entzuten zituen haren hitzak, hil hurren batek apaizaren adore hitzak bezala. Sozialdemokrazia hil hurren baten azken hondarrak.

Aztergaia: hil hurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: hil hurren adibide gisa jasoa: “Ene alabatxoa hil hurren da:” (s.u. eskua ezarri3); “Hil hurren zen.” (s.u. hurren5); “Zafratu zuten eta hil hurren utzi.” (s.u. zafratu1).

LBeh (2016-10-26): hilurren 37: Consumer 3, Berria 33, EiTB; hil hurren 15: Elkar 2, Berria 9, Argia 4; hil-hurren 18: Elkar 8, Consumer 2, Berria 3, Argia 3, DiarioVasco 2; hil urren 2: EiTB, Berria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hilurren 16: Berria 2, Xabier Olarra 3, Harkaitz Cano 3, Xabier Amuriza 2, Karlos Zabala, Koldo Biguri, Imanol Unzurrunzaga, Josu Zabaleta, Karlos Linazasoro, Unai Iturriaga; hil hurren 23: Imanol Zurutuza 4, Monika Etxebarria 4, Edorta Jimenez 2, Bego Montorio 2, Iñigo Aranbarri, Karlos Zabala, Elena Touyarou, Urtzi Urrutikoetxea, Unai Elorriaga, Fernando Rey, Patxi Zubizarreta, Josu Zabaleta, Paddy Rekalde, Koldo Izagirre, Jon Muñoz; hil-hurren 14: J.K. Igerabide 2, Joseba Zulaika, Iñaki Segurola, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Iñigo Aranbarri, Aingeru Epaltza, Xabier Amuriza, Joxean Elosegi, Jose Morales, Joxe Azurmendi, Ramon Saizarbitoria, Lutxo Egia; hil-urren 1, Josetxo Azkona.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: terminal 2. Hilurrena. Hilurreneko gaixoa, gaixo hilurrena edo gaixo terminala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia. EHk adibide gisa jasoa du, baina azpisarrera gisa jasotzea proposatzen du lantaldeak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa hil sarreran.

hil jantzi, hil-jantzi
iz. Hilari jartzen zaion soinekoa; hila biltzeko edo estaltzeko erabiltzen den izara. Ik. hil oihal; izerdi zapi. Hil-jantzia eta izerdi zapia besterik ez zuten aurkitu. Antzinako ohitura zen, Euskal Herrian, hil-jantzia, behar zenerako, etxean gordeta edukitzea.
hil kanpai, hil-kanpai
1 iz. Norbaiten heriotzaren berri ematen duen kanpai-hotsa. Ik. hil ezkila. Hil-kanpaiak hasi ziren. Norengatik ote da hil-kanpaia?
2 iz. Zerbaiten betiko amaieraren eta desagertzearen iragarpena. Gernikako Estatutuaren hil-kanpaiak aspaldi jo zirela azpimarratu du. Hainbatetan entzun ondoren gure hizkuntzaren hil kanpaiak, pentsatzen hasita nago euskarak ere esaerako emakume eriak bezain sanoa behar duela bihotza. Bankuak nazionalizatzea iraultzari ateak irekitzea zen, kapitalaren azken hatsa eta hil-kanpaia.
hil kapera, hil-kapera
iz. Hilaren gorpua, jendearen azken agurra jaso dezan, jartzen den tokia. Milaka zalek txalo artean hartu zuten hilkutxa eta jende jarioa etengabea izan zen hil kaperan; gaur izango da hileta elizkizuna.

Aztergaia: hil-kapera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): hil-kapera 89: Berria (“Victor Jararen oroimen edo hilkapera”), EiTB 86 (adib.: “EAJren militante historikoaren hil-kapera bihar jarriko dute Alderdi Jeltzaleak Bilbon duen egoitzan, Sabin Etxean”), Argia 2 (“Hil-kapera hamasei ordu lehenagotik ipinita zegoela jakinda, erraza da kalkulu batzuk egitea”); hil kapera 41: Deia 2 (adib.: “atzo bisita ugari jaso zituen idazlearen hil kaperak”) Berria 12 (adib.: “gaur irekiko dute hil kapera”), EiTB 23 (adib.: “Gorka Agirreren hil kaperan”), Argia (“pinuzko kaxa, kandela zuri, / txaketa beltz, hil kapera”), DiarioVasco 3 (adib.: “Horrekin batera herritarrek azken agur sentitua emateko hil kapera Udaletxeko pleno aretoan jarri zen arratsaldean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hil(-)kapera 50: Berria 46 (adib.: “Aita santu izandakoaren hil-kapera ikustera joango direnak bi milioi inguru izango direla uste dute arduradunek”), Txiliku 3 (adib.: “San Martin egunean bertan hobiratu zuten William Graeme etxeko lorategian, jauregiko hil-kapera ilun, dotore eta aitzurdin garestiko batean, juxtu, jauregiko pareta handi bat bitarteko, herriko hilerriaren beste aldean”), Karlos Zabala (“gurdien atzealde irekiek hil kaperak ziruditen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: hil kapera.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es capilla ardiente / fr chapelle ardente: Elhuyar: hil-kapera / Nolaerran: hil kapera / Zehazki: hil kapera / Labayru: hil-kapila, hil-kapera / Adorez5000: hil-kapera.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak proposatua (2013-10-08): “[hil(-)kapera] azpisarrera gisa sartzekoa hil sarreraren barruan”.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa hil sarreraren barruan.

hil ohe, hil-ohe
iz. Hilotza hilobira eramateko erabiltzen zen ohe modukoa. Hil-ohean eraman.
hil oihal, hil-oihal
iz. Hila biltzeko edo estaltzeko erabiltzen den izara. Ik. hil jantzi; izerdi zapi;  + izara 3; izerkari; krobitxet.
hil ordu, hil-ordu
iz. Heriotzako ordua. Beren hil-ordurako aurki daitezen ongi prestatuak.
hil-behar
1 iz. Hiltzearen halabeharra. Zahartu eta hil-behar hori.
2 adj./iz. Hilkorra; hil behar duena. Badakigu hil-beharrak garela.
Loturak

Aztergaia: hil-behar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: hilbehar / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: AS / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-behar.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hil 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 iz. 'hiltzearen halabeharra': zahartu eta hil-behar hori. 2 izond. eta iz. 'hilkorra, hil behar duena': badakigu hil-beharrak garela.

hil-gogorra
adb. Hilotza, hilotzik. Hil-gogorra erori zen.

Aztergaia: hil-gogorra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-a adlag.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hil 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

hil-hotza, hil-hotzik.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hil-gogorra erori zen.

hilabete
1 iz. Hilaren hasieratik amaiera arteko denbora; hogeita hamar egun inguruko denbora-hedadura. Urte bat eta lau hilabete. Hilabete egon zen gaixorik. Hilabete (bat) baino gehiago. Hiru hilabete egon zen Erroman. Ekainaren bostean joan zen eta hiru hilabete egin zituen kanpoan. Urtean bederatziren bat hilabete Euskal Herritik kanpora ematen ditu. Hilabete barru. Hamar hilabeteren buruan. Duela hiru hilabete. Gaixorik egon nintzen gero ia hilabetean. Haurrak sei hilabete zituela. Lau hilabeteko haurdun dago. Hilabete osoa eman genuen Bordeletik Buenos Airesa. Ehun libera eskaintzen dituzte hilabeteko. Urteak hamabi hilabete ditu. || Hilabeteko oporrak.
2 iz. Hila. Maiatzeko hilabete honetan.

Aztergaia: hilabete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hilabete egon zen gaixorik; hiru hilabete egon zen gaixorik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibideak moldatu: - "Hilabete egin zuen gaixorik".- "Hiru hilabetean egon zen gaixorik". || 1- Adibideetan moldaketok eginda, erabilera ugariagoa (eta zuzenagoa, geure ustez) erakusten da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

hilabetekari
iz. Hilero argitaratzen den aldizkaria. Aldizkari berri bat, hilabetekaria, euskara hutsean egina.

Aztergaia: hilabetekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hilabetero
adb. Hilero. Egunkarietan agertu ohi ziren hilabetero edo ia hilabetero.

Aztergaia: hilabetero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

hilero erabiliagoa da, eta hori adierazteko moduetako bat, definitzaile gisa eskaintzea da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ero.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

hilero.

hilaldi
iz. jas. Nahigabe aldia, etsialdi gogorra. Ilunaldi bat gertatu zitzaidan buruan eta hilaldi bat bihotzean.

Aztergaia: hilaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Liter.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Liter. markaren lekuan, maila adierazteko egokiagoa dena ipiniz: "iz. Goi."

Informazio lexikografikoa
Mailak

Liter.

hilarazi, hilaraz, hilarazten
du ad. Bizia kenarazi. Juduek hilarazi zuten Jesus.

Aztergaia: hilarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hilarazi, hilaraz, hilarazten. du ad.

hilarazle
adj./iz. Ipar. Hiltzailea; hilarazten duena. Jesusek bere hilarazleentzat egin zuen otoitz.

Aztergaia: hilarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

hiltzailea.

hilarazte
iz. Bizia kenaraztea.

Aztergaia: hilarazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

hilarri
1 iz. Hilobia estaltzen edo ixten duen harria; hilobi gainean eraikitzen den oroitarria. Aingeru batek zerutik jaitsi eta hilarria baztertu zuen. Hilarrian ipini dioten bertsoa. Norbaiti hilarri bat eraiki.
2 iz. pl. Ipar. Hilerria. Hilaren etxetik elizaraino, elizatik hilarrietaraino.

Aztergaia: hilarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
hilartitz
iz. g. er. Epitafioa.

Aztergaia: hilartitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

epitafioa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

hilaur
iz. Denbora baino lehen eta hilik jaiotzen den haurra edo umea. Ik. abortu. Aipatutako baldintzak betetzen ez badira, jaiotakoa hilaurtzat hartzen da.
Azpisarrerak

Aztergaia: hilaur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Definizioa eman: 'abortua'. || 1- Erabiltzaileentzat mesedegarria da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa (H1.1 lantaldeak eskainiko ditu argibide egokiak).

hilaur egin
du ad.-lok. Umea galdu, haurra galdu. Behorrak hilaur egin du.

Aztergaia: hilaur egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ILOR EGIN (-lh- BN-lab ap. A; SP; ilhaur e. BN-baig ap. A), ILHORA E. (H). "Ilhortzea, avorter, ilhor egitea. Behorrak ilhor egin du, la jument a avorté" SP. "Gure gatüak ilhor egin du, nuestro gato ha abortado" A. v. ilortu.

LB: 0/ EPG: 0/ ETC: “Gaur egun, 16 urterekin Ezkontza ezkondu, Gidabaimen gidatu, Ehiza ehizatu, Langile lan egin, Abortatzeko eskubide hilaur egin, erantzukizun penalak izan (nahiz eta kartzelara ez joan) eta baimena eman dezakezu..” (Wikipedia)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: hilaur egin. abortar, malparir; Adorez: 0; Labayru: hilaur egin 1 ad. lok., ad. dau abortar

Bestelakoak

hilaur iz. Denbora baino lehen eta hilik jaiotzen den haurra edo umea. Ik. abortu. Hilaur egin: umea galdu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hilaur eta egin sarreretan.

hilaurtu, hilaur/hilaurtu, hilaurtzen
da ad. Haurdunak haurra galdu; umea egiteko dagoen animaliak umea galdu. Ik. abortatu. Haren emaztea hilaurtu da. Behin hilaurtu den behia beldur izateko da berriz ere hilaur dadin.

Aztergaia: hilaurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hilaurtu, hilaur(tu), hilaurtzen. da ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"gehitzeko eskatuz: Sin. abortatu" zioen lantaldearen 1999ko oharrak; baina ik. "euskaltzainen oharrak" s.u. abortatu: BAgiria (2001-07-20): "du aditza dela esaten da zerrendan eta sinonimo gisa hilaurtu emateko eskaria dago. Baina erregimenean baliokideak ez direla ez bide dira ohartu Hiztegi Batukoak. Horrenbestez, ez dira sinonimotzat emango. Abortu-rekin ere modu berean jokatuko da".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: etimologiazko aur horrek jendenetara mugatzen ote du. Zuberoan behintzat abereek ere ilhortzen (hilsortzen) dute kumea eta ez haurra. Emazte batek aldiz, haurra galtzen du.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): bere garaian eztabaidatu, eta hala erabaki zen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, sinonimorik-eta aipatu gabe.

hilaurtze
iz. Abortatzea, haur-galtzea.

Aztergaia: hilaurtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

hilberri
iz. Norbait hil berri dela aditzera ematen duen albistea. Haren hilberria heldu zitzaigun. Egunkariko "hilberriak" atalean.

Aztergaia: hilberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: haren hilberria heldu zitzaigun (baina Txomin hil berri da).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'Zerrendan ageri ez den hilberri hitzak ekarri du ondoren eztabaida. Izen gisa jasotzea onartu da. Hala ere hilberri eta hil berri bereizi beharra aipatu da ('Norbaiten hilberria' vs. 'norbait hil berri da')'.

hilburuko
iz. Testamentua, azken nahia. Eskutitz bat idazteko, edo hilburuko bat aurrera ateratzeko, berarengana jotzen zuten herrian.

Aztergaia: hilburuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hilburuko testamentu
iz. zuz. Bizkaiko foru-zuzenbideak jasotzen zuen testamentu mota, Euskal Autonomia Erkidego osoan erabilgarri dena, hilzorian dagoenak hiru lekukoren aurrean, idatziz nahiz ahoz, eta notariorik gabe, egin dezakeena. Aipatu berri den iraungitzeari buruzko arauak badu xehetasun garrantzitsu bat hilburuko testamentuari dagokionez.
hildako
iz. Heg. Hila, hilik dagoena. Ik. hil2 2. Hildakoen alde otoitz egiteko. Hildakoen arimak. Hildakoen artean. Bi hildako eta bost zauritu. Istripuan ez da hildakorik izan.

Aztergaia: hildako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. iz.: hildakoen artean ('hilen artean').

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

gehiegitan erabiltzen da hil soilaren lekuan: "hilen artean X eta Y zeuden" egokiagoa da, "hildakoen artean..." baino.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hobe hil agertzearen kontra, maiz hilabete ez dela argitzeko oso praktikoa omen delako.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): bere garaian eztabaidatu zen, -dako Hegoaldekoa da. // BAgiria (2000-03-31): hildako iz. Heg.: hildakoen artean 'hilen artean'

hildu
adj. Indarra, eragina edo bizitasuna ahuldurik duena. Ik. hil1 8. Eguzki hildua. Bekatu larri bat egiten duzunean, zure obra onak hilduak eta hebainduak gelditzen dira.

Aztergaia: hildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: eguzki hildua.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eguzki hildua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hildumatu, hilduma, hildumatzen
du ad. zah. Hilduratu.

Aztergaia: hildumatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. hilduratu (arautua aski delakoan).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-18) Aipatu egingo da, azalpentxoarekin: "hildumatu, hilduma/hildumatu, hildumatzen. du ad. Zah. 'hilduratu'".

hildura
1 iz. Norbaitek bere buruari, bertutea erdiesteko, ematen dion atsegin ukatze edo nekea, bereziki gorputzarekikoa. Barauak eta hildurak. Gorputzaren hildura. Grinei eman behar zaien hilduraz. Zurdatzezko hildura.
2 iz. Egite umiliagarria. Zernahi hildura jasatera gertu zen.

Aztergaia: hildura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l+d-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hilduratu, hildura/hilduratu, hilduratzen
1 du ad. Hilduraren bidez hezi edo zigortu. Gorputza hilduratu. Grina txarrak hilduratzeko. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bizitza hilduratua.
2 du ad. Oinazetu. Eguzkiak azala erretzen zion eta eltxoek hilduratzen zuten.

Aztergaia: hilduratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hilduratu, hildura(tu), hilduratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hilduratu, hildura(tu), hilduratzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hile
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hil3; hilabete3].

Aztergaia: hile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hile* e. hil, hilabete.

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

Ik. hil, hilabete.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Ez dut uste okerra denik. Mendebaldeko leku askotan 'hilabete' ere ba da" (1993-01-18)

hilean-hilean
adb. bizk. Hilero. Aitortzen zen hilean-hilean.
Loturak

Aztergaia: hilean-hilean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2019-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

urtean-urtean forma aztertzean hilean-hilean adibide azaldua ere jasotzekoa dela aipatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa urte sarreran.

hileko
1 iz. Emakumeak hilero umetokitik odola galtzea. Hilekoarekin egon. Hilekoa nuelako.
2 iz. Hileko saria, hilean kobratzen den soldata. Hilekoa astebetean xahutu.

Aztergaia: hileko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

hilero
adb. Hil guztietan, hilabete oroz. Hilero etortzeko. Hilero jaisten zen herrira.

Aztergaia: hilero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hilabetero (+ ald.): 4 ager: G 2 (JMB, Inza); EB 2 (MEIG); ilabeteoro : ager. 1, IE (Mdg); hilero (+ ald.): 21 ager.: B 3 (Añ, Echta, Bilbao); G 17 (TAg, ArgiDL, Or, Ir, ABar, Uzt, Etxde, Ugalde, Salav, Lab, Zait, And, Ibiñ); EB 1 (Arti); hileroko ('aldizkaria'): 2 ager. (And, MEIG); illeroko ('diru-kopurua'): 1 (Berron); (h)iloro(ko) : 6 ager.: G 1 (Cb); IE 3 (LE), EB 2 (MEIG)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hilabetero : 14 ager. (G 1; EB-EgAs 13); hilero : 53 ager. (B 3, G 6, EB-EgAs 44); illeroko ('aldizkaria'): 6 ager. (B 1, G 2, EgAs 3); illeroko ('diru-kopurua'): ager. 1 (EgAs)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hilabeteroko [iz.] ('hileko'): AB38 (1); hilero: LurE; HiztEn; AB38 (1); DFrec (11); Euskalterm (1); hileroko [izlag.]: LurE (s. u. hilero); AB38 (2); DFrec (9); Euskalterm (11); AB50 (13); hileroko [iz] ('hileko'): AB38 (2); DFrec (1); AB50(1); hileroko [iz.] ('aldizkari'): LurE; HiztEn; Euskalterm (2); AB50 (1); hileroko [iz.] ?'): DFrec (2); hiloro: LurE; HiztEn; illero: DFrec (2); illeroko [izlag.]: DFrec (2); AB50 (1).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero/-oro: cf. astero, egunero.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. aldioro.

hileroko
1 adj. Hilero gertatzen dena. Hileroko ikustaldia. Hileroko soldata ordaintzeko.
2 iz. Hilabetekaria.

Aztergaia: hileroko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

hilerri
iz. Hilak ehorzten diren lekua. Ik. hilarri 2; kanposantu. Hilerriko hobiak, harriak. Hiriak hilerri handi bat zirudien. Hilerriko antzeko isilunea izan zen.

Aztergaia: hilerri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hilerri-lili .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "ilerriak sartu behar kanposantu ahalaz linboetara igorriz. /ez sing./ marka eman behar" (1993-02-20)

hilerri lili, hilerri-lili
iz. Konposatuen familiako landare belarkara, lantza itxurako hosto iletsuak dituena eta erdigune biribil bat duten lore hori-laranja biziak ematen dituena (Calendula officinalis). Hilerri-lili samurrak.
hileta
1 iz. Hil den pertsona baten arimaren alde edo haren oroitzapenetan egiten den zeremonia. (Pluralean nahiz singularrean). Hil baino lehen egiten ari gatzaizkio hiletak. Hamar marinelen aldeko hileta egin zuten atzo. Hileta arratsaldeko bostetan izango da. Amonaren hiletak. Hiletara joan. Hileta-abestia. Hileta-musika. Azken hamar urteotan hileta-zerbitzuen garestitzea % 90ekoa izan da .
2 iz. Hilaren alde egiten zen auhena edo ospakizuna; hilaren alde egiten zen ospakizunera joaten zirenei ematen zitzaien otordua. (Pluralean nahiz singularrean). Hileta-eresia. Hileta-bazkaria. Eta jakinik tabernara, hiletetara, ezteietara eta festetara joanda, ardoan jausten zarela.
3 iz. Auhena, kexa. Ik. intziri. Joanesen hileta besterik ez zen entzuten. Hileta ugari darabil beti. Elkarri hiletak kontatzen. Hiletazko intziriak.

Aztergaia: hileta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:IrEm 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Guztira 75 aldiz azaldu da, G (46) eta B (19), 1800tik aurrera; EB 10 ager.; hileta [sing.]: 14 aldiz aurkitu da, gehienbat G (AA I, Ldi BB, Berron Kijote, Ibiñ Virgil, Or Aitork, Or QA, Txill Let, Lek SClar); eta Or Tormes, MIH; hileta [pl.]: NEtx LBB, Lek SClar;MEIG; illeta jo: NEtx LBB; Dudazkoak [sing./pl.] eta mugagabean azaldu direnak 11 dira: Izt C, Zait Sof, MEIG, MIH, Akes Ipiña; konposizioan 22 ager.; illeta-elizkizun [pl.]: NEtx Nola; il(l)eta 'kexa' 14 aldiz azaldu da; il(l)eta yo, jo bitan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

guztira 84 ager. daude: G 31, B 10, IE 1; EB-EgAs: 42; hileta [sing.]: 19 ager., B (Or Tormes, Zubikarai, A.: Treiñeru estropadak...; Erkiaga, E.: Jaioko dira; Aurre-Apraiz, B.: Olerti, 1980; Etxebarria, J.A.: Españiko olerkariak euskeraz); G (Aiztondo, A.: Arragoa, 1964; Amezaga Aresti, V. in: Euzko Gogoa, 1952; Akesolo, L. in: Saski-naski, 1984; Arrinda, A.: Euskalerria eta eriotza); EB-EgAs: Piper, in: Euzkadi, 19.01.17; Garmendia, T. in: DV, 1988; E.J. Hezkuntza Saila: Helduen alfabetatzerako programazioa; Garate, G.: Esku leuna; Mujika, J.A.: Itzalak; Belmonte, J.: Ez dira ilunak; Etxezarreta, R.: Egunen aparra); hileta [pl.]: 20 ager.: B (Zubikarai, A.: Boga ta Zixe. Ondarrutarkeriak); G (Unzurrunzaga, I. in: Jakin, 1956; Zapirain, S. Ataño: Odol-kutsua; Talde batek in: Jaunaren Deia, 1973); EB-EgAs: San Martin, J. in: Euskera, 1984; Arana Martija, J.A. in: Euskera, 1987; Mendiguren B., X.: Euskal lexiko etnografikoa; Sudupe, J.: Karl Marx. Teoria eta Politika; Zelaieta, A.: Gabriel Aresti. II; Eguzkitza, A.: Urkidian zehar; Amuriza, X.: Oromenderrieta; M.A. in: Deia (3); Ezezaguna in: DV, 1981; Altuna, J. in: Agur, 1973; Dudazkoak eta mugagabeak 15 dira eta B-G-EB azaldu dira; Konposizioan 19 ager. ditu; illeta 'kexa' 4 aldiz agertu da: B-G-EB.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hileta: sg. 17; pl. 11; konp. 12; hileta [sing./pl.] (6); (h)il(l)eta elizkizun [sing.] (3); hileta elizkizun (1); illeta 'kexa' (1).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hileta jo, hiletak egin.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

oraingoz esan daitekeena da, singularrean nahiz pluralean erabil daitekeela; hots, ez da eztei edo, otoitz-izenetan, bezpera(k), gorespen(ak) bezalakoa, hauek ez-sg. baitira (bide bertsutik argitu beharko da ehorzketa hitzaren erabilera ere).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E402]: Çhileta/hiletakÈ hitzaren erabilera [eskertuko nuke argitzea] singularrean ala pluralean erabili behar den, alegia; edota noiz singularrean eta noiz pluralean. (1993-03-08)

hileta elizkizun, hileta-elizkizun
iz. Hil den pertsona baten arimaren alde edo haren oroitzapenetan elizan egiten den zeremonia erlijiosoa. (Pluralean nahiz singularrean). Hiru gazteen aldeko hileta elizkizuna gaur 18:00etan izango da. Aljeriako ikasleak ere etorri ziren bere hileta-elizkizunetara; oso gizon maitatua izan baitzen.

Aztergaia: hileta-elizkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh248 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hileta(-)elizkizun 406.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hileta(-)elizkizun 114.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-elizkizun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Idazkera aldatu: hileta-elizkizun edo hileta elizkizun. || 1- Lexikalizazio maila handiko hitz konposatua da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): hileta sarrerako adibideen artean, hileta-elizkizuna aipatzeko eskatuko zaio H1.1 lantaldeari.

hileta jo
ad.-lok. Kexatu. Beti hileta jotzen ari da. Hileta jotzen bizi zen, arrazoirik gabe.

Aztergaia: hileta jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hiletak egin
ad.-lok. Zerbaitegatiko atsekabea adierazi. Erostariak lau andre dira eta hiletak egiten dituzte, eta galantak.

Aztergaia: hiletak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hiletari
adj./iz. Hilari deitore egiten diona. Ik. erostari. Hil zen Kirikiño; orduan, guztiok agurka, guztiok goresmenak egiten, guztiok hiletari; halako gizonik gutxi zela.

Aztergaia: hiletari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hiletsi, hilets, hilesten
du ad. Gaixoez mintzatuz, etsipena eman. Gaixoa hiletsi dute.
Azpisarrerak

Aztergaia: hiletsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hiletsi, hilets, hilesten. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hiletsian .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hiletsi, hilets, hilesten.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta izenondo: "hiletsia (hiletsitakoa)": desahuciado" (2006-07-06)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Izenondoa ere da. Illetsiac pizcortuz. Lizarraga, Urt., 44. Icusi dezagun Jesus sendatcen ill etsiac. Ib., 55'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'Hiletsi [...] sartzeari buruzko eskaria ez da onartu'.

hiletsian
adb. Hilzorian. Zenbat denboraz lurrean egon ote nintzen hiletsian, bizitik eta heriotzara dagoen arte hertsian?
Loturak

Aztergaia: hiletsian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hiletsi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

hilzorian.

hilezin
adj. Ezin hil daitekeena. Ik. hilezkor. Arima hilezina.

Aztergaia: hilezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l+e-.

hilezintasun
iz. Hilezkortasuna. Hilezintasunari buruz ikerketak egiten ari dira.

Aztergaia: hilezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hilezkor
adj. jas. Ezin hil daitekeena. Ik. hilezin; ezilkor. Espiritu hilezkorra. Izaki hilezkorrak. Bere oroitzapena egite handien bidez hilezkor egin da.

Aztergaia: hilezkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Liter. 'hilezina'.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Liter. Ik. hilezin.

hilezkortasun
iz. Hilezkorra denaren nolakotasuna. Ik. hilezintasun; ezilkortasun. Osotasuna, betetasuna, hilezkortasuna: horra zeren bila gabiltzan. Seme-alaben bitartez nolabaiteko hilezkortasuna lortzen da.

Aztergaia: hilezkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hilezkortu, hilezkor/hilezkortu, hilezkortzen
da/du ad. g. er. Hilezkor bihurtu.

Aztergaia: hilezkortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hilezkor(tu), hilezkortzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  da/du ad. "Beste emakume batek ez zuen historian arrasto sakonagorik utzi Alexandroren ama Olinpiak eta Muauija-ren ama Hind-ek baino --, biak hilezkortu zirelarik beren seme beldurgarrien gain bizitza osoan zertu zuten aginte moralagatik". (I. Mendiguren, Historiaren azterketa II). "Iparragirrek hilezkortu zuen Gernikako Arbolaren gomuta eta berpizte-gogoa..." (Berria, Kultura saila). OEHko bi adibideak ere "da" motakoak dirudite. Egungo Euskararen Hiztegia: hilezkortu, da/du ad.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Aditz-mota biak aipatuko dira: «... da/du ad. g.er.»

hilgai
iz. Jainkoei eskaintzeko hiltzen den pertsona edo animalia. Ik. eskaingai. Hilgai otzanak, harrizko aldareetan.

Aztergaia: hilgai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hiltzen den eskaingaia.

hilgarri
1 adj. Hiltzen duena, heriotza dakarrena. Ik. heriozko; hiltzaile. Gezi hilgarria jaurtiz. Zauri hilgarriz zauritua. Bekatu hilgarria. Hilgarri zait ez hiltzea.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Astarloa gogoangarriak 1803. urtean, euskararen pozgarri eta honen etsaien hilgarri, argitaratu zuen liburuan.

Esaera zaharrak

Baladrea, sendoen hilgarri, eroen sendogarri.

Aztergaia: hilgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'hiltzen duena'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-garri/-kor

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l+g-

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hiltzen duena.

hilgarritasun
iz. Hilgarria denaren nolakotasuna, hilgarria izatea. Hilgarritasunagatik baino gehiago kutsakortasunagatik da arriskutsua.
hilgarritasun tasa, hilgarritasun-tasa
iz. med. Denbora-tarte batean eritasun edo gaitz bat izan duten guztien eta tarte horretan eritasun edo gaitz horren ondorioz hil diren guztien arteko ratioa. Koleraren hilgarritasun tasa % 40-50 bitartekoa da.
hilik
adb. Bizirik gabe. Hilik dago. Hemen datza hilik. Hilik utzi, aurkitu, gelditu. Goseak hilik. Beldurrez erdi hilik. Hilik edo bizirik harrapatzeko.

Aztergaia: hilik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'hilda'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hilda.

hiliki
iz. Ipar. Sarraskia. Argia hil orduko, arranoak eta beleak hiliki bati lotzen diren bezala. Hiliki usteldu bat banintz bezala, leku egiten duzue nigandik.

Aztergaia: hiliki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hiliki 'abere baten hilotza' adierako 4: Dv Dial: "Hartara botatu behar dira zapata zahar, hiliki eta puskatzar guziak"; Elzb PAd: "Argia hil orduko, arranoak eta beleak hiliki bati lotzen diren bezala"; Zub: "[Arranoak] egaldaka, ingurika, zerbait hiliki barrandatzen"; Larz Senper: "Hiliki usteldu bat baninukek bezala, leku egiten duzue ni ganik"; eta OEH argitaratuan, gainera: Jaur AndreB ap. DRA: "Larrean ehortzea, arimale baten hilikia izan balitz bezala"; Dv Mt 24,28: "Non baititake hilikia, harako dire arranoak ere"; Dv Num 19,13: "Gizon baten hilikia"; eta aip. Prop // Ik. gainera OEH argitaratuan izond. hauek: Herr 1967: "Gu, hemen hiliki batzu gira heien aldean. Baginuke hetan etsenplu hartzeko"; Prop 1897: "Lur kolore zuen begithartea, begi ilhuna, sudur xula, ezpain errebiratuak [...] Bere itxura hilikiaz bertzalde [...]"; SoEg EG 1958: "Hemengo arnoak badu halako samin hiliki hil bat"; SoEg Herr 1960: "Badela egun hautan haize-euria lanho hilikietarik ihaurri", eta 1958: "Ukan du denbora, senditzeko Judasen bare-musu hilikia" // Hor berean hilikitegi : GAlm 1949 ap. DRA: "Minuta erdi-batez, hiri eder famatua (Mezina) hor datza, ez xoilki hil-herri, bainan hilikitegi bilhakatua!"; eta hilikitu : Egunaria ap. DRA: "Heskualdunak, laneko ala gerlako, lehen hain suharrak, orai nagitzen eta hilikitzen ari direla" // eta testu-lekukotasunik gabeko hilikidura .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hiliki '(abere) baten hilotza' adierako 3: A. Arkotxa 2: "Oroit gaitezen (...) ba margolari, ba zizelkariek nola gure eguneroko errealitatean kokatzen diren kontserba boata, garbitzeko errauts paket, ala auto hilikiei (ikus adibidez Arman zizelkari frantsesaren akumulazioak) erregetza ematen dien", "zaldi berdastak burua apaldu zuen legarrean usteltzen ari zen zakur baten hilikiaren usaintzeko"; K. Mendibehere: "Euskal Herriaren min haundiena, zinez haundiena da, bizi ekonomiaren hilikiarena".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hiliki : HiztEn (1 abere baten hilotza; 2 hil-itxura), LurE (1 abere baten hilotza; 2 hil-itxura) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. IrakBa Has 15,11 (Ast 201): "Hegaztin harrapalariak jautsi ziren hilikien gainerat, / eta Abrahamek haizatu zituen".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hiliki : EuskHizt, HiruMila (ik. hilotz), ElhHizt (1 Cadáver, carroña; 2 Cadavérico, -a), EskolaHE (1 abere baten hilotza; 2 hil-itxura), XarHizt (charogne), Lur EF/FE (charogne), HaizeG BF (charogne), Lh DBF (1 cadavre d'animal; 2 se dit au moral et familièrement d'une personne lente en ses mouvements, sans énergie ni activité), DRA (1 cadáver, carroña; 2 cadavérico; 3 apático, haragán; 4 pegajoso), iliki: 1 cadáver; 2 apático, haragán); hilikidura : DRA (enervamiento), Lh DBF (énervement); hilikitegi : DRA (cementerio de animales); hilikitu : DRA (enervarse, volverse lento, apático); ilikitu : DRA (1 volverse cadáver; 2 hacer apático, haragán; 3 acoquinarse) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Casve EF, PMuj DVC.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

sarraskia, hilotza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta'.

 - [E204]: ene ustez ez da erabiltzen persona batez. Istripuz hil den, hala nola mendian larrutu edo meskabitu den abere batez bai.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): "Hiliki bigarren itzulirako uztea onartu da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Kendu egingo da azalpeneko "hilotza", eta "sarraskia" bakarrik aipatuko: «hiliki iz. Ipar. 'sarraskia'».

hilka
adb. Hiltzen. Hasi ziren elkar hilka.

Aztergaia: hilka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka ad.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hasi ziren elkar hilka.

hilketa
iz. Hiltzea; bereziki, norbaitek beste norbait hiltzea. Txerri hilketa. Haren arrebaren hilketaren eragilea.
Azpisarrerak

Aztergaia: hilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hilketari
1 iz. g. er. Beztitzailea.
2 iz. g. er. Andaria.

Aztergaia: hilketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 beztitzailea. 2 andaria.

hilkintza
1 iz. Sarraskia, hilketa handia. Soldaduek hilkintza izugarria egin zuten. 1939-1945eko gerlan, zer hilkintzak ez dira egin odol hotzean! Eslovakiar poliziak berrogeita bi mila judu deportatu zituen Poloniako hilkintza-zentroetara.
2 iz. Hilketa.

Aztergaia: hilkintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hilketa.

hilkizun
1 adj. Hilkorra. Hilkizun gara guztiak.
2 iz. pl. Hileta. Erdi ezagunen baten hilkizunetara joan beharra.

Aztergaia: hilkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kizun.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. 'hilkorra'. 2 iz. 'hileta'.

hilkor
adj. Heriotzaren mendean dagoena. Izaki hilkorrak. Gorputz hilkorra. Bizitza hilkor honetan. Hilezkor izanik, hilkor egin zena.

Aztergaia: hilkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'hiltzen dena'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hiltzen dena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Definizioa kendu egitea. || 1- Hitz garbi-garbia da, ez du "hiltzen dena" bezalako definizioaren beharrizanik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da lehen itzulikoa.

hilkortasun
iz. Hilkorra denaren nolakotasuna. Giza gorputzaren hilkortasuna.

Aztergaia: hilkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hilkortasun tasa, hilkortasun-tasa
iz. Leku jakin batean, aintzat hartzen den kopuru osoarekiko, denbora tarte batean hiltzen direnen kopurua. Ik. heriotza tasa. Umeen hilkortasun tasa asko jaitsi zen.

Aztergaia: hilkortasun-tasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh51 2021-01-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu hilkortasun-tasa formarik.

hilkortasun(-)tasa 53: Aizu, Argia 11, Berria 6, EiTB 10, Elhuyar 12, Consumer 7, Jakin, Laneki 3, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hilkortasun(-)tasa 11: Berria 9, Iñaki Mendiguren 2.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

[s.u. prebentzio] prebentziozko adj. Badaezpada, zerbaiti aurrea hartzeko, egiten dena. Ik. badaezpadako; behin-behineko. Prebentziozko espetxeratzea. Prebentziozko medikuntzaren bidez hilkortasun tasa jaisten ari da.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lehendik adibidea zen, baina erabilia da, eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa. Gaur egun bereizten dira hilkortasun-tasa edo heriotza-tasa (mortalidad) eta hilgarritasun-tasa (letalidad). Definitzean kontuan izatekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hilkortasun sarreran.

hilkortu, hilkor/hilkortu, hilkortzen
du ad. zah. Hilduratu.

Aztergaia: hilkortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hilkor(tu), hilkortzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

hilkutxa
iz. Hilaren gorpua, ehorzteko, sartzen den kutxa. Ik. zerraldo. Zurezko edo berunezko hilkutxa. Hilkutxa hobian sartu.

Aztergaia: hilkutxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
hilobi
iz. Norbaiten hilotza ehorzten edo jartzen den lurpeko edo lurgaineko tokia. Ik. hobi. Hilobiko zulo barruan. Hilobirako kutxa atontzen. Harrian ebakitako hilobia. Familiaren hilobian lur eman diote. Ai, zuek, lege maisu eta fariseu itxurazaleok!, hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak dira baina barrutik hil hezurrez eta ustelkeriaz beteak.

Aztergaia: hilobi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
hilobi gune, hilobi-gune
iz. arkeol. Antzinateko hilobiak edo hilobiak eta haien inguruan eraikitako tenplu eta kidekoak dituen gunea. Sekhemkheten hilobi-gunea.
hilobi maskara, hilobi-maskara
iz. art. Hildako baten aurpegiaren hiru dimentsioko kopia zehatza, haren aurpegiaren molde bat erabiliz egiten dena. Tutankamonen hilobi-maskara.
hilobi tenplu, hilobi-tenplu
iz. arkit. Antzinateko Egiptoko tenplua, jainkoturiko faraoi baten hilobitik hurbil, hura gurtzeko eta haren erregetza gogorarazteko eraikitzen zena. Hatxepsuten hilobi-tenplua.
hilobiratu, hilobira/hilobiratu, hilobiratzen
du ad. Hobiratu. Gorpuak hilobiratu.

Aztergaia: hilobiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hilobiratu, hilobira(tu), hilobiratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hilobiratu, hilobira(tu), hilobiratzen.

hilobiratze
iz. Hila hobian ezartzea, hobian ehorztea. Gerran hildako nebari hilobiratze duina emateko.

Aztergaia: hilobiratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

hilondo
iz. Hil ondorengo denbora. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Ik. hilondoko. Hilondoan har nazazu, santuen baltsan zeruan. Bizirik hainbeste ikusia zuenak, hilondoan ere bakerik ez! Jaiotzatik hilondoraino bizitza ertilanez eztitzen.

Aztergaia: hilondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabilera-oharrak

batez ere hilondoan (eta hilondoko) forman erabilia.

hilondoko
adj. Hil ondorengoa. Betiko galderak: Jainkoa, hilondoko irautea ala ezereza.

Aztergaia: hilondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

hilotz
iz. Gorputz hila, bereziki gizakiarena. Ik. hilotza; hilotzik; gorpu. Euridizeren hilotza. Hilotza lurperatu. Zauritu eta hilotzen artean aurkitu zuten.

Aztergaia: hilotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 Hilotz 'gorpu': guztira 72 ager., HMkoa, batez ere G (59 ager.), Bz 4 ager. Maizenik agertu den aldaera illotz izan da: 60 ager., G 56 (Cb Eg III, Izt C, Lard, Jaukol Biozk, SMitx Aranz, Inza Azalp, Zait Sof, Uzt Noiz, Berron Kijote, Etxde AlosT, Etxde JJ, Ibiñ Virgil, NEtx LBB, Or QA, Lab SuEm) eta B 4 (Enb, Eguzk GizAuz); ilotz forma bitan azaldu da G: A Ardi, Zait Plat); IEan ager. gutxi, 5 guztira: hilhotz (Ardoy SFran, Mde Pr), hilotz (Mde Pr), ilotz (Mde Po); EBan hilotz formak 5 agerraldi ditu (Arti MaldanB, Arti Tobera). 2 Hil-hotz 'bat-batean hila': guztira 9 agerraldi: illotz G 5 azaldu da: (Lard, Tx B III, Uzt Sas); IEan, hilotz 2 (Mde Pr), hilhotz 1 (E) eta ZuAm hil hotz 1 (Arch Fab); 3 hil-hotzik 'hil-hotz': guztira 29 ager.; HMan bakarrik, batez ere G: 25 (Lard, Zab Gabon, EA OlBe, Jaukol Biozk, SMitx Aranz, Lek EunD, Zait Sof, Gazt MusIx, Berron Kijote, Etxde AlosT, Etxde JJ, Lab SuEm, Zait Plat), B 3 (Ag AL, Enb, Altuna) eta EB 1 (MEIG IX); maizenik agertu den aldaera illotzik da (27 ager.); hilotzitu forma bat Bz (Balad).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'gorpua'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

gorpua; cf. hil-hotza, hil-hotzik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (Osoko Batzarra, 2010-03-26): forma lotuan emango dira bai izena eta bai adizlagunak, sarrera banatan eta hil sarrerako hil-hotza eta hil-hotzik azpisarrerak ezabatuz: "hilotz iz. 'gorpua'"; "hilotza adlag.: hilotza erori zen. Sin. hilotzik"; "hilotzik adlag. Sin. hilotza".

hilotza
adb. (Bat-batean) hila. Ik. hilotz; hilotzik. Hilotza erori zen. Bertan hilotza nahi duk geratu?

Aztergaia: hilotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adlag.: hil-hotza erori zen. Sin. hil(-)hotzik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (Osoko Batzarra, 2010-03-26): forma lotuan emango dira bai izena eta bai adizlagunak, sarrera banatan eta hil sarrerako hil-hotza eta hil-hotzik azpisarrerak ezabatuz: "hilotz iz. 'gorpua'"; "hilotza adlag.: hilotza erori zen. Sin. hilotzik"; "hilotzik adlag. Sin. hilotza".

hilotzik
adb. (Bat-batean) hila. Ik. hilotz; hilotza. Hilotzik utzi zuen. Hilotzik zetzan.

Aztergaia: hilotzik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. hil(-)hotza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (Osoko Batzarra, 2010-03-26): forma lotuan emango dira bai izena eta bai adizlagunak, sarrera banatan eta hil sarrerako hil-hotza eta hil-hotzik azpisarrerak ezabatuz: "hilotz iz. 'gorpua'"; "hilotza adlag.: hilotza erori zen. Sin. hilotzik"; "hilotzik adlag. Sin. hilotza".

hiloztu, hilotz/hiloztu, hilozten
da/du ad. Hilotz bihurtu. Guztia odolez bustita, Jenobebaren oinetan hilozturik.

Aztergaia: hiloztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

hilotz/hiloztu, hilozten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

hilotz bihurtu.

hiltamu
iz. bizk. Agonia. Hiltamuan sartu.

Aztergaia: hiltamu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHko corpusean 3 ager. ditu: Erkiag Arran (" hiltamuko kanpai-ots bereixia"; "eriotz-orduan, iltamu-aurrean berriro leen baizen garbi ta zindo geldi daiteala") eta Arti MaldanB ("egun berri hartan, hiltamu latz batean , animali guztiak akabatu ziren"); EEBSkoan 2, Aita Martin karmeldarrarenak: " iltamuko naigabeak", " iltamuko larritasunetan".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'agonia'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Deklinabidea

leku-denborazko kasuetan bakarrik erabiltzen den argituko da.

hiltasun
iz. Indarrik edo bizitasunik ez duenaren nolakotasuna edo egoera. Nagitasuna da gogoaren hiltasun bat.

Aztergaia: hiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hiltegi
iz. Abereak hiltzen diren lantegia. Hiltegira daramaten bildotsa bezala. Udal hiltegia.

Aztergaia: hiltegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 'hilerri' adieran 7 aldiz jaso da iltegi : B 1 (Laux BBa) eta G 6 (Mb IArg I, JMB ELG); 2 'matadero' adieran iltegi, hiltoki, mataderi(a) eta mataderu formak azaldu dira: iltegi B (Erkiag BatB) eta abere-hiltegi IE (Zerb IxtS) formak behin bakarrik azaldu dira; iltoki eta abere-iltoki 6 aldiz jaso dira, B (Erkiag BatB, Bilbao IpuiB); mataderi(a) G 3 (Tx B II, Uzt Sas) azaldu da, eta mataderu forma B 1 (Erkiag BatB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1 'hilerri' adieran iltegi (ildegi) 5 aldiz agertu da: B 2, G 3. EBn eta IEn ez da agerraldirik jaso; 2 'matadero' adieran: illtoki 1 (EgAs); hiltegi 3 (B 2, EB 1); mataderia 2 eta matadero 1 (B-G).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hiltegi 'matadero' (5), mataderia (1), matadero (1); AB38: hildegi 'matadero' (1), hiltegi 'matadero' (7), matadera (1); AB50: hiltegi 'matadero' (3), hiltoki 'matadero' (1), matadero (2); HiztEn: hiltegi 'matadero', hiltegi 'hilerri'; LurE: hiltegi 'matadero', hiltegi 'hilerri', hiltoki 'matadero'.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hiltegi, mataderia.

Jatorrizko forma

industri hiltegi; udal-hiltegi.

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

nahiz abere-hiltegi modukoren bat egokiago izan litekeen, hiltegi soila onartu da, ahate-hiltegi bezalakoak eratzeko abantailengatik.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tegi aditzoinekin.

hiltoki
iz. Hiltegia. Ardia bezala, hiltokira eraman zuten.

Aztergaia: hiltoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

hiltzaile
adj./iz. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, hiltzen duena. Ik. eraile; hilgarri. Tarteka badela emakume gizon-hiltzaileren bat ere. Emakume-hiltzaile gehienak ardozaleak dira. Zezena eta zezen-hiltzailea. Haurraren hiltzailea atxilotzeko. Ez dugu hiltzailearen arrastorik atzeman. Aingeru hiltzailea.

Aztergaia: hiltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hiltze
1 iz. Heriotza. Hiltze on bat eman diezagula. Leon XIII.a aita santuaren hiltzea. Gu bekatutik eta hiltzetik begiratzeko.
2 iz. Hilketa. Zerri-hiltzea. Hiltze izugarria izan zen han.

Aztergaia: hiltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zerri-hiltzea; hiltze on bat eman diezagula.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zerri-hiltzea; hiltze on bat eman diezagula.

hiltzeka
iz. g. g. er. Giza hiltzea. Ik. erailketa.

Aztergaia: hiltzeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

giza hiltzea.

hiltzeko
1 adj. Hilgarria. Hiltzeko gaitza. Sukar bortitz bat lotzen zaio, hiltzeko sukarra.
2 adj. Hiltzeko dena, hila izateko dena. Hiltzeko zezenak. Ez behi, ez hiltzeko aziendentzat.
Loturak

Aztergaia: hiltzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hil 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hiltzeko gaitza; hiltzeko zezenak.

hilzori
iz. Agonia. Hilzori gogorra izan du. Hilzori luzearen ondoren.

Aztergaia: hilzori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hilzorian, hilzoriko .

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-l+z-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: egokiago hil-zori grafia.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): bere garaian eztabaidatu zen.

hilzorian
adb. Hiltzeko zorian. Ik. hil hurren. Hilzorian nago, baina oraindik bizirik. Etxekoren bat hilzorian denean. Aita hilzorian atera zen Ondarretako kartzelatik. || Zuberotarren dantza ederrak hilzorian daude. Hilzorian zituzten beren aberri hizkerak.
Loturak

Aztergaia: hilzorian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "hil, hilkutxa, hil-ohe, hil edo biziko, hil-jantzi, hilarri, hilezin, hilzorian".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hilzori sarrerari dagokion azpisarrera.

hilzoriko
adj. Hilzoriko premian geundelako. || Hiltzeko zorian dagoen pertsona. (Izen gisa). Lepotik heltzen dio, hilzorikoak bizitzari bezala.
Loturak

Aztergaia: hilzoriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) hilzoriko (eta il zoriko) izlag. 2: MEIG ("Hilzoriko premian geundelako"), Ugalde Iltz ("Eta alako il zoriko antsi apal bat nonbaitetik urte zitzaion"); b) (h)ilzoriko (eta il[-]zoriko) 'hiltzen ari den pertsona' adierakoak 4: Ag G 3 (adib.: "Lepotik eltzen dio, il zorikoak bizitzari bezela eutsitzen dio", "Joanesen gelatxoan argia jarri dute, il-zorikoen argia"), MEIG ("Ahaleginean eta epetan ibili gabe sendotu behar den hilzorikoa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hilzori(z)ko (eta h. zoriko, h.-zorizko, il-zoriko) 6: Loidi ("Nere osabaren il-zoriko amets aiek entzun-ezkero, bere biziera obeto zaitzen asi nitzan"), EKUrtek 1984 ("Hilzorizko egoerari buelta emanda, indar berriz hedatzen eta indartzean hasia da"), Hemen 1987 ("Hil zoriko mito zaharrak"), X. Olarra ("Halako gehiegizko gozotasun hil-zorizkoa"), M. Orbe ("Badirudi hauei ez doakiela ezer kokatuta dauden herriko hizkuntza hilzoriko burruka latzean arituarren"), L. Anselmi ("Ume eldarniagarri eta apika hilzorikoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hilzoriko : Euskalterm 2 (hauetan h. ezkontza 'matrimonio in articulo mortis'); il zoriko : DFrec 1 (Deia: "Il zoriko epe luze bat jasan dogu danok") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hilzoriko : HiruMila (izlag. moribundo), PMuj DVC (il-zoriko: 'agónico, propio de la agonía'; ilzoriko ezkontza 'matrimonio in extremis'; eta iltzoriko: 'agónico') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hilzori sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper