54 emaitza hega bilaketarentzat - [1 - 54] bistaratzen.

hegabera
iz. Hegazti zangaluzea, usoaren tamainakoa, sabela zuria, paparra beltza, hegoen gainaldea berde-urdina eta bospasei lumako gandor beltza duena (Vanellus vanellus). Elur handiekin hegaberak galduta agertzen dira ehiztarien aukerarako.

Aztergaia: hegabera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Vanellus vanellus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Vanellus vanellus.

hegada
iz. Hegaldia.

Aztergaia: hegada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hegaldi, hegada.

Euskaltzaindiaren Arauak

h. hegaldi.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. hegaldi.

hegaka
adb. Hegan, hegaldatzen. Janari postuen inguruan hegaka dabiltzan euliak. Ai, uso baten hegoak banitu, hegaka igo eta hor atsedeteko! Euskal literatura maizago topatzen dugu behealdeetan narraska gaindegietan hegaka baino.

Aztergaia: hegaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

hegakor
adj. Airean barreiatzeko joera duena. Lainoak eta ke hegakorrak bezain xumea.

Aztergaia: hegakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gure corpusean. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko hegakor eta hegazkor .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Hauek dira EEBSn (ez-)hegakor lematizatuak: hegazkor (eta hegaskor) 4: Harluxet HE ("Substantzia organikoa, zuria, solidoa, kristalinoa, hegazkorra eta usain eta zapore berezikoa"), J. Urrujulegi ("ezin izan nuen izpiritu hegaskor hark irudikatu zidan amaren mezua deszifratu"), FisKim/DBH ("osagairik hegazkorrena edo irakite-puntu txikiena duena"), Hautaprobak 1994-96 ("Gizakia ez diren bizidun desberdinetan hormona-mota ugaria dago [etano gasetik aldehido hegazkorrerarte adibidez]"); ez-hegaskor 1, Elhuyar ("Solutu ez-hegaskor baten 5,40 g eransten zaizkionean 90 g urari 23,32 mmHg-koa da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ez-hegazkor : Euskalterm 1; hegaskor : AB38 2, HiztEn (Fis. lurrintzeko propietatea duen substantzia solido edo likidoa; memoria hegaskor AS Inform. elikadura elektrikoa etenez gero datuak galtzen dituen memoria...); hegaskortasun : AB38 1, HiztEn (hegaskor denaren nolakotasuna); hegaskortu : AB38 1; hegazkor : AB38 1, Euskalterm 5 (hauetan 1 bolatil sinonimoarekin); hegazkortasun : Euskalterm 3; hegazkortu : AB38 2, Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egakor : PMuj DVC (volátil, que vuela fácilmente); egakortasun : PMuj DVC (volatilidad); hegazkor : HiruMila (volátil), PMuj DVC (egazkor: volátil, volador, que vuela fácilmente) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

sistemaren araberako erregularra da, formaz (erabili izan den hegazkor -z-duna, berriz, oinarririk gabe geratu da, hegaztu aditza baztertutzat ematean).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

hegal
1 iz. Ertza, bereziki irtena. Teilatuaren hegala. Hemengoak ere hegal handiko etxeak dira. Ginbailari hegaletik helduz. Kapela sendo hegal-zabala. || Itsas hegalean aurkitzen ziren israeldarrak. Indietako hegal batetik bestera. Munduko lau hegaletatik.
2 iz. Ipar. eta naf. Hegoa, hegan egiteko organoa. Hegalak astinduz, oilarrak jo digu argitu baino lehen. Txoriñoa, nora hoa bi hegalez airean? Hegal ukaldiak. Hegalak hedatu. Nork emango dizkit egiazko askatasunaren hegalak, zuregana hegaldatzeko? Hegal azpian ezkutatua (Ik. hegalpe).
3 iz. Babesa. Nire sortetxetik hain urrun, utzirik amaren hegala.
4 iz. Arrainek eta hainbat ur animaliak igeri egiteko duten luzakin edo mintza. Bizkar hegala. Bular hegalak. Isats hegala.
5 iz. Abereetan, azken saihetsen eta aldaka-hezurraren arteko albo bakoitza; arrainetan gorputzaren aurrealdeko behealdea. Zerriaren hegalak. Legatz hegalak ilarrekin jan.
6 iz. Haize errotaren adarretako bakoitza, ehunez estalia.
7 iz. Eraikin batean erdiko zati nagusitik bereizten diren alboko zatietako bakoitza. Jauregiaren ezkerreko hegalean. Dorretxea komentuaren hegalari eskuineko saihetsaz da lotua.
8 iz. Hainbat gauzaren alboko zatia. Erasotzera zihoan gudarostearen ezkerreko hegalean. Futbol zelaiaren eskuineko hegaletik.
9 iz. Mendi baten aldatsa eta beheko aldea. Mendiaren hegi eta hegalean. Xeruenbordan sortua zen, Larhungo hegal batean. Aldudeko hegaletan.
10 iz. Soineko baten beheko alde lasaia. Gerrira jasoa zuen bere gonaren hegala. Soinekoaren hegalak eskuaz dauzkala. Inguratu zen, sotanaren hegalak herrestan.

Esaera zaharrak

Bere zorigaitzean inurriari hegalak sortu zitzaizkion.

Aztergaia: hegal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hegal : "Documentado desde Leiçarraga, se emplea más al Norte. Al Sur se encuentra en el s. XVIII en Larramendi y Mendiburu, aumentando algo su uso durante el XIX y sobre todo en el XX"; hego : "Propio de tradición occidental, aparece ya en RS. La forma ega es bastante menos frecuente y suele alternar con ego en los autores que la usan; hay además un ej. de egoa en Aguirre de Asteasu"; hegats : "Documentado en autores septentrionales ya desde Leiçarraga; al Sur se encuentra en Araquistain y en Ibiñagabeitia. Es frecuente (sobre todo en los textos más antiguos) con el significado de 'pluma de escribir'. La única forma documentada es (h)egats".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1 hegal : 142 ager., epe eta euskalki guztietakoak; HMko 56 ager. (G 32, B 24) eta IE 14, EB 64; 9 adiera desberdin ditu, besteak beste arrainarena eta hegaztiarena izendatzeko; hegazti/arrain banaketan, hegaztiarena da erabiliena (32 ager.); arrainarena adierazteko bi bider agertzen da, lehenengo epean IEan eta hirugarrenean EBan; 2 hego (hegaztiarena): 63 ager.; HMko hitza: B 13, G 22; IE 2; EB 23; hego, 'hegaztiarena' izendatzeko, hegoaldean gehien erabili den forma da; EBan ere hego erabiliena; 3 hegats : 28 ager.: G 5, B 1, EB 18; IE 4; arrainena izendatzeko hegats forma da gehien agertua: 15 ager., guztiak EBan; EBan hego eta hegal formak dira 'hegaztiarena' izendatzeko erabiltzen direnak eta hegats 'arrainarena' adierazteko.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hegal (15) eta hego (16); AB38: hegal (36) eta hego (25); AB50: hegal (5) eta hego (8); HiztEn-LurE: hegal, hegats, hego.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hegal, (hego).

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'teilatuaren, kapelaren,... ertza'. 2 Ipar. eta Naf. 'hegaztien hegoa'. 3 'arrainen igeri organoa'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

gerora hobeto zehaztu eta mugatuko diren adieren artean, orain aipatzekoak dira: 1) ertza; 2) Ipar. hegoa; 3) hegatsa

Forma-adieren gurutzamenduak

hegal / hegats / hego

hegal kolpe, hegal-kolpe
iz. Hegan egiteko hegoak astintzen diren aldietako bakoitza. Ez dela indarrik gabe, hegal kolpe batez bezala, igo den heinera altxatu.

Aztergaia: hegal-kolpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HEGAL-KOLPE Batida de alas. "Vol d'oiseau" Lecl. * Xori baten hegal-kolpeak [...] abisatzen zaituztela behiñtzat zure bizia are lausterrago dohala. He Gudu 140 (SP 120 xoriak airean hegaldatzen). Ez dela indarrik gabe, hegal kolpe batez bezala, igan den heinerat altxatu. Ardoy SFran 282.

LB: 2; EPG: 3; ETC: 16

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0

Bestelakoak

kolpe 2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Mailu kolpeak. Ezpata kolpe batez lepoa moztu zion. Lantza-kolpe batez saihetsa erdiratu zion. Tragaza-kolpez. Erroak barna dituen arbola bat ez du edozein haize kolpek lurreratzen. Ez dela indarrik gabe, hegal kolpe batez bezala, igo den heinera altxatu. || Bazterrak inarrosten ditu zizpa kolpeen harrabotsak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da; kolpe hitzaren erabilera berezia azaltzeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da hegal eta kolpe sarreretan.

hegal pibot, hegal-pibot
iz. kirol. Saskibaloian, erasoan saskiarekiko bizkarrez eta defentsan saskiaren azpian jokatzen duen jokalaria. Bilbao Basketeko hegal-pibotak belauna okertu zuen herenegun.

Aztergaia: hegal-pibot

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh50 2021-01-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hegal-pibot 45: Berria 44 (adib.: “Eskolta da, hegalekoa, eta hegal-pibota ere bai, 2,09 delako luzean”), EiTB (“19 urteko hegal-pibot kroaziarra Split taldetik dator”); hegal pibot 10, Berria (“Guztira 28 puntu sartu zituen hegal pibot kroaziarrak, baina Mumbru eta Salgado ere erabakigarriak izan ziren”); hegaleko pibot 13: Berria 4 (adib.: “Europako hegaleko pibot onena David Andersen australiarra da”), EiTB 9 (adib.: “Hrvoje Peric Zadarreko hegaleko pibotak Iurbentiako jokalaria gainditu zuen 40ko balorazioarekin, baina bere taldeak jasotako porrotagatik saria Marco Banici eman diote”). // hegal(-)pibot 115: Berria 111, EiTB 2, Elkar, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hegal-pibot 40, Berria (adib.: “Gustura zabiltza orduan hegal-pibot moduan jokatzen?”, “Robert Tomaszek poloniar hegal pibota eta Roberto Gabini alero argentinarra fitxatu ditu Tau Baskoniak”); hegaleko(-)pibot 2, Berria (“Hiru entrenamendu soilik egin baditu ere, Bidorretak, joan den ostegunean fitxatutako Martin Rancik hegaleko pibotak lehen minutuak jokatu ahal izago ditu”, “Batetik, Cesar SanMartin hegalekoa, eta, bestetik, Richard Scott hegaleko-pibota erabat itxi gabe dago fitxaketa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: pibot. Saskibaloian || pibote. Saskibaloiaz beste kiroletan.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es alero-pivot / fr ailier fort, pivot en avant: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu hegal(-)pibot formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: hegal(-)pibot; hegaleko pibot TN dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da

Baztertzekoa, aski izan daitezke hegaleko proposatua eta pibot arautua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta erabilia. Jasotzekoa izan liteke, Kirol. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hegal eta pibot sarreretan.

Jakite-arloak

Kirol.

hegalabur
iz. Atun mota, bizkarralde urdinxka eta zilar koloreko sabelaldea duena, eta bi bizkar-hegal dituena (Thunnus thynnus). Ik. atungorri.

Aztergaia: hegalabur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Thunnus (Thunnus) thynnus. Sin. atungorri.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Thunnus (Thunnus) thynnus.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: latineko izenean Thunnus bi bider errepikatua.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): ondo dago.

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak araua aldatu du izen taxonomikoa soilduz: hegalabur iz. Thunnus thynnus Sin. atungorri

hegalalde
iz. g. er. Hegaleko aldea.

Aztergaia: hegalalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egal alde 1: Salav ("Guri mendiaren beeko egal aldetik tokatu zitzaigun pasatzea Villarreal aldera"); ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko hegal-alde azpisarrera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hegalalde 4: Xake ("Peoi guztiak xaketaularen hegalalde batean aurkitzen badira, nahiz eta peoi bat gehiago izan, 99%-tan berdinean geratuko da partida", "Abantaila baduzue ez itzazue utzi peoi guztiak hegalalde batean", "Dama hegalaldean aurrerabidetuko da posiziozko borroka", "Erdiguneaz jabetu baino nahiago dute hegalaldeko irekigunearen bidez kontrolatu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hegalalde : Lh DBF (bord d'une meule de moulin); DRA (borde de una muela de molino) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

berria, eta ongi eratua, sistemaren arabera (cf. aurrealde bezalakoak).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

hegalari
1 adj. Hegan egiten duena, hegaldatzen dena. Tximeleta hegalariak. Nire arima hegalariak gozatu baitu zerua. Hitz hegalaria paperean lotzen eta gelditzen delako.
2 (Adizlagun gisa). Zabaldietan barrena zebilen hegalari.

Aztergaia: hegalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

hegaldaka
adb. Hegan, hegan eginez. Aingeruak hegaldaka abiatzen dira gero. Ogi meten gainean hegaldaka ikusten diren eltxoak. Hegaldaka baitabil emazteen irudimena.

Aztergaia: hegaldaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

hegaldarazi, hegaldaraz, hegaldarazten
du ad. Hegan eragin. Landa loreztatu horiek Jainkoarengana hegaldarazten dute nire gogoa.

Aztergaia: hegaldarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hegaldarazi, hegaldaraz, hegaldarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hegaldarazi, hegaldaraz, hegaldarazten.

hegaldari
adj. Ipar. Hegalaria. Arranoa baino hegazti hegaldariagorik ez da. Antxeta hegaldarien zarata.

Aztergaia: hegaldari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'hegalaria'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. hegalari.

hegaldatu, hegalda, hegaldatzen
1 da ad. Hegoen bitartez edo bestelako baliabide bat erabiliz, airean higitu; hegan abiatu. Ik. hegan egin; hegatu. Nola arranoa baita hegaldatzen zerura, eta gero berriz jaisten behereko mortura. Zuregana hegaldatzeko. Goregi hegaldatzen bada. Inon hatzik utzi gabe, airean hegaldatu balitz bezala. Gora zara hegaldatu, uso garbi aratza. Etengabe bata bestearen atzetik hegaldatzen ari diren hegazkinen burrunba.
2 da ad. Berez hegan egiteko gai ez diren gauzez mintzatuz, airean goratu eta higitu. Teilak airez aire hegaldatzen. Gazterik hegaldatu zen mundu honetatik.

Aztergaia: hegaldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hegaldatu, hegalda, hegaldatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hegaldatu, hegalda, hegaldatzen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Erregimena adierazi behar: "da"'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): "da" aditza dela esango da.

hegaldi
iz. Hegan egitea; hegan egiten den bitartea. Txepetxak adarrez adar guztiz biziro eta alai egiten zituen bere hegaldi errazak. Arrano hegaldi bizkorrez. Hegaldia eraitsiz. Shelley-ren laino arteko hegaldiak. || (Hegazkinez mintzatuz). Bilbotik Bartzelonarako hegaldian. Hegaldi merkeen konpainia.

Aztergaia: hegaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hegaldi, hegada.

hegaldun
adj. Hegala duena; hegalak dituena. Ik. hegodun. Kapela hegalduna. Intsektu hegaldunak. Gogo-bihotzak hegaldun airetan.

Aztergaia: hegaldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
hegaleko
iz. kirol. Taldekako zenbait kiroletan, zelaiaren hegaletako batean jokatzen duen jokalaria. Eskuin hegaleko edo ezker erdilari bezala joka dezake. Baskoniak Ruben Douglas hegalekoa fitxatuko du.

Aztergaia: hegaleko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hegaleko 884: Berria 650 (adib.: “Alavesek Raul Llorente hegalekoa fitxatu du”, “ezker hegaleko atzelari bat eta aurrelaria behar ditu taldeak”), EiTB 225 (adib.: “ordezkoen artetik zelairatzearekin ez da asetzen ezker hegaleko erdilaria”, “Baskoniako hegalekoak 37 puntu egin zituen”), Argia 7 (adib.: “berdin pasatzen dute baloia, berdin egiten dute korrika, izan hegalekoa edo pibota, teknika berdina, joko estilo berdina denek!”), DiarioVasco 2 (adib.: “Iñaki hegaleko jokalariak falta bat jaurti eta baloia langara bidali zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hegaleko 342: Berria 340 (adib.: “Halere, ezker hegaleko jokalari bat gehiago izateak ez dio kalterik egingo Aguirreri”, “Hegalekoa jaurtitzaile ona dela erakusten ari da kanpoko lerrotik”), Joan Mari Irigoien 2 (adib.: “Hura bai fenomenoa! - esaten zidan aitak, hegaleko brasildarraren balentriak aipagai“).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: estremo* e. hegaleko. Futbolean erabiltzekoa || futboleko postuak. Atezain, alboko (atzelari) [lateral*], eskuin alboko (atzelari), ezker alboko (atzelari), erdiko atzelari [zentral*], libero, euskarri [pibote*], erdiko erdilari [mediozentro*, erdizentro*], erdilari [interior*], eskuin erdilari, ezker erdilari, aurrelari, hegaleko [estremo*], eskuin hegaleko, ezker hegaleko, erdi-punta [punta-erdi*], punta aurrelari

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es extremo / fr ailier: Elhuyar: (Dep.) hegaleko / Nolaerran: (kirol) hegaleko / Zehazki: (fútbol) hegaleko / Labayru: (deporte) hegaleko / Adorez5000: (Dep.) hegaleko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

hegalez
adb. Hegan. Txoritxo bat heldu da nire herritik hegalez.
Loturak

Aztergaia: hegalez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HEGALEZ. Volando. Geroztik nabilazü hegalez airian. ChantP 24. Bi arrano gothor[r]ik, hegalez. SGrat 13. Xoritto bat heldu da beti / Nere herritik hegalez. Elzb Po 181. Beliak hegalez bazabiltzan zelian. Mde Pr 130. Bihotzez bihotz mundu guzia kurri dezala [amodioak] hegalez. Xa Odol 322.

hegalez 2: Berria (“Behin bide horretaraz gero, bada, ezkerretik segituko dugu, eta Elzarre mendi tontorreko mazela oihantsuan ibiliko gara, hegalez hegal”), Erlea (“Haatik inozokeria horrek asko lagundu ninduen, fisikoki ez nuen askatasunetik anitz ekarriz ametsaren hegalez, gure mendien artera itzuli artean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hegalez 6: Herria 2 (“Zeruan zehar hegalez ari”), Pello Zabala 3 (“Gau-ainhara badoa hegalez firrindan”), Itxaro Borda (“Ibaia hegalez kilikatzen zuten noiztenka, desafioz bezainbat gosez”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa hegal sarreran.

hegalpe
iz. Hegalaren azpia. Ik. hegape. Belokeko Amaren hegalpe beroan. Oiloak bere txitak hegalpean biltzen dituen bezala. Etxe hegalpean.

Aztergaia: hegalpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. hegape

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

hegaltaz
adb. zub. Hegan, hegaldaka.

Aztergaia: hegaltaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan hegaldaz sarrera: Lç Ap 4, 7 ("Hegaldaz dabilan arranoa bezalako zen"), Mst III ("Hegaltaz igaraiten diren elhetzaz" #mdash# v. tbn. Egiat), Arch Fab ("Hegaltaz joaiten"), Ip Dial ("Egün lürrian herrestaka dabilan har baten bihar hegaltaz [...] ikhustia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hegaltaz : HiztEn (Zub.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hegaltaz : EuskHizt (1757; hegaldaz 1571, Zub.), ElHizt (Zub.), HiruMila (Zub.), DRA // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

hegan, hegaldaka.

hegaluze
iz. Hegalaburraren antzeko atun mota, hura baino txikiagoa, haragia zuriagoa eta bular-hegalak luzeagoak dituena (Thunnus alalunga). Ik. atunzuri. Antxoa txikiak erabiltzea, hegaluzeak harrapatzeko.

Aztergaia: hegaluze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Thunnus (germo) alalunga. Sin. atunzuri.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Thunnus (germo) alalunga.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak araua aldatu du izen taxonomikoa soilduz: hegaluze iz. Thunnus alalunga Sin. atunzuri

hegan
1 adb. Hegoen bidez airean higituz. Ik. hegaka; hegaldaka. Hegan ari zela. Arranoa airean hegan dabilenean. Jaunaren ondotik hegan etorria. Gari pilaren gainean hegan ikusten diren eltxoak. Zerurantz igo nahi eta hegan ezin joan. Hegan hasi zen.
2 adb. Airean higituz. Hegan doan hosto baten hotsak ikaratuko ditu.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Azkar eta ondo, usoak hegan.

Aztergaia: hegan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hegan egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hegan egin.

hegan egin
1 du ad.-lok. Hegoen bitartez edo bestelako baliabide bat erabiliz, airean higitu. Ik. hegatu; hegaldatu. Hegan egin ezinik. Zuregana lurretik hegan egiteko. Arima hegaztia omen da, eta hegan egiteko sortua. Hegan egin nahi, eta oraindik motzak hegoak. Hegan egitea txikitatik izan da nire ametsa, eta parapentea hegan egiteko modurik errazena eta merkeena da. Antartika inguratzen duten izotzen gainetik hegan egingo duen helikopteroari so dago. || Ez zuen Soroak inongo mugaz gaindi hegan egin nahi izan.
2 du ad.-lok. Berez hegan egiteko gai ez diren gauzez mintzatuz, airean goratu eta higitu. Haizea hasi zuela eta kapelak hegan egin ziola. || Askorik ulertzen ez baduzue, utzi irudimenari hegan egiten.
3 du ad.-lok. Hegazkin edo kideko batean airean bidaiatu, gidari nahiz bidaiari bezala. 1934an, Kaliforniatik Hawaiira hegan egin zuen. Badakizu oso urduri jartzen naizela hegan egin behar dudanean. Ez zait gustatzen bidaiatzea, gorroto dut hegan egitea.
4 du ad.-lok. Oso bizkor mugitu. Hegan egin zuen uretan Bou Bizkaia traineruak.
5 du ad.-lok. Denboran gertatzen diren gauzez edo denboraz mintzatuz, bizkor igaro. Denborak hegan egin du eta gaur hamar urte betetzen dira ezbeharra gertatu zenetik. Bizitzak hegan egin baino lehen.
6 du ad.-lok. Pertsonez eta gauzez mintzatuz, ihes egin edo desagertu. Hegan egin dik hire Julietak! Askoren eskuetan diruak hegan egiten dik.
7 du ad.-lok. Albisteez eta kidekoez mintzatuz, oso azkar hedatu. Berriek hegan egiten dute. Albisteek hegan egiten dute herri honetan.

Aztergaia: hegan egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

heganagi
iz. jas. Basoiloa. Bihotz pilpirak entzuten dira, heganagi baten hego eragitea bezala.

Aztergaia: heganagi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Liter. 'basoiloa'.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. basoilo.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: basoilo [da nire ustez hobestekoa] (1995-07-10)

hegape
iz. Hegoaren azpia. Ik. hegalpe. Bere hegape gozoan babesturik. Hegapean hartzen ditu. Txita gaixoak oiloaren hegapera doazen bezala.

Aztergaia: hegape

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)egalpe 'lugar bajo las alas': Bp II, Egiat, LE, Dv Mt, Zub, Ir, Iratz, Etxde JJ, Or Aitork; egope : Mb IArg I; AA II; ETZ; Izt C; Echta Jos; ArgiDL; SMitx Aranz; Ker Ps; egape : GavS; CrIc; Añ EL; Ur MarIl; AB AmaE; A Ardi.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hegalpe 1, egape 1; AB38: hegape 1; HiztEn-LurE: hegalpe, hegape.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

hegats
1 iz. Luma. Buruko apaindura dena hegats, maripulisa ehun kolorekoa. Antzara-hegatsa bezain zuri.
2 iz. Hegaztien luma, idazteko erabiltzen dena. Tintaz eta hegatsez idatzia.

Aztergaia: hegats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 'luma': "Documentado en autores septentrionales ya desde Leiçarraga; al Sur se encuentra en Araquistain y en Ibiñagabeitia. Es frecuente (sobre todo en los textos más antiguos) con el significado de 'pluma de escribir'. La única forma documentada es (h)egats"; 2 'teilatu': "Documentado al Norte desde mediados del s. XVII; Al Sur lo emplea Orixe. La forma que predomina es hegatz": hegats JE Bur; hegatz JE Ber; egatz VocB, Iz Ulz; 3 'hego': hegats Lg II; Or BM; egatz: Ur Lev; EA; egatx: Ol Lev.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1 (h)egats : 18 ager. Horietatik 15 EBkoak dira eta 3 Gkoak; 'arrainaren hegatsa' da forma honen adierarik nagusiena (18tik 14 adiera honekin); 2 (h)egatz : 10 ager: IEko euskalkietan (4 ager.) eta Gz (2). EBz 4 bider agertu da; gehienetan (10etik 8tan) 'teilatu' adieran agertu da.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hegats (txoriarena) (2), hegats (arrainarena) (1) eta hegatx (1); AB38: hegats (arrainarena) (11); AB50: hegatz (arrainarena) (1); HiztEn: hegats (arrainarena).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hegatz, -ts.

Euskaltzaindiaren Arauak

'luma'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1) luma; 2) arrainen organoa

Formen arteko bereizketa semantikoak

ik. hegatz ('teilatua') eta hegal / hego

hegatu, hega, hegatzen
da ad. Hegan egin, hegaldatu. Airean hegatzen diren hegaztietatik pare bana. Elkarrekin hega gaitezen itsaso zabalean barrena. Hegatuko zen zerurantz Frantziskoren espiritua.

Aztergaia: hegatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hegatu, hega, hegatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hegatu, hega, hegatzen

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Agian erregimena markatu beharko litzateke (da + du). Cf. J. Cruz Etxeberria: Amatcen duenac egatcen du. Kempis (1829), 181'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'zein erregimen duen adieraziko da: ez, da eta du, oharrean eskatzen zen bezala,"da" soila baizik'.

hegatxabal
iz. Txori intsektujalea, arrea, buruan mototsa duena, habia labore alorretan egiten duena (Alauda sp. ). Noranahi hedatzen da hegatxabalen txorrotxioa.

Aztergaia: hegatxabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egatxabal 'langosta (insecto)' Or Mi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Alauda sp.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Alauda sp.

hegatxuri
iz. Antxeta moko-gorria (Larus ridibundus).

Aztergaia: hegatxuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Larus ridibundus.

hegatz
iz. Ipar. Teilatuaren hegala, ertza. Hegatz gainean.

Aztergaia: hegatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hegatz, -ts.

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'teilatu ertza'.

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

erabilera urriko forma da, tradizioak ez du ezer agintzen (ik. informazioa s.u. hegats); Iparraldean hegatz (eta hegaztegi) da gaur ahoz erabilia, eta hori jaso du Casenaveren hiztegiak: horiek eskainiko dira

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

teilatua

Formen arteko bereizketa semantikoak

ik. hegats ('luma; arrainen organoa') eta hegal / hego

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: hegats [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-07-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 2. teilatu osoa Zub. sartzeko eskatu du.

 - [E115]: teilatu osoa, ez, teilatu ertza, gainera Zuberoa gehienean arbelez dira hegatzak, ez teilaz.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): ez da orain sartzekoa.Erabakia (2002-07-18): Ipar. kendu behar da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Bere horretan utziko da lehen itzulikoa.

hegatze
iz. Hegan egitea, hegaldatzea.

Aztergaia: hegatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

hegaz
adb. Batez ere bizk. Hegan, hegan eginez. Hegaz doala. Hegaz dabil arranoa. Ihesi doaz gure egunak; ez, hegaz doaz. Idazten ez dena, dakigunez, maizegi doa hegaz.
Azpisarrerak

Aztergaia: hegaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. / AS: hegaz egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hegaz egin

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere.

hegaz egin
ad.-lok. Hegan egin. Txoritxoek ere ezin hegaz egin dute, jaio berriak direnean. Hegaz egin dute zerura.

Aztergaia: hegaz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hegazka
adb. Batez ere bizk. Hegaz, hegan. Ik. hegaka.

Aztergaia: hegazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere.

hegazkada
iz. Batez ere bizk. Hegaldia. Tximeleten koloreak eta hegazkadak erakarrita.

Aztergaia: hegazkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere.

hegazkaldi
iz. Batez ere bizk. Hegaldia.

Aztergaia: hegazkaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere.

hegazkin
iz. Airean ibil daitekeen ibilgailua, airea baino astunagoa, hegoduna eta motorduna. Ik. aireko. Hegazkinez joan. Hegazkina aireratu, lurreratu. Gerra-hegazkina. Garraio hegazkina.

Aztergaia: hegazkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-01-12
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

abioi, hegazkin, aireko; uregazkin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hegazkin-ontzi , hegazkin txiki [ik. araua s.u. abioneta*].

Informazio osagarria
Zerrendako forma hobetsiari dago(z)kion bigarren mailako forma(k)

abioi, aireko bigarren mailakoak (ik. oharra s.u. abioi)

hegazkin arin
iz. Hegazkin txikia, aireratzean 5.670 kg edo gutxiago pisatzen duena. Hegazkin arin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen atzo.
hegazkin konpainia, hegazkin-konpainia
iz. Hegazkin bidez pertsonak edo gauzak garraiatzen dituen enpresa. Ik. aire konpainia. Air France hegazkin konpainia. Hegazkin-konpainiek ez dituzte bere gain hartzen zenbait kalteren ordainak.

Aztergaia: hegazkin-konpainia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh82 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

adib.: hegazkin iz. Airean ibil daitekeen ibilgailua, airea baino astunagoa, hegoduna eta motorduna. Ik. aireko Hegazkinez joan. Hegazkina aireratu, lurreratu. Gerra-hegazkina. Air France hegazkin konpainia. Garraio hegazkina.

hegazkin(-)konpainia 205: Aizu 5, Argia 8, Berria 77, EiTB 48, Elhuyar, Elkar 5, Consumer 51, Espainiako Gobernua, Laneki 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hegazkin(-)konpainia 90: Berria, Herria, Edorta Jimenez, Iñaki Heras, Oskar Arana, Pello Salaburu, Javi Cillero, Anjel Lertxundi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

EHn aire(-)konpainia azpisarrera gisa jasoa dago. Hau ere azpisarrera izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hegazkin sarreran.

hegazkin ontzi, hegazkin-ontzi
iz. Hegazkinak lurreratzeko edo aireratzeko behar diren instalazioak dituen gerraontzia. Amiantoa du barruan Frantziako Clemenceau hegazkin ontzi zaharrak.
hegazkineria
iz. Aireko armada osatzen duten hegazkinen multzoa. 1940ko udan, Alemaniako hegazkineria Britainia Handiko aireportuak eta radar estazioak bonbardatzen hasi zen.

Aztergaia: hegazkineria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-18
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hegazkineria 1, MerkatZuzenb ("Hegazkineria Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak 1991ko urtarrilaren 7an emandako ebazpenak titulu aeronautiko zibilak lortzeko arauak ezarri zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hegazkineria : AB38 1 (Saioka/7 #mdash# 'aviación'), HiztEn (hegazkinen multzoa), Euskalterm 1 (hegazkineriarentzako zerbitzu meteorologiko) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

hegazkineria : Egunk 1999-06-25 ("Espainia Nazionalean ez dago hegazkineria alemanik, ezta atzerritarik ere. Hegazkineria bertakoa, espainiarra dugu. Hegazkineria espainiar prestu eta heroikoa"); ik. 2002-06-25 (A. Olabarri: "Gernika [...] matxinatuei laguntzen zien hegazkineriak suntsitu zuela").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hegazkineria : ElhHizt (aviación: conjunto de aparatos), HiruMila (ik. abiazio), Casve EF (aviation: ensemble des appareils) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal aviación / aviation formen ordainak: HiztHand: 1 hegazkintza, abiazio; 2 aire armada; hegazkinak // HiruMila: 1 fabricación y transporte: hegazkintza, abiazio; 2 conjunto de aviones: hegazkineria, abiazio // ElhHizt: 1 hegazkintza, abiazio; 2 hegazkineria, abiazio, hegazkinak, abioiak // Lur EG/CE eta EF/FE: hegazkintza // Casve FE: aidezebilka, hegazkintza // HaizeG FB: egazketa // PMuj DCV: 1 acc. de volar: egazketa, egazkada, egada; 2 tiempo de vuelo: egaztaldi, egakaldi, egaldi; 3 modo de vuelo: egazkera; 4 deporte del vuelo: egazkintza, egazkunde, egazketa, egazkaritza // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, T-L LBF.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

gutxitan erabili da, baina -teria osaerako erregularra da.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria, eta multzokariak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-18) Onartu egin da forma, eta hiztegi-sarrera gisa aipatuko da, bere soilean.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abiazio.

hegazkingintza
iz. Hegazkinak egitea; hegazkin industria. Gamesa, hegazkingintzan lan egiten duen Arabako enpresa. Hegazkingintzari emandako dirulaguntzak.

Aztergaia: hegazkingintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan hegazkigintza sarrera 'fabricación de aviones', EEs 1930 ("Egazkia, Egazkigintza. Egazkiaren ibilkuntza zergatiak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)egazkingintza 4: J. Oregi ("Autogintza, eletronika, egazkingintza eta nukleoarena bezalako industriek aituak behar dituzte"), Saioka/8 ("Funtzionatzen duten maketen artean, aeromodelismoa edo hegazkingintza dugu arlo berezia"), FisKim/DBH 2 ("Garrantzi handiko aleazioen artean, altzairua daukagu, burdina eta karbonoaren disoluzioa, edo eta duraluminioa, hegazkingintzan erabilia", "Aluminioa oso arina da, eta horregatik erabiltzen da hegazkingintzan, leiho-markoak, jakiak biltzeko papera, etab. egiteko"); hegazkin eraikuntza EB 1: Garraioa ("Hegazkin eraikuntzarako lehen konpainia Gabriel eta Charles Voisinek fundatu zuten Frantzian").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hegazkigintza : AB38 5 (fabricación de aviones); hegazkingintza : AB38 3 (industria aeronáutica, construcción aeronáutica), AB50 3 (hauetan 1 egazkingintza; 'fabricación de aviones'), Euskalterm 1 (fabricación de aviones); hegazkintza : AB50 3 (egazkintza: hauetan e.-injeniero; denak 'aeronáutico' itzuliak), HiztEn (1 airea baino astunago diren ibilgailuen bidezko aire-nabigazioa; 2 hegazkinen azterketa eta fabrikazioa helburu duen teknika), LurE (hegazkinei eta hegazkin bidezko garraioari bereziki dagokion zernahi) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hegazkintza : EuskHizt (*1977, 1993; hegazkinei eta berezk. hegazkin bidezko garraioari dagokion zernahi), HiruMila (aviación, ciencia que estudia los vuelos aéreos), ElhHizt (1 aeronáutica; 2 aviación), EskolaHE (hegazkinei eta, bereziki, hegazkin bidezko garraioari dagokion zernahi), Lur EG/CE (aviación) eta EF/FE (aviation), Casve EF (aviation - science des vols aériens), DRA (egazkintza: aviación), PMuj DVC (egazkintza: aviación, deporte del vuelo); hegazkingintza : EuskHizt (egazkigintza 1930; hegazkinak egiteko jarduna) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

hegazkinlari
iz. Hegazkin bat gidatzen duen pertsona. Ez nuen sekula aitaren baimena lortuko hegazkinlari izateko.

Aztergaia: hegazkinlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goi-egaizkindari: Enb; egazkari ('aviador'; beste batzuk 'hegazkin' adiera dute): Enb.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hegazkilari EB 2 ager. (Mendiguren Bereziartu, X.: Gizartea; Urbistondo, D.: Amona); egazkari EgAs behin (Arozena, A.: DV, 1981); aviatur IE 1; piloto eta aldaerak (pilloto, pilotu, pillotu) dira gehien agertu direnak (19 ager.), HMan: B 4, G 3. EB-EgAs 12; IEan ez da agerraldirik jaso.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: abiadore (3); piloto (18); pilotu (4); AB38: piloto (1); pilotu (4); AB50: piloto (10); Euskalterm: abiadore, pilotu; HiztEn: hegazkinlari; pilotu, pilotutza; LurE: pilotu, pilotutza.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

hegazkinlari -n-duna da erregularra, eta ez dago -n-gabea hobesteko daturik.

hegazpe
iz. Aterpea, bereziki teilatuaren hegalaren azpikoa. Guardak Xilarreneko hegazpean jarriak ziren. Hegazpe txar bat edo zuhaizpe bat zituen aterpetzat.

Aztergaia: hegazpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-pe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

aterpea.

hegaztegi
iz. Ipar. Teilatua. Hegaztegia berritu. Hegaztegi gainean.

Aztergaia: hegaztegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'teilatua'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

teilatua (ik. hegatz).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hegazterren
iz. Pauma. Hegazterrena bezala harro-harro ibiliz.

Aztergaia: hegazterren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'pauma'.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Pavus Cristatus.

hegazti
iz. Animalia ornodun odol-beroa, gorputza lumaz estalia duena, mokoduna, hegoak eta hankak dituena, eta, oro har, hegan egiteko egokitua dagoena; (pl.) animalia horiek osatzen duten klasea. Lurreko abereak eta zeruko hegaztiak. Txoriak eta gainerako hegaztiak. Hegazti hegalariak. Hegazti zangaluzea. Hegazti harraparien habia. Hegazti motak. Agertu ziren hegazti samaldak. Hegazti hezurra. Hegazti ehiza. Itsas hegaztia.

Aztergaia: hegazti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hegazti(n).

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hegazti(-)hazkuntza.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hegazti-azienda, hegazti-denda .

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-n zalantzazkoa

hegazti azienda, hegazti-azienda
iz. Hegaztia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da).
hegazti denda, hegazti-denda
iz. Hegaztiak saltzen diren denda.
hegazti gripe, hegazti-gripe
iz. med. H5N1 birusak sortzen duen eritasun infekziosoa, berez hegaztiei eragiten diena, baina haien bitartez ugaztun espezie batzuk ere kutsatzen dituena. Vietnamen hiru lagun hil dira hegazti gripeak jota. Hegazti gripearen izurria hedatzen ari da.

Aztergaia: hegazti-gripe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hegazti-gripe 42: Elhuyar 13 (adib.: “Hegazti-gripeaz asko hitz egin zen duela hilabete batzuk”), Berria 2 (adib..: “Izan ere, ikerketa horietan, bi taldeek H5N1 hegazti-gripearen aldaerak sortu dituzte mutazioz laborategian, eta ikusi dute aldaera berriak gai izan direla hudoak arnasbideetatik kutsatzeko”), EiTB 27 (adib.: “Albistegian, Derion hegazti-gripeari buruz egindako jardunaldiaren berri emango dizuegu”); hegazti gripe 44: Consumer 5 (adib.: “Orain arte, gizakiengan hegazti gripea agertu den kasu guztietan, hegaztiek kutsatu dituzte gizakiak”), Berria 28 (adib.: “Zentzu honetan, behi zoroak eta txerri eta hegazti gripeak sortzen ari garen gizarte arriskutsuaren ondorio zuzena dira”), EiTB 9 (adib.: “ez genuen nahi hegazti gripearen gaineko film soil bat egin”), Argia 2 (adib.: “Hegazti gripeak, behintzat, nekez akabatuko gaitu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hegazti(-)gripe : Berria 343 (adib.: “Hegazti gripeak bi haur hil ditu, lehen aldiz Asiako ekialdetik at”), Iñigo Aranbarri (“Azkenean hegazti griperik baldin balitz, "responsables" zein diren markatzeko ote?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: hegazti gripe.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gripe aviar / fr grippe aviaire: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa hegazti sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

hegazti hazkuntza, hegazti-hazkuntza
iz. Hegaztiak haztea, bereziki lanbide gisa. Ik. hegaztizaintza. Hegazti hazkuntzan dihardu.

Aztergaia: hegazti hazkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "hegazti-hazkuntza: horretara idatzi beharko litzatekeela uste dut arau famatuen arauera" 1995-06-29

hegaztiki
iz. Hegazti haragia. Dieta horretan arraina eta hegaztikia gomendatzen dira.

Aztergaia: hegaztiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'hegazti-okela'.

hegaztizain
iz. Bizibidez hegaztiak hazten eta zaintzen dituen pertsona.

Aztergaia: hegaztizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHko corpusean ez da jaso; EEBSkoan behin azaldu da: egaztizaiñ (G); HiztEn: hegaztizantza.

Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

berria da, baina egokia.

hegaztizaintza
iz. Hegaztizainaren bizibidea, hegaztiak hazteko lanbidea edo jarduna. Ik. hegazti hazkuntza.

Aztergaia: hegaztizaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain- osoa dagokie eratorri berriei, ez forma zaharretako -zan-.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper