19 emaitza beltz bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

beltz
1 adj./iz. Kolore guztien artean ilunena; ikatzaren kolorekoa. Ikatza bezain beltza. Belea bezain beltza. Gau beltza. Begi beltzak. Leize-zulo beltza. Ilunpe beltzen artean, haatik, agertu zitzaigun argia. Ikazkin beltzak, sakela zuri. || Zapi handi bat, beltz-beltza. || Beltz guztiak ez dira ikatzak, ez zuri guztiak irinak.
2 adj./iz. Bere motako edo kidekoak baino ilunagoa dena. Tabako beltza.
3 adj. Beltzarana. Eguzkia hartu eta oso beltza dago.
4 adj./iz. Azala beltza duen giza arrazakoa dena. Emakume beltza. Afrikako beltzei. Jazz-kantari beltza. Beltzen dantzak.
5 adj. Arraza beltzeko jendeari dagokiona. Musika beltza.
6 iz. Karlisten artean, liberala; erregetiarren artean, anarkista. Donostia beltzen eskuetan zegoela. Bozkatzeko aitzinean, anitz egunez, aitak semeen kontra, semeak aiten kontra, zuriak beltzen edo gorrien, eta azken hauek zurien kontra ikusi dira.
7 iz. mus. Zuriaren erdia balio duen musika-nota. Bemolak eta kortxeak, beltzak eta zuriak.
8 iz. Kartetan, txanka, zaldia eta erregea.
9 adj./iz. Guztiz tristea, negargarria, zorigaiztokoa. Berri beltzak. Hain burutapen beltzak. Egun beltza izan zen hura. Ezerezaren gau beltzean. Beltz dago nire arima hiltzeko heineraino. Dena beltz ikusi, iruditu. Oraindik beltzena entzuteko hago.
10 adj. Literatura-generoez edo zinemaz mintzatuz, krimenen inguruko giro iluna erakusten duena eta indarkeriazko gertaerak ezaugarri dituena. Genero beltzaren ezaugarriak dituzte ipuin horiek. Zinema beltzak hainbeste maite dituen galtzaile inozo bezain arriskutsuak baliatu ditu Lumetek.
11 adj. Doilorra. Ez nuen uste hain bihotz beltza zuenik. Gorputzez baino arimaz beltzago. || Traidorekeria beltza. Lurpeko eliza batzuetan biltzen ziren, ez tirano beltzen eskuetaratzeko.
12 Belztasuna. (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa). Zuk ezagutzen dituzu, udaren edertasuna eta neguaren beltza.
13 iz. Jukutria. Beltza egin didazu eta ez dizut berehalakoan barkatuko.
14 iz. Kolore beltza. Beltzez jantzirik. Soinekoa beltzez tindatua. Haren oinetakoen beltz distiratsua.

Esaera zaharrak

Ikazkinarekin beltz, errotazainarekin zuri. Zartagin zaharrak pertzari: utikan, beltz hori!.

Aztergaia: beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beltz Negra (figura musical). LzM EEs 1912 (“Neurketa-eredurako artzen dan eres-neurriya laukua [compasillo] da, eta laukua deitzen diyot eres-neurri ontan lau beltz sartzen diralako; bikuan [binario] bi beltz sartzen dira. Lau ordez irukuan [tres por cuatro] iru beltz sartzen dira”), beltx Negra (figura musical). Or Poem (“Onela, musikan bezala, lau beltx, naiz iru beltx bi kakodunekin, naiz bi beltx lau kakodunekin. "Cuatro negras, o tres negras con dos corcheas, o dos negras con cuatro corcheas").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beltz Musika (“Irakasleak estudioaren datu teknikoak emango ditu: Tempoa: Andante. / Konpasa: 2/4. / Erritmo irudiak: beltza eta beltzaren isilunea. / Notak: do, re, mi, sol”, “Konpasa: 2/4. / Erritmo irudiak: beltza eta zuria. / Notak: do, re, mi, sol”, “Kantatzerakoan semi eta beltz esango dugu”, “Datu teknikoak aipatuko ditugu: / Tempoa: = 69 / Konpasa: 4/4. / Erritmo irudiak: kortxea, zuria, beltza eta beltzaren isilunea. / Tinbrea: besoak eta putz egitea”, “Ikaslea zoruko pentagramaren ondoan jarriko da. Irakasleak lau beltz kantatuko ditu hurrengo tonuok erabiliz: do, re, mi, fa, sol, la”, “Erritmo irudiak: beltza, kortxea, zuria, beltzaren isilunea eta zuriaren isilunea. / Notak: do, re, mi, fa, sol, la. / Konpas guztietako pultsazioak zenbatuko ditugu”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beltz: HiztEn, LurE // Euskalterm: beltz (negra), beltz-konpas / beltzeko konpas / lau-lauko konpas / lauko konpas (compás a la negra).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

beltz: EuskHizt, EskolaHE, ElhHizt (eta beltz-isilune adib. gisa), HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): negra; fr (DLLF): noire; en (Collins): crotchet; it (S. Carbonell): semiminima; de (Langenscheidts): Viertelnote.

Bestelakoak

Ik. beltz sarrerako adieretan "7 iz. Mus. Zuriaren erdia balio duen musika nota".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "kolorea bai eta gogoa beltz [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [K201]: "beltzak: karta jokoan txota, zalduna ta erregea" (2003-05-15)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Beltz: ez dakit ez ote den ñabardura bat sartu behar. Iparralean beltxa, mulato eta beltza, negro dira'.

 - [E116]: 'Ez dut uste, hala ere, arrazoi aski den bereizketa hori egiteko. Beltx txikigarri gisa erabiltzen da, edo hipocorístico gisa ere. Nik ez nuke inolako eragozpenik izango Afrikako ume txiki batzuk beltzak direla, eta ez beltzak, esateko. Guk bederen hola ibiltzen dugu hitz hau. Edo norbait, ilunkara baldin bada, beltxa dela esateko. Horretaz gain, beltz arruntaren sinonimo huts bezala ere erabili izan da literaturan. Holako bereizketak egiten hastea arriskutsua ikusten dut ez baita, inola ere, datu nahiko bereizketa onartzeko. Beraz, nik bakean utziko nuke kontua: nahi duenak erabil dezala, eskura baitu'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'ez sartzea erabaki da'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: beltz 1 iz. eta izond. 2 iz. Mus. ‘Zuriaren erdia balio duen musika-nota’. Eta AS gisa: nobela beltz

beltz-beltz egin
da/du ad.-lok. Erabat belztu. Meatzetik beltz-beltz eginik etorri dira.

Aztergaia: beltz-beltz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-02-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-10-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

zapata beltz-beltzak modukoak ez ditugu jaso.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

beltz(-)beltz(a) egin 'belztu' adierako 4">Zab Gabon ("Ez, jauna, ez, esan nion bekozkoa beltz beltz eginda"), Elsb Fram ("arnoa eta aguardinta baino kafea lakhetako zakotela, lau, bost, zazpi, bederatzi kafe prisetaraino hartzen naski hertzeak beltz beltza egin arteraino!"), Arb Igand ("Igandeko egun hura guzia xeminei garbitzen iraganik beltz-beltza eginak, akhituak, goseak"), Barb Leg ("Españolek eliza bi aldiz errerik, beltz beltza egin da"); beltz(-)beltz (eta beltz[-]beltza 8, bal-baltza 1, baltz-baltz 1) adlag. eta atributu gisa: Dv Lab ("Asentuak beltz-beltzak daude, zokho guziak herrautsez eta amaraunez betheak"), Zby ("Laster dute zerua / ezartzen beltz beltza"), HU Zez 4 ("Iturri batzuetarik ura bero-beroa eta beltz-beltza heldu da", "herri guzia multzora bildua, beltz-beltza menditarrak eta oro jautsirik", "Alta, bada, mundu bat zen; Apezpikuaren Baionako hirian lehen aldikotz sartzean baino anitzez jende gehiago; karriketan koka ahala, ikus ahala urrun, beltz beltza oro", "Begia kukutua; ezpainaren erdian baino gehiago beltz-beltza azkenerat"), Ag Kr ("Arpegia ta paparra ta eskuak eta dana bal-baltzak eukazan"), JE 2 ("ja bi orenetako ikus zitazken hiru erregebideak beltz beltza gizonez estaliak", "bidea zabaltzen zaiku handizki eta beltz-beltza leuntzen, xuxen-xuxena luzatuz urruneraino"), Barb 2 ("bulhar batzu gaitzak athorra hartarik beltz beltza ageri", "Españolek eliza bi aldiz errerik, beltz beltza egin da eta eta beltz beltza egon"), JEtchep ("Eta ordu berean zerua ilhuntzen hasi zunan, beltz beltza jartzen"), Alzola Atalak ("Dana gorri-gorri eta baltz-baltz"), Xa EzinB ("nik deraukat hortxe esne garbi, / honek kalte eta gaitza, / ene axala xuri dago ta / honen barnea beltz-beltza"); beltx beltxik adizlagun-distribuzioan 1, Or Eus ("Erleak asi dira, beltx beltxik, / billatuz beren tegia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baltz-baltz egin 1, Zubk ("Billa ba dator, iruron artean baltz-baltz eginda laga bear genduke"); beltz-beltz atributu 1, P. Zubizarreta ("Ama txuri-txuri dago eta aita beltz-beltz eta gorbata batekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beltz-beltz : AB38 1 ('ennegrecido completamente'), HiztEn (adib. batean, "eguzki asko hartu duzu eta beltz-beltz zaude") // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beltz-beltz : EuskHizt (beltz beltz, adib. batean: "Zapi handi bat, beltz beltza"), ElhHizt (adib. batean: "beltz-beltza etorri zen oporretatik"), Lh DBF (tout noir), PMuj DVC ([caballo] hito, completamente negro); bel-beltza : PMuj DVC (muy negro, eta bel-beltza izan: renegrear, negrear intensamente) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

bikoiztapen mugakoa dirudi; jasotzekotan, ondokoak jaso litezke: beltz-beltz egin eta beltz-beltza adlag. Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  beltz-beltz | F: bikoiztapen mugakoa dirudi; jasotzekotan, ondokoak jaso litezke: beltz-beltz egin eta beltz-beltza adlag. Ipar. Egia esan ez dut desberdintasun handiegirik ikusten honen eta gorri-gorri edo zuri-zuri".

 - [I202]: "beltz-beltza: Naf marka sartu".

 - [E116]: "Bi arazo dago hemen. Lehenik, sartu behar den erabaki behar da. Sartzea erabakiz gero ' beltz-beltz egin' eta ' beltz-beltza adlag. Ipar' sartu behar diren erabaki behar da. Eta horiek sartuz gero, azkenekoari Naf marka jarri behar zaion edo ez. Lantaldeak ez du garbi ikusten zer egin behar den. MAk dio ez dagoela desberdintasunik beltz-beltz eta gorri-gorri edo zuri-zuri bezalakoen artean. Ni ere iritzi berekoa naiz. Holakoak sartuz gero hiztegiak sarrera gehiago izango du, baina ez dut uste adibide nahiko badugun batzuk sartu eta besteak baztertzeko".

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): "beltz-beltz egin da/du ad. meatzetik beltz-beltz eginik etorri dira".

beltza gertatu
ad.-lok. Zorigaiztoko zerbait gertatu. Beltza gertatu da.

Aztergaia: beltza gertatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BELTZA GERTATU Suceder una desgracia. "Beltza gertatu da (G-azp-goi, AN-gip)" Gte Erd 285

LB: 0; EPG: 0; ETC: Ingelesen denboraldia beltza gertatzen ari da (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Labayru: 0; Adorez: 0

Bestelakoak

beltz 9 adj./iz. Guztiz tristea, negargarria, zorigaiztokoa. Berri beltzak. Hain burutapen beltzak. Egun beltza izan zen hura. Ezerezaren gau beltzean. Beltz dago nire arima hiltzeko heineraino. Dena beltz ikusi, iruditu. Beltza pasatu, gertatu: atsekabe bat gertatu. Oraindik beltzena entzuteko hago.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da beltz sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beltz eta gertatu sarreretan.

beltza pasatu
ad.-lok. Zorigaiztoko zerbait gertatu. Beltza pasatu zitzaidan atzo hondartzan: ez zizkidaten, bada, arropa guztiak harrapatu!

Aztergaia: beltza pasatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BELTZA PASATU (-au V-arr-gip). Suceder una desgracia. "Beltza pasau, uste eztako bat edo ezbehar bat gertatu. Beltza pasau jatan atzo plaian. Etxosten ba erropa guztiak arrapau..." Elexp Berg. "Baltza pasau da (V-arr-gip)" Gte Erd 285. Cf. BELTZAK PASATU.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Labayru: 0; Adorez: 0.

Bestelakoak

beltz 9 adj./iz. Guztiz tristea, negargarria, zorigaiztokoa. Berri beltzak. Hain burutapen beltzak. Egun beltza izan zen hura. Ezerezaren gau beltzean. Beltz dago nire arima hiltzeko heineraino. Dena beltz ikusi, iruditu. Beltza pasatu, gertatu: atsekabe bat gertatu. Oraindik beltzena entzuteko hago.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da beltz sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beltz eta pasatu sarreretan.

beltzaile
adj. Norbaiten izen ona belzten duena. Salatari, beltzaile, Jainkoaren etsai.

Aztergaia: beltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+tz-.

beltzak ikusi
ad.-lok. Gaizki eta larri ibili. Ik. gorriak ikusi. Beltzak ikusi beharrak ziren, gizagaixoak. || Gorriak eta beltzak ikusita mundu honetatik joana.

Aztergaia: beltzak ikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELTZAK IKUSI. Pasar apuros, dificultades. "Istillu beltzak ikusi zituen (AN-gip), beltzak ikusi (V-arr)" Gte Erd 277. v. GORRIAK IKUSI. Oso abaildua dago, latzak eta beltzak ikusten bizi da errukarriau. A Ardi 99s. Inglaterrarengandik, beltzak eta gorriak ikusi bear izan ditu. Ldi IL 167. Ok beltzak ikusi bearrak ziren, gizajoak. Izeta DirG 95. Igo-aurretik edo ondotik, gorriak eta beltzak nola ikusi izan zituzten. Berron Kijote 169. Alejandro zana, gorriak eta beltzak ikusita mundu ontatik joana. Albeniz 31.

adib: beltz 9 adj./iz. Guztiz tristea, negargarria, zorigaiztokoa. Berri beltzak. Hain burutapen beltzak. Egun beltza izan zen hura. Ezerezaren gau beltzean. Beltz dago nire arima hiltzeko heineraino. Dena beltz ikusi, iruditu. Beltza pasatu, gertatu: atsekabe bat gertatu. Beltzak ikusi: oso gaizki edo larri ibili. Oraindik beltzena entzuteko hago.

beltzak ikusi 14 (gehienak gorriak eta beltzak ikusi): Berria 5, EiTB 2, Jakin 2, Argia 4, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beltzak ikusi 11 (gehienak gorriak eta beltzak ikusi): Berria 2, Aingeru Epaltza 2, Jose Morales, Fernando Rey, Patxi Zubizarreta 2, Xabier Mendiguren Elizegi, Harkaitz Cano, Jon Muñoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, hedatua eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beltz sarreran.

beltzaran
adj. Arraza zurikoa izanik, azala edo ilea iluna duena. Haren ahizpa beltzarana zen. Beltzarana, eguzkiak errea, arrotz itxurakoa. Ileak beltz bezain ugari, larrua beltzaran.

Aztergaia: beltzaran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
beltzarandu
da/du ad. Azala beltzaran jarri. Eguzkitan beltzarandutako lepoak. Beltzarantzeko olioak.

Aztergaia: beltzarandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beltzaran(du), beltzarantzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

beltzarazi, beltzaraz, beltzarazten
du ad. Belztera behartu.

Aztergaia: beltzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beltzaraz, beltzarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

beltzatu, beltza/beltzatu, beltzatzen
da/du ad. Batez ere bnaf. eta naf. Belztu.

Aztergaia: beltzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

LBeh (2011-03-03): beltzatu 1, Itxaro Borda (“Badira hargatik ataletan edo bihotzetan geldituko diren gauza zenbait, hala nola Judith Butleren liburuak, Italian zehar beltzatu karnetak, Bizkaia aldean eraman egunak, dastatu amodioak, ukatuak, ezeztatuak eta harilkatu kilometroak lasterkako zapata ubelekin”); belztu 53

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. belztu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

belztu, beltz/belztu, belzten. da/du ad.: oraindik areago beltz daiteke zerua araua da.

Forma lehiakideekin batera berrikustekoa

erabilia da eremu jakin batean.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beltza, beltzatzen.

Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. belztu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Aditz-erregimena

beltzatu, beltza/beltzatu, beltzatzen da/du ad.

Erabileremu dialektala

Batez ere BNaf.

Forma baten adiera(k)

‘belztu’.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'beltzatu, beltza, beltzatzen. da/du ad. Batez ere Ipar. h. belztu. beltzatu: Naf marka behar du'.

 - [E116]: 'Niretako arrotza da, eta autoreak ere Iparraldekoak dira. Izetak ez du biltzen. Beraz, ikusi beharko litzateke Nafarroako zer tokitan erabiltzen den, eta erabiltzen bada, sartu marka hori, jakina'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'hobeki aztertzeko, oraingoz ez sartu'.

beltzaxka
adj. Beltzaren antzekoa, beltzerantz jotzen duena. Begitarte beltzaxka eta tximino airekoa.

Aztergaia: beltzaxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

batez ere B dira epentesidunak (-e- 5 formatan; -i- 4tan) eta IE gabeak: autore banak edo, gehienez ere, bik erabiliak dira beltzezka 1 (NEtx Antz); beltzexka 1 (LMuj BideG); baltzezko 1 (Erkiag Arran); beltzezko 1 (Elzb PAd); baltzezkotu 1 (A BGuzur); baltziska 3 (Laux AB); baltzixka 2 (Gand Elorri); baltzizka 2 (A Txirrist, Etxba Eib); baltzizkatu 2 (AB AmaE); beltxko 2 (FIr eta Lh); belsko (Dass-Eliss GH); belzko 1 (GAlm 1934).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baltzizka B 1 (J. Kerexeta); beltziska EB 1 (I. Aizpurua); beltzaxka EB 2 (I. Sarasola).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beltzaska : HiztEn (ik. beltzeska); beltzaxka : LurE; beltzeska : HiztEn; beltziska : HiztEn (ik. beltzeska); beltzixka : Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: beltxaxka : EskolaHE; beltzaxka : EuskHizt (ik. beltxexka), HiruMila; beltxexka : EuskHizt; beltzezka : ElhHizt; beltziska : HiruMila, Casve EF; beltxka : Lh DBF; belxko : EuskHizt, Casve EF, Lh DBF, PMuj DVC. // Besteak: DRA - PMuj DVC: baltzezka, baltzezko, baltzizka, belzka, belzko // DRA: baltzezkotu, baltzika, baltzikatu, baltzisko, baltzizkatu, beltzixka, beltzka // PMuj DVC: baltzizka, beltzezko, belxka, belxkotu. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: Ik. beltxexka / HiztEn: beltzaska: Ik. beltzeska / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

beltzune
1 iz. Bitarte edo gune beltza. Zuraren beltzuneak. Olagizon bi, ikatzaren beltzunea kendu gabe darabiltenak. Behar-beharrezkoa iruditzen zaie horretarako huts eta beltzuneak ahalik argien eta garbien ikustea eta salatzea.
2 iz. Ubeldua. Ertzainek ikusi zutenean andreak beltzuneak eta kolpeak zituela, gizona atxilotu egin zuten.

Aztergaia: beltzune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
beltzuntza
iz. Ezpara.

Aztergaia: beltzuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: beltzuntz / EuskHizt: - / HiztEn: beltzuntz: Ik. ezpara / LurE: beltzuntz / ElhHizt: ik. ezpara / EskolaHE: beltzuntz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ezpara.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "uli bat [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

beltzurda
iz. Belabeltza.

Aztergaia: beltzurda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. belabeltz / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

belabeltza.

beltzurdin
adj. g. er. Distira urdinak dituen kolore beltzekoa. Beleak moko horia du, luma beltzurdina; begia, berriz, argi eta fina.

Aztergaia: beltzurdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

beltzuri
1 iz. Bekozkoa. Kopeta gorarik dabil oraino, inorengatik beltzuri handirik izan gabe. Beltzuri gogorrean ikusia dugu sartzen.
2 adj. Tristea, bekozkoduna. Antzezlariak ezin hobeak; J. Mason kopetiluna dugu Bruto beltzuria.
Azpisarrerak

Aztergaia: beltzuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: beltzuri egin

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

beltzuri egin

beltzuri egin
ad.-lok. Bekozkoa jarri. Ontasunari begitarte egiten dio eta gaiztotasunari beltzuri. Noizbait etxean norbaitek egin badit beltzuri. || Beltzuri bat ere egin gabe.

Aztergaia: beltzuri egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

beltzurika
adb. Beltzuri eginez. Zeruan ere elkarri beltzurika ari omen dira beti Darius eta Katalin. Ura eskaini zigun: orok ezetz, burua inarrosiz urari beltzurika.

Aztergaia: beltzurika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

beltzuritu, beltzuri/beltzuritu, beltzuritzen
da ad. g. er. Beltzuri egin.

Aztergaia: beltzuritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beltzuri(tu), beltzuritzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper