30 emaitza balio bilaketarentzat - [1 - 30] bistaratzen.

balio
1 iz. Zerbait edo norbait aintzat hartzekoa egiten duen ezaugarria edo ezaugarri multzoa. Balio handiko, txikiko, urriko gauza. Ez dut uste aspaldiko urteetan liburu honen baliokorik asko izan dugunik. Literatura lan baten balioa. Baliorik gabekoa (Ik. baliogabe). Egin den lanaren balioa aitortuz. Agiri baten balioa. Hutsaren truke erosi zuen sailak urrearen balioa du gaur. Horri ere bere balioa eman behar zaio.
2 iz. (Dirutan-edo neurtzen denean). Ik. prezio. Ondasun, salgai baten balioa. Diru balioa. Salgai baten merkatuko balioa. Balio eguneratua. Berezko balioa. Oso zaharra den auto batek, nahiz eta kilometro gutxi izan eta oso egoera onean egon, gisa honetako balio-galera izango du.
3 iz. (Neur daitekeen tasun batez mintzatuz). Balio absolutua, erlatiboa. Batez besteko balioa. Funtzio baten balioa puntu batean. Kontsonante baten balio fonetikoa. Musikan, zuri baten balioa bi beltzena da.
4 iz. Pertsona batentzat edo gizarte batentzat baliotsua edo garrantzitsua den gauza, ideia edo jarrera. Garbitasuna baino balio garaiagorik ez balego bezala.

Aztergaia: balio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: baliozko

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren azpisarrera moduan, balio-galera jar daiteke (=depreciación, desvalorización). Elhuyar Hiztegian eta 3000 Hiztegian dator, bi-biotan batera idatzita badago ere. Harluxet Hiztegi entziklopedikoak ere batera jaso eta honetara definitzen du: "Ekon. 1. Nagusiki iraupen luzeko inflazio-egoeraren eraginez monetaren balioa txikiagotzea. 2. Kontabilitatean, aktiboko elementu baten balioa txikiagotzea". Ildo beretik, Mujikak balio-galtze dakar honetara: "1 devaluación, pérdida de valor. 2 caducidad, pérdida de validez". Euskaltermek, aldiz, marratxoarekin jasotzen du'.

 - [E116]: 'Ez dakit baden arrazoi aski hori sartzeko. Ez dut hain beharrezko ikusten kontzeptu horren adieraztea, eta beldur naiz beti beharko dugula perifrasiren bat. Gainera, hor dago 'balio galtze' ere eskura, beharbada egokiagoa izan daitekeena. Ez nuke sartuko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'Ok, nirea'.

balio absolutu
iz. mat. Zenbaki erreal batek plus/minus ikurra kontuan hartu gabe duen balioa.

Aztergaia: balio absolutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

balio absolutu, balio erlatibo

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
balio eskala, balio-eskala
iz. Pertsona batentzat edo gizarte batentzat baliotsuak edo garrantzitsuak diren gauzen, ideien edo jarreren zerrenda, horietako bakoitzari ematen zaion lehentasun maila adierazten duena. Ez zait iruditzen euskaldunak, oro har, balio-eskala horretatik oso urruti gabiltzanik. Beste herrialde batzuetako jendea ari da etortzen, bestelako ohiturak, kultura eta balio eskalak dituena, eta horrek mesfidantza eta segurtasunik eza ekarri ditu. Gure bizitza gidatzen duen balio-eskala hori aldatu behar da, batez ere ingurumenarekin dugun harremana arautzen duen eskala.

Aztergaia: balio-eskala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh62 2020-07-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu balio(-)eskala formarik.

balio(-)eskala 47: Argia 2, Berria 8, EiTB, Elhuyar, Elkar 8, Consumer 3, Espainiako Gobernua 10, Euskaltzaindia, Jakin, Laneki 6, UEU 4, Uztarria 2; balioen eskala 2: Elhuyar, Jakin; balore(-)eskala 12: Argia 6, Berria 2, EiTB 3, Elkar 1; ez dugu baloreen eskala formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

balio(-)eskala 6: Berria 2, Filosofiako gida, Ana Urkiza, Xabier Mendiguren Elizegi 2; balioen eskala 1: Josu Zabaleta; ez dugu balore(-)eskala, baloreen eskala formarik aurkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: balio-eskala (‘escala de valores’, Gizarte-ongizatea).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es escala de valores / fr échelle de valeurs: Adorez: balio eskala / Elhuyar: balore-eskala / Labayru: balore-eskala / Zehazki: balio eskala / NolaErran: balioen eskala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko konbinazioa da, baina adibide gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa eskala sarreran.

balio izan
1 du ad.-lok. Balio edo prezio jakin bat izan. Zenbat balio du horrek? Orain ehun euro balio du, baina datorren urtean gehiago balioko du. Egunkariek gutxiago balio dute astegunetan.
2 du ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek aintzat hartzekoa egiten duen ezaugarria edo ezaugarri multzoa izan. (asko, zerbait eta kideko adberbioekin). Asko balio duela Jainkoaren errukiak. Ederki erakutsi du zer den eta zenbat balio duen idazle baten hiztegi osoak. Ez al du ezer balio gure arteko maitasunak? Peredak adina balio du beharbada Txomin Agirrek.
3 du ad.-lok. Gauza bat aipatzen den beste baten balio berekoa izan. Ordea, haren bihotzak urrea balio du.
4 du ad.-lok. Balioduna izan, eraginkorra izan. Kantuak balio dizu loak uxatzeko. Zer balio dio gizonari mundu guztiak, bere arimaren kaltean bada? Egia da balioko zuela bataioak, hartzailea behin bakarrik uretan sartu balute ere. Han esanak balio du hemen ere.
5 du ad.-lok. Egitekoren baterako egoki edo erabilgarri izan. Ez duk balio zume bat bihurritzeko. Ez dut uste ezertarako balioko lukeenik harekin eztabaidan hastea. Ez du sendagiletarako balio. Zulo hark bizilekutzat balio zion. Esker onaren aitormen gisa balioko ahal du esku-erakutsi kaskar honek!
6 du ad.-lok. Merezi izan. (balio du + aditz izena eta zer balio du + aditz izena esamoldeetan). Ez dakit balio duen gauza horren hemen aipatzeak. Ez du balio orain etxea konpontzen hastea. Zer balio zuen tematzeak? Zer balio zuen hain urrun joatea hor zelarik hurbilago Frantzia?

Esaera zaharrak

Batek mila balio eta milak bat ere ez. Diruak diru balio du.

Aztergaia: balio izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

balio izan, balioko. du ad. (bi erabilerak onartzen ditu: zer balio du tematzeak?; ez du balio orain etxea konpontzen hastea).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "[sartzea merezi duela iradoki du, eta] 42.13: honen 'enuntziatua' ere eman beharko litzateke (cf. s.v. ahal izan ): balio izan, balio izaten, balioko (B2 balio izango); 52.5: "bost pezeta balio du /*ditu"" (1995-01-09)

balioa galdu
1 du ad.-lok. Ondasunez edo salgaiez mintzatuz, balio ekonomikoa gutxitu. Martxan jartzearekin hasten da autoa balioa galtzen. Dirua balioa galtzen ari zela ikusita, beren aurrezkiak bankutik ateratzen hasi ziren. Akzioek balioa galdu zuten.
2 da/du ad.-lok. pl. Balio eta garrantzi handikoak ziren ideiak eta jokabideak alde batera utzi; ideia eta jokabide horiek baztertuta gelditu. Europa bere kultura eta balioak galtzeko arriskuan dago. Benetako balioak galdu egin direla. Gizarteak galduak dituen balio asko ditugu, familiaren ingurukoak batez ere.
3 du ad.-lok. Zerbait jatorrian zuen baliorik gabe gelditu. Badirudi erabiliaren erabiliaz hitzek balioa galtzen dutela. || Proiektuak ez du bere balioa galdu.

Aztergaia: balioa galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Adiera bat baino gehiago ditu: 1 balio ekonomikoa galdu; 2 baliotsuak ziren ideia moralak alde batera utzi. Bigarren adiera honetan pluralean erabiltzen da.

balioanitz
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, balioanitz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. balioaniztun].

Aztergaia: balioanitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Konposatu desegokiaren ordez ematekoa

Ik. balioaniztun.

Elkarketa desegokia egin da

iz. + -anitz osaerako hainbat forma berri ageri da gaur (erdal poli-, multi-, pluri- modukoen ordain gisa edo); baina osaera okerra da hori, eta -aniztun modukoa, berriz, egokia.

balioaniztun
adj. Balio asko dituena; funtzio asko bete ditzakeena. Kursaaleko areto balioaniztunean.

Aztergaia: balioaniztun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aniztun.

baliodun
1 adj. g. er. Baliozkoa, baliotsua.
2 adj. Dagokion eragina izateko baldintzak dituena. Metodo horren bitartez frogabide balioduna lortzen da.
3 adj. Egunez mintzatuz, administrazio publikoan eta epaitegietan laneguna dena. Gehienez ere hamar egun balioduneko epean eginen da.

Aztergaia: baliodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zifra baliodun

Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

balioespen
iz. Zerbaiten balioa zehaztea. Ik. balorazio. Estatistika Institutuak egindako balioespenetan oinarritzen dira datu horiek. Idazkariak zama horien balioespena egingo du, perituaren laguntzarekin. Lurzoruaren balioespena.

Aztergaia: balioespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

balioespen 14: Joxerra Senar 11, Gorka Bueno, EiTB 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: balioespen 27: Berria 6, Joxe Azurmendi 8, Xabier Arregi 4, Josu Zabaleta 2, Ibon Uribarri, Koldo Izagirre, Xabier Olarra, Iñaki Iñurrieta, Juan Garzia, Esteban Antxustegi, Fernando Rey.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: valoración estimación.

Ongi eratua da

ongi eratua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu isiltzekoa da

Saih. da, nahasgarria baita adieraren aldetik (balioetsi 'baliozkotzat jo' bada behintzat, eta ez 'balioztatu').

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ez dakusat hitz eratorri ongi eratu hau saihesteko arrazoia. Aski litzateke esangura finkatzea'.

 - [E123]: 'Adieraren aldetik nahasgarria delako proposatzen du lantaldeak ez sartzea. Baina balioetsi lehen itzulian onartua dugunez, ez dut ikusten arazorik formaren aldetik hitza sartzeko'.

 - [E116]: 'Bat nator. Nik ere sartuko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'ez sartu'.

balioetsi, balioets, balioesten
1 du ad. Zerbaiten balioa estimatu, aintzakotzat hartu. Ik. prezatu. Ororen gainetik, ordea, segurtasuna balioesten nuen nik. Emakumeen eta gizonen lana ez da modu berean balioesten.
2 du ad. Zerbaiten balioa zehaztu. Ik. balioztatu. Ez dituzte zuzen balioetsi haren gizarte ondorioak.

Aztergaia: balioetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

balioetsi, balioets, balioesten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

balioetsi, balioets, balioesten

Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
baliogabe
adj. Baliorik ez duena. Hainbeste bertsoren artean gauza baliogabe asko ez ote da egongo? Agiri baliogabea. Baliogabe bihurtu.
Azpisarrerak

Aztergaia: baliogabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: baliogabeko .

baliogabeko
adj. Baliogabea.
Loturak

Aztergaia: baliogabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabeko: lehen pasaldia aztertzean Euskaltzaindiak erabakia da, -gabeko osaerakoak -gabe osaerakoen azpisarrera gisa eskaintzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baliogabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

baliogabetasun
iz. Baliogabea izatea, baliogabea denaren nolakotasuna. Fiskalak prozesuaren baliogabetasuna eskatu zuen. Kontratuen erregela orokorrek arautuko dute ezkontzako itunen baliogabetasuna.

Aztergaia: baliogabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

baliogabetasun 6: Jon Rejado, EiTB.com 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: baliogabetasun 10: Berria 5, Anjel Lertxundi 2, Joxe Azurmendi, Koldo Izagirre, Elizen arteko Biblia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da.

baliogabetu, baliogabe/baliogabetu, baliogabetzen
da/du ad. Balioa galdu edo kendu, baliogabe bihurtu. Azterketa baliogabetzen duten aurreiritziak. Epaileak jokaldia baliogabetu du.

Aztergaia: baliogabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baliogabetu, baliogabe(tu), baliogabetzen. da/du ad.

baliogabetze
iz. Baliorik gabe uztea, balioa galtzea. Ik. indargabetze. Ondoren, bost hilabeteko epea izango du auzitegiak baliogabetze hori berretsi edo atzera botatzeko. Dekretuaren baliogabetze agindua ez da oraindik Aldizkari Ofizialean argitaratu. Nola jakin dezake prozesadoreak baliogabetze guztiak burutu diren ala ez?

Aztergaia: baliogabetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

baliogabetze 28: Aitziber Laskibar (“Baliogabetzeen ondorioz hainbat udaletan sortu ziren liskarrek frogatzen dute”), Berria 6 (adib.: “Gaur erabakiko du Gorenak baliogabetzeei buruz“, “Espainiako Gobernuak auzitegiei zerrenda horien baliogabetzea eskatuko diela”, “PSE-EE eta PPren ustez, demokrazia sendotuko dute baliogabetzeek; gainontzekoen aburuz, kalte egingo dio“), Allande Sokarros 3 (adib.: “Demokrazia eta Garapenerako Kontseilu Nazionalak Gobernuaren desegitea eta Konstituzioaren baliogabetzea iragarri du“), Ekaitz Goienetxea (“Espainiako Estatuan botere judizialaren eta legegilearen arteko banaketa mito bat da, gezur hutsa», esan zuen Legorburuk atzo zerrenden baliogabetzeen inguruan”), Xan Harriague (“Auzitegi Gorenak agindutako zerrenden baliogabetzea ez da nahikoa haren ustez”), EiTB.com 16 (adib.: “Erabaki hori betetzen ez dutenek isun ekonomikoei, lizentziaren baliogabetzeari eta epaiketei aurre egin beharko diete”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: baliogabetze 81: Berria 75 (adib.: “HZren baliogabetzea gaitzetsi zuen”, “hautagaitzaren baliogabetzea”), Koro Navarro 3 (adib.: “baliogabetze masiboaren ondoren”, “zorren baliogabetzea eskatzea”), Xabier Olarra (“egoaren parte baten baliogabetze edo atzera-pausoa”), Iñaki Mendiguren (“Atzera begiratu eta zu lurrean ikusi zaituenean, baliogabetzea eskatu du”), Iban Zaldua (“Dûpaquiertarrak boteretsuak ziren garai haietan, eta dibortzio zibila ez ezik, ezkontzaren baliogabetzea ere lortu zuten Erromarengandik”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

baliokide
adj. Balio berekoa dena. Esaldi, multzo baliokideak. Baliokide ez diren zatikiak. Nik ez dut inon ibilgura hitza idoro: "ibilera" edo horrelako zerbaiten baliokide dirudi. Baliokideak dira esanahiaren aldetik.

Aztergaia: baliokide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bikote baliokideen klase; poligono baliokideak; zatiki baliokideak

baliokidetasun
1 iz. Baliokidea denaren nolakotasuna. Bi esaldiren baliokidetasuna. Horrelako alfabeto bakoitzaren funtsean partiketa bat datza; eta hotsen nolabaiteko baliokidetasunak tankeratzen du partiketa.
2 iz. (Matematikan). Baliokidetasun erlazioa. Baliokidetasun klaseak.

Aztergaia: baliokidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
baliokidetu, baliokide/baliokidetu, baliokidetzen
du ad. Baliokide bihurtu, bereziki ikasketa, titulu eta kidekoak. Ik. baliozkotu 2. Eusko Jaurlaritzak apirilean baliokidetu zituen euskara egiaztagiriak.

Aztergaia: baliokidetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baliokidetu, baliokide(tu), baliokidetzen. du ad.

baliokidetza
iz. Baliokidetasuna. Gerora, urriaren 6ko 263/1998 Dekretuak Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakasle postuetarako hizkuntza eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berretsi zituen, eta 1. artikuluaren arabera Euskaltzaindiaren D titulua Euskararen Gaitasun Agiriaren baliokidea da. Itzulpenen zehaztasuna eta baliokidetza juridikoa ziurtatuko duen zerbitzua.

Aztergaia: baliokidetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
baliokidetze
iz. Baliokide bihurtzea, bereziki ikasketa, titulu eta kidekoak. Ik. baliozkotze 2. Euskara agirien baliokidetze prozesua.

Aztergaia: baliokidetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

tradizioan erabili gabea da, eta, berez, librea; baina gero konbalidazio saihestekoaren ordaintzat proposatu du lantaldeak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

balios
adj. Ipar. Baliotsua. Gordailu bat dugu, guretzat guztiz baliosa eta maitagarria dena. Harri zurizko aldare balios bat.

Aztergaia: balios

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

baliotasun
iz. g. er. Balioa.

Aztergaia: baliotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

balioa; baliagarritasuna.

baliotsu
adj. Balio handikoa, asko balio duena. Ik. baliozko. Aberastasunik baliotsuena. Jesusen Odol baliotsua. Urre eta zilarrezko pitxerrak, jantzi baliotsuak eta beste gauza eder asko. Urrea zenbat eta astunago, baliotsuago.
Azpisarrerak

Aztergaia: baliotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
baliotu, balio/baliotu, baliotzen
du ad. g. er. Balioztatu.

Aztergaia: baliotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

balio(tu), baliotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

balioztatu; balioa eman.

baliozko
adj. Balio handia duena. Ik. baliotsu. Gelan dituen baliozko diru eta paperak. Eta Leturia heriotzak harrapatzen duenean, aurkitu berriak ditu helburu baliozkoagoak errukian, hurkoaren maitasunean, bere buruari uko egitean.
Loturak

Aztergaia: baliozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera autonomoan ematekoa
baliozkotasun
iz. Balioduna denaren, eraginkorra denaren nolakotasuna. Garai hartan oso iritzi gutxi kaleratu ziren Parlamentuak onartutako legearen baliozkotasunaren edo egokitasunaren inguruan. Ikerketaren baliozkotasuna zalantzan jarriz.

Aztergaia: baliozkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

baliozkotu, baliozko/baliozkotu, baliozkotzen
1 du ad. Zerbait balioduntzat jo edo onartu. Ik. balioztatu 2. Kongresuak gaur Gobernuaren neurri berriak baliozkotuko ditu. Beste ekoizpen-eragiketa batzuetan gertatzen den bezala, hemen ere oinarrizko prozesu guztiak baliozkotu behar dira, eta premiazkotzat jotzen diren kontrol guztiak egin.
2 du ad. Herrialde edo ikastetxe batek, beste hezkuntza-sistema edo alor batean ikasitakoaren baliokidetasuna onartu. Ik. baliokidetu. Unibertsitatean lizentzia ateratzerik lortu ez dutenek Lanbide Heziketara pasatu eta unibertsitatean gainditutako gaiak baliozkotzeko aukera izan nahi dute.

Aztergaia: baliozkotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baliozkotasun 3 aldiz ageri da, EB: J. Zabaleta ("Oso gutxitan aurkitzen dira irudiak egin eta geroztik berritu eta eguneraturik, badirudielarik garai batean izan zuten baliozkotasuna garaiarekin batera bukatu zela"); U. Larramendi ("testaren espezifikazioa, beti bezala, fidagarritasun, baliozkotasun eta praktikagarritasunaren mugen barruan moldatu behar da"); Z-140 ordenadore p. ("Paretasuna: Gordetzen, transmititzen edo manipulatzen den datuaren baliozkotasuna aztertzeko metodo bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baliozkotasun : HiztEn ("Baliozkoa denaren nolakotasuna"); baliozkotu : Euskalterm 2; baliozkotzapen : Euskalterm 1. baliozkotze : Euskalterm 3.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld: convalidación: sendespen, sendeste; convalidar: sendetsi, indarra eman, gauzazkotu, Lege-sendespena egin, balioa eman // AdminEL: convalidación: baliokidetze; convalidar: baliokidetu // AdminMila: baliozkotu // Ez dugu aurkitu ap. AdminHizt, LurraldeAntol, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: HiruMila: baliozkotasun: "validez (se dice de leyes, domumentos etc.)", baliozkotu: "convalidar, validar", baliozkotzapen: "convalidación", baliozkotze: "convalidación" // ElhHizt: baliozkotasun (validez), baliozkotu (convalidar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal convalidar / valider, ratifier formen ordainak: HiruMila: "1 baliozkotu. 2 baliokidetu, konbalidatu" // ElhHizt: baliozkotu // Lur EF/FE: ratifier: baietsi // XarHizt: ratifier: onartu, onetsi, berronetsi, berretsi // Casve FE: valider: (déclarer valide) honetsi; honartü; (rendre valide) honartü; ratifier: honartü, honetsi // HaizeG FB: ratifier: onetsi, sinatu // T-L LBF: valider: balitu; ratifier: sinatu, firmatu, finkatu // PMuj DCV: convalidar, confirmar: onartu, ontzakoa eman, ontzat eman // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Azkue Aurkibidea.

baliozkotu : Monika Madinabeitia (“aukera du aurretiazko ikaskuntza baliozkotzeko”), Berria (“euskalduntze eta alfabetatze arloan euskara maila agertzen den ziurtagiria baliozkotu bi lurraldeetan”), EiTB.com 5 (adib.: “Diputatuen Kongresuak ordainpeko Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) Lege Dekretua baliozkotu du gaur, CiU, CC eta ERC alderdien laguntzarekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: baliozkotu 8: Berria 6 (adib.: “Katekesira doazenek, baliozkotuta”, “unibertsitatean lizentzia ateratzerik lortu ez dutenek Lanbide Heziketara pasatu eta unibertsitatean gainditutako gaiak baliozkotzeko aukera izatea nahi dutela azaldu zuten atzoko prentsaurrekoan”), Xabier Arregi 2 (“presentzia-eremu honetan ezarritako harremanak egiaztapen esperimentalaren motakoak izan daitezke, baliozkotze logikoaren motakoak”, “Enuntziatuen azaleratze-baldintzetan egon daitezke egon ere - eta zalantzarik gabe badaude beti - baztertzeak, mugak edo hutsuneak, zeintzuek euren erreferentziala ebakitzen duten, moduen sail bakarra baliozkotzen duten, koexistentzia taldeak zedarritzen eta ixten dituzten eta erabilera batzuk eragozten dituzten”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: convalidar.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egoki, premia bati erantzuten diona.

Ongi eratua da

ongi eratua da, nahiz ez den asko erabili.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baliozkotu, baliozko/baliozkotu, baliozkotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

atzerrian egindako ikasketak baliozkotu zizkioten.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartzea eskatu du.

 - [E116]: "Ez dakit ongi zer premiari erantzuten dion. Idazleen artean ez da batere erabiltzen eta dauden adibideak administrazioak dira. Uste dut ez dugula inolako beharrik. Nahi duena erabil dezala".

 - [E123]: "Lehen itzulian onartua dugun baliokidetu ez al da nahikoa? Agian eman den adibideak nahastu nau (atzerrian egindako ikasketak baliozkotu zizkioten), baina iruditu zait adiera horretarako baliokidetu erabiltzen dela. Baina lantaldeak dioenez, premia bati erantzuten dio baliozkotu formak; hori da ikusi beharko litzatekeena".

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): ez da onartu. // Erabakia (2004-07-23): "ez sartu". // Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): baliozkotu, baliozko/baliozkotu, baliozkotzen. du ad.

baliozkotze
1 iz. Zerbait balioduntzat jotzea edo onartzea. Baliozkotze prozesuari esker, sendagai baten ekoizpenean erabilitako edozein lan-tresnaren fidagarritasuna ziurta daiteke. Baliozkotze batzordeak onetsi eta ziurtatu behar du txostena.
2 iz. Herrialde edo ikastetxe batek, beste hezkuntza-sistema edo alor batean ikasitakoaren baliokidetasuna onartzea. Ikasketen baliozkotzea.

Aztergaia: baliozkotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: convalidación

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

balioztapen
iz. Balioztatzea, zerbaiten balioa zehaztea. Hiru epaile adituk eginiko balioztapenen batez besteko puntuazioa. Kalteen balioztapena. Goizegi delako oraino balioztapenak egiteko.

Aztergaia: balioztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh131 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 160 (UEU 84); ETC: 204

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: balioztapen iz. valoración; evaluación / Adorez: balioztapen: iz. valoración / Labayru: balioztapen 1 iz. valoración, valorización / NolaErran: balioztapen estimation, évaluation.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

balioztatu, baliozta, balioztatzen 1 du ad. Zerbaiten balioa zehaztu. Ik. balioetsi 2. Gaur elkartuko dira lurrikarak egindako kalteak balioztatzeko. Unibertsitateak irakaslearen curriculuma balioztatuko du eta, ona bada, aurrera pasatzeko baimena emango dio. 2 du ad. Balioduntzat jo. Ik. baliozkotu. Nazioarteko ikuskari eta epaileek balioztatu dituzte emaitzak; beraz, erreferenduma garbia izan dela ez dago zalantzan jartzerik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

balioztatu arautuaren bidetik, jasotzekoa.

balioztatu, baliozta, balioztatzen
1 du ad. Zerbaiten balioa zehaztu. Ik. balioetsi 2. Gaur elkartuko dira lurrikarak egindako kalteak balioztatzeko. Unibertsitateak irakaslearen curriculuma balioztatuko du eta, ona bada, aurrera pasatzeko baimena emango dio.
2 du ad. Balioduntzat jo. Ik. baliozkotu. Nazioarteko ikuskari eta epaileek balioztatu dituzte emaitzak; beraz, erreferenduma garbia izan dela ez dago zalantzan jartzerik.

Aztergaia: balioztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

baliozta, balioztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper