11 emaitza bihar bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

bihar
1 adb. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunean. Bihar etorriko da. Bihar goizean, arratsaldean. Bihar bertan. Gaur eta bihar. Bihar zortzi joango dela. Bihar zortzi gertatu zen. Omenaldia bihar hamabost izango da. Bihar osteguna da.
2 adb. Etorkizunean. Egun zutik, bihar hilik.

Esaera zaharrak

Arrats gorri, bihar oskarbi.

Aztergaia: bihar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bihar arte, biharko 1 izlag.: biharko lanak. 2 adlag.: biharko utzi dugu lana.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bihardanik, bihar edo etzi, bihar-etzi, bihartik .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

bihar arte, biharko, etab.

bihar arte
1 Ez dut bihar arte ikusiko.
2 (Agur esateko esapide gisa). Bihar arte, Jainkoak nahi badu.

Aztergaia: bihar arte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihar edo etzi
adb. Egunen batean; lehenago edo geroago. Bihar edo etzi, ezkontzen zarenean. Bihar edo etzi aurki naiteke zure beharrean. Gure bide onari ahal den arte eutsi, damu izan ez dadin bihar edo etzi. Bihar edo etzi ugariago sor litezkeen euskaldunak zeuzkan gogoan.

Aztergaia: bihar edo etzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

bihar-etzi
adb. Batez ere bizk. Bihar edo etzi. Bihar-etzi guztiok hil behar dugu.

Aztergaia: bihar-etzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

biharamun
1 iz. Aipatzen den egunaren ondotik datorren eguna. Biharamunean Errezil aldera atera zen. Gainez egin behar du pozez; biharamunean dator, ordea, hotzaldia. Biharamun goizean joango zela. Pazko biharamunean. Santa Ana biharamuna. Ez zaitezte ardura biharamunaz. Biharamun arte ez zion hitzik esan. Biharamunik ez dela izango zuentzat.
2 iz. Jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. Ik. bestondo. Egun zoroen ondorea, biharamuna eta gorputzaldi txarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: biharamun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biharamon : 83 ager. (B: 17; G: 24; IE: 4; EB: 14; EgAs: 24); biharamun : 72 ager. (B: 1; IE: 24; EB: 32; EgAs: 15)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: biharamuneko.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

bai tradizioan eta bai gaurko erabileretan bitara ageri da: biharamun eta biharamon. Zalantzazko kasuotan, Euskaltzaindiaren lehendiko erabakia da hobestekoa.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

biharamunago, biharamuneko

biharamunago
iz. Ipar. Biharamunaren ondoko eguna. Biharamunean eta biharamunagoan ere.

Aztergaia: biharamunago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz. 'biharamunaren ondoko eguna'.

biharamuneko
1 adj. Biharamuneko lana.
2 adb. Indarrak biharamuneko berritzen.
Loturak

Aztergaia: biharamuneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihardanik
adb. Bihartik aurrera.
Loturak

Aztergaia: bihardanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-danik/-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

biharko
1 adj. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunekoa; etorkizunekoa. Biharko eguna pasatu, eta igandean etorriko da. Biharko lanak. Biharkoaz ez axola izan.
2 adb. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunerako; etorkizunerako. Biharko utzi dugu lana. Biharko egingo du. Gaur egun alaia da, utz ditzagun negarrak biharko.
Loturak

Esaera zaharrak

Atzoko hazia ez da biharko uzta.

Aztergaia: biharko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 izlag.: biharko lanak. 2 adlag.: biharko utzi dugu lana. / Ik. EArauak 20: "hau da Euskaltzaindiaren erabakia: Idazleen erabilera eta deklinabideko egituratze formala kontuan hartuta, garbi dago betiko dela forma egokia Euskal Herri osoari begira eta aditzondoa + ko forma dela hobetsi beharrekoa. Hortaz, gaurko, biharko... bezalaxe, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira aditzondoentzako hobesten direnak".

biharko egun
iz. Gaurko eguna bukatzen denean hasten den eguna; etorkizuna. Biharko eguna ez da segura. Biharko egunaz ez dugu bizi behar kezkaz.

Aztergaia: biharko egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHARKO EGUN (AN-5vill-egües-ilzarb; SP, Lar; bierko e. AN-olza). Ref.: Bon-Ond 153; Gte Erd 63. Día de mañana; (fig.) (el) futuro. "Biharko eguna, le jour de demain" SP. "(El día de) mañana" Lar y Añ. "Biharko eguna ederra izanen da, la journée de demain sera belle" Dv. "Biarko eguna pasatu eta igandean etorriko da (AN-5vill)" Gte Erd 63. Biharko eguna ezta segura. SP Imit I 23, 1 (Ch, Mst biharko egun). Nondik dakit biharko eguna ikhusiko dudala? He Gudu 165. Biaramonean ardurarik ez artu, zeren biarko egunak berea ekarriko duen. Lard 384. Etzazuela kuidadoik iduki biarko egunaz. Echn Mt 6, 34 (Hual, Samper, IBk, IBe bi(h)arko egunaz; Lç biharamunaz, Dv, Ol, Leon, Or bi(h)arkoaz). Biarko egunaz ez degulako bizi bear kezkaz. Inza Azalp 144. Irakastetxe nausi-nausietan ikasi ta ikasi dabiltzan gaztiak eztabiltz jakintza-zaletasunaitik, biarko egunian dirua irabaziko daben itxaropenaitik dabiltz. Kk Ab II 108. Aski da gaurko egunaz ardura izatea; biarko eguna etortzean, orduan izango duzu biarko ardura. Ir YKBiz 135n. Biarko eguna, neretzat, zuretzat bezin ereska baitzait. Zait Sof 122. Ikusiko duzue deus makhurrik gabe iraganen dugula biharko egun eder hori. Lf Murtuts 24. Alkoholak hilik dago. Biharko egunik eztu ikusiko. Arti Ipuin 81. Jaiotza zoriontsuagoa, mantenu obea, segurantza aundiagoa eta beregatik biarko egunerako abantaillak eta onurak besterik ez. Vill Jaink 161. Ez dedilla biarko eguna pasa, liburu oiekin auzi ageria egiteke. Berron Kijote 72.

adib: biharko 1 adj. Biharko eguna ez da segura. Biharko lanak. Biharkoaz ez axola izan. [s.u. bihar]

biharko egun 110: Deia 2, Elkar, Berria 58, EiTB 20, Jakin 2, Argia 6, Erlea 2, DiarioVasco 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biharko egun 67: Berria, Herria, Asisko Frantzizko, Joan Mari Irigoien, Elizen arteko Biblia, Juan Garzia, Jon Alonso, Xabier Etxaniz, Josu Zabaleta, Joan Mari Irigoien, Anton Garikano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da biharko sarreran; ‘etorkizuna’ adierakoa ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa biharko sarreran.

bihartik
adb. Bihartik hasiko dira poliziakideak batera eta bestera. Bihartik aurrera ez da ez koiperik, ez gurinik, ez margarinarik izango. Bihartik hilaren 16ra bitartean.
Loturak

Aztergaia: bihartik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper