30 emaitza bake bilaketarentzat - [1 - 30] bistaratzen.

bake
1 iz. Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Bernard Leheteri Bernard Etxeparekoak gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Ezerk galaraziko ez zidan barruko bake eta sosegua. Bakerik eza. Ez du bakerik aurkitzen.
2 iz. Lasaitasunezko edo isiltasunezko egoera. Mendietako, hilerrietako bakea. Arantzazu, bake leku. Zeruko bakea. Betiko bakea.
3 iz. Liskarrean edo borrokan ez dauden pertsonen arteko egoera. Erreinuaren bakea zaintzeko. Harrezkero ez da bakerik haien etxean.
4 iz. Besteren batekin gerran ez dagoen nazio baten egoera; nazioarteko borrokarik eza. (gerra-ren aurrez aurre). Bake denboran. Bake uneak. Bakearen ikurra. Bake ituna. Bakea izenpetu, hautsi.

Aztergaia: bake

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bakea eman , bakeak egin , bakean utzi , bake-epaile , bake-epaitegi , bakez , bakezko , bakezkoak egin .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Aipatzekoak: "bakeleku, bakeurruti"" (1994-08-02)

bake epaile, bake-epaile
iz. Bake epaitegietan, epaile zereginak betetzen dituen pertsona. Bake-epaileak hiru egun ditu argibideak emateko.
bake epaitegi, bake-epaitegi
iz. Epaitegirik ez den udalerrietan, garrantzi gutxiko auziak erabakitzen edo epaitzen diren tokia. Oiartzungo bake epaitegia erre dute eraso batean.
bakea egin
du ad.-lok. Haserreturik edo etsaiturik zeudenak adiskidetu. (Singularrean nahiz pluralean). Ik. bakezkoak egin. Ez zegoela haiekin bakea egiterik. Frantsesek eta alemanek bakeak egin dituzte. Egizue ahalegina Jaunarekin bakeak egiteko. Gero, poliki-poliki, bakeak egin nituen neure buruarekin.

Aztergaia: bakea egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratua BAKEA EGIN

adib: erres iz. Batez ere pl. Bahia, bermea. Bakea egin zuten, bai eman ere erresak. Ezkontzan, erresak eman. || araiz2 adb. Ipar. Oxala. Bakea eginen dugu araiz!

bakea egin 49: Elhuyar, Berria 27, EiTB 9, Euskaltzaindia, Argia 10, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bakea egin 28: Herria 7, Berria 5, Iñaki Iñurrieta 3, Asisko Frantzizko 2, Aingeru Epaltza 2, Xapri Arbelbide 2, Edorta Jimenez 2, Juan Kruz Igerabide 2, Agustin Otsoa, Javi Cillero, Rafa Egiguren, Patxi Iturritegi, Koldo Zuazo, Patxi Ezkiaga, Iñaki Mendiguren, Joan Mari Irigoien, Mirentxu Larrañaga, Joxan Elosegi, Txillardegi, Josu Zabaleta, Ramon Saizarbitoria, Josetxo Azkona, Karlos Linazasoro.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bake sarreran.

bakea eman
ad.-lok. Bakean utzi. (Batez ere ezezko eta aginterazko esaldietan erabiltzen da). Piarresek ez dio bakerik ematen, non zer gaitz duen aitorrarazi artio. Bere kontzientziak bakerik ematen ez zion. Goiz eta arratsalde ez didate bakerik eman. Zoazte hemendik!, emazue bakea!

Aztergaia: bakea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bake sarrerari dagokion azpisarrera.

bakea lortu
du ad.-lok. Diskriminazio guztiak desagertzea ezinbestekoa da bakea lortu nahi bada.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bakea lortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bakea sinatu
du ad.-lok. Haserreturik edo etsaiturik dauden bi parteren edo gehiagoren artean bake-akordioa sinatu. Bigarren Mundu Gerratik, Moskuk eta Tokiok ez dute bakea sinatu, eta auziari heltzeko prest agertu dira. Gobernuak eta matxinoek bakea sinatu zuten.

Aztergaia: bakea sinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da guztiz gardena, azpisarrera gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bake eta sinatu sarreretan.

bakealdi
iz. Bakezko aldia, liskarrik edo gerrarik gabeko denbora. Bakealdietan pozez kantatu ohi diren eresi bigunak. Gudurako prestuak baina bakealdirako ezdeusak.

Aztergaia: bakealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

bakean
adb. Ik. bakez. Gerla gorrian bizi gara gaur, lehen ginenak bakean. Bakean eta elkar maitatzen bizi. Bakean lo egin dezala. Ez digu utzi egun bat bakarra bakean igarotzen. Ahal duguna egingo dugu, eta zaude bakean, ama. || Bake ederrean biziko gara aurrerantzean. || Eta nirekin biziko da bake-bakean, nahi duen arte.
Loturak
bakean bizi izan
da ad.-lok. Nire etxean nago eta bakean bizi nahi nuke. Handik aurrera denak pozik eta bakean bizi izan ziren. Gerra onenean baino hobe da bake txarrenean bizi.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bakean bizi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bakean joan
ad.-lok. (Aginterazko aditzekin, norbaiti agur esatean, jendetasunezko formula bezala). Zeure sinesmenak salbatu zaitu; zoaz bakean!

Aztergaia: bakean joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAKEAN JOAN. Ir en paz. v. BAKEREKIN JOAN. Zoazte elgarrekin guziak bakean. Iraultza 75. Gero Isaakek bidaldu zituen, eta goan ziren harenganik bakean. Urt Gen 26, 31 (Ur pakean joan, Ker, Bibl bakean joan; Ol adiskidetsuki aldendu). Zuaz bakian, dino bere aldeti konfesoriak. Mg CO 92. Zure uste onak sendatu zaitu; pakean zoaz, eta bizi zaite. Lard 390. Zu berriz joango zera zure gurasoak gana pakean. Ur Gen 15, 15. Ene haurra, zure sinheteak salbatu zaitu; zoaz bakean eta zaren zure gaitzetik osagarritan. Dv Mc 5, 34 (Lç habil bakerekin). Ützazu orai, Jauna, zure zerbützaria joaitera bakian. Ip Hil 118. Zoaz pakean --esan zion, ezkontza zikindu zuan andreari--, nik ez zaittut gaitzetsiko. Inza Azalp 107. Parka ene muldegaizkeria, ez nakizün nur zinen. Zuatza, zuatza bakian! Const 32. Zoaz pakean, ta senda bekizu gaitz ori. Ir YKBiz 97. Ilabetea bete artio egoten aal zara, gero kontu guziek garbituko ditugu eta goan zaite bakean. Izeta DirG 108. Agur Iparragirre! / Orain oake pakean! NEtx LBB 231. Zoaz pakean zerre bidean, mandoari eskola ematen. Ib. 182. Sosik ere artu gabe joan bear izan zuan, eta pakean joan ala ere. AZink 24. Ez baduzu hoberik eskaintzeko, bazoazke bakean zeure bidetik. MIH 223.

adib: zikindu, zikin/zikindu, zikintzen 2 da/du ad. Irud. Bekatuz zikindurik dagoen bihotza. Eta latin eredura euskara egokitu beharrean ari zirenean, uste zuten, zuzen noski, ez zirela euskara nahaspilatzen eta zikintzen ari, aberasten eta gaiagotzen baizik. Erdalkeriak zikindu duen Aberriaren bihotza garbitzeko. Ez dut nahi zikindu inoren famarik. Lagun hurkoaren izen ona itsusten eta zikintzen. Zoaz bakean –esan zion ezkontza zikindu zuen andreari–, nik ez zaitut gaitzetsiko.

bakean joan 5: Deia, Berria 2, EiTB, Karmel.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bakean joan 31: Berria, Elizen arteko Biblia 20, Martin Anso, Agustin Otsoa, Joan Mari Lekuona, Juan Garzia, Jose Antonio Mujika 5, Patxi Altuna, Asisko Frantzizko, Itxaro Borda.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bake sarreran.

bakean utzi
ad.-lok. Norbait ez gogaitarazi edo nekarazi, norbaiti ez eragotzi. Ik. bakea eman. Ume hauek ez didate bakean uzten. Alabari, aitzakia hau sinetsirik, bakean utzi zion. Utz niri bakean! Utz nazazu bakean! Bakean utzi zuen, eta hitzeman zion ez ziola nehori haren izenik salatuko. || Arnoldori bake-bakean utzita, Amando eta lagunak irten ziren gelatik kanpora.
[Oharra: bakean utzi esapidea, Iparraldean, du aditza da eta Hegoaldean du edo dio ].

Aztergaia: bakean utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bake sarrerari dagokion azpisarrera.

bakearazi, bakearaz, bakearazten
du ad. Baketzera behartu. Poz hark geldiarazten eta bakearazten du arima bere Egile eta Jainkoagan.

Aztergaia: bakearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bakearazi, bakearaz, bakearazten. du ad.

bakebide
iz. Baketzeko bidea. Indarkeriaren erabilerari uko egitea eta bakebideari eustea jarri ditu baldintza gisa.

Aztergaia: bakebide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

baketzeko bidea.

bakegile
adj./iz. Bakea ezartzen duena, bakeak eginarazten dituena. Jesu Kristo garailea, Jainkoaren eta gizonaren arteko bakegilea. Zorionekoak bakegileak.

Aztergaia: bakegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

bakegintza
iz. Baketzea. Bakegintzarako bideak. Bitarteko demokratikoak murriztea beti da bakegintzaren kontra jotzea.

Aztergaia: bakegintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bakegintza 1, AB AmaE ("O Pirineo agura zar ta buru makurra! / [...] Izan bazara gaur arteraño, beti ta beti, / Bakegintzako mugarri altu eregia, / Gaur alde biok zure gañera; baña jo dabe, / Oso galtzera zeunkan lo gozo onegia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bakegintza 4: Peillen ("Han nengoenean "bakegintza" hasia omen zen"), UZEI ("Montesquieu-ren botere exekutiboaren barruan bi motatako zuzenbideok zeuden: zuzenbide zibila [...], eta jendeen zuzenbidea #mdash# gerra-deklarazioak, bakegintzak, soldaduska, aduanak etab."), Egunk 1993 ("iduritzen zait horrek ematen digula bakegintzan bete behar dugun papera, nahiz eta askotan errazena ez izan"), X. Gurrutxaga ("John Hume buruzagi irlandarra gure artean izan dugu aste honetan Ipar Irlandako bakegintzari buruz bere ideiak azaltzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bakegintza : Euskalterm 1 (bakegintzako politika) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bakegintza : Abendua'1998 (53 ager.), Garizuma'1999 (ager. 1), ElizEb (6 ager.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bakelita
iz. Erresistentzia kimiko eta elektriko handiko erretxina sintetikoa, formaldehidoen eta fenolen kondentsazioaren bidez lortzen dena eta, besteak beste, isolatzaile elektrikoak eta bernizak egiteko erabiltzen dena. Bakelitazko orrazia.

Aztergaia: bakelita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bakelita 1 (Garm EskL IV).

Erdaretako formak

OfQuLF: matière plastique || Leo Hendrik Baekeland || chimiste belge qui a inventé cette matière.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): bakelita

bakeoso
adj. Heg. beh. Baketsua.

Aztergaia: bakeoso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ik. baketsu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tsu/-oso.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

bakero
1 adj. Heg. Ehunez mintzatuz, kotoi sendoz egina eta oso iraunkorra, gehienetan urdina, jeansak egiteko erabiltzen dena. Bergarako ehun bakeroak Amerikaren konkistan.
2 adj. Heg. Jantziez mintzatuz, kotoi sendoko ehun urdinarekin egina. Gehiegi ez nabarmentzeko, praka bakeroak eta elastiko beltz bat janztea aski zuela. Jaka bakeroaren lepoa altxatu zuen.
3 iz. pl. Heg. Jeansak. Bakeroen atzeko poltsikotik liburuxka bat atera dio. Bakero estuak ditu soinean. Bakero higatuak.
4 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bakero-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'unaia' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. unai; behizain].
baketi
adj. g. er. Baketsua.

Aztergaia: baketi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'baketi | H: Bazt. Egia da baketsu izenondoa askoz erabiliagoa izan dela, baina gero beharti g.er. 'behartsua' ematen bada, zergatik ez hemen berdin jokatu?'.

 - [E116]: 'nik ere biak onartuko nituzke, besteetan bezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

baketiar
adj. Ipar. Baketsua. Dohatsu baketiarrak, ezen haientzat dago bihotzeko bakea.

Aztergaia: baketiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

baketsua.

baketsu
1 adj. Bakea maite duena, liskarra gogoko ez duena. Baketsua eta bakezalea zen, soldaduen artean bakeak erraz eta guztien nahierara egin ohi zituen. Esaneko, isil, baketsu eta ona. Baketsuen adiskidea.
2 adj. Bakez betea. Beldur eta kezka gabeko bizitza baketsua. Garbi zegoen zerua; urdin, bare eta baketsu ur-zelai galant ederra. Torpin-en bekoki baketsu goiargiz betea. Baserri baketsuak. Toki baketsua zuhaizti hau. Urteko egunik baketsuena izan zen. Herrialde baketsuagoetara.
3 adb. Bakean. Baketsu bizi omen ziren erromatarrekin.

Aztergaia: baketsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
baketu, bake/baketu, baketzen
1 da/du ad. Bakeak egin edo eginarazi. Ik. adiskidetu. Baina dardoa ematurik, zauria ere sendoturik, bere graziaz ezartzen ditu elkarrekin baketurik. Lehenik Jainkoarekin behar dugula baketu. Zaude lehenik bakean zerori eta, ondorioz, besteak baketzen ahalko dituzu. Horra nola baketu ziren bi anaiak.
2 da/du ad. Baretu. Ezinegonak joa zegoena baketu da. Baketu dira lehengo borrokalariak. Gaur badakigu astindu gaituzten lurrikarak sortuak zirela ordurako, eta ez direla berehalakoan baketuko. Bere emaztea zegoen deabruak hartuta, ez gurutzeak eta ez ur bedeinkatuak baketzen zutela.
3 du ad. (Herri bat) bakezko egoerara eraman. Inguruko lurraldeak baketu zituena. Indarrez baketu.

Aztergaia: baketu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baketu, bake(tu), baketzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baketu, bake(tu), baketzen

Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
baketzaile
adj./iz. Bakegilea. Aita santu baketzailea izan zen hura, eta hori da munduak behar zuena eta behar duena.

Aztergaia: baketzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

baketze
iz. baketu aditzari dagokion ekintza. Errusiako armadak baketze lanak egingo ditu.

Aztergaia: baketze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bakez
adb. Bakean, liskarrik gabe. Elkarrekin bakez bizi daitezen.
Loturak

Aztergaia: bakez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bake sarrerari dagokion azpisarrera.

bakezale
1 iz./adj. Bakea maite duena; bereziki, gerra eta indarrezko bideak inola ere onartzen ez dituena. Gizon bakezalea naiz ni, otzana, barea. Bakezaleen doktrina. Bakezale taldeak. Hogei bakezale atxilotu zituzten. Gandhi, bakezale handia.
2 adj. Gauzez mintzatuz, bakearen aldekoa dena. Gobernuaren jokabide bakezalea.

Aztergaia: bakezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
bakezaletasun
iz. Bakezalea denaren nolakotasuna; bakezaleen doktrina. B. Russell-en bakezaletasunaren aldeko idazkiak.

Aztergaia: bakezaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bakezko
adj. Ik. baketsu. Ezkondu zirenetik, ez dakit bakezko egun bat igaro zuten. Bakezko hitzak. Guztiek emango diote bakezko musua. Bakezko irtenbide bat aurkitzeko ahalegina.
Loturak

Aztergaia: bakezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bake sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

bakezkoak egin
ad.-lok. Bakeak egin. Bakezkoak egin nahirik etorri zitzaion.

Aztergaia: bakezkoak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Hobeto aztertzekoa da eratorri-konposatu berria

zalantzazkoa da tradizioko bermea (OEHn ez dugu jaso; behin EEBSn: Karmel 1971; ap. BiblE 7 aldiz: 2 Sm 10,19; 2 Erg 18,31; Is 27,5; 36,16; Dn 11,6; 1 Kro 19,19; Lk 12,57 tit.; behin ap. Vill KFedea), baina onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

egin: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bake sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper