7 emaitza datu bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

datu
1 iz. Zerbaiten ezaguera iristeko aldez aurretik jakin behar dena; ezaguna edo onartua dena, eta arrazoiketa baten oinarritzat hartzen dena. Datu horietan oinarritzen naiz, euskarak bazuela herritarren babesa esateko. Zer gertatzen den jakiteko, datu zehatzagoak behar genituzke. Eskualde askotan ez da behar bezalako datu bilketarik egin. Jardunaldiak egiten ari dira gai horri buruz, eta datuak eman dituzte: egun, % 3,5ekoa da bihotzekoek eragindako heriotzen tasa.
2 iz. mat. Eragiketa bateko magnitude ezaguna, ezezaguna aurkitzeko balio duena. 12.1. ariketaren ebazpena: Datuak: n1 = 20; n2 = 20; a = 0,01.
3 iz. inform. Baliabide automatikoen bidez landu daitekeen informazioa. Ikusi dugunez, datuak transmititzeko ezinbestekoak dira sareak. XML datuak trukatzeko plataforma. 0 byte datu dituen fitxategi bat.

Aztergaia: datu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa da, baina Iparraldean eta Hegoaldean ezaguna

ezaguna da Ipar.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: datu-banku , datu-base .

datu banku, datu-banku
iz. inform. Erabiltzaile eta aplikazio desberdinek erabili eta kontsultatzeko eran antolaturik dagoen datu multzoa, datu base batez edo gehiagoz osaturik egon daitekeena. Datu banku honetan bi milioitik gorako termino kopurua bildu da eta laguntza handia eskaintzen du itzulpen teknikoetarako lexiko iturri bezala.
datu base, datu-base
iz. inform. Ezagutza-arlo jakin bati buruzko datuen multzo egituratua. Datu base honek aukera ugari emango dizkigu datuen azterketa sakonagoa egiteko.

Aztergaia: datu-base

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu datu-base, datutegi formak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

datu-base EB 3: Informatika Atlasa ("... artxiboak, datu-baseak eta beste eratako teknikak ere erabiltzen dituela testuen, ahotsen eta grafikoen tratamendurako"); EHAA 1987; Argia 1989: "datu-base batean sartu zuen berak programatutako birusa".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

datu-base : HiztEn (AS), Euskalterm 13. Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

BarnErrot: datutegi (base de datos); datutegi bulego (negociado de base de datos) // HezkAdmin: datutegi, datu-base (b. de datos), bibliografiazko datutegi (b. de datos bibliográfico), dokumentuzko datutegi (b. de datos documental) // Informatika Hiztegia: datu-base, datu-base banatu (b. de datos distribuida).

Hiztegietako informazioa

base de datos/base de donnés formen ordainak: datu-base : EuskHizt (adib. "datu base"), ElhHizt (AS), HiruMila (AS), EskolaHE (adib. "datu base"), XarHizt (AS); datutegi : HiruMila. Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF eta FE, HaizeG BF eta FB, T-L DBF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC eta DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib.: datu base / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.: datu base

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: base de datos.

base 2 iz. Inform. Datu basea: datu bilduma, gehienetan handia, bilaketa lasterrak egiteko bereziki antolatua. [datu] datu base, datu-base iz. Inform. Ezagutza-arlo jakin bati buruzko datuen multzo egituratua. Datu base honek aukera ugari emango dizkigu datuen azterketa sakonagoa egiteko.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu, datu sarreran azpisarrera da eta. Baina komeni da base sarreran ere azpisarrera egitea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-base.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

datu sarrerari dagokion azpisarrera.

datuak bildu
du ad.-lok. Datu-base horrek euskaraz sortzen diren lanei buruzko orotariko datuak biltzen ditu. Epaimahaiak dagoeneko aski datu bildu du horretarako.
Ohiko lexiak

Aztergaia: datuak bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

datuak gorde
du ad.-lok. Pazienteek espresuki eman beharko dute baimena, idatziz, odol-analisia egiteko eta datuak gordetzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: datuak gorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

datuak jaso
du ad.-lok. Sarean erositako zerbait txartelarekin ordaintzen dugunean, saltzaileak gure datuak jasotzen ditu eta bankuari igortzen dizkio.
Ohiko lexiak

Aztergaia: datuak jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

datutegi
iz. Datu basea. Euskararen terminologia-datutegia sarean izango da, erabiltzaileen esku.

Aztergaia: datutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Datutegia: Base de datos" / "Datutegi Bulegoa: Negociado de Base de Datos" / HezkAdmin: base de datos

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea (eta datu-banku, datu-base aski direlakoan).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tegi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "datutegi: seguru al gaude erabili gabea dela? Nik neuk behintzat forma hori nonbait irakurria dudala esango nuke, bai eta erraz ulertu ere. Formaz datu-bankua baino jatorragoa dirudi euskaraz. Nik ez nuke baztertuko"

 - [E116]: "EEBSn ez dut datutegi bakar bat ere aurkitu (datu-banku 7 aldiz ageri da, eta datu-base 60 aldiz); eta hori dio lantaldeak, "erabili gabea" dela bere informazioetan (hau da, ez du baztertu, nondik bazterturik ez zuen eta). Baina ongi ari da XK, "nonbait irakurria du"ela esatean, Berria-ko bi testutan ageri baita (2004-01-21 eta 2004-12-23). Ez dakit aski oinarri den hori forma onartzeko, eta zuek esan"

 - [E123]: "ez aipatzeak ez dio biderik ixten. Lantaldearen proposamena onartuko nuk".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "datutegi".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper