12 emaitza gabe bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

gabe
1 postpos. Gabetasuna adierazten duen hitza. (Izen sintagma mugatuek edo mugagabeek har dezakete. Mugagabeek -ik atzizkia hartzeko joera dute). Dirurik gabe. Onerako gogorik gabe eta gaitzerantz makurtua. Arrisku handirik gabe. Atea irekitzeko beta gabe. Neurri gabe edanez. Kulpa gabe zigortua. Ahaide eta adiskiderik gabe gelditu. Baitakite Jainkoa gabe arnasarik ere atera ezin dezakegula. Eskatu nion aldizkaria gabe etorri da. Jainkoaren laguntza berezia gabe. Besterik gabe. Ni gabe. Hori gabe ez gara moldatuko.
2 postpos. (Partizipio burutuaren eskuinean ezartzen da; partizipio burutu hori izan-en bidez gauzatzen denean, izan hori ezabatu egiten da gehienetan). Aita-amak ikusi gabe joan zen. Etxean edukiko dituzu, eskolara bidali gabe. Gerorako utzi gabe. Haiek uste (izan) gabe heldua. Nahi gabe egin du. Jainkoak guk merezi gabe egin dizkigun mesedeak. Hiritik alde egin gabe egon beharra. Egiari kalterik egin gabe. Oraintsu arte argitara gabe egon dena. || Damaskora gabe, argiaren distirak begiak liluratu dizkielako. || Iraungi berrian, oraino hoztu gabea denean. Eta sei maindire, batere erabili gabeak. Lur goldatu gabean barna.
3 postpos. (Izenordain zehaztugabeekin, inor eta ezer erabiltzen dira norbait eta zerbait-en ordez). Ezer esan gabe gelditu. Ezer gabe. Ezeren nahaste gabe. Etxetik atera zen, inor ohartu gabe. Besterik inor gabe. Inork hitzik atera gabe. Guztia osorik gorde nahi zutenak deus ere gabe gelditu ziren.
4 postpos. (Denbora edo leku esapideetan, baino lehen-en kide bezala). Nagusia etxera gabe. Bi minutu gabe, laguna alboan dut. Igandea gabe ikusi behar dut. Berehala behar dugu, gerora gabe. || Luzaro gabe. Bordeletik urruti gabe. Berandu gabe etxeratu ginen hirurok.
5 Lehenago aipatu dena gabe. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Lehen banituen lur eta etxeak, orain gelditu naiz gabe. Lizarragaren mutilak eta nireak bateratu ziren, haiek armadun eta nireak gabe. Baziren buruko gorriak zituztenak eta gabe zebiltzanak.
6 postpos. Ordez. Guk, berba gabe, hitz esaten dugu. Telebista aurrean hainbeste denbora eman gabe, hobe musika entzungo bazenu.
7 iz. Gabetasuna, gabezia. Onerako gogoaren gabea eta gaitzerako makurtasun handi hura. Bere gabeak eta premiak eskatzen duen gauza emanez. Nire gabea zuri dizut agertzen. Gabeak irents ez gaitzan. Gutxia hobe, gabea baino.
8 adj. Ezer ez duena, behartsua. Guztiz gabea zela ikusirik. Nire baratzea, gaur hain estu, gaur hain gabe. Euskara aski eskasa eta gabea da fonema kontuan.

Esaera zaharrak

Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala. Astoaren arrantza min gabea. Gabeak hatsa kirats. Odolak su gabe diraki.

Aztergaia: gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69B
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argirik gabe; argi gaberik; argi gabe.

Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 24: "hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia: (...) bereiz [idatzi behar da] gabe. Lotsagabe eta kidekoei dagokienez ikus Euskaltzaindiaren hitz elkarketari buruzko araua"; "aldaera bati baino gehiagori ematen dio bide hitz honek. Partitiboaren marka har dezake gabe-ren aurreko hitzak nahiz gabe-k berak. Bi hitzak markarik gabe ere ageri daitezke, ondoko adibideotan ikus daitekeenez: Argirik gabe / Argi gaberik / Argi gabe. Biek, ordea, ezin dute aldi berean hartu marka: *Argirik gaberik".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Aipa bage, Azkuek nahi zuena gorabehera (ikus Prontuario de la lengua vasca, hitzaurrea), bigarren mailan gelditu dena" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Adibidea (zehaztu): argi gaberik kendu (gaberik hitzean izango baita), eta esan gabe gehitu (partizipioarekin ere erabiltzen dela erakustea komenigarria delako).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa (azalpen osoagoak eskainiko dituzte H1.1 lantaldekoek).

gabean
postpos. Gabe. (Batez ere aditzaren partizipio burutuarekin erabiltzen da). Edan gabean ez du gauzak esateko hainbat kemen. Dena aurretik planifikatua zen, gu ohartu gabean. Honela atsedeten du arimak arrazoiketa gabean. Jakin gabean pasatzen dira gauza batzuk, itsuan.
Loturak

Aztergaia: gabean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GABEAN a) Sin. (Precedido de part.). v. GABETAN. [Gauza ebatsia] ezta enplegatu behar, lekhat iaberik nor duen iakin gabean baizen. Harb 183. Artuten bagaitu eriotziak uste bagaan. Mg CO 102. [Artzak] leoi yaunari lotsa yagon bagan / ardi gaixoari esetsi lenago deutso. Zav Fab RIEV 1907, 542. Kolpatu izan dute / Pensatu gabian. LuzKant 62. Nai gabian uts-aldiren bat joan bazaigu. Sor Bar 109. Ez othe nuenez ere ohartu-gabean apur bat apaldu egun hartako bazkaria. JE Ber 36. Elur ta elur: elurra, eten-gabean. Ldi BB 36. Utzi zion begitartea estali gabean. Mde Pr 119. Itz jainkozko oriek ola kantatu gabean baiño kantaturik, gure barrenai Iainkoagana suarkiago daragiotela nago. "Quam si non ita cantarentur". Or Aitork 284. Zer animalea, zion beste batek, iduri gabean. JEtchep 106. Ene jakin gabean funtsez ezagutzen ez nituen lagun batzuetarik baztertu [nu]. "À mon insu". Ardoy SFran 121. Eran gabian ez baidu gauzak esateko ainbat kemen. Uzt Sas 232. v. tbn. (Casi todos son ejs. de uste gabean): Zab Gabon 67. Ox 73. Gabian: Bp I 21. PE 138. Bagean: Gco II 54. CatBus 31. AB AmaE 47. Bagian: Mg CO 257. BEnb NereA 121. (Precedido de sintagma nominal indet.). Usain eztitsuetan atseden gabian / zoriontasun danak eukazan aldian. AB AmaE 351. Herriminez, ezin-minez / erdiratzen zait bihotza / arrats luzetik goizera, / lo-gabean. Mde Po 38. Bildur gabean oroi dut, noizbait bildur nintzala ta irrits gabean lengo irritsa dut gogora. "Sine timore". Or Aitork 261. (Precedido de sust. + -(r)ik). A maite eztabenak / bere biotzean / zer maitatu daike / damurik bagean? A CPV 1024. --Bizi da oraino, beraz ezin erran dezakegu ametsa egia biurtuko denetz --erran zuen ezkongabeak axolik gabean. Mde Pr 90. (urruti gabean). Ireak egin diñ aurki, ta nik ere urruti-gabean diñat onezkero nere atzena. "Pronto". Mok 21. Lengo piñudi orrengandik urruti-gabean beste piñudi gazte bat zegon oso ederra. Munita 26. (Precedido de gen.). Nork zekien noiz gertatuko zitzaien horrelako beste goiz bat, elkarrekin izateko jakile baten gabean... Mde HaurB 26. b) (Precedido de gen.). A falta de. Beste giltzen gabean, protagonisten psikologia [...] kontuan hartu dut. Mde Pr 172

adib: gabe 1 postpos. Gabetasuna adierazten duen hitza. (Izen sintagma mugatuek edo mugagabeek har dezakete. Mugagabeek -ik atzizkia hartzeko joera dute). […] || Duda(rik) gabeko kontua. Amairik gabeko bideetan. Ondore gabeko nahia, eragin indarrik gabekoa, ez dela aski izango. Honela atsedeten du arimak arrazoiketa gabean. 2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren eskuinean ezartzen da. Aditzak era burutua hartu behar du; era burutu hori izan-en bidez gauzatzen denean, izan hori ezabatu egiten da gehienetan). […] || Gizonekin ibili gabeko emakumea. Iraungi berrian, oraino hoztu gabea denean. Eta sei maindire, batere erabili gabeak. Lur goldatu gabean barna.

gabean : Deia (“Hartara senar ohiak jakin gabean, Fundacion Ideas erakundera jo omen zuen Amy Martin izenpean lan eske”), Consumer (“Azukre kontsumoaren eta diabetesaren sorreraren arteko loturaren arteko froga argirik ez dagoen arren, frogatuta dago obesitateak, azukrea ere kontrolatu gabean kontsumitzearen ondorioetako bat, intsulina ez mendeko diabetesaren garapen aukera areagotu egin duela”), Berria (“Auzitegi Nazionalean talde terroristako kide izan edo elkarlanean aritzea egozten denean, «modu arrazoitu gabean» adierazpen eskubidea urratu litekeela uste du batzordeak”), EiTB (“Erretiroa hartu berri zuen eta herenegun, espero gabean, kirola egiten ari zela ondoezik sentitu ondoren zendu zen”), Euskaltzaindia (“Agidanez, euskalgintzak badu bertute soziogenikorik, alegia, harreman eta elkartasun loturak sortzeko gaitasunik, zeren eta euskaldunak batzeko ahaleginetan dabilenak nahita edo nahi gabean harremanak sortu, landu eta ugaldu egiten baititu”), Karmel (“hasten denak kontu egin dezala belar oso txarrak dituen lur onura gabean baratze bat egiten hasten dela, Jaunak bertan atsegin har dezan”), Argia (“Eta nago, beltzek idatziko dioten bere memorien liburua saltzen hasia dela, best-sellerra izango duen kontakizunari hastapena eman diola errebolberrik gabeko kartutxera agerian. Hizkuntza aldatu gabean noski, horretan du bere balioa”), Erlea (“Nik jakin gabean egin dute, baimenik gabe”), DiarioVasco (“Egun horretan, uste gabean sortutako sute batek kalte handiak eragin zituen baserrian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gabean : Herria (“Garai batean, zenbaki batek garrantzi haundiagoa hartu zuen, uste gabean, nere bizian”), Berria (“Gure artean da, gurekin egon gabean ere”), Patxi Zubizarreta (“Ongi ulertu zuen, berak nahi gabean, beste auzi-mauzi batean sarrarazi zutela”), Janbattitt Dirassar (“Zuhaurek, eta menturaz zuhaur ohartu gabean, eraikia baituzu presondegi bat”), Aingeru Epaltza (“Arestiko galtza kirastuen ordez, galtzontzilo luze batzuk jantzi nituen, maleta beti hustu gabean arakatu ondoan”), Daniel Landart (“Eta horra non, ohartu gabean, aitaren zigarro bat harturik, ari nintzela tira eta tira, kea biriken zolaraino igorriz!”), Ramuntxo Etxeberri (“Dongek seinalea eman zuenean, nahi gabean neska begiratu zuen eta hor... amets gaiztoetan bezala... Mayola ezagutu zuen.”), Piarres Aintziart (“Bideetan, sasietan ikusten ditudan animaleen izenak ez dazkit, loreak ez dezazket deitu eta honela oroitu naiz gauzek eta izakiek izaterik ez dutela izendatu gabean”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea gehitu daiteke: nik jakin gabean egin dute modukoren bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gabe sarreran.

gabeko
1 (Izen sintagma mugagabe baten edo -ik atzizkiaren eskuinean). Duda(rik) gabeko kontua. Amairik gabeko bideetan. Ondore gabeko nahia, eragin indarrik gabekoa, ez dela aski izango.
2 (Partizipio burutuaren eskuinean). Gizonekin ibili gabeko emakumea.
Loturak

Esaera zaharrak

Ez da aldatsik ibar gabekorik.

Aztergaia: gabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-09-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GABEKO (bako V, baako V, bareko V-gip; SP, Añ (bako, bagako), Dv (+ bako y bagako (V)), H (bako)) y GABETAKO. A) (Adnom.). Forma innumerables compuestos más o menos lexicalizados como amaigabeko, behargabeko, bidegabeko, eskergabeko, etengabeko, uste gabeko, etc. (qq.vv. s.v. amaigabe, behargabe, etengabe, etc.). Cf. A Morf 221, c. "Sufijo equivalente a la preposición sin, denotando privación, carencia, falta de; sinón. de los privativos gabe y bage, de uso común, aunque menos que bako, sobre todo el segundo. Lotsabakua, dirurik bakua, uste bakua" Etxba Eib. a) (Precedido de sintagma nominal). Se emplea gralmte. tras sintagma nominal indet., que es con mucho la opción más frecuente, o tras sintagma nominal provisto de suf. -(r)ik. En contadas ocasiones, pero hay ejs. de varias épocas y dialectos, aparece tras sintagma det. La primacía de la opción indet. es especialmente clara al Norte: en Axular, p.ej., abundan los ejs., frente a unos pocos de -(r)ik; Hiriart-Urruty y Joannateguy serían, en cambio, las excepciones más notables. Tr. General en todas las épocas y dialectos, salvo en suletino, donde sólo lo hemos encontrado en Constantin. Su distribución, aunque similar, no coincide siempre con la de las variantes de gabe. La forma más empleada es gabeko, gral. al Norte y que aparece tbn. en buena parte de los escritores guipuzcoanos y alto-navarros. Bageko, además de en Mendiburu y Mendigacha, se documenta tbn. como forma única en Ochoa de Arin y Larramendi; hay bageko junto a gabeko en los mismos autores guipuzcoanos en los que encontramos bage y gabe (Cardaberaz, Guerrico, Iztueta...), pero en un grupo importante de ellos (Ubillos, Moguel, Aguirre de Asteasu, Iturriaga, Arrue y Beovide) sólo hay gabeko; en el s. XX encontramos bageko, siempre junto a gabeko, sólo en Orixe y Zaitegi (hay además baeko en Lek EunD 38). Bageko aparece tbn. al menos en un texto de Larraun de 1762;Por lo demás, en la tradición vizcaína la forma más antigua y empleada es bako (ya en Refranes y Sentencias, Zubia-Lezamis y Capanaga); hay además bako en un texto de dialecto guipuzcoano de T. Agirre (Uzt 280). Sólo bagako en Cardaberaz, Moguel, J.J. Moguel, CatBus, Uriarte (MarIl 44), Iturzaeta y Orixe (Tormes 29). Bako y bagako en Astarloa, CatLlo, Arrese Beitia, Echeita y Bilbao; bako y bageko en E.M. Azcue y Lauaxeta; bagako y bageko en f. Bartolomé, D. Agirre / siempre en Kr; bako, bagako y baako en Zavala; bako, bagako y bageko en Kirikiño, Enbeita y Erkiaga; Añibarro, además de esas tres formas (EL1 145 / LoraS 30 / 27), emplea tbn. baako (sólo en EL2 159) y una vez bagaango (EL2 45 Yaunaren ontasun neurri bagaango esperantza: EL1 40 ontasun neurri bagean). Baako aparece tbn. en Ezale 1897, 350b (...)

def: bako adj. Bizk. Gabekoa. Ondo argitu bako arazoa. // agorte iz. Euririk gabeko aldi luzea. Ik. agorraldi; idorte; lehorte. Agorte handietan lurra uraren eske dago. Agorteak aurten kalte ekarriko dio laborantzari. Agorte luze bat. // aisialdi iz. Lanik edo zereginik gabeko tartea, nahi den eran bete daitekeena. Azpiadiera gisa: gabe 1 postpos. Gabetasuna adierazten duen hitza. (Izen sintagma mugatuek edo mugagabeek har dezakete. Mugagabeek -ik atzizkia hartzeko joera dute). […] || Duda(rik) gabeko kontua. Amairik gabeko bideetan. Ondore gabeko nahia, eragin indarrik gabekoa, ez dela aski izango. Honela atsedeten du arimak arrazoiketa gabean. 2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren eskuinean ezartzen da. Aditzak era burutua hartu behar du; era burutu hori izan-en bidez gauzatzen denean, izan hori ezabatu egiten da gehienetan). […] || Gizonekin ibili gabeko emakumea. Iraungi berrian, oraino hoztu gabea denean. Eta sei maindire, batere erabili gabeak. Lur goldatu gabean barna. Eta berrehun adibide baino gehiago.

gabeko 14213.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gabeko 7255.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gabe sarreran

gaberik
1 postpos. Gabe. (Artikulurik eta kasu markarik gabeko izen sintagma baten eskuinean). Ik. gabetanik; gabetarik. Diru gaberik. Zalantza gaberik. Zu gaberik ezer ez da.
2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren partizipio burutuaren eskuinean). Arrastorik utzi gaberik. Ezer esan gaberik. Ez da deus lortzen saiatu gaberik. || Guk merezi gaberik.

Esaera zaharrak

Neke gaberik ez da bizitzerik. Su gaberik ez da kerik.

Aztergaia: gaberik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

gabe.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hemen eskainiz gabe sarrerako argi gaberik adibidea.

gabetan
postpos. Gabe. (Batez ere aditzaren partizipio burutuarekin erabiltzen da). Ik. gabean; gaberik 2. Niri kasurik egin gabetan, ez dakit nola joana den.
Loturak

Aztergaia: gabetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GABETAN.v. GABEAN. a) (Precedido de part.). Sin. Gure doktor berria / deus ikasi gabetan / ez da deusez penetan: / Baderasa Elizan, / zinaren fagore / gezurrez badere. Monho 28. Ez nadin izan uste gabetan harrapatua. Jaur 103 (v. tbn. uste gabetan en SM Zirik 100 y Xa Odol 294). Neri kasorik egin gabetan / eztakit nolaz joana dan. Artzai Txikiya in Tx B 127 (versión de Astigarraga; versión de Hernani gabetanik). Ez âl naiz ni illen gure zeru au / goi-argi ikusi bagetan! Or Eus 253. Ogeitamarbat aizkol apustu / jokatua da jaun ori. / Eta grano bat galdu gabetan / utzi zion aizkorari. Basarri 76. Zelai-zelai, iñungo erritan sartu gabetan, Bitoriko ateetan zegoan kontroleraño allegatu giñan. Alkain 24. Egun guztian bonben azpian / ta atakatu gabetan. FEtxeb 60. En lugar de. Lana egin bear da / zugaitzaren alde, / beti egon gabetan / motorraren mende. Ostolaiz 30. b) (Precedido de sust.). Etzaiziela uste ükhen / dela arren aitzinekotan / ebilkatü mentez mente / Urdatx neke gabetan. "Sans difficulté". Casve SGrazi 126

gabetan 3: Berria (“Baina hor ere zalantza: eta zein naiz ni inoren bozeramaile izateko, inork eskatu gabetan?”), EiTB (“Litekeena al da bakarrik eta isolaturik sortu eta garatu izana, besterekin harremanik izan gabetan?”), DiarioVasco (“Burke bera «atzerakoi»tzat hartu izana, liburua irakurri gabetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gabetan 21: Herria 3 (“Ez da estalgi osoa bere alde tiratuko duten horietatik, ez eta ere behar gabetan nigarrez ari direnak bezalakoa.”), Hasier Etxeberria 8 (“Ikusi gabetan izan arren, jende guztiak daki gerri aldean nabarmentzen zaion koskorra pistola dela”), Michel Oronoz 3 (“Eta uste gabetan, huna barnetik errepostua jiten zakola, bertze boz bat barnetik”), Pello Salaburu (“Aurreko egunean hegazkin amerikar handi bati bonbaren bat edo, erori omen zitzaion lurrera uste gabetan, nonbait, eta ministro jaunak denei erakutsi nahi izan zigun ez zegoela inolako arriskurik”), Iñigo Aranbarri 2 (“Jakin gabetan, halako zenbat txerriki jaten ote dugu egunero?”), Felipe Juaristi 2, Juan Garzia, Joxe Austin Arrieta

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa gabean proposatu berria bezala. “Ik. gaberik 2“ gehitzea komeni da. Eta zalantza: gaberik sarrera da, baina ez al luke azpisarrera izan beharko?

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gabe sarreran.

gabetanik
1 postpos. Heg. g. g. er. Gaberik. (Artikulurik eta kasu markarik gabeko izen sintagma baten eskuinean). Zu gabetanik ezin bizi.
2 postpos. Heg. g. g. er. (Aditzari dagokiola, haren partizipio burutuaren eskuinean). Ongi dakizu, inork esan gabetanik.

Aztergaia: gabetanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

gaberik.

gabetarik
1 postpos. Ipar. Gaberik. (Artikulurik eta kasu markarik gabeko izen sintagma baten eskuinean). Mintzo zara arrazoi gabetarik.
2 postpos. Ipar. (Aditzari dagokiola, haren partizipio burutuaren eskuinean). Hainbat denbora iraun zezakeen jan eta edan gabetarik. Borrero batek lehertu baitzion begia, uste gabetarik, gobernadorearen adiskide bati.

Aztergaia: gabetarik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gaberik.

gabetasun
iz. Zerbait falta duenaren egoera; ezer ere ez duenaren egoera edo nolakotasuna. Ik. gabezia; bihozgabetasun; burugabetasun; neurrigabetasun... Jauna begira iezaiozu ene gabetasunari. Pobrezia eta erabateko gabetasuna. Oparotasunean eta gabetasunean. Hogeita hamasei ordu haren gorpuztxoa ikusi gaberik zegoela, eta herriminaren antzera, ziztatzen zion bihotza gabetasun horrek.

Aztergaia: gabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

gabetu, gabe/gabetu, gabetzen
da/du ad. Norbait edo zerbait gauzaren bat gabe utzi edo gelditu; norbaiti zerbaiten jabetasuna kendu. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Bere ondasun eta aberastasun guztiez gabetu zuten. Zegozkidan eskubideez gabetu naizenez gero. Ez dut eskuetan dudanaz gabetu nahi. Azeria, buztanaz gabetua. Laguntza mota guztiez erabat gabeturik. Zeruko grazia miragarriaz gabetua aurkitzen den arima. Kalte handia da begietako bistaz, osasunaz eta azienda guztiaz gabetzea. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Ezedukien eta gabetuen artean. || Gizonik behartsuenari, on guztiez gabetuenari galdetzen badiozu.

Aztergaia: gabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: privar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gabe(tu), gabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

gabetze
iz. Gabe gertatzea edo gabe uztea. Biziki haserretua naiz, polit hori, bai zu ikusteko plazeraz gabetu nauzulako, bai eta gabetze horren kausaz ere.

Aztergaia: gabetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Egia da gabetze bera izen soil gisa ez dela oso erabilia; askoz sarriago ageri da hitz elkartuko bigarren osagai gisa (izaera-gabetze, eskubide-gabetze, askatasun-gabetze…), edo zeren gabetze, zertaz gabetze egituran (eskubideen gabetze, eskubideez gabetze). Ez dakit informazio hau nolabait jaso daitekeen, edo hiztegia osatzen denerako utzi”.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere horretan utziko da oraingoz lantaldeak proposatua (eta H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaizkio hemengoa bezalako oharrak).

gabez
postpos. g. g. er. Gabe. (Batez ere aditzaren partizipio burutuaren eskuinean erabiltzen da, askotan, dagokion perpausari kausa balioa ematen diola). Lan egin nahi gabez eta etorkizunera ez behatuz. Eta hala, ezagutza hau izan gabez dabiltza ergelkerian. Odol gabez, zuri. Anitz egur eder gelditzen da oihanean ekarlerik gabez.

Aztergaia: gabez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

gabe.

gabezia
1 iz. Behartasuna, gabetasuna. Ik. pobretasun; txirotasun; landertasun. Han ikusi zituen gabezia handienean Maria, Josef eta Jesus haurra. Gabezia maitatzeko. Gorputzeko makaltasuna eta arimako gabezia. Gabezian sortu eta bizi.
2 iz. Zerbait ez izatea, zerbaiten falta. Ik. -ik ez; falta 3; eskastasun 2. Legearen zehaztasun gabeziak izan ditzakeen ondorioez ohartarazi du ordezkariak. Jakina da gaixotasunaren eragilea UBE3A genearen gabezia dela.

Esaera zaharrak

Nagitasuna da gabeziaren eta pobreziaren unidea eta hazama.

Aztergaia: gabezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

-rik ez(a) pareko adierazlea da, batzuetan erabil daitekeena; langabezia>-ren ondoan, adib., lanik ez(a) ere posible da

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper