12 emaitza familia bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

familia
1 iz. Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoa, berez etxe berean bizi direnena; bereziki, gurasoek eta seme-alabek osatzen dutena. Ik. sendi. Gabriel Etxebeste eta bere familia ongileari. Familia da gizartearen oinarria. Etxea eta familia. Familia mantentzea gero eta zailago baita. Familiarik gabeko haurra. Familia-bizitza. Lau kide edo gehiagoko familia-unitatea. Bere ustez, familia-egitura sendo batean bizi behar du umeak.
2 iz. Seme-alabak. Job santua bere emazte eta familia handiarekin. Familia eder baten aita zen. Familia ederra hazi du, baina mutil gazte bat dirudi.
3 iz. Leinua. Abrahamen familiakoa. Familiaren armarria. Erroman sortu zen, aitoren semeen familia aberats batetik.
4 iz. Nolabaiteko loturak elkartzen dituen pertsonen edo gauzen multzoa. San Benediktoren familia asko hedatu da geroztik. Euskaltzaleek familia handi bat osatu behar genukeela. Haize instrumentuen familiako tresnak.
5 iz. biol. Landare eta animalien sailkapenean, ordenaren eta generoaren arteko maila. Arrosaren familiako landarea. Katu mota guztiak Felidae familiakoak dira.
6 iz. Hizkuntzez mintzatuz, etorki bera dutenen multzoa. Indoeuropar familiako hizkuntzak.

Aztergaia: familia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: "famili: familiar"; "famili egoera: situación familiar"; "famili errenta: renta familiar"; "famili hizkuntza: lengua familiar"; "famili laguntza: ayuda familiar"; "famili liburu: libro de familia"; "famili orientabide: orientación familiar"; "famili osagarri: complemento familiar"; famili unitate: unidad familiar" / BarnErrot: "Famili Arazoetako Bulegoa: aurreneurriak, babesa eta birfamiliaratzea: Negociado de Prevención, Protección y Reinserción Familiares"; "Famili eta Elkarte Ustiapenen Bulegoa: Negociado de Explotaciones Familiares y Agrupaciones" / PFGZ: "Famili kenkari: Deducción familiar"; "Famili liburu: Libro de familia; Libro familiar"; "Famili unitate: Unidad familiar".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: familiako .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Esangura argitu. Euskal Herriko leku askotan 'umeak, seme-alabak' esan nahi du. Urliak familia izan du" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: gehitzeko: familia izan, hau da, ‘umeak, seme-alabak izan’. Familia izan du; ez dute familiarik; ba al duzu familiarik? Bizkai aldean behintzat mundu guztiak darabiltzan formulak dira. OEH-an ageri denez, gainera, iparraldean bada familiatu, hots, haurrak izan: ezkondua da baina ez da familiatu.Hau ere sartzekoa litzateke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Onartu egin da aditz-esapideari dagokion oharra, eta azpisarrera gisa jasoko da, lantaldeak proposatu duen bestearen ondoan (baina azalpenak eta adibideak H1.1 lantaldearen esku utziz): «familia izan du ad.» Gainera, lantaldeak proposatua duen familiatu aditza ere jasoko da: «familiatu, familia(tu), familiatzen. da ad. Ipar.»

familia harrera, familia-harrera
iz. Adin txikikoak babesteko neurria, Administrazioaren tutoretzapean dauden haurrei edo nerabeei, adinez nagusi izan arte, familia biologikora itzultzeko aukera izan arte edo adopzio prozesua gauzatu arte, harrera-familia batean bizitzeko aukera ematen diena. Familiari Laguntzeko Legea, 1.703 milioi euroko dirulaguntzak aurreikusten dituena haurra izan dutenentzat, adopzioentzat edo familia harrerarako. Familia-harrerara bideratuta dauden eta behar bereziak dituzten haur txikiak.

Aztergaia: familia-harrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh181 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu familia(-)harrera formarik.

familia(-)harrera 159: Argia, Berria, Deustuko Unibertsitatea 34, DiarioVasco 6, Euskal Herriko Agintaritza 32, Espainiako Gobernua 16, Goiena 4, Gomylex 30, Laneki 34, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

familia harrera 4, Berria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa familia sarreran.

familia izan
1 du ad.-lok. Haurrak izan, seme-alabak izan. Lanbide bati eutsi nahi badiozu eta familia izan nahi baduzu, nola eta nondik atera idazteko denbora?
2 du ad.-lok. Haur batez erdi. Errainak familia izan zuenean, gure aitak bisitaz eraman nahi izan zuen, ohitura zen bezala, oilo bat.
familia liburu, familia-liburu
iz. Familia baten datuak jasotzen dituen liburuxka, gurasoen egoera zibilaren eta seme-alaben jaiotzaren berri ematen duena. Umearen errolda agiria, familia liburuaren fotokopia eta guraso edo tutore baten nortasun agiriaren kopia eraman behar dituzte eskolara.
Loturak
familia mediku, familia-mediku
iz. Lehen arreta eskaintzen duen eta pazienteen osasun egoera orokorraz arduratzen den medikua. Lau asteren buruan, ordea, hobera egiten ez zuela ikusirik, familia-medikuak psikiatrarengana bidali zuen ama.

Aztergaia: familia-mediku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh64 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: FAMILIAKO MEDIKU Médico de cabecera. Familiako medikuak behatuko dako lehenik. JE Med 67. Mediku espresak ixtorioa xeheki jakiten balin badu familiako medikuaren ganik, ez du urrats alferrik erabiliko. Ib. 68.

LB: 111: Argia 11, Berria 40, DiarioVasco, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 17, Elhuyar 3, Elkar 11, Consumer 8, Goiena 2, Laneki 8, UEU 8, Uztarria; familiako mediku 58 / ETC: 772, familiako mediku 241.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: médico de familia familiako mediku, etxeko mediku, Adorez: 0, Labayru: médico de cabecera familia-mediku, etxeko mediku; NolaErran: médecin de famille familiako mediku. // Euskalterm: es médico de cabecera; médico de familia: etxe-mediku, familia-mediku, oheburuko mediku, familiako mediku, etxeko mediku.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Bide batez, familiako azpisarreran dagoen familiako mediku adibidea kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa familia eta mediku sarreretan.

Familia Santu
iz. Erlijio katolikoan, Jesus haurrak, Josef Nazaretekoak eta Jesusen ama Mariak osatzen duten familia. Familia Santuaren Egiptorako ihesaldia antzeztuko dute igandean Lazkaon. Familia Santuaren eliza.
familiaburu
iz. Familiako burua, familian agintzen duen pertsona. Hurrengo egunean, herri osoko familiaburuak, apaizak eta lebitarrak Esdras lege maisuaren ondora bildu ziren. Familiaburua ama zen.

Aztergaia: familiaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: familiaburu Cb EBO ("Guraso ta familiaburuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

familia(-)buru (eta famili[-]buru, familiburu) 8: UZEI ("Famili buru edo Pertsona Nagusiarekiko"), I. M. de Lezea ("familia-buru guztiak bildu eta zozketa egin zuten"), Zer egin dezaket/1988 ("Famili liburuaren fotokopia, familiburuaren N.A.N.ren fotokopia eta 2 argazki"), LehenZikloEsper 1987 ("famili-buruaren altuera eta urteko soldata"), AdminLan ("famili buru bakoitzak zenbait datu eskatzen diren orri bat bete beharko du"), I. Zaldua ("gaur egun ezagunak ditugun familia-buru batzuek ekialdeko leku berean baserriak eraikitzen dituzte"), Erantzukizun zibila ("Pertsona hauen erantzukizuna desagertu egingo da famili-buru on baten diligentziaz jardun dutela frogatzen badute"), XArb ("Artetik erraiteko hortarik iduri luke biltzarkide zirela normalki familia buruak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

famili buru : DFrec 1 (Biblia denentzat: "famili buruak bakarrik lan eginez"); familiako buru : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

familiburu : BiblE 62 #mdash# 2. edizioan familiaburu zuzentzekoa: adib. 1 Kro 7,7.9.11; 8,6.10.13.28; 9,9.13; 23,24; 24,4.21.24.25; 26,12.32; Esd 3,12; Ne 7,69.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

familia buru : EuskHizt (adib. gisa); familiaburu : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS: familia-buru / EskolaHE: -

Lantaldeak jasoa du forma, bigarren itzuliko berrien artean, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehienbat erabilera administratiboa dauka hitz horrek. Horregatik, komeniko litzateke horren esanahia argitzea, esaterako, 'familiaren arduraduna'. Gehitzeko: familia-zuzenbide. Gaur egun bizi-bizirik dagoen arloa da, Ipar. eta Hegoaldean. Zerrendaratzea komeni da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerro hau, eta beste azalpenik gabe jaso familiaburu proposatua; familia-zuzenbide, berriz, Admin. eta Zuz. arloko hitzak landu behar dituen batzordeak aztertzekoa da, honelako besteak bezala.

familiako
1 adj. Ehortzia izan da familiako hobian. Berrogei urteko ama familiako gaztea (Ik. ama familiako). Ostatuan daude gizon gazte langileak eta aita familiako zaharrak, oro baltsan (Ik. aita familiako).
2 iz. Familia bateko kidea; ahaidea, senidea. Bere seme eta alabei, iloba eta familiako guztiei, gure doluminak.
Loturak

Aztergaia: familiako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: familiar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

familia sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag. eta iz.

familiar
adj. Familiakoa.

Aztergaia: familiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

L dira (eta Zu, EB bana) familiar- 6 (Lç 5, Mde), familier- 16, familler- 4; familiar 13 (Lç Act 10,24: "Bere ahideak eta adiskide familiarak"; SP 8, adib.: "Begiratu behar dela sobera familier izaitetik", "Etzaitezila treba familier noiz den emakumerekin", "... zeren nola orduan gauza partikularak eta familierak behar baiterauzkigute gogora erakharri"; Brtc: "Egia sainduenekin familier eginez"; Dh: "beira komunione seinduarekin sekulan sobra familier egitetik"; Jaur: "Jesusekin eta Mariarekin zituen konbertsazione familierak"; CatS: "Gizunkente orori, edo familier, edo gizun bakhoitz baiti"); eta OEH argitaratuan gainera: CatLav ("Katixima da instrukzione familier edo xehe bat"; He Phil: familler); familiarki 6 (Lç Ins 3, adib.: "harengana gure egiazko Aitagana bezala familiarki retira gaitezen", "baldin familiarki Iainkoagana retiratzen bagara"; SP Phil: "gure espiritua familierki eta olheki bere Iainkoarekin iarriz eta usatuz"; Mih: "Han oraño Jesusekin famillerkiago bat egiten zintezkelarik, haren amodioan ediren ziñezake zeruko bozkarioen hirrits bat"; Brtc: "Familierki konbersatzea") eta OEH argitaratuan beste familierki 1 (He); familiertasun 5 (SP Imit 2: "Eztuzula ansiarik izen edo fama handiaren itzalpeaz, hainitzekiko familiertasunez, edo gizonen adiskidetasun partikularez", "Halakoek eztute ardietsiko bihotz garbiaren libertatea, ez eta ene familiertasun arraiaren grazia, bere burua lehen osoki utzirik eta egunerozko sakrifiziotan emanik baizen"; Ch: "gure familiertasuna izan behar dela presuna berthutezkoekin Jainkoarekin eta aingeruekiñ"; He Gudu 2: "agertzen dugula aire serios bat, famillertasunik eta ergelkeriarik batere, urhundik ere, ez duena", "Amodio likhitsa edo amurusia, adiskidetasun suerte hautara, sentitu gabe, lerratzen da bisita husuez, solhas luzez, famillertasun sobraniazkoez") eta OEH argitaratuan gainera beste familiertasun 1 (CatLav: "Emaztekiek gizonkiak librokiegi eta familiertasun sobrarekin hantatzea"); familiertu 2 (SP Phil: "Traianori erran ziotenean bere saietserako ongi ethorriek bere ustez sobera familiertzen zuela enperadorearen maiestatea", "... ez dela behar famillertu edo trebatu, mundanoekiñ, guziz gazteekiñ, aberatseki, emaztekiekiñ, baiñan gure familiertasuna izan behar dela presuna berthutezkoekin Jainkoarekin eta aingeruekiñ"); familiaritate 2 (Lç Ins: "Ez solament gure ahaideak eta adiskideak, edo gurekin familiaritate dutenak, baina ezagutzen-ere eztitugunak eta gure etsaiak-ere"; Mde HaurB: "aspaldiko otsein batek duen familiaritate zaputzarekin"); eta OEH argitaratuan gainera beste hauek: He ("sobra familier errendatzen"), Ch ("Ez dela behar famillertu edo trebatu mundanoekiñ").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

familiar 33: B 1 (Gure Erria 1972: "Jose Francisco Echavek Seat 124 familiar berria ekarri dau"); G 1 (Euskerazaintza 1988: "Joan dedilla bakoitza bere erriaren ikurriñaren azpian, naiz zaldun naiz Ordenes Militares-koak izan, naiz Inkisizioaren Familiarrak"); EB 31 (SIADECO 2, adib.: "Eri eta familiarrak, lanaldi osoak galdu beharrean gertatzen dira"; EUEstat 1988: "Enpresariaren edo bere familiarren jabetza-eskubidekoak dira"; UZEI 4: "Etxebizitza familiarrak"; Biztanleria 1987 2: "etxebizitza familiarren multzoak", "lan familiar bat"; F. Azorin: "aurrekontu familiarrak"; Gipuzkoako geografia: "kontsumo familiarrerako diren baratz txikiak"; AKManifestua 1980: "Burjeseriak familiar harremanak estaltzen zitueneko sentimenduzko beloa urratu du"; D. Urbistondo 2, adib.: "Beno... Nola hasiko gara orduan? Jaun maitea... Ez... Moucheboume jaun maitea... Ez, familiarregia"; Aizu!: "planing familiar"; Azurm: "sentidu historikoa, familiarra, komunitarioa"; Demografia 1986 3, adib.: "[Datuak] jasotzen dira baita, inkesta familiarraren bitartez"; G. Nazabal: "Gizateriak egin dituen aportazio desberdinak egunero-egunero ikusi eta baliatzeak hain familiar eta arrunt bihurtzen dizkigu horiek azkenean, ezen inortxok ere ez bait du horien jatorriaz galdetzen"; A. Urrutia: "... zuzenbide pribatua herriaren barnemuin ekonomiko, familiar eta sozialean ondo errotuta bait dago"; Elhuyar: "Testuinguru hau oinarrizkoagoa eta aldi berean familiarragoa denez..."; X. Gereño: "Paper hauetan dago zure historia familiarra"; GAO 1989: "Langilearen ohizko bizileku familiarraren lekualdaketagatik: egun bat urtean"; AAO 1989: "unitate familiarrak"; Argia/4: "Festak, ospakizunak eta sinbolo familiarrak, sozialak eta kulturalak aurkitzea eta baloratzea"; EUSTAT 1993, 4: "Etxebizitza familiarrak"; L. Aldoy: "Epaileak erabakiko duela ezkontideetako zeinek jarraituko duen bizileku familiar edo komuna erabiltzen"); familiaritate EB 1 (M. Haranburu: "hilabeteko haurraren (haur anorexikoaren) arrotzarekiko familiaritateaz"); familiarizatu EB 1 (G. Nazabal: "bere litografiako ezagupenen bidezko prozesu kimikoekin familiarizatuta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

familiar : DFrec 4, AB38 5 (hauetan f. produzio, maitasun f.), AB50 4 (hauetan karga familiardun, arazo f., plangintza f., etab.), HiztEn, Euskalterm 30 (hauetan ekintza f., enpresa f., etxebizitza f., formatu f., etab.); familiartasun : DFrec 1, HiztEn // Euskalterm: familiarki 1, familiarizazio 1, familiaritate 1 (familiaritatezko harreman) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

familiar : HiruMila, ElhHizt; familiarki : HiruMila; familiartasun : HiruMila, ElhHizt; familiertasun : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

familiar 53: Berria 14, EiTB 28, Argia 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: familiar 75: Berria 25, Juan Garzia 5, Anjel Lertxundi 7, Pablo Sastre 3, Unai Elorriaga 2, Joan Mari Irigoien 2, Aitor Arana 2, Joxean Sagaztizabal 2, Joseba Urteaga 2, Jon Alonso 3, Mikel Hernandez 2, Piarres Aintziart 2, Irene Aldasoro 2, Karlos Zabala, Bernardo Atxaga, Patxi Zubizarreta, Patziku Perurena, Anton Garikano, Joxe Azurmendi 2, Xabier Arregi, Koldo Izagirre, Josu Zabala, Eider Rodriguez, Luis Elberdin, Pako Aristi, Joxan Elosegi, Aingeru Epaltza, Jean Baptiste Etxarren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ik. familiako, famili(a)-x.

Izenondo erreferentziala eta konposizioa parean ematekoak dira

izenondo erreferentziala ere erabilgarria izaten da zenbaitetan familia- konposizioarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ez dut uste hitza hau hain erraz saihestekoa dugunik, euskalki guztietan erabili delako, berorren eratorri diren familiarki, familiartasun eta familiartu bezala, bestela nekez esan genitzakeenak. Horren ondoan, noski, senitarte, etxeko, senide modukoak ere erants ditzakegu, forma jatorrago gisa. Ez dezagun ahantz familia izena, esangura batekin edo bestearekin, errusieraraino heltzen dela.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerroa (hau da, ez da hiztegian jasoko familiar izenondoa, baina ez da espresuki gaitzetsiko ere).

familiarte
iz. Familia, senideen multzoa. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Lur ematea familiartean egingo da.
Azpisarrerak

Aztergaia: familiarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: familiarteko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

familiarteko

familiarteko
adj./iz. Familiakoa. Familiartekoak eta adiskideak.
Loturak

Aztergaia: familiarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ondoan, sinonimo gisa, senitarteko eman beharko litzateke" (1995-06-29)

familiatu, familia/familiatu, familiatzen
da ad. Ipar. Familia izan, seme-alabak izan. Ezkondua da, baina ez da familiatua. Nafarroan kokatu zen, familiatu, eta haren leinua, ezkontzaz ezkontza, arras nafar bihurtu.

Aztergaia: familiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

familia(tu), familiatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper