12 emaitza erbi bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

erbi
iz. Ugaztun karraskaria, belarri-luze eta isats-motza, atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak dituena eta jauzika arin ibiltzen dena (Lepus sp. ). Erbi arra eta emea. Erbia baino arinago. Erbi jakia.

Esaera zaharrak

Erbia duenak eraikitzen, ez du beti berak hiltzen. Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino.

Aztergaia: erbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erbi: Lepus sp.; erbi europar: Lepus europaeus; erbi iberiar: Lepus capensis; elur-erbi: Lepus timidus; itsas erbi: Aplysia punctata.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lepus sp. / AS: erbi(-)txakur

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erbi-lo .

erbi lo, erbi-lo
iz. Lo arina. Hitzordura garaiz iritsi beharraren urduritasunez egindako erbi-loa.
Loturak
erbi txakur, erbi-txakur
iz. Erbiak harrapatzeko erabiltzen den txakurra. Erbi txakurrak berez dakar erbitarako grina.

Aztergaia: erbi txakur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

erbi-txakur: EhiztEskulib (171: "Espainiako untxaria [...] iparraldeko erbi-txakurra zen"; 172: "Galgoak edo xarlangoak — erbi-txakur ere esaten zaie").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-txakur.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txakur (ala erbi?) sarrerari dagokion azpisarrera.

erbia eraiki
1 ad.-lok. Ehizan, erbia dagoen tokitik aterarazi. Ik. erbia harrotu.
2 ad.-lok. Zerbait egiteko bide eman dezakeena egin edo esan. Eta tentatzailea ere ez datza behin ere lo: hark eraikitzen du erbia, pizten du sua.
3 ad.-lok. Norbaitentzat kaltegarria edo lotsagarria izan daitekeen isilpekoa argira atera. 1986an, Londresera ihes egin zuen The Sunday Timesen erbia eraikitzeko; egunkari horrek babesa eman zion, baina ez zen aski izan, Mossadeko zerbitzu sekretuek Londreseraino segitu baitzioten.

Esaera zaharrak

Erbia duenak eraikitzen, ez du beti berak hiltzen.

Aztergaia: erbia eraiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ERBIA ERAIKI Levantar la liebre (sdos. prop. y fig.). v. ERBIA ATERA, ERBIA HARROTU. * Eta tentatzaillea ere eztatza behin ere lo: hark eraikitzen du erbia, pitzten du sua. Ax 403 (V 263).

LB: 0; EPG: 0; ETC: 2 “1986an, Londresera ihes egin zuen The Sunday Timesen erbia eraikitzeko; egunkari horrek babesa eman zion, baina ez zen aski izan, Mossadeko zerbitzu sekretuek Londreseraino segitu baitzioten” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erbia eraiki/harrotu levantar la liebre Martinek erbia harrotu ostean jabetu ginen kontu hartaz: nos percatamos de la cuestión solo cuando Martín levantó la liebre; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

erbi iz. Ugaztun karraskaria, belarri-luze eta isats-motza, atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak dituena eta jauzika arin ibiltzen dena (Lepus sp.). Erbi arra eta emea. Erbia baino arinago. Erbi jakia. Erbia eraiki: erbia, dagoen tokitik aterarazi. eraiki 2 du ad. Ehizan, animalia dagoen tokitik aterarazi. Erbia duenak eraikitzen, ez du beti berak hiltzen (esr. zah.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bi adierak jaso, irudizkoa ere bai.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erbi eta eraiki sarreretan.

erbia harrotu
ad.-lok. Erbia eraiki. Erbia harrotu eta aurrea hartu dutenak beste batzuk izan dira.

Aztergaia: erbia harrotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ERBIA HARROTU. "Erbie arrotu, levantar la liebre (B)" Iz IzG. v. ERBIA ERAIKI.

LB: 0 / EPG: 0 / ETC: “Erbia harrotu eta aurrea hartu dutenak beste batzuk izan dira: Euskokultur Fundazioa eta beste euskal barrutiko erakunde batzuk.” (Jakin).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erbia harrotu levantar la liebre Martinek erbia harrotu ostean jabetu ginen kontu hartaz: nos percatamos de la cuestión solo cuando Martín levantó la liebre; Adorez: erbia harrotu: mover/sacar la liebre; Labayru: 0;

Bestelakoak

harrotu 3 (Esapideetan). Hautsa harrotu: lurrean zegoen hautsa airean sakabanatu; zerbaitek esamesak sortu. Erbia harrotu: erbia eraiki. Laster harrotu ditu bere diruak: laster gastatu ditu bere diruak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erbi eta harrotu sarreretan.

erbiki
iz. Erbi okela. Han ahoratzen nituen Abaurretarrenean dastatuko ez nituen jakiak: eper gorriak, erbikia, ogi zuria...

Aztergaia: erbiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erbi-okela.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "haragia [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

erbikume
iz. Erbiaren umea. Erbikumearen okela onenetarikoa omen da.

Aztergaia: erbikume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erbinude
iz. Ugaztun haragijale txikia, gorputz luzanga, bizkar arrea eta sabel argia dituena (Mustela nivalis). Ik. katazuri; satandera; ogigazta.
Azpisarrerak

Aztergaia: erbinude

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erbinude: Mustela nivalis; erbinude zuri: Mustela erminea.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mustela nivalis.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erbinude zuri .

erbinude zuri
iz. Erbinudearen antzeko ugaztuna, hura baino handiagoa, udan arrea eta neguan erabat zuria den ilea duena (Mustela erminea). Erbinude zuriaren larrua.

Aztergaia: erbinude zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erbinude sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Mustela erminea.

erbio
iz. kim. Lantanidoen saileko metal zilarkara, anplifikadore optikoak eta laserrak egiteko erabiltzen dena (Er; zenbaki atomikoa, 68).

Aztergaia: erbio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. OEH-EEBS.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erbio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Er.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erbio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

erbitan
adb. Erbiak ehizatzen, erbiak ehizatzera. Egunsentitik ilunabarrera arte erbitan ibili arren, ez zuen erbi aztarrenik ere atera. Inoiz erbitan joan ohi zen gure aita.
Loturak

Aztergaia: erbitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERBITAN (V, G ap. A). Cazando liebres, a cazar liebres. Ez nok erbitan etorri. Bilbao IpuiB 134. Erbitan ibilliarren, bere erbi-txakur ta guzti be, [...]. SM Zirik 117. Iñoiz erbitan joan oi zan Gabontza. Erkiag BatB 142. Afizio aundia zuan erbitan da azaritan. JAzpiroz 38. Gero oillagor da erbitan, / sarri txakurrai erritan. Insausti 294

adib: erbi iz. Ugaztun karraskaria, belarri-luze eta isats-motza, atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak dituena eta jauzika arin ibiltzen dena (Lepus sp.). Erbi arra eta emea. Erbia baino arinago. Erbi jakia. Erbitan ibili: erbiak harrapatzen ibili. Erbitara, erbitan joan. Erbia eraiki: erbia, dagoen tokitik aterarazi.

Ez dugu aurkitu erbitan formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erbitan 1, Pako Aristi (“Lehen erbitan eta galeperretan aritzen ziren, orain ez dago izpirik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa erbi sarreran.

erbitara
adb. Erbiak ehizatzera. Mendi bakarti haietaraino erbitara edo basurdetara joaten ziren ehiztariak ohartuta zeuden zuhaitz txikien ugalketaz.
Loturak

Aztergaia: erbitara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERBITARA (V, G ap. A). "A cazar liebres" A. "Irse o salir a por liebres. Egunsentixa baño len urten dabe erbittara" Etxba Eib. Irurak erbitara / irten omen ziran, / ugari billatzeko / pozkida bizian. Izt Po 61. Erbitara datorrenean, beste iñori etzaiok tirorik tira bear, erbiari baizik. TxGarm BordaB 122. (Con -ko, adnom.). Erbi zakurrak berez dakar erbitarako griña. AA I 400. Beste zakur batzuek / ere tajuzkuak / ikusi izan ditut / erbitarakuak. Uzt Sas 114

adib: erbi iz. Ugaztun karraskaria, belarri-luze eta isats-motza, atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak dituena eta jauzika arin ibiltzen dena (Lepus sp.). Erbi arra eta emea. Erbia baino arinago. Erbi jakia. Erbitan ibili: erbiak harrapatzen ibili. Erbitara, erbitan joan. Erbia eraiki: erbia, dagoen tokitik aterarazi.

Ez dugu aurkitu erbitara formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu erbitara formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa erbi sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper