10 emaitza eraman bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

eraman1, eraman, eramaten
1 du ad. Zerbait edo norbait aldean hartuta joan. Ik. eroan. Fardeltxo bat eskuan eraman. Zauritua besoetan eraman. Bizigaiak eramateko saskia. Sakelan liburu bat zeraman. Lepoan daraman katea. Soineko urratuak zeramatzan. Gauzarik beharrezkoenak soilik eramanaz abiatu zen.
2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. hartu 7. Geuregan daramagu heriotza. Bizimodu gaiztoa eramatea. Daramaten bide gaiztoa ezagutzen balute. Hargatik Salomon Baketsuaren izena zeraman. Luze daramat solasa.
3 du ad. (Sentipenez edo sentimenez mintzatuz). Bihotzondoko ederra eraman dute batzuen batzuek. Ez du poz makala eraman.
4 du ad. Zerbait aldean hartuta joan, nonbait uzteko, norbaiti emateko; zerbait edo norbait norabait edo norbaitengana helarazi. Ekarri zituen gauza guztiak eraman ditu berriro. Abereak azokara eraman. Norbait epailearen aurrera eraman. Mutu bat eraman zioten, senda zezan. Alkateari eraman dio sega kirtenik gabea. Nire anaiak eramango ditu eskutitzak.
5 du ad. Bideez-eta mintzatuz, halako helmuga izan. Hara daraman bide zuzena. Hondamendira eramango gaituen bidea.
6 du ad. Zerbaitek ondorio bat izan. Arazo hark noraino eramango zituen pentsatu gabe. Baliabide gehiagok ez digute garaipena ziurtatuko, baina gabeziak gerra galtzera eramango gaitu, ziur.
7 du ad. Bortxaz bereizi edo kendu. Uholdeak zubia eraman zuen. Haizeak eraman ditu haren asmo onak. Hau ere aspaldi eraman zigun herioak. Deabruak eraman ditzala. Ene bizia eraman nahiz, ondotik darrait etsaia.
8 du ad. Lapurtu. Etxean neuzkan gazta eta lukainka guztiak eraman dizkit.
9 du ad. Pilotan, erasotzeko adinako indarrik gabe pilota frontiseraino bidali. Goizuetakoak lanak izan zituen zabaletik pilotak eramateko.
10 du ad. Sari, garaipen edo kidekoez mintzatuz, lortu, iritsi. Garaitia eraman. Orduko sariketan lehen saria eraman zuten idazlanak. Kanporaketan bigarren izan zen Azurmendi, eta Nazabalek huts eginez gero, txapela eraman dezake.
11 du ad. Etxe bat, negozio bat edo kideko bat gobernatu. Oso ondo darama bere negozioa. || Kontuak eraman.
12 du ad. Jasan, pairatu. Ik. nozitu; irozo. Zugatik hainbeste neke eraman dituena. Estutasun ederrak eraman eta gero. Nekeak eraman baditu, uzta goria ere bildu du. Bere anaiaren harrokeria ezin eramanik.
13 dio ad. Gainditu, irabazi. (nor osagarririk gabe). Gauza isilak asmatzen niri eramaten didanik inor ez dela. Gutxik eramango dio euskaldunari jaten eta edaten.
14 du ad. Batez ere Ipar. Bizitzaz edo denbora-bitarte batez mintzatuz, igaro, eman. Izarrei begira darama denbora. Gau eta egun zutaz pentsatzen daramat ene bizia.

Esaera zaharrak

Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman. Urak dakarrena urak darama.
eraman2
iz. Eroapena. Ik. egonarri; pazientzia. Eraman handiko emakumea.

Esaera zaharrak

Urak ez daramana, uharrak.
eramanarazi, eramanaraz, eramanarazten
du ad. Eramatera behartu. Indarrez Erromara eramanarazi zuen. Zerk eramanarazten dit eskua burura? Neke gogorrak eramanaraziz.

Aztergaia: eramanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eramanarazi, eramanaraz, eramanarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eramanarazi, eramanaraz, eramanarazten

eramanerraz
adj. Eramateko erraza. Karga arina eta eramanerraza.

Aztergaia: eramanerraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: eraman-erraz / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: eraman erraz / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erraz.

eramanezin
adj. Jasanezina. Eguerdiko hamabietako eguzki zuri eramanezina. Isiltasuna eramanezina egin zitzaion.

Aztergaia: eramanezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eraman-ezin 1: MAtx Gazt ("Mundu guzia, gaxo-etxe biurtu nai diat... odol, naigabe, lizunkeri, gorroto, guda, eraman-ezin, eta birau-zale nauk").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

iz.ak dira 3 eraman(-)ezin , G-EB (El Día 1934: "Aurreragoko idazkai batean España'ko erriketa edo politikatzaz itz egitean esaten gendun "socialistak" oso mindurik aurkitzen zirala azkeneko auteskundiak ezkeroztik, orduan eraman zuten uste ezbezelako jipoi garratzaren eraman eziñagatik, eta geroztik, gauza aundiyak egiteko ziran arren, ordukotxe tankera mingarriyan aurkitzen dirala dirudi, oraindik"; I. Linazasoro: "Anai arteko gudak, neurriz-gaindu zituan gorrotoak eta alkar eraman eziñak"; K. Alkorta: "Baina ez da eraman ezina: zer da ba kapitanak agindua betetzea?"); izond.ak eraman-ezin (Txill: "Langileen bizimodua eraman-ezina izanik, industriako eskualdeetan nazio-arazoa bigarren maila batera pasa zan") eta eramanezin bana (Gte: "Ezinak batzutan ondoeza eta gero amorro eramanezin lazgarria sortzen zidak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eramanezin : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eramanezin : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, PMuj DVC (eraman-ezin eta eraman-ezina). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma berria; eta -ezin osaerako beste hainbat izenondo eratorri berriren parean egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

eramangaitz
adj. Eramaten zaila, ia ezin eramanezkoa. Ik. jasangaitz. Zenbat eta euskaldunago, eramangaitzago eta gogaikarriago izango zaio irakurtzen duena.

Aztergaia: eramangaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eramangarri
1 adj. Aldean eraman daitekeena; tresnez edo gailuez mintzatuz, leku batetik bestera erraz eramateko bereziki egina edo pentsatua dena. Lanpara eramangarria. Konputagailu eramangarria.
2 adj. Eraman edo paira daitekeena. Askoren artean banatu da karga, eramangarriago gerta dadin. Neke hori eramangarriago izan dadin zuretzat.

Aztergaia: eramangarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eramangarri: askoren artean banatu da karga, eramangarriago gerta dadin; lanpa eramangarria, konputagailu eramangarria.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

askoren artean banatu da karga, eramangarriago gerta dadin; lanpa eramangarria

eramankizun
iz. Eraman edo pairatu behar den gauza. Ik. neke; sufrimendu. Baina zorion honek berak eramankizun eta nahigabe handiak zekarzkion. Neke gogor eta eramankizun garratzak arintzen dituena.

Aztergaia: eramankizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'sufrimendua'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

sufrimendu

eramankor
1 adj. Eroapen handikoa. Ik. jasankor; pairakor. Onginahi eta amodio egiazkoa eramankorra da.
2 adj. Eramangarria.

Aztergaia: eramankor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

onginahi eta amodio egiazkoa eramankorra da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Onginahi eta amodio egiazkoa eramankorra da

eramanpen
iz. g. er. Eroapena, pairamena. Ik. eraman2.

Aztergaia: eramanpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eroapena.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper