13 emaitza bista bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

bista
1 iz. Ikusmena. Begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Itsuei bista ematen, mutuei mintzoa. Eta besteren begiz baliatzeak gure bista gehitzea eta zorroztea dakar beti, ondorio gisa. Baina bista laburrekoak izan gu. Belarriak gortu eta bista laburtu.
2 iz. Begien aurrean agertzen diren gauzen multzoa; ikusten den bitartea. Jainkoaren bista gozatu. Gailurretik ikusten diren bista ederrak.

Aztergaia: bista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kataloxa, largabista

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bistako, bistan egon, bistan izan, bistatik alde egin, bistatik galdu, bistatik kendu, bistaz ezagutu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz, AS gisa: bistara ; bista sarreraren adib. gisa: (begien) bistan, eta bistako azpisarrera arautuaren adibide gisa: begien bistako.

Beste sarrera batean argitzekoa

aski da bistan egon, bistan izan arautuetan jasotzen denaren ondoan, (begien) bistan moduan agertzea.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bistako, bistan egon, bistan izan, bistatik galdu, bistatik aldegin, bistatik kendu...

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Sarrera: "bistamotz"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'AS: bistako, bistan egon, bistan izan, bistatik alde egin, bistatik galdu, bistatik kendu, bistaz ezagutu. gehituz, AS gisa: bistara adlag.: Orain bistara azaldu zaigu lehen gordean egona; bista sarreraren adib. gisa: (begien) bistan, eta bistako azpisarrera arautuaren adibide gisa: begien bistako. Bista 3. Ikusmena betaurrekoak behar ditut, ez dut bista ona'.

 - [E116]: 'hau lehenbiziko bueltan erabaki genuen, eta orduan bista besterik ez genuen jarri, azalpenik eman gabe esanahiari buruz.. Hemen AS eta adibide berriak proposatzen dira, baina esanahiari buruz informaziorik eman gabe. Nik ere bere horretan utziko nuke, ez nuke hemen 'ikusmena' bezala definituko, nahiz bistan den esanahi hori ere baduela. Nahi duenak erabil dezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bistako
adj. Nabarmena. Ik. begi bistako. Bistakoa zen zer gertatuko zitzaion. Bistako kontua da.
Loturak

Aztergaia: bistako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bistan
adb. Ageri-agerian. Ik. begi bista. Zauri asko bistan ditu. Aspaldidanik aurkitu dute filosofoek bistan dagoena ez dagoela beti argi.
Loturak

Aztergaia: begien bistan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa azal daiteke bista sarreran.

bistan egon
da ad.-lok. Nabaria izan, agerikoa izan. (Singularreko hirugarren pertsonan). Ik. ezagun izan 1; bistan izan. Bistan dago bi alde dituela teoria horrek.

Aztergaia: bistan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bistan izan
da ad.-lok. Nabaria izan, agerikoa izan. (Singularreko hirugarren pertsonan). Ik. ezagun izan 1; bistan egon. Bistan da gauza batzuetan aurrera egin dela. Bistan zen ez zuela amore emango. Bistan denez, auzoen arteko elkarlana garrantzitsua zen. Erdibanatze horrek bazuen, bistan da, klase erroa. Bistan da, akituak ziren.

Aztergaia: bistan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh1601 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

adib: bistan adb. Ageri-agerian. Ik. begi bista. Zauri asko bistan ditu. Bistan dago bi alde dituela teoria horrek. Aspaldidanik aurkitu dute filosofoek bistan dagoena ez dagoela beti argi. || Erdibanatze horrek bazuen, bistan da, klase erroa. Bistan da, akituak ziren

bistan izan 2266.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bistan izan 874.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bistan sarreran.

bistara
adb. Begien aurrera. Orain bistara azaldu zaigu lehen gordean zegoena. Eta lehen pasatu zen gertakaria orain gertatzen ari balitz bezala ematen dute ikusliarren bistara.
Loturak

Aztergaia: bistara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bista sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Orain bistara azaldu zaigu lehen gordean egona.

bistaratu, bistara/bistaratu, bistaratzen
da/du ad. Bistara etorri; bistara eraman. Malkoak bistaratzen zaizkio begietan. Diru publikoaren kudeaketa okerraren trapu zikinak bistaratzen dituen kazetaria. Kaleak hiru dimentsiotan bistaratu daitezke Google Maps-en.

Aztergaia: bistaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bistaratu, bistara(tu), bistaratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bistaratu, bistara, bistaratzen

bistaratze
iz. Zerbait bistara ekartzea edo eramatea. Gaitz hauen guztien bistaratzeak eta prebentzioak eguneroko ekintza sindikala eskatzen du. Bistaratze pantaila.

Aztergaia: bistaratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh143 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bistaratze formarik.

bistaratze 22: Argia 3 (“Agerikoa denez, kulturaren bistaratzeak eskatuko du lanik handiena”), Berria 3 (“Horregatik, filmak badu salaketatik, baina batez ere bistaratze lana egin du zuzendariak”), EiTB 2 (“Egungo eta iraganeko argazkiak, Gipuzkoako argazki eta irudien bistaratzea”), Elhuyar (“Virtualware koen esanean, bistaratzearen ikusgarritasunak, ibilbide guztiaren interaktibotasunak eta soinu inguratzaileak sentsazio zirraragarria sortzen dute”), Espainiako Gobernua (“Madrilgo Superkonputazio eta Bistaratze Zentroko (CesViMa) Magerit”), Laneki 11 (“Aukera honekin, krokisaren balio lehenetsiak alda daitezke, eta krokiseko objektu jakin batzuen bistaratzea kontrolatu”, “monitorizazioa, bistaratzea, erregistroa eta operazioa“), UEU (“Foro, blog eta Chat en erabilerak komunitate itxura ematen dio irratiari eta nahiz eta komunitate sentimendu hori hedabidearen ezaugarri klasikoetako bat izan, gaurko eta atzoko irratiaren arteko ezberdintasuna, zentzu horretan, erkidego horren bistaratzean datza”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu bistaratze formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bistaratze-pantaila (TN, pantalla de visualización; Industria), bistaratze-sententzia (TN, sentencia de visualización; Industria), bistaratze (visualización, representación visual; Informatika).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

bistatik alde egin
du ad.-lok. Begien aurretik joan edo urrundu. Kapa bildu bere inguruan eta bistatik alde egin zuen bizkor. Hobe duzu bistatik alde egitea nire hezurrak hazi eta osatu baino lehen.

Aztergaia: bistatik alde egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: aldegin hori dena batera idatzita agertzen da.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): horrela idatziko da.

bistatik galdu
da/du ad.-lok. Begien aurretik joan edo aldendu. Bistatik gal, gogotik gal. Herria eta herriko lurrak bistatik galduz gero. Bistatik galdu arte ez nizkion begiak gainetik kendu.

Aztergaia: bistatik galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bistatik kendu
da/du ad.-lok. Begien aurretik kendu. Ik. paretik kendu. Duela 40 urte bezala, orain ere jendeak auto zaharrak bistatik kendu nahi ditu. Horiek guztiak bistatik kendu behar dira.

Aztergaia: bistatik kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bistatu, bista/bistatu, bistatzen
1 du ad. Urrutian ikusi. Ik. begiztatu. Iparraldean Goizueta, ekialdean Ezkurra eta Basaburua, hegoaldean Larraun eta mendebaldean Areso eta Berastegi herriak bistatu daitezke.
2 du ad. g. g. er. Apaindu.

Aztergaia: bistatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bista(tu), bistatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

1 g.g.er. apaindu. 2 urrutian ikusi.

bistaz ezagutu
ad.-lok. Ikuste soilez ezagutu. Bistaz ezagutzen zuen, baina sekula ez zuen harekin hitz egin. Haietako bat bistaz ezagutzen zuen.

Aztergaia: bistaz ezagutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E117]: maiz erabili beharrekoa.

 - Erabakia: BAgiria (1996-04-26): esapidea sartzea erabaki da.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper