barrabil
1 iz. Gizonen eta ugaztun ar nagusien ugaltze-guruin bietako bakoitza, hazia sortzen duena. Ik. potro; koskabilo. Bi barrabilak. Barrabilak erauzi. Zezenak barrabilak hantuak dituenean zer egin behar den. 2 iz. pl. lgart. Ausardia. Kuraia eta barrabilak behar, horretarako!
3 iz. pl. lgart. Lasaitasun edo patxada handiegia. Barrabilak behar dira lasai asko eseri eta arrautza parea gosaltzeko Leo atxilotua dagoen bitartean!