34 emaitza gazte bilaketarentzat - [1 - 34] bistaratzen.

gazte
1 adj./iz. Gaztaroan dagoena. Neskatxa gazte eder bat. Lau gizon gazte. Alargun gaztea. Jende gaztea. Granadako gazte batek. Zaharrak eta gazteak. Gazte aberats bat. Gazte kontentagaitzenak. Gazte nintzela. Bere seme Salomon oraindik gaztea zela. Gazte talde batek. Bere gazte lagunekin dibertitu. || Bi dama igaro dira gure aurretik putzurako bidean: bata adinekoa, bestea gazte-gaztea. 30 bat pertsona egon ginen bazkari hartan, bi belaunaldi-edo bai; ez ginen gazte-gazteak.
2 adj. (Animaliez eta gauzez mintzatuz). Idisko gazte hezigabea. Zumar gazte, sasoiko eta zaharrak. Urtez goitiko egurrak indar handiagoa du gazteagoak baino.
3 adj. Urte gutxiago edo gutxien duena. (-ago edo -en atzizkia hartzen duela). Gazteagoa banintz. Mikel baino bi urte gazteagoa. Senide gazteago bat jaio zitzaion filosofiari. Etxean Fernando da gazteena.
4 adj. Senideen artean, urte gutxien duena. Gure anaia gaztea.
5 adj. Deitura bera dutenez mintzatuz, gazteena. Plinio gaztea, Plinio zaharraren iloba.
6 adj. Izaki gaztez osatua. Belaunaldi gaztea.
7 adj. Gaztetasunaren ezaugarriak dituena. Bihotz gaztea zuen agure hark. Gorputza gazte mantendu.
8 adb. Gazterik. Gazte hasi zen lanean. Gazte joan ohi zineten apaiz seminariora. Oso gazte joan zitzaigun artista, disko bakarra argitaratuta. Gure ama ere oso gazte ezkondu zen. || Panpinentzako arropatxoak egiten hasi zen gazte-gazte. Ilusio handiarekin debutatu nuen, gazte-gazte, eta gaur izango balitz bezala gogoratzen dut.

Esaera zaharrak

Amoratzea, gazteentzat loratzea, zaharrentzat zoratzea. Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala.

Aztergaia: gazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gaztean Ipar., gazterik, gaztetan Heg.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaztedanik , gazte-denbora , gazte-jende , gazteko , gaztetako , gaztetandik , gaztetango , gaztetatik , gaztetik .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gazterik, gazte(t)an

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "iz. / izond." (1993-02)

gazte denbora, gazte-denbora
iz. Gaztaroa. Gazte denbora alferrik galtzen utzi. Gazte denborak alde egin zidan. Gazte denboran Ameriketan ibilia zen. Bere gazte denborako lagun bat. Ez zirudien bere gazte denboran lagunak baino txoroagoa.
gazte jende, gazte-jende
iz. Gazteria. Gazte jendearen sasoia eta trebetasuna. Gainezka zegoen gazte jendez. Plazan gazte jendea dantzan ari zen bitartean.
gazte literatura, gazte-literatura
iz. Gazteentzat idatzitako literatura. Gazte-literaturako lanak plazaratu nahian. Euskarazko haur eta gazte literatura.
gazte-gazterik
adb. gazterik-en indargarria. Gazte-gazterik hasia zara gure plazetan kantari. Gazte-gazterik alargundua.
Loturak

Aztergaia: gazte-gazterik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAZTE-GAZTERIK De muy joven, siendo muy joven. Gazte gazterik jarri zaitean / gure Arbola kutuna. AB AmaE 34. Gazte-gazterik eta ezagutu gabe, galdu zuen bere Ama. Arb Igand 136. Gazte-gazterik asia zera / gure plazetan kantari. Olea 38. Gazte-gazterik tokatu jatan / langillea izatea. FEtxeb 12. Frantxua gaizoa [...] gazte gazterik zendua dena. Larre ArtzainE 279. v. tbn. Ox 31. Tx B 242. Bilbao IpuiB 137. (Forma con palat. expresiva). Gaxte gaxterik asi omen zan latiñ ikasten. Or SCruz 18

adib: gazterik adb. Gazte izanik. Gazterik hil zen. Gazte-gazterik alargundua. Gazterik asko bilatu behar izan zuen bizimodua. Hain gazterik Zerura eraman zenuena.

gazte(-)gazterik 9: Deia, Elhuyar, Berria 3, EiTB, Argia, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gazte-gazterik 28: Herria 14, Berria 2, Eneko Bidegain 2, Menane Oxandabaratz 2, Monika Etxebarria 2, Aingeru Epaltza 2, Jokin Muñoz, Felipe Juaristi, Daniel Landart, Itxaro Borda.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.2.a): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] gorri-gorri(a) moduko bikoiztapen indargarriak (lehen osagaia deklinabide-atzizkirik gabe dutenak): (...) gazte-gazterik (hil), zabal-zabalik (utzi)(...) Ikus AAAren 1. atala".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

bikoiztapen librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina azpiadiera gisa jaso liteke gehiago nabarmentzeko.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Azpiadiera gisa jasotzekoa da gazterik sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: gehitzeko, gazte sarreraren barruan.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Kendu lerroa.

gaztealdi
iz. Gazte denbora, gaztaroa. Uda batean Menorcara joan zineten kanpin-dendak hartuta, bigarren gaztealdia bizitzen ariko bazinete bezala.

Aztergaia: gaztealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

gaztean
adb. Ipar. Gaztetan. Gaztean ez dut aditu gizon zuhurren erranik. Gaztean beti hala izan dena, zahartzean ere komunzki hala ohi dela.
Loturak

Aztergaia: gaztean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar.

gaztedanik
adb. Batez ere Ipar. Gaztetatik. Gaztedanik behar da Jainkoa zerbitzatu.
Loturak

Aztergaia: gaztedanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gazte sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

gaztedi
iz. Gazteria.

Aztergaia: gaztedi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaztedi h. gazteria.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. gazteria

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hitz hau interpretazio oker baten fantasma da, sabindar eskolak bultzatua. Egiazko hitza gazteria da, umeteria, gizonteria edo neskateria bezala" (1995-06-16)

gaztekeria
iz. Gazteari dagokion egite gaitzesgarria.

Aztergaia: gaztekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gazteko
adj. Ipar. Gaztetakoa. Gazteko kezka ments guztiak.
Loturak

Aztergaia: gazteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko/-tako.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gazte sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gaztetakoa.

gaztela-haize
iz. Euskal Herrian hegoaldetik jotzen duen haizea.

Aztergaia: gaztela-haize

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

iz. propioak elkarketan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): gaztela-haize sarrera gisa eskainiko da, ez baitio inork oharrik egin.

gaztelania
iz. Latinetiko hizkuntza, batez ere Espainian eta Ameriketako eskualde askotan mintzatzen dena. Ik. espainiera. Gaztelania ez den erdara. Askotan aritzen ziren ama-alabak gaztelaniaz elkarrekin.

Aztergaia: gaztelania

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-09-22

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza) Sin. espainiera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-01-26): onartu da. Ik. espainiera

gaztelar
1 adj. Gaztelakoa, Gaztelari dagokiona. Ik. gaztelau. Gaztelar soldadu izana.
2 iz. Gaztelako herritarra. Gaztelarrak Iruñean sartu zirenean.

Aztergaia: gaztelar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: izlag. 9, izond. 2: a1) Ag Kr (“gaztelar agintariak”), Kk Ab ("gaztelar mandazain batzukaz”), Gazt MusIx (“Gaztelar Santuaren Igoera”); a2) Mg PAb (“Erromar, Pranzes, Gaztelar ta beste berbakuntzetan...”), Enb (“Gaztelar txori nausijak”), AB AmaE (“Gaztelar borondatea”, “gaztelar indarrak”, “Gaztelar txoriak egaz”, “Gaztelar biursaria”); b1) AB AmaE (“euren nausi gaztelar batek”); b2) AB AmaE ("Bere berba leun gaztelarrakaz / Danok engañau ginduan"). Eta hainbat iz. (eta pred.)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) Oihenart Taldea (“gaztelar errege”); a2) Onaind (“gaztelar taldekoak”), Karmel (“gaztelar ezpirituaren sendotasun guztiagaz”), S. Aranbarri (“gaztelar eta andaluziar eskola-tankerako irudiak”), Oihenart Taldea (“gaztelar artileak euskal portuentzat”), Txill (“gaztelatar zapalkuntzaren eraginaz”), M. Arrue (“Euskal eta Gaztelar Foruen ondasun oinetxetarren antzekoak”), F. Mendizabal (“gaztelar eskolakoa”); b1) SM (“apezpiku gaztelarrak”); b2) X. Lasa (“hitz gaztelar mordo bat”). // Echta (“gastelarren berbetan”), Ag G (“gaztelar ta prantzezak beratzeko gaizki esaten dek”), Etxde (“Arexola'ko gaztelarrari ez besteko ahalmena”), Akes (“Radio Mosku zen gaztelar utsean”, “Maite, maite abeslari, gaztelarrez, Gasteizko Iradier taldea”), Latxaga (“zoritxarrez kastildarrak Gipuzkoarren bidez ankaperatu zuten Naparroa”, “kastildarrak lan ederrak egin zituztela dio”), M. Ugalde (“gaztelar agintedunekin elkartzen dira”), Euskararen liburu zuria (“gaztelar-aragoarrekin”), Etxde Amaiur (“Nafarroaren buru-jabetasuna gaztelarrei saldu”), J. Altuna (“gaztelar guztiak”), B. de Arrizabalaga (“nafarra zein gaztelarra”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. gaztelau. Ik. gaztelania / LurE: + / ElhHizt: Ik. gaztelau; Ik. gaztelania / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa. Lantaldeak aipatua du bigarren itzulikoetan, Onomastikaren esku utziz argitzea; cf. gaztelau (2007-07-04).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: Gaztela erreinu edo herrialdeko herritarra deitzeko. Hitz konposatuetan ere ugari erabili da: gaztela-mutil, gaztela-zozo eta abar.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Oraingoz kendu lerroa, eta itzulia bukatzean txertatuko dira Onomastika batzordeak landu eta Euskaltzaindiak onartuak.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onomastika / exonomastikarentzat utziak. // Onomastika Batzordeak onartua (2021-09): Gaztelar formaz gainera, bada gaztelau forma ere, eta biak dira tradiziodunak. Gaztelako herritarra adierazteaz gainera, gaztelaniaz mintzo direnak adierazteko ere erabili izan dira.

gaztelau
1 adj. Gaztelakoa, Gaztelari dagokiona. Ik. gaztelar. Jauregia gaztelau soldaduek setiaturik zegoen. Zaldun gaztelaua.
2 iz. Gaztelako herritarra. Nafarrok gaztelauekin gerra latzak bizi genituen garaian.
3 iz. Gazteluko jauna.

Aztergaia: gaztelau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-au.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]:  Gaztelar hitzaren sinonimo bezala erabili bada ere, gehiago eta zehatzago dirudi Gortean dabiltzanei deitzeko hedatzea komeni dela, gaztelaniazko “cortesano”, alegia. Beraz, ez da horrenbeste Onomastika batzordearen alorrekoa bakarrik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da, azalpenak-eta H1.1 lantaldearen esku utziz.

gaztelera
iz. Gaztelania.

Aztergaia: gaztelera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-09-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. gaztelania.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. gaztelania

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dago gaizki, baina asmatu beharrik ez zegoen, lehenik gaztelania izanik" (1995-06-16)

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

gaztelu
iz. Harresiz, murru gotorrez, dorrez eta kidekoez babestu eta sendotutako eraikina edo eraikin multzoa. Zalgizeko gazteluan jaioa. Erdi Aroko gazteluak. Gaztelu zahar eta sendoa.

Aztergaia: gaztelu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
gazteluar
1 adj. Gaztelukoa, Gazteluri dagokiona.
2 iz. Gazteluko herritarra.
gazteluberriar
1 adj. Gazteluberrikoa, Gazteluberriri dagokiona.
2 iz. Gazteluberriko herritarra.
gazteño
adj. adkor. Gaztetxoa. Oneski solas egin dut dama gazteño batekin. Zuhaitz argal gazteño bat.

Aztergaia: gazteño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

gaztetxoa.

gazteria
iz. Gazteen multzoa, gazte jendea. Gazteriaren arazoak. Egungo gazteria. Arrisku bat ikusten dut hor gazteriarentzat. Herriko gazteria guztia. Euskadiko gazteria komunista.

Aztergaia: gazteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria

gazterik
adb. Gazte dela (zela...). Gazterik hil zen. Gazterik asko bilatu behar izan zuen bizimodua. Hain gazterik zerura eraman zenuena.
Loturak

Aztergaia: gazterik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-09-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik

gaztetako
adj. Gaztarokoa, gazte denborakoa. Gaztetako lagunak. Gaztetako kontuak ederki ahaztuta. Gaztetako poza berritu.
Loturak

Aztergaia: gaztetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaztetako : AB AmaE (“Gaztetako lagunak Lorentzo ta Patxi”, “Ta nire egun gaztetakuak”), Ag (“gaztetako egunetaraiño igonaz, iarraitu eban”, “bere gaztetako gaiztokeri guztiak autortuaz”, “Joanes urrutira begira dago, gaztetako egunetara”, “bere gaztetako urte alaiak”, “Oraingo Urkiola ta gure gaztetakoa eztira berdiñak”), Alzola Atalak (“gaztetako gogapenak”), Añ GGero (“Gaztetako ekanduak, oiturak, usadioak, mañak jarraituten deutse bati zartasunean bere”), BEnb NereA (“alperrik gogoratu gaztetako gauzak”), Cb Eg (“Erregutzen dizugu, Jauna, onen gaztetako pekatuak, eta jakiñez, edo ignoranziak aztu ditzazula”), Echta Jos (“gaztetako lagun batek”, “Bere gaztetako mutil laguna izan zan batek, esan eutsan”, “Orra, gaztetako adiskide bi”), Erkiag BatB (“gaztetako urteetan izan eban gorputzaldia sentidu gura eban barriren barri”), Etxde JJ (“gaztetako edergarriak etzitzaizkion ziaro aienatu”), fB (“zeuben gaztetako desapijuak, peliadaak, burrukaak, orditutiak, pikerdijaak, bengantzaak, errondaak, desonestidadiak, kortejubak”, “Zeure gaztetako paltaak, ta lotsaarijak arpegijan esaten badeutsuz”), Goñi (“Gaztetako mendi ta tokiak berriro ikusteagatik ere pozik prestatu zan”), It Fab (“gaztetako txingarrak”), JJMg BasEsc (“Asko eureen gaztetako panparrerija, okasinoe, ta ibillera deunga negar eragin biar leuskijuenak, pozik konteetan ditubeenak”), Kk Ab (“asmalariyaren gaztetako lagun andiya”), Ldi UO ("Gaztetako asmo eta izakera, aide eta adiskideak, yolasak eta ikasbideak”, “Gaztetako oroipen zarrok berritzen ditudan artean onaa gizon eldu”), NEtx (“Eta urteekin batera, gaztetako elgorria eldu zitzaion”, “Gaztetako kontuak”, “gaztetako poza”), Tx B (“oraindik juan etzaizu gaztetako griña”), Uzt Noiz (“eskola gabe pasa ginduzen guk gaztetako egunak”, “Gaztetako kontuak ederki aztuta”); gaztetango : Erkiag Arran (“Ai, gaztetango aro loratsua!”), MEIG (“zorionezko mugidaren batek itzularazi du gaztetango gaietara”, “gaztetango adiskidea”, “Horrelatsu gu, gaztetango irudiei ederretsirik bageunden”, “gaztetango oroitzapenak”, “gaztetango beroaldiak”), Mok (“Ai nere gaztetango jai-arratsalde gogoangarriak!”), Or Mi (“Bere gaztetango maite-miñetan”, “Ene gaztetango adiskide mami izandako Proüenza’ko ollerkariak!”, “Aserreak birbiztu zion saskigilleari gaztetango kemena-ta!”), TAg Uzt (“Atadiko aulkian eserita, eguzkiaren azken mosua atsartuz, itunkiro marraskatzen ditu agureak gaztetango egiteak”, “Emakume ederra zan, artean; eta, urteen buruz, gaztetango dirdaitasun aberatsa zerbait gandutu ta lausotu zitzaiola irudi arren, etzizaizkon agortu artean lengo edertasun-kondarrak”), Txill Let (“Gaztetango mintzoa, mututu egin zaie betirako”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaztetango 1, L. Mitxelena (“Orduan datorkio, ordea, etxera Graci Concor, gaztetango adiskidea”), gaztetako 21: Echta JayM (“gaztetako zorakerijak”), Alzola (“gaztetako moduan daukozu buruko ule ederra”, “Eskola-lagunak giñan aurtzaroan, eta mutil-lagunak gero gaztetako urteetan”), Onaind (“O gaztetako egun ikaraz beteak!”, “gaztetako oroiz beteak”, “Gaztetako giza-ar-eman eta lanakin gogo-beroturik”), A. Arrinda (“Danen artean gaztetako lagun bat ikusi ta beregana urbildu nitzan”), Jalgi hadi/2 (“Orduan bai sasoia! - zioen gaztetako ibilerak gogoratuz”), UZEI (“Gaztetako idazki batetan honela dio”), H. Etxeberria (“amaren gaztetako laprastada baten ondorio zela pentsatu izan zuen beti”), L. Baraiazarra (“Joanen gaztetako bizitzako gauzarik ia ez dakigula ezer, edo oso gutxi behintzat, esan dugu hasieran”), X. Mendiguren E. (“gaztetako lagun eta lankide”), J.M. Aranalde (“Han gogorarazi zizkioten gaztetako kontuak”), A. Lertxundi (“gaztetako oroitzapenetara eraman nauen emozioz beteriko bidea”), A. Iturbe (“Ez zekiena, gaztetakoak bezalako egun batzuk igarotzeagatik emaztea galtzeko zorian bukatuko zuela”), A. Kazabon (“Badakik, gaztetako gauzak, motel!”, “Gaztetakoak edo zahartzarokoak, Mieltzoren gauzak behintzat”), JL. Zurutuza (“Ikusten zuan bazetorkiola gaztetako otoitz hura betetzeko eguna”), A. Irigoien (“Gaztetako xarma gero eta motelagoa da”), X. Mendiguren B. (“ziur aski gaztetako bizipenek berarengan zuten eragin sakonagatik”), K. Izagirre ("gaztetako suhar berberarekin lotu zen aberrigintzari”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

gaztetako : EuskHizt (AS gisa), gaztetango : EuskHizt (AS gisa); ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -tako.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gazte sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

gaztetan
adb. Heg. Gaztaroan, gazte denboran. Gaztetan ikasi zituenak. Haritzak eta pagoak gaztetan babesa nahi dute. Ez astorik ez txakurrik ez zen hemen gure gaztetan.
Loturak

Aztergaia: gaztetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-09-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaztetan azpisarrera: propio de la tradición meridional; documentado desde mediados del s. XVIII. Mb IArg (“Gaztetan ta zartu bage”), fB Ic (“Beeratu egijotzu umiari iduna gaztetan”), Lard (“Mirariak aurtasunean eta gaztetan ikusi zintuztenak, illak ziran”), Kk Ab (“Gure gastetan koba orretan jazorikua”), TAg Uzt (“Ipurterrea izan zan gaztetan”), Munita (“Aritzak eta pagoak gaztetan babesa nai dute”), NEtx Antz (“Gaztetan bezelakoa dirudi”), SM Zirik (“Astuak pe gaztetan politak izaten ei dira”), And AUzta (“Ez astorik ez txakurrik etzan emen gure gaztetan”), Alzola Atalak (“Komentu abtean egon zala morroi gaztetan”), MIH (“Zerbait gauzaren kontra agertu nintzen gaztetan”). v. tbn. Cb Eg, Mg CC, JJMg BasEsc, Bil, Xe, AB AmaE, AzpPr, Ag Kr, Echta Jos, Alz Bern, EusJok, Inza Azalp, Mok, Altuna, Enb, Tx B, JAIraz Bizia, Or QA, Etxde JJ, Txill Let, Zait Plat, Basarri, Uzt Sas, Xa Odol; Azc PB (“Apaindu bedi gorputza / neska gaztetan lez”); MEIG (“Neronek ere gaxtetan jakiteko modua izan nuenez”); gaztean (BN-arb, Ae, S; Dv, A Apend). Ref.: A (gazte); A Aezk 292; Gte Erd 131. En la juventud; (precedido de gen.) en su (mi, etc.) juventud. "Gauren gaztean, en nuestra juventud" A Aezk 292. v. gaztetan . Tr. Propio de la tradición septentrional. Ax (“Nor nola gobernatzen baita gaztean [...]”, “Gizon putanera, gaztean bethi hala izatu dena, zahartzean ere komunzki hala ohi dela”), Gy (“Gaizki dena ohitu gaztean”), Hb Esk (“Errexki ditut gaztean hedoi beltzak ihesi”), Elzb Po (“Gaztean dabilana urhats holakotan”), Zby RIEV 1908 (“Haurrean aingeru, gaztean oi! zein garbi”), HU Aurp (“Kantaria ere zen biziki gaztean”), Barb Sup (“Gaztean, Tambour-Major egiten zuen Phesta-Berri guziez”), Etcham (“Gaztean ez dut aditu / gizon zuhurren erranik”), JE Ber (“Ontsa orhoit baniz gaztean ikusiez”) v. tbn. Zerb IxtS, Xa Odol; Mattin (“Ni're iletsua nitzen / lenago gaztian”), EZ ELiç (“Iesus zirkunsezatzera / Igan zen haur gastean”), (Forma con palat. expresiva). Or Mi (“Nere gaxtean mojategi batean sartzera niyoan”), MIH (“Neure gaxtean”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaztetan Alzola (“Gaztetan jakintza gaietan ibili zan, eta gero mistikakoetan"), B. Larraul (“asi zan gogoratzen gaztetan egindako pekatuak”), Sorarrain Lili (“Gogorra zan umetan, gaztetan eta beti gure Joakina eta askotan bere anaiak ere mendean eduki nai, arek agindutakoa egin bear, ura nagusi eta besteak morroi baliraxe”), Etxde (“Nik ba-zekiñat zerbait amodio kontuan, asko sufritu baidiñat nire gaztetan itxaropenik gabeko maitasunetan eta Agatari gertatutakoak ez natxion batere arritzen”), Onaind (“Egia, bere aita, ikusi dogunez, etzan bertsolari makala; ta bere anai zarrago Antolin be, gaztetan beintzat, berau baño bertsolari joriagoa ei zan”), Erkiag (“Aita, aintzine, gaztetan, 1914-1918 gerrate aurreko udaldi batzuetan, senide batzukaz uri honetara etorri ohi zan“), K. Garmendia (“Azitan - umetan - loretan - gaztetan - uztan - zartzaroan - beti billa, beste baten billa, gizon billa, maite billa, lagun billa, neska billa, seme billa....“), Akes (“Bere gaztetan, Españiatik ibilia zen, bi Mendozatarren morroi eta zerbitzari“), Legazpi (“Gaztetan Haitzkorrin artzain“), BerTxapel (“arro oitu da gaztetan eta / eztaki umil bizitzen, / nik alegiñak egingo ditut / aurtxoak ondo ezitzen”), I. Aizpuru (“Udareondoak zuhaiskak edo zuhaitzak izaten dira, hosto erorkorrekoak eta sarritan arantzaz hornituak beheko adarretan edo gaztetan”), X. Azurmendi (“Ola lo eite gendun gaztetan da ez gendun pastilla bearrik izaten lo eiteko”), MAtx (“Delako Ximon hau gaztetan txertaturik bizi izan deneko giroak apaiztera ekarri du beste barneko inolako dei bereziak baino areago, guztiz ere, familia eta seminario-giroak"), Ataño Sask ("Berak zionez, etzan gaztetan artara oitua, eta urtebete artan etxetik kanpora zebillen”), Etxde (“Lenagoko agiritan eta gerora datorzkenetan oiñarriturik, uste dut, egiari urre-urretik jarraiki ontzat jo dezakegula, Narros'ko Markesa bere gaztetan etzela iñolaz ere jaieratsu izan eta salatu ere egin zutela «errankizun gordin» batzuk egotziaz”), K. Gallastegi (“Baña izpar baltz baltza / eldu zan batean, / «Lauaxeta» geuria / il dabe gaztetan”), K. Garmendia (“Azitan - umetan - loretan - gaztetan - uztan - zartzaroan - beti billa, beste baten billa, gizon billa, maite billa, lagun billa, neska billa, seme billa....“), A. Zavala (“Gaztetan Txirritarekin ibiltzen zan bertsotan, auzokoak ziran-da”), Otoizlari 1985 (“Zonbat haur eta zonbat gazte han elgarretaratzen zen ortzegun eta igandetan, edo edozoin arratsez berdin, ez diot erran; fiteago litaike erraitea: nor gaztetan ez zen han iragaiten”), F. Krutwig (“Gaztetan danik bethi erraiten zuten ezen Ulla Universitateko professorea bilhakatuko zela... eta hauxe da alêtheian, mementu hauietan Lutegiko Universitatean Kalitekhnêaren Historia irakasteko kontratatua izan da”), P. Ezkiaga (“Ziur nago gaztetan oso, oso ederra izan behar zela"), etab.; gaztean : Iratz (“Berak zionaz aski kokina zen gaztean”), A. Luberriaga (“guk haurrean eta gaztean ezagutu Zerbitzari eta Piarres Larzabal-ek umeak egin dituztela!”), SoEg (“Gaztetasuna gaztean hiltzen du lan eskasak”), Peillen (“Gazte gaztean, Europan nindagoenean, hemengo gau zeruez, hemengo mendi ibilaldiez nuen amets”), Herr 1989 (“gaztean jokatuz bezala geroan Emak-Hor elkartearen buruzagietan”), gazteko : (Adnom. de gaztean). De la juventud, de los años jóvenes. Ax (“Gazteko usantzak iarraikitzen ohi zaitza nehori zahartzean ere”), Michel LPB (“Nun zarete gazteko / oi! lagun maiteak”), Elzb PAd (“Nere haurreko eta gazteko zenbait hitztorio”), Xa Odol (“Gazteko kezka ments guziak”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaztetan : HiztEn (AS gisa), LurE (AS gisa; Ipar. gaztean).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

gaztetan : ElhHizt (AS gisa), EuskHizt (AS gisa eta gaztean); ez dugu aurkitu ap. HiruMila.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Heg.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Gramatikako nahiz Euskara batuko batzordeak erabakitzekoa da gaztean/gaztetan formen banaketa (Ipar., dirudienez, ez da mugatua besterik erabiltzen)

Informazio osagarria
Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

-an/-tan: cf. gazte(t)an, haurre(t)an, txiki(t)an; ure(t)an

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

gaztetandik
adb. Gaztetatik. Grina gaiztoak gaztetandik hartu.
Loturak

Aztergaia: gaztetandik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gazte-gaztetatik, -tandik . Desde muy joven. Ur MarIl (“Gazte gaztetatik Marijari deboziño egijazko bat eukitia”), Anab Poli (“Gaztetandik ernetu bear izan zuan bere burua”), Arr May (“Santo Domingoren Ordenako monja Paradisoko Dominika Jesusen antzera gaztetandik guziz esangille izan zan”), Ibiñ Virgil (“gaztetandik zaildu itzatzu”), Ir YKBiz (“guzi ori begiratu izan dut gaztetandik asi ta”), It Fab (“Griña gaiztoak badira gaztetandik artzen, bizia dan artean ez dirade uzten”), Inza in Jaukol Biozk (“Liburu onen egilleak olerkitarako zakarren kemena ta etorria gazte-gaztetandik ezagutu genuen”), MAtx Gazt (“Gazte-gaztetandik bete ditut danak”), MEIG (“Beste mintzaera bat dauka begiz joa gazte-gaztetandik, berak esan digunez”), Uzt LEG (“gazte-gaztetandik maite dut neronek Euskalerria”), Zait Plat (“gazte-gaztetandik ederra, ona ta egia bila ari izan zanik eztugu uste izan bear”); gaztetanik, gaztetatik : AA (“baña baldin gaztetanik zartzeraño kakoturik, ta makurturik egon bada, nola zartzean zuzenduko da?”), AB AmaE (“Gaztetatik zergaitik au daben ikasten”), Akes Ipiña (“Higinio Arteaga, gaztetarik elexaratie, eta ointxe be, irurogeamalau urtegaz, toki atan bixi arren, lengo bide ta ekandu ederrai iñozkorik zintzoen yarraituten deutsiena da”), Alzola Atalak (“Gazte-gaztetatik egon da beti osasun aundi barik”), Añ GGero (“gaztetatik zartasunera luzetu penitenzia”), And AUzta ("Umiak zintzo zintzo azi, gaztetatik ondo ezi”), Cb (“Esan degun Errian bertan Gizon bat izandu zan, Jaun baten illoba, ta gure Padreak gaztetatik kontu andiaz azi zutena”), EusJok (“Gaztetatik asiak aizkoran ikasten”), Izt C (“Probinzia onetako jaiotarrak gazte gaztetanik dira neke izerdizkoetara gogoz jarriak, eta saiatuak”), JJMg BasEsc (“Oraiñtxe bada gaztetatik bota birtuten zimendu onak, ta desprezijau, mundu, ta aragijaren engañubak”), MAtx Gazt ("Ta aita edo ama izateko dituzun doaiak landu, aberastu ta ezitzea nai luke gaztetatik”), Ur MarIl (“Marija beragaz gura edo eban gaztetatik, gero otzitu ez ekijon bera ganako zaletasun ta deboziñoia”), Uzt Sas (“gazte-gaztetatikan / gaur zenbait mirabe / pamelia guzian / berak jaun da jabe”), VMg (“Ipui onek esan nai du, gaztetatik uztartu, edo ezi bear dirala umeak lepo biguña daukaten artean”); gaztetik : Ax (“Eta ezpere beha ezazu nola presuna bat gaztetik zahartzera”), Astar (“Artuten dabe ekandu au guztiz gaztetik”); Añ GGero (“Eta ezpadabere begiratu egizu zelan presona bat gaztetik zartzarora"), Const, Xa Odol, Zby, Iratz ("Gazte gaztetik naiz beti zuzen ari"); Otoizlari 1987 ("zorigaitz hori gaztetik gertatu zaizkitzun zorigaitz guziak baino handiagoa izanen duzu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaztetandik(an) : Basarri (“Gazte gaztetandik aberriarenganako maitetasuna nabaitzen nuen neregan”), Jaukol (“Gazte-gaztetandikan / erritik kanpora / estranjeri aldean / pasa det denbora”), I. Olabeaga (“Gaztetandikan ikasi zuen / gogotsu Mesa laguntzen”), Lab (“Gazte-gaztetandikan entzunik nengon Bilbo’n”, “Gaztetandik jende xearen ezpaiñetatik jalgitako esaerak biltzen joan zan”), P. Sastre (“etxean oso gaztetandik egin behar izan zituen amarenak”), Etxde Begia (“Gracian Gramont, Olhaibi'ko eta Hauze'ko jauna ene etsairik haundiena izan duk gaztetandik”), Egin 1977 (“Gaztetandik lotu nintzaion politikari”), Kimika (“Gaztetandik bere grina kimika izan zen”); gaztetatik : Onaind (“bide zintzo ta artezez biltzen erakutsi zioten gaztetatik”, “Eta gaztetatik ei ekarren berak be olakoxe paperak argitara emoteko griña”, “Gaztetatik asia euskera ikasten”), Munduan zehar (“berarekin atera ohi zen oso gaztetatik itsasora”), MAtx (“Manuel Lekuona osabaren distirak, ordea, euskal literaturara bildu zuen Juan Mari oso gaztetatik”), J. Urkiza (“Gaztetatik ekin dautsot nik euskal lanari”), J. Oregi (“Bainan berak gazte gaztetatik atotsitako pentsatze-bide berriek erakusten zutenez, gizabidetza horren heriotz-ordua iritsia zen”), J.M. Artzalluz (“Abenturero izateko gogoa eta griña oso gaztetatik zetozkion gure gasteiztarrari”), B. Latiegi (“gaztetatik eman omen zituan bere kemen eta tinkotasunaren aztarnak”), Arrauna (“Ez gogorra delako, lehenago, gaztetatik, aulki mugikorrean ibiltzen hasi nintzelako baizik, eta gorputz osoa erabiltzen ohitu naiz”), Elexp EskuB (“Nik itxura erakargarria dut, gaztetatik dakit hau”); gaztetik : Otoizlari (“zorigaitz hori gaztetik gertatu zaizkitzun zorigaitz guziak baino handiagoa izanen duzu”), Herr (“Ziburun sortua, gazte-gaztetik arrantzale plantatua”), Iratz (“Gazte gaztetik naiz beti zuzen ari”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaztetandik, gaztetatik, gaztedanik : HiztEn (AS gisa); gaztetandik, gaztedanik : LurE (AS gisa).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik/-tandik.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gazte sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

gaztetango
adj. Gaztetakoa. Horrelatsu gu, gaztetango irudiei ederretsirik bageunden.
Loturak

Aztergaia: gaztetango

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko/-tango.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gazte sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

gaztetakoa.

gaztetasun
1 iz. Gazte denaren nolakotasuna. Haren osasuna eta gaztetasuna. Gaztetasunak ematen zion indarraz.
2 iz. Ipar. Gaztaroa.

Aztergaia: gaztetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaztetatik
adb. Gaztarotik, gazte denboratik. Gaztetatik zahartzeraino kakoturik eta makurturik egon bada. Ni ere gaztetatik langile naiz izan. Nahiz eta gaztetatik izatez ahula eta hauskorra izan. || Bakoitzak bere bizitzaren zama darama gazte-gaztetatik.
Loturak

Aztergaia: gaztetatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik: -tatik.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gazte sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

gaztetik
adb. Ipar. eta naf. Gaztetatik. Gaztetik behar du ezagun eta ageri.
Loturak

Aztergaia: gaztetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik/-tatik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gazte sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gaztetatik.

gaztetu, gazte/gaztetu, gaztetzen
1 da/du ad. Gazte edo gazteago bihurtu. Alargundu denez gero, gaztetu da oso. Ikusten du bere burua gazteturik. Hogeita hamalau urtez gaztetu naute aditu solasek. Agureak eta atsoak dantzan dabiltza, gaztetuak.
2 da ad. Gaztarora heldu, gaztetasun ezaugarriak hartu. Zure haurrak gaztetzen direnean.

Aztergaia: gaztetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaztetu, gazte(tu), gaztetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaztetu, gazte(tu), gaztetzen

gaztetxe
iz. Gazteak elkartzeko eta haiek gustuko dituzten ekintzak egiteko etxea edo aretoa, gazteek berek kudeatzen dutena. Arrotxapean, hutsik zegoen lantegi bat okupatu zuten hainbat gaztek atzo, goizeko hamarrak aldera, gaztetxe bilakatzeko.

Aztergaia: gaztetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Gaztetxea: Casa de juventud".

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma berri, oso hedatua.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Baina oso behin-behinekoa ere izan daiteke. Behar bada hemendik urte batzuetara ez da gaztetxe-rik egongo”

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko.

gaztetxo
adj./iz. gazte-ren txikigarria. Ik. gazteño. Egon lasai, gaztetxo. Neska-mutil gaztetxoak. Gaztetxoentzat idatzia. Gaztetxoa zela gerran ohitutako bati aurpegi emateko. || Gaztetxotatik guztiz esanekoa zen.

Aztergaia: gaztetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo (hemen ez da txikigarri soila, berezia da adieraz)

gaztetze
iz. Gazte bihurtzea. Gutxi irauten duen gaztetze sentipen iragankorra. Gaztetze eta modernizatze prozesua.

Aztergaia: gaztetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Hau ez al da –tze librea? Beste batzuetan atzera botatzen dituzue –tze-dun hauek.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Onartu egin da forma (Lantaldearen irizpidea gogoratzeko: gutxitan bada ere, erabili izan direnak hiztegian onartzekoak dira, eta batere erabili gabeko automatikoak libretzat ematekoak).

gaztexko
adj. Gazte samarra; aukeran gazteegia. Eskas zuen gauza bakarra zen adina, gaztexko zen oraino.

Aztergaia: gaztexko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo ez-automatikoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aukeran gazteegia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena, ez baitio inork oharrik egin.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper