40 emaitza eguzki bilaketarentzat - [1 - 40] bistaratzen.

eguzki
iz. Lurra argitzen eta berotzen duen argizagia; argizagi horren argia. (Astronomian E larriz idazten da). Ik. eki. Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da. Eguzki amandrea. Eguzki ederra dago. Eguzkiak argi egiten duen leku guztietatik etorriak. Eguzki-argitan etzanda. Ez direla gauza, ez euritik, ez eguzkitik, gizona gordetzeko. Eguzkiak jotzen ez duen lekuetan. Eguzkia ilunduko da. Eguzki kiskalgarria. Holako asko ez da gertatu eguzkiaren azpian. Eguzki egunetan.

Esaera zaharrak

Aitaginarrebaren suhiekiko maitasuna, urriko eguzkiaren berotasuna. Eguzkia nora, zapiak hara. Norantz eguzki, harantz burusi.

Aztergaia: eguzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eguzki, ik. iguzki [maila berekotzat emanak]

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eguzkia hartu, eguzki-begi Sin. egutera, eguzki-galdatan, eguzki(-)lore Carlina acaulis, eguzkipe, eguzki(-)sistema, eguzkitan (egon).

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

eguzki da batera B eta G, eta hobestekoa; iduzki, iguzki, iruzki aldaerei zein leku eman ikusiko da

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eguzki-belar , eguzki-galda , eguzki-haize , eguzki-lili , eguzki saindu, eguzkitara, eguzki-urte ; eta adibide gisa: eguzki-errainu, eguzki-izpi; eta eguzkipe azpisarreran adibide gisa: eguzkipean..

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eguzkia hartu, eguzki-begi ('egutera'), eguzki-galdatan, eguzki-lore, eguzkipe, eguzkitan (egon)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E402]: [falta da] (1993-03-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Argitaratutako Hiztegi Batuan ondo dator, baina zerrenda honetan eguzkitan (egon) azpisarrera da, batetik, eguzki izenaren azpian, eta sarrera pitin bat beheraxeago. Bigarren hau kendu egin behar da".

 - [E208]: "Eguzki-lore: Euskaraz zenbait hitz ditugu ( eguzki-belar, eguzki-lore, eguzki-lili, ekilore ...) eguzkiaren itxurako loreei esateko. Kontua da, ordea, hitz ugari horiekin ez dugula oraindik erabaki nola bereizi erdarazko 'girasol' eta 'kardu nagusia' hitz horiek guztiok nahas-mahas dabiltzala. Kontu honek garrantzia dauka, landare erabat ezberdinak baitira biak, bata gure mendietako kardu famatuena eta bestea, aldiz, olioa eta ateratzeko soro-landare ezaguna delako".

 - [E208]: "Eguzki-energia, eguzki-erloju, eguzki-orratz: elkarketa libreak izan arren, aspaldian erabiliak dira eta hiztegian sartzeak finkatzera lagunduko lieke, 'solar' nola itzul daitekeen argituz. Eguzkitza: 'egutera' esan nahi duen hitz hau, Euskal Herri osoko toponimian oso hedatua, sartzeko litzateke hiztegia.".

 - [E116]: "ongi ari da MA (eta kendu dut bigarrena oharrik gabekoen zerrendatik). XK-k eskatzen dituenetan, a) bereizketa proposatua du lantaldeak: Carlina acaulis gisa definituriko eguzki(-)lore lehen itzulikoaren ondoan, Helianthus annuus adierakoarentzat eguzki(-)belar eta ekilore ageri dira zerrenda honetan bertan, eta inork ez du proposamenaren kontrakorik aipatu; b) nik ere onartuko nituzke, adibide gisa, eguzki(-)energia (30 aldiz ageri da XX. mendeko corpusean), eguzki(-)erlojua (3 aldiz ageri da hor, eta beste hirutan eguzki-ordulari), eguzki(-)orratza (2 aldiz)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "a) eguzki sarreran jaso egingo dira, lantaldeak proposatuekin batera, XK-k aipatu dituen hiru adibideak ere: eguzki-energia; eguzki-erlojua; eguzki-orratza; b) azpisarrera berrietan ez da jasoko "eguzki(-)belar..." eta c) forma hori kendu egingo da eguzki(-)lili azpisarreraren azalpenetik ere. (Gainera, adibidea erantsiko zaio, bere lekuan, ekilore formari: ik. beherago). Beraz, honela emango da sarrera osoa: "eguzki iz.: eguzki-energia; eguzki-erlojua; eguzki-errainua; eguzki-izpia; eguzki-orratza." Eta azpisarrerak: eguzkia hartu, eguzki(-)begi Sin. egutera, eguzki-galda (g.er. da izen oso gisa), eguzki-galdatan, eguzki(-)haize 'sortaldeko haizea', eguzki(-)lili Ipar. 'ekilorea' (Helianthus annuus), eguzki(-)lore Carlina acaulis, eguzkipe: eguzkipean, eguzki saindu Ipar., eguzki(-)sistema, eguzkitan (egon), eguzkitara adlag. 1 'eguzkitan': eguzkitara luzaroan egon den artilea. 2 Heg. (eguzkitara atera, joan... esapideetan erabiltzen da), eguzki(-)urte".

eguzki begi, eguzki-begi
iz. Eguzkiak jotzen duen aldea. Ik. egutera. Gure etxea eguzki-begian dago. Eguzki-begia lurmen zegoen, eta laiotza, ostera, elur.
eguzki eklipse, eguzki-eklipse
iz. Eguzkiaren estaltze edo itzaltze igarokorra, Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean tartekatzen denean gertatzen dena. Eguzki-eklipsea ilberrian gertatzen da beti eta ilargi-eklipsea, berriz, ilbetean. Hasi berri den urteak beste hiru eguzki eklipse ikusteko aukera emango du. Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea.

Aztergaia: eguzki-eklipse

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh56 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eguzki(-)eklipse 66.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguzki(-)eklipse 9.

Bestelakoak

def: eklipse iz. Argizagi baten estaltze edo itzaltze igarokorra, tartekatzen den beste argizagi batek (eguzki eklipsean, adibidez) edo beste argizagi batek eraturiko itzaletik igarotzeak (ilargi eklipsean, adibidez) eragina. Munduko hainbat puntutatik ikusi ahal izan dute aurtengo lehen eklipsea. 2007. urtean izango da hurrengo ilargi eklipsea. // adib: eguzki 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eguzki izpiak ez ziren hiriko giro hotza berotzeko gai izan. Zuhaitzen artean eguzki errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan. Eguzki orratz: eguzki izpi. 220 milioiko inbertsioa egingo dute eguzki energiaren alorrean. Albo batean genuen eguzki erloju zaharrari beha. Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea. Biziki eguzki sartze ederra izan dun gaur.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki eta eklipse sarreretan.

eguzki energia, eguzki-energia
iz. Eguzkiak igortzen duen erradiazio elektromagnetikoa baliatuz lortzen den energia. Eguzki-energia erabiltzen duten farolak ezartzeko probak egiten hasi dira jada. 220 milioiko inbertsioa egingo dute eguzki energiaren alorrean.

Aztergaia: eguzki-energia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:030 2002-12-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh164 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eguzki(-)energia 261.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguzki(-)energia 2

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adib: eguzki 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eguzki izpiak ez ziren hiriko giro hotza berotzeko gai izan. Zuhaitzen artean eguzki errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan. Eguzki orratz: eguzki izpi. 220 milioiko inbertsioa egingo dute eguzki energiaren alorrean. Albo batean genuen eguzki erloju zaharrari beha. Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea. Biziki eguzki sartze ederra izan dun gaur.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-energia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

sartua dago jada eguzki sarreran adibide gisa.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki eta energia sarreretan.

eguzki erloju, eguzki-erloju
iz. Eguzkiaren argiaz baliatzen den erloju mota, pieza luzanga finko batek gainazal batean marrazturik edo zizelkaturik dagoen eskala batean egiten duen itzalaz eguneko orduak adierazten dituena. Albo batean genuen eguzki-erloju zaharrari beha.

Aztergaia: eguzki-erloju

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 39; EPG: 5; ETC: 209

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eguzki-erloju reloj de sol; Adorez: eguzki-erlojua: reloj solar Labayru: eguzki-erloju 1 iz. reloj de sol.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa: eguzki erloju

eguzki 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eguzki izpiak ez ziren hiriko giro hotza berotzeko gai izan. Zuhaitzen artean eguzki errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan. Eguzki orratz: eguzki izpi. 220 milioiko inbertsioa egingo dute eguzki energiaren alorrean. Eguzki erradiazioaren eta leku itxi baten artean beira bat jarritakoan eragiten den efektua. Oso eguzki ordu gutxi izan dira. Albo batean genuen eguzki erloju zaharrari beha. Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea. Biziki eguzki sartze ederra izan dun gaur. erloju iz. Denbora neurtzen eta ordua adierazten duen tresna. Ik. ordulari. Erlojuaren orratzak. Erlojuak ordua jotzen duenean. Urrezko erlojua. Eliz dorreko erlojua. Eguzki erlojua. Horma-erlojua.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitzeko moduko kontzeptua delako. eguzki 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erloju.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erloju eta eguzki sarreretan.

eguzki erradiazio, eguzki-erradiazio
iz. Eguzkiak igortzen duen erradiazio elektromagnetikoa. Eguzki erradiazio zuzena jasotzen duten tokiak izanik, energia hori biltzeko eta ondoren garraiatzeko giltzarri bihur litezke basamortuak etorkizunean.

Aztergaia: eguzki-erradiazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-12-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh64 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu eguzki(-)erradiazio formarik.

eguzki(-)erradiazio 53: Argia 3, Berria 10, EiTB 9, Elhuyar 12, Consumer 9, Laneki 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguzki(-)erradiazio 2: Berria, Pello Zabala.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, erabilia eta jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erradiazio.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erradiazio sarreran.

eguzki errainu, eguzki-errainu
iz. Airean dauden partikulek eguzki-erradiazioak atzematean eta islatzean eratzen den argi-lerro zuzena; eguzki-erradiazioa. Zuhaitzen artean eguzki-errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan.

Aztergaia: eguzki-errainu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-12-11 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errainu * Eguzki erraiñuak mendia urre argiz josia zeukaten. NEtx LBB 97.

LB: 31; EPG: 29; ETC: 139.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: eguzki-errainua: rayo solar; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa: eguzki errainu

eguzki 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eguzki izpiak ez ziren hiriko giro hotza berotzeko gai izan. Zuhaitzen artean eguzki errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan. Eguzki orratz: eguzki izpi. 220 milioiko inbertsioa egingo dute eguzki energiaren alorrean. Eguzki erradiazioaren eta leku itxi baten artean beira bat jarritakoan eragiten den efektua. Oso eguzki ordu gutxi izan dira. Albo batean genuen eguzki erloju zaharrari beha. Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea. Biziki eguzki sartze ederra izan dun gaur. errainu 1 iz. (Argi) izpia. Eguzkiaren errainuak. Bere aurpegitik argi errainuak botatzen zituela.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, argi-errainu formarekin egin den bezala. eguzki 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-errainu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, eguzki sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki eta errainu sarreretan.

eguzki espektro, eguzki-espektro
iz. Eguzkiaren argiaren erradiazioak barreiatzearen ondorioa. Sir William Herschel-ek frogatu zuen eguzki-espektroa ez dela gizakien begiaz ikus daitekeenaz soilik osatzen.

Aztergaia: eguzki-espektro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 0; EPG: 0; ETC: 10 “Denok dugu eguzki-espektroaren berri: argi zuria prisma batetik igarotzean gertatzen den argi-zatiketa da; hala, pantaila batean multzokatzen diren koloretako izpien espektroa sortzen da, era jarraituan gorritik morera doana.” (Alaitz Imaz), “Ondorioztaturiko erlazio hori esperimentuarekin bat datorren ala ez ikusteko (magnitude-ordenari dagokionez bederen), jar ditzagun balio hauek:, (eguzki-espektroaren mugaultramoreari dagokio balio hori) eta” (Jose Ramon Etxebarria), “Energia biomasa bihurtzearen eraginkortasun orokorra esanguratsuki txikiagoa da, oraindik ere - % 4,3 inguru, C3 landareetan, eta % 6 inguru, C4 landareetan -, galera-prozesu guztiak kontuan hartuta eta energia-iturritzat eguzki-espektro osoa erabilita” (EHU 2), “Helioa: 1868an, Janssen eta Lockyer-ek beste elementuekin bat ez zetorren eguzki-espektroko lerro hori bat ikusi zuten. 1895ean, aldi berean, Ramsay, Cleve eta Langletek klebeitan harrapatuta zegoen helioa ikusi zuten” (Wikipedia)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0 ; Adorez: eguzki espektroa: espectro solar; Labayru: 0.

Bestelakoak

espektro 1 iz. Fis. Uhin fenomenoen, bereziki argiaren, maiztasunaren araberako banaketa. Eguzki espektroa: argi zuriaren irraden barreiatzearen ondorioa. Hots espektroa: hots baten analisia irudikatzen duena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa da, baina definizioa zuzentzea komeni da: argi zuria esatea ez da zehatza (eguzki-argia da) eta irrada kentzekoa da, erradiazio baita forma estandarra. Bide batez, EHko definizioetan irradaren ordez erradiazio estandarra edo, testuinguruaren arabera, izpi jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki eta espektro sarreretan.

eguzki galda, eguzki-galda
iz. Eguzkiaren beroa. Eguzki-galdak eta haize lehorrak mendi soilean baino askoz ere kalte gutxiago egiten dute zuhaiztian. Eguzki-galdak goritzen duena.
eguzki galdatan, eguzki-galdatan
adb. Eguzkiak asko berotzen duen tokian; eguzkiak sortutako beroaren eraginpean. Lan hau egin ohi dute, eguzki galdatan. Eguerdiko eguzki-galdatan etorri behar izan du. Eguzki-galdatan larrugorrian.
eguzki haize, eguzki-haize
1 iz. Sortaldeko haizea. Basamortuko eguzki-haizeak astindutako lur idorra.
2 iz. astron. Eguzkiak planeta arteko espaziora norabide guztietan igortzen duen plasma, gehienbat protoiek eta elektroiek osatua dena. Arthur C. Clarkek eguzki haizea espazio bidaietarako baliagarri izan zitekeela iradoki zuen bere lanetan. Eguzki-haizeak ekarritako hidrogeno-atomoak.

Esaera zaharrak

Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi.
eguzki izpi, eguzki-izpi
iz. Airean dauden partikulek eguzki-erradiazioak atzematean eta islatzean eratzen den argi-lerro zuzena; eguzki-erradiazioa. Eguzki izpiak ez ziren hiriko giro hotza berotzeko gai izan.

Aztergaia: eguzki-izpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:031 2002-12-11 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eguzki * Eguzki-izpijen inguruban egaizka ebillan mitxeletak esan eban. Altuna 32.

LB: 380; EPG: 97; ETC: 1213

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eguzkiaren izpia: el rayo del sol; Adorez: eguzki-izpia: luz/rayo solar; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa: eguzki izpi

eguzki 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eguzki izpiak ez ziren hiriko giro hotza berotzeko gai izan. Zuhaitzen artean eguzki errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan. Eguzki orratz: eguzki izpi. 220 milioiko inbertsioa egingo dute eguzki energiaren alorrean. Eguzki erradiazioaren eta leku itxi baten artean beira bat jarritakoan eragiten den efektua. Oso eguzki ordu gutxi izan dira. Albo batean genuen eguzki erloju zaharrari beha. Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea. Biziki eguzki sartze ederra izan dun gaur. izpi 4 iz. Argi lerro zuzena, adibidez, gela ilun batean, zulo txiki batetik sartzen dena. Leihotik argi izpi bat sartzen da. Ilargi izpi bat. Eguzkiaren izpi dirdaitsuak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitzeko moduko kontzeptua delako. eguzki 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-izpi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, eguzki sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki eta izpi sarreretan.

eguzki lili, eguzki-lili
iz. Ipar. Ekilorea.
eguzki lore, eguzki-lore
iz. Landare handia, hosto-zorrotza, eguzkiaren eiteko loreak dituena (Carlina acaulis). Eguzkiak bezalatsu, eguzki-loreak ere uxatzen ditu ilunpeetako mamuak. Eguzki-lore bat etxeko atean.

Aztergaia: eguzki lore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: eguzki-lore labur: Carlina acanthifolia allioni; eguzki-lore luze: Carlina acaulis.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Carlina acaulis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "eguzkilore [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

eguzki ordu, eguzki-ordu
1 iz. pl. Egunsentitik iluntzera bitarteko orduak. Udazkenean, euria oparoagoa da, tenperatura jaitsi egiten da eta eguzki-orduak murriztu egiten dira.
2 iz. Batez ere pl. Eguzkiak argitzen duen eta zerua lainoz estalita ez dagoen ordua. Barnealdean, berriz, giro argiagoa izango dute, ostarte batzuk zabalduko baitira, eta eguzki-ordu gehiago izango dituzte. Eguzki ordu gutxi izan da uztailean.
3 iz. Eguzki-erloju batek adierazten duen ordua, eguzkiaren toki batekiko kokapen erlatiboa adierazten duena. Euskal Herriko erlojuak neguan eguzki ordua baino ordubete aurrerago joaten dira.

Aztergaia: eguzki-ordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 63; EPG: 9; ETC: 192

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

eguzki 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eguzki izpiak ez ziren hiriko giro hotza berotzeko gai izan. Zuhaitzen artean eguzki errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan. Eguzki orratz: eguzki izpi. 220 milioiko inbertsioa egingo dute eguzki energiaren alorrean. Eguzki erradiazioaren eta leku itxi baten artean beira bat jarritakoan eragiten den efektua. Oso eguzki ordu gutxi izan dira. Albo batean genuen eguzki erloju zaharrari beha. Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea. Biziki eguzki sartze ederra izan dun gaur. ordu 1 iz. Eguna (hots, batez besteko eguzki eguna) banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza. Ik. oren. Egun edo ordu guztietan. Orduaren zatiak (Ik. minutu; segundo). Ordu eta erdi irauten zuela. Igaro dira ordubete, bi ordu... . Europako agintarien goi-bilera hasi den ordu berean hasi da martxa (Ik. ordu berean). Laguna hil eta hogeita lau ordu baino lehen agertu omen zitzaion. Eta egunean hogeita lau orduko askatasunak gogait eragiten dio. Ordu batez bakarrik lan egin dute (Ik. ordubete). Hiru orduz ibili ondoren. Handik ordu batzuetara. Elkarrekin igarotzen dituzten ordu luzeetan. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Ez ginen bide guztian gelditu, orduak aurrera zihoazen-eta. Oso eguzki ordu gutxi izan dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitzeko moduko kontzeptua delako. eguzki 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki eta ordu sarreretan.

eguzki orratz, eguzki-orratz
iz. Eguzki erlojua. Kanpoaldean, hormako eguzki-orratzak orduak markatzen zizkien auzoei.

Aztergaia: eguzki-orratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

orratz 11. Rayo (de sol, de luz). * Phitz erazten da ekhi orratz edo leinhuru bat bezala. Eskual 24-4-1908 (ap. DRA ). Azkenengo argi-orratzak mendi gandorrari sartzen zegoan [eguzkia] . Ag G 281.

LB: “bereziki, lumak, tinta eta papera, kapitainaren, haren bigarrenaren, kanoilarien eta arotzaren ardurapean zeudenak; lauzpabost itsasorratz, matematika tresna batzuk, eguzki orratzak, betaurrekoak, nabigazio liburuak eta mapak; eta horiek denak batera pilatu nituen, inoiz erabili beharko nituen jakin gabe.” (Elkar); EPG: 0; ETC: 5 “GANIX.- Hamarrak. (Kanpai hotsa bukatu arte itxaroten dute). Norabide hori markatzen dik eguzki-orratzak.” (Goenkale), “Ederki ikasi zuen latina (erraztasun berdinez zekien ingelesez zein latinez idazten), baina erloju-ereduak eta bestelako gailu mekanikoak sortzen eta eguzki-orratzak eraikitzen eman zuen eskolan egon zen denbora gehiena.” (Juan Garzia).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: eguzki-orratza; Labayru: 0

Bestelakoak

eguzki 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eguzki izpiak ez ziren hiriko giro hotza berotzeko gai izan. Zuhaitzen artean eguzki errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan. Eguzki orratz: eguzki izpi. 220 milioiko inbertsioa egingo dute eguzki energiaren alorrean. Eguzki erradiazioaren eta leku itxi baten artean beira bat jarritakoan eragiten den efektua. Oso eguzki ordu gutxi izan dira. Albo batean genuen eguzki erloju zaharrari beha. Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea. Biziki eguzki sartze ederra izan dun gaur.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, baina beste adiera bat du gaur egungo agerraldietan, eta hori jaso behar da. Adibidea kentzekoa da eguzki sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki eta orratz sarreretan

eguzki panel, eguzki-panel
iz. teknol. Eguzki erradiazioen energia, ondoren baliatu ahal izateko, jasotzen duen gailua. Eguzki panelak ere izango ditu liburutegi berriaren eraikinak, eta haiekin lortutako energiarekin sortuko dira ur beroa eta elektrizitatea.

Aztergaia: eguzki-panel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): eguzki-panel 55: Elhuyar 32 (adib.: “Bi tindagai organikoren nahaste batek hamar aldiz handitzen du eguzki-panelen eraginkortasuna, eguzki-izpiak panelean kontzentratzen baititu”), Consumer 4 (adib.: “Etxea teilaturik hastea ez da okerreko burutazioa, argindarreko fakturaren %30eraino eguzki-panelek murritz dezaketela kontuan izaki”), Berria (“izugarri lagun dezake eguzki-panelen erabileraren zabalkuntzan”), EiTB 13 (adib.: “haurrak motibatu behar zituzten eta kanpamendua hornitzeko eguzki-panelak, ordenagailuak, ONCEk emandako itsuentzako softwarea, josteko makinak eta jostailuak eraman zituzten”), Jakin 4 (adib.: “eraikinen teilatuetan eguzki-panelak jartzea, baina egia da ere hori sarritan pose hutsa dela, adabaki berdea, udalerri horietako batzuetan eguzki-panelen instalazioa arautuko duen ordenantzarik ere ez dutelako”), Argia (“Bakterio bidezko eguzki-panelak?”); eguzki panel 30: Consumer 7 (adib.: “Batetik, energia berriztagarria eskuratzeko sistema aktiboak instala daitezke, hala nola eguzki panelak, mini- aerosorgailuak, bioerregaiak edo biomasa”), Berria 18 (adib.: “Sektorearen kalkuluen arabera, 2016ra arte itxaron beharra dago eguzki panelen bidez ekoitzitako argindarra argindar konpainiek sortutako bezain lehiakorra izateko”), EiTB (“Jakina, energia berriztagarriek ere lekua izan zuten azokako esparruan; eguzki panelei buruz genituen zenbait zalantza argitu ahal izan genituen”), Argia 3 (adib.: “Eolikoak, adibidez, Espainiako Estatuko argindarraren %18 inguru sortzeko balio izan du 2012an. Eta eguzki panelek %3”), DiarioVasco (“industri pabiloietan eguzki panelak jarrita”); eguzki(-)plaka 51: Elhuyar 7 (adib.: “Energiaz hornitzen duten eguzki-plakek ez dute jasotzen, antza, zunda martxan izateko behar adina energia, negua iritsi ahala gero eta eguzki-argi gutxiago iristen ari baita zunda dagoen lekura”), Consumer 8 (adib.: “Eguzki plakak, aire girotuko sistema ekologikoak, galdara eraginkorrak, isolatzaile termikoak, bi kristaleko leihoak edo energia gutxiagorekin dabiltzan etxetresna elektrikoak...”), Berria 18 (adib.: “Foko batek eguzki plaka bat argitzen zuen, eta horrek jostailuzko trena mugiarazteko behar beste energia sortu”), EiTB 6 (adib” horretarako bi aerosorgailu eoliko eta eguzki-plaka batzuk instalatuko dituzte, ibilgailu elektrikoak eta haiek kargatzeko toki bat jarriko dut, eta energia metatzeko sistema berritzaileak erabiliko dituzte”), Jakin (“eraikuntza-kostuak handiak badira ere, funtzionamendu-kostuak txikiagoak dira haize-sorgailuena eta eguzki-plakena baino”), Argia 6 (adib.: “Energiari dagokionez, eguzki-plakak eta eolikoak jartzeko programa dute abian”), DiarioVasco 5 (adib.: “Denetariko jasoerak bizi izan ditu: Gerra zibileko irudi lazgarriak, makiekin izandako harremanak, diktadura garaiko ezkutuko lanak, eguzki plaken aukerarako jauzia...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eguzki(-)panel 6: Berria 5 (adib.: “Eguzki panelak zikin-zikin eginda izan dituzte behin baino gehiagotan hauts ekaitz bortitzen ondorioz, eta bateriak agortuta”), Herria 2 (adib.: “Eguzki izpien indarradute erabiliko, argindar gisa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 50 ikastetxek, eraiki dituzten eguzki paneleei esker”); eguzki plaka 3: Berria (adib.:” Horrez gain, errendimendu handiko eguzki plakak eta, batez ere, plaka horiek elikaturiko motore elektrikoa probatu dituzte”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es panel solar / fr panneau solaire: Elhuyar: (Teknol.) eguzki-panel / Nolaerran: eguzki panel / Zehazki: eguzki panel / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa eguzki sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

eguzki saindu
iz. Ipar. Kustodia.

Aztergaia: eguzki saindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-saindu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eguzki sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

eguzki sartze, eguzki-sartze
iz. Eguzkia mendebaldetik ezkutatzen den unea. Ik. ilunabar; ilunbista. Biziki eguzki sartze ederra izan dun gaur.

Aztergaia: eguzki-sartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUZKI-SARTZE (iguzki- Dv). a) Puesta de sol. "Iguzki-sartzean ethorriko naiz" Dv. Arratsean, iguzki sartzean. Lç Mc 1, 32 (Dv i. etzan ondoan). Iguzki ilkhitzetik iguzki sartzeraino, eta iguzki sartzetik iguzki ilkhitzerainokoan [distiratzen dutenak]. ES 124. Xoraturik bainindagon iduzki sartzean. Iratz 58. Biziki iguzki sartze ederra izan dun gaur. JEtchep 64. Iguzki sartzeko aldetik. ES 110. Iguzki sartzealde, Castilla zaharra. Hb Esk 78. Afrikako itsas-bazter iruzki sartzerako aldean. Prop 1893, 252. b) (iguzki-sartze SP, Dv A, H). Occidente, Oeste. "Iguzki-sartzera dago ene etxea" Dv. Aizia bihortu da iguzki sarzetik ilkitzera. Volt 167. Iguzki ilkhitzetik iguzki sartzera, / Neguko hormetarik hegoko berorat. Hb Esk 31.

adib: sartze 1 iz. Barrura joatea, barrura igarotzea. Biziki eguzki sartze ederra izan dun gaur. Jerusalemeko hirian egin zuen sartze loriosaren oroitzapenetan. Anaidian hartze edo sartze urtean.

eguzki-sartze 5: Berria 2, EiTB 2, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu eguzki(-)sartze formarik.

LB: 10; EPG: 0; ETC: 98.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da eguzki sarreran ere agertzea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitzeko moduko kontzeptua delako. eguzki 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa sartzekoa eguzki sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki eta sartze sarreretan.

eguzki sistema, eguzki-sistema
iz. Eguzkiak eta inguruan biran dituen argizagiek (planeta, satelite, asteroide eta kometek) osatzen duten multzoa.

Aztergaia: eguzki sistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "eguzkisistema [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

eguzki urte, eguzki-urte
iz. Urtea, Lurrak Eguzkiaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora.
eguzkia atera
1 ad.-lok. Eguna argitu. Goizean goiz, eguzkia atera orduko, hilobira joan ziren.
2 ad.-lok. Eguzkia laino artetik atera. Atertu eta eguzkia atera zelako.

Aztergaia: eguzkia atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUZKIA ATERA, ILKI, IRTEN. Salir el Sol. Iguzkia ia ilkhi zenean. Lç Mc 16, 2. Mana goiztirian biltzen etzuen Israeltarrak ezin bil zezakeien iguzkia ilkiz gero. SP Phil 485. Bainan, Jauna, iguzkia athera gabe ez zitezke ospitaletik athera. Laph 100. Joan ziran illobia zegoan baratzera, eguzkia atera ondoan. Inza Azalp 76. Bas'Andrea joaiten omen zen, goiz guziz, bainan hatik iguzkia atheratu gabe. Barb Leg 25. Zenbat eguzki ikusi dituzu onezkero ateratzen. Or QA 151. Geldi bedi eguzkia irten aurretik, utz bizaio bere bideari, eror bitez izarrak ortze baretik; eta zer neri ori guzia? Txill Let 36. Iguzkia ateratakoan. Ostolaiz 89. v. tbn. Eguzkia atera: Goñi 38. Ir YKBiz 517. Anab Aprika 73. Vill Jaink 52. Eguzkia irten: JMB ELG 80. Iguzkia ateratu: JEtchep 55

adib: eguzki 1 iz. Lurra argitzen eta berotzen duen argizagia; argizagi horren argia. (Astronomian E larriz idazten da). Ik. eki. Eguzki amandrea. Eguzkia atera, sortu, jaiki. Eguzkia sartu. Eguzki ederra dago. Eguzkiak argi egiten duen leku guztietatik etorriak. Eguzki-argitan etzanda. Eguzkiak jotzen ez duen lekuetan. Eguzkia ilunduko da. Eguzki kiskalgarria. Holako asko ez da gertatu eguzkiaren azpian. Eguzki egunetan. 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eguzki izpiak ez ziren hiriko giro hotza berotzeko gai izan. Zuhaitzen artean eguzki errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan. Eguzki orratz: eguzki izpi. 220 milioiko inbertsioa egingo dute eguzki energiaren alorrean. Albo batean genuen eguzki erloju zaharrari beha. Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea.

eguzkia atera 55: Aizu, Elhuyar 2, Consumer, Berria 21, EiTB 18, Jakin, Argia 4, Erlea, DiarioVasco 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguzkia atera 64: Berria 5, Elizen arteko Biblia 7, Fernando Rey, Agustin Otsoa, Xanti Iruretagoiena, Josu Zabaleta, Koro Navarro, Jose Morales, Pello Salaburu…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki sarreran.

eguzkia etzan
ad.-lok. Eguzkia sartu. Mana niezaioke eguzki horri nehoiz ez dadila etzan.

Aztergaia: eguzkia etzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUZKIA ETZAN. Ponerse el Sol. Iguzkia eztadila etzin zuen aserretasunaren gainean. Lç Eph 4, 26. Iguzkia etzaterakoan, Jaun zaldizko bat, muthilak ondotik, Andoaineko ostaturat jausten da. Laph 141. Altxatu zen Lohilakat, bi jandarma bezain handi, Arradoi gibelean ja etzatera zoan iguzkia itzaltzen ziotela lau gizon dohkabeer. Barb Sup 148. Eguzkia itsasoan yeiki ta itsasoan etzin. Or Mi 129. Eguzkia astiro joian etzin guraz. Erkiag Arran 7. Eguzkia etzaterakoan berriz eramango dituzu ur-goxoetara eta bazkalekuetara. Ibiñ Virgil 101. Mana nezoke iguzki horri nehoiz ez dadila etzan. Xa Odol 303. v. tbn. Vill Jaink 17. Eguzkia etzun: Altuna 100. Iguzkia etzan: Ox 153

adib.: etzan, etzan, etzaten 4 da ad. Eguzkiaz mintzatuz, sartu. Eguzkia etzan: eguzkia jarri. Argia urrezko ohean etzatera zihoan Keixeta aldean.

eguzkia etzan 1, Argia (“Eguzkia etzan da lotarako bezala”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguzkia etzan 8: Oskar Arana 3 (“Neguko egun hotza da, eta eguzkia etzaten ari da dagoeneko, han eta hemen belargune urri eta horituak dituzten muinoen gainean”), Jon Alonso (“Almuedanoa minaretera igo eta bertatik sinestunak meskitan otoitz egitera joateko deitu zituela baizik ez du esaten, inguruabarrak azaldu gabe, goiz edo eguerdia ote zen, edo eguzkia etzaten ari ote zen,”), Juan Kruz Igerabide (“Eguzkia etzaten ari zen, eta itzal luzea ageri zen nire hanken parean”), Fernando Rey (“Jendeak festa egin zuen han, Ahmeti Haniren hilobiaren ondoan, eguzkia etzan zen arte”), Xabier Aranburu (“Narguilea zupatzen jarraitu zuten beste puska batean, eguzkia etzaten zen bitartean”), Gotzon Garate (“Sugeak, zulotik egunean behin bakarrik ateratzen dira, bazka bila, eguzkia etzan eta gero”).

Bestelakoak

etzan 4 da ad. Eguzkiaz mintzatuz, sartu. Eguzkia etzan: eguzkia jarri. Argia urrezko ohean etzatera zihoan Keixeta aldean. [eguzki] eguzkia etzan Eguzkia sartu. Mana niezaioke eguzki horri nehoiz ez dadila etzan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, azpisarrera gisa jasoa baitago lehendik eguzki sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa etzan sarreran ere.

eguzkia hartu
ad.-lok. Eguzkitan jarriz, haren erradiazioa jaso. Hondartzara noa eguzkia hartzera.

Aztergaia: eguzkia hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eguzkia irten
1 da ad.-lok. Eguna argitu. Ik. eguzkia atera. Eguzkia irtetean jaikiko gara. Eguzkia irten aurretik.
2 da ad.-lok. Eguzkia laino artetik agertu. Telebistan entzun dut igandean eguzkia irtengo dela! Eguzkia irten da lainoaren atzetik.

Aztergaia: eguzkia irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzkia atera formarekin egin den bezala.

eguzkia sartu
ad.-lok. Ilunabarrean eguzkia mendebaldetik ezkutatu. Zuen haserreak ez beza eguzkia sartu arte iraun.

Aztergaia: eguzkia sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

EGUZKIA SARTU. "Ponerse el Sol, iguzkia sartu" Lcc. Ezen lehenago iguzkia sar zedinetik ilkhi arterano, gaua laur parte bardinetara partitzen zutén. Lç Decl ã 7r. Eztezala iraun iguzkia sar arteiño. Ax 271 (V 181). Pasaietan nenbillan neroni neure buruarekin Iguzkia sartzerakoan. SP Phil 329. Iguzkia sartzen eta atratzen da aposentuan. El 37. Sarthu zenean iguzkia. Lg II 196. Eguerditik iru, ta eguzkia sartzen dan aldetik beste iru. AA III 351. Eguzkia sartu zanean. Lard 423. Iguzkia sarthu gabe behar zare ospitalean sarthu. Laph 100. Iguzkia sartzerat abiatua baita. JE Ber 51. Jainkoaren aintzinerat agertu beharra niz egungo iguzkia sartu gabe. Lf Murtuts 50. Cabo Norten gauerdiko eguzkia zanean, bost egun segituaneguzkia sartu gabe ikusi genuanean. Anab Poli 7. Euren yauntasune, eguzkie sartute urrengo egune zabaldu artekoa ixeten ei-eudien. Akes Ipiñ 30. Eguzkia dagoneko mendien gain dala, eta oraindik eztala sartu. Zait Plat 107. v. tbn. Añ GGero 202. Aran SIgn 41. Echta Jos 79. Jaukol Biozk 14. Ir YKBiz 84. Mde Pr 173. Iguzkia s.: EZ Eliç 259. Elzb PAd 84. Zby RIEV 1908, 85. Arb Igand 74. JEtchep 64

adib: eguzki 1 iz. Lurra argitzen eta berotzen duen argizagia; argizagi horren argia. (Astronomian E larriz idazten da). Ik. eki. Eguzki amandrea. Eguzkia atera, sortu, jaiki. Eguzkia sartu. Eguzki ederra dago. Eguzkiak argi egiten duen leku guztietatik etorriak. Eguzki-argitan etzanda. Eguzkiak jotzen ez duen lekuetan. Eguzkia ilunduko da. Eguzki kiskalgarria. Holako asko ez da gertatu eguzkiaren azpian. Eguzki egunetan.

eguzkia sartu 56: Aizu, Elhuyar 5, Elkar, Consumer 5, Berria 22, EiTB 18, Argia 2, Laneki, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguzkia sartu 106: Berria 2, Elizen arteko Biblia 20, Juan Kruz Igerabide 7, Josu Zabaleta 5, Agustin Otsoa 4, Patxi Zubizarreta 4, Jose Antonio Mujika 4, Karlos Zabala 3, Asisko Frantzizko…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki sarreran.

eguzkia sortu
ad.-lok. Eguzkia atera. Eguzkia doi-doia sortzen da zerutik.

Aztergaia: eguzkia sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUZKIA SORTU. Salir el Sol. Ona non dituan Euskarazko hitzak naroro: nai badek, oa, ta eguzkia sortzen dan aldetik erakark nai deana. Lar DT (ed. 1853), CXCII (cf. EGUZKI-SORZTE ALDE). Egun batzuen buruan etorri ziran Eguzkia sortzen dan aldetik iru Errege Magoak. Ub 63. Iguzkia doi-doia sortzen da zerutik. Ox 157. Armiarma eguzkia sortzean bere aritik zilintzaka bezala. Or Mi 65. Baña eguzkia sortu zanean, kixkali zan. Ir YKBiz 171. v. tbn. AA III 351. Etxeg in Muj PAm 21. Ibiñ Virgil 78

adib: eguzki 1 iz. Lurra argitzen eta berotzen duen argizagia; argizagi horren argia. (Astronomian E larriz idazten da). Ik. eki. Eguzki amandrea. Eguzkia atera, sortu, jaiki. Eguzkia sartu. Eguzki ederra dago. Eguzkiak argi egiten duen leku guztietatik etorriak. Eguzki-argitan etzanda. Eguzkiak jotzen ez duen lekuetan. Eguzkia ilunduko da. Eguzki kiskalgarria. Holako asko ez da gertatu eguzkiaren azpian. Eguzki egunetan.

Ez dugu aurkitu eguzkia sortu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguzkia sortu 11: Berria 2, Xabier Montoia 2, Aurelia Arkotxa 2, Xabier Amuriza, Xanti Iruretagoiena, Bego Montorio, Patziku Perurena, Xabier Aranburu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki sarreran.

eguzkialde
iz. Ekialdea, sortaldea. Eguzkialdeko euskalkiak.

Aztergaia: eguzkialde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ekialdea'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ekialdea

eguzkialdi
iz. g. er. Eguzkiak jotzen duen aldia. Neguko ostarteak eta eguzkialdiak.

Aztergaia: eguzkialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ostarteak eta eguzkialdiak.

eguzkipe
1 iz. Eguzki azpia. Eguzkipean dir-dir. Ikaragarrizko eguzkipe beroan.
2 iz. (Bizi garen mundua adierazteko). Berririk ezer ere ez duzu eguzkipean. Jainkoak zoriona isurtzen zien eguzkipe honetan berean.

Aztergaia: eguzkipe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa erantsiz: eguzkipean.

eguzkitako
iz. Eguzkitik babesteko erabiltzen den aterki antzekoa. Hondartzako eguzkitakoen itzalpean.

Aztergaia: eguzkitako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "eguzkitakoa = sombrilla".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ta-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eguzkitakoaren itzalpean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "Zer erran nahi du adibide horrek?".

 - [E116]: "ez dakit zerk eragiten duen PXren zalantza (argia iruditzen zait adibidea: eguzkitakoak itzala eginez babesten du eguzkitik, eta itzal horren pean egon daiteke bat...)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "egokitu egingo da adibidea: hondartzako eguzkitakoen itzalpean".

eguzkitan
adb. Eguzkiak jotzen duen tokian. Beti kanpoan eta eguzkitan egoten zen. Soinekoak eguzkitan jarri lehortzeko. Gainerako guztiak lokarturik daude, eguzkitan etzanda.
Loturak

Aztergaia: eguzkitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eguzkitara
adb. Eguzkitan. Eguzkitara luzaroan egon den artilea.
Loturak

Aztergaia: eguzkitara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eguzki sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adlag. 1 'eguzkitan': eguzkitara luzaroan egon den artilea. 2 Heg. (eguzkitara atera, joan... esapideetakoa).

eguzkitara atera
da/du ad.-lok. Heg. Eguzkiak jotzen duen aldera atera. Harrika hiltzen genituen sugandilak eguzkitara ateratzen zirenean.

Aztergaia: eguzkitara atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

EGUZKITARA (Con verbos de movimiento). Al sol, a la luz del día (sentidos prop. y fig.). Tr. No documentado en la tradición septentrional. * Eguzkitara irten nai badet, nork eragotzi? VMg 34. Ateratzen ote degun eguzkitara an kalabozoan usteltzen dagoana. Apaol 99. Atara eutsiezan euren zapi zikiñak eguzkitara. Ag Kr 173. Bestelan gibelak euzkitara atarako eustazala. Kk Ab I 66. Ordûn beorrak eguzkitara. Or Eus 347. Gari-metak eguzkitara zabaltzen, batzuk. TAg Uzt 152. Laster eguzkitara aterako diran gaitzak oro. Zait Sof 92. Nagiak kendu ta errenka atera zan eguzkitara. Anab Poli 13. Perseponek iasoten duenean, aren gogoa eguzkitara itzultzen du bederatzi urte ondoren. Zait Plat 71. [Bi arreba] aiek eguzkitara aterako zitun kristaurik ez uan, bada, gure etxean. Ataño TxanKan 115. Onek, trapu loiak ateraten eutsazan eguzkitara. Gerrika 191. Beren arrizko eta burnizko erraiak eguzkitara ateratzen ari dira. MIH 24.

LB: “Bertan, mareak gora egitean, bata bestearen ondoan pilatuta geratu ohi gara eguzkitara ateratako sugandila biluziak, toalla eta pareo koloretsuen gainean” (Berria); EPG: “Hori dela-eta bada Sao Paulon hainbeste jende Bahiako guztiei Endlösung aplikatuko lieketena, Bahiako guztien gibelak eguzkitara ateratzea beste irtenbiderik ez baitzaie bururatzen” (Karlos Zabala); ETC: “Eguzkitara ateratzen ditu bularrak; zerbitzarien aurrean jotzen du banjoa eta ez dio axola irri egiten badiote ere.” (Oskar Arana); “Eguzkitara joanen dira?« Hondartzara, egun osoa uretan pasatzera!” (Eneko Bidegain).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: eguzkitara (mugimendua adierazten duten aditzekin) al sol, a la luz del día nagiak kendu eta herrenka atera zen eguzkitara: se desperezó y cojeando salió al sol; Adorez: eguzkitara lok.; eguzkitara atera: salir al sol; eguzkitara joan: ir al sol; Labayru: 0.

Bestelakoak

[eguzki] eguzkitara 1 adb. Eguzkitan. Eguzkitara luzaroan egon den artilea. 2 adb. Heg. Eguzkiak jotzen duen aldera. (eguzkitara atera, joan eta kideko esapideetan erabiltzen da). Zapi zikinak eguzkitara atera zituzten.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, baina adibide bat jasotzea komeni da adibide horretako esapidea (zapi zikinak eguzkitara atera) azpisarrera egitea proposatu dugulako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki, atera eta joan sarreretan.

Erabileremu dialektala

Heg.

eguzkitara joan
da ad.-lok. Heg. Eguzkiak jotzen duen aldera joan. Eguzkitara joan zara, atseden hartzera.

Aztergaia: eguzkitara atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

EGUZKITARA (Con verbos de movimiento). Al sol, a la luz del día (sentidos prop. y fig.). Tr. No documentado en la tradición septentrional. * Eguzkitara irten nai badet, nork eragotzi? VMg 34. Ateratzen ote degun eguzkitara an kalabozoan usteltzen dagoana. Apaol 99. Atara eutsiezan euren zapi zikiñak eguzkitara. Ag Kr 173. Bestelan gibelak euzkitara atarako eustazala. Kk Ab I 66. Ordûn beorrak eguzkitara. Or Eus 347. Gari-metak eguzkitara zabaltzen, batzuk. TAg Uzt 152. Laster eguzkitara aterako diran gaitzak oro. Zait Sof 92. Nagiak kendu ta errenka atera zan eguzkitara. Anab Poli 13. Perseponek iasoten duenean, aren gogoa eguzkitara itzultzen du bederatzi urte ondoren. Zait Plat 71. [Bi arreba] aiek eguzkitara aterako zitun kristaurik ez uan, bada, gure etxean. Ataño TxanKan 115. Onek, trapu loiak ateraten eutsazan eguzkitara. Gerrika 191. Beren arrizko eta burnizko erraiak eguzkitara ateratzen ari dira. MIH 24.

LB: “Bertan, mareak gora egitean, bata bestearen ondoan pilatuta geratu ohi gara eguzkitara ateratako sugandila biluziak, toalla eta pareo koloretsuen gainean” (Berria); EPG: “Hori dela-eta bada Sao Paulon hainbeste jende Bahiako guztiei Endlösung aplikatuko lieketena, Bahiako guztien gibelak eguzkitara ateratzea beste irtenbiderik ez baitzaie bururatzen” (Karlos Zabala); ETC: “Eguzkitara ateratzen ditu bularrak; zerbitzarien aurrean jotzen du banjoa eta ez dio axola irri egiten badiote ere.” (Oskar Arana); “Eguzkitara joanen dira?« Hondartzara, egun osoa uretan pasatzera!” (Eneko Bidegain).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: eguzkitara (mugimendua adierazten duten aditzekin) al sol, a la luz del día nagiak kendu eta herrenka atera zen eguzkitara: se desperezó y cojeando salió al sol; Adorez: eguzkitara lok.; eguzkitara atera: salir al sol; eguzkitara joan: ir al sol; Labayru: 0.

Bestelakoak

[eguzki] eguzkitara 1 adb. Eguzkitan. Eguzkitara luzaroan egon den artilea. 2 adb. Heg. Eguzkiak jotzen duen aldera. (eguzkitara atera, joan eta kideko esapideetan erabiltzen da). Zapi zikinak eguzkitara atera zituzten.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, baina adibide bat jasotzea komeni da adibide horretako esapidea (zapi zikinak eguzkitara atera) azpisarrera egitea proposatu dugulako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki, atera eta joan sarreretan.

Erabileremu dialektala

Heg.

eguzkitara zabaldu
du ad.-lok. Heg. Eguzkiak jotzen duen aldera zabaldu. Gari-metak eguzkitara zabaltzen.
eguzkitsu
adj. Eguzki-argiz betea. Arratsalde eguzkitsua. Hegoaldeko herri eguzkitsu batera.

Aztergaia: eguzkitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
eguzkitu, eguzki/eguzkitu, eguzkitzen
1 du ad. g. er. Eguzkitan jarri. Eguzkitu egin behar zen lihoa.
2 du ad. g. er. Eguzkia atera. Atzo ez zuen egun osoan eguzkitu.

Aztergaia: eguzkitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eguzki(tu), eguzkitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 'eguzkitan jarri': eguzkitu egin behar zen lihoa. 2 'eguzkia atera': atzo ez zuen egun osoan eguzkitu.

eguzkiz eguzki
adb. Egun argi den bitartean, ilundu baino lehen. Ez zoaztela ohera mendekatzeko desirarekin: akaba diferentziak eguzkiz eguzki.
Loturak

Aztergaia: eguzkiz eguzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUZKIZ EGUZKI (iguzkiz iguzki Dv, H). Durante el día, antes de la noche. "Iguzkiz iguzki Mauletik Baionara sarthu zen, il fit le trajet de Mauléon à Bayonne en un jour (entre le lever et le coucher du soleil) [...]. Iguzkiz iguzki akhaba diferentziak (Ax), terminez les différends avant que le soleil se couche" Dv. "Tant que luit le soleil, qu'il fait jour" H. Cf. Aran SIgn 211: Izarrez-izar, euzkiz-eguzki. Etzoaztela oherat mendekatzeko desirarekin: akhaba diferentziak iguzkiz iguzki. Ax 271 (V 181). (Lar Sup; iguzkiz iguzki SP, Dv; iduzkiz iduzki Ae ap. a A Aezk 293). De sol a sol, durante todo el día. "D'un soleil à l'autre, du matin au soir" SP. "Sol, de Sol a Sol" Lar Sup. "Iguzkiz iguzki ibiltzea, marcher par la grande chaleur du jour" Dv

eguzkiz eguzki 2: Aizu (“Eguzkiz eguzki, baldintza gogorren itzalpean. Pantaleon Errandonea”), EiTB (“Ordu asko aritu behar dute lanean, egunero, eguzkiz eguzki, mahatsa albait lasterren upategira irits dadin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguzkiz eguzki 3: Joan Mari Irigoien (“Zerbait baitzuen barre hark eguzkitik, zerbait zuen ur-jauzitik... eta nik Sararen eskutik bizi nahi bainuen, eguzkiz eguzki eta ur-jauziz ur-jauzi”), Gotzon Garate (“Eguzkiz eguzki lan egin behar”), Aurelia Arkotxa (“Nork daki, egun batez presondegi horretarik ateratzen balitz eta, itsasoz itsaso, eguzkiz eguzki ibiliz Kasan Argon zenaren semearen gortera joan, Kogatrari kondatzen ahalko lioke, beharbada, nehoiz, nehori kontatzera menturatu ez zena?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguzki sarreran.

eguzkiztatu, eguzkizta, eguzkiztatzen
da/du ad. Eguzkitan jarri. Bihia kanpora atera eguzkiztatzera.

Aztergaia: eguzkiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eguzkizta, eguzkiztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

eguzkitan jarri.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper