19 emaitza damu bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

damu
1 iz. Zerbait egin izanak edo egin ez izanak norbaitengan eragiten duen atsekabea. Ik. damutasun; garbai. Bihotzeko damua. Bekatuen damua bi eratakoa izan daiteke: maite damua eta beldur damua. Damuz beterik bere hutsegiteaz. Damu gabeko aitortzak. Jainkoa iraindu duelako damuz beterik. Damu negarra. Damurik eza. Edozein aitorlek absolbituko zaitu horrelako bekatutik, damu osoarekin aitortzen baduzu.
2 iz. Ipar. Atsekabea.
3 iz. Ipar. Kaltea; iraina. Hainbat kalteren eta damuren haste den alfertasuna. Egin zaidan damu xume batengatik.

Aztergaia: damu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'damutasuna, garbaia'. 2 Ipar. 'kaltea'. / AS: damu-domaia Ipar. 'kalte-galera': bizikleta kaskatu didazue eta hautsi; damu-domaiak zor dizkidazue, damu izan: gero ez dute damu izango orain horrela ibilia?

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: damu egin , damu hartu , damu-otoitz , damutan egon , damutan izan , damuzko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

damu izan ("gero ez dute damu izango orain horrela ibilia"), damu-domaia ('kalte-galera'; "Bizikleta kaskatu didazue eta hautsi; damu-domaiak zor dizkidazue")

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. damutasuna, garbaia; 2. kaltea

damu egin
ad.-lok. Kalte egin. Gauza gaiztoa da gurasoei damu egitea. Zuri damu egin diezazukeen guztiari, ihes egin.

Aztergaia: damu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

damu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

kalte egin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: gehitu behar.

 - Erabakia: EArau (1996-06-28): ez da onartu.

damu hartu
ad.-lok. g. g. er. Damutu; atsekabetu. Gauza bat galtzen duzunean damu hartzen duzu. Nire hoben guztiez damu hartzen dut. Ez dakienak ez du damurik hartzen.

Aztergaia: damu hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

damu sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

damutu; atsekabetu.

damu izan
1 da/du ad.-lok. Damutu; zerbaitengatik atsekabea edo nahigabea sentitu. Ik. damutu. Egindako bekatuez damu izan. Damu izango dute hura erosiaz. Damu dut, Jauna, bihotz guztitik zu irainduaz. Damu dute gorputza zerbitzatzeaz. Damu dut zu iraindua. Damu du hori egina. Gero ez dute damu izango orain horrela ibilia? Aldez damu dut eta aldez atsegin. Ez dut damu hartu nuen nekea. Damu dut ez bainuen bertso haietatik bihi bat ere paperetan ezarri. Ez gara ezertaz damu. Damu naiz bihotzez orain arteko bizimodu lizunaz. Egina damu zaio. Damu eta dolore dut bidera ezin ilkia. Damu dut iritzi paregabe horren jabearen izenaz ez oroitzea.
2 da ad.-lok. Tamalgarri izan. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Damu da ikustea nola xahutzen duen zoro horrek dirua.

Aztergaia: damu izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: damu izan: gero ez dute damu izango orain horrela ibilia?

damu otoitz, damu-otoitz
iz. erl. Damua adierazten duen otoitza. Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut.
damu-domaia
iz. Ipar. Kalte-ordaina. Bizikleta hautsi didazue; damu-domaiak zor dizkidazue. Sei mila euroko damu-domaiak pagatu beharko dizkio. || Mila libera damu-domaia eman zioten.

Aztergaia: damu-domaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: damu-domaia Ipar. 'kalte-galera': bizikleta kaskatu didazue eta hautsi; damu-domaiak zor dizkidazue.

damuarazi, damuaraz, damuarazten
du ad. Damutzera behartu. Sinesten dudana sinesteaz damuaraziko nauzu.

Aztergaia: damuarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

damuaraz, damuarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

damudun
adj./iz. g. er. Damutua. Bihotz damuduna. Poztenago zara damudun bakarraz, damu-beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoz baino.

Aztergaia: damudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH:- / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

damutua.

damugarri
adj. Damua eragiten duena; negargarria, deitoragarria. Damugarri eta urrikalkizun gara geure epeltasunagatik. Ba al natzaizu ezertan damugarri? Damugarria da etxera horrela itzuli beharra. Bidegabe damugarriren bat.

Aztergaia: damugarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
damukizun
iz. Damutzeko gauza, damutzeko zergatia. Haserrekor, sutsu eta mihi arinekoak izan lezake gerora damukizuna.

Aztergaia: damukizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kizun.

damurik
adb. Tamalez, zoritxarrez. Anton. beharrik. Ibar eder eta aberats hartako euskararenak egin du, damurik. Damurik ez zuen garaiz bukatu. Loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz, beharrik ala damurik, nahi badut eta nahi ez badut.

Aztergaia: damurik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'tamalez, zoritxarrez'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

tamalez, zoritxarrez

damutan egon
ad.-lok. Damuturik egon. Jabetasuna galdu duelako herri hau dago damutan. Orduan etorria ez gaude damutan.

Aztergaia: damutan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: damutan egon / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS: damutan egon / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

damu sarrerari dagokion azpisarrera.

damutan izan
da ad.-lok. Ipar. g. er. Damutan egon.

Aztergaia: damutan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

damu sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

damutasun
iz. Huts egitearen eta, bereziki, bekatuaren damua. Damutasunik gabe ez dira bekatuak barkatzen. Nire bihotza bete dezala damutasunak arantzaz. Bekatariak damutasunera deitu. Damutasunezko negarrak.

Aztergaia: damutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
damutu, damu/damutu, damutzen
da/zaio ad. Zerbait egin izanagatik edo ez egin izanagatik atsekabea hartu. Ik. damu izan; auhendatu; deitoratu; dolutu. Damutu zitzaidan eman nizkion atsekabeez. Bost aldiz damutu zait etxean sartua (edo sartzea). Ez zitzaion sekula damutu harekin ezkonduaz. Ez zaigu damutuko, ontzen bagara. Gauza gutxi ikasirik gelditu nintzen, baina ez zait behin ere damutu. Bere bekatuaz ongi damuturik ote dagoen. Laster aski damutu nintzen neure itsumenaz. Eseri izanaz damutu naiz. Maitasun-damuz damu bedi. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bihotz damutu eta apaldua. Lapur damutua.

Esaera zaharrak

Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbaitua.

Aztergaia: damutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

damutu, damu(tu), damutzen. da/zaio ad.: damutu zitzaidan eman nizkion atsekabeez; bost aldiz damutu zait etxean sartua (edo sartzea).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

damutu, damu(tu), damutzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/zaio ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

damutu zitzaidan eman nizkion atsekabeez; bost aldiz damutu zait etxean sartua (nahiz sartzea)

damutze
iz. Zerbait egin izanagatik edo ez egin izanagatik atsekabea hartzea. Ik. damu. Langraizera eraman dituzte damutze-idatzia sinatu eta gero.

Aztergaia: damutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh134 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu damutze formarik.

damutze 18: Argia 6 (“.Badirudi batzuentzat Presoen Kolektibotik aparte egiten bada damutze politikoa dela”), Berria 8 (“Madriletik Langraizeko damutze iruzur-bidean etsiarazi nahi gaituzte”), EiTB 2 (“Ustezko damutze hauek adarra jo nahi dute, espetxean onurak lortzea baino ez baitute helburu”), Elkar (“Jontxuk beti zeukan argudio egoki bat prest. Nola-halako aitzakia ideologikoren bat azalduko zidala uste nuen, bere jarrera aldaketa zuritzeko, baina ez zuen halako damutze edo barkeske beharrik nonbait, poz-pozik eta segurtasun osoz aritu baitzitzaidan bere lanaz eta laneko gorabeherez“), Euskaltzaindia (“Hortik aurrera akats horren damutzeak eta galdutako plazeren oroimenak torturatuko dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

damutze 8: Berria 4 (“Sakabanaketa politika eta, orokorrean, Frantziako eta Espainiako estatuek daramaten espetxe politikaren helburu bakarra «preso politikoak bukatzea, haien suntsitze fisiko eta psikologikoa bultzatzea eta damutze politikoa lortzea» dela salatu zuen Otegik”), Aingeru Epaltza (“Egoerak alderantzizkoa behar zian, arruntagoa: senarra, bi amoranteen harrapatzaile, halako topaketek ekartzen ohi dituzten ondorioekin: oihuak, irainak, aieneak, negarrak, mehatxuak.. ø baita, zergatik ez, bat-bateko damutze bat ere emakumearen aldetik”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Nola-halako aitzakia ideologikoren bat azalduko zidala uste nuen, bere jarrera-aldaketa zuritzeko, baina ez zuen halako damutze edo barkeske beharrik nonbait, poz-pozik eta segurtasun osoz aritu baitzitzaidan bere lanaz eta laneko gorabeherez”), Oskar Arana (“Benetan, nigandik nahi duzuna ez da erantzun bat baizik eta damutze bat”), Piarres Xarriton (“ez du bizi berririk hasten ahalko damutze hortarik aitzina, haur ume soilak aldiz haiek bataiatzen direlarik garbi dira ez dutenaz geroz beren nahiaren hautua erabili ahal izan eta hori bera erraten du liburu beraren Firmissime 15. kapituluko 1. galdean eta horren arabera irakasten san Tomasek 2. Partearen 1. Zatiko 113. galde osoan”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

damu eta damutze ez dira erabateko sinonimoak. Jaso liteke.

damuz
1 adb. Atsekabez; damuturik. Ahula izan nintzen orduan, eta damuz bizi naiz orain. Eskua eman diote elkarri txirrindulariek, damuz, lotsaz, esker onez. || Damu minez eta bihotzeko negarrez. Damuaren damuz ez du ezeren atseginik hartzen. Huts horren damuz gelditzen gara. Sartu zinelako damuaz aterako zara.
2 adb. Gogoz kontra. Damuz eta ezinbestean, ez borondate onez. Egiten dituzte jaunaren esanak damuz bezala.
3 Norbaiten nahia edo zerbaiten eragozpena aintzat hartu gabe edo are horien aurka ere. (-en atzizkiaren eskuinean). Horren guztiaren damuz ere (...). Barka, irakurle, horrelako nahasi-mahasietan nire damuz sartzen banaiz.
Loturak

Aztergaia: damuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DAMUZ (Lar, Añ, Dv, H). a) (Precedido de gen.). A pesar (de). Cf. Dv: "Ez du deus eginen bertzeren damuz, il ne fera rien de peur d'affecter les autres". "Nere damuz, à mon dam" H. Bere galgarri eta oitura galduen damuz ere Maria txit santari debozio uxi bat ziolako. Arr May 52. Bada guzi orren damuz ere [...]. Ib. 65. Katua an egoan kutxa-barruan ernai beti. Ez nire damuz. Eneban bear bazi andirik yateko, baiño alan bere pozten nintzan saguteitik atarariko azalakaz. Or Tormes 53. Parkatu, irakurle, orrelako naasi-maasietan nere damuz sartzen banaiz. Vill Jaink 92. b) (V-ger ap. A; H). "Damuz ta ezin bestez, ez borondate onez (Mg), à regret, et par nécessité, non de bon gré" H. "Sin ganas" A. Esklaboak geienez egiten dituzte Jaunaren esanak ezin bestez, damuz bezela. Mg CC 39 (CO 50 damuz legez). Berdinduxe giñalarik, eta naikoa yardunik, etxerako asmoa, damuz baderik, artu genizun ta antxe azkendu zan gure eguna. Ldi IL 50. c) "(V, G), por desgracia" A. v. damurik.

adib: bular 2 iz. Bularraren aurreko aldea. Ik. papar. Bekokitik bularrera. Hirugarrena bularrean. Beso biak bular azpian gurutzatuta. Bularraren kontra estutu. Bular gainean eskua jarrita. Damuz bularra joaz. Gibel ekaitzari, bular aldi onari (esr. zah.). || damu 1 iz. Hobenak errudunarengan edo ezbeharrak pairatzen dituenarengan eragiten duen atsekabea. Ik. damutasun; garbai. Bihotzeko damua. Bekatuen damua bi eratakoa izan daiteke: maite damua eta beldur damua. Damuz beterik bere hutsegiteaz. Damu gabeko aitortzak. Sartu zinelako damuaz aterako zara. Damuz eta ezinbestean, ez borondate onez. Jainkoa iraindu duelako damuz beterik. Damuaren damuz ez du ezeren atseginik hartzen. Damu minez eta bihotzeko negarrez. Huts horren damuz gelditzen gara. Bihotz damua agertu. Damu negarra. Damurik eza. || ito, ito, itotzen 1 da/du ad. Arnasa hartu ezinik hil; arnasa hartzea eragotzirik erail. Uretan ito. Ez zekien igerian eta ito egin zen. Zintzurra tinkatuz ito. Lepoa estututa ito zuen. Haragi puska bat eztarrian trabatuta ito zen. Urkatuak itota hiltzen dira. Itotzeko zorian. Itoko ahal haiz! || Gizon gaixoak ito behar zuen negarrez bere bekatuen damuz. Barrez ito beharrean. Egarriz ito beharrez. Presaka eta muturka, ito beharrez (Ik. itobehar). || nahasi-mahasi iz. Nahaspila, nahas-mahasa. Barka, irakurle, horrelako nahasi-mahasietan nire damuz sartzen banaiz.

damuz 7: Berria 4 (“horren damuz itzuli nintzen etxera”), Jakin (“orain damuz garbitzeko”), Argia 2 (“Ziriak ziri, maite nautenen damuz, galdu nahi ez dudan denbora”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

damuz 43: Berria (“Horrek neska gaztea gero damuz beteko duen erabaki bat hartzera bultza dezake, edota abortuak egiteko zentro ez-ofizial batera», ohartarazi dute epaileek”), Asisko Frantzizko 12 (“Zerbitzari leial eta zentzuduna da, huts egiten duen bakoitzean, bere burua luzaro gabe zigortzen duena, barrutik damuz eta kanpotik aitortzaz eta ordaina betez”), Jon Muñoz 5 (“Nire ohea, hain zuzen behar-beharrezkoa zitzaidana, iruditzen zitzaidan, orduan, bertze nehorena baino desiragarriagoa, eta damuz baizik ez nintzen handik aldaratua”), Elizen arteko Biblia (“Nire ohea, hain zuzen behar-beharrezkoa zitzaidana, iruditzen zitzaidan, orduan, bertze nehorena baino desiragarriagoa, eta damuz baizik ez nintzen handik aldaratua”), Aingeru Epaltza 2 (“Ez, nik ez diat emakumerik marrazten - neure damuz, ez nuen eragotzi ahal izan haserre aire bat”), Karlos Linazasoro (2HP, krok, bala bakar bat bala zuhur bat, eta belaunak tolestu zituen, aurrerantz bota zuen gorputz-enborra, besoak luzatu zituen izartegirantz, euri basatirantz, ez erruki edo barkamen eske, damuz baizik, oker jokatu izanaren damuz”), Xabier Montoia, Josu Zabaleta, Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Antton Olano, Iñaki Mendiguren, Joxerra Garzia, Itziar Otegi, Aitor Arana, Xabier Olarra, Anton Garikano, Patziku Perurena, Anjel Lertxundi 2, Juan Garzia, Txiliku, Jose Angel Irigaray, Matias Mugica, Joxe Azurmendi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa damu sarreran.

damuzko
adj. Gurasoen damuzko hitzak entzun nahi ezik, hartu zuen berriro erdal herrirako bidea. Ene barkaziorik damuzkoenak.
Loturak

Aztergaia: damuzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

damu sarrerari dagokion azpisarrera.

damuztatu, damuzta, damuztatzen
du ad. Ipar. zah. Atsekabetu, nahigabetu. Jainkoa damuztatu dut nire bekatuez.

Aztergaia: damuztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

damuzta, damuztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "kentzea proposatzen dut" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Ipar. eta Zah. bada, jar diezaiogun bada h. damutu, horixe baita jadanik arautua".

 - [E116]: "OEHn ikus daitekeenez, ez du 'damutu' adierazten, baizik 'apenar, causar pena; ofender' hau da: 'nahigabetu, atsekabetu'. Proposamena: damuztatu [...] atsekabetu, nahigabetu'"

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "ok".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper