62 emaitza bera bilaketarentzat - [1 - 62] bistaratzen.

bera1
1 det. Lehen nolabait aipatu den izenaz ari garela adierazteko erabiltzen den erakuslea. (Mugatua). (Izen horrek ezin dezake beste erakuslerik ez kasu atzizkirik har). Goizean eskale bat etorri da ogi eske, eta arratsaldean eskale bera diru eske. Elizan ikusi duen emakume bera ikusi du gero plazan. Liburu hauek egile berarenak dira. Aitak ere gauza bera esan dio. Beti janari berak jaten. Bigarren saria ere idazle berari eman diote. Bertso bat ardoari buruz zortziko txikian, eta gero beste bat urari buruz bertso mota berean. Era berean erantzun. Bezperako arropa zahar berak zeramatzan. Gaur ere orduko asmo berei jarraituz.
2 det. (Dagokion izenak adierazten duen pertsona edo gauza, zernahi egoeratan azaltzen dela ere, bat bakarra dela adierazteko). Ik. bat 2. Bi sariak idazle berari eman dizkiote. Mikelek eta Anek ohe berean lo egin zutelako.
3 (Dagokion izen sintagmaren ondo-ondotik, eta hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz, indargarri gisa). Lehendakaria bera (eta ez ordezkari bat) etorri zen. Egileak berak eman dizkit. Egileari berari galdetuko diot. Euskaldunek berek dute errua. Etxean bertan —ez atarian edo baratzean— hil zuen. Egun hartan bertan hil zen. Burua jasotzeko imintzioa egin zutenetik bertatik. Egiptora bertara eraman zezatela.
4 (Leku edo denborazko adizlagun baten ondo-ondotik). Ik. bertan. Han bertan gertatu zela. Orain bertan. Handik bertatik. Hara bertara. Hantxe berean hilotza erori zen.
5 (Izenordain gisa). Ik. eurak. Baina zertako sartzen naiz ni zure laudorioen aipamenetan?; berak dira bere buruz asko gora mintzo. —Alkatea eta Etxenagusia al dira? —Bai, berak dira. Nola baliatzen zituen haurrak, hauei manatuz berek gogoz ikasi otoitz eta egiak gero etxean gurasoei errepika ziezazkieten. Berak eta ez bestek erabaki behar duen auzia. Orduan, goiz edo berandu, hori bera egiten du berak ere. Berari gertatuak soilik kontatzeko. Berarengan daude ontasun guztiak. Berarekin egon ginenean. Eta Errege Magoek eman zizkioten haurrari berekin ekarri zituzten gauza balios guztiak.
[Oharra: indargarri gisa erabiltzen denean izen sintagma baten ondo-ondotik, Mendebaldeko euskalkietan, leku-denborazko kasuetan, bertan, bertara, bertatik eta bertako formak erabiltzen dira, eta Iparraldean eta Goi-nafarreraz, berean, berera, beretik eta bereko formak: egun hartan bertan hil zen (Mendebaldean), egun hartan berean hil zen (Ekialdean).].

Esaera zaharrak

Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste. Beldurra bera zaldi. Erbia duenak eraikitzen, ez du beti berak hiltzen. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Idi berari goldea. Kaparrak itzala begitsu, bera iduritsu. Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen. Zaharreria, bera da eritasun.
bera2
1 adj. Biguna, samurra. Ik. beratz. Lerraren zura lehenengo urteetan gizena eta bera; gihartuta oso ona eta iraunkorra. Urak batzuk dira gogor, besteak bera. Azala bera zuelako. Ohe bera onean etzatea.
2 adj. (Pertsonez mintzatuz). Bihotzez apala eta bera zen. Aita maite, urrikaltsu eta bera.

Esaera zaharrak

Otsoa haz nezan [=hazi nuen], berak jan nenzan [=jan ninduen]. Zura berago, harra barrenago.
bera berez
adb. Bere kabuz, bere gisa. Ipinarazi omen zuen hartza lau oinen gainean, bera berez bizirik balego bezala. Berak berez egin zituen ikasketa guztiak.

Aztergaia: bera berez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berez sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

bere kabuz, bere gisa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

berak berez egin zituen ikasketa guztiak.

beraganatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, beraganatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bereganatu].

Aztergaia: beraganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beraganatu* e. bereganatu.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

forma hobesteko-indartzekoak bereganatu, ne(u)reganatu, ge(u)reganatu, etab. dira, ez beraganatu, neuganatu, geuganatu, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: ""Ne(u)reganatu" aipatzen da. Eta "ni(re)ganatu"? "Nere" ez, baizik "nire"" (1994-08-02)

beragarri
adj./iz. g. er. Beratzen duena.

Aztergaia: beragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

beraiek
1 izord. Berak; haiek berak. (Pluraleko forma, pertsonez edo gauzez mintzatuz). Ik. eurak. Berak egiten ez bazuen beraiek ezabatuko zituztela mehatxu egin zioten. Erakusketak Pirinioetako hizkuntzen ezaugarrietako batzuk eta beraien historiaren adierazpen garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen ditu. Esan beraiei niri esan didazuna.
2 Berak. (Izen sintagma baten eskuinean, eta hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz, indargarri gisa). Gazteei beraiei emango zaie hitza. Gaztelaniara bikoiztuta ere estreinatuko dute, aktoreek beraiek ahotsa jarrita. Agiri horiek beraiek Auzitegi Nazionaleko beste bulego batera iritsi zirenean.

Aztergaia: beraiek

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak aztertzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

berauek forma aztertzean proposatua, berau eta berori ageri diren bezala.

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

EGLUk argituko ditu erabilerak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Hau dela-eta, aipatu beharra erabilera okerra ari dela sartzen: "gurasoek *beraien ('beren' esateko) seme-alabak maite dituzte"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

berain
lok. zub. Hala ere. Berrogei gizonen indarra, hik berain baduk.

Aztergaia: berain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan berhain : O Po ("Ezi eztuket berhain asperrik, ioan' enea zenbait hil-errik, lupean, air' edo zeruan, derakustano den lekuan"); Normandie ("Eztizügü hobenik, Sira, Hebe egonik batere. Berhain bataillatzeko ezkütüzü kapable"); RolTrag ("Berrogei gizonen indarra, hik berhain badük"); StJul 42 ("Eta aldiz deüs ere, berhain ageri eztüzü"); Etch ("Zure ezpiritü unestak beiteizü lüza-erazten, areta berhaiñ bazenakike, zük, dama gazter minzatzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

F. Krutwig-ek erabiliak dira 9 berhain : "Berhain, erori lur-iaubeen ta kompradoreen arrastuak, orain ere, egoiten badagoz, burgeseria bai badago, ta hiritargo ttipiaren era-aldatzea ia-ia hasirik baizik ezta"; "Berhain ekhintza hunen hedatzea alderdiaren bizitzaren demokratizakuntzatik ditxeka"; "Ezta diffizil gizon batek zenbait egintza ongi egin dezan, berhain bizi osoan egintza onak eta nehoiz ere kalterik ez egitea hau zaila bai bada"; "Berhain hauxe ere ez zen exêgêsi tekhnikoa baizik"; "Berhain, ezein ere gizon ez zegoenagatik, hara joan zen".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berain : Casve EF ('cependant'), PMuj DVC ('no obstante, sin embargo, con todo, aún así, de todos modos'). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

hala ere.

berainez
adb. Batez ere zub. Berez. Lur beltz gizen bat da, berainez aberats.

Aztergaia: berainez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

berez.

beraizik
adb. Berariaz. Okerreko bidea hartu zuen, baina beraizik eta jakinez.

Aztergaia: beraizik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

berariaz.

berakatz
iz. bizk. Baratxuria. Berakatz burua. || Tentela bezain ergela duzu, ez gatz ez berakatz.

Aztergaia: berakatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'baratxuria'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: berakatz-zopa .

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. Ik. baratxuri

berakatz atal, berakatz-atal
iz. bizk. Baratxuri atala. Osagaiak: 2 lupia, 5 patata, perrexil sortatxo bat, 5 berakatz atal (...).

Aztergaia: berakatz-atal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERAKATZ-ATAL (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Iz ArOñ; Elexp Berg. Diente de ajo. "Berakatz-atala lakoxea da mutil ori, ese muchacho es muy fino [...] (Vc)" A EY III 291. "Berakatz atala baño zintzuagua, loc. con que se encarecen las buenas cualidades de una persona. Berakatz atala baño zintzuagua urten detsa artu eban andriak" Etxba Eib. Atsotxu bat egoan [...], berakatz-atala baiño zintzoago ta eguzkia baiño goiztarragoa. A Ezale 1897, 149. Emakume au alper-usain bakoa da, beargin suarra, ekiña, berakatz atala baiño fiñagoa. Erkiag BatB 151."Berakatz-atala gizon nai emakuma zintzo, maratz, langilla, etxerakoagaitik esaten da" A Ezale 1897, 318b. Gizon basto ardandegi-zale batek emazte langille, maratz, berakatz-atala makillaka ausi ausi egiten dabela. A BGuzur 152.

adib: berakatz iz. Bizk. Baratxuria. Berakatz atala. Berakatz burua. || Tentela bezain ergela duzu, ez gatz ez berakatz.

berakatz atal 1, Jakin (“Berakatz atal bat ekartzea nahi duzu?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu berakatz atal formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa baratxuri(-)atal forma bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berakatz sarreran.

berakatz zopa, berakatz-zopa
iz. Baratxuri zopa. (Pluralean nahiz singularrean erabiltzen da). Porru salda nahiz berakatz zopa. Goizaldera berakatz zopak jan genituen.
berakatz(-)atala baino ...-ago
Norbaiten dohainak (bereziki lanerako dohainak edo zintzotasuna) azpimarratzeko erabiltzen den esapidea. (fin, zintzo eta kideko izenondoekin). Behargin suharra da, berakatz atala baino finagoa. Atsotxo bat, berakatz atala baino zintzoagoa eta eguzkia baino goiztiarragoa.
berandu gabe
adb. Berandu baino lehen, lehenbailehen. Berandu gabe etxeratu ginen hirurok. Eta, berandu gabe, goazen polizia-eleberri honen egilearekin.

Aztergaia: berandu gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERANDU GABE. Pronto, sin demora. Obedi ezazu emeki, kontra ihardetsi gabe; berehala, berandu gabe; arraiki, grinatu gabe. "Promptement, sans retardation". SP Phil 248. Nola beárden aditu Jangoikoaren boza edo inspirázioa, ta obeditu berealá berandugábe. LE JMSB 510. Tolosako jujeak nun diren, eta nun behar-bada presondegia, jakinen dugu orai berandu gabe, ni beldur. JE Ber 47. Martak ordea, berantu bage ta zalantza bage esaten du. Or Mi 136. Eta berandu gabe, goazen polizia-nobela hunen egilearekin. AIr in Izeta DirG 9. Berandu gabe etxeratu giñan irurok. BBrand 89.

berandu gabe 7: Berria 5, Argia, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berandu gabe 74: Herria 4, Berria 4, Karlos Zabala 14, Joan Mari Irigoien 17, Gotzon Garate 7, Elizen arteko Biblia 4, Fernando Rey, Asisko Frantzizko, Patxi Zubizarreta, Iñaki Mendiguren, Marzel Etxehandi, Xabier Montoia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berandu sarreran eta gabe sarreraren 4. adieran.

berandu(ra) arte
adb. Berandu arte kalean.
berandu1
1 adb. Ohi den, egoki den, behar den uneaz geroago. Ik. belu. Anton. goiz. Berandu etxeratzen denean. Berandu dabil. Heldu zen, baina berandu. Berandu da. Berandu duzu. Oso berandu. Goiz edo berandu egia nagusi aterako da. Ni goizegi heldu nintzen; bera, aldiz, beranduegi. Presidente berriak, beranduenez, 2006ko otsailaren 7an hartuko du kargua.
2 adj. Berandukoa, berandu gertatzen dena. Gau beranduan. Lur guztia goizetik arratsalde berandura euriz asea.
berandu2, berant/berandu, berantzen
du ad. Batez ere Ipar. Berandutu. Ez dezazula berant bekatua uztea. || (nor osagarririk gabe). Jaun esposak berantzen baitzuen, logaletu ziren guztiak eta lokartu. Eta berantzeaz damu hartzen baitute.
Azpisarrerak
beranduago
1 adb. Ohi den, egoki den edo behar den uneaz geroago. Beranduago ere afaldu beharra egokitzen duk makina bat aldiz. Gauean, hamarrak edo hamaikak aldera, sarritan beranduago ere bai. Eguzkiak bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten zituen. Inoiz baino beranduago jaiki zen egun hartan.
2 adb. Geroago. Egun batzuk beranduago. Hil zen hura baino hogeita hamar urte beranduago. Besteak baino beranduago heldu nintzen. Apirilaren hogeita bosta baino beranduago. Beranduago, hamabigarren mendean, festa hori ospatzen hasi ziren.
Loturak

Aztergaia: beranduago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt; Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394. Después, más tarde, posteriormente. "Plus tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A. "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v. GEROAGO. Franko bezütian ezi sortzepenaren legarrak dirade dütügün min güziak ta herioa zorren pakazalia, batzütan lehenago, berzetan berantago. Egiat 239. Esperánza kunplibedi, / ez espéra berantágo. LE Kop 213. Badira gazte guraso onen umeak, ondo aziak, doktrina ederki dakitenak zortzigarren urterako, oek komulgatu bear dute. Beste batzuek dira beranduago ere doktrina ez dakitenak. Mg CC 214. Beranduago erdietsi zuen [gizonak], nekazaritza eta abelzaintza sortu ondoren batez ere, lanbide bereziak hautatzeko astia. MIH 285. / (Con término de comparación explícito, o con cuantificador). "30 segundo beranduago (V-m, G-azp), berantago (BN-arb), 30 segundo geroago (V-arr-m)" Gte Erd 279s. Apirillaren ogei ta bosta bañan berandubago. Sor Bar 70. Zortzi egun berantago [...] urkhatu zuten. Elsb Fram 79. Billaldira besteak baño beranduago eldu zan atsotxu batek. Ag Kr 134. Ordulauren beranduago eldu izan bazan Bermeoko txalupea, danak ittoko zirean. Echta Jos 92. Hanitzez berantago egina izan omen du aitzinalde hura, dena ere ez garaitikoari eman zen molde beretan. JE Ber 22. Burdinori-aldia berriz bosteun urtez beranduago asi eta milla urtean iraun zuan. JMB ELG 63. Esaiozu, datorren ostegunean, toki ontantxe bertan, illun-aurrean, itxogingo diodala; baña ez dedilla etorri iñolaz ere zortzirak baño beranduago. TAg Uzt 254. Egun batzuek beranduago, berak eziñ antz eman zion nolatan ill ez zan. JAIraz Bizia 58. Beren hizkuntzan dute Irlandarrek kultura hori mintzerazi nahi ukan, Europako erresuma erran delako "argituek" asko berantago segitu behar zuten bide bat horrela erakusten zutelarik. Mde Pr 226. Handik askoz, askoz beranduago, laztantze hori amaitu zuenean. Mde HaurB 73 / (Con zenbat eta o en construcción equivalente). Berandurik berandura baño konfesetan eztanari, guztiz astun, eta garratz egiten jaka konfesetia, eta zenbat eta berandubago, ainbat eta astunago. Astar II 222. Xara berantago eta aphalago helduko da. Dv Lab 370. Zenbait kristauk zerua bezala; hara joan nahi, baina zenbat eta beranduago, hobe. MIH 363 / Más tarde (de lo habitual, de lo debido, de lo convenido, etc.). Jaiki bortz orenetan, non edo osasun eskasak, edo arduran baino berantago etzan izanak, edo bertze zenbait arrazoin onek eztuen pixka bat berant-arazten. Dh 48. Segurago da hori, bainan arbola gibelatzen da; berantago heltzen da gero. Dv Lab 380 / (Todavía) más tarde. Beránt áski dá, ta ez útzi / ez nazála berantágo, / ezi ez iltzeas iltzen nágo. LE Kop 214. Nagusia berandu jaikitzen zan, / beranduago morroia. Urruz Urz 36. --Ai amalau legua! Zuk dituzu kulpak. Ez gera beñere alleatuko, burnizko bidian ez jartzeko seta orrekin. --Bai; lepo ezurra austeko eta berandubago alleatzeko. Sor AuOst 73. Amaika bidar gau beranduan uritik bota zituen nekazariak asi oi ziran Lokatzan, beranduago, enbidoka ta ordagoka. Ag G 324.

adib: ezer asko (Ezezko esaldietan). Asko. Hirurogeita hamabost urte; ezer askoren faltarik ez daukat maldan behera erortzeko. Ez da ezer asko, baina, hasteko, nahikoa. Beranduago etorri izan bagina ere, ez genuen ezer asko galduko. || Ez dut ezer askorik egin. Gaztetan adiskide minak izan ginen arren, ezer askorik ez nekien nire lagunaz. [s.u. ezer]

beranduago 2057.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beranduago 557.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adierak aztertzea komeni da (cf OEH, geroago adiera).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ago leku-denborazkoekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berandu sarreran.

beranduan
adb. Berandu. Txit beranduan bihurtu zen etxera.
Loturak

Aztergaia: beranduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berandu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

berandu.

beranduko
adj. Berandu egiten dena, berandu gertatzen dena. Ik. berankor. Badakizu nolakoak izaten diren beranduko lanak. Gure hasierak berandukoak izan ohi dira, guztiok dakigunez.
Loturak

Aztergaia: beranduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

beranduraino
adb. Berandu arte. Ohean datza beranduraino.
Loturak
berandutik berandura
Oso noizean behin. Konfesatzen dira bakan-bakan eta berandutik berandura.
Loturak

Aztergaia: berandutik berandura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berandu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

berandutu, berandu/berandutu, berandutzen
1 du ad. Atzeratu (denboraz mintzatuz), geroratu. Ea berandutu duen agindua betetzea.
2 du ad. (nor osagarririk gabe). Hain zuzen ez zegoen basoa urruti, eta ez zuen berandutu han sartzen bizkaitar neskatxa garbiak. Uste baino gehiago berandutu zuen ilobak; baina azkenean agertu zen bi poliziakiderekin.
3 da/du ad. Zerbaitetarako egokia edo ohikoa den edo zerbaitetarako ezarri den ordua edo denbora pasatu, atzean gelditu. (du aditza denean nor osagarririk gabea da). Tira goazen, berandutzen ari duk eta. Berandutu baino lehenago beste leku batera iritsi beharra naiz. Berandutu eta gero mutila etxeratzen ez zela ikusita bere bila irten ziren batean. Berandutu egin baitzen. Berandutu zuenean.
4 zaio ad. Bizkor gaitezen, berandutuko zaigu bestela. Berandutu behar zaizu mezatarako. Hostoak kimatzen berandutu zaizulako amaren beldur ote zara? Zoazte, berandutu egingo zaizue bestela.

Esaera zaharrak

Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbaitua.

Aztergaia: berandutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berandutu, berandu(tu), berandutzen. du eta zaio ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

berandutu, berant / berandu, berandutzen

berandutxo
adb. adkor. Berandu. Ik. beranduxko; berantxe; beranxko. Berandutxo heldu naiz gaur, bai. Hori ere berandutxo egin zuen.

Aztergaia: berandutxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"berandutxo habilela uste diat"

berandutze
iz. Atzeratzea, berandu heltzea, berandu ibiltzea. Badakizu berandutzerik txikienak ere nolako estutasunak ematen dizkidan. Haren berandutzeak harriturik nauka.

Aztergaia: berandutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

beranduxeago
adb. Apur bat beranduago. Uste baino beranduxeago nator.

Aztergaia: beranduxeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERANTXEAGO (-txigo S; beranxago R-uzt), BERANDUXEAGO. Ref.: Lrq (berant); Un poco más tarde. "Berantxigo, un peu plus tard" Lrq. "Beranxágo, un poco má t." Iz R 394. Guziá dágo órtan, joátean óngi eméndik; dela goixágo, déla berantxágo, guti doáie óntan. LE Ong 76v. Osasunik hazkarrena maiz flakatzen dute, batzutan laster ere bai, eta bethi kasik berantxago bederen bai. Dh 198. Belhar meta berotuko da goitxago edo berantxago, nolako trenpua duen. Dv Lab 125. Badaki Jainkoarentzat ari dela, badaki Jainkoa goizxago edo berantxago helduko zaiola. Laph 238. Hortakotz eman zen lazakeriari; eta berantxago, sartu soldadu. Jnn SBi 90. Zer laguntza, zer indarra eztukezu berantxago zeok moldaturikako aphez andana baten ganik! Prop 1904, 171. Gero Izpuran, Madalenan berantxago, Donazaharre-Maiderrenean azkenik. Barb Sup 179. Ardandegitik beranduxeago zetorrelako. Etxeg in Muj PAm 22. Uste bañon beranduxeago netorrek. Alz Ram 105. Uste baño beranduxeago iritxi. Anab Poli 109. Egun ontan oitura zuan baño beranduxeago jeiki zan Kalixto. TxGarm BordaB 82. Beranduxeago medikua etorri zan. JAzpiroz 211.

beranduxeago 62: Aizu 2, Deia 2, Elhuyar 2, Consumer, HABE, Berria 17, EiTB 23, Jakin 2, Argia 6, DiarioVasco 6; Ez dugu aurkitu berantxeago formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beranduxeago 36: Berria 6, Pello Zabala, Xabier Etxabe, Iñaki Zabaleta, Harkaitz Cano, Jon Muñoz, Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide…; berantxeago 1, Herria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia. Sarrera gisa jasotzekoa geroxeago bezala.

beranduxko
adb. adkor. Berandutxo. Aurten, atuna, beranduxko agertu da gure eskualdean. Gu, egia esan, ari gara eginahalean, beranduxko haatik, orduko makurrak zuzentzen.

Aztergaia: beranduxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

berangar
1 adj. Berangokoa, Berangori dagokiona. Ik. berangoztar.
2 iz. Berangoko herritarra.
berangoztar
1 adj. Berangokoa, Berangori dagokiona. Ik. berangar.
2 iz. Berangoko herritarra.

Aztergaia: berangoztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-02-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'berangoztar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'Onomastika batzordera'.

berankor
1 adj. Berandukoa, beranta. Ik. berantiar. Anitz engainatzen ohi du arratsaldeko urrikalmenduak, penitentzia berankorrak. Andre Madalen Arnotegiko, ai, enara berankorra.
2 adj. Berandutzen duena. Jainkoa, berankor bada ere, ez da ahanzkor.

Aztergaia: berankor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Ala "berantkor?"" (1994-08-02)

 - [K204]:  berankor: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berankortasun
iz. g. er. Berankorra denaren nolakotasuna. Oso berankorra da euskal literatura; berankortasun hori ez da alde batetik bakarrik: bi aldetatik da.

Aztergaia: berankortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

berant
1 adj. Ipar. eta naf. Berandukoa, berandu gertatzen dena. Ik. berankor; berantiar. Anton. goiztiar. Lore beranta. Aza berantak landatu ditugu. Txori beranta.
2 adb. Ipar. eta naf. Berandu. Berant jin. Zu beti berant ibiltzen zara.
3 iz. Ipar. Berandutzea, atzeratzea. Banekien egun eta oren bakar baten beraren berantak galtzen ahal gintuela. Heldu zen hiru orenen berantarekin. Berantak ez gaitu izutzen.

Aztergaia: berant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. izond.: aza berantak landatu ditugu

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. izond. ("aza berantak landatu ditugu")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'nire ustez hau oso kontu argia da. Guk 'izond' paratu genuen lehenbiziko itzulian, baina hori bezainbat erabiltzen dugu aditzondo gisa. Nire proposamena hau da: berant Ipar. eta Naf. 1. adond.: zu beti berant ibiltzen zara 2. izond.: aza berantak landatu ditugu. 3 iz. Ipar.: berantak ez gaitu izutzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'ontzat eman da, adond.barik adlag. jarrita: berant Ipar. eta Naf. 1 adlag.: zu beti berant ibiltzen zara. 2. izond.: aza berantak landatu ditugu. 3 iz. Ipar: berantak ez gaitu izutzen'.

berantarazi, berantaraz, berantarazten
du ad. Ipar. Berantzera behartu. Jaiki bortz orenetan, non eta osasun eskasak, edo arduran baino berantago etzan izanak, edo bertze zenbait arrazoi onek ez duen pixka bat berantarazten.

Aztergaia: berantarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berantarazi, berantaraz, berantarazten. Ipar. du ad.

berantarbi
1 iz. Berandu hazten den arbia.
2 iz. Pertsonez mintzatuz, berandu iristen dena. Hara gure berantarbia!

Aztergaia: berantarbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

berantardi
iz. Ardi beranta.

Aztergaia: berantardi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ardi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardi beranta.

berantaxuri
iz. Axuri beranta.

Aztergaia: berantaxuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-axuri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

axuri beranta.

berantetsarazi, berantetsaraz, berantetsarazten
du ad. Norbaitek beste norbaitengan, zerbaitetan atzeratzeagatik, urduritasuna sorrarazi. Eta Jainkoak ez al die bere hautetsiei zuzenbidea emango, berari gau eta egun oihuka ari zaizkionean?, berantetsaraziko al ditu?

Aztergaia: berantetsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berantetsaraz, berantetsarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

berantetsi, berantets, berantesten
du ad. Berandu dela uste izan; zain egoteaz aspertu edo kezkatu. Ik. luzetsi. Pixkaren bat berantetsirik geunden noiz ikusiko plazaren erdian. Behar dugu, bada, eskatu eta eskatu beti, ez aspertu eskatzeaz eta ez berantetsi eskatua. Ez zaitugu berantetsi, badakigu berantiarra zarela. Banoa, etxekoek ez nazaten berantets. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Azkenean agertu zitzaien izar berantetsi hura.

Aztergaia: berantetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berantetsi, berantets, berantesten. du ad.: banoa, etxekoek ez nazaten berantets.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berantetsi, berantets, berantesten

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"banoa, etxekoek ez nazaten berantets"

berantevillar
1 adj. Berantevillakoa, Berantevillari dagokiona.
2 iz. Berantevillakoko herritarra.
berantgarri
adj. zah. Berantarazten duena. Lehia gaitza, berantgarri.

Aztergaia: berantgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-nt+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

berantiar
adj. Beranta; berandutzen duena. Ez zaitugu berantetsi, badakigu berantiarra zarela.

Aztergaia: berantiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: berantiar 24.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

berantkor
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, berantkor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. berankor].

Aztergaia: berantkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. berankor.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Ala "berantkor?"" (1994-08-02)

 - [K204]:  berankor: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berantordu
iz. Beranduko ordua. Nik erran bezala egiten baduzu, berantorduak ez zaitu atzemanen.

Aztergaia: berantordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berantxe
adb. Ipar. Berandutxo. Abiatzen gara orduan haiek garbitzen; baina berantxe, ezen ordukotz aziendek odolean sartua zuten izurria.

Aztergaia: berantxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

beranduxko.

berantzagi
iz. g. er. Legamia, altxagarria.

Aztergaia: berantzagi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

legamia, altxagarria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "altxagarri [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

berantze
iz. Atzerapena, epean atzeratzea. Obedi ezazu berehala, berantzerik gabe.

Aztergaia: berantze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

atzerapena.

beranxko
adb. Berandutxo. Aurten atuna beranxko agertu da gure eskualdean.

Aztergaia: beranxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

beranduxko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]:  beranxka, beranxko: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berarazi, beraraz, berarazten
du ad. Beratzera behartu.

Aztergaia: berarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beraraz, berarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

berariaz
1 adb. Ondorio jakin bat lortzeko asmoz, borondateak eraginda, ez oharkabez edo ustekabean. Ik. nahita; apropos;  + propio; espresuki 3; espres 3. Ura bota zioten, ez dakigu berariaz ala ustekabean. Berariaz egin. Biderik txarrenetatik neraman berariaz, gaitz egitearren. Gizon hau, berariaz ari ez bada, eroa duk.
2 adb. Aipatzen den helburuaz soilik edo bereziki. Ik. espresuki 1. Anton. bidenabar. Lau Aldundiek euskara indartzeko berariaz sortutako erakundea. Horretarako berariaz eratu eta sortuak diren foroetan.
3 adb. Beren-beregi izendatuz edo aipatuz. Ik. esanbidez; izendatuki; espresuki 2. Esana dago, berariaz esan ez bada ere, hizkuntza idatzia astiroago aztertu dugula ahozkoa baino. Era berean, 260. artikuluak berariaz aipatzen du (...).
Azpisarrerak

Aztergaia: berariaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berariazko.

berariazko
1 adj. Borondateak eraginda egin dena, ez oharkabez edo ustekabean. Berariazko lege hausteak eta oharkabekoak.
2 adj. Aipatzen den helburuaz soilik edo bereziki egin dena, edo zerbaitetarako bereziki sortzen edo erabiltzen dena. Gai horiei buruzko berariazko liburuen premia. Lan hori egiteko behar den berariazko tresna.
3 adj. Beren-beregi izendatuz edo aipatuz adierazi dena. Ateratzeko baimen berariazkorik gabe. Bederatzi hilabeteko epea igaro eta ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, aurkeztutako eskaera ezetsi egin dela ulertu ahalko da.
Loturak

Aztergaia: berariazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
beraska
iz. Abaraska.

Aztergaia: beraska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-16 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

beraska, breska [beraska hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

h. abaraska.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. aberaska

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Hemen ere erle bat behin ere esku artean erabili ez dutenek esan beharko digute erlazainoi zein hitz erabili behar dugun. Aski frogaturik dago, erlazantzaren euskal bibliografian abaraskadela, alde handiz gainera, erlazainok erabiliriko berba berezia, seguraski Bizkaiko abao, abai hitzekin lotua" (1995-01-25)

 - [E301]: aberaska [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

beraskoaindar
1 adj. Beraskoaingoa, Beraskoaini dagokiona.
2 iz. Beraskoaingo herritarra.
berastegiar
1 adj. Berastegikoa, Berastegiri dagokiona.
2 iz. Berastegiko herritarra.

Aztergaia: berastegiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'berastegiar | H: Onomastika batzordeak argitzekoa. berastegiar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia)'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'onomastika batzordera'.

beratar
1 adj. Berakoa, Berari dagokiona.
2 iz. Berako herritarra.

Aztergaia: beratar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-02-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'beratar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua)'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'onomastika batzordera'.

beratasun
iz. Bera denaren nolakotasuna. Ik. biguntasun; samurtasun. Haren bihotz jainkozkoaren beratasunagatik. Burdina goriaren beratasuna.

Aztergaia: beratasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berati
adj. Ipar. g. er. Bihozbera.

Aztergaia: berati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ti/-bera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihozbera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "errexki beratzen den norbeit [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

beratu, bera/beratu, beratzen
1 da/du ad. Bigundu. Ik. bigundu. Anton. gogortu. Eguzkiak beratzen du ezkoa eta gogortzen lurra.
2 da/du ad. Zerbait, denbora batez, uretan edo beste isurkariren batean murgilduta eduki; bereziki, janariak uretan edo beste isurkariren batean bigundu. Ik. mazeratu. Babarrunak, bakailaoa beratzen jarri. Zopak esnetan beratu. Ogi puskak beratuta jaten zituen. Arropa lixiban berotu eta beratu baino lehen.

Esaera zaharrak

Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake.

Aztergaia: beratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beratu, bera(tu), beratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beratu, bera, beratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

beratz
adj. lap. eta naf. Bera, biguna. Ik. belaxka. Emazteki minbera eta beratza. Tipula beratza. Janari beratzak. Besoak zabalik hartu dute kritikoek, bai beratzek eta bai zorrotzek.

Aztergaia: beratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bera, beratz

Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta Naf. 'bera, biguna'.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

beratz forma berretsi da, beratx zerbait erabiliagoa izan arren, diferentzia nabarmena behar baita lehendiko erabakia aldatzeko

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  LN ipini otoi, ez Ipar.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): onartu egin da.

berau
1 izord. Batez ere Heg. Bera; hau bera. (Pertsonez edo gauzez mintzatuz). Has gaitezen ezkontzatik, berau baita familia berri baten hasiera. Azentziak ez du inor behar alboan, hizketan aritzeko; beronek asmatzen ditu galderak eta erantzunak. Kanpotik Euskal Herrira datozen haurren eta berauek jasotzen dituzten familien berri izango dugu ostegunean.
2 Batez ere Heg. (hau-ren saileko erakusle baten eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz, indargarri gisa). Ik. bera1 4. Hau berau gertatzen da arbolen hostoekin, gariarekin eta arroparekin. Liburu honen beronen zenbait atal, gainetik irakurtzean.
[Oharra: hau-ren kasu-marken sistema berarekin erabiltzen da].

Aztergaia: berau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

EGLUko argibideak jasoko dira, erabilera-banaketez

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

beraz
lok. Dagokion esaldia aurrekoaren ondorio dela adierazten duen hitza. Ik. bada; hortaz. A, B baino handiagoa da; beraz, B, A baino txikiagoa da. Zordun zara; ordaindu egin behar duzu, beraz. Bere diruak han zituen oso-osorik; ez dute, beraz, ebasteko hil. Bego, beraz, nor berean. Errege zara, beraz? Batzar bat bildu zuten, beraz, irtenbide bila egoera atsekabetsu horretatik.

Aztergaia: beraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
beraztasun
iz. Beratasuna. Badakigu Spinoza moralista zela oroz gainetik eta ez daitekeela zinezko moralistarik beraztasun izpi bat gabe.

Aztergaia: beraztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.-Naf.; ik. beratasun

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): beraztasun eta beraztu kendu dira.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper