38 emaitza azido bilaketarentzat - [1 - 38] bistaratzen.

azido akriliko
iz. kim. Kolorerik ez duen likido korrosiboa, erraz polimerizatzen dena (C3H4O2).

Aztergaia: azido akriliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

azido akrilikoa: kolorerik ez duen likido korrosiboa, erraz polimerizatzen dena (s.u. akriliko)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, komeni da maiztasun handieneko azidoak jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta akriliko sarreretan.

azido artseniko
iz. kim. Artsenikoa 5 balentziarekin daukan azidoa (H3AsO4). Gainera, azido artseniko hori non eskuratu ahal izan duen ere garbi ez dakit.

Aztergaia: azido artseniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

artseniko 2 adj. Kim. Artsenikoa 5 balentziarekin daukana. Azido artsenikoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide zen lehen, baina orain komeni da azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta artseniko sarreretan.

azido askorbiko
iz. kim. Zitrikoetan eta hainbat barazkitan (piperrean, brokolian...) aurkitzen den azidoa, kolagenoaren sintesian garrantzi handikoa dena (C6H8O6). C bitaminaren izen kimikoak, azido askorbikoak, latineko scorbutus izenean du jatorria.

Aztergaia: azido askorbiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

askorbiko adj. Kim. Azidoez mintzatuz, zitrikoetan eta hainbat barazkitan (piperrean, brokolian...) aurkitzen dena, kolagenoaren sintesian garrantzi handikoa dena. C bitaminaren izen kimikoak, azido askorbikoak, latineko scorbutus izenean du jatorria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide zen lehen, baina komeni da azido askorbiko azpisarrera egitea eta askorbiko sarrerako adibidea azpisarrerara eramatea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta askorbiko sarreretan.

azido azetiko
iz. kim. Etanolaren oxidaziotik sortzen den azidoa, ozpinari usain eta zapore garratza ematen diona (C2H4O2). Zapore garratzeko likido honek azido azetikoa dauka.

Aztergaia: azido azetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

ester iz. Kim. Gai konposatua, azido organiko baten hidrogenoa alkohol-erradikal batek ordezkatzen duenean eratzen dena. Lehengai horri lurrina azido azetikoak eta bestelako azido organiko eta esterrek ematen diote.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ester sarreran adibide batean jasoa dago azido azetiko, eta ondo dago dagoen lekuan, baina komeni da azpisarrera gisa jasotzea eta ester sarrerako adibidea azpisarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta azetiko sarreretan.

azido azetilsaliziliko
iz. kim. Aspirinaren osagaia den azido organikoa (CH3COO6 H4COOH). 1897an azido azetilsalizilikoa erregistratu zuen Felix Hoffmann kimikariak.

Aztergaia: azido azetilsaliziliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Azido azetilsalizilikoa (CH3COO6 H4COOH): aspirinaren osagaia den azido organikoa (s.u. azetilsaliziliko)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibiderik gabe geratuko denez, “Ik. azido azetilsaliziliko” jartzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta azetilsaliziliko sarreretan.

azido bentzoiko
iz. kim. Azido organiko usaintsua, artifizialki toluenotik lor daitekeena, kontserbagarri gisa edo antiseptiko gisa erabiltzen dena (C7H6O2). Kontserbagarri gisa azido bentzoikoa gehitu duen bakarra da marka hori.

Aztergaia: azido bentzoiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

(LB 23; EPG 0; Elhuyar 0; Adorez 0; Labayru 0; Euskalterm +)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido sarreran.

azido boriko
iz. kim. Hauts zuri kristalinoa, industrian eta antiseptiko gisa erabiltzen dena (H3BO3). Azido borikoa duen disoluzio bat.

Aztergaia: azido boriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

boriko adj. Kim. Azido borikoa (H3B03): hauts zuri kristalinoa, industrian eta antiseptiko gisa erabiltzen dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibiderik gabe geratuko denez, “Ik. azido boriko” jartzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta boriko sarreretan.

azido desoxirribonukleiko
iz. biokim. Izaki bizidunen garapenerako eta funtzionamendurako behar den informazio genetikoa duen azido nukleikoa (DNA). Iraultza bioteknologikoaren oinarria azido desoxirribonukleikoan datza.

Aztergaia: azido desoxirribonukleiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

desoxirribonukleiko adj. Biokim. Azido desoxirribonukleiko: izaki bizidunen garapenerako eta funtzionamendurako behar den informazio genetikoa duen azido nukleikoa (DNA).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibiderik gabe geratuko denez, “Ik. azido desoxirribonukleiko” jartzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta desoxirribonukleiko sarreretan.

azido erribonukleiko
iz. biokim. Zeluletan proteinen sintesia kontrolatzen duen gaia (RNA). Adituen arabera, genoma hori deskodetzeak azido erribonukleikoaren egituraren eta funtzionamenduaren eta hiesa eragiten duen birusaren arteko harremana argitzen lagunduko du.

Aztergaia: azido erribonukleiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

erribonukleiko adj. Biokim. Azido erribonukleikoa (RNA): zeluletan, proteinen sintesia kontrolatzen duen gaia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibiderik gabe geratuko denez, “Ik. azido erribonukleiko” jartzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta erribonukleiko sarreretan.

azido esteariko
iz. kim. Gantz-azido asea, animalien gantzetan eta, gutxiago bada ere, landare-olioetan dagoena (C18H36O2). Azido estearikoa, gainerako gantz-azido aseen aldean, osasungarriagoa da, ez baitu odoleko kolesterola gehitzen.

Aztergaia: azido esteariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

(LB 10; EPG 0; Elhuyar 0; Adorez 0; Labayru 0; Euskalterm +)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido sarreran.

azido foliko
iz. biokim. B taldeko bitamina, hosto berdeetan eta animalien gibelean aurkitzen dena, zenbait anemia sendatzeko erabiltzen dena (C19H19N7O6). Ez dute zalantzarik ama izan nahi duten emakumeei komeni zaiela azido folikoa hartzea.

Aztergaia: azido foliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

foliko adj. Biokim. Azido folikoa: B taldeko bitamina, hosto berdeetan eta animalien gibelean aurkitzen dena, zenbait anemia sendatzeko erabiltzen dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibiderik gabe geratuko denez, “Ik. azido foliko” jartzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta foliko sarreretan.

azido fosforiko
iz. kim. Fosforoa 5 balentziarekin daukan azidoa (H3PO4). Kolazko freskagarriek azido fosforikoa dute, eta maiz edango bagenitu, fosforo asko ariko ginateke ematen gure gorputzari.

Aztergaia: azido fosforiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

fosforiko adj. Kim. Fosforoa 5 balentziarekin daukana. Azido fosforikoa

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide zen lehen, baina orain komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta fosforiko sarreretan.

azido gastriko
iz. Batez ere pl. med. Urdailean sortzen den azidoa. Aholku dietetikoa soil eta erraza da: elikadura egunean bost janaritan gutxienez banatzea, astiro jatea, likidoak otorduez kanpo hartzea eta jan ondoren ez etzatea, horrek azido gastrikoak hestegorrira igaro daitezen errazten duelako. Frogatu dute karbono dioxidotan aberatsa den odolak digestioa azkarrago egiten laguntzen duela, urdaileko guruin batzuek karbono dioxidoa behar baitute azido gastrikoak ekoizteko.

Aztergaia: azido gastriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

(LB 8; EPG 0; Elhuyar 0; Adorez 0; Labayru 0; Euskalterm -)

Bestelakoak

gastriko adj. Urdailekoa, urdailari dagokiona. Zunda gastrikoen bidez elikatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta gastriko sarreretan.

Jakite-arloak

Med.

azido glutamiko
iz. biokim. Proteinen osagai den aminoazido ez-esentziala, glutenean ugari dagoena, ur berotan disolbatzen dena eta alkoholetan, azetonan eta bentzenoan disolbatzen ez dena (C5H9NO4). Tomatearen proteinak azido glutamikoa dauka.

Aztergaia: azido glutamiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

glutamiko adj. Biokim. Azido glutamikoa: proteinen osagai den aminoazido ez-esentziala, glutenean ugari dagoena, ur berotan disolbatzen dena eta alkoholetan, azetonan eta bentzenoan disolbatzen ez dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibiderik gabe geratuko denez, “Ik. azido glutamiko” jartzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta glutamiko sarreretan.

azido hialuroniko
iz. biokim. Organismoko zenbait ehunetan dagoen polisakaridoa, gaur egun kirurgia estetikoan erabiltzen dena (C28H44N2O23). Ez dakit zenbat aldiz esan dudan ez duela merezi azido hialuronikotan dirua gastatzea.

Aztergaia: azido hialuroniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido sarreran.

azido hipokloroso
iz. kim. Ura eta kloroa batzean sortzen den azidoa (HClO). Azido hipokloroso disoluzio baten kontzentrazioa 0,01 M da eta 100 ml-ko bolumena du; azido hipoklorosoaren azidotasun-konstantea 3,1⋅10–8 dela jakinda, kalkulatu pH-a.

Aztergaia: azido hipokloroso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

hipokloroso adj. Kim. Azido hipoklorosoa (HClO): ura eta kloroa batzean sortzen den azidoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Eta hipokloroso sarreran ‘Anhidrido hipoklorosoa’ moduko adibide bat jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta hipokloroso sarreretan.

azido klorhidriko
iz. kim. Kloroaren eta hidrogenoaren konbinazioz sortua den azidoa (HCl). Azido klorhidrikoak metal guztiei erasotzen die.

Aztergaia: azido klorhidriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

klorhidriko adj. Kim. Azidoez mintzatuz, kloroaren eta hidrogenoaren konbinazioz sortua dena. Azido klorhidrikoak metal guztiei erasotzen die.

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

lexia (asko dira azido-motak, eta ez dago denak jasotzerik).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide zen lehen, baina orain komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta klorhidriko sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "lantaldeak dioenez, 'asko dira azido-motak eta ez dago denak jasotzerik'; egia da, baina argi dugu 'klorhidriko' eta 'uriko', adibidez, jasotzekoak direla (Hiztegi Batuaren lehen itzulian, adibidez, 'zianhidriko' dago, 'klorhidriko' baino askoz ere 'arraroagoa' dena; bide batez, lantaldeari gogorarazi nahi diogu Hiztegi Batuaren lehen itzulian erabaki zen 'sulfidriko' sarreraren grafia aldatu behar dela, eta 'sulfhidriko' behar duela); beraz, batzuk badira hiztegian jasotzekoak, eta zerrenda bat egiteko prest gaude, azidoena ez ezik, honelako obra batean agertu behar luketen konposatu kimikoena ere bai; esan eta lantaldeari bidaliko diogu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

azido kloriko
iz. kim. Kloroz, oxigenoz eta hidrogenoz osaturiko azidoa, gai organikoak oxidatzen dituena (HCl3). Azido klorikoa disoluzio akuoso hotzetan egonkorra da % 30eko kontzentrazioa izan arte.

Aztergaia: azido kloriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Azido klorikoa (HClO3): kloroz, oxigenoz eta hidrogenoz osaturiko azidoa, gai organikoak oxidatzen dituena (s.u. kloriko)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Eta kloriko sarreran ‘Anhidrido kloriko’ moduko adibide bat jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta kloriko sarreretan.

azido laktiko
iz. kim. Esnearen laktosa hartzitzean sortzen den azidoa (C3H6O3). Jogurtaren elikadura-balioa esneak duenaren oso antzekoa da; alderik handiena laktosa kantitatean dago: jogurtak oso gutxi izaten du, azido laktiko bihurtzen baita eraldatze-prozesuan.

Aztergaia: azido laktiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

laktiko adj. Kim. Azidoez mintzatuz, esnearen laktosa hartzitzean sortzen dena. Azido laktikoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide zen lehen, baina orain komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta laktiko sarreretan.

azido linoleiko
iz. biokim. Gantz-azido esentzial asegabea, landare-hazietatik eratorririko olioetan dagoena (C18H32O2). Gantz-azido horietako % 2tik % 6ra bitartekoa azido linoleikoa izatea komeni da. Osagai nagusiak azido oleikoa eta azido linoleikoa dira.

Aztergaia: azido linoleiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

(LB 39; EPG 0; Elhuyar 0; Adorez 0; Labayru 0; Euskalterm +)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido sarreran.

azido nitriko
iz. kim. Likido koloregabe erregarria eta oxidatzailea, besteak beste, ongarriak eta lehergaiak egiteko erabiltzen dena (NHO3). Azido nitrikoak, azido azetikoak, kareak, zementuek eta produktu bituminosoek erasotzen diote berunari.

Aztergaia: azido nitriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

nitriko adj. Kim. Nitrogenoa 5 balentziarekin daukana. Azido nitrikoa (NHO3): likido koloregabe erregarria eta oxidatzailea, besteak beste, ongarriak eta lehergaiak egiteko erabiltzen dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Eta nitriko sarreran ‘oxiko nitriko’ moduko adibide bat jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta nitriko sarreretan.

azido nitroso
iz. kim. Nitrogenoa 3 balentziarekin daukan azidoa (HNO2). Kalkulatu zenbat gramo azido nitroso disolbatu behar diren 500 ml uretan, pH=2,5 izan dadin.

Aztergaia: azido nitroso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

nitroso adj. Kim. Nitrogenoa 3 balentziarekin daukana. Ibilgailuek isurtzen duten oxido nitrosoa. Azido nitrosoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide zen lehen, baina orain komeni da azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta nitroso sarreretan.

azido nukleiko
iz. biokim. Azido erribonukleikoa eta desoxirribonukleikoa izendatzeko erabiltzen den izen generikoa. Ik. azido erribonukleiko; azido desoxirribonukleiko. Biziaren oinarrizko osagaiak molekula organikoak dira, hein handi batean: lipidoak, karbohidratoak, proteinak eta azido nukleikoak.

Aztergaia: azido nukleiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

nukleiko adj. Biokim. Ik. erribonukleiko; desoxirribonukleiko. Azido nukleikoa: azido erribonukleikoa eta desoxirribonukleikoa izendatzeko erabiltzen den izen generikoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta nukleiko sarreretan.

azido oleiko
iz. kim. Gantz-azidoa, animalien eta landareen gantzetan dagoena, bereziki olioetan (C17H33COOH). Omega-3 gantz azidoek dituzten ezaugarri onuragarriez gain, oliba olioaren azido oleikoarenak gehitu behar zaizkio.

Aztergaia: azido oleiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

oleiko adj. Kim. Azido oleikoa (C17H33COOH): gantz-azidoa, animalien eta landareen gantzetan dagoena, bereziki olioetan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Eta oleiko sarreran ‘Elikagai gutxi daude iberiar urdaiazpikoak adina oleiko dituztenak (oliba olioak soilik ditu gehiago)‘ moduko adibide bat jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta oleiko sarreretan.

azido oxaliko
iz. kim. Uretan disolbatzen den gai solido zuria, ziazerban edo arabarbaren hostoetan, adibidez, oso ugaria dena (H2C2O4). Giltzurrunetan harriak edukiz gero, ez da komeni izaten kaltzio eta azido oxaliko ugari daukaten jakiak hartzea.

Aztergaia: azido oxaliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

(LB 9; EPG 1; Elhuyar 0; Adorez 0; Labayru 0; Euskalterm +)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido sarreran.

azido perkloriko
iz. kim. Kloroak oxidazio mailarik altuena duen azidoa, % 72tik gorako kontzentrazioan oso ezegonkorra dena (HClO4). Litro bateko matraze batean, 25 ml azido perkloriko disolbatu behar dira ur destilatutan.

Aztergaia: azido perkloriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

(LB 10; EPG 0; Elhuyar 0; Adorez 0; Labayru 0; Euskalterm +)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido sarreran.

azido saliziliko
iz. kim. Uretan disolbatzen den gai zuria, azido azetilsalizilikoa lortzeko lehengai gisa erabiltzen dena (C7H6O3). Orain arte ez dute jakin nola lortzen duten landareek azido salizilikoa ekoiztea.

Aztergaia: azido saliziliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

(LB 13; EPG 0; Elhuyar 0; Adorez +; Labayru +; Euskalterm +)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido sarreran.

azido sorbiko
iz. biokim. Konposatu organiko naturala, gatz eran janariak kontserbatzeko erabiltzen dena (C6H8O2). Hamazazpi freskagarrietatik bederatzik kontserbagarriak dituzte: azido sorbikoa eta azido bentzoikoa.

Aztergaia: azido sorbiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

sorbiko adj. Biokim. Azido sorbikoa: konposatu organiko naturala, gatz eran janariak kontserbatzeko erabiltzen dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Eta sorbiko sarreran ‘Fruta kontserbatzeko sorbikoa erabili du’ moduko adibide bat jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta sorbiko sarreretan.

azido sulfhidriko
iz. kim. Gas koloregabea, arrautza ustel usaina duena (SH2). Tximinietako gasaren azido sulfhidriko pozoitsuan gertatzen den erreakzio kimiko exotermiko bat da bakterioak erabiltzen duena energia lortzeko.

Aztergaia: azido sulfhidriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

sulfhidriko adj. Kim. Azido sulfhidrikoa (H2S): gas koloregabea, arrautza ustel usaina duena

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Eta sulfhidriko sarreran ‘biozidak, bakterioek ez dezaten hidrokarburoa kontsumitu eta sulfhidrikoa sortu, horrek gasaren kalitateari kalte egingo bailioke’ moduko adibide bat jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta sulfhidriko sarreretan.

azido sulfuriko
iz. kim. Olio itxurako isurkaria, oso erregarria, deshidratatzaile eta oxidatzaile bortitza delako, industrian erabilera ugari dituena, batez ere ongarrien ekoizpenean (H2SO4). Bizkaiko Labe Garaietan sortzen zen azido sulfurikoa hodi baten bidez eramaten zuten Barakaldoko Sefanitro fabrikara.

Aztergaia: azido sulfuriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

sulfuriko adj. Kim. Azido sulfurikoa (H2SO4): olio itxurako isurkaria, oso erregarria, ur-kentzaile eta oxidatzaile bortitza delako, industrian erabilbide ugari dituena

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta sulfuriko sarreretan.

azido sulfuroso
iz. kim. Sufre dioxidoa uretan urtuz lortzen den azidoa (H2SO3). Atzo dastatu genituen sagardoetan batez ere osagai sufredunak aurkitu nituen: azido sulfurosoak eta sufrearen beste eratorri batzuk.

Aztergaia: azido sulfuroso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

sulfuroso adj. Kim. Azido sulfurosoa (H2SO3): sufre dioxidoa uretan urtuz lortzen den azidoa

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Eta sulfuroso sarreran ‘Beste aldetik, ozpinari (uher ez dadin) sulfurosoa eranstea onartzen den bitartean, azken produktuko sulfatoen agerpena ere mugaturik dago, litroko 3,5 gramotan’ moduko adibide bat jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta sulfuroso sarreretan.

azido uriko
iz. kim. Gizakiaren eta zenbait animaliaren metabolismoaren hondakina, karbonoz, nitrogenoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua dena (C5H4N4O3). Odolean ageri den azido urikoari ere erreparatuko diote.

Aztergaia: azido uriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

uriko adj. Kim. Azido urikoa (C5H4N403): gizakiaren eta zenbait animaliaren metabolismoaren hondakina, karbonoz, nitrogenoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua dena.

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

lexia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da orain, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibiderik gabe geratuko denez, “Ik. azido uriko” jartzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta uriko sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

azido zianhidriko
iz. kim. Arbendol mikatzen usaina darion azidoa, oso pozoitsua eta lurrunkorra (CNH). Konboi horretako zisterna batek 55 tona azido zianhidriko daramatza.
azido zitriko
iz. kim. Limoi, laranja eta kidekoetatik ateratzen den azidoa, horiei garraztasuna ematen diena (C6H8O7). Frutak eta barazkiek dituzten C bitaminak eta azido zitrikoak burdinaren absortzioa hobetzen dute.

Aztergaia: azido zitriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

(LB 57; EPG 1; Elhuyar +; Adorez +; Labayru 0; Euskalterm +)

Bestelakoak

zitriko 1 adj. Kim. Azidoez mintzatuz, limoi, laranja eta kidekoetatik ateratzen dena, horiei garraztasuna ematen diena. 2 iz. Fruta garratza, adibidez, limoia edo laranja. (Batez ere pluralean erabiltzen da, fruta horiek osatzen duten multzoa adierazteko). Jakina denez, zitrikoek (laranjak, limoiak, pomeloak eta limak), tomateek eta piperrek bitamina C asko dute.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta zitriko sarreretan.

azidotasun
iz. kim. Azido izateko nolakotasuna. Atmosferara igortzen den karbono dioxidoaren zati handi bat xurgatzen du itsasoak, eta, ondorioz, uraren azidotasun mailak gora egiten du.

Aztergaia: azidotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azidotu, azido/azidotu, azidotzen
da/du ad. kim. Azidotasuna hartu edo eman. Kafeak, ongarri ona bada ere, lurra azidotu egiten duela jakin behar da. Kutsaduraz azidotu ez den euri-uraren pH naturala 5,6 ingurukoa da.

Aztergaia: azidotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): azidotu 19: Elhuyar 9 (adib.: “Era berean, amoniakoak euri azidoan eta ekosistemak azidotzean ardura handia duela ere gogorarazi du FAOk”), Consumer 5 (adib.: “Azido laktikoa osatzean, bitartekoa azidotu egiten denez, proteinek eta gantzek aurredigestioaren antzekoa nozitzen dute, gure organismoarentzat elementu digestonikoago bilakatuz”), Berria 3 (adib.: “Batez ere kola edarietan egoten den azido fosforikoak odola azidotzen du”), EiTB (“Euria azidotu egiten da airetik karbono dioxidoa hartzean”), Argia (“Pinudiak lurra erabat azidotuta uzten du eta horri buelta eman behar zaiola iruditzen zait”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: azidotu 2: Juan Garzia (“Behin horretara ezkero, zaila da huts egiten: soluzioa irazi, azidotu, Kippa hartu, hidrogeno sulfuratua pasarazi”), Irene Aldasoro (“Haren barne-estaldurak hartzen ditu urdaileko eduki azidotuak; ez da harritzekoa, bada, inoiz duodenoko ultzerak zulatzea”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu azidotu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es acidificar / fr acidifier: Elhuyar: azidotu / NolaErran: - / Zehazki: azidotu / Labayru: - / Adorez5000: azidotu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo osatua eta hedatua; hiztegietara ere pasatu da.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

azidotu, azido(tu), azidotzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Kim.

azidotzaile
adj./iz. kim. Azidotzen duena. Substantzia azidotzaileak. Azidotzaileek bizitu egiten dute zaporea eta kontserbagarri moduan jarduten dute.

Aztergaia: azidotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Consumer 28, Laneki 5, UEU 1); ETC 18.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: azidotzaile izond. (Kim.) acidulante / Adorez: 0 / Labayru: azidotzaile 1 iz., adj. Kim. acidulante / NolaErran: 0 // Euskalterm: azidotzaile (acidulante, Industria, 4) // ZTHB-Kim: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Tekniko samarra, baina ezaguna. Jaso liteke.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper