11 emaitza geu bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

geu
1 izord. gu izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. gerok; guhaur. Geu gara errudunak. Ikusi duguna, ordea, geuk ikusi dugu. Geure argia delako (Ik. geu 3). || Hori ez baita "besterena", geure-geurea baizik.
2 izord. (gu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Guk geuk ez dakigu. Guri geuri gertatua.
3 (Genitiboan eta horren gainean eraikitako formetan, erreferentea perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean). Ez duzue zuek erre gure etxea: guk erre dugu geure etxea. Gu ere geure aldetik saia gaitezen. Geure burua edertzen saiatzen gara geure aitorkizunetan. Geure gain hartu behar izan dugu. Geure dirua eman diogu. Ez dugu geuretzat ere sobera.

Aztergaia: geu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gu izord.aren era indartua.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

EGLU zein EBk erabakitzekoa da izenordain indartuetan hobestekoak zein diren (cf. EGLab 55-56: neu, nihaur, nerau; geu, guhaur, gerok; heu, hihaur, herori; zeu, zuhaur, zerori; zeuek, zuihauk, zerok)

geun
1 iz. bizk. Amarauna. Han ez du aurkituko zahar usaina eta geuna besterik.
2 iz. bizk. Lausoa. Begia garbi eta geun gabe badago. Zure adimenaren begiak geun handiarekin ilundurik daude.

Aztergaia: geun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. iz. 1 'amaraun handia'. 2 'lausoa'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

amaraun handia; lausoa

geundu, geun/geundu, geuntzen
da/du ad. bizk. Lausotu. Ik. gandutu. Geundurik ote ditut begiak? Begi itsuak edo erdi geunduak.

Aztergaia: geundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

geundu, geun(du), geuntzen. Bizk. da/du ad. 'lausotu, gandutu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

geundu, geun(du), geuntzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

lausotu, gandutu

geureganatu, geuregana/geureganatu, geureganatzen
du ad. Geuregana ekarri; geure egin, geure bihurtu. Ik. gureganatu. Geureganatuak eta etxekotuak ditugun hitzak.

Aztergaia: geureganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

geureganatu, geuregana(tu), geureganatzen. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'zerrendari [...] geureganatu hitza erantsi behar zaio'.

geurekoi
adj. Pluraleko lehen pertsonan mintzatzen denak bere eta kideen nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen hitza. Ez dugu geurekoiak izan behar. Geurekoiegiak baldin bagara.

Aztergaia: geurekoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
geurekoikeria
iz. geurekoi izenondoari dagokion nolakotasuna; nolakotasun hori adierazten duen egintza.

Aztergaia: geurekoikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

geurekoitasun
iz. Geurekoikeria.

Aztergaia: geurekoitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

geuretu, geure/geuretu, geuretzen
du ad. Geure egin, geure bihurtu. Ik. guretu. Mundu guztia geuretu.

Aztergaia: geuretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

geuretu, geure(tu), geuretzen. du ad.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -ganatu/-retu izenordeekin (ik. arau-oharra s.u. neureganatu).

geurez
adb. Geure izatez. Ik. berez. Geurez ezerezak gara.
Azpisarrerak

Aztergaia: geurez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

geure sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: AS gisa gehituz: geurez. Beharrezkoa da hau?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da lantaldeak proposatua.

geurezko
adj. Izatez geurea dena. Geurezko gurari errugabe eta garbi hauek.
Loturak

Aztergaia: geurezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GEUREZKO Particular, propio de nosotros. --Zeinbat pekatu mueta dira? --Dira bi, jatorrizkua, ta geurezkua edo bakotxarena. CrIc 109. (V ap. A; Añ). "(Nuestro natural) propio" Añ. "Razón natural [...] errazoi geurezkoa" Ib. "Natural, innato en nosotros" A. Errazoi edo argi geurezko edo naturalaz. Añ MisE 160. Geurezko gurari errubaga ta garbi oneek. fB Ic II 257. Pobriak bizigarrija gura izatia geurezkua da, naturalezazkua da. Ib. 257. Geurezko genituen eskubideak, ez ziren [...] etxeko hizkuntzaren alde erabiliak izan. MEIG VI 51

geurezko 5: Berria 3 (“Bakoitzak geure geurezko usaina edukitzeaz gain geure geurezko lurrina behar dugula sinetsarazi digute”), Argia 2 (“Eta are hobe gure udaletan geurezko legea ezarriko bagenu, udalek erabaki ahal izateko, eta kito”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

geurezko 1, Patziku Perurena (“Halako eragina dauka ohiturak, non sendoena den lekuan, geure geurezko ezjakintza estali ezezik, bere burua ere gorde egiten duen; eta badirudi gainera egon ere ez dagoela, hain zuzen erraietaraino sartua dagoelakotz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Nolanahi ere, hori egin ahal izateko lehenbizi geurez azpisarrera sarrera bihurtu beharko litzateke eta berez formarekin bezala jokatu. Hau da, berez sarrera eta berezko azpisarrera; geurez sarrera eta geurezko azpisarrera; neurez eta neurezko formekin paradigma ere osa daiteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sortu beharreko geurez sarreran.

geurtz
adb. zah. edo jas. Datorren urtean. Geurtz garai honetan.

Aztergaia: geurtz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. Zah. 'datorren urtean'.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g. er.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper