20 emaitza gazta bilaketarentzat - [1 - 20] bistaratzen.

gazta
1 iz. Esne gatzatuaz, gazura kendu ondoren, prestatzen den janaria. Gazta, gaztanbera eta gainerako esnekiak. Gazta berria. Gazta zati bat jan. Gazta, mamia eta gazura. Gazta azalak jaten. Bukaeran, gazta birrindua gainetik ugari bota eta labe beroan sartu bost minutuz, gazta urtu eta gorritu arte. Gaztaren begiak.
2 iz. Gazta-pieza. Bi gazta guri. Idiazabalgo gazta bat zozkatuko dute arratsaldean.

Esaera zaharrak

Artzainak haserretu, gaztak agertu. Unaiak haserretu ziren, gaztak agertu ziren.

Aztergaia: gazta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

forma nagusiak gazta eta eratorriak (gaztagintza, gaztanbera, gazta-sasoi, gaztanola...) dira, 113 agerraldirekin. HMkoa da, G batez ere: B 8 (Azc, Mg, Otx, Balad, Erkiag), G 97 (Echag, It, Izt, Xe, Apaol, Sor Bar, A Ardi, Ag, Iraola,Or, Alz, Lab, Lek, Basarri, Uzt, Berron, Etxde, Ibiñ, NEtx, Salav, Munita) eta IE 8 (Mdg, FIr, Ox, Hb, ChantP); gaztae eta gaztai ere HMko formak dira, Bko nagusiak: B 53 (Mg PAb, Kk, Gand, Bilbao IpuiB, Or, Añ, AB, Itz, Ur, A BGuzur, Echta, Erkiag), G 43 (VMg, Izt, Ag, TAg, Lek, Uzt, And, Etxde, Ibiñ, Zait, NEtx) eta IE 2 (Gy); gasna eta gazna IEkoetan gasna da hedatuena, IE 81 ager. (EZ, JE, Lf Murtuts, O, Gy, Hb, HU, Dv, ECocin, Balad, Ox, Barb, Etcham, Zub, Zerb, Casve), G 8 (It); gazna IE-ZuAm 17 aldiz ageri da (O, Mong, Etch, Arch, Ip) eta EB behin (Arti MaldanB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec:gazna 1, gazta 4, gaztai 2; AB38: gazta 44, gaztai 4, gaztan usain 1, gaztanbera 7, gaztandegi 1, gaztantsu 1; AB50:gazta 19, gaztai 4, gaztanbera 1 eta gaztandegi 1; HiztEn: gazta, gaztangintza, gaztanbera, gaztandegi, gaztanezpata, gaztangile, gaztangin, gaztanohol, gaztanontzi, gaztanotzara, gaztanzuku; LurE: gazta, gaztanbera, gaztangile, gaztangin, gaztangintza, gaztanontzi, gasna, gasnagile.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gazta, gazna, gaztan- [gazta hobestekoa da]

gazta zahar
iz. Gutxienez zazpi hilabetez ondu den gazta, zapore handia, azal gogorra eta ur gutxi izatea ezaugarri dituena. Gazta zaharrari harra bezala, gizon horri gezurra dario. Gaur, berriz, esan dit pizza dastatu duela eta nazkagarria iruditu zaiola; nahiago omen du gazta zahar pusketa bat.

Aztergaia: gazta zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAZTA ZAHAR (AN-ulz). Ref.: Iz Ulz (gaztamíñe); CEEN 1971, 353. Queso viejo (fermentado). Gazta zar bati erasteko ortzak zorrotz ekarriko ditut. Lek EunD 22. Bazebillen jendea gauzaren tartean ara-onera --gazta zarrari arra bezela-- oi duan mar-mar luzearekin. Anab Poli 80. Abenduko elurra, gazta zarraren pare (AN-erro). Inza NaEsZarr 2250. Gazta zaarra jan, ardo gorri ederra porroitik. Zendoia 174

gazta zahar 6: Consumer 4 (“Gazta zaharra gogorragoa da”), Berria (“eta sei hilabetetik gorakoak gazta zaharrak”), DiarioVasco (“Gazta zaharra edota menbrilloa ere eskaintzen ditugu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gazta zahar 2: Txillardegi (“Anisezko erroskila zuriak han eta hemen salgai, bertan irazekitzeko kandelak; eta taloa, txingarra, gazta zaharra; eta ardoa eta sagardoa, ausarki.”), Koldo Izagirre (“Gaur berriz esan dit pizza dastatu duela eta nazkagarria iruditu zaiola, nahiago omen du gazta zahar pusketa bat”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa bi adieratan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gazta sarreran.

gaztagile
iz. Gazta egiten duen pertsona. Gaztagilerik onenak euskal gaztagileak dira, oso ongi prestatuta daude-eta.

Aztergaia: gaztagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaztagin
iz. bizk. Gaztagilea.

Aztergaia: gaztagin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski da gaztagile arautua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gin/-gile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ez dut uste gaztagile onartzeak gaztagin aldaera bazterrarazi behar gaituenik, aldamenean, nolabait berorren eratorria den gaztagintza onartua izanez. Kasu hauetan, biziak eta erabiliak izanez gero, forma biak onartu ohi ditugu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Jaso egingo da hiztegian, eta azalduko: «gaztagin iz. Bizk. 'gaztagilea'».

gaztagintza
iz. Gaztak egitea; gaztagilearen lanbidea. Bezperan bildutako esnearekin gaztagintzan hasi zen. Gaztagintza-tresnak.

Aztergaia: gaztagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaztaina
1 iz. Gaztainondoaren fruitua, irintsua eta azal ilun gorrixkakoa, oskol berde arantzatsu batek estaltzen duena. Ik. indi gaztaina. Gaztaina erreak. Hator mutil etxera, gaztaina zimelak jatera. Gaztainak bildu. Gaztaina-oskola.
2 iz. Gaztainondoa. Gogoan nuen etxea, gaztaina artean gordea. Gaztaina-orbela. Gaztaina zurez egindako aulkiak.
3 iz. Gaztainondoaren zura. Zola ederrak egiten dira gaztainaz.

Aztergaia: gaztaina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaztaina-kolore .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa garrantzitsuagoa da gaztaina-koloreko, gaztaina-kolore baino, kualitate-adierazle den aldetik. AS gisa gehi daitezke: gaztaina-azal, gaztaina-arbola, gaztaina-gorringo, gaztaina erre ere

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gaztaina(-)gorringo, gaztaina(-)lokotx, gaztaina(-)oskol.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Lantaldeak proposatu duen azpisarrera, bai, jasoko da, baina beste forma berririk ez da orain erantsiko.

gaztaina arbola, gaztaina-arbola
iz. Gaztainondoa. Zelai hartan bazen orain berrogei urte, burdinazko gurutze bat, gaztaina arbola bati josita.

Aztergaia: gaztaina-arbola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAZTAINA-ARBOLA (V-gip ap. Elexp Berg; gastaña-a. V-gip ap. Etxba Eib). Castaño. Zelai artan bazan orain berrogei urte, burnizko gurutze bat, gaztaiñ zugatz edo arbola bati josita. Urruz Zer 57. Zenbait gaztain-arbol. Munita 49. Gaztaiñ-arbola aundiak. Berron Kijote 225. Esan diteke gaztain arbolan / txertatu dala saratsa. Insausti 247. Gaztaiñ arbola zarren bat edo beste bota. Albeniz 28 (ib. 28 gaztaña arbola).

Ez dugu aurkitu gaztaina(-)arbola formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu gaztaina(-)arbola formarik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: F: Hainbat arbola-mota sartuta daude azpisarrera gisa, baina badira adibide gisa soilik daudenak. Berrikustekoa izan litezke eta berdin jokatu guztietan.

gaztaina haga, gaztaina-haga
iz. Zuhaitzetik gaztainak eraisteko erabiltzen den haga. Bai, botako zenuke, gaztaina-haga bati sega erantsita.

Aztergaia: gaztaina-haga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GAZTAINA-HAGA (L, BN; gaztainaga AN-gip-larr-ulz, B; gaztainagai AN-5vill; gaztain-haga VocBN). Ref.: A (gaztaiñahaga, gaztaiñaga); Iz Ulz (ágak); Asp Leiz2 (sustraitu). Vara para derribar castañas. "Gaztañagea, gaztañak erasteko makilla luzea (G-goi)" EEs 1931, 37. Gaztaiñ-aga bati sega erantsita. TxGarm BordaB 34.

LB: 0 / EPG: “Gabirian bildua da honako hau: Santa Madalen eguna horeatue baldin bada, gaztaina-hagaik egin beharrik ez; oskarbi bada, berriz, gaztaina hagatara.” (Pello Zabala) / ETC: “Gabirian bildua da honako hau: Santa Madalen eguna horeatue baldin bada, gaztaina-hagaik egin beharrik ez; oskarbi bada, berriz, gaztaina hagatara.” (Pello Zabala).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: gaztaina-haga: vara de castaño; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

haga 1 iz. Pieza zuzena, luzea eta mehea, gehienetan zurezkoa, eskuz erabil daitekeena. Gaztaina-haga, intxaur haga: zuhaitzetatik gaztainak edo intxaurrak eraisteko erabiltzen dena. Labe haga. Arropak esekitzeko haga. Atea ixteko haga. Sukaldeko ketan, lukainkak hagan eskegi. Biharamunean Josuek bost errege haiek hilarazi eta ipini zituen bost hagatan zintzilik. Txalupa ibaian haga batez bultzatu. Haritz gazteak, denak adin berekoak, hagak bezain zuzen eta lerden. gaztaina 1 iz. Gaztainondoaren fruitua, irintsua eta azal ilun gorrixkakoa, oskol berde arantzatsu batek estaltzen duena. Ik. Indi gaztaina. Gaztaina erreak. Hator mutil etxera, gaztaina zimelak jatera. Gaztainak bildu. Gaztaina-oskola. Gaztaina-lakatza: gaztaina-oskola. Gaztaina-haga.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin haga bigarren osagaia duten beste azpisarrera batzuekin egin den bezala (ezten-haga, gurdi-haga).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gaztaina eta haga sarreretan.

gaztaina kolore, gaztaina-kolore
iz. Gaztainaren kolorea. Emeki-emeki grisak haren ilean gora egiten zuen, gaztaina-kolorea ordezkatuz. || Gaztaina-koloreko ile kizkurra zuen.
gaztaina lakatz, gaztaina-lakatz
iz. Gaztainaren oskol arantzatsua. Ik. gaztaina morkots; lakatz2. Gaztaina lakatza baino latzagoa.

Aztergaia: gaztaina-lakatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GAZTAINA-LAKATZ "Gastaña-lokotza, cápsula espinosa que contiene el fruto del castaño" Etxba Eib. * Zutik daude gaztaina lakatzak. Ibiñ Virgil 52. 1 lakatz * Zutik daude gaztaina lakatzak. 'Castaneae hirsutae". Ibiñ Virgil 52

LB: 0 / EPG: 0 / ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

gaztaina 1 iz. Gaztainondoaren fruitua, irintsua eta azal ilun gorrixkakoa, oskol berde arantzatsu batek estaltzen duena. Ik. Indi gaztaina. Gaztaina erreak. Hator mutil etxera, gaztaina zimelak jatera. Gaztainak bildu. Gaztaina-oskola. Gaztaina-lakatza: gaztaina-oskola. Gaztaina-haga.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, gaztaina(-)morkots formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gaztaina eta lakatz sarreretan.

gaztaina morkots, gaztaina-morkots
iz. Gaztainaren oskol arantzatsua. Ik. gaztaina lakatz. Ikusi nuenean nik zure kokotsa, iruditu zitzaidan gaztaina morkotsa.

Aztergaia: gaztaina-morkots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAZTAINA-MORKOTS (G-goi ap. VocZeg; gaztena-margots Lecl), G.-KORMUTS. Erizo de la castaña. "Abrir el erizo, gaztaña morkotsa iriki" VocZeg 285. Gaztaña-morkotsak jaulkian. Zab Gabon 33. Ikusi nuanean / nik zure okotza, / iruditu zitzaidan / gaztaiña-morkotsa. Or Eus 55. Gaztaina kormutsa edo karloa bezala, dena xixtaz eta latzez betea. Larre in Xa Odol 18. Gure aittaren poza, etxean ikustean gaztain-morkotsa (AN-larr). Inza NaEsZarr 427

adib: gaztaina 1 iz. Gaztainondoaren fruitua, irintsua eta azal ilun gorrixkakoa, oskol berde arantzatsu batek estaltzen duena. Ik. Indi gaztaina. Gaztaina erreak. Hator mutil etxera, gaztaina zimelak jatera. Gaztainak bildu. Gaztaina-oskola. Gaztaina-morkotsa: gaztaina-oskola. Gaztaina-lakatza: gaztaina-oskola. Gaztaina-haga. || morkots iz. Gaztainaren oskol arantzatsua. Ik. lakatz2. Morkots hutsa. Gaztaina-morkotsa ireki.

gaztaina-morkots 1, Aizu (“Mixel Itzainak gaztaina- morkotsarena aipatu zidan bere adiskideaz mintzatzean: kanpotik arantzak ditu, eta barruan biguntasuna”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaztaina-morkots 2: Koldo Izagirre (“Karrika zeharkatu eta etxe artean bide egiten duten harkaitzetan eginiko mandioak dira; estalpe hauetan badago egur hornidurarik: gaztaina morkotsak bezala lazturiko zuhaitz erroak, itsasontzi zatiak, ontzien armazoiak”), Pello Zabala (“Haga luzeak, gaztaina morkots eta guzti, adarretik zintzilik zirauena lurrera botatzeko”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azalpena duenez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gaztaina sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Kendu lerroa.

gaztaina-kolore
adj. Gaztainkara. Begi txiki gaztaina-koloreak. Ilea gaztaina-kolorea eta sarria zuen.

Aztergaia: gaztaina-kolore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: galanperna gaztainkolore: Lepiota castanea; onddo gaztaina: Boletus castaneus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kolore: osaera honetako hainbat sintagma ez da elkarketa librea, baizik kolore jakin bat izendatzeko era.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaztaina sarrerari dagokion azpisarrera.

gaztainadi
iz. Gaztainondoak dauden tokia; gaztainondo basoa. Gaztainadi, pagadi eta hariztiak. Baserri guztiek dute bakoitzak bere gaztainadia. Eiheragaraiko gaztainadia.

Aztergaia: gaztainadi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaztainkara
adj. Gaztainaren kolorekoa. Adats kiribil gaztainkara. Begi gaztainkara biribilak ditu. Bi behor ikusi zituzten, bata zuri-grisa eta bestea gaztainkara argia.

Aztergaia: gaztainkara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kara.

gaztainondo
iz. Hosto luzanga horzdunak eta erorkorrak dituen zuhaitz handi eta adaburu-biribila (Castanea sp. ). Gaztainondoaren loreak. Gaztainondoak muskildu.
Azpisarrerak

Aztergaia: gaztainondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: gaztainondo: Castanea sp.; gaztainondo arrunt: Castanea sativa; gaztainondo japoniar: Castanea crenata; cf. indigaztainondo arrunt: Aesculus hippocastanum; indigaztainondo gorri: Aesculus carnea.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Castanea sp.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: Indi gaztainondo , itsas gaztainondo eta Japonia-gaztainondo / gaztainondo japoniar (onartzen dena).

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Castanea sp.

gaztanbera
iz. Gazura kendu zaion esne gatzatua; mamia, gatzatua. Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik.

Aztergaia: gaztanbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gatzatu, gaztanbera, (mami)

gaztandegi
iz. Gaztak egiteko edo gordetzeko lekua. Geroztik bi gaztandegi berri egin dira, eta gazta-ekoizpena handitu egin da.

Aztergaia: gaztandegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHko corpusean ez da jaso; EEBSkoan gaztategi 1 (J. Casenave: Amikuze, 1983): DFrec: ø; AB38: gaztategi 1; AB50: gaztandegi 1; HiztEn: gaztandegi

gaztangin
iz. bizk. Gaztagilea.

Aztergaia: gaztangin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-09-22 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaztangin behin agertu da (Mg PAb).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaztagile behin azaldu da (G).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn-LurE: gaztangin.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gaztangin, gaztasaltzaile

Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'gaztagilea'.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

gaztagile hobestekoa da, gardenagoa denez eta tradizioak besterik agintzen ez duenez

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gin/-gile

gaztanontzi
iz. Gaztak egiteko ontzia.

Aztergaia: gaztanontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

gaztaro
iz. Haurtzaroaren eta adin helduaren arteko bizitza zatia, gazte denbora. Gaztaroko neurtitzak.

Esaera zaharrak

Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra. Haurtzaroko orbaina ezaba daiteke gaztaroko.

Aztergaia: gaztaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper