11 emaitza hasi bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

hasi, has/hasi, hasten
1 du ad. Hasiera eman; zerbaiten lehen zatia egin; jardunbide baten ondorio dena ez izatetik izatera igaro. Ik. abiatu 2; ekin1. Lan bat, egiteko bat hasi. Gerra hasi zutenean. Hirugarren eleberria hasi du. Urte berri bat hasten dugu gaur. Hitzaldia hasi zuenean. Esaldia hasten duen hitza. Bihar hasiko dituzte etxe berria egiteko lanak. Ongi hasi. Goiz hasi. Salamancan has eta Gipuzkoako Errenterian buka, Pazko bezperan. || (Partizipio burutua izenondo gisa).
2 da/du ad. (Eguraldiaz edo kidekoez mintzatuz). Euria, elurra, hotza hasi du.
3 da ad. (Hirugarren pertsonan). Urtea urtarrilaren batean hasten da. Han hasi ziren haren zorigaitzak. Gosetea hasi baino lehen.
4 da ad. (Osagarritzat partizipio burutugabea hartzen duela). Ibiltzen, mintzatzen, negar egiten hasi da. Hiztegi bat moldatzen hasi zen. Odola hozten hasten zaienean. Behar izaten hasten direnean. Zorionean hasiak gara, gero eta usuago asmoak eta iritziak agertzen. Noiz hasi zinen euskaraz ikasten? Ni ere harritzen hasia nauzue.
5 da ad. (Partizipio burutugabearen kideko adizlagunekin). Lanean, dantzan, otoitzean hasi. Borrokan hasi baino lehen. Honetan hasi aurretik. Berrizaleak ezeri begiratu gabe aldaketan hasi ziren arte. Negarrez hasi zen. Elkar joka hasi ziren. Goiz hasi zen bizibide egoki baten bila. || Lasai hasi nintzen. Burges txikiaren moduan hasi baino lehen. Izenak gora eta izenak behera hasi garenez gero. Besterik nuen, ordea, gogoan honetaz hasi garenean. Fabrikan hasi nintzenean. Ez naiz ni lehenik hasi.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Eroa da hasten duena lan urrent ez dezakeena. Hasiak egina dirudi. Haurrak hazi, nekeak hasi.

Aztergaia: hasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hasi, has, hasten. da/du ad. / AS: hasian-hasi Ipar.: hasian hasi, goazen bururaino.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hasian-hasi, hasi-masi

hasi eta buka(tu)
ad.-lok. Hasieratik bukaera arte. Inor gutxi izango litzateke gauza gure artean Etxaideren mailan ibiltzeko, hasi eta buka. Hasi eta bukatu, berrogeita lau egunean egin zuten. || Poema liburua erosi, parke batera joan eta, hasi eta buka irakurri nuen.
hasi-masi
iz. pl. Hastapenak, ikasi behar den zerbaiten hasierako gaiak. Gero eskolan hasi ninduten hasi-masietan. Gramatikaren hasi-masiak ikasi eta berehala.

Aztergaia: hasi-masi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

:iz.

Informazio lexikografikoa
Numeroa

ez-sing.

hasialdi
iz. Saioa, ekinaldia. Hasialdi batean hartu zuen sendagai guztia.

Aztergaia: hasialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+a-.

hasian hasi
ad.-lok. Ipar. Behin hasiz gero. Hasian hasi, goazen bururaino.
Loturak
hasiberri
adj./iz. Lanbide edo egiteko batean duela denbora gutxi hasi dena. Ez dira horregatik atzo baino gaur hobeak, eta joan den urtean bezain hasiberriak dira aurten. Tratulari hasiberria. Hasiberriaren jakinezaz.

Aztergaia: hasiberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+b-

Atzizkien araberako erabakiak

-berri.

hasibide
iz. g. er. Hasiera. Eta horretarako gaiena ez naizelarik, norbaitek hasibidea eman behar eta, banatorkizue.

Aztergaia: hasibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

asi(-)bide G 3: Ldi IL 2 ("Ta orretarako gaien enaizelarik, norbaitek asibidea eman bear-ta, banatorkizute", "Oñatik eman zion sallari ezin-aaztuzko asibidea: Gernika, Iruña, Gazteiz yarrai zazkio, lerdenki"), Anab Aprika ("Urak irakin bitartean, asi-bidez, ura anixetarekin atera zuten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hasi-bide (eta asibide) G-EB 2: Ldi (OEHko testuinguru berean), AAO 1989 ("Hasitako edo hasi-bidean dagoen Birregokitze Bateratu Eremua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

hasibide : EuskHizt (1930; G.er.; Hasiera), DRA (asibide: educación), PMuj DVC (asi-bide: método elemental) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hasiera.

hasiera
1 iz. Hastea; segida, sail edo hedadura batean lehenik datorren edo lehenik ikusten den zatia, lehen zatia. Ik. haste; hastapen. Urtearen hasiera, astearen hasiera. Liburuaren, hitzaldiaren hasiera (Ik. atariko; hitzaurre). Kalearen hasieran. Gauza guztien hasiera eta bukaera. Betikotasunak ez du hasierarik, ez amaierarik. Neketsuena hasiera da. Hemen izan zuen hasiera aitaren semearenganako haserreak. Munduaren hasieratik hona. Hasieran bazen Hitza. Ez dakigula jakitea omen da jakinduriaren hasiera eta iturburua. Hasiera horrek izan ditu ondoreak. Euskal literaturaren hasieran, jaiotorduan ia, Etxepare daukagu. Hasieran gaude oraindik. Hasieratik atzeneraino. || Harrera ona izan du hasiera-hasieratik.
2 iz. Itun Zaharreko lehen liburua, munduaren, gizadiaren eta judu herriaren sorrera kontatzen duena. (H larriz). Uste da Kristo aurreko V. mendean eman zitzaiola Hasiera liburuari bere azken moldea.
Azpisarrerak

Aztergaia: hasiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+e-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Adibideetan hasiera (Genesis) adiera?" (2006-07-06)

hasiera eman
dio ad.-lok. Hasi. Eguerdiko hamabi-hamabietan eman zioten hasiera ezteiari. Egun polita pasa genuen oso; goizean meza entzunez eman genion hasiera.

Aztergaia: hasiera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-11-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HASIERA EMAN (V-gip ap. Etxba Eib). (Con complemento dat.). Comenzar, dar comienzo (a). "Jaungoikuak emon zetsen gauz guztieri asieria" Etxba Eib. v. hasi. Nork asiera eman zion Greziatar edo Griegoen aginde edo Inperioari? Ub 56. Gauza guzien prinzipioa edo guziai asiera eman diena. Gco I 395. Ama Birjiña Santeak emo-eban asierea Egikai Santu oni. Añ EL1 177. Yesemaniko ortura, pasiño garratzari asiera emoteko egin zenduan bidealdia gaiti. Añ EL2 101. Egiteko oni nork asiera emango zion erabakitzeko. Lard 121. Lanbide gogoangarri oni asiera eman baño lenago, gai guziak ugari bildu nai izan zituen. Ib. 211. Aurtengo Junta jeneralai asieria emotera guazanian. (1868). BBatzarN 243. Onek Jenobeba ezkondu zuen aldarean bertan elizkizunai asiera eman zegien. Arr GB 128. Zer nai lani asiera ematerako. Arr May 86. Eta biotz andiaz bere biziera berriari asiera eman zion. Ib. 105. Soñekoa ebaki eta josteari asiera eman zion. Ib. 120. Letek onako onekin eman zion asiera. "Dio principio con el siguiente cantar" Or Eus 195. Guda-soroskien argibideei asiera ematea. EAEg 30-12-1936, 684. Eta eguerdiko amabi-amabitan eman zioten asiera ezteiari. Etxde AlosT 78. Aguazillak jendea ixilerazi zun eta musikariak doñu bati eman zioten asiera. Etxde JJ 174. Emon eutsan asikeria funtziñoari Don Pedrok. Bilbao IpuiB 147. Ala izan ez balitz, nik ez nioke edesti oneri asierarik ere emango. Anab Poli 138. Herri honetako gizon-andre, agure-atso eta neska-mutil guztiek jakin bezate, berehala emanen zaiola hasiera judizioari. Arti Tobera 276. Beti ere asiera eman diogu. Gero ikusi bear nola izango den amaia. Izeta DirG 50. "Daka" etxeari eskerrak, gure teatro lanari asiera ematera goaz. NEtx LBB 199. Karobia prestatzeari asiera eman genion. JAzpiroz 204. Egun polita pasa genduan oso [...]. Goizean meza entzunez eman genion asera. BAyerbe 154. Euskaldunak bakarrik giñala meziagaz jaiari asiera emoten geuntsenik. Gerrika 220. v. tbn. fB Ic I 21. Bv AsL 57. Itz Azald 34. Otx 36. (Con adjs. o determinantes). Bere Aitaren agindubari / asaiera ori emonik / nai dau orrela adietan emon / zetara jakun etorri. Urqz 80. Egunari asiera ederra eman zaio. Lab EEguna 116. Eta so bekio berorrek nere jaun orrek, leengo zaarrek ez ziotela beren atsotitzeri nolanaiko asiera eman oi. Berron Kijote 221(Sin complemento en dat.). Jafeten bostgarren seme / Tubal onarenak, / Españien asiera / eman genduenak. Afrika 32. Orain astera guaz / predikadoriak, / beñe kolejiyuan / ibilli gabiak. / Asiera eman du / Pello Errotariyak. Ud 36. Mutiko gaxte bat ez da berez gauza balantzako ezkil aundi bat bakarrik iraultzeko edo asiera emateko. Or QA 159 Dar la salida (en una competición). Bi aldetan arrasto bana egiten zan, andik asera emateko. JAzpiroz 124. Guk alde banatan jarri ta asera eman genduanean, arratsaldeko lauretan, berrogei gradu. Albeniz 117 Estrenar. Eztabaide gogorrak ebizen zarren eta zar etzireanen artean, zein ixengo ete zan kanpo santu barrie estrenauko oana, asikerea emongo eutsana, lelengo sartuko gaituenak gu ixengo gara, esaten eudien zarrak. Akes Ipiñ 17. 1949 garreneko Urtaillean emon yakon asikerea parroki barri oni, lelengo parroko jaune Atutxartar Leonardo zala. Ib. 17

adib: arrantzaldi iz. Arrain mota jakin baten arrantza egiten den aldia. Ik. kostera. Martxoaren 1ean hasiera emango zaio antxoaren arrantzaldiari Hego Euskal Herrian. // kanoikada iz. Kanoi tiroa. Larunbatean bota zuten festei hasiera ematen dien kanoikada. Azken kanoikada jaurti dute.

hasiera eman 1591: Aizu, Arabako batzar nagusiak, ElCorreo, Deia, Elhuyar, Consumer, HABE, Berria, EiTB, Euskaltzaindia, Eusko Legebiltzarra, Jakin, Karmel, Argia, Laneki, Erlea, Nafarroako parlamentua, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hasiera eman 232: Berria, Herria, Asisko Frantzizko, Jon Muñoz, Isabel Arrigain, Joxemari Iturralde, Bernardo Atxaga, Pako Aristi, Txiliku, Pello Salaburu, Joan Mari Irigoien…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: iniciar / incoar.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

esapide librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, amaiera eman, bukaera eman bezala, baina komeni da hasiera sarreran ere jasotzea.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa hasiera sarreran.

hasieratu, hasiera/hasieratu, hasieratzen
du ad. inform. Gailu informatiko bat edo programa bat hasierako egoeran jarri, behar dituen datu eta euskarriak prestatuz. Saio berri bat hasieratzen dugun bakoitzean, hau da, kontuan sartzean, mezu bat azaltzen zaigu beti, esanez noiz sartu ginen azkenik; hortik gure kontuaren erabilera okerrak hauteman daitezke.

Aztergaia: hasieratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hasieratu 2: Elhuyar (“ordenagailua hasieratzeko beharrik gabe”), Consumer (“ez da zertan diskoa hasieratu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hasieratu , Josu Landa (“Zure aita ezagutzeko zortea izan nuen - Luigi izan zen aurrerantzeko solasgaiak hasieratu zituena, eta Rafari zuzendu zitzaion, ukondoak mahaitik jaso barik -, hil baino bizpahiru urte lehenago, laurogei urtetik gora zituenean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es (Inform.) inicializar / fr (Inform.) initialiser: Elhuyar: (Inform.) hasieratu / Nolaerran: (Inform.) hasieratu*, inizializatu* / Zehazki: (Inform.) inizializatu, hasieratu / Labayru: hasi, -( r)i hasiera eman, hasieratu, abiarazi / Adorez5000: (Inform.) inizializatu, hasieratu, hasiera eman.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle oso erabilia informatikan.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

hasieratu, hasiera/hasieratu, hasieratzen

Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Inform.

hasikin
1 iz. Zerbaiten lehen emaitza edo fruitua. Zuri ez dizut hondakinik eman gura, hasikina emango dizut zuri. Aurten argitaratu nahi duen olerki liburuaren hasikinak aldizkari honetan ematen ditugu.
2 iz. pl. Elizari eskaini behar zitzaion zerga. Hamarrenak eta hasikinak.

Aztergaia: hasikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+k-.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper