20 emaitza gizarte bilaketarentzat - [1 - 20] bistaratzen.

gizarte
iz. Giza lagunartea, gizadia elkartetzat hartua; lege eta erakunde berberen azpian bizi den gizaki multzo iraunkorra. Horra gizartea, giza erlauntz hori. Gizakiak gizartearekiko dituen eginbideak. Gizarte osoaren onerako diren aurrerapenak. Eskolatik eta gizartetik baztertua dagoen hizkuntza. Euskarak familian eta gizartean duen egoera. Nekazarien gizartea. Erromatarren gizartean. Gizarte kapitalista. Gizalegeari eskerrak bizi gara gizartean. Gizarteko bizitza. Gizarte mailak. Gizarte auzia. Gizarte egiturak. Gizarte arazoak konpontzera bideratutako politika. Bizkaiko Diputazioak gizarte-babeserako emango duen dirua. Pobreziak gizarte bazterketa dakar berarekin. Gizarte-egoerak zerikusi handia du zenbait gaixotasun psikiko edo fisikotan. Azokan, erosketak egiteaz gain, gizarte harremanak izaten ditugu. Eskualdeko langabeak kontratatu dira gizarte-intereseko lanak egiteko. Gizarte ekimenaren eta erakunde publikoen arteko lankidetzaren emaitza da Dantzaldia.

Aztergaia: gizarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lagunarte, gizarte

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

adibide gisa gehituz, gizarte-x osaerako elkartuen eredutarako (eta gainerakoak libretzat emanik): gizarte-arazoa, gizarte-egitura, gizarte-zerbitzuak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ados lantaldearen proposamenarekin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Jaso egingo dira lantaldeak proposatu dituen adibideak (gizarte-arazoa, gizarte-egitura, gizarte-zerbitzuak), eta ohargileak eskatu dituen beste bi (gizarte-segurantza, gizarte-zientziak).

gizarte ekintza, gizarte-ekintza
iz. Enpresa edo erakunde batek, gizartearen onerako, altruismo hutsez egiten duen ekintza edo ekintza multzoa. Kutxek soberakin guztiak gizarte-ekintzara bideratzen jarraituko dute. Nafarroako Gobernuak 2.534.895 euroko dirulaguntza banatuko du gizarte ekintzako erakundeen artean.

Aztergaia: gizarte ekintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh181 2021-01-19 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gizarte(-)ekintza formarik.

gizarte(-)ekintza 669: Aizu, Argia 29, Berria 326, Deia 7, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 25, Euskal Herriko Agintaritza 5, EiTB 53, Elhuyar 2, Elkar 23, Consumer 75, Espainiako Gobernua 83, Goiena 2, Jakin 13, Laneki 18, UEU 5, Zuzenbidearen Euskal Akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gizarte(-)ekintza 67: Berria 62, Iñaki Mendiguren 4, Isabel Arrigain.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Gizarte ekintza: Acción comunitaria; Gizarte Ekintzako Bulegoa: Negociado de Acción Comunitaria, Negociado de Acción Social".

def: aktibista iz. Ekintzailea, zuzeneko politika- eta gizarte-ekintzetan era aktiboan parte hartzen duena. Ik. militante. Aktibista politikoak ere entrenatu egiten direla uste du hemengo jendeak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Libre samarra da, baina adibide bat jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa gizarte sarreran.

gizarte ekonomia, gizarte-ekonomia
iz. Arlo pribatuan interes ekonomiko edota sozial orokorraren alde diharduten entitateek gauzatzen dituzten ekonomia eta enpresa jardueren multzoa. Administrazio Kontseiluan, beste enpresa-elkarte batzuen ordezkariez gain, gizarte-ekonomiako ordezkari bat egongo da. Gizarte ekonomia sustatzeko.

Aztergaia: gizarte-ekonomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 195 (ekonomia sozial 269); ETC: 526 (ekonomia sozial 818);

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gizarte-ekonomia; ekonomia sozial economía social, Adorez: 0, Labayru: gizarte-ekonomia 1 iz. economía social; NolaErran: 0 / Euskalterm: Gizarte Ekonomia Sustatzeko Institutu Nazionala (TN; Admin.: Instituto Nacional de Fomento de la Economía Social).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte eta ekonomia sarreretan.

gizarte eragile, gizarte-eragile
iz. Gizartean parte-hartze aktiboa eta eragin zuzena duen pertsona, taldea edo erakundea. Ik. eragile 4. Elkarte feministak gaiari buruzko gogoeta egiteko eskatu zien hainbat gizarte eragileri: herri mugimenduko taldeei, sindikatuei, irakaskuntzako talde eta langileei, kazetariei eta kulturgintzako eragileei.

Aztergaia: gizarte-eragile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh218 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gizarte-eragile 45: Elhuyar 4 (adib.: “Dagoeneko, Garoña 2013an behin betiko ixteko eskatu dute Eusko Jaurlaritzak, talde ekologistek eta beste gizarte-eragile batzuek”), Berria 6 (adib.: “Bitartean, aurrekontuak onartzeko prozeduran ez dago herritarrek eta gizarte-eragileek parte hartzeko aukerarik”), EiTB 21 (adib.: “Dagoeneko kultura, kirola, unibertsitate eta gizarte-eragileen munduko 50 lagunek sinatu dute”), Jakin 12 (adib.: “Sail honetako azken atalean, hezkuntza munduarekin zerikusia duten hainbat gizarte-eragilerengana eta komunikabideetan-eta auzi honen inguruan iritzia eman duten unibertsitateko hainbat kiderengana jo dugu iritzi eske”), Argia (“sindikalista, politikari, gizarte-eragile eta abarrentzat”), DiarioVasco (“publiko orokorrarengana, haur eta gazteengana, publiko espezializatuarengana eta gizarte-eragileengana. Hizkuntza-zerbitzuen alorrean, berriz, hiru zerbitzu-mota eskainiko ditu Elhuyarrek”); gizarte eragile 478: Deia 2 (adib.: “Hainbat gizarte eragilek eta sektore desberdinetako ordezkarik bat egin dute gaztearekin”), Consumer (“tokian tokiko gizarte eragileek ere horretan parte hartzea”), Berria 375 (adib.: “lidergo partekatua sortu dugu, herritar, gizarte eragile eta erakunde guztien laguntzaz”), EiTB 40 (adib.: “Moncloa Jauregian egin duen agerraldian adierazi duenez, gizarte eragileekin adostasun batera iristea "ez da batere erraza izango"”), Jakin 11 (“Euskal Herri osoan aplikatzeko modukoa, ikuspegi osoa duena, instituzioekin eta gizarte eragileekin egoki koordinatua, erabilera sozial normalizatua helburu duena”), Argia 38 (adib.: “Batez ere gizarte eragile autonomoak dira lekua galdu dutenak”), DiarioVasco 11 (adib.: “Beste urteetan bezala, aurten ere aurrekontua udal honetako Areto Nagusian azaldu zen; horretarako, gobernu taldeak eginiko deialdi publikoari erantzunez, bertan izan ziren gizarte eragile eta herritarrak”). // gizarte(-)eragile 996.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gizarte(-)eragile 507: Berria 474 (adib.: “Gizarte eragileok bilera eskatu zuten irakaskuntzaren derrigorrezko etapak ikasleen euskalduntzea bermatu behar duela aldarrikatu eta horren aldeko neurriak exijitzeko”), Herria 6 (adib.: “Asteartean JJ Ibarretxe lehendakariak mahaineko ordezkaritza errezebitu alderdi eta gizarte eragilen artean egiten ari duen errondan”), Pello Salaburu 12 (adib.: “Gainera, iraupen laburreko ikasketak izanik, urtetik urtera erraz aldatzeko modukoak izango lirateke, gizarte eragileen beharren aldaketen arabera”), Amaia Lizarralde 12 (adib.: “Bide horretatik, oraingo sistemak eredu iraunkor baterantz jotzea lortzeko ahaleginean murgildutako gizarte eragile ororen arteko elkarrekiko erantzukizuna erdietsiko litzateke”), Iñaki Segurola (“Euskalgintza jendeen ("gizarte eragileen") euskalgosetik bizi da”), Txema Ramirez de la Piscina (“Gizarte-eragile kolektiboen zerrenda luzea da gurean”), Koro Navarro (“Beste batzuek, Baechler-ek adibidez 1971, 125 or., ororen gainetik, Amerikaren kolonizazioak suposatu zuen ahalegin izugarria azpimarratzen dute, Espainia gizarte-eragilerik gabe utzi zuena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: atzokoan* e. atzo. Kazetaritzako klixe gogaikarria da 'atzokoan' erabiltzea. Aski da 'atzo'. Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile askotako jendea batu zen atzokoan Bilbon*[e.] Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile askotako jendea batu zen atzo Bilbon.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es agente social / fr agent social?: Elhuyar: gizarte-eragile / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: gizarte-eragile / Adorez5000: gizarte agente.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf HBLk esana (1999-09-14): “elkarketa librea”.

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: agente social.

adib: gizarte 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gizarte mailak eta gizarte klaseak. Gizarte auzia. Gizarte egiturak. Giza eta gizarte jakintzak. Gizarte zientziak. Gizarte arazoak konpontzera bideratutako politika. Hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak. Gizarte segurantzari iruzur egitea. Gizarte eragilea. Gizarte mugimendua. // eragile 4 iz. Ekonomian, politikan, hezkuntzan edo gizarteko beste alorren batean parte hartze aktiboa eta eragin zuzena duen pertsona, talde edo erakundea. Elkarte feministak gaiari buruzko gogoeta egiteko eskatu zien hainbat gizarte eragileri: herri mugimenduko taldeei, sindikatuei, irakaskuntzako talde eta langileei, kazetariei eta kulturgintzako eragileei. Ardura herritar guztiona da, baina agintari eta eragile politikoek dute erantzukizun gorena.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur oso erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa onartzekoa gizarte sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte eta eragile sarreretan.

gizarte gatazka, gizarte-gatazka
iz. Gizarte-sistema baten kohesioa eta oreka hausten duen gatazka. Gertakari berrien aitzinean jokabide zaharrak erabiltzeak gizarte gatazka eta haustura eragin ditzake. Arazo ekonomikoak handitu ahala, gizarte-gatazka ere handitu egin zen.

Aztergaia: gizarte-gatazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 64 (gatazka sozial 131); ETC: 336 (gatazka sozial 415)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: gizarte-gatazka (Soziol. Termino onartua: conflicto social).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte eta gatazka sarreretan.

gizarte klase, gizarte-klase
iz. Gizarte maila edo etorki bera eta antzeko ezaugarriak dituzten pertsonen multzoa. Ik. klase 2. Elkarteak 700 kide inguru ditu, gazte nahiz heldu, gizarte-klase guztietakoak. Gizarte klaseen arteko talka.

Aztergaia: gizarte-klase

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh60 2021-01-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gizarte(-)klase formarik.

gizarte(-)klase 81: Argia 6, Berria 18, Deustuko Unibertsitatea 4, DiarioVasco 2, Elkar 9, Consumer 4, Euskaltzaindia 2, Gomylex 4, Jakin 8, Karmel 2, Laneki 11, UEU 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gizarte(-)klase 38: Berria, Iñaki Mendiguren, Jon Alonso, Iñaki Iñurrieta, Josu Zabaleta, Koro Navarro, Rataplan, Xabier Mendiguren Elizegi, Karlos Zabala, Juan Martin Elexpuru, Luis Elberdin, Xabier Arregi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa: gizarte klase

def: klasista 1 adj. Gizarte klaseen arteko desberdintasuna adierazten duena. Gizarte klasista. / 2 adj./iz. Gizarte klaseen arteko desberdintasunaren alde dagoena. Aberatsa da, baina ez aberats harro eta klasista horietakoa. // abarkadun 2 iz. Pei. Baserritarra, gehienetan gizarte klasetzat hartua. Abarkaduna izan arren, guk adinako eskola zuen. Ikusi zeinen beldurtiak diren abarkadun txepel hauek! // adib: gizarte 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gizarte mailak eta gizarte klaseak. Gizarte auzia. Gizarte egiturak. Giza eta gizarte jakintzak. Gizarte zientziak. Gizarte arazoak konpontzera bideratutako politika. Hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak. Gizarte segurantzari iruzur egitea. Gizarte eragilea. Gizarte mugimendua.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta erabilia. Jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte sarreran.

gizarte laguntza, gizarte-laguntza
iz. Erakunde publikoek premian diren pertsonei eskaintzen dieten laguntza, bereziki ekonomikoa. Zauriak sendatu bitartean ez zuen diru sarrerarik izan, eta gizarte laguntzari esker egin zuen aurrera. Gobernu berriak 254 milioi euro erabili beharko ditu gizarte laguntzetan.

Aztergaia: gizarte laguntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Gizarte laguntza: Asistencia social, ayuda social" / EEgunk: "giza laguntza / gizarte laguntza" / JustiSaila: "gizarte laguntza: asistencia social" / Katal: Gizarte-laguntza: Asistencia social.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

gizarte lan, gizarte-lan
1 iz. Gizartearen aldaketa eta hobekuntza bultzatzea helburu duen lana, gizarte justizian, giza eskubideetan eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritzen dena. Elizako lana bai, baina gizarte lana egin nahi zuen. Gizarte-lanetan dabilen emakume batek 10 urteko neska bat salbatu du. Brasilera joan nintzen ikasten jarraitzera, eta gizarte-lana egin nuen hainbat favelatan.
2 iz. Gizartearen eta komunitatearen onerako, zigor bezala eta diru-ordainik jaso gabe, egin behar izaten den lana. Epaile baten aginduz dago Pau bertan, gizarte-lanak egiteko. Hiru hilabeteko gizarte lana ezarri ziotek.

Aztergaia: gizarte-lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 131; ETC: 494

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: gizarte-lan trabajo social; Adorez: 0; Labayru: 0, NolaErran: 0. Euskalterm: gizarte-lan.

Bestelakoak

eskaut iz. Diziplina, elkarlana, gizarte-lana eta naturarekiko harreman zuzena oinarri harturik, haur eta gaztetxoak heztea helburu duen nazioarteko erakunde bateko kidea. Jantoki hau Sao Gabriel parrokiako eskaut taldeko gazteek kudeatzen dute. // adib: inbertitu 2 du ad. Ekon. Diru kopuru bat negozio edo proiektu batean erabili edo ezarri. Ik. inbestitu; ezarri 2. Kataluniako aurrezki kutxak hiru milioi euro inbertitu ditu gizarte lanetan. Lanean hasteaz batera, dirua aurreratzen eta inbertitzen hasi nintzen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa. Bide batez, gizarte(-)langile forma ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte eta lan sarreretan.

gizarte langile, gizarte-langile
iz. Gizarte-lanean aritzen den langilea, bereziki gizarteko kiderik zaurgarrienei laguntzen eta irtenbideak bilatzen aritzen dena. Udaleko bi gizarte langile etxez etxe azterketa egiten ibiliko dira. Adinekoei iruzur egiten zien bere burua gizarte-langiletzat aurkeztuta.

Aztergaia: gizarte-langile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh62 2022-12-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 177; ETC: 827.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gizarte-langile trabajador social / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: gizarte-langile.

Erdaretako formak

es trabajador social; fr travailleur social, travailleuse sociale: Elhuyar: gizarte-langile / Adorez: trabajador social: gizarte-langilea / Labayru: 0 / NolaErran: travailleur social gizarte langile.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: trabajador social.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gizarte(-)lan forma aztertzean sartzeko proposatua, gaur oso erabilia baita.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Dagoeneko jasoa dago azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte eta langile sarreretan.

gizarte mugimendu, gizarte-mugimendu
iz. Ideia, iritzi eta eskakizun jakin batzuk aldarrikatzen dituen gizataldea edo mugimendua, gizarte-aldaketa helburu duena. Langileria berri horrekin batera doaz gizarte-mugimendu berriak ere. Gizarte mugimenduetan parte hartzen hasi ziren.

Aztergaia: gizarte-mugimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh156 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gizarte-mugimendu 82: Elhuyar 2 (adib.: “energia nuklearrik nahi ez duten gizarte-mugimenduentzat, bereziki”), Berria 3 (adib.: “Gure lankideei egozten zaizkien delituak dira, besteak beste, prentsaurreak antolatzea, egunkari bat aurrera ateratzea, batzarrak egitea, gizarte-mugimenduekin harremanetan sartzea...”), EiTB (“Ekologistak Martxanek Abiadura Handiko Trenaren kontrako gizarte-mugimendua "kriminalizatzeko ahalegina" salatu du eta Ertzaintzaren jokabide "bortitza" kritikatu”), Jakin 70 (adib.: “Manuel Castellsek honela definitu ditu gizarte-mugimenduak”), Argia 5 (adib.: “gizarte-mugimendu autonomoak ala alderdi politiko baten inguruan sortuak”), DiarioVasco (“Emakume horiek, gainera, borroka politikoanparte hartzen dute, feminismotik, gizarte-mugimenduetatik alderdipolitikoetatik eta oinarrizko erakundeetatik”); gizarte mugimendu 267: Consumer (“Erresuma Batuan, locavores izeneko gizarte mugimenduak sortu dira”), Berria 150 (adib.: “Honekin batera, Hego Amerikako gizarte mugimendu ugarik hartu zuten parte manifestazioan”), EiTB 12 (adib.: “Mikel Irizar Topaguneko presidentearen ustez, euskararen aldeko 30 urteko gizarte mugimenduaren aroa amaitu da”), Jakin 30 (adib.: “Gizarte mugimenduen definizio bakarra ematea zaila bada ere, areago da mundu osorako sailkapen orokor eta baliagarria aurkitzea”), Argia 71 (adib.: “gizarte mugimenduaren kaltetan eskolari utzi zaio berreuskalduntze prozesuaren ardura...”), DiarioVasco 3 (adib.: “Hurrengo egun eta asteetan alderdi, sindikatu, gizarte mugimendu eta udal gehiagok moratoria-eskaerarekin bat egitea aurreikusten da”). // gizarte(-)mugimendu 545.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gizarte(-)mugimendu 155: Berria 138 (adib.: “Zenbait gizarte mugimenduk batzarra egin zuten atzo Bilbon, eta Europako Konstituzioari erantzun bateratua ematea aztertu zute”), Herria (“Izenpetzaile horiek 10 lantaldetan banatuak izan dira: formakuntza, hezkuntza eta erakaskuntza, hedabideak; elkarteak eta gizarte mugimenduak”), Txema Ramirez de la Piscina 6 (adib.: “Gizarte-mugimenduetan, auzunetan, okupatutako lantokietan aktibismo militante harrigarria sumatzen da”), Amaia Lizarralde 4 (adib.: “Izan ere, Foroan uste zuten multinazionalen partaidetza hori estrategia bat zela, Goi Bileran protagonista ziren gizarte mugimenduen jarduera eteteko”), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: “Estatu unibertsal baten inguru eroankorrean zehar beren bidea egiten duten gizarte-mugimenduak, egia esan, horizontalak eta bertikalak dira”), Iñaki Heras 2 (adib.: “Halaz ere, pentsatzekoa da gizarte mugimenduen dibertsitatetik zerbait desberdina etorriko dela”), Edurne Elizondo 2 (adib.: “Gizarte mugimendu guztietan izaten dira tirabirak, Barcenaren hitzetan, bakoitzak borroka hori bere jotzen duelako, neurri batean”). // gizarte(-)mugimendu 155.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: desazkunde 1 (deshazkunde*). Politika, ekonomia eta gizarte mugimendu bat, produktibismoaren eta neurririk gabeko kontsumoaren kontrakoa eta ingurumena zaintzearen aldekoa. Desazkundearen aldekook iraultza kultural eta ekonomikoa nahi dugu. // haserretuak, -ak. Gizarte mugimendua, Stephane Hesselen 'Haserretu zaitezte!' liburuaren haritik sortua.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es movimiento social / fr mouvement social: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak

def: karlismo iz. XIX. mendean Espainian sortu zen politika- eta gizarte-mugimendua, Karlos Espainiako erregegaiaren aldekoa. Foruzaletasunaren, karlismoaren eta klerikalismoaren babesle azaltzen da Gernikako Arbola. // adib: gizarte 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gizarte mailak eta gizarte klaseak. Gizarte auzia. Gizarte egiturak. Giza eta gizarte jakintzak. Gizarte zientziak. Gizarte arazoak konpontzera bideratutako politika. Hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak. Gizarte segurantzari iruzur egitea. Gizarte eragilea. Gizarte mugimendua. // antolakunde iz. Erakundea. Euskal Herriko antolakunde, elkarte eta gizarte mugimenduetan parte hartzen hasi ziren. // dinamizatu du ad. Dinamismoa eman. Nazio eraikuntza sustatzeko eta gizarte mugimenduak dinamizatzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa onartzekoa gizarte sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte eta mugimendu sarreretan.

gizarte ongizate, gizarte-ongizate
iz. Gizartearen edo gizatalde baten ongizatea, bereziki osasun eta ekonomia arloari dagokiona. Gizarte ongizatea garatuagoa duten herrialdeak. Unibertsitatea aurrerapenaren eta gizarte-ongizatearen gizarte-eragiletzat harturik.

Aztergaia: gizarte ongizate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh156 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gizarte(-)ongizate 216.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gizarte(-)ongizate 75.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Gizarte ongizatea: Bienestar social; Gizarte Ongizate Batzordea: Comisión de Bienestar Social" / HezkAdmin: gizarte-ongizate: bienestar social.

adib: ongizate iz. Eroso eta estutasun materialik gabe bizi denaren egoera. Lan egitetik eta zuhurra izatetik datoz aberastasuna eta ongizatea. Gizarte ongizatea. Ongizatezko gizartea.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gizarte hitzarekin egindako beste elkarte batzuetan bezala, ez dago hedatua ongizate sozial osaerakoa. Horregatik, azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte eta ongizate sarreretan.

gizarte prestazio, gizarte-prestazio
iz. Heg. Admin. Gizarte laguntza. Adinekoek behar dituzten gizarte prestazioak.

Aztergaia: gizarte-prestazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh66 2020-09-29 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gizarte(-)prestazio formarik.

gizarte(-)prestazio 69: Argia 3, Berria 20, Deustuko Unibertsitatea 7, Europar Batasuna 2, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 9, Elkar, Erlea, Espainiako Gobernua 13, Gomylex 2, Karmel 2, Laneki, UEU 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gizarte prestazio 2, Berria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konbinazio librea da eta adibidea aski izan liteke. Nolanahi ere, aurrena prestazio forma sartzekoa da Admin. eta Heg. markekin. Adibide honekin batera adjektibo erreferentziala erabiltzen duen prestazio sozial forma ere gehitzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa gizarte sarreran.

Erabileremu dialektala

Heg.

gizarte segurantza, gizarte-segurantza
iz. Herrialde batzuetan, herritarrek osasun edo ekonomia arloan izan ditzaketen beharrei aurre egiteko estatuak duen zerbitzua. Gizarte-segurantzari iruzur egitea. Gizarte Segurantzak arazoak ditu pentsioak ordaintzeko, langabezia-tasa % 26koa delako.

Aztergaia: gizarte-segurantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh176 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gizarte(-)segurantza 446.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gizarte(-)segurantza 441.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Gizarte segurantza: Seguridad social; Gizarte Segurantzako Zuzendaritza: Dirección de Seguridad Social" / BEZ: "Gizarte Segurantza eta Mutualitateak: Seguridad Social y Mutualidades" / HezkAdmin: Gizarte Segurantzako Institutu Nazional: Instituto Nacional de la Seguridad Social; gizarte-segurantza (GS): seguridad social (SS); gizarte-segurantzako txartel: cartilla de la seguridad social; gizarte-segurantzarako enpresaren kostu: patronal a la seguridad social; gizarte-segurantzarako kotizazio: a la seguridad social.

def: alta2 2 iz. Heg. Elkarte, erakunde edo kideko batean, bereziki Gizarte Segurantzan, izena ematea; enpresa batekin (argindar, telefono konpainia eta kidekoekin) zerbitzua jasotzeko hitzarmena sinatzea. Gure langileak Gizarte Segurantzan alta emanda daude eta lan-arriskuen prebentzio legea betetzen dugu. Kontuak kitatu eta kofradiako altak eta bajak eguneratzeko batzarra izan da. Telefono konpainia horretan alta ematen duten bezero berriek izango dute eskaintza honetaz baliatzeko aukera // baja 2 iz. Heg. Elkarte, erakunde edo kideko bateko, bereziki Gizarte Segurantzako, kide izateari uztea; enpresa batekin (argindar, telefono konpainia eta kidekoekin) zerbitzua jasotzeko hitzarmena etetea. Kontuak kitatu eta kofradiako altak eta bajak eguneratzeko batzarra izan da. 15 egun lehenago erabakia jakinarazten badu, baja emateko eskubidea du erabiltzaileak. // [s.u. langabezia] langabezia sari, langabezia-sari Gizarte Segurantzan kotizatu duen langile batek, lanik gabe gelditzean, estatutik jasotzen duen diru saria. Langileak lan egindako urteko, 4 hilabeteko langabezia-saria jasoko du, eta lehenengo sei hilabeteetan kotizazio oinarriaren % 70 kobratuko du. // adib: galdagarri adj. Ekon., Zuz. Eskubidez galda daitekeena, eska daitekeena. Gizarte Segurantzarekiko zorren berandutze interesak galdagarri izango dira. // galdara 2 iz. Ura berotzeko edo lurruntzeko erabiltzen den ontzi itxia, kanpoko bero iturria erabiltzen duena. Ik. berogailu. Lurrun makinaren galdara. Galdara baten eztandak Gizarte Segurantzaren egoitza suntsitu du. Galdara-gelara eraman gintuen, zeina kedarrez belzturik baitzegoen. // kotizatu 1 du ad. Kuota bat ordaindu. Gutxieneko Soldata baino gutxiago irabazten dutenak kotizatzeko betebeharretik libratuko dira. Lanean ari direnek Gizarte Segurantzan kotizatu beharko dute.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte eta segurantza sarreretan.

gizarte zerbitzu, gizarte-zerbitzu
iz. pl. Gizarte-ongizatea hobetzera bideraturiko zerbitzua, pertsona edo talde zaurgarrienei arreta eta laguntza ematea helburu duena. Hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak. Gurasoak umearen kargu egiteko gai ez badira, familiak edo gizarte-zerbitzuek hartuko dute haurra.

Aztergaia: gizarte-zerbitzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh518 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gizarte-zerbitzu 69: Consumer 3 (adib.: “Egiazta ezazu zerbitzua emango duen enpresa autonomi erkidego horretako gizarte-zerbitzuen kontseilaritzaren baimena daukala”), Berria 21 (adib.: “emakumea oinarrizko gizarte-zerbitzuan artatzen duen gizarte-langilea; biktima artatzeko zerbitzuko psikologoa; aholkularitza juridikoa ematen dion abokatua; kasuaren ardura duen fiskala”), EiTB 31 (adib.: “Diru-laguntza berrituko da egoerak horrela eskatzen duenean eta udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuetan eskatu beharko dute familiek diru-laguntza hau”), Jakin 3 (adib.: “ekonomia-harremanak aldatzen dira, gizarte-zerbitzuak zabaltzen dira”), Argia 8 (adib.: “ezkondu ginen gizarte-zerbitzuen diru-laguntza jasotzearen premiagatik, beste batzuk ezkondu egiten dira maitasunagatik”), DiarioVasco 3 (adib.: “Erabileren artean, udal-bulegoak, osasun-zerbitzua, aisia, gizarte-zerbitzuko aretoak, liburutegia eta balio anitzeko gelak nabarmentzen dira”); gizarte zerbitzu 575: Deia 4 (adib.: “Bermeok Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaile diren emakumeentzako dantza-terapia saioak antolatu ditu. Guztira hamar saio izango dira, bi ordu eta erdikoak, eta maiatzean”), Consumer 26 (adib.: “Deigarriak gertatzen dira, lehenik eta behin, udalek eskaintzen dituzten gizarte zerbitzuen aniztasun eta heterogeneotasuna”), Berria 296 (adib.: “Maloren aburuz, gizarte zerbitzuak «hobetu» ez ezik, politikei «koherentzia» ere eman nahi die planak”), EiTB 95 (adib.: “Hezkuntza, etxebizitza, gizarteratzea eta gizarte zerbitzuak”), Jakin 2 (adib.: “euskarak ez lukeela alderatu behar herri edo eskualde baten edozein ibilera arlorekin izan dadin hondakinen kudeaketa, izan dadin gizarte zerbitzuen antolakuntza edo izan dadin beste edozerekin”), Argia 56 (adib.: “Familia batzuk oso garbi dute zer egin eta gizarte zerbitzuetara jotzen dute galdetzeko ea zer eskaintzen dioten etxerako”), DiarioVasco 96 (adib.: “astelehenean bertan egin beharko dute eskari hau udaletxeko gizarte zerbitzuetan”). // gizarte(-)zerbitzu 1650.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gizarte(-)zerbitzu 159: Berria 143 (adib.: “Nafarrek tokian tokiko gizarte zerbitzuetan edo osasun etxeetan; eta Lapurdi, Nafarroa Beherean eta Zuberoan bizi direnek, aldiz, zerbitzuaren gestioaz arduratzen diren enpresa pribatuetan”), Iñaki Heras 7 (adib.: “Bestalde, herrialdeetako administrazioek, lehiakortasun preziatua lortu ahal izateko borrokan, zergak, gizarte zerbitzuak eta ingurumenari buruzko kontrolak murriztuko dituzte”), Iñaki Mendiguren 3 (adib.: “Jainkoarekin elkartasuna bilatuz santutasunaren bilaketa pertsonala gizarte-ekintzaren forma bat baitzen, politika-mailako gizarte-zerbitzu sekular orok baino askoz indar handiagoz hunkitzen zituena gizakiak”), Pello Salaburu 2 (adib.: “ingurumenaren errespetua, gizarte zerbitzua eta aldaketa bultzatzen dutenak”), Aingeru Epaltza (“Udaleko Gizarte Zerbitzuetako morroia”), Amaia Lizarralde (“Era berean, zeharo zokoratzen dute atzerritarra lan-merkatuan, gizarte zerbitzuetan eta abarretan espazioa lortzeko borrokan etsaia delako ideia”), Alberto Ladron Arana (“Hori bai, uniformeak nonahi ikusten ziren: trenbideetako enplegatuak, poliziak, militarrak, Gizarte Zerbitzuko neskak, eskola-umeak...”), Iban Zaldua (“Aurretik, Ordezko Gizarte Zerbitzua betetzen ari zen mutiko bat arduratzen zuan, baina nahiago ditek nirekin: mantxo, baina txukunago egiten omen ditiat kopiak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: [sigla] Imserso. Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutua, Espainiakoa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es servicio(s) social(es) / fr services sociaux: Elhuyar: gizarte-zerbitzu / Nolaerran: gizarte zerbitzuak, zerbitzu sozialak / Zehazki: - / Labayru: gizarte-zerbitzu, zerbitzu sozial / Adorez5000: gizarte-zerbitzu.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Gizarte zerbitzuak: Servicios sociales; Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia: Dirección General de Servicios Sociales" / HezkAdmin: gizarte-zerbitzuetako laguntzaile: auxiliar de servicios sociales.

adib: gizarte 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gizarte mailak eta gizarte klaseak. Gizarte auzia. Gizarte egiturak. Giza eta gizarte jakintzak. Gizarte zientziak. Gizarte arazoak konpontzera bideratutako politika. Hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak. Gizarte segurantzari iruzur egitea. Gizarte eragilea. Gizarte mugimendua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zerbitzu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, gizarte sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte eta zerbitzu sarreretan.

gizarte zientzia, gizarte-zientzia
iz. Gizartea eta giza jarduerak aztertzen dituzten jakintza-arloetako bakoitza. Etnologian, soziologian, antropologian, ekonomian eta beste gizarte zientzietan ari diren irakasleez osaturiko mugimendua.

Aztergaia: gizarte-zientziak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh168 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gizarte(-)zientzia pl 304.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gizarte(-)zientzia 62.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: ciencias sociales.

adib: gizarte 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gizarte mailak eta gizarte klaseak. Gizarte auzia. Gizarte egiturak. Giza eta gizarte jakintzak. Gizarte zientziak. Gizarte arazoak konpontzera bideratutako politika. Hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak. Gizarte segurantzari iruzur egitea. Gizarte eragilea. Gizarte mugimendua.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gizarte eta zientzia sarreretan.

gizartegintza
iz. Gizartearen aldeko lana. Kultura munduko jendea, unibertsitatekoa, hezkuntzakoa edo gizartegintzakoa.

Aztergaia: gizartegintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-12-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gizartegintza 3: ZArg 1972 ("Badaude mezatara joan nahi ez duten gazteak, lehenago behartuta eraman genitualako edo, baiña gizartegintzara eragiten dien elizkizunetara pozik joan ohi dira talde txikietan elkarturik"), Azurm ("gizartegintza guzia Alderdi burgesei uzten ari direla"), Dirassar ("gizartegintzan trebe iduri duten jakintsunek diote hola segituz bederatzi miliar jende izanen direla").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gizartegintza : DFrec 4 (J.M. Torrealdai 3, adib.: "gizartegintza eta herrigintza ditu gai"; Egin: "politikagintza, kulturgintza, gizartegintza"), Euskalterm 1 ('el hacerse de la sociedad, proceso de la sociedad') // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

g.g.er. markarekin jaso liteke, edo -gintza osaerako libretzat eman.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza (baztertuxeak dira gaur duela 30 bat urte boladan egondakook).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Administrazioan orain ere erabiltzen da, Gizartegintza Saila, gizartegintza arloa, gizartegintza gaiak… Beraz, ez dut uste g.g.er. dagokionik. Besterik da, batik bat Administrazioaren alorrekoa izanda, kanpoan uztea”.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko.

gizartekoi
adj. Gizartean bizitzeko joera duena. Gizakia, bere izatez, gizartekoia da.

Aztergaia: gizartekoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizartekotu, gizarteko/gizartekotu, gizartekotzen
da/du ad. Gizarteko egin. Hizkuntzak gizartekotzen gaitu.

Aztergaia: gizartekotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gizartekotu, gizarteko(u), gizartekotzen. da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zuzenbidearen arloan bederen, ez dira zertan bereizi gizartekotu eta gizarteratu aditzak, bi-biek balio baitute adiera bera emateko; horrenbestez, aski da bietako bat jasotzearekin, eta gure aburuz, gizarteratu formaren alde egin beharko litzateke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia.

gizarteratu, gizartera/gizarteratu, gizarteratzen
1 da/du ad. Gizartean txertatu. Etorkinak gizarteratzeko garaian hartzen diren erabakiak. Edatea izan da gazteak gizarteratu eta heldutasuna adierazteko bidea.
2 du ad. Gizartera eraman, gizartera zerbait helarazi. Ingurumena zaindu beharraren ideia gizarteratu.

Aztergaia: gizarteratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gizarteratu 10: B 3 (M. Olazar, adib.: "Geienak gizon gizarteratuak baiño entzumen aundiagoa dauke"); G 1 (Y. Lekuona: "200 lagun baiño geiago ba-dira erabat gizarteratuak"); EB 6 (Gorrak 1981: "gizarteratzeko egokierarik gabe"; Argia 1981: "metodologia jakin batzuren arauera lantzeko eta gizarteratzeko sortua"; J.L. Arexola-Leiba: "euskara gizarteratzeko, eguneroko hizkuntza bilakatzeko"; Emakunde 1993: "hezkuntzarako sarbidea beharrezko baldintza da pertsona gizarteratzeko"; Soziologia: "haurrak jaio ziren klasean jarrai dezaten gizarteratuz"; Egin 1993: "gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko prestakuntza ematen zaie"); gizarteratze (eta g.(-)prozesu, g.-saiakuntza) 9: G 1 (Y. Lekuona: "gizarteratzeak bere zailtasunak ba-ditu"); EB 8 (I. Zuazo: "beraien nortasuna eta gizarteratzea lantzen dituzte modu orekatu batez"; UZEI: "Proposamen lutertarraren gizarteratzea"; P. Saez: "gizarteratze maitekor eta elkarkoi bat"; Deia 1986: "euskararen gizarteratzea zertan den aztertu zen"; A. Eizagirre: "Euskararen ezagutza eta erabileraren gizarteratze berria arautu"; Larrun 1990: "jaiotzen den gizaki biologikoa gizartaratze prozesuan bilakatzen dela pertsona"; Elhuyar: "Hezkuntzak gizarteratze-prozesuan [...] betetzen duen zeregin garrantzitsua"; HezkSaila Txostena 1994: "gizarteratze-saiakuntza desberdinak ere burutzen direneko gune"); bergizarteratze 6: G 1 (Y. Lekuona: "Ekintza osoaren elburu nagusia, bergizarteratzea"); EB 5 (BEO 1990: "Drogodependentzien alorreko Aurrikuspen, Laguntza eta Bergizarteratzeari buruzko..."; X. Mendiguren B.: "bergizarteratze adibide bikaina ematen zuen haienak"; GAO 1992: "drogamenpekotasun, prebentzio-laguntza, bergizarteratze, legeria eta eskumen maila administratiboak"; Egunk 1994 2, adib.: "ea bergizarteratzearen gaia politikoki erabiltzen jarraituko den").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gizarterapen : Euskalterm 1 ('difusión social'); gizarteratu : AB50 1 ('socializar'), HiztEn, Euskalterm 1 ('culturizarse'); gizarteratze : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan gizarteratzeko kooperatiba, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

gizarteratze : HezkAdmin ('inserción social') // Ez dugu aurkitu ap. LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gizarteratu : HiruMila, ElhHizt ('integrarse o insertarse en la sociedad'), PMuj DVC ('desaislarse, entrar en la sociedad'); gizarteratze : HiruMila, ElhHizt ('inserción, integración social') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri egokia.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gizartera(tu), gizarteratzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -kotu/-ratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

gizartekotu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ikus ‘gizartekotu’ aditzaren oharra.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): 'gizartekotu' definitzailea soilduz eskainiko da aditza.

gizarteratze
iz. gizarteratu aditzari dagokion ekintza. Etorkinen gizarteratze duina. Gizarteratze prozesuak haurren gaitasun eta beharrei ihardetsi behar die.

Aztergaia: gizarteratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: inserción social.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper