13 emaitza disko bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

disko
1 iz. Gauzaki biribila eta zapala. Eguzkia disko bat dela pentsatzen duenaren uste okerra. || Polimero hori gel fin bat da berez, orno arteko diskoak gogortzeko erabiltzen denaren parekoa.
2 iz. Greziako atletek jaurtitzen zuten harrizko edo burdinazko pieza biribila; gaur egun, atletek jaurtitzen duten metalezko eta zurezko atal biribila. Virgilijus Alekna disko-jaurtitzaile lituaniarra.
3 iz. Xafla biribila, hotsak, irudiak edo datu informatikoak grabatzeko eta erreproduzitzeko erabiltzen dena. Durangoko disko eta liburu azoka. Hainbat musikarirentzat lan egin ondoren, bakarkako diskoa kaleratu du.

Aztergaia: disko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: disko-jogailu ; eta adibide gisa: disko gogorra.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-a alternantziak

disko denda, disko-denda
iz. Musika-diskoak saltzen diren denda. Ohiko liburu eta disko dendetan aurki ezin daitezkeen bitxikeriak topa daitezke hemen.
disko gogor
iz. Ordenagailu barnean kokatua edo hari konektatua den memoria-gailua, datu kopuru handiak biltzeko eta gordetzeko erabiltzen dena. Disko gogorrean fitxategiak gordetzen, mugitzen eta ezabatzen ditugun heinean, gordeta dugun informazioaren antolamendua aldatu egiten da. Aplikazio horren bidez erraz garbitzen da disko gogorrean pilatutako zaborra.

Aztergaia: disko gogor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:034 2002-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

disko gogor (eta diska gogor 1) 34: UZEI (hiztegian, "hard disk: disko gogor"), I. Eguren 4 (adib., "Ordenadoreak disko gogorra baldin badu, disko gogor horretan sartuta egoten da sistema eragilea"), EIMA 1995 22 (guztiak antzeko testuinguruan, "Diskete-kopurua: 1 DD; Disko gogorra behar da: ez; Instalazioa du disko gogorrerako: ez"), Informatika 2 (adib.: "Atal honetan diskoekin [disketearekin eta disko gogorrarekin] egiten diren eragiketa arruntenak aztertuko dira"), Windows 95 ("Disko gogorra edo diskete bat erabiltzen denean, datuak hasieratik gordetzen dira eta horrela azkar irakurtzen da"), H. Etxeberria ("Orduan euskarak kale egiten dit, hankamotz agertzen zait, ezaguera arrotz batek sortu didan gosea isiltzeko, nire lepagaineko diska gogorrean gordetako apurrak ez du eta hainbesterako ematen"), Microsoft 2000 2 (adib.: "fitxategi hauek bai disko gogorrean bai disketeetan, daude"), Gara 1999 ("Erabiltzaileak informazioa irakurtzen duen bitartean, birusa bere disko gogorrean kokatzen da izugarrizko abiaduraz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

disko gogor : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

disko finko/gogor : ElhHizt (Inform. disco fijo, disco duro) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gogor.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, disko sarreran.

disko jartzaile, disko-jartzaile
iz. Diskoteka, irratsaio eta kidekoetan, diskoak aukeratu eta jartzen dituen pertsona. Makala disko-jartzaileak emango dio amaiera Kursaaleko terrazako jaialdiari.
disko jogailu, disko-jogailu
iz. Diskoak entzuteko erabiltzen den tresna. Disko-jogailuari halako musika karrankaria zerion.
disko-formako
adj. Disko forma duena. Disko-formako hilarria.
diskodun
adj. Diskoa edo diskoak dituena. Balazta diskoduna.

Aztergaia: diskodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diskodun balazta 3, TeknolMekan (adib.: "Diskodun balaztak. Higidura moteltzeko edo gerarazteko sistema, zintadun eta zapatadun balaztetan indar erradiala aplikatuz eta diskodun balaztetan indar axiala aplikatuz lortzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diskodun : AB38 3 (d. balazta, d. enbrage, d. kalibre), Euskalterm 3 (saihetsetako diskodun engranajea #mdash# rueda dentada con discos laterales; segamakina diskodun #mdash# segadora de discos; balazta diskodunak #mdash# frenos de disco) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, lantaldearen ustez egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

balazta diskodunak.

diskoetxe
iz. Musika-diskoak edo bestelako musika-grabazioak ekoizten dituen enpresa. Musikari bilbotarrak disko berri bat plazaratu du, Elkar diskoetxeak argitaratua.

Aztergaia: diskoetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "disketxe, diskoetxe: iparraldean diska dela, ahoz esateko errazago eta belarrirako atseginagoa dela kontuan izanda, nik neuk disketxe onartuko nuke kezka handirik gabe"

 - [E116]: "lantaldeak aipatzen duena da gure irizpidea, hemen ere bete behar duguna, erraztasunak eta atseginak (norenak?) alde batera utzita: "berria izanik, -oe- dagokio, loturik idaztekotan"".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "egina".

diskogintza
iz. Diskoak egitea, diskoak ekoiztea; diskoak egiteko jarduera. Euskal diskogintzaren krisia gero eta larriagoa dela azpimarratu dute Euskal Herriko diskoetxe nagusiek.

Aztergaia: diskogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

diskogintza 7: Berria 6, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diskogintza 20 ap. Berria; diskagintza 1, Herria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-gintza librea.

Mailegu onartzekoa da

oso erabilia, ongi eratua eta sartzekoa.

diskografia
iz. Egile, interprete edo talde baten edo estilo jakin bateko diskoen multzoa. Aurretik Errobirekin egin bezala, Elkar diskoetxeak Benito Lertxundiren hasierako diskografia osoa berrargitaratuko du.

Aztergaia: diskografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): diskografia 50: Deia (“Euskal Herriko musika ulertzeko giltza nagusi bat da bere diskografia”), Consumer 4 (adib.: “Liverpool-eko laukote haren diskografia osoak 500 Megabyte betetzen du”), Berria 20 (adib.: “Diskografia aberatsa osatu du 25 urtetan The Black Crowesek”), EiTB 16 (adib.: “’Rubber Soul’ taldearen diskografiako lehendabiziko maixu-lana da”), Argia 6 (adib.: “Anariren diskografia begiratu genuen, bere obra, hots”), DiarioVasco 3 (adib.: “Diskografia ez ezik, Polentzi Gezalaren bizitza osoa ordenatu du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diskografia 27: Berria 25 (adib.: “Bide Ertzean-ek diskografia sendoa osatu du 1998tik gaur arte”), Herria (“Eta larrazken huntarako hitzemana zauku Errobiren diskografia osoa kutxa batean merkatura zabaltzea, taldearen historia kondatzen duen liburuxka batekin”), Unai Iturriaga (“Van Morrison... eta haren diskografia osoa”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es discografía / fr discographie: Elhuyar: diskografia / Nolaerran: - / Zehazki: diskogintza; diskoak, diskografia / Labayru: - / Adorez5000: diskografia, diskoak; diskogintza.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "sartzea proposatzen dut" (2004-06-02)

diskografiko
adj. Diskogintzarena edo diskografiarena, diskogintzari edo diskografiari dagokiona. Ik. disko 3; diskoetxe. Gaurko kontzertuan beren ibilbide diskografikoari errepasoa egingo diote.

Aztergaia: diskografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: diskoetxe iz. Musika-diskoak edo bestelako musika-grabazioak ekoizten dituen enpresa. Musikari bilbotarrak disko berri bat plazaratu du, Elkar diskoetxeak argitaratua.

LBeh (2016-10-26): diskografiko 31: Deia 2, Consumer 4, Berria 9, EiTB 13, Argia 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diskografiko 10, Berria (adib.: “merkatu dikografikoa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu diskografiko formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es discográfico / fr de disque, du disque: Elhuyar: diskografiko / NolaErran: - / Zehazki: disko-; casa discográfica, disko etxea, mercado discográfico, disko merkatua / Labayru: diskografiko / Adorez5000: 1 diskografiko, disko-; 2 casa discográfica: diskoetxe.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Maileguen gutxienekoa betetzen du, eta erabilia da.

diskoidal
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, diskoidal-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. disko-formako].

Aztergaia: diskoidal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diskoidal EB 3 (SEIE 2, adib.: "Hilerrian batean eta bestean barreiaturik lau estela diskoidal dira, tamainu haundikoak", J.A. Berriotxoa: "zelula diskoidala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diskoidal : Euskalterm 2 (hauetan bat disko-formako sinonimoarekin); diskoide : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn eta LurE // Eta "discoide" itzulitako disko-formako : Eukalterm 2 (disko-formako hilarri eta disko-formako apotezio, azken hau diskokarpo sinonimoarekin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: diskoidal , diskoide // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal discoidal, discoide / discoïde formen ordainak: diskoidal , diskoide : HiruMila; disko-formako : ElhHizt; biribil: Casve FE, T-L LBF; borobil, txirrin-antzeko, kurpil-antzeko: PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. disko-formako, etab.

diskoteka
iz. Musika grabatua entzuten den eta edariak zerbitzatzen diren dantzalekua. Ziurrenik parrandan ibiliko dira diskotekaren batean.

Aztergaia: diskoteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper