35 emaitza bazter bilaketarentzat - [1 - 35] bistaratzen.

bazter
1 iz. Ertza, muga. Bazterrik ez duen izaki ezin handiagoa. Bazterretik bazterrera, hau munduaren zabala! Munduaren bazterreraino jarraikiko natzaizu. Munduko, munduaren lau bazterrak. Oihanaren bazterretik. Gipuzkera ez da Gipuzkoa osoan egiten, bi bazterretan mintzairak bestelakoak direlako. Ohearen bazterretik noizean behin atzapar beltz itsusi bat agertzen zela. Bi bazterretako etxe lerroak. Kale-bazterretako zakarrak. Liburuaren azken orrialdeetan, barneko bazterrean eskuz idatzitako oharrak. Bide-bazterreko sasiak. Begi bazterraz so eginik. || Ia ez zebilen autorik, baina bat agertu orduko, bazter-bazterreraino arrimatzen zen aita.
2 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Bakea, bazterrik gabeko bakea, maitatzen zuen bihotz-bihotzez. Bere ontasun bazterrik gabekoa.
3 iz. Ehunaren ertza, eta bereziki soinekoaren barrena. Mihise-bazterra. Gona-bazterra lohitu zuen.
4 iz. Zokoa. Etxe barruko bazterrak arakatzen. Jar ezazue mahaia bazter batean. Zeure bihotzaren bazter guztiak azter itzazu. Bazterren batean utzita. Horrelako autua zegoen Arranondoko sukalde bazterrean. Taberna-bazterrean lo zegoela. Ukuilu-bazterra.
5 iz. Batez ere pl. Aldea, alderdia, lurraldea, bereziki bakartua. Galileako bazterretara bakartu zen. Munduko bazter orotan. Probintziako bazter guztietara zabaldua. Jo bazter bat eta jo bestea. Bera ibili zen bazterretan. Bazter handia da Etiopia. Lur-bazter handiak landuz bizi ziren.
6 iz. pl. (Zenbait esapidetan, 'leku guztiak' edo 'giroa' edo 'gizartea' adierazteko). Hamaika euskaltzale zintzo badago oraindik bazterretan. Susmo bat badela bazterretan. Bazter guztietara begira. —Izenik ez al duzu? —Bai, jauna, eta ongi ezaguna, gainera, bazterretan.
7 iz. Bazterrekoa, bereiz edo bakartua dagoena. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Egun osoko bidea egin behar izan dugu bazter-leku honetaraino heltzeko. Bazter herri batekoa naiz, bazter genero batekoa, bazter fede batekoa, bazter hizkuntza batekoa.
8 adj. Bazterrean dagoena, bakartua. Ez dago eskualde osoan hain leku bazterrik. Asiako bazterrik bazterrenean.

Aztergaia: bazter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bazter(-)herri, bazter(-)nahasle, bazterrera eman, bazterrera utzi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, a) kategoria-markak; 1 iz. 2 izond. Asiako bazterrik bazterrenean; b) AS gisa: bazter egon, bazterrean laga, bazterrean utzi , bazterrik bazter , bazter utzi .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bazter-herri, bazter-nahasle, bazterrera eman, bazterrera utzi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "'bazter-x', gazt. 'marginal' adierazteko" (1993-02)

 - [K204]: "bazterrak: español batuan 'paisajea' erraten duzuena. "Zer bazter ederrak!", "bazter ikuska joana da", noiz nahi entzuten diren erranaldiak dira. Hontarik dator" (1995-03-03)

bazter egon
ad.-lok. Ipar. Bazterturik egon. Beude bazter gure tristurak.

Aztergaia: bazter egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bazter sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Beude bazter gure tristurak.

bazter herri, bazter-herri
iz. Urrun, bereiz, bakartua dagoen herria. Ik. baserri 2. Jesus Jerusalemdik irten zen eta bazter-herrietara bere ikasleekin joan.

Aztergaia: bazter herri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bazter nahasle, bazter-nahasle
iz. Nahasmenduak edo nahaspilak eragiten dituen pertsona. Ik. endreda-makila. Urruntzeko hobeak dituk bazter-nahasle horiek!

Aztergaia: bazter nahasle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bazter utzi
ad.-lok. Alde batera utzi. Bazter utzi ditugu, Jauna, zure aginduak. Elkarrekin gabiltza, hau eta hura aipatuz, euskal gai minberak bazter utziz.

Aztergaia: bazter utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

utzi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bazter sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

alde batera utzi.

bazterbide
iz. Errepide saihetseko aldea, oinezkoek edo ibilgailu motelek erabil dezaten prestatua dena. Neskaren parera heldu zenean, autoa mantsotu eta bazterbidera sartu zuen.

Aztergaia: bazterbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

errepidearen saihetseko aldea.

baztergabe
adj. Bazterrik, mugarik edo azkenik ez duena. Jainkoaren ontasun hondargabe eta baztergabea. Eremu zabala eta baztergabea. Itsaso baztergabea. Begiak ez du jotzen urdin baztergabea besterik.
Azpisarrerak

Aztergaia: baztergabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: baztergabeko .

Informazio osagarria
Atzizki-aldaera hobestekoa darama

-gabe

baztergabeko
adj. Baztergabea.
Loturak

Aztergaia: baztergabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baztergabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

baztergabetasun
iz. g. er. Baztergabea denaren nolakotasuna.

Aztergaia: baztergabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

baztergarri
adj. Baztertzea merezi duena. Proposamen baztergarria.
Azpisarrerak

Aztergaia: baztergarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bazterka
1 adb. g. er. Albo baterantz makurtua. Bazterka ezarria.
2 adb. g. er. Bazterretik; zeharka. Bazterka so egiten zidan.
3 adb. g. er. Bazterrik bazter. Bazterka zebilen.

Aztergaia: bazterka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

bazterkatu, bazterka/bazterkatu, bazterkatzen
du ad. g. er. Bazterkia egin. Gerriko zuri gorriz bazterkatu bat.

Aztergaia: bazterkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bazterka(tu), bazterkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

bazterkeria
iz. Bazterketa, gaitzesgarritzat hartua. Ik. marjinazio. Bazterkeria sozialean erortzeko arriskua duten pertsonen artean lanpostuak sortzea du helburu neurriak.

Aztergaia: bazterkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-12-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-10-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bazterkeria 7: Egin 1988 ("Nafarroako "Universidad Pública" delako horretan euskara ezin sartu, [Opusekoan zer esanik ez!], Baskongadetako "Euskal" Unibertsitatean euskararen kontrako bazterkeria nagusi..."), HezkSaila Txostena 1994 ("Hauen gauzatzeak inoiz ez du beste inoren bazterkeriarik izan beharko ondorio gisa"), Zerbitzuan 1997 ("1991 urtean Debako Udala, Gipuzkoako beste batzuek bezelaxe, txabolzaletasun eta bazterkeria arazo bati aurre egin beharrean aurkitu zen"), Droga 1998 2 ("Drogamenpekoek osasun-zerbitzuetan bazterkeria jasan dezaten saihestea", "bazterkeria jasaten duten gazteak gizarteratzeko tresna baliagarria edukiko da"), Gizarte Zientziak/4 ("aztertuko ditugun egoerak #mdash# langabezia, bazterkeria, arrazakeria..."), J. Iriarte ("gure abertzaletasuna ezin da bazterkerian eta berekoikerian oinarritu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bazterkeria : AB50 1 ('marginación'), Euskalterm 1 (gizarteko bazterkeria, gizarte-bazterketa sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

osaerari buruzko zalantzez, ikus arrazakeria formaz aipatuak.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keria iz. arrunt + zenbakarri + bizigabeekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'bazterkeria | F: osaerari buruzko zalantzez, ikus arrazakeria formaz aipatuak. Egia da osaerari begiraturik, aditzoina (hala ulertuko nuke bazter(tu)) ez dela oinarri ohikoa #mdash#keria atzizkiarentzat. Hala ere, arrazakeria onartu zen 'arrazismoa' definitzailea emanaz. Azken urteetan #mdash#keria atzizkia batez ere gaitzespen kutsua duten kontzeptuak izendatzeko baliatu da. Nik onartuko nuke'.

 - [E116]: 'nik ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'bazterkeria'.

bazterketa
iz. Baztertzea. Ik. bereizkeria. Estatuek badute oraindik pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurka jarduteko gaitasuna. Etorkinak, etxerik gabeak eta bazterketa sozialerako arriskuan dauden pertsonak. Arraza edo sexua oinarri duten bazterketak.

Aztergaia: bazterketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

baztertze 2 MEIG ("Mingarri izango zaio irakurleari behin baino gehiagotan baztertze hau, baina argi eta garbi ikusiko du jokabide honen arrazoia eta oinarria"; "Gaitz erdi, nere ustez, baztertze hori, nahiz eta paperetan horrela agertu, gure artean sekula zeharo eta azken fineraino eramana ez izana").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bazterkeria 1: Egin 1988 ("Baskongadetako "Euskal" Unibertsitatean euskararen kontrako bazterkeria nagusi"); bazterketa 8: Tantak 1989 ("Soziolinguistika izenaz ezagutzen den jakintz arloak irakaskuntz/ikerkuntz zirkuito ofizialetan (Unibertsitatean bereziki) jasan duen bazterketa"); A. Prego ("Industrializazioa izan da aurrerapen eta bizimoduaren hobekuntzaren ardatza, baina baita desoreka ekologikoaren, anabasa urbanistikoaren, bazterketa sozialaren, eta abarren erruduna ere"); J. Agirre ("Udaletako administraritzan nahiz ahalmen ekonomikoan toki inportantea zutela egia da, eta alde honetatik zihoala bazterketa suposa daiteke"); Fisikaren historia laburra ("Espazio eta denbora absolutuen bazterketa, masa abiaduraz handitzea..., gehiegi zen eskema klasikoaren arauerako lanetan ohituta zeudenentzat"); J.R. Etxebarria ("Errekurtsoa aurkeztu zenuenean eta errekurtsoaren bazterketa egin zenezan geure presioak egin genituenean, "erreakzio histerikoa" izan genuela diozu"); S. Lasa 2 ("Beste bietan oraindik bazterketa saiotan ari diren bitartean modalidade honetan finala ere erabakia dago larunbat arratsaldez Laguardiako pilotalekuan jokatu zen errepeska saioarekin"; "Bazterketa saioetan iadanik ikusi ahal izan zenez, Arteniega zen Laguardiako saiorako indar handienaz zebilena"); Deia 1990 ("Berton tonu mespretzatzailea eta deskalifikatzailea erabiliz gain, bazterketa zantzu larria antzematen bait da"); baztertze 15: Tantak 1989 ("Egia da, halaber, baztertze horrek aho eta interes desberdinetako gutxiespena (mezpretxua?) izan duela oinarri"); Gorrak ("Hizkuntzaren txirotasunetik datorren komunikazio eragozpenak eta gizartearen baitan jasan behar duen baztertzeak geratzen oso zaila den gurpil loka batetara garamatza"); UZEI ("Gure Erdi Aroa honelako adibidez betea agertzen da: judu, esklabu eta atzerritarren baztertzea..."); X. Kintana ("Eta makineriaren jartzeak eta gehitze kuantitatiboak haiekin, mekanikalangile kopuru ttipitto bat jartzeagatik, milioika eskulangileren baztertzea ekarri zuten bezalaxe"); Egin 1979 ("Berriro ere egiten zaie dei euskaltzale guztiei eta euskararen baztertzearen kontra borroka egin nahi duten guztiei"); F. de Arrizabalaga ("Haren brankeak ez dau foru baztertzerik izentauten, ostera, berraldaketa zuhurra bai"); eta baztertze-indar 9, admin. testuetan: ArauzErab 1988 2 (baztertze-indarreko ikastaroa: curso de carácter selectivo itzuliz; OinLegBizk (baztertze-indarrezko azterketak: pruebas selectivas itzuliz); EHAA 1982/84/85/86 6 (baztertze-indarreko saioak: pruebas selectivas itzuliz).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bazterkeria : AB50 1 'marginación'; bazterketa : DFrec 1; AB50 2 'arrinconamiento'; HiztEn; LurE; bazterpen : DFrec 1; baztertze : DFrec 6; AB38 2 (baztertze 'separación'; baztertze-sistima 1 'sistema de eliminación'); AB50 21 ('marginación, eliminatorio/selectivo, arrinconamiento'; horietan baztertze-indar 14); LurE; Euskalterm 13 ('rechazo, separación, preterición, relegación, marginación').

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: AgAld hitz-bilduma: bazterkeria 'marginación' (eta lan-bazterkeria 'marginación laboral'); baztertze-indarrezko saioak 'pruebas selectivas' // HezkAdmin: baztertze 'exclusión/rechazo' // AdminEL: bazterketa , baztertze 'exclusión' // Ez dugu aurkitu ap. EurItune; LurraldeAntol; AdmMila; AdmHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: bazterketa : EuskHizt; ElhHizt ('exclusión'); HiruMila ('marginación, exclusión'); EskolaHE; Lur EG/CE ('exclusión') eta EF/FE ('exclusion'); baztertze : EuskHizt; HiruMila ('1 apartamiento, alejamiento; 2 exclusión, rechazo; baztertzeko eskubidea: derecho de exclusión; baztertzeko saioak: pruebas eliminatorias; baztertzeko fasea: fase eliminatoria'); Lur EF/FE ('relégation'); PMuj DVC (baztartze: 'exclusión'; baztertze: '1 deposición, destitución; 2 confinación, confinamiento; 3 apartamiento, alejamiento; 4 retraimiento, secesión; 5 reparo, parada, quite (Esgr.) 6 eliminación; 7 derivación, separación; 8 exclusión, excepción') // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF; XarHizt; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal marginación, marginalisation formen ordainak beste hiztegietan: bazterketa : HiruMila; baztertze : ElhHizt; HiruMila; XarHizt; bereizkuntza : XarHizt; hegiratze : XarHizt; marjinazio : ElhHizt; HiruMila; zokoratze : ElhHizt // Ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB; PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

erabilia da, eta onartzekoa, erabilixeagoa den baztertze definitzaile duela.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

baztertzea.

bazterki
iz. g. er. Ehunaren bazterreko zerrenda.

Aztergaia: bazterki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ehunaren bazterreko zerrenda.

bazterrak astindu
du ad.-lok. Asaldua sortu, aztoramendua eragin. Ik. bazterrak harrotu. Sabino Aranaren liburuak bazterrak astindu zituela zortzi urte baino ez zirenean (...). 1766ko matxinadak bazterrak astindu zituen.

Aztergaia: bazterrak astindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

bazterrak harrotu
da/du ad.-lok. Asaldua sortu, aztoramendua eragin. Ik. bazterrak nahasi; bazterrak astindu; hautsak harrotu 2. Darwinen Espezieen jatorria-ren argitalpenak bazterrak harrotu zituen 1859an. Lege proiektuak bazterrak harrotu ditu. Lehenengo egunetik bazterrak harrotzen ibiltzea ez da, akaso, zuhurrena. Bazterrak harrotu dira, inauteriaz oroiturik. || 70eko hamarkadak mundu osoko bazterrak harrotu zituen.

Aztergaia: bazterrak harrotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

bazterrak nahasi
da/du ad.-lok. Asaldua sortu, aztoramendua eragin. Ik. bazterrak harrotu. Haren hilketak bazterrak nahasi ditu. Horrek ez du zentzurik, baina baliteke norbaitek bazterrak nahasi nahi izatea. Bazterrak nahasita daude Gipuzkoan.

Aztergaia: bazterrak nahasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

bazterralde
iz. g. er. Bazterra, lurraldea. Udaberria etorri zenean, bazterralde hura guztia txoriz eta lorez josi zen.

Aztergaia: bazterralde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bazterrarazi, bazterraraz, bazterrarazten
du ad. Baztertzera behartu. Alferrikako eztabaidak bazterraraziz.

Aztergaia: bazterrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bazterrarazi, bazterraraz, bazterrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

-arazi

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bazterrarazi, bazterraraz, bazterrarazten

bazterrean laga
ad.-lok. Bazterrean utzi.

Aztergaia: bazterrean laga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

laga: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bazter sarrerari dagokion azpisarrera.

bazterrean utzi
ad.-lok. Alde batera utzi. Egileak bazterrean utzi ditu zenbait gai. Guztiaz ere, esan behar dut nire iritzia, izango bada ere bazterrean utzia.

Aztergaia: bazterrean utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bazter utzi (bazter ützi) 5: G 1 (Zait Plat), IE-ZuAm 4 (Ardoy SFran, Mde Pr 2; Casve SGrazi); bazterrean utzi (baztarrean utzi) 15: B 1 (Enb), G 8 (Or Eus, Tx B, Uzt 3, Zait Plat 3), EB 6 (MEIG); bazterrera utzi (baztarrera utzi) 63: G 2 (Tx B, EuskJok), IE 60 (MarIl 3, Hb 3, Arb Igand 2, Dv 6, Gy 2, Jnn SBi 10, Laph 2, HU 9, Elsb Fram 2, Ox, JE 7, Ardoy SFran 8, JEtchep, Zerb Azk 3, Larz Iru), EB 1 (MEIG). OEH argitaratuan gainera: bazterrerat utzi: Prop 1888; Lap 45 (V 24); RIEV 1908; Lh EEs 1915; HeH Mt 23,23; bazterrera utzi: Imaz Auspoa 24, 131; IBk Mt 23,23.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bazter utzi 18: G 2 (L. Akesolo, Onaind), IE 5 (Minvielle, J-L. Davant, Casve, J.AIr, Otoizlari 1985), EB 11 (P. Iztueta, J-L. Davant, J.A. Aduriz, EHAA 1984 eta 1990); bazterrean utzi 8: G 1 (Zait), EB-EgAs 7 (Azurm, G. Garate, J.I. Hartsuaga, K. Navarro, E.J. Hezkuntza saila, Egin 1988, El Día 1934); bazterrera laga 1 (P. Sastre); bazterrera(t) utzi 29: G 1 (M. Iturbe), IE 18 (D. Dufau, Zerb 3, P. Etcheverry, L. Dassance, J. Heguy, D. Soubelet, JEtchep, Larz, Iratzeder, SoEg, GH 1933, Eskual 2, Otoizlari 1985, Herr 1969 eta 1987), EB-EgAs 10 (J.G. Etxebarria, J. Arregi, Bertsolaritza. Formarik gabeko heziketa, Egin 1977, 1980 eta 1983, HerrizH 1988, UnescoAlb, El Día 1932, Gipuzkoarra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bazter utzi : DFrec 7, AB50 16, HiztEn, LurE; bazterrean utzi : DFrec 2, AB50 1; bazterrera utzi : DFrec 6, AB50 1, HiztEn, LurE; bazterrerat utzi : DFrec 7. Ez dugu aurkitu ap. AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan jaso dutena: bazter utzi : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC; bazterrean utzi : ElhHizt, PMuj DVC; bazterrera utzi : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

utzi: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bazter sarrerari dagokion azpisarrera.

bazterrera eman
1 ad.-lok. Bazterrera utzi. Jainkoaren hitza bazterrera ematen dute.
2 ad.-lok. Erreserbatu; aurreztu. Sos bat ez diat oraino bazterrera emanik.

Aztergaia: bazterrera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bazterrera utzi
1 ad.-lok. Bertan behera utzi, baztertu. Eta egun horretan ene haserrea sutuko da horren kontra, eta bazterrera utziko dut. Mediku handi hori, bizpahiru hilabeteren buruko, eroria izanen da, utzia bazterrera, jendeak labur baitu ezagutza.
2 ad.-lok. Alde batera utzi.

Aztergaia: bazterrera utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bazterreratu, bazterrera/bazterreratu, bazterreratzen
1 da/du ad. Bazterrera joan; bazterrera eraman. Ibaiak bazterreratutako lur ona.
2 du ad. Bazterrera utzi, zokoratu. Lehenbizi erlijioa uzteko, hurrena euskara bazterreratzeko. Kezkak bazterreratu. || (Pertsonez mintzatuz). Ik. baztertu 4; marjinatu. Neurri horrek baliabide gutxien duten herritarrak bazterreratzen ditu.

Aztergaia: bazterreratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bazterreratu, bazterrera, bazterreratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bazterreratu, bazterrera, bazterreratzen

bazterretsi, bazterrets, bazterresten
du ad. Baztertu, bazterreratu. Aitaren abizena bazterretsiz, amarena hautatu zuen.

Aztergaia: bazterretsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bazterretsi, bazterrets, bazterresten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bazterretsi, bazterrets, bazterresten

bazterretxe
iz. Baserria, basetxea. Han-hemenka argi bakar batzuk bazterretxe zenbaitetan.

Aztergaia: bazterretxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bazterretxetar
iz. Ipar. Baserritarra.

Aztergaia: bazterretxetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

baserritarra.

bazterrez bazter
adb. Bazterrik bazter. Herrestan dabil, bazterrez bazter.
Loturak

Aztergaia: bazterrez bazter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAZTERREZ BAZTER (Dv). a) Por aquí y por allá, de un lado a otro. "Bazterrez bazter ibiltzea, errer de côté et d'autre" Dv. v. BAZTERRIK BAZTER. Zu nahiz batu / eta Minzatu, / Hora nol' erbiratzean, / Bazterrez Basterres bazter, / Bethiere laster / Ari naiz zure hatzean. 'D'un côté a l'autre'. O Po 13. Agar atheratu ondoan, bazterrez bazter zabilan Bersabeko mortuan. Dv Gen 21, 14 (Urt errebelaturik, Bibl harat hunat). Bazterrez bazter, irakasle jaun, Jesus bazabilalarik, / Haur ttipienak amek lagunduz zethozkion etxetarik. Ox 72. Larrungo mendia, / Bazterrez bazter nabilalarik maiz nago zuri begira. Iratz 46. Bozkarioa bazterrez bazter nahiz orotan ereini. Ib. 71. b) (Lar, Dv). Siguiendo el borde. "Tierra a tierra, lurrez lur, bazterrez bazter, lat. prope terram, juxta ripam" Lar. "Bazterrez bazter goatea, aller tout le long du bord" Dv. Donosti alderat, bigarren hiriño bat, hura ere uraren bazterrez-bazter jarria. JE Ber 91. Zeiñek berea artu ta errira baztarrez baztar, Domartineko etxe atzera. JAzpiroz 34.

adib: hatz 2 iz. Giza oinek, abere hankek, gurpilek edo kidekoek lurrean uzten duten arrastoa. Ik. lorratz; oinatz; aztarna. Iluntzean errautsa hedatu zuen tenpluaren barnean eta biharamunean gauaz han ibilia zen norbaiten hatzak erregeri erakutsi. Inon hatzik utzi gabe, airean hegaldatu balitz bezala. Jainkoaren hatza ikusten da hor. Bazterrez bazter, betiere laster, ari naiz zure hatzean.

bazterrez bazter 2: Berria (“Arabatik bezala, Nafarroatik ere bazterrez bazter pasatzen da ibaia”), EiTB (“Ekoizpen taldeko pertsona batzuk bazterrez bazter doaz errekaduak egiten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bazterrez(-)bazter 18: Herria 12 (“Bestalde, Bidasoa ibaiaren bazterrez-bazter obra batzu eginen dira ur hegiaren hobeki segurtatzeko, lur lehertzerik ez dadin izan”), Karlos Zabala (“Sotoetan zehar ibiltzen ziren kuxkuxean bazterrez bazter, zulo ilunak ezagutzen zituzten, bazekiten ondoen itxitako hesiak ere nondik zeharkatu”), Xipri Arbelbide (“Herrestan dabila, bazterrez bazter”), Itxaro Borda (“Annie Ebrel da.. ø erran zuen ahapez bezala eta Ahotsaren oihartzun samurrak gela hantzen zuela, bazterrez bazter, kontrabaxuak bozak aske utzi isiluneak betetzen zituela”), Felipe Juaristi (“Bihotzeko dei bati erantzunez, bakoitza bere kasa, bakoitza bestearengandik bereiz, elizaren atzeko aldetik joan ziren ibai aldera eta, bazterrez bazter zumardian aurrera ibili ondoren, ibaiak putzua egiten zuen tokian gelditu ziren”), Janbattit Dirassar (“Ibaiaren bazterrez bazter joanik, ahantzia gelditu nintzen Jainkoak daki noizkoa daitekeen zubi xahar hertsi baten izkinan”), Aurelia Arkotxa (“Portutik bazterrez bazter herri erdira doan bidexka ilunean, adineko bikote bat ttapa-ttapa doana”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bazter sarreran ere.

bazterrezin
adj. Ezin baztertuzkoa. Gure onerako izango zelakoan, bazterrean utzi nituen behingoz nire kontzientzia-eragozpen bazterrezinak.

Aztergaia: bazterrezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezin baztertuzkoa.

bazterrik bazter
adb. Hara eta hona, han eta hemen. Ez nuen udan astirik izan lan egiteko, ibili nintzelako herririk herri, bazterrik bazter soinua jotzen.
Loturak

Aztergaia: bazterrik bazter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak: amreditak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bazter sarrerari dagokion azpisarrera.

baztertu, bazter/baztertu, baztertzen
1 da ad. Toki bazterrera joan. Ik. bakartu. Mendietara eta basoetara baztertzen zirenei. Zokora baztertuak.
2 da ad. Bazterrera joan. Haiei leku uztearren, horma ondora baztertu nintzen. Izei handi baten ondora baztertuta zeudela.
3 da/du ad. Aldaratu. Handik begiak ezin bazterturik. Jainkoaren bidetik baztertuari. Euskalkiak are gehiago elkarrengandik bazter ez daitezen.
4 du ad. Bazterrera eraman; bereziki, kontuan ez hartu, aintzat ez hartu. Ik. bazterreratu 2. Egiteko hori ezin bazter dezake Euskaltzaindiak, inoren eskuetan utzirik. Gazteagoek zer gorde eta zer baztertu duten. Haren itzulpenean baztertu den erabilera bat. Aldaera bat hautatu eta beste guztiak baztertzea. Liburu on bat eskuan hartu eta irakurtzen hasi orduko, uzten du bazterturik. || (Pertsonez mintzatuz). Ik. marjinatu. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. Beti laguna izan zaitut eta ez zaitut baztertu nahi. Atzerritarra naizelako baztertzen naute.

Aztergaia: baztertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baztertu, bazter(tu), baztertzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa jasoz: ezin baztertuzko.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baztertu, bazter(tu), baztertzen

baztertxo
iz. adkor. Bazterra. Gure Bizkaiko baztertxo batean, Dima da nire herria. Maiz besteek idatzirik utzi dituzten lerroen artean izaten delako, baztertxoren batean, nik aurkitu zain edo. Mandazaina baztertxo batean jarri zen. Ez dago baztertxo bat bere bertute handiaren izena heltzen ez denik.

Aztergaia: baztertxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

baztertxo 3: Anjel Lertxundi (“Igandean irakurri nituen egunkarietakoren batean, bazen baztertxo erdi galdu bat azterketa zientifiko baten emaitza zekarrena”, “munduan baztertxoren bat izaten segitu nahi luketenak, nahiz hondakin nuklearren zabortegian bilatu behar izan sostxoak eta loria...“), Iñigo Astiz (“txoko txiki bat eskaini ziguten, baztertxo batean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: baztertxo 5: Koldo Izagirre (“historiak daukan hitsenaz elkar hartuta herriaren alde bana eraikitzen duten Espainiako baztertxo hau?”), Elizen arteko Biblia (“Hobe sabaian bizi, baztertxo batean, emakume liskartiarekin etxe berean baino”), Jokin Urain (“Laster baztertxo hau, lehen horren hotza, horren errugabea, Aberriko berotasunarekin epelduko da, gure abeslarien abesti kutunekin alaituko da”), Juan Garzia (“Hementxe, oraintxe naukaan baztertxo honetan”), Joxemari Iturralde (“Erreserbaren ardura berak hartzen zuenez, besteok bagenekien, ahal izanez gero, jangelaren baztertxo batean izango genuela mahaia”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

sartzekoa da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo.

baztertzaile
adj. Baztertzen duena. Iritzi arrazista eta baztertzaileak.

Aztergaia: baztertzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2002-10-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

baztertze
iz. baztertu aditzari dagokion ekintza. Ik. bazterketa. Zenbait gai utzi ditu bazterrean egileak; mingarri izango zaio irakurleari, behin baino gehiagotan, baztertze hau.

Aztergaia: baztertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper