7 emaitza bizitza bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

bizitza
1 iz. Izaki baten jaiotzatik heriotzara doan denbora-bitartea. Ik. bizialdi; bizi 15. Bizitza heriotzan amaitzen da. Bizitzako egun guztietan. Bizitzan igarotako nekeak. Bizitza guztia iraun behar duena. Napoleonen bizitza. Bere bizitzako gertaera guztiak. Haur ginelarik, geure bizitza bestek zuzentzen zuen. Jesusen bizitza agerikoa. Bizitza labur honetan. Bizitza honetan eta gero bestean.
2 iz. Bizimodua. Bizitza gaiztoa utzirik. Bekatuari uko eginik, bizitza berri bat hasteko. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa.
3 iz. Bizia, landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna. Hondatu zituen Jainkoak bizitza zuten izaki guztiak.
4 iz. Etxe batean, solairu bakoitza; bereziki, etxebizitza. Lehen, etxeetan, solairu bakoitzean bizitza bana zegoen. Gure goiko bizitzan bizi den atsoa. Launa bizitza solairuko. Hamar bizitzako etxea, etxola artean bezain nabarmena. Hogei bizitzako bizitegiak.

Esaera zaharrak

Amorezko ezkontza, dolorezko bizitza.

Aztergaia: bizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'bizia, bizialdia, bizimodua'. 2 'etxea, etxebizitza'.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-tza/-tze lehiakideen artean, -tza da EBrako hobestekoa

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bizia, bizialdia, bizimodua; 2. etxea, etxebizitza

Formen arteko bereizketa semantikoak

bizitza/bizi banaketa argituko da (cf. "bizia galdu", "bizia kendu", etc.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "nork eta noiz erabaki da -tza/-tze artean HB-rako -tza hobestekoa denik? (ikus baratze)" (1995-01-25)

bizitza eman
1 dio ad.-lok. Bizia eman, biziz hornitu. Oilalokak bere hegalpeko beroarekin bizitza ematen die arrautzen barnean direnei.
2 du ad.-lok. Bizia eman, zerbaiten edo norbaiten alde egiteagatik hil. Jesu Kristoren doktrinagatik bere bizitza eman zuen.

Aztergaia: bizitza eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZA EMAN. a) Dar vida, animar. Animari bizitza ematen digona. OA 39. Jaungoikuak bizitza emoten badeutsa. JJMg BasEsc 18. Izan dedilla alabatua nere Jauna anai aiziaz, airiaz, odeiaz ta lañuaz, otz garbiaz ta denbora guziaz, zeñekin ematen diezu bizitza biziya dutenai. Bv AsL 399. Ollo kolokak bere hegalpeko beroarekin bizitza emaiten du arroltzen barnean diren xita gaieri. Zub 122. Il ziran erromesak / --otoitz eta abesti-- / ia bizitza emon / eutsien zure arri / landu lakarrari. Gand Elorri 126. b) Entregar la vida, morir (por). Zure odola ta bizitza emateraño enpeñatu zinduen. Cb Eg II 46. Zelan euki onelanguak bizitzia emoteko prestasuna onra apur bategaiti. Mg CO 90. Gizon egin ta gurutzean bere bizitza eman zuana. AA III 299. Ija bizitzia emon gura leuke Jesus gaiti. fB Ic II 288. Eldu zanian gizonak gaitik bere bizitzia emoteko denporia. JJMg BasEsc 64. Gizonakaiti bizitzea emoten. Añ EL2 191. Gure amorez krutzean bizitzea emon ebana. CatBus 44. [Eskritura Sagraduko liburuak] dakarzkiguten egi edozeñen alde bere bizitza emateko prest zegoala txit. Aran SIgn 28. Gizon gaztiak gaiti / bizitzea emona. Azc PB 36. Aitak ezin goiza ta laguntasuna erakarri, bere bizitzea emonda be. Ag Kr 91. Jesus gizonen Artzaia zan, ardi galduak gatik bizitza eman zuan Artzai Ona. Ag G 205. Jesukristoren dotriñagatik / bere bizitza eman zuna. Uzt Noiz 23.

adib: ardi1 iz. Ugaztun hausnarkaria, iletsua, gehienean talde handietan zaintzen dena; abere horren eme heldua (Ovis aries). Ardi zain ibili. Ardi bideak. Ardi-moztailea. Garai horretan izaten da ardi-moztea. Ardiak jetzi. Ardia arkara egon. Ardi jantziko otsoa. Otso goseak ardi otzan bihurturik. Bestela, maiz gertatu zaigunez, ardi galduak izango gara berriz ere, otso harraparien artean. Jesus Artzain Ona zen, ardi galduengatik bizitza eman zuena. Ardi errebelatua: ardi galdua. Ardi beltza bilatzeko gaua: gau iluna. || Esr. zah.: Ororen ardia otsoak jan. Ardi bat doan lekutik, oro. Ardia ahuntzari ile eske. Ardi txikia, beti bildots.

bizitza eman 123: Aizu 5, ElCorreo 2, Deia 7, Consumer 2, HABE, Berria 59, EiTB 20, Euskaltzaindia 3, Jakin 4, Argia 16, Erlea, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitza eman 68: Berria 16, Joseba Zulaika 13, Josu Zabaleta 3, Filosofia apaingelan 3, Markos Zapiain 3, Elizen arteko Biblia 2, Anton Garikano 2, Matias Mugica 2, Imanol Unzurrunzaga, Pako Aristi, Juan Garzia, Josu Zabaleta, Joan Mari Irigoien, Anjel Lertxundi, Lourdes Oñederra, Joseba Sarrionandia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizitza sarreran.

bizitza galdu
du ad.-lok. Bizia galdu. Hobe dut zuen atzaparretan bizitza galtzea, Jaunaren aurrean bekatu egitea baino.

Aztergaia: bizitza galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZA GALDU. a) Perder la vida, morir. Bizitzak, osasunak, esperantza andiak / an galdu zituen Franzes guztiak. EgiaK 88. Ofenditu baño lenago milla bizitza galdu nai zituela. Cb Eg II 182. Jaateko laburra, lo gitxija, ta bizitzia galduteko ainbeste arrisku. Mg CO 283. Obeago det [...] zuen atzaparretan bizitza galtzea. AA III 315. Edo arimia galdu, edo bizitzia galdu. fB Ic I 80. Ementxe nago bizitzea galduteko bear bada, orren alde egitearren. Añ EL2 110. Gorputzeko ta arimako bizitzia galduteko. Ur MarIl 22. Beste guraso askok / Euren bizitzea / Galduta itxi dabe / Ume zurtz etxea. AB AmaE 354. Bere bizitzea galduteko irriskuan iminten bada bere. Itz Azald 144. Etzazula zure bizitza moro-lurretan saminki galdu. Etxde AlosT 68. v. tbn. VMg 14. JJMg BasEsc 229. Astar II 33. CatLlo 94. CatBus 55. (Bizitza galdu eragin). Kleituba edo aziendia edo bizitzia galdu eragiten deutsalako. fB Ic II 163. b) (Con aux. tripersonal). Matar. Zer egingo zenuke bizitza galdu nai balizute? Mg CC 111. Bizitzia galdu gura izan badeutsa inori. fB Ic II 162.

bizitza galdu 57: Deia 2, Elhuyar 2, Berria 23, EiTB 24, Jakin, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitza galdu 19: Berria 6 (“Oker zeuden eta hainbat soldaduk bizitza galdu dute haiek oker zeudelako”), Herria (“Osasuna galtzeak, neurri handi batean bizitza galtzea esan nahi du, bizitzatik aparkatuta izatea.”), Mikel Hernandez Abaitua 2 (“soldata barregarri batengatik bizitza galtzen dutenak”), Joseba Urteaga (“horrek, ordea, beste bizitzara, iraganeko bizitza galdura itzuli naizelako sentsazioa dudan unea idatziz azaltzeko balio du”), Agustin Otsoa (“Ez eta beti txarrena borrokan bizitza galtzea ere, oinaze handiekin izan arren”), Jenaro Garate (“Eta ez dugu kalerik egiten, ez dugu garen soinezko maitagogo bizitza galtzen edo arriskuan ipintzen, zaindu eta gorde baino”), Felipe Juaristi (“Bizitza galdu beldurrez, egun argiak logela luze-zabalean hartua zuenean, begi-belarriak itxi zituen, horregatik”), Jon Muñoz (“Baina ez uste bizitza galdu dudanik”), Filosofia apaingelan (“Gizon bat munstroa omen da, eta bizitza galtzea merezi omen du”), Matias Mugica (“Kosta egiten zitzaidan neure buruari sinistaraztea nire bizitza bizitza galdua zela”), Aitor Arana (“bazekien bizitza galdu edo salbatu egingo zuela hurrengo segundoan egiten zuenaren arabera”), Ramon Saizarbitoria (“Hori ere bazekien, baina Miren maite zuenetik absurdua iruditzen zitzaion bonbapean bizitza galdu beharra”), Juan Garzia (“Lehendabizikoan, gudaroste bat gudu batera doa mendi mortu batetik; harrien eta itzalaren izuak jota, ez du gehiago bizitza galtzeko axolarik, eta erraz lortzen du garaipena”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bizia galdu azpisarrera egitea proposatu dugu eta forma honek adiera bera du; baina azpisarrera hori sartu ahal izateko bizitza formari ‘bizialdia’ adiera gehitu beharko litzaioke. Adiera hori gehitzen bada, bizitza galdu azpisarrera gisa jaso.

bizitza kendu
dio ad.-lok. Bizia kendu. Inork ez du besteei bizitza kentzeko eskubiderik.

Aztergaia: bizitza kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZA KENDU (Añ). "Ajusticiar, justiziatu, justiziaz bizitza kendu" Añ. Ta aien kabuan gero / esker ematea / izango da gogorki / bizitza kentzea. GavS 28. Zer egingo zenduke bizitzia kendu gura baleutsube? Mg CO 157. Berriro Jesusi bizitza kentzearekin. AA I 425. Ez deutsa bizitzia kenduko moruen ezpatiak. fB Ic II 288. Bat batian bizitza kenduagaz. Ur MarIl 29. Bizitza kentzea bezelako gizatxarkeria. Aran SIgn 38. Besten bateri gatx egitea edo bizitzea kendutea. Itz Azald 100. Amaika sator beltzi / bizitza kenduba. Tx B II 126. Uste gabean kenduko dizu / mundu ontako bizitza. Ostolaiz 119. v. tbn. JJMg BasEsc 101. CatLlo 60.

bizitza kendu 17: Deia (“Bizitza maileguan eman zaigu, eta batzuei bizitza kendu egiten zaie besteei emateko”), Berria 8 (“Big Brother-ek egin zuen entzutetsua, milaka ikusle finek disfrutatu dute bizitza kenduko zion gaixotasunaren progresioaz”), EiTB 5 (“Apezpikuaren ustez, inork ezin dio gizaki errugabe bati bizitza kendu”), Argia (“Bizitza, heriotza, maitasuna eta literatura dira liburu honen ardatz nagusiak. Jainko paganoa dago orrion atzean bere maiteari, X-i, bizitza kentzen eta ematen”), Laneki (“ekintzak bizitza kentzea badakar, zuzenekoa da”), DiarioVasco (“Bere burua, besterik ez bada ere, pittin bat maite duenak, ez du beste inor odoltsuki zigortzeko premiarik, are gutxiago besteri bizitza kentzeko beharrik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitza kendu 8: Berria 2 (“Bizitza kendu diote maiteen duen proba, Tourra, korritzeko baimena ukatuta”), Joseba Zulaika (“Bizitza eman eta bizitza kentzeko agindua”), Josu Zabaleta (“Gau eta egun nerabilen auzotar atxikiezin hura han nuelako sentipena, ziurtasuna, eta ordutik ordura, minututik minutura, bizitza kentzen ari zitzaidala orobat”), Joseba Sarrionandia (“Gizonaren bizitzan bi emakume daude, bizitza eman zizuna eta bizitza kenduko dizuna”), Esteban Antxustegi (“Gauza berdinak egin ditzaketenak berdinak dira, eta, dagoen gauzarik handiena eta txarrena - bizitza kentzea - egin dezaketenek gauza berdinak egin ditzake”), Patxi Altuna (“eta, horrekin, ez dakidala burutik pasa ere bekatu arin bat egitea mundu guztiagatik, ez eta inork bizitza kentzeagatik”), Juan Martin Elexpuru (“Ugazaba batek bere morroia justiziaren aurrera eramaten badu lapurreta txiki batengatik, bizitza kenduko diote dohakabe honi, eta, ondorioz, auzoak begitan hartuko du ugazaba”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bizia kendu azpisarrera egitea proposatu dugu eta forma honek adiera bera du; baina azpisarrera hori sartu ahal izateko bizitza formari ‘bizialdia’ adiera gehitu beharko litzaioke. Adiera hori gehitzen bada, bizitza kendu azpisarrera gisa jaso.

bizitzaile
1 adj. Bizigarria. Jainko Jauna, espiritu guztien kreatzailea eta bizitzailea.
2 iz. Ipar. Biztanlea. Nola eman edatera lurreko bizitzaile guztiei?

Aztergaia: bizitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. 'bizigarria'. 2 iz. 'biztanlea'.

bizitzaldi
iz. Bizialdia. Ehun eta bederatzi urte zituela bukatu zuen bere bizitzaldia.

Aztergaia: bizitzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bizialdia.

bizitzaro
iz. Biziaroa.

Aztergaia: bizitzaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: bizitzaro 1 (Etxde Itxas) eta biziaro 5 (Or Mi, JMB ELG, Zait Plat, Vill Jaink 2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizitzaro EB 3 (Jakin 1981: "Bigarren bizitzaroa motzagoa da: bizpahiru urtetakoa"; "Hirugarren bizitzaro honetan #mdash# heltzaroan..."; "Eta ardatz hauen gainean, bere pentsabide kulturala, sozio-politikoa eta erlijiozkoa emanaz joan da bizitzaro bakoitzean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biziaro : LurE, HiztEn, Euskalterm 1 (bizi-aro). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biziaro : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC (bizi-aro); bizitzaro : DRA. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

biziaroa.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper