20 emaitza gizon bilaketarentzat - [1 - 20] bistaratzen.

gizon
1 iz. Gizaki arra, bereziki heldua dena. Ik. gizaseme; gizonezko; mutil. Anton. emakume. Gizon gaztea, zaharra. Gizon ahotsa. Gizon eta emakumeak elkarrekin. Gizon ezkondua. Hura zen, hura, gizon puska! Sendagilea hitz gutxiko gizona zen. Ezetz, gizona! Lasai, gizonak!
2 iz. Gizakia. Euskal Herriko lehen gizona. Gizona gizon denez gero, zer den galdezka ari da.
3 iz. Gizona, adorearen, ausardiaren eta dagozkion gainerako tasunen jabetzat hartua. Etor hona, gizona bazara!
4 iz. Senarra. Ik. andre 6; emazte. Nire gizonak ekarri dit hori.
5 pred. Gizonari dagokion moduan. Ik. gizonki. Gizon portatu.

Esaera zaharrak

Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi. Gal bedi gizona eta ez haren ospe ona. Gizon prestuaren errana, mugarri. Idia adarretik eta gizona hitzetik.

Aztergaia: gizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gizon, giza-

Jatorrizko forma

diplomazi-gizon

Jatorrizko forma

bulegogizon, bulegari; legegizon; tabernari (bargizon)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gizon-dantza , gizon egin , gizon-egite , gizon-proba ; eta adibide gisa: gizon-emakumeak, gizon-puska.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa gehituz: Gizon-behar (lan). Gizon-gauza (género varón). Gizon-kontu (tema de hombres).

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gizon(a) izan

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Forma berririk ez da orain erantsiko (lantaldeak proposatuak, berriz, bere hartan jasoko dira).

gizon dantza, gizon-dantza
iz. Aurresku mota, eskutik helduta soka antzeko bat eratzen duten gizon talde bateko kideek banan-banan egiten dutena, zenbaitetan, pertsona ospetsuei, begirunezko adierazpen gisa, eskaintzen zaiena.
gizon egin
ad.-lok. Kristau erlijioan, Jainkoaren Semea gizon bilakatu. Ik. gizondu. Jainko Jauna, enegatik gizon egin zinena. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Jaungoiko gizon egina Betleemen jaio zenean.

Aztergaia: gizon egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gizon sarrerari dagokion azpisarrera.

gizon egite, gizon-egite
iz. Kristau erlijioan, Jainkoaren Semea gizon bilakatzea. Jainkoaren gizon egitea.
gizon proba, gizon-proba
iz. Herri kirola, gizon talde batek edo gizon bakarrak harri handi bat herrestan eramatean datzana.
gizon-emakume
iz. pl. Gizonak eta emakumeak. Zabaldi hartako gizon-emakumeen hizkera. Bilboko Sabin Etxean 36ko gerran Euskadiren askatasunaren alde borrokatu ziren gizon-emakumeen ohoretan ekitaldia izango da gaur.

Aztergaia: gizon-emakume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:139 2003-04-08 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandva librea da, baina oso erabilia, eta adibide gisa eskaintzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, gizon sarreran.

gizondu, gizon/gizondu, gizontzen
1 da/du ad. Gizonaren ezaugarriak hartu edo eman, gizon bihurtu. Jainkoaren Semea gizondu egin zen. Erromako zubiaren azpitik igarotzen dena, gizona bada, emakume egiten da, eta emakumea bada, gizontzen. Gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasuna.
2 da/du ad. Mutila gizon bihurtu. Seme zaharrena gizondu zitzaionean.

Aztergaia: gizondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gizondu, gizon(du), gizontzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gizondu, gizon(du), gizontzen

gizonezko
1 iz. Gizona, gizaki arra. Bi gizonezko, bat nagusia, eta mutil kozkorra. Gazteak dira biak; bata, gizonezkoa; emakumea, bestea. Gizonezkoak alde batean eta emakumezkoak bestean. Gizonezko kanpotar batekin.
2 adj. Sexu arrekoa. Gizonezko langileen ordez, emakume, neskatxa eta mutikoak jarri dituzte. Bigarren mailako gizonezko aktore onenaren saria.
3 adj. Gizonarena, gizonari dagokiona. Blusa loreduna eta gizonezko txanoa zeramatzan emakume mutur-luze bat.

Aztergaia: gizonezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

komun / gizonezkoak

gizongai
iz. Senargaia. Zu baino gizongai hoberik ez da niretzat munduan.

Aztergaia: gizongai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizonkari
adj. Gizonenganako zaletasun handia duena. Ik. galtzazale; gizonzale. Nire ama ez zen gizonkaria, nire aitak ez zuen edaten.

Aztergaia: gizonkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub. eta Am.

Forma baten adiera(k)

'(emakume) gizonzalea'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: ‘gizonzalea’, ‘gizonkaria’. Ikus LEH, BNB eta BH.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da oraingoz lantaldeak proposatua.

gizonkeria
1 iz. Gizon itxurak egin nahi dituenaren egintza. Zenbat eta zenbat gizonkeria ez ote zituen egin mutikotan!
2 iz. Gizonaren eredu estereotipatuari dagokion ezaugarri, portaera edo egite gaitzesgarria. Gizonen artean gizonkeriez mintzatzen direnean.

Aztergaia: gizonkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizonki
adb. Gizonari dagokion moduan. Ik. gizon 5. Gizonak gizonki. Gizonki jokatu zuen.

Aztergaia: gizonki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: ‘Gizakia, gizasemea’ ere izan daiteke, iz. beraz, Nafarroako leku batzuetan (Lizarragak, EEH, BM), Leitzan gizaki bezala.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

gizonkila
iz. Gizon itxura duen panpina. Ik. andrakila.

Aztergaia: gizonkila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gizonkilla EG 1954 ("Umeak barriz, diñoe: / 'Bideak zuriz doguz / gizonkillak egiteko; / zugatzak, barriz, mamuz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edur-gizonkilla B 6 (B. Otazua Andersen'en ipuiñak, adib.: "Edur-gizonkillak leiotik begiratu eban", "Baña edur-gizonkillak ez eutsan entzuten", "Berogallua?, edur-kizonkillak itaundu eban"); gizonkil EB 1 (F. Mendizabal: "izen honek ginoleko gizonkil bati egiten dio erreferentzia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gizonkil : Euskalterm 2 (hauetan g. artikulatu 'muñeco articulado') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: "gizonkila = muñeco".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gizonkil : HiruMila ('muñeco'), Casve EF ('poupée'), DRA ('muñeco'), PMuj DVC ('muñeco, figurilla de hombre') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gizonkila = muñeco".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “OEHko datuak ikusita, ez al du g.er. behar?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere soilean utziko da forma proposatua.

gizonkote
iz. Gizon handikotea. Ik. gizatzar. Bi gizonen artean jaitsi behar izan zuten gizonkotea.

Aztergaia: gizonkote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-04-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kote.

gizontasun
iz. Gizon jokatzen denaren nolakotasuna. Ik. gizatasun. Gizontasun izpirik gabeko gizon batzuei. Hori ez da beldurra, gizontasuna baizik. Atseginetan zoro eta ezbeharretan gizontasunez betea. Haserretu behar denean ez haserretzea, sentikortu behar denean ez sentikortzea, ezdeustasuna da, ez gizontasuna.

Aztergaia: gizontasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizontto
iz. Ipar. Gizon txikia; (adkor.) gizona. Ik. gizontxo. Ba omen zuen zer konta gure gizonttoak!

Aztergaia: gizontto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tto.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gizontxo
iz. gizon-en txikigarria. Hondamendia gainera datorkiolako beldur da bera ere; ezin, halere, etxean geldi, edozein gizontxo bezala.

Aztergaia: gizontxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

gizontzar
iz. Gizon handia. Ez dakit zenbat ordu daramadan lo egin barik, alboko gizontzarraren erruz, batik bat.

Aztergaia: gizontzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau EH2016-03-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gizontzar : Berron Kijote ("Gu ez gera gero parte txarreko gizontzarren batzuk, gu San Benitoren fraile bi gera", "Sei ardazburu oiek sei gizontzar biurtu itzazu"). Ik. gainera, gizatzar : 1) 'hombretón, gigante' Mb IArg ("Beldurrik bage joanen zela gizatzar hura garaitzera"), LE-Ir ("Sartzen da gizatzar bat azkarra, bitarte lotsagarri bat zuena"), RIEV 1907 ("Orra Arranondoko arrantzari, izena ta gorputza baiño ere biotz andiago duten gizatzarrak") Ol Has 6,4 ("Baziren lurrean gizatzarrak, antziñako gizon azkar ta ospetsuak"); 2) 'hombre malvado' Mg PAb ("Galdu dogu gizatzar a ta goitu dogu eskergaro [se refiere a Catilina]"), Dv LEd ("Giza tzar, gaixtagin ta zirtzil guzien erdian"), FIr ("Giza tzar bat zela eta auzitegian ordaindu bearrak bazituela"), Mde Pr ("Gautar gizatzarren beldur"), eta aip. Laph, Casve SGrazi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gizatzar 1, M. Ugarte ("[Larria] Gizatzar, umetzar, sugatzar, arritzar, basaurdetzar, sutzar"), Casve PetteB ("Ostatüko gizatzarrak / orai aizatürik kanpo, / Herriari arauz eztie / itzal eginen haboro").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gizatxar : DFrec 3 (Egin, Vill, Deia), HiztEn (pertsona gaiztoa, doilorra, zitala), LurE (gaiztoa, doilorra, zitala); gizatzar : DFrec 2 (Bertsolaritza, Larrak) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gizatxar : EuskHizt (gizon gaiztoa, doilorra, zitala), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; gizatzar : EuskHizt (1 gizontzarra; 2 gizatxarra), HiruMila, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; gizontxar : Lh DBF; gizontzar : HiruMila (hombracho, hombretón, hombrón, hombrote, hombre descomunal), PMuj DVC (hombrachón) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

-tzar osaerako libretzat eman liteke, gizatzar-en definitzaile gisa erabili den arren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Kendu lerroa.

 - Erabakia: (EH2016-03-14): sartzea onartu da.

gizontze
iz. gizondu aditzari dagokion ekintza. Gizontzeak ez du gutxitu Jesusen jainkotasuna.

Aztergaia: gizontze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gizonzale
adj. Gizonen zalea dena. Hain gizonzalea eta ohe beroaren zalea ez bazina!

Aztergaia: gizonzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

gizonen zale dena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: ‘gizonzalea’, ‘gizonkaria’. Ikus LEH, BNB eta BH.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da oraingoz lantaldeak proposatua.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper