8 emaitza berde bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

berde
1 adj. Urdinaren eta horiaren arteko kolorekoa, belar hezearen edo muskerraren kolorekoa. Ik. orlegi. Hosto berdeak. Begi berdeak. Zelaiak berde agertzen zaizkigu.
2 adj. Heldu gabea; ihartu gabea. Gari berdea. Fruitu berdeak eta helduak. Sagar berdeak. Uztai-gaia berde den artean okertzeko. Aspaldi, artean gazte eta berde nintzela.
3 adj. (Larruazalaren koloreaz mintzatuz). Maisu gehienak kolorez berde askoak. Buru handiduna, iletsua, beltzaran berde samarra.
4 adj. Eguraldiaz mintzatuz, gogorra, euritsua.
5 adj. Lizuna, lohia, lotsa gutxikoa. Esango dituztela hitz berdeak eta eman kontseilu gaizto lasaigarriak. Kontu eta ipuin berde zantarrak.
6 iz. Kolore berdea. Berdea, itxaropenaren kolorea. Berde iluna, argia. Berdez margotu.
7 iz. Berdetasuna. Mendien mazelak ez dira larrutuak inon, inon ez dira erreak; halako berde bat badute, begiarentzat ezin eztiagoa.
8 iz. Landare berdea, ihartu gabea, bereziki bazka berdea. Ik. artaberde. Gero arbiak egin abuztuan, eta negu guztirako berdea ganaduentzat; han ez zen beste berderik, eta negu luzea izaten zen.
Azpisarrerak

Aztergaia: berde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma

berde berretsi da, nagusitua baita

Jatorrizko forma

berde, orlegi, musker

berdegune
iz. Hirigune batean dagoen parke, lorategi edo kidekoa. Hau da Europako hiriburuen artean berdegune gehien duena.

Aztergaia: berdegune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berdegune 11 aldiz ageri da, EB (E. Knorr, Kirolak eta ikuskariak, Lan intelektualerako oinarrizko teknikak, GAO 1990 4, AAO 1989 4).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berdegune : DFrec 6, AB38 7, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 3; berde gune : DFrec 1; berdeleku : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berdegune eman dutenak: HiruMila, ElhHizt, Casve EF (berdegüne), PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

berdekeria
iz. Gordinkeria, lizunkeria. Berdekeria eta hizkera gaiztoa.

Aztergaia: berdekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'gordinkeria, lizunkeria'.

berdel
iz. Itsas arraina, sardina baino handiagoa, ur-azalean baltsetan bizi dena eta jateko ona dena (Scomber scombrus). Jose Migelen batela, txitxarroa eta berdela.
Azpisarrerak

Aztergaia: berdel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Scomber scombrus.

berdeletan
adb. Berdelak harrapatzen. Potin txiki batean lau laguntxo, berdeletan.
Loturak

Aztergaia: berdeletan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BERDELETAN * Bagagoz, bagagoz illunabarrean, potin txiki baten lau laguntxu, berdeletan, Orioko aurrean. Ag Kr 89.

LB: 10 “Ibili gara berdeletan eta masakratu egin dugu, txitxarroa ere bai, sardina... denak horretara badoaz, ba azkenean ez du balio” (Argia); EPG: 5 “Behin Arcachongo Itunarenak eginda, ordea, berdeletan hasi dira».” (Berria);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Labayru: 0; Adorez: 0.

Bestelakoak

berdel iz. Itsas arraina, sardina baino handiagoa, ur-azalean baltsetan bizi dena eta jateko ona dena (Scomber scombrus). Jose Migelen batela, txitxarroa eta berdela. Berdeletan: berdel harrapatzen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta, baina komeni da adibidea osatzea.

berdetasun
iz. Berdea denaren nolakotasuna. Goiko zeru horien urdintasun zoragarria eta lurraren berdetasun ederra. Bere gaztaroko lorea eta berdetasuna iraganez gero. Adinaren berdetasunean.

Aztergaia: berdetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berdetsu
adj. Tokiez mintzatuz, landare berde asko dituena. Larrean zebiltzan, toki berdetsuetan.

Aztergaia: berdetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Larrean zebiltzan, toki berdetsuetan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berdexka
adj. Berdearen antzekoa, berderantz jotzen duena. Ik. berdats. Euli mehe, luze, berdexka bat.

Aztergaia: berdexka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

berdaxka (Anab Eusk); berdeska (fB Olg; fB Ic III; Erkiag BatB); berdexka (MEIG IX); berdezka (Alzola Atalak); berdiska (Ur Dial); berdizka (Etxba Eib) / berdais (It Dial; Ip Dial)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berdeska : (6: EB); berdexka (6: guztiak Mikel Lordarenak, Euskal Herriko onddoak (IV eta V); berdail (1: EB); berdal (1: EB); berdezka (1: EB); berdotz (1); ferdail (1: IE).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: berdeska (1). AB38: berdazka (1), berdeska (6), berdexka (1), berdoxta (1). AB50: berdaska (1). HiztEn: berdaska; berdats (Ipar.); berdekara; berdeska. Ik. berdaska; berdetsu; berdexka. Ik. berdaska. LurEn: berdats; berdaxka; berdetsu. Euskalterm: berdeska.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Bizkaialdean -skaatzizkia bizirik dago, eta inork ezin behar gaitzake, nahitaez -xka adierazgarri edo txikikari hori erabiltzera. Guk berdeska, horiska edo gorriska esaten dugu normalki. Gipuzkoan guztiekesaten al dute -xka? Ezezkoan nago; aitzitik, ene ustez -ska forma da hedatuena" (1995-01-25)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper