21 emaitza epai bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

epai
1 iz. Epaile baten erabakia. Epai zuzena. Zuzen agertuko zara auzian, zintzo zure epaian. Epai eguna. Epai agiria. Aurtengo txapelketan epaia ez da guztien gogoko gertatu. Norbait epai bidez ezgaitua izan bada (...).
2 iz. Ebakia. Egin zizkion epai edo zauri handiak bere adarrekin.

Aztergaia: epai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Esanahia zehaztea beharrezkoa izango da. 1) Erabakia. 2) Epaileak emandako agindua. 3) Ebakia. 4) Ebaki ondoren geratzen den azalera: zuhaitzaren epaia, ogiaren epaia, besoa galdu duenaren epaia... (gogoratu ebakiondo). Ebakiondoak sendatzeko egiten ziren ukenduetan epai-belarra erabiltzen zen, Hypericum androsaemum, orkatxa UZEIko Izendegian" (1994-11-10)

 - [E302]: "ikusi epai horri buruz lehen (1994-11-10) lehen esandakoa" (2005-09-06)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "bi ohar: "Bateko, argigarri moduan, "epai" hitzaren aldamenean, "sententzia" jar daiteke; Besteko, "epaitza" hitzaren inguruan, lantaldeak diru baztertua dela adieraz guztietan. Egia esateko, epaitegi eta auzitegien eremuan, aski ezaguna da "epaitza" hori gaztelaniazko "fallo" horren ordain gisa, alegia, sententziak jasotzen duen erabakia adierazteko. Hori dela eta, zerrendaratzeko modukoa da, nahi izanez gero adiera honekin: "epaiak jasotzen duen erabakia"".

 - [E116]: "beste bi ohar AUk egin dituenei: a) lehen itzulian ("sententzia 'epaia'" ageri da hor) alderantziz jokatu genuen, 'epaia' emanez sententzia-ren argitzaile edo definitzaile gisa eta, nolabait, epai-ri lehentasuna aitortuz; epai honi argigarriren bat eranstekotan, beste zerbait egin beharko da (Ibon Sarasolak, adibidez, honela definitu du: 'epaile, juje baten erabakia'); b) epaitza onartu nahi bada, honelakoetan egin ohi dugun bezala jokatu beharko dugu, tradiziokoaren berri emanez lehenik, eta ondoren jasoz oraingoa edo arlo jakin batekoa; adib. "iz. 1 Zah. 'ebakitzea, ebakia'; 'tokia, lekua'. 2 Zuz. 'epaiak jasotzen duen erabakia'". AUk azal dezake nik baino hobeto, Zuz. markaz gain, Heg. marka ere badagokion bigarren adiera horri, hau da: Espainiako zuzenbide-sistemaren banaketaz ari garen, ala horrela gertatzen den bazter guztietan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "epai utzi dagoen moduan, ukitu gabe lehendik egina; eta epaitza (bakarrik eman, beste azalpenik gabe)".

epaia eman
du ad.-lok. (Epaileak edo dagokion organoak) auzi bati buruzko erabakia hartu eta jendaurrean jakinarazi. Azkenean kartzelan hil zen, epaileek epaia eman baino lehen. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hilabeteak beharko ditu epaia emateko. Auzia epaia emateko prest geratu ondoren. Epaia emana dago. || Lekukoen testigantzetan oinarritutako epaia eman du Auzitegi Nazionalak.

Aztergaia: epaia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fallar (resolver).

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

epaikari
iz. Epailea.

Aztergaia: epaikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

epailea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "epaikari: 'epailea' esateko bada, begien bistan da bigarren mailako aldaera besterik ez dela, gaur gutxi erabilia. h. epaile jarri beharko genuke. Oro har, 'arbitro', 'erabakitzaile' esateko bada, ez litzaioke 'epaile' esangura ezarri beharko".

 - [E116]: "'epailea' adierazteko erabili da (asmatu ere, horretarako asmatu zuen S. Arana Goirik: ik. OEH); eta horren berri eman behar dugu guk, hasteko. Beste zerbait adierazteko ere proposa daiteke, jakina; baina hori beste kontu bat da, eta bestek egitekoa, nire ustez. Proposamena: utzi bere horretan lantaldearen proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "epaikari h. epaile".

epaiketa
iz. Epaitzea. Ik. jujamendu. Epaiketa batean bi lekukok gauza bat aitortzen badute, haien aitortzea egiazkoa da. Auziaren epaiketa. Epaiketa gertatu zen aretoan. Epaiketa gabe kondenatua.

Aztergaia: epaiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): sentence/jugement: epaiketa (espainolez, ez dira sentence eta jugement bereizten, biak "sentencia" direla baitiote. Euskaraz, epaiketa deituko ditugu biak, baina bereiztu nahi izanez gero, sentencia eta jujamendua hitzak guztiz erabilgarriak dira)

epaiki
iz. Zerra. Barautsak, epaikiak eta gainerako erremintak.

Aztergaia: epaiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zerra.

epaikunde
iz. g. er. Epaiketa.

Aztergaia: epaikunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

epaiketa.

epail
iz. Heg. Martxoa.

Aztergaia: epail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. h. martxo

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. martxo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Zerrenda honetatik kendu egingo nuke" (1994-11-02)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

epaile
1 iz. Zernahi motatako gorabehera edo auzietan, eta, bereziki, lege auzi batean, epaitzeko eta epaia emateko eskua duen pertsona. Ik. juje. Udal Auzitegiko epailea. Administrazioko epaileak. Barruti epailea. Eliz epailea. Epailearen aurrean aurkeztu. Epailearen erabakiaren zain. Epaitua epaile bezala ez agertzeko. Sariketan epaile gisa aritu direnak. Literatura kontuetan irakurlea da azken buruan epailea. Epaileak txartel gorria atera zion atzelariari.
2 iz. Zerbait ebakitzen duen pertsona. Ik. belar epaile. Gari-epaile benetan azkarra.

Aztergaia: epaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
epailetza
iz. Epailearen lanbidea edo jarduera. Zuhurtzia handiz, bere kabuz utzi zuen epailetza.

Aztergaia: epailetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

epaimahai
iz. Auzi batean, bereziki lehiaketa edo sariketa batean, epaile gisa aritzen direnen multzoa. Ik. tribunal. "Azkue" sariak emateko epaimahaia.

Aztergaia: epaimahai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "42.121: epaimahaiko, epaimahaiburu..." (1995-01-09)

 - [I102]:  epai-mahai [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

epaimahaia eratu
du ad.-lok. Epaimahaien izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta hurrengo hilabetean eratuko dira epaimahaiok. Lehiaketa honetarako eratutako epaimahaiaren balorazioak % 50eko balioa izango du sariak erabakitzean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: epaimahaia eratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epaimahaia izendatu
du ad.-lok. Epaimahaia udalak izendatuko du. "Azkue" sarietan bi epaimahai izendatzen dira: A mailakoa eta B mailakoa.

Aztergaia: epaimahaia izendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epaimahaia osatu
du ad.-lok. Alabaina, esan beharrik ez dago, epaimahaia osatzen duten profesionalek ikusleen eta kritikaren gainetik egon behar dutela erabakia hartzerakoan. Hemezortzi eta hogeita hamar urte bitarteko 150 gaztek osatuko dute epaimahaia eta 3.000 euroko saria banatuko dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: epaimahaia osatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epaimahaiburu
iz. Epaimahai baten burua den pertsona. Cannesko zinemaldiak Tarantino izango du epaimahaiburu.

Aztergaia: epaimahaiburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
epaimahaikide
iz. Epaimahaikoa. Mahai beraren inguruan bildu ziren epaimahaikideak. Hain txikiak izanik, batean gara idazle eta bestean epaimahaikide.

Aztergaia: epaimahaikide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: miembro del tribunal, componente del tribunal

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kide.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-01-26): Ik. oharra.

epaimahaiko
iz./adj. Epaimahai bat osatzen duten kideetako bakoitza. Norbait epaimahaiko izendatu. Epaimahaikoen iritziz.

Aztergaia: epaimahaiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

epaite
iz. Ebakitzea. Hilabete honetan abiatzen dira belar epaiteak. Iratze epaiteak bukatzea.

Aztergaia: epaite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-te/-ite.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabilera-oharrak

batez ere elkartuetako bigarren osagai gisa erabilia: adib. belar-epaite.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "une coupe [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "Malerrekan eta Bortzerrietan, behinik behin, belar-epaite ez da ezaguna, bai ordea iratz-epaite".

 - [E116]: "adibideak eransteko ez dago halako debekurik, eta jaso daiteke AIk jaso nahi duena (Duvoisinek erabili du OEHko testuetan): "... belar-epaitea; iratze-epaitea", hau da: forma mugatuan emanez bi adibideak, gainerakoak ematen ditugun bezala, eta iratze forma osoa gordez".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "OK".

epaitegi
iz. Auzitegia, bereziki epaile bakarra duena; auzitegi hori dagoen eraikina. Epaitegi batetik bestera ibili zen auzia.

Aztergaia: epaitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

JustiSaila: "1. auzialdiko eta argibideetarako x. epaitegia: juzgado de 1. instancia e instruccion n. x"; "1. auzialdiko x. epaitegia (familia): juzgado de 1. instancia (familia) n. x"; "1. auzialdiko x. epaitegia (zibila): juzgado de 1. instancia (civil) n. x"; "adingabekoen x. epaitegia: juzgado de menores n. x"; "administrazioarekiko auzitarako x. epaitegia: juzgado de lo contencioso administrativo n. x"; "argibideetarako x. epaitegia: juzgado de instruccion n. x"; "bake epaitegia: juzgado de paz"; "epaitegi dekanoa: juzgado decano"; "espetxeratuen zaintzarako epaitegia: juzgado de vigilancia penitenciaria"; "gau eta eguneko epaitegia: juzgado de guardia"; "x. lan epaitegia: juzgado de lo social n. x"; "x. zigor epaitegia: juzgado de lo penal n. x".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "ez du oharrik. Nire hutsa. Eztabaidatik kentzekoa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "OK".

epaitondo
iz. Motzondoa. Garai bateko intxaur arbola lodien tokian, hiru epaitondo motz.

Aztergaia: epaitondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

motzondoa.

epaitu, epai/epaitu, epaitzen
1 du ad. Epaia eman, epaile gisa erabaki. Sinesten dut Jesu Kristo hilak eta biziak epaitzera etorriko dela.
2 du ad. Zerbaiti edo norbaiti buruz alde edo aurkako iritzia eman. Liburuaren balioa aztertu eta epaitzeko. Epaitzen duzuen epaiaz epaituko zaituztete.

Aztergaia: epaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

epaitu, epai(tu), epaitzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

epaitu, epai(tu), epaitzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "ez dakit kontuan hartu behar den epaitzen/epaiten (belar epaiten, iratze epaiten, ogi epaiten) edo azken hau forma arkaikoa den edo zer esplikazio duen" (1994-11-04)

epaitza
1 iz. Ebakitzea, ebakia.
2 iz. naf. Herri-basotik herritar bakoitzari ematen zaion urteko egur partea.
3 iz. Lekua, aurkintza. Aurkintza oihantsuetan ez da hezetasuna galtzen epaitza bipiletan bezala.
4 iz. zuz. Epaitegi batek edo epaile batek emandako epaiaren zati xedatzailea, aldeetako bat kondenatzen edo absolbitzen duena eta auzipean dena erabakitzen duena. Fiskalak eta alderdiek, behin epaitza zein den jakinda, errekurtsorik ez jartzeko erabakia adierazten badute, epaileak, egintza horretan bertan, ahoz adieraziko du epaia irmoa dela.

Aztergaia: epaitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-09-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 'lekua' adierakoak: Dv Dial ("Ephaitza bakhotxean ikhusteko da zein abere mota den hangotzat on"), Dv Lab ("Aurkhintza oihantsuetan ez da hezetasuna galtzen ephaitza biphiletan bezala" #mdash# v. tbn. Dv Mt 4,16), Exercicio 1857 ("Yondoni Leon, gure epaitza zure odolaz gorritu duzuna"), Aran SIgn ("Ernio mendiatzeko epaitzetatik itxasoa ere agiri dala"), eta 'peña resquebrajada, hendida' itzulia: Ayerb EEs 1915 ("Epaitz ortan billatu nuan iaz basakatu aapie"); testu-lekukotasunik gabeak dira beste lau adieretakoak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epaitza 2, Zuz. arlokoak: Euzkadi 1922 ("Lenbiziko "artzai-taldia"-ren irteeratik azkenengo alkatiaren epaitza garratz artaraño notiñen txalo, ¡uju! eta algarak esaten dute zein ederki egon ziran "Anton Kaiku" antzestu zuten antzeslari jatorrak"), GAO 1990 ("Horrela ekintza bukaturik, aurkezturiko proposamenak bidezko epaitza teknikoaren gai izango dira, organo eskudunari aurkeztuko zaiolarik lehiaketaren behin-betiko adjudikazioari buruz erabaki dezan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

epaitza : HiztEn, LurE, Euskalterm 6 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

epaitza : EuskHizt (1857, ebakitzea, ebakia; tokia, aurkientza), ElhHizt (1 corte, siega; 2 precipicio; 3 lote de leña de los bosques comunales que se asigna a cada vecino; 4 Zuz. fallo), HiruMila (1 Zuz. fallo judicial, sentencia; 2 corte, siega; 3 parte, división de terrenos, etc; 4 perfil, línea divisoria de montes), EskolaHE (ebakitzea, ebakia; tokia, eremua), HaizeG BF (coupe, fauchage), Casve EF (coupe, fauchage, jugement, sentence), DRA (1 corte, siega; 2 parte, división; 3 perfil, línea divisoria de montes; 4 precipicio; 5 país, región; 6 peña hendida), Lh DBF (1 coupe, fenaison, fauchage; 2 partie, division), PMuj DVC (1 precipicio; 2 corte de árboles, leña) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Epaitza: Sentencia judicial"; "Epaitzaz ordaindutakoak: Satisfechos por sentencia judicial".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

baztertua dirudi adiera guztietan, bai tradiziokoetan, bai geroago eman nahi izan zaion 'sentencia judicial' adieran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Sartzekotan, OEHn dituen agerraldiak kontuan hartuaz, Zah. markarekin sartu beharko genuke. Bestela, aipatu gabe utzi".

 - [E210]: "Bi ohar: Bateko, argigarri moduan, "epai" hitzaren aldamenean, "sententzia" jar daiteke; eta Besteko, "epaitza" hitzaren inguruan, lantaldeak dio baztertua dela adiera guztietan. Egia esateko, epaitegi eta auzitegien eremuan, aski ezaguna da "epaitza" hori gaztelaniazko "fallo" horren ordain gisa, alegia, sententziak jasotzen duen erabakia adierazteko. Hori dela eta, zerrendaratzeko modukoa da, nahi izanez gero adiera honekin: "epaiak jasotzen duen erabakia"".

 - [E116]: "ikus gorago aipatuak".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "ikus gorago".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper