18 emaitza eho bilaketarentzat - [1 - 18] bistaratzen.

eho, eho, ehotzen
1 du ad. Aleak eta kidekoak birrindu edo haustu, sakatuz, joz edo bi atal gogor eta latzen artean iraganaraziz. Kafea eho. Errotan eho. Ehotzeko harria. Belarrietan min egiteko adinako hotsa duk ehotzeko alerik ez dutenean errotarriek ateratzen dutena.
2 du ad. Jipoitu, birrindu. Orduan jotzen, ehotzen du soldaduak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zure gorputz ehoaren, zehatuaren eta zaurtuaren zauriak.
3 du ad. Ehundu. Ik. bilbatu. Oihal bat ehotzen. Lihozko soineko bat, dotorea eta ederki ehoa. Ehotzen duen langilea. Haurtzaroak eho zuen liluraren sare argala.
4 du ad. Kontakizun bat edo kideko bat ondu; kontakizun bat osatzen duten elementuak bata bestearekin lotu. Perpausak iruten eta ehotzen diharduen autoreak. Homero iaioa baita holako ipuinak ehotzen.

Aztergaia: eho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eho (Lç, Ax, SP, Harb, Hb Egia, Izt, Dv, Etch, Ip, Gy, JE, Mde, MEIG; Or, Zait, Larz, Lf, Ox, Volt, Zby, Zav, Azc, Mdg, Erkiag, Vill, Ibiñ); eio (Añ, Otx, Enb, Laux, A BeinB, Ldi, Or, Ir, Gazt, Bilbao, Erkiag, Vill, Ibiñ, Netx); eiotu (Bilbao); eotu (AB); ehaite (Lç, Ax, O, Ip, Dv, Etch, CatS, JE, Mde, Casve, MEIG); ehotze (EZ, SP, Gy, AA, Barb, Kk Ab, Ir YKBiz, Or, Zait, NEtx LBB); eiote (Otx, Or, Gazt, Bilbao); eote (Añ, A BeinB, Zait)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

e(h)o 20 ager. (G: 3; IE: 10; EB: 6; EgAs: 1); eio 12 ager. (B: 4; G: 7; EB: 1); ehotu 4 ager. (EB: 3; EgAs: 1); eiotu 1 (G); ehaite 3 (IE); ehote 7 (EB); ehotze 8 (IE: 1; EB: 7); eiote 1 (B); eiotze 6 (G).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: eho (16), ehotu (7); eiho (4), eihotu (1).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eho, ehotzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Euskalki batek eraberritzean sortu da bitasuna

eho da forma zahar komuna (eio eta e(i)otu, berri-hegoaldekoak)

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eho, eho, ehotzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu analogikoak

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-te/-ite/-tze

ehoaldi
iz. Aldi batean ehotzen den alea.

Aztergaia: ehoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Osoko bilkuran proposatua.

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "sartu hau bakarrik, apirileko bileran hala erabaki baitzen".

ehoarazi, ehoaraz, ehoarazten
du ad. Ehotzera behartu.

Aztergaia: ehoarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ehoaraz, ehoarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

ehogailu
iz. Kafea eta kideko aleak ehotzeko erabiltzen den tresna. Ik. kafe errota. Ehogailuan intxaurrak ondo eho.

Aztergaia: ehogailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ehogailu forma aurkitu. Ik. OEH argitaratuan ehokai "Molinillo" Lar '(Hb), instrument qui sert à moudre, à broyer, à battre' Lh.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ehogailu : AB38 4, HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ehogailu : HiruMila, ElhHizt, Casve EF (ehogailü), PMuj DVC (eogailu); ehokai : Lh DBF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal molinillo / moulin formen ordainak: HiztHand: ehogailu // ElhHizt: ehogailu, kafe-errota // HiruMila: errotatxo, ehogailu, kafe-errota, kafe-ehogailu; molinete txirrika, txabila, txirritola // Lur EG/CE: errota // Lur EF/FE: eihera, errota // HaizeG FB: kafe-eihara // Casve FB: eihera // PMuj DCV: iaraxka, eiotailu.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "ehogailua = molinillo".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ongi eratua da, baina hedatu gabea, lantaldearen datuetan (eta errota, eihera ere badaude, hori adierazteko); "Bebil" markatzea erabaki da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ehogailu: badira aparatu elektriko batzuk, kafea ehotzekoa adibidez, eta ez dut uste horri errota edo eihara esan dakiokeenik. Hitza ongi eratua da eta sartzea mereziko luke".

 - [E116]: "lantaldeak zalantzak ditu sarrera honekin. Dagokion txostenean ez da testurik ageri; gaurko prosan ikus liteke pare bat lekukotasun (J. Gartzia, P. Zubizarreta), eta Google bilatzaileak dozena bat testu aurkitu dizkit. Ez dakit oinarri aski sendoa den hori, baina, ongi eratua denez, sar genezake".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "jaso egingo da, beste azalpenik gabe (hala onartu da, kontrako botorik gabe, eta aldeko 17 dituela; zuri bozkatu dute bostek)".

ehortzarazi, ehortzaraz, ehortzarazten
du ad. Ehorztera behartu. Etsaiak bizirik ehortzarazi zituen.

Aztergaia: ehortzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: ehortzerazi / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: ehortzerazi / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ehortzaraz, ehortzarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

ehortzegun
iz. Norbait ehortzi den eguna. Amona zenaren ehortzegunean.

Aztergaia: ehortzegun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-elkarketa egokia

aditzoin + iz. osaerako hauek loturik idaztekoak dira eskuarki; hemen jasotzen diren hirurak (ehortz-egun, -leku, -toki) marratxoz idatziak proposatzen dira, bestela zaildu eta desitxuratu egingo liratekeelako.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-rtz(i)+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egun.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Hiriart-Urruty, Barbier, Enbeita, Lizardi, Orixe, Iraizoz, Iratzeder... hori al da g.er.?".

 - [E208]: "ehortz-egun: Ez dakusat hain garbi zergatik aparte idatzi behar diren ehortz-egun, ehortz-leku eta ehortz-toki . Lehen kasuan, ehortzegun , erabat gardena da, juxtaposizioan ez baitu bat ere aldaketarik. Ehorzleku eta ehorztoki berbei doakienez, ehorzketa edota ehorzle arautuak bezain "desitxuraturik" gelditzen dira, aparteko problemarik gabe. Nik loturik idatziko nituzke hirurok, araua hautsi gabe".

 - [E116]: "uste dut zuzen ari dela MA, hedatua baitirudi, askotan ageri ez den arren (beharbada, gaia bera delako gutxitan aipatua), eta gaurko prosan ere ikusi dut pare bat testutan (I. Zurutuza eta 2003ko Herria). XKren grafiek badute abantaila nabarmena, araua indartzen baita horrela eta salbuespenak saihesten, ikastea erraztuz. Egia da, ordea, testuetan ageri diren gehien-gehienak bestela idatziak direla, hau da: osagaiak bereiziz (ik. OEHk jaso dituenak: ehortz egun 2 testutan, ehortz-egun 5etan eta ehortze egun eta ortzitze-egun testu banatan; ohortz leku eta ehortz lekhu testu banatan, ehortz-leku 4tan; ehortz-toki batean; XX. mendeko eta gaurko testuetan ikusi ditudanak: ehortz egun, ehortz-egun eta ehortz-leku testu banatan eta ehorzleku eta ehorztoki binatan; gainera, testu banatan ageri dira ehortz-harri, ehortz meza eta ehortz-oroitarri). Bi hitzetan idatziak eskaini dituzte gaurko hiztegi-entziklopediek ere (hala datoz lantaldearen aztergaian). Beraz, bi irizpide ari dira hemen borrokan (forma erregularrenak daude, batetik, eta, bestetik, erabilienak, nahiz gutxitan erabiliak diren guztiak ere). Egia esan, zalantzekin baldin banabil ni ere, XKaren proposamena onartuko nuke, arauarekin bat baitator. Zer diozue besteok?".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "loturik idatziak eskainiko dira zein bere lekuan ehortzegun, ehorzleku eta ehorztoki. Eta kendu lehendik argitaratutako: ehortz-leku g.er., ehortz-toki g.er.".

ehortzeta
1 iz. zub. Ehorztea, hileta. Iruñeko bikario jeneralak egin du ehortzetako mintzaldia, gehiena euskaraz.
2 iz. zub. Segizioa. Gure aitzinean iragan zen ehortzeta.

Aztergaia: ehortzeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

ehorztea, hileta.

ehortzetaliar
iz. zub. Ehortzeta batera biltzen diren lagunetako bakoitza.

Aztergaia: ehortzetaliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ez dakit ahoz zenbateraino erabiliko duten, baina OEHn, Constantinen adibide bat eta Egunaria-ko beste bat bakarrik ageri dira. Hau ez da g. er.?".

 - [E116]: "J-LDk eta TxPk argituko dute, Zub[eroakoa] denez".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "bere horretan utziko da lantaldearen proposamena (J-LDk eta TxPk diotenez, maiz erabiltzen baitute ahoz)".

ehortzi, ehortz, ehorzten
1 du ad. Hila lur azpian sartu eta lurrez estali. Ik. lur eman; lurperatu. Gurutziltzatua, hila eta ehortzia. Ni hiltzen naizenean, ez ehortz elizan. Han datza ehortzirik. Bizirik ehorztera kondenatu.
2 du ad. Erabat estali, ezkutatu. Luzifer etsai beltz deabrua ehortz ezazu infernuan. Dirua ehortzia zuen lekuan.

Esaera zaharrak

Urkatu baten hobian ehun gaiztagin ehorzten dira.

Aztergaia: ehortzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ehortzi, ehortz, ehorzten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ehortzi, ehortz, ehorzten

Lexemen erregulartasuna

-rzt-

ehorzketa
iz. Ehorztea, lurra ematea. Mezarik gabeko ehorzketa. Haren ehorzketan izan nintzen; intxaurrezkoa zuen zerraldoa.

Aztergaia: ehorzketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ehorztarazoak, ehorzketak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-rzk-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "falta". (1993-02)

ehorzle
iz. Bizibidez hilak ehorzten dituen pertsona. Ik. lur-emaile; zulogile. Ehorzle egon zen Azkainen hamar urtez.

Aztergaia: ehorzle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. lur-emaile.

Informazio osagarria
Eratorri egokia

erregularra da, ehortzaile ez bezala

Sinonimoa(k)

lur-emaile

Lexemen erregulartasuna

-rzl-

ehorzleku
iz. Hilobia; norbait ehorzten den lekua. Nire ehorzlekura nor da hurbilduko?

Aztergaia: ehorzleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS: ehortz leku / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: ehortz leku

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-rtz(i)+l-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

ehorzte
iz. Hila lur azpian sartzea eta lurrez estaltzea. Hileta eta ehorzte gastuei aurre egiteko.

Aztergaia: ehorzte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-rtz(i)+t-.

Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

ehorztetxe
iz. Hildakoen ehorzketa edo errausketaren inguruko lanak eta eginbeharrak bideratzen edo egiten dituen enpresa. Ehorztetxeko bi gizonek lurperatu dute hilkutxa.

Aztergaia: ehorztetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ehorztetxe 43: Deia (“EGUNERO pasatzen naiz goizean goiz, bizikletan, Lauzurica ehorztetxearen ondotik, eta aitortu behar dut egunari begiratzeko ikuspuntu berezi bat eskaintzen didala”), Consumer 11 (adib.: “Helburuak bi dira, ehorztetxe desberdinen arteko prezioak eta zerbitzuak konparatzea, eta hileta egiteko bakoitzak eskaintzen dituen aukera desberdinak aztertzea”), Berria 6 (adib.: “Normala da, adibidez, Donostia aldeko fededun eta bestelako sateliteek -jaunartzeetako jantziak egiten dituztenek, ostia egileek, ehorztetxeek, eta negozio horrekin lotura naturala dutenek, oro har- poza edota kezka azaltzea gaiaren inguruan”), EiTB 18 (adib.: “Antza, Irene Prusik 2003an hil zenean, honen semeak amaren identitatean inguruko datu faltsuak eman zizkion ehorztetxeari, beraz, honen heriotza ez da ordutik erregistraturik egon”), Argia 7 (adib.: “Hoberik ezean, balio beza Gipuzkoako ehorztetxe batean jaso dugun datu honek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ehorztetxe 19: Berria 7 (adib.: “Predikaria, ehorztetxe enpresaburua eta abeslaria, Solomon Burkek Mendizorrotzan aurkeztuko du gaur bere burua”), Ramon Saizarbitoria 3 (adib.: “Baietz erantzun nion, jakina, eta ziurtatu zidatela ehorztetxean, gorpuzkiak hezurtegira bota baino lehen, hamar urtez edukitzen dituela Udalak hilobi komunean”), Aingeru Epaltza 2 (adib.: “Entzun duk inoiz ehorztetxeek gain-tarifak dituztela zeharkatu beharreko probintzia bakoitzeko? ez?”), Bego Montorio 2 (adib.: “Eta gertatu zen Mindeloko Ehorztetxeko auto handia Lisboatik heldu berria zela guztiz berriztaturik eta esan liteke hura Napumoceno jaunak estreinatu zuela.”), Iñaki Zabaleta (“Seguruenik, galdaragintza bizkorra izango zen Brooklyn auzoan, edo bestela, ekoizpen industrialerako estatubatuarren gaitasuna ezagututa, ehorztetxeek katalogoz ere salduko zituzten hilobiak”), Iban Zaldua (“Diaz eta Goñi Ehorztetxea, esan? “), Lopez de Arana (“Azkenean, ehorztetxe baten barrualdea ikusiko diat, metro honetatik azkar irteten ez banaiz”), Joseba Urteaga (“Ehorztetxekoak astelehenean etorri ziren”), Josu Zabaleta (“Okindegiko mutilak pasaratzeko seda lortu digu, matazatxo txiki-txiki bat 90 zentimotan, errazionamenduko kupoiak esneketariak lortzen dizkigu, gaztaz ehorztetxe bateko jabeak hornitzen gaitu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es funeraria / fr pompes funèbres: Elhuyar: ehorztetxe / Nolaerran: - / Zehazki: ehorztetxe / Labayru: - / Adorez5000: ehorztetxe.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

ehorztoki
iz. g. er. Hilobia.

Aztergaia: ehorztoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS: ehortz toki / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: ehortz toki

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-rtz(i)+t-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

ehotarri
iz. g. er. Errotarria.

Aztergaia: ehotarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

errotarria.

ehotu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ehotu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eho].

Aztergaia: ehotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. eho / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eho.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu analogikoa.

ehotze
iz. eho aditzari dagokion ekintza. Bigarren ehotze prozesu bat ere badago, baina aurretik burdinazko osagai txikienak kendu behar dira.

Aztergaia: ehotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper