30 emaitza belarri bilaketarentzat - [1 - 30] bistaratzen.

belarri
1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko.
2 iz. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko gaitasuna. Ume-umetatik dakar horrek belarri ona. Hauspoak baino belarri txarragoak ditu eta ordu guztietan kantari ari da.
3 iz. Zernahi gauzatan, belarri itxura duen zatia. Kirten eta belarri gabeko pitxerrak. Goldearen belarriak.

Aztergaia: belarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

belarri, beharri

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: belarriak berotu, belarri-luze, belarri(-)zulo

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "belarria = hebilla"

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: belarri-belar, belarri-gingil, belarri-mami, belarrira esan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

belarriak berotu, belarri-luze, belarri-zulo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E205]: "berdin" [hots: "zergatik iparraldeko forma hauei bai eta bizkaierari ez?"] (1993-02)

 - [A104]: "Aipatzekoa: "Belarriko min"" (1994-08-02)

 - [E302]: Zergatik belarri-luze eta gero belarrimotz ? Erdaraz maiz egiten ez dugun arren belarriak motz samarrak ditugunok zer gara, belarri-motzak ala belarrimotzak gu ere?" (1994-07-22)

 - [E302]: "Tresnen kirtena edo heldulekua adierazteko (lapikoaren belarriak esaterako) belarri hitza erabiltzen dela aipatu beharko litzateke?" (2003-09-22)

belarri belar, belarri-belar
iz. Sedum generoko landare hosto-mamitsua (Sedum sp. ).
belarri ertz, belarri-ertz
iz. (Belarriaren kanpoko aldea adierazteko). Belarri ertzean, burrunbaka eulia. Paulino Uzkudunek belarri-ertzak epeldu zizkion.

Aztergaia: belarri-ertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELARRI-ERTZ. Borde, contorno de la oreja. Orra non artzai batek / bere etxolatik / zein dan ezagutzen du / belarri-ertzetik. It Fab 150. Belarri-ertzak epeldu zizkan [Paulino Uzkudunek]. MendaroTx 430. Ekaitza datorrelarik, / eguerdia geldi, / belarri-ertzean dabil / furrundakan euli. Or Eus 58. Or, an, zantzulariek Leitzara bidean / eskua sarri dute belarri-ertzean. Ib. 148. Gerrikoaren epelak belarri-ertzak goxatu egiten omen zituen. Zendoia 187. Kontu oriyek allegatzian / arren belarri-ertzeta. Auspoa 39, 12.

belarri(-)ertz 9: Consumer 3 (adib.: “Belarrian sartu dena intsektua baldin bada, baduzu ateratzen saiatzeko aukera, oliba-olio tanta batzuk belarri ertzetik sarraraziz”), Berria, EiTB, Argia 1, DiarioVasco 2, Jakin.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belarri(-)ertz 12: Joxean Agirre 2 (adib.: “Pozik nago, erabat pozik, maite zaitut - esaten zuen eta belarri ertzak miazkatzen zizkidan”), Iñaki Segurola, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano, Jose Angel Irigaray, Joseba Sarrionandia, Iñigo Aranbarri, Lutxo Egia, Inazio Mujika Iraola, Joxerra Garzia, Unai Iturriaga.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri sarreran.

belarri ertzera (esan, salatu...)
ad.-lok. Belarrira (esan, salatu...). Belarri ertzera hitz goxoak esaten.
belarri gingil, belarri-gingil
iz. Belarriaren behealdeko irtengune mamitsu biribildua. Ik. belarri mami. Gazteak urrezko uztai txiki-txiki bat zuen belarri gingilean.
belarri gogorra izan
du ad.-lok. Gaizki edo gutxi entzun. Belarri gogorra dut erlijioarekiko.

Aztergaia: belarri gogorra izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BELARRI-GOGOR. "Belarri-gogorra, (adj.) sin oído musical. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest" Etxba Eib.

LB: 0 / EPG:0 /

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: belarri gogorra izan tener poco o mal oído para la música; oír mal o poco, ser duro de oído belarri gogorra izan arren beti kanturako prest: aunque tiene poco oído siempre está dispuesto a cantar; Adorez: 0; Labayru: belarri gogor 1 adj. sin oído, de mal oído, sin aptitudes cantoras

Bestelakoak

gogor 2 adj. (Hedaduraz). Ur gogorra: edateko ona denak baino gatz kopuru handiagoa duena. Ur batzuk dira gogor, besteak bera. R samurra eta R gogorra. Burua gogorra izan: burugogor izan. Belarri gogorra izan: gaizki edo gutxi entzun. belarri 2 iz. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko gaitasuna. Ume-umetatik dakar horrek belarri ona. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest. Hauspoak baino belarri txarragoak ditu eta ordu guztietan kantari ari da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, bi adieratan (1 gutxi entzutea; 2 musikarako gaitasun-eza izatea).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri eta gogor formetan.

belarri mami, belarri-mami
iz. Belarri gingila. Melissari ezkerreko belarri-mamian kosk egin eta haren hotzikara nabaritu zuen.
belarri zulo, belarri-zulo
iz. Lasto bat hartu zuen gure azeriak eta zakurraren belarri zuloa kilikatu.

Aztergaia: belarri zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

belarri zulora (esan, salatu...)
ad.-lok. Belarrira (esan, salatu...). Ezpeletar batek salatu dit belarri zulora. Zatoz honaxe hurbil, Maria; belarri zulora esango dizut.
belarri-gogor
1 adj. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko zailtasuna edo ezintasuna duena. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest.
2 adj. Gaizki edo gutxi entzuten duena. Ik. gor. Burugogorrok, jentilak bezain bihotz- eta belarri-gogor zaretenok!
belarria(k) eman
ad.-lok. Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Haien erasia aditurik, belarria eman nien.
belarria(k) ireki
ad.-lok. Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Dei engainagarriari ez zaiola behar belarria ireki.
belarria(k) tapatu
ad.-lok. Entzungor egin, ez entzun egin. Nork ere belarria tapatzen baitio pobrearen oihuari, halakoak oihu eginen du, eta haren oihua, ez da entzungo. Jainkoaren deiei beti belarriak tapatuz.
belarria(k) zabaldu
ad.-lok. Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Ik. belarriak ireki; belarriak eman; belarriak zorroztu. Belarriak zabaldu badira ipuin zikinak eta haragizko hitzak gustuz aditzeko (...). Gaizki esalea, ez badu aurrean nork belarriak zabaldu, nork entzutea eman, bere kabuz isilduko da.
belarria(k) zorroztu
ad.-lok. Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Belarriak zorrozturik, erdiko balkoian gelditu zen, kantariak zioenari adi-adi.
belarriak berotu
1 ad.-lok. lgart. Belarrondoan jo. Mutikoa, joaten banauk horra neuk berotuko dizkiat belarriak!
2 ad.-lok. lgart. Errieta egin. Nagusiak belarriak berotuko zizkidak lanera berandu joateagatik.
3 ad.-lok. lgart. Konbentzitzen saiatu. Bost minutu dituk ni konbentzitzen saiatzeko; has haiteke niri belarriak berotzen.

Aztergaia: belarriak berotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

belarriak gortu
du ad.-lok. Entzungor egin. Ez bada, arren, belarriak gortu ene deiari!

Aztergaia: belarriak gortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELARRIAK GORTU (Lar, Añ). "(Hacer) oídos de mercader" Lar. "Orejas, oídos de mercader, hacer que no se oye" Añ. Behar duzu halaber hainitz gauza iragan beharriak gorturik. SP Imit III 44, 1. Gorturik zeure belarrijak Jaunaren deijetara, egiten dozu demoninuak dirautsuna. Astar II 227. Ez bada arren, belarriak gortu ene deiai, ez ene eskariai. Añ EL2 166. Yupiterrek beharriak / Gorthuak ditu gaiñ hartan. Gy 239. (Belarriak gor egin). Kistar dirala diñoen ugazabak Aita Santuaren deiari belarriak gor egin dautsez. Eguzk GizAuz 156.

adib: gortu, gor/gortu, gortzen da/du ad. Gor bihurtu, entzumena galdu. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu. Urteek arras gortu naute. Gaitz batek gortuta utzi zuen. Edozein gortzeko zarata.

Ez dugu aurkitu belarria(k) gortu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belarriak gortu 5: Txillardegi 2, Bernardo Atxaga, Anton Garikano, Gotzon Garate.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri sarreran.

belarriak itxi
du ad.-lok. Belarriak tapatu; entzungor egin. Aditu nahi ez duenik bada, itxi bitza belarriak. Zenbat bider abisatua izan naiz eta belarriak itxi ditut? Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen.

Aztergaia: belarriak itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELARRIAK ITXI (Lar, Añ), B. HERTSI. Taparse las orejas, hacer oídos sordos. "(Taparse los) oídos, belarriak itxi" Lar. Txoroen hitz belarriak itx. "(A palabras) locas, orejas sordas, txoroen hitz belarriak itx" Ib. "Orejas, oídos de mercader, hacer que no se oye" Añ. Nehor emaztez edo emaztetako gauzaz mintzo denean, ez ernaturik egon, herts beharriak, itzul burua bertze alderat. Ax 412 (V 268). Iende prestuek, halakorik ez enzuteagatik, beharriak hersteintuzte, burua bertze aldera itzultzen dute. Ib. 259 (V 173). [Jangoikoak] adirazten dizunari belarriak itsirik, sartzen bazara zu zere gauza gaistoetan. Mb OtGai I 119. Zenbat bider abisatua izan naz, ta belarriak itxi ditut? Cb Eg II 92. Au entzutean, ango / igel kantariak / itxi omen zituzten / beren belarriak, / ez aditzeagatik / aren deadarrak. It Fab 117. Ausentziyan da argureriyan, / mingañaren pikardiyak; / aditu nai eztuenik bada / itxi bitza belarriyak. Xe 344. Aldi hartan ere, Juduek hetsi zituzten beharriak Jainkoaren mintzoaren ez entzuteko. Jnn SBi 17. Tolosan sartu ziranean, ango emazteek, bai karlistenak ere, belarriak itxi bear txapelgorrien biraorik ez entzuteko. Or QA 83. Nork arotz eta nekazarien mintzo apal, beti zahar eta beti berri honi belarriak eta bihotza itxi? MEIG II 48.

adib: belarri 1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu, ireki, zorroztu, eman. Belarriak itxi, tapatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest. Ahotik belarrira aritzen diren bertsolariak. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko. Barne belarria.

belarriak itxi 6: Elhuyar 2, Consumer, Berria, EiTB 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belarriak itxi 12: Elizen arteko Biblia 4 (adib.: “Belarriak itxiko zaizkik, ezin izango duk aditu errotarri-hotsik, ez eta entzun ere txorien kanturik. Ahotsa moteldu egingo zaik”), Anton Garikano (“Hura mintzatu zitzaion azken aldian, haren hitzek belarriak itxi zizkioten”), Joxean Agirre (“belarriak itxi arren ozenki entzuten duena eta, idazle batek berea jasaten duen bezala, zigor baten antzera eraman beharrekoa”), Felipe Juaristi (“Bizitza galdu beldurrez, egun argiak logela luze-zabalean hartua zuenean, begi-belarriak itxi zituen, horregatik”), Ramon Etxezarreta (“Aho judu batetik bestera Alemaniako kontuak iristen dira, hain kontu izugarriak, non ausartuko banintz belarriak itxiko bainituzke, baina ezin dut”), Hasier Etxeberria (“Metamorfosi bat-batekoa ulertu ezinda, begi-belarriak itxi eta sudurra erabiltzen hasi nintzen, Patri”), Itziar Otegi (“Eskuekin belarriak itxi ditu”), Joan Mari Lekuona (“Belarriak ixten ez dituena eta jainkozko deiari adi dagoena, hura da salbatuko”), Pako Aristi (“Inoiz belarriak itxita egokitu zaizkiona (bestela, proba egin daiteke igeritarako edo auzokide zaparrastatsuek ezinbesteko bihurtzen dituzten tapoiak jarrita) ohartzen ahal da diodanaz”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

itxi1 2 da/du ad. Zerbaiten osagai higikorra mugituz edo jarriz, haren barnealderako irispidea eragotzi, edo barne eta kanpoaldearen arteko harremana galarazi. Gela itxi. Kutxa giltzaz itxi. Zuloa itxi. Eskutitza itxi baino lehen. Ahoa, begiak itxi. || Igarobidea langaz itxi. Sarrera itxi. || Zerbaiti belarriak itxi: entzungor egin. Gau guztia begirik itxi gabe igaro: lorik egin gabe igaro.[belarri] belarriak itxi du ad. Belarriak tapatu; entzungor egin. Aditu nahi ez duenik bada, itxi bitza belarriak. Zenbat bider abisatua izan naiz eta belarriak itxi ditut?

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa belarri sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa itxi sarreran ere.

belarrietara heldu
1 da ad.-lok. Norbaitek zerbaiten berri jakin. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. belarrietara iritsi. Ez dadila inoren belarrietara heldu nire asmoen berri. Inork ez du berbatxo bat idatzi edo esan, edo, behintzat, holakorik gure belarrietara ez da heldu. || zaio ad.-lok. Eta hona iritsi orduko, zein izango belarrietara heldu zaizkidan lehenengo berriak?
2 da ad.-lok. Norbaitek zerbait entzun. (-en atzizkiaren eskuinean). Zaldi baten trosta heldu zela haren belarrietara. || zaio ad.-lok. Ahapetikako solas batzuk heltzen zaizkio belarrietara.

Aztergaia: belarrietara heldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

belarrietara iritsi
1 da ad.-lok. Norbaitek zerbaiten berri jakin. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. belarrietara heldu. Ez dadila inoiz iritsi Inesen belarrietara Malen bere alaba dela. Iritsi zen berri hori haren belarrietara. Zurrumurruak Azpilikuetaren belarrietara ere iritsi dira. || zaio ad.-lok. Beste kontu bat ere iritsi zait belarrietara.
2 da ad.-lok. Norbaitek zerbait entzun. (-en atzizkiaren eskuinean). Ez baitzen negar hotsik ateratzen, ezta zarata txiki bat ere gure belarrietara iristen. || zaio ad.-lok. Une hartantxe, hots apal bat iritsi zitzaidan belarrietara.

Aztergaia: belarrietara iritsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

belarrietaratu, belarrietara/belarrietaratu, belarrietaratzen
da/du ad. Belarriratu. Hots arin bat zaio belarrietaratzen, eta fite zaio ihesari lotzen.

Aztergaia: belarrietaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

belarrietara(tu), belarrietaratzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -ratu/-etaratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

belarriluze2, belarri-luze
adj. Belarriak luzeak dituena; zelataria. Burua eta boza apaldu zituen, beldur antzean inguruko mahaietatik belarri-luzeren batek deus adituko ote.
Azpisarrerak
belarrimotz1
iz. Etorkina, edo euskaraz ez dakien pertsona. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Ik. maketo. Belarrimotza hori ere, gure ogia jatera etorritakoa.

Aztergaia: belarrimotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
belarrimotz2, belarri-motz
adj. Belarriak motzak edo moztuak dituena. Asto belarrimotza.
Azpisarrerak

Aztergaia: belarrimotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
belarrira esan
ad.-lok. Norbaiti, belarrira hurbilduz, zerbait isilik esan. Ik. belarri ertzera; belarri zulora. Amak semeari belarrira esan zion: "ardorik ez daukate". Belarrira esango dizut zenbat maite zaitudan. Heldu zion bizkarretik lagunari eta belarrira esan zion: (...).

Aztergaia: belarrira esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

esan: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

belarri sarrerari dagokion azpisarrera.

belarriratu, belarrira/belarriratu, belarriratzen
da/du ad. Belarrietara heldu edo helarazi. Ik. belarrietaratu. Halako batean, ikaratu ziren batzuk, txistu hotsa belarriratu zitzaienean. Sastakaiak bezala belarriratzen zaizkit hitzok. Joxe, —belarriratu zidan Anttonek—, Joxe, harrapa ezak hori.

Aztergaia: belarriratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

belarrira(tu), belarriratzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -ratu/-etaratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

belarritako
iz. Batez ere pl. Belarrietan eramaten den apaingarria. Ik. zirtzilu. Belarritako bat galdu zuen. Urrezko belarritakoak. Belarritakoak eta eraztunak.

Aztergaia: belarritako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "belarrietako edergailuak: petentak [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

belarritzar
iz. adkor. Belarri handia. Midas erregeak omen zituen belarritzar batzuk, astoarenak ziruditenak, eta inork ez ikusteagatik, estaltzen omen zituen kontuz ilearekin.

Aztergaia: belarritzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

belarriz
adb. Entzumenaren bidez. Ik. entzutez 1. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan.
Loturak

Aztergaia: belarriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELARRIZ. De oído, por medio del oído, auditivamente. Bixta eta ukitzea hagitz zaitkit nahasten / eta beharriz dut xoillki hor zarela sinhitsten. EZ Man II 79. Arengaz dakigun pixka ere belarriz sartu baitzaigu. Or QA 137. Eladeko arorik bikainenean ere, begiz baino areago belarriz ikasten zuten ango erritarrek. Zait Plat 111. Ezaguerari dagokio ederra, ta sortzetikoa begiz ta belarriz jaso oi dugu geienbat, auek baitira eder-zentzunik berezienak. Onaind in Gazt MusIx 145. Batipat begiz edo belarriz entzuten danez erabaki bear danean. Insausti 13. Beharriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. MIH 369.

adib: belarri 1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu, ireki, zorroztu, eman. Belarriak itxi, tapatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest. Ahotik belarrira aritzen diren bertsolariak. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko. Barne belarria.

belarriz 40: Deia 2, Elhuyar 2, Elkar, Consumer, Berria 14, EiTB 6, Jakin, Argia 10, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belarriz 41: Berria 8, Elizen arteko Biblia 5, Iñaki Segurola 3, Iñigo Aranbarri 2, Patxi Altuna 2, Asisko Frantzizko 2, Patziku Perurena2, Edorta Jimenez 2, Bat-bateko bertsolaritza…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper