13 emaitza heriotza bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

heriotza
1 iz. Biziaren etena; bizitza baten bukaera . (Batez ere gizakiez mintzatzean erabiltzen da). Ik. hiltze. Zuk bizia aukeratu zenuen; nik, ordea, heriotza. Bizitza nolakoa, heriotza halakoa. Bizitzan eta heriotzan. Lazaroren gaitza, heriotza eta piztea. Haren heriotzaren mendeurrenean. Berezko, ustekabeko heriotza. Heriotza on bat izateko. Heriotzako orduan. Heriotzako arriskuan. Heriotzaraino belaun gorrien gainean ibilita ere. Heriotza dakarren pozoia. Oraingo urkamendiko heriotza baino askoz gogorragoa zen gurutzekoa. Halakoak heriotza merezi du. Zerbait heriotzaren azpian agindu, debekatu. Heriotzara kondenatuak. || Zaldiaren heriotza.
2 iz. (Gizaki eragiletzat harturik, izen berezi nahiz izen arrunt bezala). Ik. herio. Heriotza izugarriaren atzaparretan. Goiz hartan Heriotza ikusi zuen azokan; eta Heriotzak keinu bat egin zion morroiari.
3 iz. Zerbaiten desagertze edo suntsitzea. Garbitasuna da haragiaren heriotza eta arimaren bizitza. Bide horretatik heriotzara doa euskara.
4 iz. Giza hiltzea, hilketa. Heriotza bat eginda, Ameriketara joan zen. Bizkaiko baserri batean harrigarrizko heriotza egin zutela. Bazekien nor zen heriotza ikaragarri haren egilea. Hainbeste lapurreta, etxe erretze eta heriotza ikusita.

Aztergaia: heriotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

heriotz(a) formak HMkoak dira eta heriotze IEkoa; (h)eriotz formak 158 ager. ditu. Nagusiki HM: G 129 (Cb Just, Mb IArg I, Mb IArg II, Ub, AA III, Gco II, Arr May, Arr GB, Lard Jaukol Biozk, Ldi BB, Or Poem, Or Eus, Inza Azalp, Ir YKBiz, KIkG, ArgiDL, Ag G, Or SCruz, TAg Uzt, Ill Testim, Zait Sof, ABar Goi, EA OlBe, SMitx Aranz, Basarri, Uzt Sas, Berron Kijote, Etxde AlosT, Etxde JJ, NEtx LBB, Or Aitork, Or QA, Txill Let, Ugalde Iltz, Munita, NEtx Antz, NEtx Nola, Salav, Uzt Noiz, Azurm HitzB, Lasa Poem), B 21 (Añ EL1, Añ LoraS, Añ GGero, JJMg BasEsc, KIkV, Ag Kr, Echta Jos, Or Tormes, Erkiag BatB, Erkiag Arran, BEnb NereA); IE 5 (Legaz, Izeta DirG, Mde Pr) eta EB 3 (Arti MaldanB, MEIG); (h)eriotza forma 949 aldiz jaso da: G 481 (Cb Eg II, Cb Eg III, Cb Just, Mb IArg I, Ub, It Fab, Mg CC, AA I, AA II, AA III, Gco I, Gco II, VMg, Izt C, Xe, PE, Ud, Aran SIgn, Bv AsL, Lard, Apaol, Arr GB, Or Poem, Or Eus, Inza Azalp, Ir YKBiz, KIkG, ArgiDL, A Ardi, Ag G, Or Mi, Or SCruz, Urruz Zer, TAg Uzt, Ill Pill, Zait Sof, ABar Goi, Or Aitork, Uzt Noiz, Uzt Sas, Uzt LEG I, MAtx Gazt, Vill Jaink, And AUzta, Berron Kijote, Etxde JJ, JAIraz Bizia, NEtx LBB, Or Aitork, Or QA, Txill Let, Munita, Zait Plat, NEtx Antz, Ugalde Iltz); B 455 (Egiak, Gamiz, Cb CatV, Zav Fab, Mg CO, Añ EL1, Añ EL2, Añ LoraS, Añ GGero, Astar II, CatBus, CatLlo, JJMg BasEsc, Mg PAb, AB AmaE, Azc PB, Itz Azald, Ag AL, Enb, KIkV, A BeinB, Ag Kr, Echta Jos, Kk Ab II, Or Tormes, Balad, BEnb NereA, Gand Elorri, Bilbao IpuiB, Erkiag BatB, Etxba Ibilt, SM Zirik, Akes Ipiña, Alzola Atalak). IEan 9 (Añ CatAN, Legaz, Gç, Zub) eta EB 4 (Mde HaurB, MEIG I, MEIG II); heriotze 646 aldiz azaldu da, gehienetan IE (572: E, Lç, EZ Man I, EZ Man II, EZ Noel, EZ Eliç, Ax, Harb, Mat, Gç, O Pr, Hm, SP Imit, SP Phil, Mong, Bp I, Bp II, Tt Onsa, Ch, ES, Lg I, Lg II, Mih, Mercy, Mst, CatLan, LE Prog, CatB, Monho, Dh, JesBih, MarIl, Jaur, Etch, UskLiB, Bordel, CatLuz, Legaz, Bordel, Gy, Zby, Arb Igand, Dv LEd, Hb Egia, Jnn SBi, Laph, HU Zez, HU Aurp, Ip Hil, Elsb Fram, CatUlz, FIr, Iratz, Ox, CatJauf, Zerb IxtS, JE Bur, Lf Murtuts, Const, Etcham, Ardoy SFran, Mde Pr, Zerb Azk, Larz Senper, Casve SGrazi, Xa Odol, Xa EzinB); B 24 (Mg CO, JJMg BasEsc, Mg PAb, Balad), G 32 (Xe, Ud, Arr GB, Arrantz, Or Poem, Or Eus, SMitx Aranz, A Ardi, Ag G, Or Mi, ABar Goi, Uzt Sas, Vill Jaink, Ibiñ Virgil, Or Aitork, Txill Let, Gazt MusIx, Zait Plat) eta EB 18 (Arti MaldanB, Mde HaurB, MEIG, Arti Tobera).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

heriotz forma HMko euskalkietan ageri da; forma soila 48 aldiz azaldu da, eta konposizioan 59 aldiz, horietan 16 EB; heriotza argiak ere B-G dira, eta EBko 43 ager.; heriotz(a) erabakigaitzak 272 dira, euskalki guztietakoak; heriotze IEkoa da, eta EB 33 eta G 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: eriotz (161) eta eriotze (53); AB38: heriotz- (4), heriotza (18) eta heriotze (20); AB50: heriotz- (5), heriotze (9) eta heriotz(a) (81); HiztEn-LurE: heriotza.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

heriotze, -tza.

Euskaltzaindiaren Arauak

1: heriotzako orduan. 2: heriotza bat eginda, Ameriketara joan zen.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: heriotza eman, heriotza(-)epai, heriotzara eraman, heriotza-zigor .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adiera aktiboa ere baduela adieraziko da, bestela galtzeko arriskua dagoelako (cf. "heriotza bat eginda, Amerikara joan zen"), nahiz testuinguru guztierako ez den aski (hil beti aski ez den bezala).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "Heriotza zigor, herio zigor. Merezi du aipatzea edo bietako bat hobestea-edo, bidenabar elkarketa horretan -a organikoa ez dela kendu behar gogorarazteko (ez galtzea dagokio, ezta?)" (1995-07-19)

heriotza agiri, heriotza-agiri
iz. Norbaiten heriotza egiaztatzen duen agiri ofiziala. Norbaitek 36ko heriotza-agiriak kendu zituen hilerriko liburutik; dokumentuak falta dira. Gure amak aitaren heriotza agiria eskatu behar izan zuen.

Aztergaia: heriotza-agiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh50 2021-01-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu heriotza(-)agiri formarik.

heriotza(-)agiri 73: Argia, Berria 24, EiTB 12, Elhuyar, Elkar 20, Consumer 8, Euskaltzaindia 3, Jakin 3, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

heriotza(-)agiri 11: Berria 2, Edorta Jimenez 4, Xabier Etxabe, Aingeru Epaltza, Josu Zabaleta, Alberto Ladron Arana, Juan Kruz Igerabide.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: partida de defunción.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa heriotza sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Idazkera aldatu: heriotza-agiri edo heriotza agiri. || 1- Hizkuntzarentzat mesedegarria da, lexikalizazio maila handikoa baita

 - [E208]: Azpisarrera moduan sartzea proposatzen dut. || Aski erabilia delako eta berau bultzatuz gero jada batasunerako bidea markatzen delako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Adibide gisa jasoko da heriotza sarreran.

heriotza arrisku, heriotza-arrisku
iz. Hiltzeko arriskua. Ik. bizi arrisku. Gibeleko transplante hauetan heriotza arriskua dago bai hartzailearentzat eta baita emailearentzat ere.

Aztergaia: heriotza-arrisku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh54 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu heriotza(-)arrisku formarik.

heriotza(-)arrisku 57: Argia 2, Berria 5, Deustuko Unibertsitatea 6, Euskal Herriko Agintaritza 8, EiTB 11, Elhuyar, Elkar 2, Consumer 4, Gomylex 10, Jakin, Karmel, Laneki 5, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

heriotza(-)arrisku 28: Berria 7, Asisko Frantzizko, Elizen arteko Biblia, Xabier Olarra, Josu Zabaleta, Bernardo Atxaga, Pako Aristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konbinazio librea da, baina adibide bat jaso liteke. hiltzeko arrisku adibidea ere proposatu da, berez, egokiagoa delakoan. Bide batez, bizi-arrisku forma adibide azaldua da bizi sarreran, eta azpisarrera dagokio.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa heriotza sarreran.

heriotza eman
ad.-lok. dio Hil, bizia kendu. Erabaki zuten Jesusi heriotza ematea. Hitz horiezaz heriotza ematen didazu, ama.

Aztergaia: heriotza eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

heriotza sarrerari dagokion azpisarrera.

heriotza epai, heriotza-epai
iz. Auzipetua hiltzera kondenatzen duen epaia.
heriotza tasa, heriotza-tasa
iz. Leku jakin batean, aintzat hartzen den kopuru osoarekiko, denbora tarte batean hiltzen diren pertsonen kopurua. Ik. hilkortasun tasa. Errege familiako haurren heriotza tasa % 29,4koa zen, garai hartako batezbestekoa % 20koa zenean. Inork ez du zalantzan jartzen, antibiotikoak desagertuko balira, heriotza-tasak gorantz egingo lukeela nabarmen.

Aztergaia: heriotza-tasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): heriotza(-)tasa 121: Laneki, Aizu, Deia, Elhuyar 18, Berria 35, Consumer 2, EiTB 41, Jakin, Argia 21.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: heriotza(-)tasa 43: Berria 34, Luis Elberdin 4, Oskar Arana, Iñaki Mendiguren, Karlos Zabala, Iñaki Heras, Xabier Arregi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: heriotza tasa (hilkortasun tasa*).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa heriotza sarreran.

heriotza zigor, heriotza-zigor
iz. Auzipetua hiltzera kondenatzen duen zigorra. Nigerian 487 pertsona daude heriotza-zigorraren zain.
heriotzagile
iz. g. er. Hiltzailea.

Aztergaia: heriotzagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

heriotzaldi
iz. Heriotzako ordua. Andres Abelino deunari hamar mila deabru etorri ei zitzaizkion, amorruz beterik, heriotzaldian.

Aztergaia: heriotzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

heriotzako ordua.

heriotzara eman
ad.-lok. Heriotzara eraman. Pilato zorigaiztoko hark eman du heriotzara Jesus.

Aztergaia: heriotzara eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HERIOTZARA EMAN. Llevar a la muerte. Cf. HERIOTZARA ERAMAN. Da orduban Salbagiliak erijotzara emon eban bere gorputza berbera. Astar II 209. Zere menpekorik txiki eta azkenekoena ere enzungabe heriotzera ematea, utsegite guzizkotzat idukiko zenduke noski. Arr GB 90. Nola da, Jaungoikoaren Semea eriotzera eta gurutzeko eriotzera alere, emana izatea? Arr May 125. Pillatu zori gaiztoko arek / Emon dau erijotzara. Enb 100. Aitak emoten dau erijotzarako bere seme bakar eta laztana, ta semiak emoten dau bere bizitzia zu salbetiagaitik. Ur MarIl 106

heriotzara eman 1, Elkar (“ta traizioa ageriko ekintzetan azaldu aurretik bihotzean sortzen denez, horregatik salatzen zintuela traidoretzat, eta beraz, heriotzara emana izan behar zenuela jarraitzen zuela pentsatzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

heriotzara eman 27: Elizen arteko Biblia 23 (“Norbaitek israeldar herritarra, esklabo bihurtzeko nahiz saltzeko, bahitu egin duela jakiten baduzue, heriotzara emango duzue. Horrela desagertaraziko duzue gaiztakeria zeuen artetik”), Asisko Frantzizko 2 (“Eta martiritza-irrikaz suturik, laurogeita hamar anaia inguru altxa ziren, beren buruak heriotzara emateko prest; eta, agindu bezala bereiz jarririk, zeintzuek, zenbat, nola eta noiz abiatu behar zuten jakin zain zeuden”), Iñaki Mendiguren (“Sokrates ez zen martiri filosofiko bat, paganismo jazarleak heriotzara emana”), Juan Garzia (“eta halako manda-mandatuzko erretolika luzez, ezen, mezua irakurri eta ulertu bezain laster, gehiagoko ezbai handi-txikirik batere gabe, zitzala mezulariak bat-bateko heriotzara eman, konfesatzeko astirik ere uzteke”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazio bat da (nahiz eta heriotzara eraman erabiliagoa den) eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa heriotza sarreran, eta definizio gisa ‘heriotzara eraman’ jar liteke.

heriotzara eraman
ad.-lok. Hiltzera eraman. Bildots gaizgabea bezala heriotzara eramana. Eritasun hau ez da heriotzara daramana.

Aztergaia: heriotzara eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eraman: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

heriotza sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eritasun hau ez da heriotzara daramana.

heriotzaz hil
ad.-lok. Hil; erail. Bere aitari edo amari biraoa esaten diona heriotzaz hil bedi. Santuen eta profeten odola, eta lurrean heriotzaz hilak izan diren guztiena.

Aztergaia: heriotzaz hil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HERIOTZEZ HIL Morir, matar. Cf. HERIOZ HIL. Iangoikua, orai dizit egiteko handia / Hiri honetan eriotzez hiltzen duzu jendia. 'Muere'. E 247. Sainduen eta profeten odola, eta lurrean heriotzez hilak izatu diren guziena. Dv Apoc 18, 24 (Lç heriotara eman, He hillaraziak). Bere aitari edo amari biraoa esaten diona eriotzez il bedi. Ir YKBiz 225. Eman zekién bothere [...] hiltzeko ezpataz, eta gosetez, eta heriotzez. "Pour tuer par [...] mortalité". Lç Apoc 6, 8. Ezen handik [zientzia arbola] ianen duan egun beretikan, hillen aiz heriótzeaz. Urt Gen 2, 17

heriotzaz hil 1: Berria (“Izan ere, bizitzaz dihardugunean, bizitza osoaz dihardugu: amaren sabelean ernaltzen denetik, heriotzaz hil egiten den arte “); ez dugu aurkitu heriotzez hil formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

heriotzaz hil 7: Imanol Zurutuza 3, Elizen arteko Biblia, Josu Zabalaeta; ez dugu aurkitu heriotzez hil formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Baztertua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia da (heriotzaz hil forman) eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa heriotza sarreran.

heriotzazko
adj. Heriozkoa, hilgarria. Gizonaren berezko grina makurrei heriotzazko gerra jartzen die Jesu Kristoren legeak.

Aztergaia: heriotzazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

heriozkoa.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper