503 emaitza erre bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

erre2, erre, erretzen
1 da/du ad. Zerbait edo norbait suaren bidez ahitu; suak edo berotasun gehiegiak zerbait edo norbait erabat hondatu. Sasiak erre. Liburuak erre zituzten plaza erdian. Etxea erre zitzaion. Sutan egon arren, erretzen ez dena. Sorgina omen zelako erre zuten. Labe horrek ikatz gehiegi erretzen du. Erre usaina. Eguzkiak alorrak erre zituen.
2 du ad. Suak edo bero gehiegiak hondatzen duen bezala hondatu edo kaltetu; larruazalean erresumina eragin. Lixibak arropa erretzen du. Izotzak landareak erre. Mihia erretzen duen edari bizia. Asunak eskua erre dio. Umeek ipurdia erreta izaten dutenean horrelako ukenduek azkura arintzen dute. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Begi erreak.
3 da/du ad. Zerbaitek norbait amorratzen jarri. Gezur horrek erre dit harrezkero bihotza. Zure amodioan erre nadin. Hara so egiteko tirriak erretzen gaitu. Gisa honetan ahitzen zaio bizilagunarenganako onginahia, eta handik aurrera edozein gauzak erretzen du. Aipatzeaz beraz ere errabiatzen da, erretzen da, arneguz eta juramentuz hasten da. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Pertsona erreak eta haserrekorrak. Estropada galdu zutenean, biak ibili ziren barruak jaten inoiz baino erreago eta zitalago.
4 da/du ad. Janariak sutan prestatu, zuzenean nahiz labean ezarriz. Arkumea burruntzian erre. Labean erretzen da ogia. Ogi erre berri bero-beroak. Taloak nork erre? Gaztainak erre artean. Patatak erre edo egosi. Azala kiskalia eta barrua erre gabea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lukainka errea edo frijitua. Sagar erreak. Arrain erre puska bat.
5 du ad. Tabakoaren edo antzeko gaien kea arnasarekin hartu. Ik. pipatu. Zigarro bat erre. Opioa erretzeagatik. Asko erretzen du.
6 da ad. Bonbillez mintzatuz, barneko haria hondatu. Gelako bonbilla erre da.

Esaera zaharrak

Ahalkegabeak bitu [= ukan bitza] eper erreak; zer ahalkorrak?, ogi-mokorrak. Indargabearen haserrea, hur errea. Jaiki zen nagia, erre zuen hiria.
erre3
iz. Erredura. Errearentzat, berriz, ur freskoa da erremediorik onena.
erre sunda, erre-sunda
iz. bizk. Erre usaina.
erre-arin
adj./pred. Azaletik errea edo gutxi errea. Bildotsa erre-arin xamarra zegoen. Sutan, txingar artean, erre-arin dagoen sardina.

Aztergaia: erre-arin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erre sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arin sarrerari dagokion azpisarrera.

erre-erre egin
ad.-lok. Guztiz erre. Erre-erre eginda bukatu zuten denek, Hiru Erregeen Mahaira eguzki-galdatan igo eta gero. || Galtzaile izateko prest zegoela aitortu zuen, erre-erre eginda.

Aztergaia: erre-erre egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erre(-)erre egin 3: El Día 1934 ("Erre-erre eginda dagon batekin itz egin det, eta bere okerra ezagutu ta buru makur gelditu da"), J.M. Arzalluz ("Orduan tentetu zen Lehoia erre erre eginda"), X. Mendiguren E. ("Ez begiradari bakarrik, bera osorik beti erre-erre eginda zebilela esan zitekeen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: bikoiztapen indargarriak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erre 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

erre-opari
iz. Jainkoari-edo eskaintzeko erretzen den opagaia. Non dago erre-oparitarako bildotsa?

Aztergaia: erre-opari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-opari.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erre sarrerari dagokion azpisarrera.

erreaktantzia
iz. elektr. Erresistentziarik gabeko korronte alternoko zirkuitu ideal batean, harilei edo kondentsadoreei dagokien inpedantzia.

Aztergaia: erreaktantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Elektr.

erreaktibo
1 adj./iz. Erreakzio bat eragiten duena. Indar erreaktiboak. Erreaktibo guztiak erabili zituen.
2 iz. Erreakzio kimiko batean parte hartzen duen gaia. Erreaktibo kimiko arriskutsurik ez da erabili behar.

Aztergaia: erreaktibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreaktore
1 iz. Erreakzio motorra; motor hori duen hegazkina. Zeru urdinean apar zuria, erreaktore batena.
2 iz. Erreaktore nuklearra. Zentral nuklear baten bihotza erreaktorea da.

Aztergaia: erreaktore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erreaktore nuklear
iz. Fisio nuklearrak sortzen eta kontrolatzen dituen instalazioa, energia lortzeko erabiltzen dena. Kamioian garraia daitekeen erreaktore nuklear bat diseinatu dute amerikarrek.
erreakzio
1 iz. Beste ekintza bati kontrajartzen zaion ekintza; ekintza bat ezeztatzea helburu duen erantzuna.
2 iz. Zerbaitek edo norbaitek estimulu jakin baten aurrean erakusten duen jarrera edo jokabidea. Ik. erantzun2 2. Aktoreen hitzetan, antzerkiak ikusleen erreakzioak zuzenean ikusteko aukera ematen du.
3 iz. fis. Beste gorputz baten indarraren mendean dagoen gorputz batek lehen gorputzari egiten dion aurkako indarra. || Erreakzio motorra.
4 iz. kim. Gai bi edo gehiagoren elkarrekiko eragina, eraldatze kimikoak eragiten dituena. Erreakzio kimikoa.

Aztergaia: erreakzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreakzio nuklear
iz. Atomoaren nukleoa transformatzen den talka bidezko erreakzioa.

Aztergaia: erreakzio nuklear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 17 “Horrela, alemaniar bonba nuklearraren proiektuko buru izan zen II. Mundu Gerrak iraun zuen artean, eta haren zuzendaritzapean erreakzio nuklearrak abiada handiz gerta zitezen, erreaktore nuklearrak egiten saiatu ziren” (Elhuyar) ; EPG: 6 “Fisio - edo fusio-erreakzio nuklearra sortzea eta kontrolpean izatea ahalbidetzen duen aparatua da erreaktore nuklearra.” (Berria); ETC: 163 “Erreakzio nuklearrean bertan egia da CO2rik ez dela isurtzen, baina uranioa ustiatzeko erregai fosilak eta energia erabili behar dira eta prozesu horretan CO2a botatzen da” (Argia).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erreakzio nuklearra: reacción nuclear; Adorez: erreakzio nuklearra: reacción nuclear; Labayru: 0;

Bestelakoak

nuklear 1 adj. Nukleoarena, nukleoari dagokiona; bereziki, atomoaren nukleoari dagokiona. Erreakzio nuklearra: atomoaren nukleoan gertatzen den erreakzioa. [erreakzio] erreakzio nuklear iz. Atomo baten nukleoa transformatzen den talka bidezko erreakzioa.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa erreakzio sarreran. Beraz, beste adibide bat gehitu beharko da nuklear sarreran. Bestalde, erreakzio nuklear azpisarreraren definizioa aldatzea proposatu da: "Atomoaren nukleoa transformatzen den talka bidezko erreakzioa”.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nuklear sarreran ere.

erreakzionarazi, erreakzionaraz, erreakzionarazten
du ad. Erreakzionatzera behartu. Bi rubidio-atomoz osatutako molekula bat bi potasio-atomoz osatutako beste batekin erreakzionarazi dute.

Aztergaia: erreakzionarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. erreakzionatu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erreakzionaraz, erreakzionarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

dio ad.

erreakzionario
adj./iz. Politika, ideologia eta kidekoetan, berrikuntza aurrerakoien aurka dagoena; lehen abolitutakoa berrezartzearen aldekoa dena. Ezkontzaren gaineko baieztapen ergel eta erreakzionarioa egin zuen. Aldizkari erreakzionario batzuk irakurriak zituen.

Aztergaia: erreakzionario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. atzerakoi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Erreakzionario: ez dut uste atzerakoi maila bereko berba denik. Erreakzionario hitzak politika kutsu markatua dauka, atzerakoi-k ez bezala. Aski nazioartekoa da gainera. Kultismo moduan utzi beharko genukeela iruditzen zait.

 - [E116]: lantaldeak ere "uztea" proposatu zuen, hau da, onartzea; E208k, berriz, "h." marka kendu nahi ote du; eta, baiezkoan, definitzaile bihurtu nahi du atzerakoi, ala bata bestearen sinonimo gisa eman nahi ditu, ala zein bere aldetik? (atzerakoi, aurrerakoi eta eratorriak bere soilean emanak ditugu; eta parentesi artean jarraituz: egingo nuke erreakzionario bezainbateko kultismoa dela atzerakoi... euskaldun gehienentzat, euskararen "mekano"az pixka bat baino gehiago ikasi ez dutenentzat). Begiratu ditudan hiztegietan, azkenik, ez dut aurkitu "politika kutsu markatua"ren antzeko azalpenik. Ez dakit, E208k bi sarrera hauek zein bere aldetik ematea nahi badu, konforme nago.

 - Erabakia: (2008-02-29) erreakzionario izond. eta iz.

erreakzionatu, erreakziona, erreakzionatzen
du ad. kim. Erreakzioa izan. (nor osagarririk gabe). Potasioa, esan dudanez, sodioaren bikia da, baina are indar handiagoz erreakzionatzen du airearekin eta urarekin.

Aztergaia: erreakzionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira erreakzionatu (eta errakzionatu 1, erreazionatu 2) 32: (Ke arteko egunak, Elhuyar, Oihenart taldea, I. Irazabalbeitia 3, Zinetika, Saioka/8 2, I. Iñurrieta, J. Butron 2, J.A. Berriotxoa, U. Larramendi, LehenZikloEsper 1987, Kimikako Problemak, UZEI 4, X. Gereño, P. Sastre 2, J.M. Irigoien, ArrPress 1989, J.M. Zalakain, X. Mendiguren B., Soziologia, X. Mendiguren E., Zehar 1993, Azurm, J. Zabaleta); erreakzionatzaile 3 (I. Irazabalbeitia, Kimikako Problemak 2); erreakzionarazi 2 (Elhuyar, I. Irazabalbeitia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erreakzionatu : DFrec 8, AB38 5, AB50 4, HiztEn, Euskalterm 2; erreakzionatzaile : AB38 1, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erreakzionatu : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erreakziona, erreakzionatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Jakite-arloak

Kim.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: eremu bat baino gehiagotan erabili izan da (badu lantaldearen txostena) eta, besteak isilduz, Kimika eremukoa gorde du lantaldeak. Nik ez dakit E103k baztertu egin nahi duen eremu horretatik ere (ordain hoberik ezagutzen duelako, adib.), ala Kimikakoak beste gabe iruditzen zaizkion isilik uztekoak. Bere horretan onartuko nuke nik proposamena.

 - Erabakia: (2008-02-29) OK lantaldea: erreakzionatu, erreakziona, erreakzionatzen. du ad. (nor kasurik gabea). Kim.

erreakzionatzaile
adj./iz. kim. Erreakzionatzen duena.

Aztergaia: erreakzionatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Jakite-arloak

Kim.

erreal biko
iz. Erreal biko txanpona. Hamar erreal biko eman zizkion. Erreal biko bana.

Aztergaia: erreal biko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH, azpisarrera s.u. erreal: moneda de dos reales; real de a dos – Mg, Lard, Ldi, Lek, Erkiag; eta bi errealeko: Sor.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erreal biko: ap. Lek ("Urre gorrizko bizarra / Ziller labratuz espalda: / Erreal bikoz egiña zeukak / Eleizarako galtzada..."); A. Arrue (metahizk. “Eztira oraingoxeak ere itz eta esakera auek: erdibitu, ordu-biak, erreal-biko txuria, urtebia, urtebi-sagarra, egun-biz-bat”); eta (Bi errealeko). Beti bere bi errialekua etxeari begira. Sor Bar 95.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bi-ko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. +-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erreal 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

erreal kuarto
iz. Erreal zilarraren 8/20 balio zuen dirua.

Aztergaia: erreal kuarto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH, azpisarrera s.u. erreal: real de vellón.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erreal kuarto 1, M. Astiazarain ("Artistak [...] 6.000 Erreal Kuartoko kopurua finkatu zuen lana egiteko").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

erreal sarreran adibide gisa emango da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: erreal kuarto [AS erreal sarreran]

erreal zilar
iz. 3,35 gramoko zilarrezko txanpona, XIX. mendea arte Espainiako diru unitatea izan zena.

Aztergaia: erreal zilar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH, azpisarrera s.u. erreal: real de plata. // ConTAV, Astar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erreal sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: erreal zilar [AS erreal sarreran]

erreal1
1 iz. Balio desberdineko zenbait diruren izena. Hamabi errealetan saldu zion. Zortzi errealen gaztainak. Artilea, hemezortzi erreal arroa. Librako hiru erreal zuen prezioa. Pezetaren laurdena da erreala.
2 iz. Brasilgo diru unitatea.
erreal2
1 adj. Benetakoa. Liburuen eta bizitza errealaren arteko aldeei buruzko hausnarketa. Lurralde magikoa, baina guztiz erreala.
2 adj. mat. Zenbakiez mintzatuz, arrazionala edo irrazionala dena.
Azpisarrerak
erreal3
adj. Errege-erreginei dagokiena. Ate bakarra zeukan, gorri ilunez pintatua, bide erreal edo kamino zabal nagusiaren hegalean.
errealdi
1 iz. Zerbait erretzen den aldietako bakoitza. Komentuaren bigarren errealdiaren ondoren.
2 iz. Labealdia. Errealdi hau ongi jalgi zaigu.

Aztergaia: errealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "fournée [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  erraldi proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-11-29): onartu da.

errealeko
iz. Erreal bateko txanpona. Nik errealekoa ordaindu dut.

Aztergaia: errealeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH, azpisarrera s.u. erreal: moneda de un real. // SM Zirik (“Aizu: nik errialekua pagatu det ordea”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'erreal bateko txanpona'.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erreal bateko txanpona.

errealismo
1 iz. Literaturan eta arteetan, izadia eta bizitza diren bezala ematea helburutzat duen estiloa. Zolaren errealismoa. Errealismo sozialista.
2 iz. Errealitatea den bezala ikusteko eta horren arabera jokatzeko joera. Sinn Feineko hautagaiak errealismo handiagoa eskatu zien bi alderdiei.

Aztergaia: errealismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
errealista
1 adj. Literaturan eta artean, errealismoaren aldekoa. Idazle errealista.
2 adj. Errealitatea kontuan hartzen duena; errealismoz jokatzen duena. Politikari errealista.

Aztergaia: errealista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
errealitate
iz. Egiaz existitzen denaren nolakotasuna; egiazkoak diren egitate eta izakien multzoa. Ik. egiazkotasun. Ideien errealitatea. Ametsak eta errealitatea. Giza errealitate apala. Begiaz ikusten edo atzematen ez diren errealitateak. Egiazko errealitateak balira bezala.

Aztergaia: errealitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
errealizadore
1 iz. zin. Film-zuzendaria.
2 iz. Telebistan, programa baten alderdi teknikoa zuzentzeaz arduratzen den pertsona. Zuzendari, produktore, errealizadore, esatari... hori guztia nintzen ni.

Aztergaia: errealizadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. errealizatu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zin.

errealizazio
1 iz. zin. Film, bideo edo kideko bat egitea.
2 iz. Telebistan, programa bateko alderdi teknikoa zuzentzea.

Aztergaia: errealizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errealizazio 5: P. Iztueta ("Mota arras desberdinetako errealizazio eta iharduera propioko programa zabal baten garapenarekin batera eta Kutxa finkaturik dagoen gizartetik bertatik sortutako iniziatibak aldeztuaz gainera, erakundeak ekintza-plangintza zabala bideratu du komunikazioaren eta harreman sozialen eremuan"); M. Gartzia ("Aberasketa bertikala. Motibatzaileen arabera: erantzunkizuna, harreman pertsonala, errealizazioa, errekonozimendua, barne errekonozimendua, hazkuntza, ikasketa, promozioa"); M. Haranburu ("Gorputz eskema gorputz iruditik bereizia dagoenean, espazio eta denboraren haustura moduko bat sortzen da eta haustura horretan, bere errealizazio posibletik bereizitako desira baten imajinarioan lerratzen da haurra"); LMuj ("lege horretatik kanpo, noski, asibilaketa eta bustidura errealizazioak, hots, ts, tz, tx, ñ, tt, dd kasuak"); X. Portugal ("Egia da giroa ez dela besteetan bezain itxia, baina horrek ez du ezer aldatzen, errealizazioaren kalitateari dagokionez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errealizazio : Euskalterm (Zinema-TB, Psikol., Hizkl.). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errealizazio : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal realización / réalisation formen ordainak: HiztHand: 1 gauzatze, egite; 2 betetze; 3 (Cinem. TV) errealizazio // HiruMila: burutzapen, gauzatze, burutze; (la realización plena de un deseo) asmo baten burutzapen osoa; (realización gráfica) gauzatze grafikoa; (realización de obras) obragintza; (producción) egite; (realización de programas) programagintza; (Cinem. TV) errealizazio ; (realización personal) nortze, (bere buruaren) garapen. // ElhHizt: egite, burutze, obratze, gauzatze, egikaritze; (un trabajo de difícil realización) egiten zaila den lana; (Cin.) errealizazio (telebistan); zuzendaritza (zineman); (Psicol.) errealizazio ; (la realización personal) norberaren errealizazioa. // Lur EF/FE: egite. // Casve FE: egite, bürüratze, lan, egitate, egin; (vente) saltze. // HaizeG FB: egite, lan. // PMuj DCV: egite, egikunde. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zin.

errealki
adb. Egiazki, benetan.

Aztergaia: errealki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

errearazi, errearaz, errearazten
du ad. Erretzera behartu. Hiria errearazi zuen. Bizirik errearazi zituzten. Aratxe guri on bat errearazi.

Aztergaia: errearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errearazi, errearaz, errearazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errearazi, errearaz, errearazten

errebal
iz. Hirietan, bazterreko auzoa. Ik. aldiri. Arte kalean andre Otxanda Gabiolako, errebalean andre Milia Lasturko. Azpeitiko errebalean.

Aztergaia: errebal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

errebal, (h)auzune

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangura erantsi: 'hiriaren inguruko auzunea'.

errebalida
iz. Heg. Ikasketa jakin batzuk bukatzean egiten den azterketa. Errebalidarako ikasten ari nintzen.

Aztergaia: errebalida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: reválida.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hezkuntza-administraziokoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errebalida: ez zait iruditzen onartzeko moduko hitza dela, oraingo erdal administrazio eta irakaskuntza sistematik heldua baitzaigu. Euskaraz baditugu berreste, berroneste moduko ordain hobeak.

 - [E116]: guztiz bat nator E208ren irizpideekin eta arrazoiketarekin (eta saiatzen gara horiek kontuan izaten), asko baitira administrazioek egin ohi dituzten unean uneko sailkapenak eta dagozkien izendapenak. Hemengo errebalida hau orain-oraingoa denik ez nuke esango nik, nahiz eta XX. mendeko corpusean behin bakarrik ikusi dudan: Elizaren ikastetxeetan egindako ikasketen errebalida egin behar zuen batek, tituluak gizartean balio izango bazuen. Ordain hobeak izan litezke E208k aipatzen dituenak, baina nik ez dakit; hau da, ez dakit berreste edo berroneste horiek erabili dituen norbaitek 'errebalida' adierazteko, ezta horretarako beste formarik erabili izan den ere. Dakienak agertuko du. Beharbada egokiena ez aipatzea da, nahiz horrela beldur naizen arazoari ihes egiten diogula.

 - Erabakia: (2008-02-29) errebalida iz. Heg. (Hezkuntza-administraziokoa).

errebantxa
iz. kirol. Lehiaketa edo jokoetan, lehenengo saioan galdu ondoren, galtzaileari bigarren saioa jokatzeko ematen zaion aukera. Aukeran dira orduko errebantxa jokatzeko. || Errebantxarako asmoarekin aterako gara kantxara.

Aztergaia: errebantxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errebantxa (rebantxa 1, errebanja 1) 5: A. Alonso 3 ("Bergarak Azkoitiari errebantxa hartu zion", "Infantilen Txapelketa Probintzialaren finalaren errebantxan ere norgehiagoka eskasa izan zen", "Azkoitiarrek arerio kementsua, Bergara, izan zuten aurrez aurre, errebantxarako gogoz gainera"); Eibarko argazkiak ("gero egindako rebantxan ere berriz irabazi zion"); Herr 1987 ("Hamabostean Alemanian jokatu beharko errebanja bordelesek eta ez da aise izanen hor galduaren han arrapatzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errebantxa : AB50 2, HiztEn, Euskalterm 3; errebantxista : HiztEn, Euskalterm 1; errebantxismo : HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errebantxa : HiruMila, ElhHizt; errebantxismo : HiruMila; errebantxista : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal revancha / revanche formen ordainak: ElhHizt: errebantxa ; mendeku, ordain, errebantxa. // HiruMila: (deporte) errebantxa , (desquite) mendeku, ordain; (tomar la revancha) ordaina eman; (en revancha) ordainez. // Lur EF/FE: mendeku, ordain; (sport) arrabantxa . // HaizeG FB: ordain, kittara; (en revanche) ordainez. // Casve FE: mendekio, ordari; (en revanche) ordariala, ordariz, aldiz, bestainez. // PMuj DCV: (desquite) ordain, ordain-bide; (tomar la revancha) ordaiña eman (artu, itzuli); apendua artu, apendu, mendekatu, aspertu, aiertu; (en revancha) ordaiñez, ordainbidez; (partido de desempate, revancha) kitarako partidua. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "errebantxa. Kiroletarako soilik".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen du, eta ezagun-erabilia da Iparraldean ere, J-L. Davantek dioenez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

errebel
1 adj. Batez ere Ipar. Errebeldea. Ene adimen errebela. Aingeru errebelak.
2 adj. Batez ere Ipar. Errebelatua.

Aztergaia: errebel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartu dira, bakarra aukeratu ezinik

abiapuntuko erdaren araberako aldaerak dira errebel (Ipar. / lehen) eta errebelde (Heg. / gaur), eta onarpen eske aurkezten dira biak, jazarle bezalakoek ezin ordezka ditzaketelakoan beti.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Biak onartuko nituzke.

 - [E208]: Errebel: ene ustez, errebelde aldaera, hegoaldean behintzat bizirik daukaguna, hobets daiteke, eta horren ondoan errebeldia ere bai (biak Heg. markarekin).

 - [E116]: lantaldeak eta E123k bezala egingo nuke nik ere, biak onartu, zein bere markarekin. E208ren proposamenean, berriz, irtenbide zaileko kontraesana ikusten dut: Heg. bezalako marka duen bat forma onartua izan daiteke, baina ezin izan daiteke Ipar. marka daraman formaren aldean hobetsia (bestela, ez dut hiztegi batua egiteko irizpideetan deus ulertu; besterik da formetako bat onartzea eta bestea isiltzea, egiten baitugu halakorik, hobespenak ahantziz). E208k errebeldia ere onartuko luke, baina lantaldeak dioenez, "ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen; ezin onar daiteke, beraz"; eta ez dut uste onar dezakegunik, Iparraldekoen iritzia kontuan izan gabe, edo horien iritzia kontrakoa bada. Proposamenak: "errebel izond. Ipar." eta "errebelde izond. Heg.".

 - Erabakia: (2008-02-29) errebel izond. Batez ere Ipar.

errebelar
iz. Suge-belarra.

Aztergaia: errebelar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. suge-belar / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-belar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

suge-belarra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "arum (bot) [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

errebelarazi, errebelaraz, errebelarazten
du ad. Ipar. Errebelatzera behartu, bidea galarazi. Errebelarazi ditudan lagunentzat otoitz eginez.

Aztergaia: errebelarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errebelarazi, errebelaraz, errebelarazten. Ipar. du ad. 'bidea galarazi'.

errebelatu1, errebela, errebelatzen
da ad. Batez ere Ipar. Galdu, bidetik atera. Parisko kaleetan errebelaturik. Erortzean altxa nazazu, errebelatzean bihur nazazu, itzultzean har nazazu. Errebelatua ibili.
Azpisarrerak

Aztergaia: errebelatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errebelatu, errebela, errebelatzen. 1 Batez ere Ipar. da ad. 'galdu, bidetik atera': ardi errebelatuak; Parisko karriketan errebelaturik. 2 du ad.: argazkiak errebelatu; Jainkoak elizari errebelatu dizkion egiak.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errebelatu, errebela, errebelatzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Forma baten adiera(k)

galdu, bidetik atera

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ardi errebelatuak; Pariseko karriketan errebelaturik

errebelatu2
1 du ad. erl. (Egia ezkutuak) ezagutarazi. Jainkoak Elizari errebelatu dizkion egiak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Liburu errebelatuak.
2 du ad. (Argazki pelikulako irudia) prozedura kimikoz agerrarazi. Mutikoa sotoan omen zegoen, beti bezala, argazkiak errebelatzen.

Aztergaia: errebelatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errebelatu, errebela, errebelatzen. 1 Batez ere Ipar. da ad. 'galdu, bidetik atera': ardi errebelatuak; Parisko karriketan errebelaturik. 2 du ad.: argazkiak errebelatu; Jainkoak elizari errebelatu dizkion egiak.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errebelatu, errebela, errebelatzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Forma baten adiera(k)

galdu, bidetik atera

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ardi errebelatuak; Pariseko karriketan errebelaturik

errebelazio
iz. erl. Jainkoak naturaz gaindiko bidez gizon-emakumeei egia ezkutuak ezagutaraztea; egia horiek berak.

Aztergaia: errebelazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Erl.

errebelde
adj. Heg. Bihurria, menderakaitza; jazarlea, matxinoa. Ik. errebel. Gaurko gazteak horrelakoxeak gara, errebeldeak eta egoskorrak.

Aztergaia: errebelde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errebel , rebel 20: Lç 2 ("Iainkoaren hitzaren rezebitzera behatu gaitzetako eta rebel [...] Bekhaizteriaz mobiturik Iudu rebellek, eta harturik hura huna zabiltzan gizon gaixto batzu, eta populua bildurik, trubla zezaten hiria"), EZ Man 2 ("Ezen Iainkoaren denaz geroz borondatea, / Halaber da hekiena ez errebel iartzea", "Hekin kontra altxaturen diren rebel guztiei, halaberki egiteko gerla borthitz gaixtoei"), EZ Eliç ("Errebel direnak"), Tt Arima 2 ("S. Ambrosiok remarkatu dian bezala, eta profeta roialak dio, rebel hetzatz [...] Rebel gormant haien ahoetan ziren haien biandak, eta Iinkoaren kolera ikhusi da haien gaira"), Brtc ("Bereganat deitzen ditu gaixtaginik errebelenak"), Xarlem 3 ("Aingürü rebelak oro / mementuan pünitü [...] / Lüzifer aingürü hura / Ifernialat kondenatü / bere rebel lagüneki / sekülakoz jugatü [...] / Enaizü ikusi sekula / rebel zure eretzian"), Dh 3 (adib.: "Badaki arima dohakabe hark, hura bera dela errebel atrebitu hura [...] Bainan zer egin duk, kreatura errebela, arima madarikatua?"), Jaur 2 ("Errebela baita eta desobedienta haren Semearen alderat [...] Entsejatzen da bekhatorosak bere Jainkoarekin errekontziliatzera, bihur araziz sujet errebelak bere Soberanoa ganat"), Balad ("Nik buruia nahasia eta errebela / ezetz erran nakon, seurki, berehala"), Zerb IxtS ("Lurra arraildu zen hirur aintzindari errebelen azpian"), Xa Odol 2 ("Ene adimendu errebelak [...] Errebel horietaz urrikal, Jaun ona"); OEH argitaratuan LE-Ir ("Asto errebela; izpiritu errebelak"), TB Rom 11,31 ("Hauk orobat orai egin dire errebel"); rebeldia 1, Lasa Poem ("Azken aldian imintzio eta espanturik gabeko rebeldia zen Vallejorena"); ik. OEH argitaratuan gainera testu-lekukotasunik gabeko errebeldu : "Rebelarse. Adanen bekatuain kasos gizona makurtu, errebeldu ta gaitzeratu ze" LE-Ir.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errebelde 14: X. Kintana ("Gizonen espiritu errebeldea"), Maiatz 1989 ("Xori errebeldea"), Hemen 1989 ("Errebeldeen eskutan ez omen zen inoiz egon"), J. Sarrionandia 4 (adib.: "Jendea errebelde altzatu zen herriska eta mendietan [...] Egun batez, errebelde batzu oihanaren bihotzean zihoaztela, suge bat agertu zitzaien bideska bazterrera"), F. Juaristi ("Aingeru errebeldea"), UnescoAlb 1990 ("Gizon errebelde hau"), J. Cillero (izenburu gisa: "Errebeldeak eta..."), J. Kortazar ("Burgesa zen eta errebeldea izan nahi zuenaren biografia"), J.M. Torrealdai ("Moralki errebelde samarra"), F. Rius ("Errebelde gisa agertu zen beti Kenji Mizoguchi"), I. Murua ("Azken apatxe errebeldeak"); errebeldia , rebeldi 3: Rikardo Arregi ("Euskal belaun gaztea bere radikaltasun eta rebeldi hortan laister iritxi zen euskaltzaletasunak aurrelari ta progresista izan behar zuelaren ondoriora"), X. Kintana ("Adorea, askatasun-nahia, errebeldia..."), G. Markuleta ("Errebeldiaz esan zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errebel : AB38 1; errebeldia : Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

rebel : DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartu dira, bakarra aukeratu ezinik

Bbehin (edo onarpen eske; cf. supra errebel).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Zerrendaratu Heg. markarekin.

 - [E116]: ik. errebel.

 - Erabakia: (2008-02-29) errebelde izond. Heg.

errebeldia
1 iz. Heg. Errebeldea denaren, menderakaitza denaren nolakotasuna. Gazte izate hutsagatik etengabe erasotzen digute, gure errebeldiaren, harrotasunaren, borrokarako eta bizitzarako grinaren beldur baitira.
2 iz. Heg. Errebeldearen ekintza. Makilaz zigortuko dut haien errebeldia. Hemen errebeldia ez da beloa eranztea, janztea baizik.

Aztergaia: errebeldia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. errebelde.

errebeldia 20: Miel Anjel Elustondo 2, Urko Apaolaza, Mikel Garcia, Iñigo Legorburu, Uxue Alberdi, Argia, Kevin Heredia, Berria 4, Joxerra Senar, Alberto Barandiaran, Edu Lartzanguren, Aitor Manterola, Amaia Zubiria, EiTB.com 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errebeldia 76: Berria 11, Elizen arteko Biblia 36, Josu Zabaleta 9, Xabier Olarra 3, Joxerra Garzia 3, Ana Urkiza 2, Pello Salaburu, Pako Aristi, Anjel Lertxundi, Joxean Agirre, Jon Maia, Joxe Azurmendi 2, Xabier Mendiguren Elizegi 3, Aurelia Arkotxa, Joseba Sarrionandia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ulertezina baita Euskal Herriaren alde batean

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen; ezin onar daiteke, beraz.

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

ez du gutxienekoa betetzen, baina erabili da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

iz.

errebenio
iz. Ipar. beh. Irabazia.

Aztergaia: errebenio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan errebenio (Ducq ap. DRA: "Diru maileatua Elizaren beharretako, bereziki bere lurretarik heldu zaizkon errebenioetarik gabetua delakotz", Herr 1961: "Laborarien nonbrea gutituz, nor bederaren errebenioa emendatuko dela").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errebenio 4, denak ap. Eskual 1914: "Ondar aldian aiphatu ditugu xeheki, hemenxe, berriki gainerat jinak zitzauzkigun bi zergak: bat kuponer eratxikia, bankoan eskutik gelditzen daukutena; bertzia, hunen osatzeko asmatua holetan, urtheko gure errebenio guziari lothuko dena, baldin bortz mila liberetarik goiti igaiten bada", "Kuponek, ara hortara, bietan jasanen dutela zerga: behin bankoan; bigarrenekorik, perzeturra baithan, ezen gure urtheko errebenio osoan sarthua izanen da alabainan hetarik dukegun mozkina?", "Erakutsi dugu bertzalde nola, errebenioari eratchikia zakon zerga berri horrek argituko dauzkigun gure buruzagiak, bat bederak dukegun ontasunaren neurriaz; geroztik, zer ahamen izigarria eremanen daukuten mortualetarik, lehengoaren gainera", "Arrantier ñimiño, doidoi beren errebenioetarik bizi ziren batzuk, heiek dituzte gehienik madarikatuko zerga berriak: lanari beharko zeielakotz lothu, eskasaren biltzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errebenio : DRA (renta); Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

irabazia.

errebentatu, errebenta, errebentatzen
da/du ad. bizk. beh. Lehertu.

Aztergaia: errebentatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

errebenta, errebentatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

lehertu.

erreberentzia
1 iz. Begirunea, errespetua.
2 iz. Gurtzea, begirunearen erakusgarri egiten den gorputz makurtzea. Zeremonia eta erreberentzia artean hazia, jaun handi eta handiki izateko hezia.
3 iz. Gipuzkoako dantza. Ik. agur 4.

Aztergaia: erreberentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreberentzia egin
du ad.-lok. Norbaiten aurrean, begirunearen erakusgarri, gorputza makurtu. Erreberentzia egiten du publikoa agurtzeko. Txapela kendu eta buruarekin erreberentzia bat egiten zidalarik.

Aztergaia: erreberentzia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erreberentzia * Jantzari gazteak lau aldeetara urreagorik urrengo, makurtuerak eta erreberentziak egin zituan gerria bigun eta malguki biurtuaz. Erkiag Arran 36.

LB: 27 “Beti ohartu izan naiz mingotsa bezain goxoa den laudorio baten aurrean, ingeles bat zer egin ez dakiela dagoela betiere, laudorioari kasu egin edo bakean utzi; frantses bat, ordea, sekula ere ez dago halako trantzean: Monsieur Desseinek erreberentzia egin zidan” (Elkar); EPG: 19 “Bere ohiturari jarraituz, belaunikatu zen handik igarotzean eta erreberentzia egin zuen.” (Asisko Frantzizko); ETC: 116 “Cuff sarjentuak erreberentzia egin zuen.” (Antton Olano).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erreberentzia bat egin: hacer una reverencia; Adorez: erreberentzia egin: hacer una reverencia; Labayru: 0.

Bestelakoak

erreberentzia 2 iz. Gurtzea, begirunearen erakusgarri egiten den gorputz makurtzea. Erreberentzia egin: gur egin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, baina horrek erreberentzia sarreran beste adibide bat jasotzea eskatzen du.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erreberentzia sarreran.

erreberriarazi, erreberriaraz, erreberriarazten
du ad. Erreberritzera behartu.

Aztergaia: erreberriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erreberriaraz, erreberriarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

erreberritu, erreberri, erreberritzen
1 du ad. Ipar. Berritu, berriz egin. Egun oro erreberritu behar ditugu geure deliberamendu onak. Bataioko agintzariak erreberritu. Hain maiz erreberritu dituen bekatuez.
2 du ad. Ipar. Berritu, eraberritu. Eliza erreberritu.

Aztergaia: erreberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erreberritu, erreberri, erreberritzen. Ipar. du ad. 'berritu'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. berritu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erreberritu, erreberri, erreberritzen

erreberritzaile
adj./iz. Erreberritzen duena.

Aztergaia: erreberritzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

erreberritze
iz. Berritzea, berriz egitea; eraberritzea. Espirituzko erreberritzea. Lantokiaren erreberritze lanak ordaintzeko.

Aztergaia: erreberritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

errebes
1 adj. Okerra; bihurria, menderakaitza. Gure etsairik errebesena. Nire bihotz errebesa. Seme errebes haren eskergabekeria. Grina errebesak. Begi errebesekin begiratzen zion. Lan errebesa. Hitz bihurri eta errebesez.
2 (Izen gisa). Hamabost egunez hainbeste errebes zuzendu zuen, hainbeste arima sendatu, non asaldatu baitzen jende guztia.
3 iz. Kirolariak pilotari, datorkion aldearen kontrako besoaz, ematen dion kolpea. Lehengo pilotariek oso gutxitan erabiltzen zuten errebesa. || Pala ederki erabiltzen du errebesez.

Aztergaia: errebes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "izond. eta izena, nik uste."Errebes bikaina du Olaizolak"" (2005-10-10)

errebesatu, errebesa/errebesatu, errebesatzen
du ad. bizk. Oka egin.

Aztergaia: errebesatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errebesa, errebesatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

oka egin.

errebeskada
iz. Eskuaren gaineko aldearekin emandako kolpea. Beste eskuarekin masailekoa eman zidan, eta bueltakoan errebeskada beste masailean.

Aztergaia: errebeskada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

errebeskeria
iz. Egite okerra; aldrebeskeria. Semeak egin dituen errebeskerien barkazioa iristeko. Erdaraz noiznahi mintzatzeko errebeskeriak errekara garamatza.

Aztergaia: errebeskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

egite okerra.

errebisionismo
1 iz. Sozialisten doktrina ideologikoa, Marx eta Leninen tesi iraultzaileak bilakaera politiko, ekonomiko eta sozialaren arabera berrikustea proposatzen duena.
2 iz. Dogma gisa finkatu den doktrina edo interpretazioa berrikustea proposatzen duen jarrera. Japoniako errebisionismo historikoaren aitzindari argienetakoa da Shinzo Abe.

Aztergaia: errebisionismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

errebisionista
1 adj. Errebisionismoarena, errebisionismoari dagokiona.
2 iz. Errebisionismoaren jarraitzailea. Errebisionisten eta ortodoxoen arteko gatazka.

Aztergaia: errebisionista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
errebista
iz. Aldizkaria.

Aztergaia: errebista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. aldizkari.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. ikuskapen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errebista: Kontuz definizioarekin. Errebista ez da beti aldizkaria: teatro, vedette edo artistena ere bai, adibidez.

 - [E116]: lehen itzuliko horretan ez dago definiziorik; baina definizioak lantzeko unea iristean kontuan izan beharko dugu E208ren oharra. Galdera bat: gaztelaniaz, bai, hor aipatzen direnak izan litezke revista, baina euskarazko errebista ere bai? (LIBen Literatura hiztegia-n, adibidez, ez dut halakorik ikusi).

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): bigarren pasaldirako uztea erabaki da.

 - Erabakia: (2008-02-29) utzi bere horretan.

erreboilo
iz. Bi begiak ezkerraldean dituen itsas arrain zapal eta ia biribila, begiak dauden aldean arrea eta bestean zuria dena eta sukaldaritzan oso aintzat hartzen dena (Psetta maxima).

Aztergaia: erreboilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erreboilo: Scophthalmus sp. + Phrynorhombus sp. + Psetta sp. + Zeugopterus sp.; erreboilo arrunt: Psetta maxima; erreboilo ezkatadun: Scophthalmus rhombus; erreboilo orbanbakar: Phrynorhombus regius; sasierreboilo: Zeugopterus punctatus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Psetta maxima.

errebolber
iz. Pistola mota, etenik gabe hainbat tiro jaurtitzeko zilindro birakor baladuna duena. Errebolberra begien aurrean ezarri zion.

Aztergaia: errebolber

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
errebolta
iz. Matxinada, jazarraldia. Diru garbi eta ohore handiak eskaini dizkie erreboltan parte hartzen dutenei.

Aztergaia: errebolta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "beharrezko al da?" (1994-10-20)

erreboltari
adj. g. er. Matxinatzen dena, jazarlea.

Aztergaia: erreboltari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: ez da askotan erabili izan (OEHk 3 testuinguru eman ditu: Leizarraga, Prop 1900ekoa, eta G. Aresti; XX. mendeko corpusean 5 bildu dira, eta oraingo prosarenean 25 bat), baina izango da gure hiztegian lekukotasun urriagoko formarik. Proposamena: utzi bere horretan.

 - Erabakia: (2008-02-29) OK, utzi bere horretan: erreboltari iz. g.er.

erreboltatu, errebolta/erreboltatu, erreboltatzen
da ad. g. er. Matxinatu, jazarri.

Aztergaia: erreboltatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

errebolta(tu), erreboltatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendatik kendu egingo nuke" (2005-11-07)

erreboluzio
1 iz. Iraultza.
2 iz. Bira, itzulia.

Aztergaia: erreboluzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erreboluzio h. iraultza; bira, itzuli.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. iraultza; bira, itzulia

errebotari
iz. Errebotearen aldean jokatzen duen pilotaria; errebotean jokatzen duen pilotaria. Ik. errebote 4.

Aztergaia: errebotari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

errebotatu, errebota, errebotatzen
du ad. Heg. Zerbait, beste zerbaiten kontra talka egin ondoren, bote antzeko bat eginez, beste norabide batean atera. (nor osagarririk gabe). Mailuak, pareta batean errebotatu ondoren, garondoan jo ninduen. Garrasi egin zuen, bozkario garrasi ozen bat, hormatik hormara errebotatu zuena. Laxoa joko zuzena da; pilotariak bata bestearen aurrean kokatzen dira, eta ez da beharrezkoa pilotak paretan errebotatzea.

Aztergaia: errebotatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): errebotatu 28: Elkar 3, Elhuyar 6, Consumer 5, Berria 4, EiTB 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errebotatu 9: Iñaki Mendiguren 3, Koro Navarro, Xabier Amuriza, Lourdes Oñederra 2, Itziar Otegi, Sonia Gonzalez.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu errebotatu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es rebotar / fr rebondir: Elhuyar: 1 bote/punpa egin; 2 jo, errebotatu; 3 errebote egin / NolaErran: 1 punpatu, punpa egin, bote egin; 2 solasa punpan joan; 3 oldar berri bat hartu / Zehazki: 1 bote egin, punpatu goi, errebotatu; 2 punpatu goi, errebotatu; 3 egotzi, bota; 4 zapuztu, haserretu / Labayru: 1 jo, bote | salto | jauzi | punpa egin (tb. con hartu y eman), errebotatu; ref. a objetos no destinados a botar jo, errebotatu; 2 jo, (kanpora) bota | bidali, (barrura) sartu ez, kanporatu, errebotatu; 3 pipertu, erresumindu, beltzuritu, berdetu/berdatu, berotu, sumindu, muzindu, haserretu, ernegatu; // sólo [vb.] -(r)i haserretu | ernegatu | muker eragin, ernegarazi; sólo [vb. prnl.] muturtu, muskertu, atzez | sutan ipini / Adorez5000: 1 errebotatu, punpatu, jaikia egin, bote/punpa egin; 2 itzularazi, hastandu; 3 asaldatu, haserretu, asaldarazi, sutan jarri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez du gutxienekoa betetzen, baina oso erabilia da Hegoaldean. Heg. markarekin jasoko da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Aditzoinaren erabilerak

errebotatu, errebota, errebotatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

errebote
1 iz. Xisteraz, aurrez aurre jartzen diren lau edo bost laguneko bi talderen artean jokatzen den pilota-jokoa. Errebote jokoa. Laxoko edo luzeko jokoak errebotekoaren lege bertsuak ditu. Erreboteko partida. Erreboteko plaza.
2 iz. Errebotean jokatzeko plaza. Urruñako errebotea. Bezperak ondoan errebotean ikusi ditugu pilotan. Pleka partida, gure errebote estalkidun berrian.
3 iz. Pilota-jokoan, pilotak atzeko horman jotzea; atzeko horma bera eta bere aldea. Errebotetik pilota hartu. Errebote alderdikoak ere lau edo bost dira.
4 iz. Alde horretan jokatzen duen pilotaria. Errebotearen joa doa urrunera.
5 iz. Bigarren botea, edo hurrengoetako bat.
Azpisarrerak

Aztergaia: errebote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [ik. oharra, s.u. errabota] (1994-10-10)

errebotean
adb. Errebote jokoan. Errebotean jokatzen hasi aurretik, laxoan jokatzen zen Zubietan. Joko garbian eta errebotean aritzen zen.
Loturak

Aztergaia: errebotean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errebote 2. + errobot. Rebote (nombre de una modalidad del juego de la pelota). "Jeu de rebot" Lh. * Egiazko pilota partida ederrak arrabotean eta laxoan edo bote luzean egiten direnak dira. EskLAlma 1852, 15. Arrabotean esku hutsaz arraferatzea ere eder da. Ib. 15. Pilota partida eder bat egin laxoan, errebotean edo bederen plekan. Arb Igand 142. Luzean edo Errabotean jokatu dute aspalditik baigorriarrek. Larre ArtzainE 85.

LB: errebotean aritu 4, errebotean jokatu 8; ETC: errebotean aritu 14, errebotean jokatu 13.

Bestelakoak

errebotean adb. (aritu, jokatu eta kideko aditzekin). Errebote jokoan. Errebotean jokatzen hasi aurretik, laxoan jokatzen zen Zubietan. [s.u. errebote]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hurrengo bilerarako prestatuko dugun proposamenaren barruan jasotzekoa; mahai-jokoak, jolasak eta kirolak sailekoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa mantentzekoa. Eta errebotean aritu, egin adibideak jaso. (2022-01-11)

errebuelta
iz. Heg. beh. Bihurgunea. Errebueltetan zehar ertzainengandik ihesi zihoan gidaria.

Aztergaia: errebuelta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

bihurgunea.

erredaktore
iz. Albiste, artikulu edo testuak idazten dituen langilea. Erredaktore lanetan aritzen zen egunkarian. Gutarteko erredaktore zaildu batek ez zukeen bestelako irudirik agertuko.

Aztergaia: erredaktore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erredaktore (eta e.-buru) 12: Azterketa Historikoak/1 ("Inprimatzailea dela, jabeak direla, erredaktoreak edo beste dela..."), KazetJardun 1991 ("Hizlari, erredaktore eta abarren trebakuntza"), X. Mendiguren E. 7 (adib.: "Lankide batek bigarren aholkua ematen dio erredaktore irudimen gabeari"), EstiLib 2 (adib.: "Infogrametan testua egoten da normalean; beraz, erredaktorearen eta infografi arduradunaren artean egin beharreko lana da"), Deia 1998 ("Bilerak Donostian egiten genituen, Karlos Santamaria erredaktore buru zela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erredaktore : AB50 2, HiztEn; erredaktore-buru : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE // 'redactor' itzulitako besteak: idazkari : AB50 2; kazetari : AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erredaktore : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

redactor/rédacteur formen ordainak: erredaktore : ElhHizt (en un periódico), HiruMila; idazkari : XarHizt; idazlari : HiruMila; idazle : ElhHizt, HiruMila, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV; iskribatze : T-L LFB; izkiriant : HaizeG FB, T-L LFB; prentsa-idazle : Vox es-eu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta beharrezkoa dirudi kazetaritzan behintzat.

erredakzio
1 iz. Egunkari, albistari eta kidekoetan berriak idazten, ordenatzen eta sailkatzen dituen langile taldea. Erredakzioko gehienok filologia edo kazetaritza ikasketak eginak ginen.
2 iz. Langile talde horrek lanerako duen lekua. Erredakzioan, ene mahaia da sarreratik gertuena dagoena.

Aztergaia: erredakzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
erredentore
iz. Gatibua edo kondenatua, ordain jakin baten truke, askatzen duen pertsona; bereziki, Jesu Kristo. Ik. berrerosle. Gurutzean dagoen gure erredentorea.

Aztergaia: erredentore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: erredentore (Lar, Añ), erredenptore, redentore, redenptore.Redentor. v. erredimitzaile. Redenptore promettatuaren [...]. Lç Adv 2r. [Iesu Kristo] neure Kriadorea, eta neure Erredenptorea. VJ 15. Gurutzean dagoan geure Erredentoreari. Lar SermAzc 47. Ongi etorria zerala, gure redentorea. (s. XVIII). DRA. Erredentore edo Arrerostzaille bat egorri daroku. He Gudu 75. Yágo egindu guregátik [...] gure adiskide ta redenptóre bakárrak. LE ( in BOEanm 978 ). Seme Jangoikoa munduarén Redentórea, miserikordia niri. LE Ong 42v. Gure Salbadore, gure Erredenptore eta gure Maisu edo Zerurako gidari eta erakusle onaren lanak. Gco II 79. Iturri artan bataiatu zen / Kristo Erredentorea, / Kristo Erredentorea eta / guzion Salbatzallea. (Canc. pop. in SMitx Aranz 130 ). v. tbn. Ber Doc 98v. El 19. SermAN 99. Cb Eg III 270. Egiat 183 (erredentora). Ub 112. Añ EL1 42. Gco I 401. LE Ong 105v. CatLlo 16. Echag 239. CatLuz 10. CatBus 13. Legaz 12. Balad 188. Erredenptore: Arz 55. Urqz 15. CatLan 32. Redentore: TAV 3.2.13, 167 (G, 1648). CatBurg 47. Cb EBO 35. Mg CC 203. AA I 464. CatB 13. CatAe 22. CatSal 23. CatR 23. Legaz 57. Xe 365. CatUlz 6. SMitx Aranz 72. Redenptore: Cap 122. OA 145. Iraz 14. He Gudu 117.

LB : erredentore 9: Berria 4 (“Gauza asko egin daitezke Rio de Janeiron: hemengo plater tipikoa dastatu, caipirinha edan, Brasilgo dantzaz gozatu... Pao de Açucar eta Kristo Erredentorea bisitatu beharreko lekuak dira”), EiTB 3 (“Hileta asteartean izango da, 20:00etan, Getxoko Erredentore elizan”), Elkar (“Konfienza ziertua eugitea Jangoikoak salbaduko gatuzela Kristo gure erredentoreen merezimientuek gaiti, gorde badaigu bere lege Santisimea, da pekatu egin arren bere, penitenzie egin badaigu konfesadurik ondo, edo konfeseetako lekurik ezpadago, deseoagas konfeseetako, imini badidi dolores pekatuena, eta propositu firmea ez geiego ofendietako aen Dibine Majestadea”), Karmel (“Algortako Erredentore guztiz Santuaren parrokia”); berrerosle 14; ETC: erredentore 12: Roberto Gonzalez de Viñaspre (“Jorge Luis Borges-i zor diogu Historia universal de la infamia, Lazarus Morell erredentore ikaragarriaz, Tom Castro iruzurti sinesgaitzaz eta hainbat faltsutzailez eta jende zitalez populatutako narrazio-bilduma”), Joxe Azurmendi (“Unamuno hau da, herri espainol intrahistorikoaren erredentore, eta horren salbazioaren amorez Estatu oligarkiko eta zentralistaren apostolu bilakatua, Bilbora etorri dena - ez Lore Juglare, baizik aita misiolari ("apostolu zibila")”), Koro Navarro (“Zer Erredentore etorriko ote zen marmola pixkana-pixkana merengezkoa bihurtzen ari zen ke berdetsuko geruza hartatik hiria salbatzera?”), Hedoi Etxarte 2 (“Guztiaren esanahia ziurtatu eta egonkortu behar zuen azken bihurritzeaz ez zegoelako seguru, horretarako melodia eder bat egin zuen, melodia hark esan behar zuen: "honek esaten duena esaten duela, ziurta dezagun amaierako inpresioa garaipenarena dela eta edertasun erredentore bat izan dezala, garailea eta baikorra...”), Berria 3 (“Gaur, 19: 30ean, Getxoko (Bizkaia) Algorta auzoko Erredentore elizan”, “Roth izan zitekeen kaustikoa eta pesimista («gezurra derrigorrezkoa da, egia komunikatzea ezinezkoa delako»), baina umorea zuen beti erredentore”, “Inoiz azterketarik eta iragazkirik pasatu ez dugunok bide ertzean geratuko beharko dugu urduri, fruituak noiz iritsiko, erredentore horiek gure etxean sartzeko inor ez garelako penatuta”), Wikipedia 4 (“Bagdaden jaio zen, 1969an. 1993ko ekainaren apaiztu zen. 1997an Erredentore Santuaren Kongregazioan sartu zen, Flandrian, eta Lovainako Unibertsitate Katolikoan hezi zen”); berrerosle 13

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: erredentore iz. (Erl.) redentor, -a Kristo Erredentorea: Cristo Redentor; redentor 1. s. berrerosle; libratzaile, askatzaile 2. s.m. (Rel.) berrerosle, erredentore Jesucristo nuestro redentor: Jesu Kristo gure berreroslea // Adorez: erredentore: ikus berrerosle // redentor berrerosle, erosle. (Rel.) berrerosle, erredentore // Labayru: redentor: 1 adj., s. Que redime berrerosle, erosle, erostun; que libera libratzaile, askatzaile, jaregile; 2 s.m. En religión berrerosle, erredentore // NolaErran: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. berrerosle.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Esanahiaren ikuspegitik, bereizi behar dira, beharbada, teologiarena eta zuzenbidearena. Zuzenbidean erabilgarri izan daiteke luditu aditza, beti ez baita gertatzen berrerospen hori erredentzio kontuetan.

 - [E116]: E210ren hemengo oharra eta E123ren beheragokoa kontuan izanik, zerrendatik kendu egingo nituzke nik erredentore, erredentzio, erredimitu eta erredimitzaile; a) teologian edo erlijioan erabili izan zirenak ez dira erabiltzen gaur, dirudienez, eta honelakoak isildu egiten ditugu orain, izartxoa ematen ibili gabe; b) etimologiak edo adiera etimologikoak alde batera utzirik, ez da hau zuzenbidekoak sor ditzakeen arazoak konpontzeko unea: izatekotan, luditu aztertzeko unean argitu beharko ditugu horri dagozkionak; eta bil dezala E210k orduan beharko dugun informazioa. Proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok, kendu.

erredentzio
iz. Erospena, berrerostea.

Aztergaia: erredentzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

erredentzio 5: Oihana Elduaien (“40 urteko espetxe zigorra jarri dute erredentziorik gabe”), Berria 2 (“197/2006 doktrinan oinarrituta aplikatzen diren erredentzioak Giza Eskubideen Europako Konbenioa urratzen ote duen”, “zigor bakoitzeko kalkulatzen dute erredentzioa”), EiTB 2 (“Erredentzio erlijioso baten harira”, “Batzuek onartuko dute eskaini zaien erredentziorako aukera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erredentzio 39: Berria 21, Xabier Olarra 4, Iñaki Mendiguren 2, Imanol Zurutuza 2, Harkaitz Cano 2, Joseba Zulaika, Karlos Zabala, Joseba Urteaga, Joxan Elosegi, Fernando Morillo, Anjel Lertxundi, Eskarne Muijka, Xabier Mendiguren Elizegi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

erabilia, eta sartzekoa.

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. berrerospen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Esanahiaren ikuspegitik, bereizi behar dira, beharbada, teologiarena eta zuzenbidearena. Zuzenbidean erabilgarri izan daiteke luditu aditza, beti ez baita gertatzen berrerospen hori erredentzio kontuetan.

 - [E116]: ik. erredentore, eta proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok, kendu.

errediza
iz. Altzaria.

Aztergaia: errediza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

errediza, haltzari

Euskaltzaindiaren Arauak

h. altzari.

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

altzari forma da erabili-hedatuena (Iparraldean ere sartzen ari), eta EBrako hobestekoa

erredola
iz. g. er. Ezkutua, besoan eramaten den arma babesgarria. Hire tragazen kontra ez duk erredolarik.

Aztergaia: erredola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erredola 10: G 2 (Gazt MusIx; Zait Plat), L 8 (EZ Man 2, EZ Noel, EZ Eliç 2, Gç, Ch, He Gudu); rodela 8 (hauetan rodelape behin): Berron Kijote. Ik. gainera OEH argitaratuan erredolari testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erredola 3: Onaind Virgil ("Enea troiarrak eta Daunitar gizurenak ere, era berean alkarri erasoten die beren erredolakin: dunbateko ikaragarriak dardartzen ditu zerugoiak"), J.L. Davant ("Zu preso hil zaituzte, gure Lauaxeta, Baina poeten hitza betiko bizi da, Askatasun tximixta, justizia trumoi, Burnizko erredola, Intxortako gezi...), SoEg ("Emanak bi erredolatxo: hunek hiru ogi, harek hiru arrain").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erredola : DFrec 1, HiztEn, LurE. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erredola : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; erredol : Lur EG/CE // eta PMuj DVC: erredoladun, erredol-antzeko, erredol-arbide, erredolari, erredolatu, erredolatxo, erredolaztatu, erredol-babes, erredoldun, erredol-euskarri, erredolgile, erredolkada, erredol-kirten, erredol-ukaldi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er. (Herria astekarian erabilia dela dio J-L. Davantek)

Forma baten adiera(k)

ezkutua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "écu, bouclier [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: OEHko adibideak ikusirik, seguru g.er. marka behar duela? Ez litzateke egokiago g.g.er. esatea?

 - [E116]: OEHko datuei bakarrik begiratzen badiegu, bai, g.g.er. da; baina hor dago J-L. Davanten lekukotasuna (honen indargarri, gaurko prosako corpusean ikusi ditudanak aipa ditzaket: badira Herria astekariko 8 testuinguru #mdash#horien artean, "Telebixta leihotik" ari den eta J.H. sinatzen duen batena!#mdash#, eta liburuetan erabili dutenak: J. Garzia, K. Izagirre, M. Oronoz, P. Perurena). Proposamena: utzi bere horretan.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok: erredola iz. g.er. `ezkutua'.

erredox
iz. kim. Oxidazio-erredukzioa.

Aztergaia: erredox

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh110 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 110 (erredox potentzia, erredox erreakzio), ETC: 486

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: erredox iz. (Kim.) redox; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: erredox (Kim.), ZTHB-Kim: erredox (sin. oxidazio-erredukzio), erredox erreakzio.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Kim.

erredox erreakzio
iz. kim. Oxidazioa eta erredukzioa aldi berean gertatzen den erreakzioa. Nola esaten zaio erredox erreakzio baten bidez elektroiak galtzen dituen metalari?
erredox potentzial, erredox-potentzial
iz. kim. Erreakzio kimiko bateko molekulen artean gertatzen den elektroi-trukearen neurria, milivoltetan adierazten dena. Azkenik, erredox-potentzialak lurzorua oxigenoaren (airearen) eraginpean dagoen ala ez adierazten du.
erreduktore
1 iz. kim. Beste gai baten erredukzioa eragin dezakeen gaia, elektroiak galtzeko joera duena.
2 iz. mekan. Ardatz baten abiadura moteltzeko mekanismoa.

Aztergaia: erreduktore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erreduktore 3: Elhuyar; erredukzio 14: Azurm, UZEI 4, BiziJator 3, LMuj, MetalurFisi 2, Elhuyar, MarrazTekn 2 ("Erredukzio-koefizienteak"); erredukzionismo 2: MAtx, Emakunde 1993; erredukzionista 1: X. Mendiguren B.; erreduzitu (reduzitu 2) 18: Elhuyar 4, J.R. Etxebarria 3, UZEI, A. Iztueta, Azurm 2, G. Nazabal, E. Osa 2, Egin 1977, MarrazTekn, Hitz-ordena 2; erreduzitzaile : cf. infra. // Testuinguruak: erreduktore : Elhuyar ("oxidatzaile eta erreduktoreen indar erlatiboak", "Konposatu bat ez da berez oxidatzaile edo erreduktore", "Ez dago erreduktore edo oxidatzailerik"); erredukzio : UZEI ("Projekzio-mota honetan, ordea, hiru ardatzei erredukzio berdina aplikatzen zaienez, praktikan ontzat ematen da neurriak besterik gabe egiazko magnitudean ematea", "Projekzioari dimetrikoa esaten zaio projektatutako bi segmentu berdinak (erredukzio berdina izango dutenak beraz) eta hirugarrena desberdina direnean", "Ardatz bakoitzari erredukzio-koefiziente bat aplikatu behar izaten zaio", "Sistema honetan ardatzek beren artean 120° gradutako angeluak eratzen dituzte eta erabiliko dugun eskala grafiko edo erredukzio-koefizientearen balioa 0,816 da"); Azurm ("Marxek egin duen gizonaren eta klaseen erredukzio funtzionala faktore ekonomiko "soiltara", konplementatu beharra dago"); BiziJator ("oxidazioa, eta, honi loturik, erredukzioa #mdash# oxidazio-erredukzio prozesuak", "Alderantziz, kondentsazioari polimerizazio bat jarri likitzen bazaio eta beste honi oxidazio zein erredukzio bat, ondorioz beste substantzia bat sortuko da"); LMuj ("Bainan i-ra erredukzioa [gaiola] L. lat. [caveolam] errom. [gayola] kasuan, eta gaztelanian eta aragoieran [royo] lat. [rubeum] hitzean"); MetalurFisi ("Ikusten denez, disoluzio neutro eta arinki aireatuan aleazioa pasibatu egiten da eta posible den erreakzio katodikoa oxigenoaren erredukzioa da", "Tutuen inguruan nahikoa hezetasuna izaten da eta sakonera oso handia ez baldin bada, nahikoa oxigenoa ere bai, erreakzio katodikoaz oxigenoaren erredukzioa izateko"); Elhuyar ("Glizeraldehido-3-fosfatoak fosforilazioa eta deshidrogenazioa jasan ondoren azido 1,3-difosfoglizerikoa ematen du, fosfatoa gastatuz eta NAD koentzimaren erredukzioz"); erredukzionismo : MAtx ("Ondorioz, itzulpen literarioa derrigor gertatzen da jatorrizkoa baino zertxobait gordinagoa, baina hori ezinbestekoa da errazkerian eta erredukzionismoan erori gabe literatura itzuli nahi bada"); Emakunde 1993 ("Egileek azpimarratzen dute beren helburua ez dela erredukzionismo biologistak egitea, frangotan erabili izan direnak, bestalde, emakumeen gutxiagotasuna frogatzeko"); erredukzionista : X. Mendiguren B. ("itzulpen joera erredukzionista eta puristak alde batetara utzirik, gero eta itzulpen integratzaileagoa eta zehatzagoa egitearen joera nagusitzen ari dela"); erreduzitu : Elhuyar ("Hauek erreduzitu ez den trioxonitrato (V)-ari dagozkio", "Kobre metalikoa jalkitzen ari da zinkak Cu2+ ioia erreduzitzen duelako", "Kobreak ez du zink 2+ ioia erreduzitzen", "Kobreak zilar 1+ ioia erreduzitzen du"); J.R. Etxebarria ("elkarrekiko, masa biak masa erreduzitua bailuten higitzen dira, elkarrakziozko indarraren eragin pean", "Honela, bi gorputzen sistema gorputz bakarraren sistemara erreduzitu dugu", "bertatik, beste partikularen higidura erlatiboa aztertzen da, beronen masa, masa erreduzitua bailitzen"); UZEI ("Instintuak eta irrikak badute nahimenarekin zerikusirik, baina ezin genezake nahimena berezko joera horietara erreduzi"); A. Iztueta ("Multidimentsional analisi metodoetaz, eta, gehienbat, osagai nagusien analisiaz, lor genezake, era arrazional batetaz, geure pentsamoldeari, aztergaitza zaion, Rm espazio multidimentsional bat, beste dimentsio bakarreko, edo, dimentsio gutxiko, espazio batetara, erreduzitzea"); Azurm ("Zientziak eskema deterministaz esplikatzen du historiaren ibilbidea: beraz, kreatibidade guztiz mugatu batetan bakarrik sinesten du, eta borondateak nahiak historiaren martxan eragin dezakeena minimo determinatu batetara erreduzitzen du", "Borondatearen kreatibidadea, kausa batzuetara eta jarraikitasun batetara erreduzi baldin badaiteke bakarrik da zientziarentzat begiragarri"); G. Nazabal ("argazki-finkadura erdietsi zuen sosa hiposulfitoaren bitartez, honekin zilar erreduzitua ez zen oro eliminatzea lortzen zuen eta"); Egin 1977 ("Azken aldiko eboluzio aberatsaren sintesis argitsuetan, errealitatea erreduzitu ordez honen konplesotasuna, den horretan agertzeko borondatean..."); MarrazTekn ("Laburtzea eragozteko, erreduzitu gabe marrazten da pieza"); Hitz-ordena ("Lehenengo erreakzioan, oxidatu egin da burdina; bigarrenean baina, erreduzitu"); E. Osa ("Zapalketak zerbait izatera reduzitu baditu, NORBAIT izateari ekin beharko diote", "Zapalketak gauza bat, bizigabe bat izatera reduzitu duenari, nortasunik ematen ez diolako"); erreduzitzaile : cf. infra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erreduktore : AB38 5 (hauetan erreduktore-ahalmen, erreduktoredun motore), HiztEn, Euskalterm 6 (hauetan gas-erreduktore, atmosfera erreduktore); erredukzio : DFrec 1, AB38 13 (hauetan erredukzio katalitiko, erredukzio katodiko, erredukzio metodo, erredukzio-ahalmen, erredukzio-erlazio, erredukzio-erreakzio, erredukzio-sistema, erredukzio-zona), HiztEn, LurE, Euskalterm 29 (hauetan erredukzio-baliokide, erredukzio-bero, erredukzio-erlazio, erredukzio-koefiziente, erredukzio-labe, erredukzio-potentzial 2, erredukzio-proba, erredukzio-prozesu, abiadura-erredukzio); erredukzionismo : HiztEn, LurE; erredukzionismo : HiztEn; erredukzionista : HiztEn, Euskalterm 1; erreduzibilitate-axioma : Euskalterm 1; erreduziezin : HiztEn, Euskalterm 2 (eta erreduziezinezko errealitate 1); erreduziezintasun : Euskalterm 2; erreduzigailu : AB38 1; erreduzigarri : HiztEn, Euskalterm 1; erreduzitu : DFrec 1, AB38 4, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 5; erreduzitzaile : cf. infra.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erreduktore : HiruMila (Teknol.; Kim.), ElhHizt (Kim.; Teknol.); erredukzio : HiruMila (Kim.), ElhHizt (Kim.), EskolaHE; erredukzionismo : HiruMila, ElhHitz, EskolaHE; erredukzionista : HiruMila, ElhHizt; erreduzitu : HiruMila (Kim.), ElhHizt (Kim.); erreduzitzaile : cf. infra; erreduzigarri : HiruMila (Kim.). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim., Mekan.

erredukzio
1 iz. kim. Konposatu batek oxigenoa galtzea edo hidrogenoa hartzea; atomo edo ioi batek elektroiak hartzea.
2 iz. hist. Espainiar misiolari jesuitek Hego Amerikan sortu eta gidaturiko indiar komunitatea. Ik. misio 2.

Aztergaia: erredukzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim., Hist.

erredundante
1 adj. Gehiegi edo premiarik gabe errepikatzen dena eta beharrezkoa ez dena. Erakunde alferrikakoak edo erredundanteak sortzea eragozteko.
2 adj. Beharrezkoa ez dena eta adierazia dagoena berriz adierazten duena. Nik forma erredundantea da kasu hauetan. Talde jatorra zen hura, naturalagoa-edo, naturazaleen kasuan hitz hori erredundantea ez baldin bada. Irratian, datu berriak eman ahala, egokia izaten da aurretik esandako datu batzuk berreskuratzea edo arestian emandako informazioa berriro azaltzea, hau da, informazio erredundantea eskaintzea, entzuleak informaziorik gal ez dezan.
3 adj. Adierazpenez mintzatuz, jada nolabait adierazia dagoena berriz adierazten duten esaldiak edo hitzak dauzkana. Kazetaritza konprometitua esamoldea, neurri batean, erredundantea dela uste dut, kazetaritzak berez behar duelako konprometitua. Gizonezkoen futbola, gizonezkoen arrauna eta gizonezkoen literatura esatea erredundantea litzateke, eta errepikapenak nekatu egiten omen du.
4 adj. teknol. Sistemez mintzatuz, sor daitezkeen hutsegiteei aurre egiteko eta segurtasuna bermatzeko, zenbait elementu garrantzitsu errepikatuak dituena; sistema horietako elementuez mintzatuz, errepikatua dagoena. Aire girotuaren instalazioak erredundantea izan behar du, hau da, aire girotu aparailu batek huts egiten duen kasuan (...). Segurtasuneko kontaktore-sistema erredundantez hornitutako motorra. Sistema horiek disko erredundanteak erabiltzen dituzte errendimendu handiak lortzeko.
5 adj. inform. Karaktereez, bitez eta kidekoez mintzatuz, informazioaren transmisioaren segurtasuna bermatzeko gehitzen dena. Interneten, transmisioan gertatutako erroreak eta interferentziak detektatu eta zuzentzen dira, kontrolerako bit erredundanteez baliatuz. Jasotako edo irakurritako informazio batean akatsak dauden detektatzeko edo akatsak konpontzeko, funtsean, informazio gehigarri erredundantea bidaltzen da; horren adibide da Espainiako nortasun agiriaren zenbakiari gehitu dioten letra.

Aztergaia: erredundante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh88 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 88, ETC: 278

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: erredundante izond. (Hizkl.) (Inform.) redundante; Adorez: erredundante: adj. redundante; Labayru: 0, NolaErran: erredundante redondant.

Erdaretako formak

es redundante; fr redondant: Elhuyar: adj. (Inform.) (Ling.) erredundante / Adorez: 1 gehiegizko. 2 (Ling., Inform.) erredundante / Labayru: adj. astun, ekin (insistente), ernegagarri (cargante), errepikakor, behin eta barriro errepikatzen dan(a)/behin eta berriro errepikatzen den(a), erredundante / NolaErran: style erredundante / Euskalterm: erredundante (Hizkl., Liter.).

Bestelakoak

erredundantzia iz. Adierazpen batean, behin baino gehiagotan gauza bera esatea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

erredundantzia
iz. Adierazpen batean, behin baino gehiagotan gauza bera esatea. Irratian zilegi da erredundantzia eta errepikapena erabiltzea, entzuleak informazioaren haria gal ez dezan.

Aztergaia: erredundantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erredura
1 iz. Suak edo gai erregarri batek larruazalean egiten duen zauria. Ik. erre3. Besoa erreduraz beterik.
2 iz. Erresumina. Halako erredura bat etortzen zaio zintzurrera, piperbeltz gustu bat ezin erranezkoa.
3 iz. (Atsekabearen edo minaren irudi bezala). Hire hobenen erredura duk bihotzean. Ezin jasan zezakeen gehiago negar haien erredura samina.

Aztergaia: erredura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erredura = quemadura".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dura.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K204]: brûlure [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

erreduzitu, erreduzi, erreduzitzen
1 du ad. kim. Konposatu batek oxigenoa galdu edo hidrogenoa hartu; atomo edo ioi batek elektroiak hartu.
2 du ad. mekan. Ardatz baten abiadura txikitu.

Aztergaia: erreduzitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erreduzi, erreduzitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Kim., Mekan.

Forma baten adiera(k)

erredukzioa egin.

erreduzitzaile
1 adj./iz. kim. Erreduzitzen duena.
2 adj./iz. mekan. Mekanismo baten abiadura moteltzen duena.

Aztergaia: erreduzitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erreduzitzaile 3: Hitz-ordena 2 (metahizkuntzako erabileran: "Molekula erreduzitzaile nagusiak delakoa gertatu da galdegai eta horixe txertatu dugu aditzaren aurrean"), GeolBiol ("Lurraren hasierako atmosfera ez omen zen Miller-ek pentsatu bezain erreduzitzailea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erreduzitzaile : AB38 2 (abiadur erreduzitzaile 'reductor de velocidad', balbula presio-erreduzitzaile 'válvula manoreductora'), LurE (erredukzioa egiten duena edo egiteko balio duena; Kim. edozein molekulaz edo ioiaz esaten da elektroiak ematen dituenean, hau da, oxidatzen denean. Erreakzio horri oxidazio-erredukzio deritza...; Teknol. Ardatz-eraginaren bira kopurua gutxitzeko, ardatz eragilearen eta haren artean kokatzen den tresna mekanikoa; Elektr. zirkuitu elektrikoaren korrontea erregulatzeko erabiltzen den etengailua), Euskalterm 8 (bitan erreduktore sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn // 'reductor' itzulitako besteak: beheratzaile : AB50 1, Euskalterm 1; erreduktore : AB38 5, Euskalterm 5; erreduzigailu : AB38 1; erreduzitzeko : Euskalterm 1; laburtzaile : AB38; txikigarri : AB38 1; txikitzaile : AB38 1, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erreduzitzaile : HiruMila (Kim. reductor), EskolaHE (erredukzioa egiten duena; Teknol. ardatz baten errotazio lastertasuna murrizten duen tresna mekanikoa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

reductor/réducteur formen ordainak: bakantzaile : PMuj DCV; erreduktore : ElhHizt (Quím. eta Tecnol.), HiruMila (Quím.); erreduzitzaile : HiruMila; hergarri , herzale : Casve FE; kereizle : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Kim., Mekan.

errefau
1 iz. Baratze landarea, sustrai mamitsu barne-zuria eta azal-gorria duena (Raphanus sativus).
2 iz. Landare horren sustraia. Errefauak ahogozo mina du.

Aztergaia: errefau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: errefau: Raphanus sativus var. Radicula; errefau min: Armoracia rusticana; errefautxo: Raphanus raphanistrum.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

errefain, errefau

Euskaltzaindiaren Arauak

Raphanus sativus.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

landarea...

Landare eta animalien taxonomi izena

Raphanus sativus

errefautxo
iz. Errefauaren antzeko landarea, baratze eta soroetan belar gaiztotzat hartzen dena (Raphanus raphanistrum).

Aztergaia: errefautxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Raphanus raphanistrum.

errefera
1 iz. Ipar. Errestoa. Bataren sakeari bestearen erreferak jarraitzen ziola.
2 iz. Ipar. Erreferatzen duen pertsona. Nork bihur pilota, erreferak urrunegi bihurtzen duena?
3 iz. Ipar. Erantzuna, batez ere eztabaida, elkarrizketa eta kidekoetan solaskideari ematen zaiona. (Maiz bote edo sake-rekin korrelazioan erabiltzen da). Botearen araberako errefera. Aritzen ziren koplan, batek botea besteak errefera. Bizpahiru hitz goxo erran dizkiot; laster ukan dut errefera: bizar pixka batekin grazia gehiago badudala. Erreferarik gabe gelditu da zure diosala.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Nolako sakea, halako errefera.

Aztergaia: errefera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'pilota-jokoan sakea edo botea itzultzea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

pilota-jokoan sakea edo botea itzultzea

errefera eman
1 dio ad.-lok. Ipar. Pilota-jokoan, sakea itzuli. Jokalaria ona bada, sakeari ematen dio errefera ona.
2 dio ad.-lok. Ipar. Eztabaida, elkarrizketa, jokaldi eta kidekoetan, erantzun. Bisitari bat itsuski mintzatu zaio presidenteari, errespetu mikorik gabe, eta presidenteak, berdin itsuski, edo itsuskiago, errefera eman dio. Errefera eman nion bertzelako arrazoi batekin. || Parada duzu arestiko bromaren errefera emateko. Punturik ez zen izan jokaldi horretan, baina Irlandak sekulako errefera eman zion Frantziari, entsegu bikaina sartuz.

Aztergaia: errefera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereizi: 1 errestoa; 2 erantzuna

erreferatu, errefera/erreferatu, erreferatzen
du ad. Ipar. Pilota-jokoan, errefera eman. Errebotean esku hutsez erreferatzen ere eder da.

Aztergaia: erreferatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errefera(tu), erreferatzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erreferatu, errefera(tu), erreferatzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

erreferendum
iz. Lege edo proposamen bat onartzeko edo arbuiatzeko herritarrek egiten duten bozketa. Ik. herri galdeketa. Erreferendumean bozkatu.

Aztergaia: erreferendum

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Lehenengo itzulian, "erreferendum" eta "referendum" bi-biak onartu ziren. Bigarren honetan, batekin geratu beharra dago.

 - [E116]: oker egon naiteke, baina hau dut nik gogoan: lehen itzuliari azken ukituak egitean, geuk erantsi genuela er- hasitako forma, lehendik onartua genuen r- hasia baztertu gabe, nahiz ez genituen biak "edo" batekin lotu, beste grafia-bitasunak lotu genituen bezala ("camping edo kanpin" eta "eslogan edo slogan" bezala, alegia). Forma bakarraren alde egin nahi du E210k, eta hala egin dute idazleek, ikusi ahal izan ditudan datuetan (XX. mendeko corpusean, 30 testuingurutan ageri da er- hasia eta 6tan r- hasia; gaurko prosarenean, berriz, 11 aldiz ikus daiteke r- hasia, eta milatik gora aldiz er- hasia: Herria astekarikoak dira hauetan 61, eta 968 Berria egunkarikoak). Orain bakarra aukeratzea, neurriren batean behintzat, lehen itzulikoa "aldatzea" izango litzateke, eta ez dakit bide horretatik abiatzea komeni zaigun (gainera, er- hasia bakarrik onartuko bagenu, r- hasien sailean eman beharko genuke horren berri, eta ez er- hasien zerrenda honetan). Zuek esan. Nire proposamena izango litzateke oraingoz ez ukitzea, baina bigarren itzulia bukatzean honekin zirt edo zart egitea bat aukeratuz: erreferendum, noski. Baina, beharbada, zuhurrago litzate orduraino itxoitea. Jendeak bera ari da aukera egiten, gainera. Hoberena litzateke holako bikotze guztietan jendeak azkenean bat aukeratu eta guk bedeinkatzea.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok, utzi dagoen moduan.

erreferenduma egin
du ad.-lok. Subiranotasunari buruzko azken erreferenduma egin zutenetik hamahiru urte pasatu dira. Lau urte geroago erreferenduma egin zen, erabakia berresteko. Orotara, mota guztietako 152 erreferendum egingo dituzte 36 estatutan.

Aztergaia: erreferenduma egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

erreferente
iz. hizkl. Ikur linguistiko bati dagokion izaki edo objektua. Ik. adierazi2.

Aztergaia: erreferente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

erreferentzia
1 iz. Zerbaiten neurketa edo adierazpenerako finkotzat jotzen den elementua, gainerako elementuak kokatzeko erabiltzen dena. Euskara espainieraren pidgin bihurtu nahi ez badugu, kanpoan erreferentzia puntu bat izan behar dugu, eta hori Ipar Euskal Herria da guretzat. Planeten kasuan, ekliptika hartzen da, gehienetan, erreferentzia-planotzat.
2 iz. Aipamena. Biblian agertzen da ohitura honi buruzko erreferentzia zuzen bat, Ezekielen liburuan.
3 iz. Beste zerbaitekin lotura egiten duen gauza. Proiektu konplikatua, erreferentziaz betea, ikuslearentzat ulertzeko zaila.
4 iz. Testu idatzietan, gai bati buruzko informazioa osatzeko, testu bereko beste pasarte batera edo beste testu batera bidalketa egiten duen oharra edo hitza. Webgunea bibliografia-datu, aipamen eta erreferentzien bilduma handi batez osatuta dago.
5 iz. Zerbait, bereziki salgai bat edo agiri bat, identifikatzen duen ikur-konbinazioa. Eskuizkribuak MS 63.43 erreferentzia zenbakia du. Piezaren erreferentzia-zenbakia (fabrikatzaileak emana).

Aztergaia: erreferentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreferentzia egin
1 dio ad.-lok. Zerbaitek beste zerbaitekiko edo norbaitekiko lotura adierazi. Legearen III. kapitulua errepide-sarearen kudeaketa egokia egiteko oinarrizko alderdiei buruzkoa da, eta hor sartzen dira errepideen erabilerari erreferentzia egiten diotenak. testuinguru hitzak ez dio erreferentzia egiten testutik kanpoko testuinguruari.
2 dio ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten aipamena egin. Tartean, Oñatiri erreferentzia egiten dion bestelako dokumenturik ere aurkitu duzu. Legea eta estatusa ere izan dituzte aipagai, eta euskararen estatusari erreferentzia egiten zaionean, ofizialtasuna soilik edota frantsesarekiko berdintasuna aipatzen da.

Aztergaia: erreferentzia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa erreferentzia eta egin sarreretan. Bide batez, erreferentzia sarreran adiera gehitzea komeni da.

erreferentzia sistema, erreferentzia-sistema
iz. fis. Puntu baten posizioa, bektore baten osagaiak eta abar zehazteko erabiltzen den koordenatu-sistema, gertakariak espazioan eta denboran kokatzen dituena. Taula horretan ardatz berriek erreferentzia sistema zaharrarekiko osatzen dituzten angeluen kosinuak adierazten dira.

Aztergaia: erreferentzia-sistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh140 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 128; ETC: 661

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: 0; Adorez: erreferentzia-sistema: sistema de referencia, Labayru: 0, NolaErran: 0. Euskalterm: erreferentzia-sistema (Fisika, Industria TN, Eraikuntza). ZTHB-Fis: erreferentzia-sistema (sistema de referencia; système de référence; frame of reference/reference system); erreferentzia-sistema inertzial (sin. sistema inertzial // sistema de referencia inercial; référentiel galiléen/référentiel inertiel inertial frame of reference; inertial reference system).

Bestelakoak

erlatibitate iz. Fis. Fisikako teoria, erabateko mugimenduaren kontzeptua baztertzen duena eta horren ordez bi erreferentzia-sistemen arteko mugimendu erlatiboa kontuan hartzen duena, halaber erlatibitatearen teoria esaten zaiona. Unibertsoaren sorreraren, zulo beltzen eta erlatibitatearen gainean berba egingo dute. Gizona ez zen erlatibitatearen formula ulertzeko gai diren horietakoa. Einsteinen ekarpen nagusia erlatibitatearen teoria da. // adib: inertzial adj. Fis. Inertziarena, inertziari dagokiona. Erreferentzia-sistema inertziala: Newtonen lehen legea betetzen duena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa. Fisikaren arlokoa dela adieraziko da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erreferentzia eta sistema sarreretan.

Jakite-arloak

Fis.

erreferentzial
1 adj. Erreferentzia gisa erabiltzen dena. Ospe eta erantzukizun handiko 35 goierritarrek, ekonomia, kirol, politika nahiz kultura arloko pertsona erreferentzialek, aurkeztu zuten Igartzako Manifestua deitu zena.
2 adj. hizkl. Izenondoez mintzatuz, zerbaiti erreferentzia eginez izenaren esanahia zehazten duena, graduatzaileak nekez hartzen dituena. Ik. kalifikatzaile. Izenondo erreferentzialek ez dute ezaugarririk adierazten.

Aztergaia: erreferentzial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

izenondo erreferentziala.

erreferentzialtasun
iz. Erreferentziala denaren nolakotasuna. Garrantzitsua da prentsan euskarazko komunikabideek erreferentzialtasuna lortzea.

Aztergaia: erreferentzialtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): erreferentzialtasun 50: Berria 26 (adib.: “Hezitzaileek erreferentzialtasuna zaintzeko ahalegin berezia egin behar dute”), Jakin 5 (adib.: “Behin aurrekoa esanda, eta aipa daitezkeenak asko izan daitezkeela kontuan izanda ere, hiru ideiarekin bilduko nituzke ekarpen nagusiak: normalizazioa, sakontasuna eta erreferentzialtasuna”), Argia 10 (adib.: “Lelo berria asmatu duenak ere, berdinketa bat eginez gero, erreferentzialtasuna izan du helburu”), DiarioVasco 8 (adib.: “Iaz martxan jarri genuen gogoeta prozesu zabalean galdera bat bota genuen: elkarte, enpresa eta administrazioak prest daude euren erreferentzialtasuna galtzeko sektore osoaren eta herritarren mesederako?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erreferentzialtasun : Berria 13 (“gure Kolektiboaren erreferentzialtasun politikoa areagotzen doan neurrian, pertsonak erailtzea deliberatu dute dispertsioari eusten dioten gobernuek”), Iñaki Arranz 3 (adib.: “Edo, bestelako ikuspegiak daudela onartuta ere, den-denak erreferentzialtasunaren mende jarriko bagenitu”), Jokin Urain (“Baina askotan errazegi ematen zaie erreferentzialtasun hori, zaharrak direlako soilik”), Iñaki Segurola (“Erreferentzialtasuna aipatzen dudanean, horrelako kontuez ari naiz”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia. Eskaera egingo zaio Euskaltzaindiari erreferentzial forma arautuari marka guztiak kentzeko, erreferentzialtasun sartu ahal izateko.

erreflektore
1 iz. Gainazal leuna duen tresna, argiaren, beroaren edo kidekoen erradiazioak islatzeko erabiltzen dena.
2 adj. Islatzen duena. Ik. islatzaile.

Aztergaia: erreflektore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erreflektore 2, I. Aldabek erabilia: "Egituraketa honen oinarrizko elementuak, pigmentu pantaila edo kromatoforoen filtro batetan, erreflektorea (kitina), nukleo fotogenoa (fotozitoak) eta zabaldura edo beste asoziatutako begi egituraketak okupatzen dituzten gainerako lentetan laburbil daitezke", "Organo luminiszenteren egituraketarik sotilena, Vampyroteuthis infernalis-en gorputzan zehar barreiaturiko fotoforoetan aurki dezakegu, baita Ctenopteryx-en arretan ere, zeinetan, fotozito talde bat (argia produzitzen duten zelulak) indiferentziatutako erreflektore edo pigmentu mota bati asoziaturik dagoen".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erreflektore : LurE, Euskalterm 4 (hauetan bonbilla e. 1; lanpara e. 1); erreflektatu : HiztEn (ik. isladatu) // Euskalterm: erreflektometria 2 (hauetan 1 erreflektometriazko metodo), erreflektometro 1, erreflektometriko 1 (metodo erreflektometriko) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: erreflektore.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erreflektatu : (ik. isladatu): HiruMila; erreflektore : HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal reflector / réflecteur formen ordainak: HiruMila: 1 erreflektagarri; 2 isladatzaile, erreflektore; reflectante: distiratzaile // ElhHizt: 1 isladatzaile, 2 isladagailu // Casve FE: eslaigailü, arrabatitailü // HaizeG FB: argi-igortzeko // T-L LBF: argi-igortzeko // PMuj DCV: 1 argi-igortzeko, dirdirailu; 2 (que refleja) dirdaitsu, dirdaidun // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erreflektorea = reflector".

erreflexibo
adj. hizkl. Bihurkaria.

Aztergaia: erreflexibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. bihurkari.

Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper