47 emaitza fin bilaketarentzat - [1 - 47] bistaratzen.

fin2
1 adj. Mehea, xehea.
2 adj. Zolia; zorrotza.
3 adj. Bikaina, nahasterik gabea; ardura handiz landua. Urre fina. Oihal finez egina. Liho fina. Bere pipa beltz fina.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, bere lanbidean edo jokaeran trebetasun edo zintzotasun nabaria agertzen duena. Langile fina. Dendariaren andre lanera egina, guztiz jostun fina eta esku arina. Zerbitzari fina eta leiala. Kristau fina ez da berehala tentaldian erortzen. Gizon ona eta fina. || Batzuk bagenituen fin-finak, eskatutakoa txintxo egiten zutenak.
5 adj. Haizeaz mintzatuz, hotza. Hau hotza!, haize fin honek ebakitzen ditu bazter guztiak.
6 (Adizlagun gisa). Beti fin jokatzen den gizona. Fin ibili.
fin gaitz egin
ad.-lok. Azken gaizto egin, gaizki bukatu. Fin gaitz eginen duk, txoria, baldin gaztedanik ez badagik habia.

Aztergaia: fin gaitz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

fin gaizto egin
ad.-lok. Fin gaitz egin. Beldur naiz, ni ere horrela abiatzen baldin banaiz, ez ote dudan fin gaizto egingo.

Aztergaia: fin gaizto egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fin sarrerari dagokion azpisarrera.

final
iz. Lehiaketa bateko azken partida edo norgehiagoka. Errugbi finala. Zortzi bertsolari izango dira BECen abenduaren 20an jokatuko den finalean.

Aztergaia: final

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Kirol. / AS: final-laurden, final-zortziren.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Arauak soildu egin du HBBak jasotako adiera: 'kirol-lehiaketa bateko azken saioa, irabazlea erabakitzen duena'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

finalaurreko/finalerdi (lehena hobetsiko lukeenik baden arren, biak erabiltzen dira), final-laurden, final-zortziren,... (ohartaraztekoa da eraikuntzok aski nazioartekoak direla #mdash# cf. 33.222 irizpidea: es semifinal, cuartos de final, octavos de final,...; fr demi-finale, quart-de-finale, huitième de finale,... en semi(final), quarter-final, eighth of finals,...

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

kirol-lehiaketa bateko azken saioa, irabazlea erabakitzen duena

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "aurrekoan bezala ez dut erdarazko hitz honen beharrik ikusten. Zergatik ezin esan daiteke: azkenaurreko, eta era berean azkenlaurden eta azkenzortziren. Nire ustez hori ohitura kolonial hutsa da, zalantzarik gabe erabilia, baina inongo beharrik gabe, eta orain arte ia komunikabide guztiak erdarazkoak izan direlako" (1995-06-29)

final hamaseiren, final-hamaseiren
iz. Final-zortzirenen aurretik jokatzen diren hamasei partida edo norgehiagoketako bakoitza. Espainiako kopako final-hamaseirenak abenduaren 17an jokatuko dira, baina zozketak oraindik ez du egunik.
Loturak

Aztergaia: final-hamaseiren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): final-hamaiseiren 191: Berria 94 (adib.: “Itxakok eta Akabak EHF Kopako final-hamaseirenetako itzulikoak jokatuko dituzte etzi Kikinda eta Rostov Donen aurka”), EiTB 97 (adib.: “Europa Leagueko final-hamaseirenetako zozketa egin da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: final-hamaseiren 160, Berria (adib.: “Lehen fasean final-hamaseirenak izango dira”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus final(-)laurden eta final(-)zortziren arautuak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ongi eratua dago eta final-laurden, final-zortziren arautuekin batera onartzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa final sarreran.

final laurden, final-laurden
iz. Finalerdien aurretik jokatzen diren lau partida edo norgehiagoketako bakoitza. Final-laurdenak Donostian jokatu dira. Atzo jokatu zen Eurokopako lehen final-laurdena, eta hurrengo hirurak gaur, bihar eta etzi jokatuko dira. || Final-laurdenetako lehen partida galdu ostean.
final zortziren, final-zortziren
iz. Final-laurdenen aurretik jokatzen diren zortzi partida edo norgehiagoketako bakoitza. Final-zortzirenetan aritzeko puntu bakar bat nahikoa zuen Bartzelonak.
finala jokatu
du ad.-lok. Nafarroako lau eta erdiko finala jokatuko dute gaur Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak Labriten. 1967ko ekainaren 11n, Euskal Herriko bertsolari-txapelketaren finala jokatu zen Donostian.
Ohiko lexiak

Aztergaia: finala jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

finalaurreko
iz. Lehiaketa bateko azken-aurreko partida edo norgehiagoka. Ik. finalerdi. Nafarroako txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da gaur Atarrabian.

Aztergaia: finalaurreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. finalerdi.

finalean sartu
da/du ad.-lok. Nik 86ko finalean sartzean hartu nuen pozik handiena. Bi partida irabazteak finalean sartuko lituzke.
Ohiko lexiak

Aztergaia: finalean sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

finalerdi
iz. Lehiaketa bateko azken-aurreko partida edo norgehiagoka. Ik. finalaurreko. Finalerdia Donostian izango den arren, finala non jokatuko den erabaki gabe dago oraindik.

Aztergaia: finalerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. finalaurreko.

finalis
iz. mus. Modu maior edo minorrean eraturik ez dauden melodietan, azken nota.

Aztergaia: finalis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finalis EB 6, guztiak ap. B. Arana M., musikako testu-liburuan; adib.: "Modu autentikoetan tonika edo finalis-a eskalaren muturretan dago", "Fundamentala edo finalis-a RE", "Fundamentala edo finalis-a MI".

Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ohiko hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

finalista
iz./adj. Final batean aritzen den talde edo lehiakidea; finalera heltzen dena. Gazteen txapelketako finalistak elkarren aurka, gaur, Galarretan.

Aztergaia: finalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finalista 9: S. Lasa (“Araban erabaki dira finalistak 640 kiloko sokatiran”), HizkLiter/UBI (“Europa sarirako finalisten artean kokatzea ere lortu zuen”), A. Alonso (“Bi finalistak, Soroa, Oreja II.a, Piérola, Ogeta eta Nalda II.a ziren frontoira afizionaturik gehien eramaten zituzten pilotariak”), R. Iraola (“Euskal Herriko bertsolari txapelketa gehienetan finalista izan ondoren, azkenekoan berak atera zuen txapela”, “Hamalau urtetik hamazortzira bitartekoetan honako hauek dira finalistak”), Aurrekontuak 1995 (“Partida finalisten soberazko kredituak, araudi bereziren bat ezartzerakoan izendaturiko kreditu dutenak, ez dira beste gastuen finantzaketarako erabiliko”), JA. Agirre (“Hiru horiez gainera, puntuaketa onena lortu duten beste bostak ere sartuko dira saio horretan, aipaturiko hiru finalistez gainera beste bost aukeratu ahal izateko”), DNoticias 1997 (“Espainiako Literatur Sari Nazionalean finalista gertatu dena”), ELAO 1997 (“gutxienez ere % 3 jaso dezatela nahitaez I+G helburu finalistarako destinatzeko”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finalista : HiztEn-Euskalterm; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

finalista : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

finalista : ElhHizt, HiruMila, Zehazki (eta finaleko).

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

finantza
1 iz. pl. Estatuaren, enpresa baten edo gizabanako baten hartzekoen eta gastuen multzoa; estatuaren jarduera diru alorrean. Finantza-arazoak. Herri finantzak. Finantza-ministerioa. Finantza-legeak. Finantzen kudeatzea.
2 iz. pl. Banku eta burtsetako jarduera. Finantza-krisia. Finantza-merkatua. Kontsumobidek finantza-produktuen inguruko aholkuak emateko zerbitzu bat zabaldu du. Baloreak edo bestelako finantza-tresnak. Europako Banku Zentraleko buruak ohartarazi du finantza-eragiketei tasa bat jartzeak ondorio kaltegarriak ekar ditzakeela.

Aztergaia: finantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

finantza: finantza arazoak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

finantza-arazoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gaur egun asko erabiltzen direnez gero, zerrendaratzeko modukoak izan daitezke, besteak beste, finantza-erakunde, finantza-merkatu, finantza-zuzenbide eta finantza-errentamendu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utziko da arauak dioena, eta ez da oraingoz forma berririk aipatuko.

finantza aktibo, finantza-aktibo
iz. ekon. Ondasun edo errenta batzuen gaineko eskubidea ematen duen finantza-agiria. Finantza-aktiboak eskuratzeko funtsaren helburu nagusia enpresei eta herritarrei finantzabidea erraztea da.

Aztergaia: finantza aktibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh86 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 102; aktibo finantzario 66; ETC: 273; aktibo finantzario 82.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 // Euskalterm: finantza-aktibo eta aktibo finantzario (TN dira biak).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Finantz aktibo: Activo financiero".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa finantza eta aktibo sarreretan.

Jakite-arloak

Ekon.

finantza erakunde, finantza-erakunde
iz. Banku- eta burtsa-jardueretan aritzen den erakundea edo enpresa. Estatu Batuetako Erreserba Federalak atzo iragarri zuen 100 milioi dolarreko isuna ezarriko diola Credit Lyonnais Frantziako finantza erakundeari.

Aztergaia: finantza erakunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): finantza-erakunde 68: Deia 2 (adib.: “HOGEI urterekin sartu nintzen lehen aldiz finantza-erakunde batera diru eske”), Consumer 23 (adib.: “zerbitzua kontratatu edo produktua erosteaz gainera, halako finantza-erakundearekin eta hainbesteko interesarekin kontsumorako kreditu bat kontratatu duela argi eta garbi jakinarazten ez zaionean”), Berria 8 (adib.: “Diru publikotik milaka milioi euro, susmagarri jokatzen duten banku eta finantza-erakundeak salbatzeko”), EiTB 29 (adib.: “Euskadin hipotekak eskaintzeko gaitasuna duten finantza-erakundeek bat egin dute gaur goizean Jaurlaritzak kaleratzeak galarazteko duen bitartekaritza zerbitzuarekin”), Argia 6 (adib.: “Jendea nazka-nazka egina dago herritarrei lagundu beharrean bankuak erreskatatzen dituzten gobernuekin, finantza-erakundeen diktadurarekin, etorkizunik eskaintzen ez dien sistemarekin”); finantza erakunde 973: Consumer 138 (adib.: “Moneta berria ez da indarrean sartuko 2002ko urtarrilaren 1era arte eta inork ez dauzka euroak oraindik, finantza erakundeek eta banaketa zentroek izan ezik”), Berria 644 (adib.: “Europako Bankuen Federazioak, berriz, finantza erakundeek elkarri kobratutako interesen batez bestekoa kalkulatu eta Euriborra finkatzen du”), EiTB 114 (adib.: “Wall Streeteko finantza erakundeek ez dituztela pairatu krisiaren ondorioakuste dugu denok”), Jakin 3 (adib.: “denboraren poderioz, Arrasateko Kooperatiba Taldearen oinarri eta ardatz izatera helduko zen finantza erakunde hori”), Argia 64 (adib.: “osagai, makinaria edota zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak, hornitzaile espezializatu eta fabrikatzaileak, finantza erakundeak, gobernu instituzioak, heziketa edota ikerketa zentroak…”), DiarioVasco 10 (adib.: “Aurtengoan, errenta aitorpena egiteko zerbitzua eskaintzen ez duten finantza erakundeek ere beren ekarpena egin nahi izan diote kanpaina honi eta euren establezimenduetan errenta aitorpena euskaraz egin dezakezu mahai-gainekoak jarriko dituztela bezeroen bistan esan dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: finantza(-)erakunde 87: Berria 76 (adib.: “Kazetariek 200 afiliatuen errolda zenbakiak aukeratu eta kuotak ordaintzen ari direla egiaztatu zuten finantza erakundeek”), Koro Navarro 6 (adib.: “nazio bakoitzaren barruan, finantza-erakundeen arteko konkurrentzia”), Iñaki Heras 4 (adib.: "lehenik eta behin finantza erakundeen bidez salduko du bere akzio harpidetza"), Iñaki Arranz (“Aurrezki Putza, Euskadiko Putza irakurtzen dugunean (MASS), finantzaerakunde ezagun baten izena datorkigu gogora”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: banku txar. Finantza sistema onbideratu nahian aktibo toxikoak erosten dituen finantza erakundea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Finantz erakunde: Institución financiera".

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzaindiak lehenengo itzulian elkarketa libre gisa utzia.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa finantza sarreran.

finantza sektore, finantza-sektore
iz. Banku- eta burtsa-jardueretan aritzen diren enpresen multzoa. Ez dakigu azken urteetan Espainiako finantza sektoreak zehazki zenbateko zorra metatu duen.

Aztergaia: finantza-sektore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): finantza(-)sektore 295: Consumer 2, Berria 188, EiTB 81, Argia 24.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: finantza sektore 5, Berria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu finantza(-)sektore formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta jasotzekoa adibide gisa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa finantza sarreran: finantza-sektorea.

finantza sistema, finantza-sistema
iz. Finantzak kudeatzeko sistema. AEBko arrisku handiko hipoteken krisiak mesfidantza eragin du finantza-sisteman. Egoera larria da eta egun gutxiren buruan finantza-sistemaren gainbehera gerta daiteke.

Aztergaia: finantza-sistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): finantza(-)sistema 380: Deia 4 (adib.: “Finantza sistemak porrot egin du”), Elhuyar (“klimaren krisiak, biodibertsitatearenak, erregaiarenak, elikagaienak eta, azkenik, finantza-sistemarenak eta ekonomiaren multzo osoarenak”), Consumer 5 (adib.: “egun daukagun finantza-sistema”), Berria 154 (adib.: “Espainiako finantza-sistemari mesede egiten jarraitu nahi du”), EiTB 168 (adib.: “aurrekoa baino finantza-sistema indartsuagoa egitera behartuta”), Jakin 3 (adib.: “finantza-sisteman kontrolak areagotu beharra eskatuz”), Argia 45 (adib.: “Espainiako finantza-sistema eraldatzen ari da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: finantza(-)sistema 31: Berria 9 (adib.: “Hegazti gripearena, esaterako, ez da probablea, baina gertatzen bada finantza sistema globalari eragingo lioke”), Koro Navarro 15 (adib.: “Bigarren Mundu Gerraren ondoren abian jarri zen finantza-sistema, funtsean, nazioarteko ordainketen desorekak finantzatzeko sistema publikoa da”), Iñaki Heras 7 (adib.: “nazioarteko finantza sisteman maileguak ematen dituen erakundea da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: finantzario h. finantza(-). Sistema finantzarioa* [e.] Finantza sistema // Plan finantzarioa* [e.] Finantza plana. || banku txar. Finantza sistema onbideratu nahian aktibo toxikoak erosten dituen finantza erakundea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ongi eratua dago eta beste gabe onartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa finantza sarreran.

finantzabide
iz. Finantzatzeko bidea. Dirulaguntzak iritsi bitartean, bestelako finantzabideak bilatu behar izaten ditugu. Handik edo hemendik finantzabideak lortzeko.

Aztergaia: finantzabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira finantzabide 12 (horietan finantziabide 4; J. Setien, J.A. Agirre, EGA 1984, M. Navarro, Herria 2000 Eliza 1978 3, BatzAgiriak 1985, Ene Bada! 1990, L.M. Bandres, GAO 1992, Egunk 1991); finantzaketa 60 (horietan finantziaketa 5, eta f. alor, f. iturri, f. lege, f.-modu, f. publiko, f. sistema; UZEI, J.M. Torrealdai, I. Fernandez 3, B. Bakaikoa, A. Artiñano, J.M: Ormaetxea, Zebitzuan 1986 3, KultUrtekaria 1985, EkonHastapenak, Irakaskuntza 1986-87, GAO 1990 4, AAO 1989 4, BEO 1990, NPAO 1994 17, EHAA 1992 eta 1994, Gaur express 1989 3, EGA 1984, MerkatalEZ 1987 2, Eustat 1990-1991 7, Egunk 1993-1994 4, Deia 1994; finantzamendu eta finantziamentu bana (NPAO 1994, Lurgintza); finantzapen 4 (Elhuyar, M. Navarro 3); finantziazio 6 (horietan f.-iturri, finantzazio, finanziazio bana; I. Fernandez, B. Bakaikoa, X. Iruretagoiena, L.M. Bandres, UnescoAlb 1992, B. Urkizu) // Testuinguru batzuk: finantzabide : J.A. Agirre ("Etxeko bankaren finantzabide eta ahalmenaz baliaturik, 1921ean Estatu Batuetako gizon aberetsenetakoa egin zen"); M. Navarro ("Azpimarratzekoa da, azkenik, Elkartearen eta ohizko nazioarteko erakundeen finantzabideen artean dagoen ezberdintasuna"); Ene Bada! 1990 ("Beraz, Gau Eskola hori martxan jartzeko gaude, nahiz eta finantziabideak zeintzu izango diren oraindik zehaztu gabe egon"); finantzaketa : Zerbitzuan 1986 ("Lehen aipatu dudan bezala, Udaletxeek finantzaketan ez dute gehiegi begiratu kultura edo kirola bezalako zerbitzu saltzailegoak zirenean"); GAO 1990 ("Proposamen hauetan zehatz-mehatz adieraziko da finantzaketari esleitzen zaion zenbatekoa"); B. Bakaikoa ("Era horretara, Estatuak finantziaketa horiek egiteko diru beharrean aurkitzen da eta diru hau, normalean, zergen bidez edo fondo publikoak emitituz lortzen du"); A. Artiñano ("Lauetan #mdash#Eskozian, Wales-en, Ingalaterran eta Iparraldeko Irlandan#mdash# bera da finantzaketa sistema"); finantzamendu : NPAO 1994 ("Foru Lege honek nahitaez egin beharreko interes orokorreko obren finantzamendua dakar"); Lurgintza ("finantziamentu, teknika eta ekonomia ezaupide neurriak"); finantzapen : Elhuyar ("Kontabilitate-egite guztietan, bi alde guztiz mugatuak bereiz daitezke: 1.- Jatorria, zioa edo finantzapena"); finantziazio : L.M. Bandres ("finantzazioaren ardura esku pribatuetatik Estatura, Unibertsitatetara edo Industriara pasa da"); B. Bakaikoa ("kapitala 3.094 milioiera iristen da; 2/3ren finantziazioa Export-Import bankuak egin zuelarik"); X. Iruretagoiena ("kontabilidade teknikei, antolaketari, finanziazioari, prestamuei eta abarri buruzko berriak zabaltzen dituzte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finantzabide : DFrec 2 (hauetan finantziabide 1), AB38 2, AB50 3 (finantziabide), Euskalterm 1; finantzaketa : DFrec 21 (hauetan finantziaketa 15, finanziaketa 1), AB38 2 (hauetan finantziaketa 1), AB50 11 (hauetan f.-sistema, kanpotiko finantzaketaren zerbitzu; eta finantziaketa 5 (hauetan f. galdagarri, kanpotiko f.)), HiztEn, Euskalterm 55 (hauetan finantzaketarako kreditu, atzerritiko f., f.-iturri, etab.); finantzamendu : HiztEn; finantzapen : AB38 4, AB50 4 (hauetan finantziapen 1), Euskalterm 6 (hauetan epe laburrerako f., f.-gastuak, etab.); finantziazio DFrec 6 (-nz- 1), AB50 3, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "finantza, finantzaketa, finantzabide, finantzari" // HezkAdmin: "finantzaketa: financiación", "finantzaketa eta kontabilitate-tutoretza: financiación y tutor de contabilidad" // PFGZ: "Nazioarteko finantzaketa: Financiación internacional" // BarnErrot: "Nekazaritzako finantzaketa: Financiación agraria".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

finantzabide : HiruMila; finantzaketa : HiruMila, ElhHizt, Casve EF; finantzamendu : ElhHizt; finantzapen : HiruMila (ik. finantziazio), Casve EF; finantziazio : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "finantza, finantzaketa, finantzabide, finantzari".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

finantzaketa
iz. Finantzatzea. Ikastetxe publikoen finantzaketa-sistema.

Aztergaia: finantzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: "finantzaketa: financiación"; "finantzaketa eta kontabilitate-tutoretza: financiación y tutor de contabilidad" / EEgunk: "finantza, finantzaketa, finantzabide, finantzari" / PFGZ: "Nazioarteko finantzaketa: Financiación internacional" / BarnErrot: "Nekazaritzako finantzaketa: Financiación agraria".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hobestekoa da, lehiakidea baino hedatuagoa baita

-keta osaerakoa proposatzen da, hau baita hedatu-erabiliena, eta bakarra aski delakoan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-zio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Txostengilearekin ados.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): bere horretan jasoko da proposamena: «finantzaketa iz.».

finantzari
iz. Finantza-gaietan aditua den pertsona. Wall Streeteko finantzariak.

Aztergaia: finantzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "finantza, finantzaketa, finantzabide, finantzari".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

finantzario
adj. Finantzena, finantzei dagokiena. Ekonomia finantzarioa ekonomia errealetik aldendu da.

Aztergaia: finantzario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: financiero (adj.).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Arazo tekniko eta finantzarioak

finantzatu, finantza/finantzatu, finantzatzen
du ad. Jarduera edo enpresa bat abian jartzeko edo aurrera eramateko baliabideak jarri. Ik. diruztatu. Unibertsitate publikoak diru publikoaz finantzatzen dira. Ez dezatela gure dirua erabil gerrak finantzatzeko. Euskarazko prentsa ezin daiteke publizitatearekin bakarrik finantzatu.

Aztergaia: finantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: financiar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

finantza(tu), finantzatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

finantzatzaile
adj./iz. Zerbait finantzatzen duena. Aurrekontuaren % 30 finantzatzaile pribatuen esku da.

Aztergaia: finantzatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finantzatzaile 2: Ospitalez 1987 ("Erakunde finantzatzailearen arabera"), L.M. Bandres ("finantzabide horiek lor ditzakeen zientzilariak, finantzatzailearentzat konfidantzazkoa izan behar du"); finanziatzaile 1, Gara 1999 ("Lucent telekomunikazio enpresak eta Charles Schwab finanziatzaileak bere sistemak asteburuan zehar kutsatu zizkietela ikusi zuten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finantzatzaile : AB38 1, Euskalterm 1 (jarduera finantzatzaile #mdash# finantzaketa-jarduera sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

findegi
iz. Petrolioa fintzeko industria-instalazioa. Petrolio findegia.

Aztergaia: findegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "findegi († birfindegi) h. iraztegi".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tegi aditzoinekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Argibideak emateko, adibidea jarri beharko litzateke: petrolio-findegi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Ontzat eman da adibidea eransteko eskabidea: «findegi iz.: petrolio-findegia».

findu, fin/findu, fintzen
da/du ad. Fin edo finago bihurtu. Pieza baten ertzak findu. Nire alabarekin ezkontzeko pixka bat findu behar duzu. || Petrolioa findu.

Aztergaia: findu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

findu, fin(du), fintzen. da/du ad.: petrolioa findu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

findu, fin(du), fintzen

finean
1 adb. Azkenean, azken unean. Finean hil da, utzi gaitu, galdu du bizia.
2 adb. Azken batean. Finean, nor da txukunena, gehien garbitzen duena ala gutxien zikintzen duena?
Loturak

Aztergaia: finean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-07-29 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: FINEAN (Lcc, H). Al fin, al final, en último término. "À la fin" H. v. AZKENEAN, AZKEN FINEAN. Tr. Documentado en la tradición septentrional. Apenas hay ejs. del s. XX. Onsa hari gomend'adi, nik diotsat egia: / finian ere eztik uzten hark galtzera beria. E 99. Baina finean ethorririk bi testimonio falsuk erran zezaten. Lç Mt 26, 60 (He, TB, Dv azkenean, Ol azkenez). Kreatura guztiek zuten / damu hartu fiñean, / zergatik Salbatzaillea / itzatu zen habean. EZ Noel 98. Finean, [...] oraikotz azken erremedioa da konsideratzea [...]. Ax 319 (V 212). Fiñean hil da, utzi gaitu, / galdu du bere bizia. Gç 156. Eta fiñean gizonen ernetasun guzia ezta deus baliatzen zure artha gabe. Ch III 14, 2. Elizako entrada, batheuko grazia, eta finian zeruko gloria. CatLan 127. Finean gaizki dena ohitu gaztean, / zaharrean bioa zakua soiñean. Gy 4. Bethikotz bakean izaiteko Birjina-Amarekin, zure apostoluekin, martirekin, Saindu eta Sainda guziekin eta finean eternitate guzian zurekin. Arb Igand 200. Ahalgetua nago / Nigarra begian / Zertako egon nintzan / Zuretzat finian. (1915). LuzKant 142. Bildur emoten eutsan aguazillari berba egitiek, eta ni finien nenbillen lagundu naiez. Gerrika 129. v. tbn. Mat 222. Harb 241. Hm 65. SP Phil 350. Tt Onsa 24. Mong 592. ES 150. He Gudu 31. AR 323. Brtc 236. JesBih 447. MarIl 46. Jaur 120.

adib: hebaindu, hebain/hebaindu, hebaintzen 2 da/du ad. Guztiz ahuldu. Gogorki unatua naiz, hebaindua kasik, eta bizkitartean goizean bezain arin dut gogoa. Eta bere guduetan hain da hebaindu finean, non, akitua, ahitua, muturraz lurrean baitago ezindua.

finean : Aizu (“Finean, beren burua bidegurutzearen erdian topatzen duten pertsonaiak nagusitzen dira liburuan”), ElCorreo (“Leinukeriak, sektarismoak finean, itzal zabalegia duen inguruotan, berak burua altxatzen eta urrunago ikusten jakin izan du”), Deia (“Finean, disko bat ibilbide baten emaitza da”), Elhuyar (“Horrek indartu egiten du organulu horiek behinola zelula eukarioto batean sartu ziren prokariotoak direlako ustea, finean”), Elkar (“Nahiz eta, finean, bidaiak ez diren guztiz errealak, pertsonaien amets modukoak baizik”), Consumer (“Finean, dudarik gabe, horrek denen ongizatea finkatzen du”), HABE (“Finean, 1936an saldu zuten, etxea inguruko arbola eta belardirik gabe geratu baitzen, etxe berri itsusiek itota”), Berria (“Finean, 3.600 milioiren salerosketa eta, ia aho batez, zenbaki gorriak”), EiTB (“finean, gertatzen zaizkionak baino ez ditu papereratu nahi”), Euskaltzaindia 8” Finean, kritika guztietan nabarmentzen zen Lipusen aktore lan bikaina”), Jakin (“Finean, adiera honetan, tresna eta baliabide guztiak, une eta baldintza jakinetan, izan daitezke irakaskuntza-ikaskuntza prozesua laguntzeko ikasmaterialak. Ikasmateriala ulertzeko era hori zabalegia da eta ez da operatiboa”), Karmel (“Finean, Julen Urkizak azken urte luze hauetan egindako lanak izan duen oihartzuna eta eraginaren erakusgarri”), Argia (“Finean, Parisko zentralismoa eguneroko nekazari lanarekin zalantzan jartzen duelako. Horra bekatu eta atrebentzia nagusia”), Laneki (“Finean, diru-fluxu bat eragiten du”), Erlea (“Finean, leku ezagutu bakoak, deskubrimendu goiztuen eskutik izandako munduratze bat, tarteka bortitza, tarteka gozoa, baina beti harrigarria”), DiarioVasco (“Ulergarriago da, beste oiar-tzuar bikoteari, Garmendia eta Juanes gertatutakoa, finean, oraindik oso gazteak direlako eta esperientzia falta zaielako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

finean : Berria (“Finean, Adamsen esanetan, huts-zatiak, zaborra, bat-batean hizketan hasten dena”), Joan Mari Irigoien (“Finean, nola aitona Nikolasek printzipalki frantsesez ikasi baitzuen, eta nola behin batean, bere izebetarik bat, Parisko handiki baten etxerat ezkondu behar zuela-eta, Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen, hala miresten zituen Paristik eta Frantziatik zetozen kasik gauza guztiak”), Jon Muñoz (“Finean, sinets nazakezu, nehor ez zaio nehoiz sentikorragoa izan zentzumenen ezusteko bati”), Iñaki Heras (“Finean, gizartean dirauen aipatu sokatira horren argitan”), Jon Alonso (“bere burua betetzen duten pentsamenduetan eskegirik, ez zuen ijitorik ikusi, mairua baizik, beharraren lehen orduan, oraindik nori eskatua bazegoen orduan, zakurrek, katuek eta saguek berez hil arteko bizimodua, gaixotasunaz edo espezieen arteko gerraz hil arteko bizimodu segurua bazutela uste zutenean, finean aurrerapena egiazkoa da eta gaur egun inor ez dabil Lisboan hau bezalako piztiak ehiztatu nahian gero jatek”)…

Bestelakoak
Forma berria da, edo erabilera urrikoa

ez da erabiltzen bera soilik, eta hala berretsi du P. Xarritonek (azken finean, aldiz, erabilia da, ororen buruan eta bezala).

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa azken finean bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fin sarrerari dagokion azpisarrera

fineza
iz. Heg. Fintasuna.

Aztergaia: fineza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HM/IE banaketa argikoak dira 'fintasuna' adierako 6 fineza/pinezia eta 'amarrua' adierako 34 finezia; a) fineza (eta p-, fiñez) 4, B-G (Añ LoraS: "Irakurri egizuez amoreaz Jesusaren finezak; bada oneek berez dakarde zaletutea bere amorio maitegarrira"; fB Ic 2: "Baina nok amaitu, Jauna, zeure adiskidiai egin deutseezuzan pineezak, ta karinua?", "euren esposo maitiaren ontasunak, ta pinezak"; Arr May: "amodiozko milla itz esanaz fiñez asko") eta OEH argitaratuan gainera: LE Ong ("Zer itzuli diot nik alako finezaengatik? Deus guti onik"); pinezia B 2 (fB Ic I: "Jaungoikuak geugaz daukan ontasuna, pinezia, ta pazienzija neurri bagakua"; Enb: "Mutillen piñezia orraitik aundi dok esnez janaritzeko etxeko guztiok"); b) finezia IE-Zu 34 (Lç 12, adib.: "aditurik haien finezia, erran ziezen, Zergatik tentatzen nauzue?", "deabruaren finezia eta enganioa"; SP: "mihikotasunak eta fineziak"; Tt 4, adib.: "oro ioan zirela haren ikhustera, zer uste duzu lehoiñ hark, zer finezia, eta ioko egiten ziala", "Badu gure etsaiek mila artifizio, mila inbenzione, mila finezia", "S. Epifaniok, iesan du eta enpruntatu fineziaz harritu hari soma handi bat", eta 'kalkulu ona' adierako beste hau: "Iinkoaren zuhurtziaren, eta szienziaren aberastarzunen handitarzuna, ala baitira inkonprehensible, eta adorable, zure manamendiak eta zure bide saindiak, orotarat ere fineziarik handiena da gizonari, Iinkoaren zerbitzian ordu honez hastia obra honetan gazterik hastia, zeren poetak erran dian bezala lanaren erdia egin du, onsa hasi denak"; Gç: "Mesprezatu izan zituen Munduaren fiñeziak, Fazak, ponpak, plazer gaxtoak Eta hunen maleziak"; AstLas / XVIII: "Eman ezadak bi arrapostu, hire finezien handietarik"; Mst 3: "Ordian goratürenago da obedienzia sinple bat, eziez mündü huntako finaziak oro", "maleziarik, eta finaziarik batere gabe", "enazan debriak, ez haren finaziak eror erazi"; He Gudu 5, adib.: "Deabruaren fiñezia eta arthea", "Izpiritu gaxtoaren fiñezia eta artifizio kaltekorra"; Brtc: "Bertzeren ontasuna bortxaz edo fineziaz hartzen dutenek"; Xarlem 5, adib.: "Zapartatü izan baliz khiristi arraza, horik eztie baizik bethi finazia", "Emazte badie hanitz finazia batek hun bestek gaizto nun izan beita representatia"; Izeta DirG 2: "Lanpide oietan oitua nago eta finezien yokatu zaite, Mainkerra", "Zu beti izanen zara azolagabe bat; bañan ni gai auetan finezien yokatzen naiz") eta OEH argitaratuan gainera beste fiñezia 1 (He, testu-lekukotasunik gabekoa), Urt ("Norbait altxatzen baldinbada bere nahiz espresuki bere lagun proximoaren kontra haren hiltzeko fiñeziaz (...)", eta aldaera zehaztu gabeko beste 2 ager. (CatLav, AR); finazius eta finezioski ager. banakoak dira corpusean (ES: "Isak patriarka handi hura itsutu zenean Iakob bere semea finezioski Esau bere anajaren arropez edo soinekoez beztiturik joan zitzaion Isak aita zaharrari benedizinoaren galdegitera"; Mst: "Natüra finazius da, bereganat hanitx jente thiratzen dütü, lazuetan hartzen, eta inganatzen, eta berauri bethi azkenik so egiten dü"), baina ikus OEH argitaratuan beste 2 finezios : Ch ("Naturaleza fineziosa da, gizon gehienak irabazten ditu eta bereganatzen, enganatzen eta bere saretarat erorasten"), He Phil ("Begirautzu niholere ihardukitzetik etsai finezios harekin") // Ik. gainera adiera erabakigaitzeko fiñezeko (Xe: "Prenda ederra ori Alkizakua, Pasaian dago serbitzen, dama orrengan fiñezekonbat sekula ezta arkitzen") eta testu-lekukotasunik gabeko beste hauek: fineziadun , fineziatsu , fineziatxo .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finezia 'fintasuna' adierakoa EB 4 ager. (J. Urrujulegi: "Zuzendariari buruz, autoritatea eta klasea baduela esan daiteke eta berdin halako finezia bat, musika intuizio berezia nabarmentzen duena"; I. Mendiguren: "Delikadezak, sentiberatasunak, fineziak... izuturik, hemendik ihes egin dutela ematen du"; X. Mendiguren B.: "Finezia gehiagorekin, itzulinguruka iritsi behar da gai horretara"; Gurutzadetara: "poema eta kantak idazten eta gorteko finezia guztiak ikasi zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finezia : HiztEn (amarrua), LurE (amarrua); finezios : HiztEn (maltzurra) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

finezia : EuskHizt (amarrua), HiruMila (1 astucia, engaño; 2 ik. fintasun), ElhHizt (astucia, engaño; eta finezios astuto), EskolaHE (amarrua), Lur EG/CE (delicadeza) eta EF/FE (délicatesse, mignardise, politesse), HaizeG BF (finesse), Lh DBF (finesse), DRA (astucia, engaño); finzia : Lh DBF (habilité, roublardise), DRA (habilidad, astucia); finziadün : Lh DBF (madré), DRA (astuto); finzius : Lh DBF (madré) // eta DRA: finazia (engaño), finazius (engañador, astuto), finezios (astuto), finzius (astuto, fino) // Ez dugu aurkitu ap. PMuj DVC, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. fintasun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

finezia
1 iz. Ipar. Amarrua. O, emazte-arraza fineziaz beteak!, zuek tronpa zenezakete infernuko deabrua.
2 iz. Fintasuna. Dotorezia eta finezia handiz aritu baziren ere, motela gertatu zen kontzertuaren zati hori.

Aztergaia: finezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

amarrua.

fini izan
da/du ad.-lok. Ipar. Amaitu, bukatu. Horretan fini da istorioa.
Azpisarrerak

Aztergaia: fini izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. da/du ad. 'amaitu, bukatu'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS (nahiz adibide) gisa gehituz: eta fini .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Konforme, eta fini Beh. edo Lgart. marka ipiniz gero

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): eta fini esapidea fini izan sarrerako azpisarrera gisa jasoko da, bere markekin: «eta fini Ipar. Beh.»

finitu1, fini/finitu, finitzen
du/da ad. Ipar. Amaitu, bukatu. Eguna finitzen du irrintzi batean.
finitu2
adj. fil., mat. Mugatua, amaiera duena. Multzo finitua.
finitze
iz. Amaiera. Eternitateak ez du finitzerik.

Aztergaia: finitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

finkagarri
iz. Zerbait finkatzen duen gauza. Zinez elkar maite dutenen arteko haserreak, anitzetan ere, amodio-finkagarri ohi dira.

Aztergaia: finkagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'finkatzen duena'.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"Amodio-finkagarria"

finkapen
iz. Finkatzea. Nitrogenoaren finkapen-prozesuak energia asko eskatzen du.

Aztergaia: finkapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: establecimiento.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

finkarazi, finkaraz, finkarazten
du ad. Finkatzera behartu. Bertutean finkarazteko.

Aztergaia: finkarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

finkarazi, finkaraz, finkarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

finkarazi, finkaraz, finkarazten

finkatu, finka, finkatzen
1 du ad. Irmo ezarri edo oinarritu. Saulek bere erregetza finkatu zuenean. Harria haiz, esan zion, eta hire gainean finkatuko diat ene Eliza. Ene arima finkatua da eta fermuki zimendatua Kristo baitan. Zeruko gauzetan gogoa finkatzeko. Ene bihotzean finka ezazu bortiztasuna. Har ezazue ongi gogoan eta finka espirituan egia hau. Finkatzen du fedea, bortizten esperantza, sustatzen eta hedatzen karitatea. || Zangoak non finkatzen zituen ikusi ere gabe. Zeren lehenbiziko aurtiki zuen harria finkatu zion kopetan, eta egotzi zuen bentzuturik lurrera. Bere begiak harengan finkaturik.
2 du ad. Iraunkortasunez ezarri; oinarri sendo edo jakinen gainean jarri. Bere egoitza Bilbon finkatzeko. Eztabaida haietatik atera zen frantsesa finkatua eta lege jakin batzuen azpian jarria. Euskara batuaren idazkera finkatzeko. Ekainaren 16an sinatutako Etxebizitza Itunean finkatutako helburuak eta ildo estrategikoak jasotzen ditu planak. Testua ongi finkaturik eta ahal den neurrian argiturik dagoenean, interpretazio oso baten premian izango da. Ohiturak finkatua. Altube jaunak finkatutako legeak.
[Oharra: Euskaltzaindiak, Donostian finkatu dira esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, Donostian kokatu dira eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].
Azpisarrerak

Aztergaia: finkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

finkatu, finka, finkatzen. du ad.: Saulek bere erregetza finkatu zuenean; zangoak non finkatzen zituen ikusi ere gabe; bere egoitza Bilbon finkatzeko; *Donostian finkatu dira e. Donostian kokatu dira.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

finkatu, finka, finkatzen

finkatzaile
1 iz. Zerbait finkatzen duen pertsona. Eginkizun horretan E. Kant eta A. Comte izango dira jarduteko modu berriaren finkatzaileak.
2 adj./iz. Gaiez mintzatuz, zerbait finkatzen duena. Erradiologian erabiltzen diren likido finkatzaileak. Ilea finkatzaileaz ongi orraztua.

Aztergaia: finkatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
finkatze
iz. finkatu aditzari dagokion ekintza. Ik. finkapen. Finkatze eta hautatze prozedura.

Aztergaia: finkatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

finketa
iz. Fintzea. Petrolioaren finketa.

Aztergaia: finketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finketa 6: MetalurFisi 2 ("Altzairuaren kalitatea hobea izan dadin, finketaren prozesuan bigarren zepa erabiltzen da", "desoxidazioa edo finketa"), Ekaia 1995 ("Altzairuen erresistentzia igotzeko erabil daitezkeen mekanismo desberdinen artean, garrantzitsuena ferritaren ale-tamainaren finketa da"), Elhuyar 1995 3 (adib.: "mikroegituraren finketaren ondorioz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finketa : HiztEn (Teknol.), Euskalterm 7 ('afino' 5, 'afinado' 1, 'refinamiento' 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

finketa : ElhHizt (1 Inform. refinamiento; 2 Teknol. atino; 3 Kim. refino, refinado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

gutxitan erabili izan da, baina -keta osaerakoa erabili da.

finki
adb. Ipar. Fermuki, irmoki. Zinki eta finki deliberatu bekatua uztera. Finki eta gogotik. Finki sinetsi. Kate batez zango-besoetarik finki estekatuz.
Azpisarrerak

Aztergaia: finki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan finki sarrera (eta hor ziñki eta fiñki eta zintkienik eta fintkienik bana): Mat 236s ("Deliberatzen dut finki eta fermuki"), Ax ("Guztiak tentatzeintu deabruak, baina zintkienik eta fintkienik zaharrak"), Hm ("Kanta bekizko Iaunari, / finki kanta berriak"), He Gudu ("Gogoan finki har-zazu", "Gerla huntan ziñki eta fiñki trabaillatu nahi dutela"), Lg ("Nahi zaitut orai danik finki maitatu eta leihalki zerbitzatu"), Monho ("Sion, zutaz erran zaizkidan / on guziak / finki dagozkat nik gogoan / ezarriak"), Arb Igand ("Hartu zituzten jandarmek eta burdin-khadena batez zango besoetarik finki estekatu"), Barb Sup ("Holakorik aski badelakotz gaur-gehiago, hezi behar ditugu ororen artean, bainan, finki eta behin bethikoz..."), Mattin ("Hunek zerratzen hasi tu finki / zeruetako gakoak"); eta aip. SP Phil, AR, Brtc, Prop 1876-77, Lap.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finki 6: J-L. Davant ("Honek ezinago finki haztorratu berotu eta akuilatu zituen Garat anaiak"), Herr 1946-1972 3 ("laburzki bainan finki", "oro zinez eta finki ari zirela", "Beldurtzeko, Messmer-ek ez duela libro utziko, eta zaldia kraxturutik atxikiko duela finki!"), E. Gil Bera ("ongi idazteak eskatzen duen senezko tentsioari eusten zion finki"), Iratz ("finkiago: Zoazte, zoazte"); eta fineki 1, I. Antiguedad ("materia organikoa erdi ustelduta eta fineki zatituta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finki : DFrec 4 (Zehatz, Egin, J-L. Davant 2), HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

finki : EuskHizt (1617), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'fermuki, irmoki'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

fermuki, irmoki

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  finki sarreraren barruan zinki eta finki aipatzea komeniko litzateke.

 - Erabakia: EArau (1997-02-28): ez da onartu.

finko
1 adj. Fermua, irmoa. Orduan indar gehiago izango du pazientzia finkoak munduko botere guztiak baino.
2 adj. Mugitzen edo askatzen ez dena, zerbaiti ongi loturik dagoena. Dagoeneko, telefono finkoa ia iragan hurbileko erlikia bat baino ez da askorentzat eta gehienok ezin gara bizi sakelako telefonorik gabe.
3 adj. Egonkorra, iraunkorra, aldatzen ez dena. Oso zaila da mundu honetan lan finko baten antzeko zerbait edukitzea.
4 adj. Langileez mintzatuz, lan hitzarmen mugagabea duena. Langile finkoa.
5 (Adizlagun gisa). Ez da, beraz, irauterik eta ez fermu eta finko egoterik, Jainkoak berak edukitzen gaituela baizik. Finko jarria.

Aztergaia: finko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

finkotasun
iz. Irmotasuna. Frantziskoren bihotz kartsua eta gogo finkotasuna.

Aztergaia: finkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
finlandiar
1 adj. Finlandiakoa, Finlandiari dagokiona. Ik. suomitar. Finlandiar agintariak.
2 iz. Finlandiako herritarra.

Aztergaia: finlandiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

finlandiar 3 izlag., Alzola Atalak (“Finlandiar idazleak”, “finlandiar diplomatiku bat”, “finlandiar olerkia”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finlandiar izond. 1, J.M. Iturralde (“neska finlandiar bat”); Oihenart Taldea (“Finlandiarrak / Errumanoak / Serbiarrak“), X. Iruretagoiena (“finlandiarrak gehienak”), Elhuyar (“finlandiarren erara”), J.M. Iturralde (“erabat finlandiartzat jotzea edota finlandianizaturik ikustea”, “Ez zen finlandiarra”), J.A. Sagastizabal (“Finlandiar andaluza”), Arrazakeria (“finlandiar guztiak”), A. Sagarna (“Finlandiarren historia”, “finlandiarren aurkako gurutzada”, “esperantza sortu zuen finlandiarrengan”); cf. finlandes (izlag. 1), E. Gerrikagoitia (“Done Petersburgo eta egungo ekialdeko finlandes muga artean”; “finlandesek ez zuten errusifikatu nahi”, “Galdurik dutela horrela finlandesek Kareliaren ekialdea”, “finlandesek goraki erraiten ohi zuten”, “gauden beraz finlandiar”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: finlandiar 3.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

finlandiera
iz. Finlandian mintzatzen den hizkuntza. Ik. suomiera.

Aztergaia: finlandiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza) Sin. suomiera.

fintasun
iz. Fina denaren nolakotasuna. Bada, Jainkoaren fintasunaz, bere hitzaren leial eta jabe izateaz, ez da zer esanik. Jantzien edertasuna eta fintasuna.

Aztergaia: fintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper