4 emaitza berme bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

berme
1 iz. Inoren hitzaren edo zorraren erantzukizuna hartzen duen pertsona. Egia honen lekuko edo berme ene seme Agustin ematen dut. Jainkoa zure hitzaren berme hartzea. Zuetarik bat hemen geldi dadila berme eta besteak doazela bihiarekin etxera. Haren berme sarturik eta haren zorra bere gain harturik.
2 iz. Emandako hitza jango ez dela edo zorra kitatuko dela segurtatzen duen gauza. Ik. abal; erres;  + seinale 4; bahi; fidantza. Ordainketaren bermetzat bahia uzten da. Diodanaren berme sendo askia da Schuchardten itzulpena. Ziur naiz, eta Jesu Kristoren hitza berme dut, ez naizela errebelatuko. Suhitzat hautatu du Uztaritzeko semea, dohainik hoberenen urrezko bermea. || Parisko auzitegi batek zortzi mila euroko bermepean libre utzi du euskal presoa. Auziaren larritasuna dela eta, bermepeko askatasunik ezin zaiola eman ebatzi du epaileak.
3 iz. Produktu baten fabrikatzaile edo saltzaileak hartzen duen erantzukizuna, denbora jakin batez produktu horren behar bezalako funtzionamendua ziurtatzen duena. Ik. garantia. Hozkailuak urtebeteko bermea du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: berme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Azpisarrera moduan, bermedun jar daiteke. 3000 Hiztegiak badakar hori, eta, adibide moduan, "bermedun kreditua" aipatzen du. Mujikaren Hiztegi zaharrak ere jasotzen du, eta orobat Euskaltermek, ekonomia eta enpresaren arlorako'.

 - [E116]: 'nahi duzuen bezala. Testuetan ez da ageri, eta horren arabera ez genuke sartu behar. Baina beharbada oso erabilgarria da, eta holakoetan sartu izan ditugu. Nire zalantza da ez ote den espezializatuegia, eta agian beste toki batean ez duen agertu behar. Ez dut iritzirik'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK lantaldea'.

berme emaile, berme-emaile
iz. Bermea ematen duen pertsona edo erakundea. Ik. abal emaile. Egoera horretan, berme-emaileak bere ondasunekin egin beharko dio aurre zorrari.

Aztergaia: berme-emaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

HBLk 3. itzulian bermatzaile proposatua.

LBeh (2016-10-26): berme(-)emaile 32: Consumer 19 (adib.: “Banku-maileguek argi esaten dute berme-emaileari eskatuko diotela ordaindu gabe dagoen zorrari aurre egin diezaiola, eta hark ezin izango diola uko egin ordaintzeari, nahiz eta zordun nagusiek ondasunak badauzkatela frogatzeko modua eduki”), EiTB 4 (adib.: “Hamas Egiptok Gazarako aurkeztutako bake plana onartzeko prest dago, baina berme-emailea Turkiak izan behar du eta, nazioarteko tropen ordez, behatzaileek egon behar dute akordioa betetzen dela ziurtatzen”), Berria 4 (adib.: “Suediako Gobernuak ziurtatu du ez duela dirurik jarriko Saab salbatzeko, nahiz eta prest zegoen Koenigseggen erosketan laguntzeko, Europako Inbertsioetarako Bankuak onartutako 400 milioi euroko maileguaren berme emaile gisa”), Jakin (“Gainera, aurreko Jaurlaritza eta Juan Joxe Ibarretxe bera, proiektuaren sustatzaileak eta berme-emaileak izan dira”), Argia 4 (adib.: “Egungo tertulianoek Auzitegi Gorena justiziaren berme-emaile dela diote. Baina Estatua Auzitegi Gorenaren eta Konstituzionalaren gainetik dago. Gure aurkako auzia horren lekuko da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: berme(-)emaile , 3: Xabier Olarra (adib.: “Ez dut berme-emailerik behar, erantzun zuen, zeren nire hitza ematen ahal baitizut”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bermatzaile (4).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu berme(-)emaile formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es garante / fr garant: Elhuyar: bermatzaile, berme-emaile / NolaErran: berme / Zehazki: bermatzaile, sendesle / Labayru: erantzule, bermatzaile, berme- | abal-emaile, ihardesle, kaiero / Adorez5000: erantzule, bermatzaile; abal-emaile.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa berme sarreran.

bermea ezarri
du ad.-lok. Oraingoa ez da auzitegiak inputatuari bermea ezartzen dion lehen aldia. Bilboko auzitegi batek 40.000 euroko bermea ezarri du Lur Maitea taldeko bi kideren aurka.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bermea ezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bermeotar
1 adj. Bermeokoa, Bermeori dagokiona.
2 iz. Bermeoko herritarra.

Aztergaia: bermeotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-04-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: '(bermeoar) bermeotar | H: Onomastika batzordeak argitzekoa'.

 - [I202]: 'bermeoar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia)'

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'Onomastika batzordea'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper