5 emaitza estali bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

estali1, estal, estaltzen
1 da/du ad. Zerbait edo norbait zerbaiten bidez ageritik edo bistatik kendu. Ik. ihaurri1 1; tapatu; estalarazi. Eguzkia hodei artean estali zen. Begiak eskuekin estali. Belarriak estali. Beren gorputzak piku hostoz estali zituzten. Biluzik nengoen eta estali ninduzuen. Bularrak doi-doia estalirik. Elurrak zabaldia erabat estali zuen. Mendirik garaienak ere zazpi kana eta erdiz estali zituen uholdeak. Urek mendi gorenak estali zituzten. Urak ez zuen estaltzen gerriraino baizik. Hazia erein ondoan estali behar da, erne dadin. Mahaia zapiz estali. Zulo bat estali. Hilobia estaltzen zuen harria kendurik.
2 da/du ad. Bete. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen duela). Ik. josi 5. Gorputza zauriz estalia. Plaza jendez estalia zegoen. Arbola guztia mukuru estalia da aranez. Norbait laidoz estali.
3 du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, ezkutatu. Ik. ezkutatu. Gauza hauek jakintsu eta zuhurrei estali, eta txikiei berriz erakutsi dizkiezulako. Ez zituen ez hitzak leundu ez gorrotoak estali. Kristoren gorputza, sakramentu horretan estalirik dagoena.
4 du ad. Norbaiten hutsa edo egite makurra gorde; huts baten edo egite makur baten egilea gorde. Bere hutsegitea estaltzen, edertzen edo zuritzen duena. Bere zikoiztasuna estaltzearren. Zerabiltzan asmoak estaliz. Bazuen okerkeria guztiak nork estali. Lapurrak eta gaizkileak estali. Lasaikeria estali nahi dela olgetaren izenaz.
5 du ad. (Premia, behar eta kidekoei) erantzun; (arrisku, kalte eta kidekoak) ordaindu. Bere premiak estaltzeko. Ezohiko arriskuak estaltzen dituen asegurua kontratatzeko ere baliatu ahal izango da funts hori.
6 du ad. Abere arra emearen gainean, ernaltzeko, jarri. Ik. estalarazi. Behia estaltzera eraman. Aginduta dagoen baino gehiagotan ez du behirik estali behar zekorrak. Araldian, arrak elkarrekin lehiatzen dira emeak estaltzeko.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Etxeko sua etxeko hautsaz estal.
estali2
1 iz. Estalkia. Teilatuaren gainean larruzko beste estali bat zuen.
2 adj. Ezkutukoa. Jesusen bizitza estalia. Hitz estalien azpian. Ez da ezer estalirik, agertuko ez denik.
3 adj. Estalkia edo teilatua duena. Ik. estalkidun. Pilotaleku estalia.
4 adj. Zeruaz mintzatuz, hodeiz betea dagoena. Ik. lainotu. Bihar eta etzi, berriz, zeru estalia, euri zaparradak eta tenperatura baxuak izango dira.
estalian
adb. Ezkutuan. Nahiz agerian, nahiz estalian.
Loturak

Aztergaia: estalian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESTALIAN (Añ, A), ESTALDUAN. "Ocultamente" Añ. "A escondidas (He)" A. Berba bat egidazu, traidorea, / plazaz edo bestela estalduan. Lazarraga 1186r. Gure etsaiak gorputzik ez duten aingeru gaistatu deabru galgarriak dira, etsai bortitzak, estalian dabiltzan etsaiak. Mb IArg II 220. A dá agérian itendéna, baña estálian edozéin kristio agradezituak paratu beardú bere petxoain bárnean tenplu edo sagrariobát. LE in BOEanm 144. Nai estarian [...] nai agirian bestek zakusala. Añ EL2 68. Lagun urkoari fama larriki kentzen donak, egin ez duen gaistakerien bat artaz erranez edo egin badu ere, estalian dagona argertuz. Legaz 30

adib: lainope 1 iz. Laino azpia. Uribarriko ardi zuriak, utzi beheko lainopea. 2 iz. Irud. Nire bideko lainopea urratzeko. Ilunpe beltzean geldituko da mundua, eta lainope estalian sartuko dira herriak // lainopean adb. Etorkizunaren lainopean. Lainopean bidea galdu duen jendea bezala // lainopeko adj. Lainopeko mendi hegalak, unerik une maindire zuri bihurtzen.

estalian 55: Consumer, Berria 28, EiTB 6, Argia 4, DiarioVasco 16.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estalian 64: Herria 32, Berria 21, Joseba Zulaika, Koro Navarro, Xabier Mendiguren Elizegi, Xabier Amuriza, Juan Kruz Igerabide, Felipe Juaristi, Aingeru Epaltza, Xanti Iruretagoiena, Patziku Perurena, Oskar Arana.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, baina komeni da estali sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa estali sarreran.

estalinismo
iz. I. Stalin errusiar politikariaren doktrina politikoa, leninismoaren jarraipentzat hartu izan dena; doktrina politiko horretan oinarrituriko erregimen politikoa, I. Stalinek Sobietar Batasunean 1924-1953 urteen artean ezarri zuena. 1950eko hamarkadan, estalinismoaren garaian, horrelakoxea zen bizitza herrixka bakartu honetan.

Aztergaia: estalinismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): estalinismo 12 ager.: Mikel Asurmendi (“Errusiako 1917ko iraultzaren ondoko estalinismoa lekuko”), Constantin Roman (“1950eko hamarkadan, estalinismoaren garaian, horrelakoxea zen bizitza herrixka bakartu honetan”), Nora Arbelbide (“Boris Souvarine historialaria ezagutu zuen, Estalinismoaren aurka txertatu zuena”), Irune Berro (“herriko mugen barruan idatzi eta argitaratu izanak estalinismoaren oposizioaren ikur bihurtu zuen”), Ainhoa Oiartzabal (“handik estalinismora [Poloniara] egin nuen bidaia”), Joseba Barriola (“Pragako Udaberria eta estalinismoaren diktaduraren aurka altxatu ziren lehenak”), Leire Ventas (“Estalinismoaren ondarearen amaiera da hau”), Luzien Etxezaharreta (“Nazismoa eta estalinismoaren sarraski handiak”), Bixente Serrano (“nazismoa eta estalinismoa ditu beti begi bistan”), Jon Sudupe (“Estalinismoari nahiz leninismoari erasoz”), Carlos Gonzalez 2 (“orain dela 70 urte estalinismoak Katynen hildako milaka ofizial poloniarrei omen egitera”, “are penintentzia handiagoa eskatu nahi die estalinismoaren krimenengatik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estalinismo: I. Aranbarri, J. Azurmendi, F. Morillo 2, J. Zabaleta; Berria 2; stalinismo: I. Zaldua; Berria 3.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "estalinismo, baina Stalin".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

stalinismo: J. Azurmeni, L. Erriondo, X. Kintana, X. Mendiguren B. 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estalinismo: I. Aranbarri, J. Azurmendi, F. Morillo 2, J. Zabaleta, Berria 2; stalinismo: I. Zaldua, Berria 3.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

ik. estalindar sarrerako informazioa eta oharra: «estalinista proposatu zuen lantaldeak (e-duna eta -ista formako mailegua), estalinismo formarekin batera, eta horiek berresten ditu orain, forma erabilienak baitira».

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

est-/st-.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

hedatuagoa da e- hasia.

estalinista
1 adj. Estalinismoarena, estalinismoari dagokiona. Vladimir Putinek badaki metodo estalinistak huts egiten duela.
2 adj./iz. Estalinismoaren aldekoa. Orduko estalinista gogorrak ezkerraren kontrako gurutzatu sutsuak dira gaur.

Aztergaia: estalinista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estalinista : A. Irigoien 2, F.J. San Martin, UnescoAlb 1990; stalinista : Herriaren lekuko 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estalinista : E. Jimenez 2, K. Linazasoro, X. Mendiguren E., K. Navarro 2, P. Perurena, F. Rey, Berria 4, Herria; stalinista : Berria 2.

LBeh (2011-03-03): estalinista 4 ager.: Constantin Roman (“diktadura estalinistaren garaian 40 urteko ibilbide arrakastatsua izan zuen”), Karlos Zurutuza (“Enver Hoxa agintari estalinistaren erregimenak gure mitoa erabili zuen”), Xabi Larrañaga (“Haren ondorengo estalinistek Ossip Mandelshtam izotzezko infernura bidali zuten”), Jon Sudupe (“Orduko estalinista gogorrak ezkerraren kontrako gurutzatu sutsuak dira gaur”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

hedatuagoa da e- hasia.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper