1 emaitza besterendu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

besterendu, besteren/besterendu, besterentzen
da/du ad. zuz., ekon. Zerbaiten jabetasunaz mintzatuz, besteren batengana igaro edo igaroarazi. Ondasunak besterendu ditu.

Aztergaia: besterendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

besterendu, besteren(du), besterentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

besterendu, besteren(du), besterentzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Familia horri dagokionez, honako ohar hauek guztiak ageri dira: "besterendu | EArau: besteren(du), besterentzen. da/du ad. besterenganaketa* e. besterentze besterendu arautuaren gain eratuak (besterentze, besterentzaile) hautatu dira, zalantzekin, ez erabilerak agintzen dituelako, baizik erregularrak eskaintzearren. besterenganatu, besterengana(tu), besterenganatzen. da/du ad. h. besterendu. besterenganatzaile* e. besterentzaile. besterentzaile besterentze" Proposamena: beti modu berean jokatzea, "e." marka jarriz (ez batzuetan "h.", eta beste batzuetan "e."); Besterenganatu eta horren familiakoak jasotzen direnean, ez du ematen koherentziaz jokatzen denik, batzuetan hobetsi besterik ez delako egiten, eta, beste batzuetan, beste ordain batzuk erabil daitezen gomendatzen delako. Konponbide bera hartu beharko litzateke beti".

 - [E208]: "besterenganaketa: hitz hau, hurrengoa bezala, erabat zuzena eta erabilia da, ordez proposatzen dena ez bezala. Testuinguru batzuetan gainera, ezin ordezka daiteke besterentze-rekin, besterenganatu ere ezin da besterendu-rekin ezin ordezka daitekeenez. Izan ere erdarazko enajenar eta alienar bi kontzeptu ezberdinak dira eta euskaraz ere bereizi behar izaten ditugu. besterenganatu. Ez dago besterendu-ri hobe ipini beharrik, Bi hitz ezberdin dira".

 - [E208]: "besterenganatzaile: gauza bera. Besterentzaile azken orduko asmakeria da, besterenganatzaile zaharrago eta erabiliagoaren kaltean".

 - [E116]: "hemen arazo bat baino gehiago, nahiz denak lotuak izan. AUk dio koherenteago dela beti 'e' jartzea, eta ez batzuetan 'e' eta beste batzuetan 'h'. Arrazoia, nire ustez, hau da: 'ez egoki' jo daitezkeen hauen artean, besterenganatu sarrerak baditu besteek ez dituzten lekukoak (Mitxelena tartean). Horregatik onartu du, segur aski ere, lantaldeak, bigarren mailan bada ere, alboan baitugu tradizio handiagoa duen eta dagoeneko onartua dugun besterendu. Beraz, nik hau ez nuke aldatuko. 'Besterenganaketa'ren ordez, besterentze proposatzen du lantaldeak. Arrazoi bakarra da besterentze regularra izatea, ez besteak baino lekukotasun gehiago izatea. Lekukoak ikusirik, bistan da 'besterenganaketa' gehiagotan ageri dela, baina adibide guztiak buletin ofizialetakoak dira, itzulpenak hortaz (hauetako asko Arabakoak, ez dakit nik Gipuzkoan edo Bizkaian nola erabiltzen duten kontzeptu hau). Gauza bera gertatzen da besterengatzaile hitzarekin ere. Ez dut azken hitz honen arrastorik ere aurkitu, inon ere. Kontua da zer den nahi duguna: - tradizio handiagoa duen besterendu hitzetik abiatu, eta honen analogiak onartu, nahiz lekukotasunik ez izan, eta horiekin batera besterenganatu ere ontzat eman. Hau da lantaldeak egin duena - besterenganatu gaitzetsi eta 'h' jarri beharrean 'e' jarri (hau da AU). Beraz, orduan besterendu eta honen eratorriak bakarrik onartuko genituzke. - besterendu eta besterangatu, biak maila berean onartu, eta hortik sortzen diren eratorriak ere (XK) -azken aukera: besterendu eta besterenganatu bakarrik onartu, eta besteei buruz ez esan ezer ere. Nire proposamena: guztia kontuan harturik, lantaldearena onartu".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "besterendu, besteren(du), besterentzen du ad.: ondasunak besterendu ditu; besterenganaketa* e. besterentze; besterenganatu, besterenganatu, besterenganatzen da/du ad. 1 kezkak besterenganatu zituen. 2 Zuz. Ekon. e. besterendu; besterentzaile; besterentze. (Lantaldeak egin behar duen lana: beretu/bereganatu/berenganatu; geuretu/geureganatu; hiretu; hireganatu; niretu/nireganatu; zuretu/zureganatu; guretu/gureganatu... HAUEN ERREGIMENAK AZTERTU ETA LEHENBIZIKO ITZULIAN ESANDAKOAK ZUZENDU".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper