5 emaitza baina bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

baina1
1 junt. Elkartzen dituen bi esaldien artean ezarririk bien arteko nolabaiteko kontrakotasuna (baina ez bateraezintasuna) adierazten duen hitza. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik eta ez bihotzetik. Ez dira gauza bera, baina ez daude elkarren kontra. Heldu zen, baina berandu. Gizon ona zen, baina alferra. Aberatsa da, baina seme-alaba asko ditu. Nahi adina laguntza izan zuen, baina halere ez zuen ezer taxuzkorik egin. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai.
2 junt. Ordea. (Bigarren esaldiaren azkenean, batez ere erantzunetan). Ez zekien baina. Lotsatu egiten naiz, baina.
3 junt. (Esaldiaren barnean). Maitasun horretaz baina, maite hori, ez diozu itaundu zeure bihotzari. Gu baina, haiek utzirik, bestetara goaz.
4 junt. Baizik. (Elkartzen dituen bi perpausen edo sintagmen artean, ezkerrekoa ezezkoa denean). Ez osoki, baina apur bana. Ez ene nahia, baina igorri nauenarena. Irudizkoak ez baina egiazko direlako egiaztagarri bikaina.
5 Ba... ere, nahiz. (Bigarren esaldiaren azkenean). Egingo dut, gogo handirik ez dut baina. Dena lortu zuten, kosta zitzaien baina.

Esaera zaharrak

Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa. Adausi degidala, baina ausiki ez nazala. Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia. Azeriari larrua edeki, baina azturak ez. Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsarazten. Otsoari erortzen zaio kalparra, baina ez larrua. Urrun doana aldatzen da lekuz, baina ez buruz.
baina2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'leka' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. leka1].
baina3
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'zorroa' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zorro].
bainagia
iz. Batez ere zub. Bainuontzia.

Aztergaia: bainagia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

bainuontzia.

bainatu, baina/bainatu, bainatzen
da/du ad. Bainua hartu edo harrarazi. Egunero itsasoan bainatzen zen. Amak egun bitik behin bainatzen zuen umea.

Aztergaia: bainatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bainatu, baina, bainatzen. da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "[sar litekeen hitza; cf.] OI [Oinarrizko Hitzak liburua] 22 or." (1994-07-07)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper