7 emaitza funts bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

funts
1 iz. Zerbaiten, bereziki zerbait abstrakturen, muina edo oinarria. Haren izatearen funts guztia ezagutzeko gai bagina. Arrazoi honen zimendua eta funtsa. Hala bertute haren funtsa nola itxurak. Ez dut esango film honetako sinbolo guztien funts ezkutua ezagutu dudanik. Funts gutxiko ustea. Ezberdintasun guztien funtsa edo erroa zertan datzan. Funtsera jo eta funtsik gabe gelditzen da galdera hori. Bere lagunak funtsik aski gabe gaizki jujatzea. Gure hutsegiteez funtseraino jabetu arte. Zoaz funtsera eta ikusiko duzu ez dela ageri dena. Kontatzen duenak badu beti funtsa eta indarra. D. Dodgeren eleberri kaxkar eta funtsik gabeko bat.
2 iz. Pertsonez mintzatuz, ganora, zentzutasuna. Funtsik gabeko gizona. Funts onekoa, gaiztokoa. Gazte arina eta funts gutxikoa. Funtsezko gizonen artean.
3 iz. Kapitala, dirua, ezarritakoa bereziki. Diru maileguaren funtsa eta korrituak. Funtsak gauzatzeko. Nazioarteko Diru Funtsa.
4 iz. Liburutegi, museo edo kideko batek dauzkan aleen multzoa. Udal liburutegiaren funtsak.
5 iz. Lur ondasuna. Sos puska bat eginik, funts bat erostera eta emaztegai baten bila heldu zela. Pentze eta alorren erdian, beren funts ederretan bizi dira senar-emazteak.

Aztergaia: funts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'zerbaiten muina, oinarria'. 2 'pertsonen ganora'. 3 (finantzetan-eta erabiltzen dena): maileguaren funtsa eta korrituak. 4 'lur ondasuna' / AS: funtsean, funtsezko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: funtsez .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

funtsean, funtsezko

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 zerbaiten muina, oinarria; 2 pertsonen ganora; 3 kapitala ("maileguaren funtsa eta korrituak); lur-ondasuna (hots: fundus)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Zergatik ez "fondo financiero"-ren adiera ere eman?" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hirugarren adiera horretan, zalantzazkoa izan daiteke merkataritza-zuzenbidean erabiltzen dena, alegia, funts batzuk beharrezkoak direla ordainbide batzuk erabiltzeko, hala nola, txekea. Horrexegatik, kontzeptu hori argi geratu behar da eta bosgarren adiera eman behar baldin bada ere, eman, adibide baten bidez. Beraz: 5 Merk. funtsik gabeko txekea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Lantaldeak proposatu duen azpisarrera berria erantsiko da; bosgarren adiera eta dagokion adibidea eranstea, berriz, H1.1 lantaldearen esku utzi da (litekeena da hirugarren adieraren ñabardura izatea).

funtsatu, funtsa/funtsatu, funtsatzen
da/du ad. Oinarritu, bermatu. Hizkuntzaren biziari dagozkion zenbait erabaki, ikerlanaren ondorioetan funtsa daitezke bakarrik. Iritzi horiek datuetan funtsatzen dira.

Aztergaia: funtsatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

funtsatu 3, MEIG VI eta VIII ("Hizkuntzaren biziari dagozkion zenbait erabaki, izan ere, iker-lanaren ondorioetan funtsa daitezke bakarrik, inon funtsatzekotan", "Egia balizkoan funtsatzen direlakoek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

funtsatu EB 4: A. Eguzkitza ("desberdintasun sintaktikoak zertan funtsatzen diren argitzen saiatuko naiz"); X. Mendiguren B. ("Banaketa honetan funtsaturik hitz egiten da itzulpenaren munduan textu teknikoez eta literarioez"); Marxismoa ("Printzipio honek funtsatzen du marxisma klasikoaren mundu-ikuskera"); Txill ("L. Bonaparte Printzeak funtsatutako irizpideari jarraituz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

funtsatu : DFrec 1, AB38 1 ('fundamentar'), HiztEn (oinarritu), Euskalterm 2 ('fundamentar'); funtsapen : Euskalterm 1 (oinarritze sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: fundamentar.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

funtsatu : EuskHizt (1978. Oinarritu, bermatu), HiruMila ('fundamentarse, basarse'), ElhHizt ('fundamentarse'), Lur EF/FE ('se baser, s'appuyer sur') // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fundamentar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

funtsa(tu), funtsatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

funtsean
adb. Oinarrian; azken batean, benetan. Funtsean bat gatoz. Dabiden erokeria zelakoa ez zela funtsean erokeria, egiazko zuhurtzia baizik. Funtsean ez garela deus ere. Bi itzulpenak funtsean berdinak dira.
Loturak

Aztergaia: funtsean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-07-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n

funtsera eta
adb. Ipar. Azken batean, azken finean. Baina zer gara gu, funtsera eta?

Aztergaia: funtsera eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: FUNTSERA(T) ETA. En realidad, a fin de cuentas. "Demeurant (au)", "(au) fond, funtsean, funtserat-eta" T-L. Funtserat-eta agur diot / urteari, / gomendatzen diotalarik / Jainkoari. Etcham 94. Funtserat-eta, nola dildira eta kanta lezakete xirribika-kordek, ez balute inguruan tinkatzeko zurki maketsik? Lf in Zait Plat XV. Bere buruarekin egiten hasia zen, askitto ardura, ez zuela, funtserat eta, beti gizon hil baten esklabo egon behar. JEtchep 60. Etxekandereak baietz bainan ogia zuela ez hanbatekoa, hots, ez hain xuria egun hartakoa eta, funtsera-ta, beltza. Larre ArtzainE 34. Funtsera yuan eta, errege eta erregina hil nahi zituzten. Elsb Fram 96.

Ez dugu aurkitu funtsera(t) eta formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

funtsera eta 12: Herria 10 (“Bainan zer gira gu, funtsera-ta?”, “Bestetik, Brun pilota plazaren berpizteaz arras kritiko agertzen da, lurrera eman behar litekeela pentsatzen du funtsera ta, baina ez da horren publikoki galdatzera menturatu”), Marzel Etxehandi (“Denek barkatzen diote, funtsera eta gizon ona baita, eta 8 urte huntan kanpaleku huntan baitago”), Menane Oxandabaratz (nahi duen, ainitz aldiz ikusi dutelakotz hitz hori, eta holako hitz batzu, eta gogotik erraiten diezkatek zeren eta uste baitut, hala ere, gauza ttipi batzu goiti-beheiti gure eskuarak behar dugula elkarrekin trebatu eta ohartzen direla jendeak, etxean izanez, eskuara bat dela funtsera-ta eta ez direla bi lenguaja elgar ezin konprenituak...”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Iparraldean hedatua, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da funts sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

funtsez
adb. Behar den bezala. Lana zintzo egin du eta funtsez. Zerbait funtsez egin behar dela ez holakorik gehiago gertatzeko. Funtsez eta zentzuz mintzatzen zaigu Truebaren idazlanez.
Loturak

Aztergaia: funtsez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

funts sarrerari dagokion azpisarrera.

funtsezko
adj. Oinarrizkoa; funtsa duena. Funtsezko gauza utzi, hutsalari lotzeko. Duda funtsezkoak. Funtsezko batasunak ez ditu axaleko ñabardurak eragozten. Ez genuen zimentarririk aski, erabateko erabaki funtsezkorik hartzeko.
Loturak

Aztergaia: funtsezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-07-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko

funtsezkotasun
iz. Funtsezkoa denaren nolakotasuna. Nahiz eta inork ez duen dudan ezartzen historiaren eta identitatearen funtsezkotasuna, aski berria da, ordea, bi gai horiek kutxa batean itxirik mantendu nahia.

Aztergaia: funtsezkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper