86 emaitza auto bilaketarentzat - [1 - 86] bistaratzen.

auto
iz. Automobila. Ik. beribil. Bi pertsona hil dira auto istripu batean Iruñean. Auto bat bere bidetik atera zen, eta beste bat aurrez aurre jo zuen.

Aztergaia: auto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

auto(mobil), beribil

Jatorrizko forma

eriauto

Euskaltzaindiaren Arauak

auto Sin. automobil, beribil. / AS: auto(-)argi.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. halab. automobil, beribil

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "auto. Hitz horrek hiru adiera ditu behintzat, eta bat baino ez da ageri Hiztegi Batuan. Hori osatu beharra dago: auto 1 Sin. automobil berebil; auto 2 Zuz.: auzi nagusi baten funtsari edo formari dagozkion eta epairik behar ez duten arazoak erabakitzeko ebazpen judiziala; auto 3 Lit.: "Composición dramática de breves dimensiones y en la que, por lo común, intervienen personajes bíblicos o alegóricos"; adibidez, "autos sacramentales" (Real Academia Española de la Lengua, Diccionario de la lengua española, 2001)".

 - [E208]: "Auto-antolaketa, autobalio, autobalorapen, autoebaluazio, autoedizio, autoelikadura, autoenergia, autoernalkortasun etab. Grezierazko auto hita aurrizkitzat daukaten hitz hauei buruz zerbait esan beharra dago. Alde batetik horietako asko ez dira nazioartekoak, ingelesak kasu askotan self-, alemanak selbst- eta errusierak camo- (samo-) darabiltzatelako. Latinetiko hizkuntzek darabilten sistima aski bitxia da, kasu askotan hibridoa baita: aurrizkia grezieraz eta bigarren partea latin-errokoa. Guk bitxikeria bera eginen genuke bigarren elementu hori esukaraz jarriz gero: autoantolaketa, autobalio, autoelikadura modukoekin. Zergatik ez geure buru- bultzatu, georgierak bere tavi 'buru'rekin egiten duen bezala? Bere burua elikatzea badugu, zer arazo dago buru-elikadura onartzeko edo, bere burua ernaldu-tik buru-ernalkortasun hitza egiteko? Hortxe dira, adibidez, buruiritzi, buru-kalteko, buruentar, buru-eskaintza, burugain, burujauzi, burujope edo burujabe bezalako hitz zahar eta aspaldian sortuak, euskal sen jatorraz sortuak. Ene ustez ez genuke bide hau erabat baztertu behar. Gogoan izan, gainera, erdarazko auto-dun hitz asko euskaraz 'automobil'tzat ere har daitezkeela: zeinek dio, adibidez, erregaia ez dela auto-elikadura? Bide horretatik datozkigu auto-berina, autobide edo autobus, adibidez".

 - [E116]: "Ez dut batere argi hitz honek erdaraz dituen esanahi berberak eman behar dizkiogunik euskaraz ere: zalantzan jartzen dut literaturako esanahi hori (orduan "cantiga" ere sartu behar dugu? Edo "jarcha"? "Fede-autoa" esan behar dugu?). Oraingoz ez nuke sartuko. Badirudi zuzenbidekoa gehiagotan erabiltzen dela, baina hori ere espainolaren kontua da: ingelesak, adibidez, "epaile idazkia" esanez konpontzen ditu holakoak, biderik praktikoena aukeratuz. Horrenbestez, bere horretan utziko nuke oraingoz "auto" hori, arautua zegoen gisan. Beste kontu bat da XK-k dioena, uste baitut hor badela eztabaidatzeko puntu interesgarri bat, baina hemen ere, asmakizunetan hasi beharrean, uste dut egokiagoa dela idazleei bere lana egiten uztea. Gehienez ere, lantalde batek hartu beharko luke gai hau eta proposamena egin. Gainera, onartutako zerrendan badira "auto"-rekin sortutako hitzak. Beraz, uste dut zuhurrena dela gauzak dauden bezala uztea".

 - [I102]: "Baina arazoa aztertzeko batzordeñoa izendatu beharko litzateke".

 - [E123]: "bat nator PSren proposamenarekin auto sarrerari dagokionez. Bestalde, interesgarri izan daiteke hemen ere auto-dun hitzei batera ematea begiratu bat, banan-banan eztabidatzen ibili gabe. Nire iritziz: a) Tradizioa eta erabilera hartu behar ditugu kontuan eta ikusi zein hitzek egin duten bidea buru-rekin eta zeinek ez. Hor ere, garai bateko buru- guztiek ez baitute bide bera egin; b) Tradizioaren eta gaurko erabileraren bermerik ez dugunean, ez nuke sartuko geuk bultzatutako buru-+izena moduko berririk. Hobe, nire ustez, hitzei beren bidea egiten uztea".

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): "PROPOSAMENA: "auto | EArau: Sin. automobil, beribil; AS: auto(-)argi oraingoz hori sartu bakarrik. Eta bi eskaera: auto zuzenbideko esanahiarekin zuzenbideko lantaldeak aztertu behar du, eta autoebaluazio, autoantolaketa, autoedizio, etab. hiztegiko lantaldeak aztertu behar ditu eta proposamenak egin".

auto argi, auto-argi
iz. Autoetan, aurreko eta atzeko argietako bakoitza. Bi auto argik gauaren iluna urratu zuten.

Aztergaia: auto argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "autoargi [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): sarrera ematea erabaki da.

auto gidari, auto-gidari
iz. Auto gidari bat hil da, Araban izandako istripu batean. Bide horietan txirrindulariei lehentasuna eman behar diete auto gidariek.
auto ilara, auto-ilara
iz. Ibilgailuek errepidean eratzen duten ilara luzea, oztopo edo pilaketaren baten ondorioz gertatu dena eta oso motel edo geldialdi askorekin aurrera egiten duena. Bi kilometro inguruko auto ilarak sortu ziren. Auto ilara handiak egin ziren istripuaren ondorioz errepidean. Gainerakoan, ohiko auto-ilarak ditugu Bilboko sarrera-irteeretan.
auto-stop
iz. Oinezko batek errepide ertzean gidariei keinu berezia eginez eraman dezaten eskatzea; bidaiatzeko modu hori bera. Auto-stop egin beharrean gertatu zen. Auto-stopean joan zen Baionara.

Aztergaia: auto-stop

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: autostop / LurE: - / ElhHizt: autostop / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

auto-stop egin beharrean gertatu zen; auto-stopean joan zen Baionara.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "autostop: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  'auto-stop Gauza jakina da auto-stop sasikoa dela, footing bezala EZ DELA ingelesa'.

 - [E116]: 'HK-k arrazoia du, baina uste dut hemen borroka galdua den. Gutxienekoak betetzen ditu (espainiera eta frantsesa), eta hori da gehien erabiltzen dena. Nik sartuko nuke'.

 - [E123]: 'nik ere sartuko nuke, ez baita besterik erabiltzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'auto-stop: auto-stop egin beharrean gertatu zen; auto-stopean joan zen Baionara'.

autoan ibili
da ad.-lok. Garai horietan, autoan nenbilenean, zikloturista batekin gurutzatzean, ezin nion inbidiari eutsi. Ibiliz ikasten da oinez; autoan ibiliz ikasten da gidatzen. Zure autoan dabilela ikusten badute, pentsatuko dute ihes egiten lagundu diozula.
Ohiko lexiak

Aztergaia: autoan ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

autoan joan
da ad.-lok. Jean-Pierreren autoan joan ziren porturaino. Bi kilometro eskasera dago Oroko santutegia eta autoan joan daiteke bertaraino.
Ohiko lexiak

Aztergaia: autoan joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

autobabes
iz. Babes-plana, erakunde batek edo pertsona batek arriskuen aurrean edo larrialdietan hartu beharreko neurriak aurreikusten dituena. Ik. autodefentsa. Autobabeserako plan bat egitea, erregelamendu bidez ezarritako eduki eta prozedurak bilduko dituena, eta plan hori eta hartutako autobabeserako gainerako neurriak administrazio eskudunari jakinaraztea. Autobabesa eta segurtasuna mendi jardueretan.

Aztergaia: autobabes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh187 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): autobabes 25: Laneki (“Zerbitzu horien asmoa da autobabeseko eta autozaintzako mekanismoen bitartez gizabanakoak bete ezin dituen hutsuneak betetzea”), Berria 12 (adib.: “Osasun etxeei, ikastetxeei, gai arriskutsuekin lan egiten duten enpresei eta astialdirako guneei dago bideratuta legea, besteren artean, eta autobabeserako plan bat izatea eskatuko zaie”), EiTB 4 (adib.: “Euskal gizartearen segurtasuna handitzea du helburu, autobabeserako plan bat izan beharra ezarrita”), DiarioVasco 8 (adib.: “Autobabesa eta segurtasuna mendi jardueretan" ikastaroa antolatu du”) // (2020): autobabes 184 (horietatik EHHA 89, Laneki 56); autodefentsa 373; ez dugu autoprotekzio formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu autobabes formarik // (2020): autodefentsa 39; ez dugu aurkitu autobabes, autoprotekzio formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu autobabes formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autoprotección / fr - : Elhuyar: nork bere burua babeste; autobabes / NolaErran: - / Zehazki: burubabes, autobabes / Labayru: - / Adorez5000: -.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: autobabes (4), autodefentsa (4).

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Erabilia da, baina ez dago hain zabaldua. Oraingoz bebil.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da, eta jasotzekoa izan liteke.

autobia
iz. Espainiako estatuko errepide zabala, autobideek bezala bi noranzkoak bereizirik dituena, baina haiekiko hainbat desberdintasun dituena, bereziki diseinuaren aldetik. Opor sasoian, autobide eta autobietako zerbitzuguneetan etengabekoa izaten da ibilgailuen sartu-irtena.

Aztergaia: autobia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

autobia (Espainiako autoviak oraingoz izendatzeko).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: erdarakada da eta kentzea hobe

 - [I102]:  "Autobia/autobide: nire ustez ez dauka zentzurik gaztelaniaz "autovía" esaten delako, guk berba hori euskaraz sartu behar izatea, azken batean "bidesaririk gabeko autobideak" baino ez direlako. Nahi bada, autobide sarrerako azpisarrera gisa ondokoak eman daizteke: "bidesaridun autobide" eta "bidesarigabeko autobide"".

 - [E116]: "hau arautua dago, eta ez dut uste orain eztabaidatu behar denik berriz ere. Beraz, bere horretan uzti behar da, argumentu horiek berberak izan genituelako mahai gainean bere garaian. Nolanahi ere, ez da egia autobiak "bidesaririk gabeko autobideak" direla".

 - [I102]: "PS, arauturiko berba bat eztabaidatzeko zeintzuk diren bete beharreko baldintzak ezagutu gura nituzke. Eta bidesaririk gabeko 'autobideak' ez badira, zer dira 'autobiak'? Neure gaztelanian behintzat hori da dagoen diferentzia bakarra, eta diferentzia hori ez da beste hizkuntzetan egiten. Alemanez, esate baterako, 'Autobahn' erabiltzen da bakarrik, eta alemanez egiten den herrialdeetan dauden 'autobide bidesaridun' apur bakarrak ordaintzeko autobideak direla esaten da eta kitto. Ingelesez gauza bera egiten da 'Freeway' berbarekin, 'Highway' direlakoak 'errepide' arruntak baitira".

 - [E123]: "kasu honetan ikusten ez ditudan bezalako argudioak beharko genituzke lehen itzulian arautuak aldatzen hasteko".

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): autobia onartu da Espainiako erabilera hori adieraziz.Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): "utzi lehen bezala: autobia".

autobide
iz. Ibilgailu motordunentzako errepide zabala, babestua, bidegurutzerik gabekoa eta bi noranzkoak bereizirik dituena. Frantziako autobideak. Autobide sarea. Ordainpeko autobidea. Autobidean bidesaria ordaindu.

Aztergaia: autobide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "autobidesartzen da, eta beste hainbestetan bezala ez da horren adierarik mugatzen. Gaur egun eman al daiteke hitz hori zerrenda batean, bera bakarrik eta beste batzuk kontuan hartu gabe? (autobide, autoestrata, autobia, autopista...)" (Xanti Iruretagoiena, 1994-05-25)

 - [I102]: hemen autobide/autoestrata arazoa konpondu beharko litzateke, alegia, autovía/autopista bikotearena" (1995-01-10)

autobiografia
iz. Norbaitek bere buruaz egiten duen biografia. Poesia liburu bat eta hiru ataletan banatutako autobiografia eman zituen argitara.

Aztergaia: autobiografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
autobiografiko
adj. Autobiografia-izaera duena. Obra guztiak dira autobiografikoak hein batean.

Aztergaia: autobiografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

autobus
iz. Bidaiari asko garraia ditzakeen beribila. Autobusa hartu. Norabait autobusez joan. Autobusean zihoala.

Aztergaia: autobus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: autobus(-)geltoki.

autobus geltoki, autobus-geltoki
iz. Autobusentzat berariaz prestaturiko geltoki handia. Iruñeko autobus geltokitik aterako da manifestazioa.

Aztergaia: autobus geltoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ondo dago, autobus-geraleku-arekin egin behar da diferentzia. Era berean, autobusbide eta ez autobuslinea" (1995-01-10)

autodefentsa
iz. Norberaren buruaren defentsa. Ironia autodefentsarako mekanismo bat da.

Aztergaia: autodefentsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. autobalio.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-defentsa.

autodeterminazio
iz. Herrialde bateko estatus politikoa bertako herritarrek erabakitzea. Autodeterminazioari buruzko erreferenduma.

Aztergaia: autodeterminazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

autodeterminazio eskubide, autodeterminazio-eskubide
iz. Herrialde bateko herritarrek beren estatus politikoa aukeratzeko duten eskubidea. Alderdi abertzaleek autodeterminazio eskubidearen alde tinko egin dute.

Aztergaia: autodeterminazio-eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh160 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 875; ETC: 5360

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: autodeterminazio-eskubidea: derecho de autodeterminación; Adorez: autodeterminazio eskubidea: derecho de autodeterminación; Labayru: 0, NolaErran: 0. Euskalterm: autodeterminazio-eskubide.

Bestelakoak

autodeterminazio iz. Herrialde bateko estatus politikoa bertako herritarrek erabakitzea. Alderdi abertzaleek autodeterminazio eskubidearen alde tinko egin dute. Autodeterminazioari buruzko erreferenduma. // aitortza 4 iz. Zerbaiten zilegitasunaren onarpena. Artikulu horrek ez diela inolako aitortza edo eskubide konstituzionalik ematen hizkuntza gutxituei. Euskal Herriaren aitortza eta herri gisa dagokion autodeterminazio eskubidea defendatzea da gure lehentasuna. Lan duina eta eskubideen aitortza aldarrikatzeko. || Biktimei dagokien aitortza ematea ezinbestekotzat jo dute bi alderdiek. // neoliberal 2 adj./iz. Liberalismo klasikoaren ideiak aldarrikatzen dituen mugimendu ekonomiko eta politikoarena edo hari dagokiona; mugimendu horren aldekoa. (XX. mendeko 80ko hamarkadatik aurrera termino gaitzesgarri bezala erabiltzen da gehienetan). ELAren ustez, Europako Itunak eredu neoliberala babesten du ekonomikoki eta, politikoki, ez du herrien autodeterminazio eskubidea onartzen. Milton Friedman bezalako ekonomialari neoliberalek teorizatu zuten estatuak ekonomian esku-hartzearen aurka. // preskribatu, preskriba, preskribatzen du ad. (nor osagarririk gabe). Zuz. Eskubide, erantzukizun eta betebeharrez mintzatuz, legeak ezarritako epea bukatu delako, baliogabe gertatu. Bosgarren artikuluak horrela dio: "Herri guztiek dute autodeterminazio eskubidea, eta eskubide horrek ez du preskribatzen". Zigor Kode berria onartu ondoren eginiko terrorismo delitu larrienek ez dute preskribatuko; horrek aukera emango die epaileei delitua ikertzeko eta epaitzeko epea nahi adina luzatzeko. Delitu haietatik asko preskribatuta daude dagoeneko. // sezesio iz. Estatu batetik haren zati bat bereiztea. Ik. banakuntza. Autodeterminazio eskubidea eta sezesiorako aukera arautzeko. Amerikako Sezesio Gerran.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea autodeterminazio sarreratik ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa autodeterminazio eta eskubide sarreretan.

autodidakta
adj. Inongo maisuren laguntzarik gabe, bere kabuz ikasten duena. Txikitatik marrazten eta margotzen zuen, eta autodidakta zen, hein handi batean. Autodidakta izatea egokitu zitzaion, eta ez berak hala nahi izan zuelako.

Aztergaia: autodidakta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

auto- osaerako forma berri finkatu gabea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "finkatu gabea?; XX. mendeko corpusean 13 agerraldi daude, eta AllTheWeb-.com-en 60 baino gehiago; gaur egun erabat beharrezkoa da eta Hiztegi Batuan sartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

autoebaluazio
iz. Norberaren buruari edo norberak egindako lan bati egiten zaion ebaluazioa. Haien esku jarriko dira autokontrol edo autoebaluaziorako tresnak. Atal bakoitzaren amaieran ariketak izango dituzte, eta, horrekin batera, autoebaluazioa egin ahal izango dute.

Aztergaia: autoebaluazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh92 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu autoebaluazio formarik.

autoebaluazio 92: Argia 9, Berria 3, Euskal Herriko Agintaritza, Laneki 58, UEU 21.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

autoebaluazio 1, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: autoebaluazio (4).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: autoevaluación

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

auto- osaerako finkatu gabea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "gaur egun erabat beharrezkoa da (hezkuntzan, enpresan...) eta Hiztegi Batuan sartzea proposatzen dugu (bide batez 'autoebaluaketa' bazterrean uzteko modua ere izan daiteke)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

autoedizio
iz. Testuak edo irudiak ordenagailu bidez editatzea eta inprimatzea. Autoedizioa erabiltzen hasi zirenean eman omen zuten benetako aurrerapausoa.

Aztergaia: autoedizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: autoedición

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

auto- osaerako finkatu gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autoedizio

autoekoizpen
iz. Zerbait, ohiko enpresa eta bideetatik kanpo, norberaren baliabideak erabiliz ekoiztea; bereziki, musika-diskoak edo bestelako grabaketak ohiko grabazio estudio eta diskoetxe handietatik kanpo grabatzea eta argitaratzea. Disko bat argitaratzea gauza merkea eta erraza da gaur egun eta autoekoizpenaren bidean ari gara; une honetan arazoa banaketan dago.

Aztergaia: autoekoizpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): autoekoizpen 101: Deia 2 (adib.: “Mai, Larralde, Etxamendi (Autoekoizpena, 1980)”), Berria 17 (adib.: “gero eta musikari gehiagok autoekoizpenera joko dutela iruditzen zait“), EiTB 14 (adib.: “autoekoizpenaren bidetik iritsiko da”), Jakin (“Autoekoizpena berriro kulturgintzaren ardatz bilakatu den”), Argia 65 (“Autoekoizpenaren bidea hartu duzu”), DiarioVasco 2 (“Autoekoizpen moduan plazaratu du diskoa”); autoprodukzio 15: Berria 6 (adib.: “Gero eta musikari gehiagoren hautua da autoprodukzioarena”), EiTB (“Autoprodukzioaren bidetik dakar Arrasateko hirukoteak lan berria”), Jakin (“grabatzeagatik ere ordaindu egin beharko dute gero eta gehiagok, dela autoprodukzioan dela diskoetxeren batekin lanean”), Argia 4 (“Nora darama autoprodukzioak?”), DiarioVasco 3 (“Autoprodukzio moduan aterako duzue”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autoekoizpen 9, Berria 8 (adib.: “Gure obraren kontrola eduki nahi genuen, eta horretan ari gara azken bost urteotan autoekoizpenaren bidez”), Filosofiako gida (“bizidunaren ezaugarririk garrantzitsuena autoekoizpena dela esan zuten”); autoprodukzio 1, Berria (“Arima eroslea-k autoprodukzioan oinarrituz ikusi du argia, «bizi ditugun garaietan ohikoa gertatzen ari den kontua”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autoproducción / fr -: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

autoenplegu
iz. Bere jabetzako negozio bat zuzenean kudeatzen eta zuzentzen duen eta beretzat lan egiten duen pertsonaren jarduera. Zergatik ez da sortzailea baloratzen?, autoenpleguak ez du babesik merezi? Interes-tasa baxuetan eta baldintza bereziekin eman diren maileguak dira horiek, eta, besteak beste, negozio txikien finantzaketarako edo autoenplegu-proiektuak diruz laguntzeko balio dute. Eusko Jaurlaritzak autoenpleguaren aldeko apustu estrategikoa egingo duela adierazi du.

Aztergaia: autoenplegu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh45 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 45 (Aizu 2, Argia 4, Berria 11, DiarioVasco 4, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 4, Elkar 2, Consumer 2, Espainiako Gobernua 5, Gomylex 1, Jakin 1, Laneki 1, UEU 6); ETC 207

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: autoenplegu (Lan-harremanak).

Bestelakoak

enplegu 1 iz. Enplegatu edo soldatapeko baten ogibidea. Enplegu bila. Enplegu agentzia pribatuek Espainiako Enplegu Institutuaren baimena behar dute jarduteko. Dirulaguntza horien onuradunek enplegu-eskatzaile gisa izena eman beharko dute enplegu zerbitzu publikoan. 2 iz. Ekon. Ekonomia-sistema batean, egiatan gertatzen eta ordaintzen diren giza lanen batura. Enplegu beteko egoera. Enplegu eskaintzaren beherakadaren ondorioz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

autoeskola
iz. Beribilak gidatzen erakusten den eskola. Gipuzkoako autoeskoletako langileak.

Aztergaia: autoeskola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'autoeskola Eta horren aldamenean ezin da proposatu gidari-eskola (cf. al. Fahrschule, ing. driving school)? Horren morroi agertu behar dugu gaztelania eta frantsesarekiko?'.

 - [E116]: 'bai, hau uste dut oso naturala den, eta hitz elkartuak egiteko aski bide erabilia. Hau proposatuko nuke: autoeskola iz. 'gidari-eskola''.

 - [E123]: 'ni ere bat nator proposamenarekin. Ohartxo bat bakarrik: 'gidari-eskola' ala 'gidaeskola' (cf. gidabaimen), alemanaren eta ingelesaren orpoz orpo?'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'OK'.

autoestimu
iz. Norberaren burua estimatzea. Horrela aritzeak konfiantza emango dio, autoestimua sendotuko dio, eta zoriontsu egingo du. Nerabezarotik aurrera neska askok autoestimua galtzen dute, neurri handi batean, gutxietsi egiten dituztelako alor jakin batzuetan.

Aztergaia: autoestimu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): autoestimu 135: Deia (“Saioetan gorputzaren ezagutza, autoestimua, erlaxazio-ariketak”), Consumer 26 (adib.: “Autoestimuak garrantzi handia du gizakion komunikazioan”), Berria 48 (adib.: “ez dira garestiak eta autoestimu maila igotzen dute“), EiTB 22 (“jokoek eta irakurraldiek genero berdintasuna, autoestimua, euskal mitologia, magia, idazketa, zientzia eta teknologia berriak bezalako gaiak jorratuko dituzte”), Jakin 2 (“Horretarako ideia ona deritzot norberaren autoestimu hautsia berregitetik hasteari“), Argia 19 (adib.: “Autoestimua lantzen dugu”), DiarioVasco 17 (“Autoestimuari buruzko bigarren hitzaldia”); autoestima 38: Berria 3 (“Neoliberalismoak ez baitu ulertzen kulturak enplegua indartzen duela, eta are gutxiago ulertzen du autoestima kolektiboarentzat onuragarria dela”), EiTB 7 (“Autoestima indartzeko aholkuak”), Jakin 2 (“Irakurlearen autoestima nabarmen puzten du horrek”), Argia 10 (“Euskaldunon autoestima eta euskaldun sentitzearen harrotasuna berriro aldarrikatzeko balio izan du”), Diario Vasco 16 (“nerabea eta sexualitatea eta, nerabea eta autoestima.”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autoestimu 61: Berria 35 (adib.: “Autoestimurik ezak ere ez du neurri batean ezkontzarako bidea errazten?”), Luis Elberdin 11 (adib.: “horrek autoestimua sendotu egingo die”), Patxi Zubizarreta 3 (adib.: “kontu egin hire gorputzari eta hire autoestimuari”), Joan Mari Irigoien 2 (adib.: “sentsazio hark bere autoestimua areagotzen zuela”), Aingeru Epaltza 2 (adib.: “Hemezortzi urtetan norberaren autoestimuari ez dio kalte handirik egiten”), Juan Martin Elexpuru 3 (adib.: “automesprezua eta autoestimuaren galera askoz ere arma indartsuagoak dira”), Anjel Lertxundi 3 (“inoren autoestimuak asko irabazten omen du”), Joxerra Garzia (“Hori da nik Oteizari gehien estimatzen diodana: herri txikiok hain exkax izan ohi ditugun autokonfiantza eta autoestimua bermatu izana”), Mikel Hernandez (“neure autoestimu gehiena galdu nuen”); autoestima 29: Berria 7, Patziku Perurena 8, Iñaki Segurola 4, Jon Arretxe 2, Arantxa Iturbe, Pako Aristi, Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro, Joxerra Gartzia, Jasone Osoro.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: autoestimu (autoestima*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autoestima / fr estime de soi: Elhuyar: autoestima Psikol./ Nolaerran: - / Zehazki: autoestimu, buruestimu, buruerrespetu / Labayru: autoestimu, autoestimazio / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

“estima* e. estimu” (euskaltzainek isildua).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta horren premia dago.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "gaur egun erabat beharrezkoa (eskolan, enpresan, psikologian...); sartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

 - [K201]: "edo autoestimazio: Espainiako Academiaren Diccionario de la Lengua Española-ren argitalpen berriak, 22.ak alegia, hartu egin du autoestima hitza eta guri ere komeni zaigu halako bat itzulinguru luzeetan ez ibiltzeko. autoestimu edo autoestimazio bultzatuko nuke nik" (2001-11-02)

autofikzio
iz. Egilea, narratzailea eta protagonista bat-bera dituen eleberri mota. Gaian ni baino jantziago dagoen batek esan beharko du liburu hau kokatzen denentz autofikzioaren esparruan; gauza bat argi dago: baduela zer edo zer autobiografikotik.

Aztergaia: autofikzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): autofikzio 59: Berria 32 (adib.: “ugaritu den molde narratibo bati heldu dio, autofikzioari“), EiTB (“Kirmen Uribe izena du baina, ez da autobiografia, autofikzioa baizik”), Jakin (“Zeren eta, azken finean, autofikzioak, artefaktu bezala funtziona dezan, idazlearen irudi publikoaren...”), Argia 19 (adib.: “Autofikzioa: Homerok nahiko luke Ulises izan“), DiarioVasco 6 (“Autofikzioa deitu nahi badiozue, bada, deitu autofikzioa, autofikzio estroboskopikoa edozein kasutan“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autofikzio 1, Berria (“Autokontrolaren eta dispertsioaren artean mugitzeak autofikzioak eraikitzen lagundu dio beti, eta, ondorioz, istoriak lapurtzen dituela onartzen du”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autoficción / fr -: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

baldintza minimoa betetzen duen forma da, eta beste gabe onartzekoa.

autofinantzaketa
iz. Autofinantzatzea. Museoa % 70eko autofinantzaketara heldu zen 2012an. Udalak hartutako erabakiak kulturgunea kinka larrian utzi duela azaldu du; ezingo diote eutsi autofinantzaketari.

Aztergaia: autofinantzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 58; ETC: 268 Elhuyar: 0, Adorez: autofinantzaketa: iz. autofinanciación; Labayru: 0; NolaErran: 0.

Bestelakoak

finantzaketa iz. Finantzatzea. Ikastetxe publikoen finantzaketa-sistema

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

autofinantzatu, autofinantza, autofinantzatzen
du ad. (Jarduera bat edo enpresa bat) abian jartzen duenak eta aurrera eramaten duenak berak finantzatu. Bere kostuen % 80 autofinantzatzen du Bilboko metroak.

Aztergaia: autofinantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: autofinanciar

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

auto- osaerako finkatu gabea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "gaur egun erabat beharrezkoa da (hitza eta ekintza, ondotxo dakigu euskalgintzan ari garenok); sartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

autogestio
iz. Enpresa, erakunde edo elkarte bateko kudeaketa bertako langileek egitea. Autogestioaz, auzolanaz, koordinazioaz eta abarrez arituko dira horretarako berariaz antolatutako lantegietan. Gaztetxe baten autogestiorako irizpideak.

Aztergaia: autogestio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. autobalio.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A106]: -g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'hitz honek bere garaia izan zuen orain dela urte batzuk. Gero, ia-ia desagertu da. Gainera, gaur egun deok gabiltza 'kudeatu'rekin goiti eta beheiti. Nik uste kentzea, ez aipatzea, dela hoberena'.

 - [E208]: 'autogestio: modatik pasaturik egoteak ez du esan nahi hiztegitik kentzea. Behialako Jugoslaviako autogestioaz gauza asko idatzi dira euskaraz, eta beti hitz hori erabili izan da. Nik ontzat joko nuke'.

 - [E116]: 'ez dut ezer ere kontra, nahiz gaur egun ez den batere erabiltzen'.

 - [I102]: 'Zergatik ez dugu defnizio moduan 'autokudeaketa' ematen, 'kudeatu'tik sorturiko berbei nagusitasuna emateko?'.

 - [E123]: 'autobalio hitzaren txostenean ematen den informazioaren arabera, nik oraingoz ez nuke sartuko. Izango dugu aukera Hiztegi Batua eguneratzeko eta hitz berri hauek, erabilera indartu ahala, sartuaz joateko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'autogestio iz.'.

autogestionatu, autogestiona, autogestionatzen
da ad. Enpresa, erakunde edo elkarte bateko kudeaketa bertako langile edo kideek egin. Euskal Herrian baditugu auzolanean bizi diren herriak, autogestionatzen diren auzoak, ekonomia sozialean eta kooperatiboan eskarmentu handia duten eskualdeak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Oztopoak oztopo, gogoratu zuten gazteak gune autogestionatu eta aske baten alde ari direla.

Aztergaia: autogestionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): autogestionatu 38: Berria 18 (adib.: “Gazte Lokala lokal autogestionatu bat izan behar zela”, “Musika aldetik, Bartzelona kasetaren hiria zen, talde guztiek materiala autogestionatzen zutelako”), EiTB 2 (adib.: “Autogestionatua, antikapitalista eta antikonsumista bezala definitzen dira”), Argia 13 (adib.: “Auzo elkarteen, intsumisoen, irrati libreen, mugimendu antiautoritario, ekologista, feminista edota autogestionatuen elkargune bilakatu nahi zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autogestionatu 21, Berria (adib.: “Auzoko gazteok autogestionatutako espazio aske bakarra suntsitu dute”, “gure proiektuaren gauzapen praktiko etaautogestionatuak dira herri eskolak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autogestionar / fr autogérer: Elhuyar: autogestionatu / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: autogestionatu.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Lantaldeak ez du forma onartzerik edo baztertzerik hainbat arazo ikusi dituelako: autogestio forma arautua dago, baina, bestetik, gestio* e. kudeaketa eta gestionatu* e. kudeatu ere arautu dira. Kontraesana ikusten da hor, eta argitu bitartean ez da autogestionatu formari buruzko erabakirik hartuko.

autogile
adj./iz. Autoak egiten dituena. Azkenik, Volvo eta Renault autogileen emaitzek azken bultzada eman zieten akzioei. Alemaniako Autogileen Federazioa. Enpresa autogileak.

Aztergaia: autogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): autogile 171 ager.: Berria 165 (adib.: “salmenta %21 jaisteak estutu egin ditu hiru autogile nagusiak”, “Autogileak diru bila, kosta ahala kosta”), EiTB 4 (“Autogile alemaniarrak 15 milioi euro inbertituko ditu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autogile 67: Berria 66 (adib.: “Munduko hirugarren autogilerik handiena da Ford”, “Anfac Espainiako autogileen patronalak atzo emandako datuen arabera, 71.645 turismo berri matrikulatu ziren”), Herria (“Mercedes aleman autogileak eta Daimler Krysler konpainiak lanak dituzte beren markako auto famatuekin”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu onartzekoa da

Eratorri-konposatu onartzekoa; erabilia da.

autogintza
iz. Autoak eta kideko ibilgailu motordunak egitea; autoen eta kideko ibilgailu motordunen industria. Autogintzaren alorreko enpresek 7.310 milioi euro fakturatu zituzten iaz, Espainian. Edonola ere, autogintza krisialdian dagoela ukatu dute. Autogintzako osagaien industria.

Aztergaia: autogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): autogintza 175: Consumer 3 (adib.: Autogintza industriarentzako laguntza ekologikoak”), Berria 149 (adib.: “AEBetako autogintzako bi enpresa handienak”, “Autogintza sektorea da ekonomiaren gakoa”), EiTB 17 (adib.: “autogintzarekin lotutako lantokiak”), Argia 6 (adib.: “Autogintzarekin ere horrelako zerbait egiten da”); automobilgintza 101: Elhuyar 15, Consumer 9, Berria 14, EiTB 52, Argia 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autogintza 79: Berria 78 (adib.: “autogintza alorreko adituak”), Herria (“Bere lan alorrean munduko liderra den Aisin Takakoa izeneko japoniar enpresak autogintzarako piezak egiten ditu bereziki”); automobilgintza 5, Berria (“Danobat Taldeak jakintza berriak sortu nahi ditu automobilgintzaren, aeronautikaren, mikromekanizazioaren eta ultradoitasunaren inguruan”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

20.83: es automoción / fr automobilisme: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: automobilgintzan, beribil industrian / Labayru: automozio; automobilgintza, automobil-industria / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu onartzekoa da

Eratorri-konposatu onartzekoa; erabilia da.

autogobernu
iz. g. er. Herri edo erakunde batek, berak erabakitako lege edo arauen bidez, bere burua gobernatzea.

Aztergaia: autogobernu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

autografo
1 adj. Testuez mintzatuz, egileak bere eskuz idatzia. Idazki autografoan Frantziskok berak eginiko urradurak eta zuzenketak ikusten dira. Kontua duk nik mezutxo autografo hori aurkitu nuela.
2 (Izen gisa). Autografo eta eskuizkribu bildumak egiten zituen. Liburu bitxien, autografoen eta literatura bitxikerien saltzailea.
3 iz. Pertsona ospetsu edo garrantzitsu baten sinadura. Noiznahi hurbiltzen zitzaizkidan miresleak autografo bila.

Aztergaia: autografo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

autoikaskuntza
iz. Norberak bere kabuz, metodo batek gidatuta eta irakaslerik gabe, egiten duen ikaskuntza. Euskararen autoikaskuntzarako multimedia-sistemak homologatuko dira.

Aztergaia: autoikaskuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

Bere bidea egin gabea da (eta izan dezake ordain egokiagorik: cf. bakarkako ikasketa).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autoikaskuntza

autoimmune
adj. med. Eritasunez mintzatuz, norberaren immunitate-sistemak berak sortzen duena eta gorputzeko zelulei erasotzen diena. Gaixotasun zeliakoa gaixotasun autoimmune bat da. Eritasun autoimmuneak, esaterako, gizonengan baino ohikoagoak dira andreengan.

Aztergaia: autoimmune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh101 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 101; ETC: 493

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: autoimmune izond. (Biol.) autoinmune; Adorez: 0, Labayru: autoimmune adj. Med. autoinmune; NolaErran: 0; Euskalterm (Med.): gaixotasun autoimmune… (4).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

autoinkulpazio
iz. zuz. Delitu batean parte hartu izana onartzea edo aitortzea; onarpen edo aitortza hori jasotzen duen adierazpena. Haien aurkako froga bakarra atxilotu eta inkomunikatu zituztenean tortura bidez lortutako autoinkulpazioak dira. 600 pertsonak autoinkulpazioak aurkeztu zituzten Auzitegi Nazionalean.

Aztergaia: autoinkulpazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh53 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): autoinkulpazio 45: Elkar (“Hain zuzen, torturaren helburua zen anikilazio morala; eta anikilazio moralaren kapitulu bat zen biktimaren autoinkulpazioak eta kontzientzia txarra produzitzea, isil-isilik aurrerantzean hiritar zintzoa izan dadin”), Berria 41 (adib.: “Inkomunikazio egoeran atxilotuta egonik torturapean egindako autoinkulpazioak dira zutabe nagusia”), EiTB 2 (adib.: “Era berean, galdeketak, atxilotuen autoinkulpazioa edo bere aurkako karguen baieztapena lortzera bideratuta daudela erakusten omen du dokumentuak eta hori ere legez kanpokotzat jo dute”), Argia (“Horrekin batera, hainbat webgunek “Sinderen zerrenda” izeneko autoinkulpazio kanpaina jarri dute abian”). // autoinkulpazio 53: Argia, Berria 50, EiTB 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autoinkulpazio 27, Berria (adib.: “Madrazorekin bat eginez, 3.000 autoinkulpazio batu ditu EB-IUk”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu autoinkulpazio formarik aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autoinculpación / fr - : Elhuyar: - / NolaErran: / Zehazki: (nork) bere burua errudun adierazte / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Oso erabilia da, baina inkulpatu isiltzea erabaki zenez, ez da jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

autoitzulpen
iz. Norbaitek berak idatzi edo esandakoa beste hizkuntza batera itzultzea. Autoitzulpenak originalari lasaitasun osoz traizio egiteko aukera ematen dizu?

Aztergaia: autoitzulpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh78 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu autoitzulpen formarik.

autoitzulpen 78: Argia 25, Berria 2, Deia, ElCorreo 2, Elkar 2, Jakin 46.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

autoitzulpen 1, Ana Urkiza.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

autokar
iz. Autobusa. Duela aurten 50 urte, Nafarroa Behereko kristauak hasi ziren etortzen trumilka, batzuk autokarretan edo autoz, besteak oinez, mendiz mendi.

Aztergaia: autokar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: Lab EEguna 108; Anab Aprika 20. 61; Alzola Atalak 121; EEBS: ; DFrec: 1

Bestelakoak
Erabileren irakurketa formal-laburtua

P. Xarritonek esango du Iparraldean zer eta nola darabilten

autokarabana
iz. Barrualdea etxebizitza baten moduan antolatua duen ibilgailu motorduna. Ik. karabana 2. Ahal genuenean familia guztia joaten ginen elurretara, autokarabana batean. Autokarabanentzako aparkaleku egokia zen hura.

Aztergaia: autokarabana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

forma berri finkatu gabea.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen duen forma da, eta finkatu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'roulotte'?" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autokarabana

autoklabe
iz. teknol. Hermetikoki ixten den ontzia, egosketak edo esterilizazioak presio eta tenperatura altuan egiteko erabiltzen dena.

Aztergaia: autoklabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

autokontrol
iz. Norberaren erreakzio, bulkada eta emozioen kontrola. Neska-mutil hauek, bizi duten egoera izugarriak, autokontrolik ez duten haur urduri bihurtzen ditu.

Aztergaia: autokontrol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. autobalio.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: autocontrol

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

auto- osaerako finkatu gabea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "gaur egun beharrezkoa da" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autokontrol

autokontsumo
iz. Norberak ekoitzitakoa kontsumitzea. Olioa ez zen merkaturatzen eta nekazarien autokontsumorako baino ez zen erabiltzen. Autokontsumorako baratza ekologikoko jarduerak urrian izango dira.

Aztergaia: autokontsumo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh82 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu autokontsumo formarik.

autokontsumo 83: Aizu 6, Argia 21, Berria 26, DiarioVasco 4, EiTB 9, Elkar 4, Consumer 4, Espainiako Gobernua 3, HABE, Jakin, Laneki 2, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu autokontsumo formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: autokontsumo.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

autokontzientzia
iz. Norberaren buruaren edo norbera kide den taldearen kontzientzia. Honako mugarri hauek markatzen dute haurraren garapen kognitiboa eta emozionala: lehenik, nia eta bestea bereizteko gaitasuna, eta, bigarrenik, gutxieneko autokontzientzia. Nazioak autokontzientzia politikoa duten herriak dira; etniak, aldiz, autokontzientzia politikorik gabeak.

Aztergaia: autokontzientzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh82 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu autokontzientzia formarik.

autokontzientzia 78: Argia 4, Berria, Deia, Elhuyar, Elkar 6, Euskaltzaindia 3, Jakin 16, Laneki, UEU 45.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

autokontzientzia 45: Berria, Ibon Uribarri, Filosofiako gida, Koldo Izagirre, Joxe Azurmendi, Iñaki Mendiguren, Piarres Xarriton.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

autokrata
iz. Mugarik gabeko boterea duen erregea, erregina edo kidekoa. Errege hauek ez ziren autokrata batzuk, haien ahala mugaturik atxikitzen baitzuten.

Aztergaia: autokrata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Mde Pr 228

autokratiko
adj. Autokratarena, autokratari dagokiona; autokrata baten gobernu erari dagokiona. 30 urteko erregimen autokratikoaren ostean. Hark neurri autokratikotzat jo du kargugabetzea.

Aztergaia: autokratiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 31 (Berria 9, EiTB 3, Elkar 8, Jakin 3, Laneki 3, UEU 6); ETC 192.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: autokratiko izond. autocrático, -a / Adorez: autokratiko adj. autocrático/ca / Labayru: autokratiko 1 adj. Pol. autocrático -ca / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

autokritika
iz. Norbaitek bere buruari edo bere lanari egiten dion kritika. Prestakuntza eta autokritika eskatu zien Imazek EGIko gazteei. Autokritika egin dugu orduko okerrak konpontzeko.

Aztergaia: autokritika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  'Autokritika: Nik ontzat emango nuke, baina buru-kritika-rekin batera. Gogoan izan ingelesez self-criticism , alemanez Selbstkritik eta errusieraz самокритика (samokritika) esaten direla'.

 - [E116]: 'lehen esandakoa. Autokritika sartuko nuke, bestea bakean utziko nuke, ez baitu lekukotasunik'.

 - [E123]: 'nik ere ez dut inolako arrazoirik ikusten erabili ez den hitza proposatzen hasteko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'autokritika'.

autokritiko
adj. Bere buruari edo lanari kritika egiten diona. Baina autokritikoak izaten ere jakin behar dugu: gaizki egindakoez ohartu eta haiek aldatzen saiatu. N. Bobbiok bere ibilbide pertsonal eta intelektualari buruzko gogoeta autokritikoa egin zuen bi liburu aipagarri horietan.

Aztergaia: autokritiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): autokritiko 40: Deia (“gaitasun autokritikoa”), Consumer 3 (adib.: “Egin dezagun balantze autokritiko bat”), Berria 19 (adib.: “honelako osagai autokritikoak erabilita”, “Iragana era autokritikoan aztertzera dei egin nahi diogu”), EiTB 4 (adib.: “iraganaren irakurketa autokritikoa egitea, eta elkarbizitza baketsu baten oinarriak finkatzea”), Jakin 3 (adib.: “baina analisi autokritiko sakon bati heltzen ez badiote, egungo egitura teknokratikoak berrindartzera irits daitezke”), Argia 9 (“ezker abertzaleak patxadaz ekin beharko dio bere iraganaren irakurketa autokritikoari”), DiarioVasco (“atxabaldarra oso autokritikoa izan zen gaur egungo himalayismoarekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autokritiko 9: Berria 7 (adib.: “Horren arrazoiei buruzko balorazio autokritikorik egiten duzue?”), Jon Alonso (“Baina, guztiarekin ere, berea ez zen Autobiografiaren aurka kontrajartzen zen beste autobiografia bat, autokritikoa ere bazenez”), Joseba Sarrionandia (“Gertaera hori aipatzen baduzu, uste dut autokritikoki egin beharko zenukeela”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autocrítico / fr -: Elhuyar: autokritiko / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: autokritiko, zorrotz, gogor / Adorez5000: autokritiko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

autoktono
1 adj. Pertsonez edo gizataldeez mintzatuz, bizi den lurraldean bertan jaio dena. Zurien hizkuntzan "amerindiarrak", "indianoak" edo "autoktonoak" garen hauek gara zinez hemengoak garenak.
2 adj. Gizatalde autoktono bati dagokiona. Unamunoren ustez, euskal kultura autoktonorik egon ere ez dago.
3 adj. Animaliez eta landareez mintzatuz, jatorriz, dagoen lekukoa dena. Baso autoktonoak.

Aztergaia: autoktono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Txostenaren laburpena

cf. bertako, tokiko, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Ez da arraza jakin baten izendatzailea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Isildua.

autolaguntza
iz. Norbaitek bere buruari laguntzeko metodoa. Autolaguntza liburuak, arrakasta lortu duten beste gauza asko bezala, AEBn sortu ziren orain dela hamarkada batzuk. Autolaguntzako ikastaroak.

Aztergaia: autolaguntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): autolaguntza 36: AEK (“Taldekideen esanetan, “ kantuekin entzuleentzako autolaguntza moduko ariketa bat egin nahi izan dugu”), Deia (“Ez dut inor engainatu nahi, honek ez da autolaguntza zutabe bat izan nahi”), Consumer 4 (adib.: “Joko patologikoa dagoelako aztarna arrazoituak baldin badaude, profesional espezializatuengana edo ludopatentzako autolaguntzako elkarteetara jo daiteke”), Berria 8 (adib.: “Burke Ryan alarguna da, eta autolaguntza liburuen idazle arrakastatsua da”), EiTB 11 (adib.: “Fermin Allende, EHUko irakaslea, literaturak duen baliotasun historikoaz, eta Harkaiz Cano idazlea, autolaguntzarako literaturari buruzko beste atal batekin”), Jakin (“Hori psikologian; autolaguntza sailean, goiko pisuan”), Argia 9 (adib.: “Hau ez da soziologia liburua, ezta autolaguntza liburua ere”), DiarioVasco (“pentsatzeko aukera emango duen liburua nahi diat eta, ahal bada, bizitzen ere lagunduko diguna? Baina badakik: ez dadila izan autolaguntza edo horietako bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autolaguntza 3: Berria 2 (adib.: “Besteak beste, laguntza psikologikoa, juridikoa, bitartekaritza, eta autolaguntza taldea”), Iñaki Segurola (“Horrelakoak ziren, Kempisen Imitazioa buru zela, sasoi bateko “autolaguntzako liburuak"”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: autolaguntza.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autoayuda / fr développement personnel: Elhuyar: autolaguntza / Nolaerran: - / Zehazki: autolaguntza, burulaguntza / Labayru: autolaguntza / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

autolikidazio
iz. Heg. Admin. Zerga-agiri bat bete, aurkeztu eta ordaintzeko modua, bide ofizialak erabiliz, zergadunak berak egiten duena. Autolikidazio proposamena etxean jasotzen da, baina proposamena onartzeko Ogasunarekin harremanetan jarri beharra dago.

Aztergaia: autolikidazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh214 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu autolikidazio formarik.

autolikidazio 214: Berria, Deustuko Unibertsitatea 134, DiarioVasco 22, EiTB 2, Espainiako Gobernua 47, Goiena 6, Laneki 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

autolikidazio 24, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: autolikidazio (TN, Herri-ogasuna).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

automata
iz. Izaki bizidun baten irudia duen eta hura bezala higitzen den tresna mekanikoa. Automata bat bezala ibili.

Aztergaia: automata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

MIH 196

automatiko
1 adj. Tresnez edo prozesuez mintzatuz, giza laguntzarik gabe dabilena. Tresna automatikoa. Telefono automatikoa. Itzulpen automatikoa.
2 adj. Borondateak esku hartu gabe gertatzen dena. Ileak beren lekuan jartzen ahalegintzen ari zen, keinu automatiko batez.

Aztergaia: automatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10
automatikoki
adb. Era automatikoan. Automatikoki higitu.

Aztergaia: automatikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
automatismo
1 iz. teknol. Mekanismo edo sistema automatikoa. Makinei adimena eman nahi izan die gizakiak, XVII. mendean lehenengo automatismoak asmatu zirenetik.
2 iz. Errepikatzearen edo ohitura hartzearen ondorioz automatiko bihurtu den ekintza. Oraindik denbora beharko dute automatismoak behar bezala hartzeko.

Aztergaia: automatismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

automatizatu, automatiza, automatizatzen
du ad. Makina edo tresnen bidez prozesu bat automatiko bihurtu. Gure lantegian produkzio gehiena automatizatua dago. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Robotak, ordenagailuak eta lantegi automatizatuak.

Aztergaia: automatizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

automatiza, automatizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

automatizazio
iz. Automatizatzea. Automatizazioaren ondorioz ez dugu hainbeste jende behar. Ingelectric-ek, berriz, automatizazio sistemak ekoizten ditu.

Aztergaia: automatizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

automedikazio
iz. Sendagaiak, norberaren kabuz edo beste norbaitek aholkatuta, sendagileak agindu gabe hartzea. Mendekotasuna sortzen duten legezko sendagaien erabilera eta automedikazioa nabarmen hazi direla ohartarazi du Farmazialarien Elkargoak.

Aztergaia: automedikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): automedikazio 24: Laneki 2 (adib.: “Beste batzuetan, bereizi gabeko automedikazioaren ondorio da”), Elhuyar (“Azkenik, kontsumitzaileak medikamentu faltsuen egoeraz eta automedikazioaz jabetu daitezen egiten diren kanpaina informatiboak ez dira nahikoa”), Consumer 17 (adib.: “Bigarrenean, aldian behin izaten duen gaitz baten sintomak antzemanda, eta horiek aurka nola egin badakienez, automedikazio arduratsuaren aldeko aukera egiten duen erabiltzailea dugu”), Berria 3 (adib.: “Automedikazioa, osasun mentala, familia eta gizarte harremanak dira film bitxiak sotiltasun eta dotoreziaz aurkezten dituen gaietako batzuk, argazki ederra baliatuz”), EiTB (“Automedikazioa asteazkenean, Ilargipean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: automedikazio 1: Imanol Zurutuza (“Prentsan irakurri berri du gora egin duela automedikazioak azkenaldian”.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: automedikazio (Med.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu automedikazio forma.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es automedicación / fr automédication: Elhuyar: automedikazio / NolaErran: automedikazio / Zehazki: automedikazio, burumedikazio / Labayru: - / Adorez5000: automedikazio.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, eta jasotzekoa.

automobil
iz. Ibilgailu motorduna, lau gurpilekoa eta lau bat bidaiari garraia ditzakeena. Ik. auto; beribil. Automobilez joan. Automobila gidatu. Automobil istripua.

Aztergaia: automobil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

auto(mobil), beribil

Euskaltzaindiaren Arauak

automobil Sin. auto, beribil.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. halab. auto, beribil

automobilgintza
iz. Autogintza. Gainera, automobilgintza oso sektore aldakorra da eta produkzio-kostuak asko aldatzen dira herrialde batetik bestera.

Aztergaia: automobilgintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): automobilgintza 136: Elhuyar 41, Consumer 9, Berria 17, EiTB 56, Argia 13 // autogintza 192.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: automobilgintza 5, Berria (“Danobat Taldeak jakintza berriak sortu nahi ditu automobilgintzaren, aeronautikaren, mikromekanizazioaren eta ultradoitasunaren inguruan”); autogintza 79.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es automoción / fr automobilisme: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: automobilgintzan, beribil industrian / Labayru: automozio; automobilgintza, automobil-industria / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. autogintza (2013-09-10eko bileran lantaldeak onartua).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago, lehendik araututako autogintza formarekin batera.

automobilismo
iz. Autoen arteko lasterketetan parte hartzean datzan kirola. 1 Formulara iristen ez banaiz, automobilismoaren beste maila batzuetan jarraitzea espero dut. Zabaldu berri duen automobilismo eskolaz hitz egiten duenean nabari zaio autoetarako zaletasuna ez zaiola itzali.

Aztergaia: automobilismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-03-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 12 lek. (B 6 / G 6)

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, pasakorra izan baitaiteke

berria da erdaraz ere, finkatu gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'zeri esaten diogun berria, zeren hitz honek baditu ehun urte baino gehiago (erdaraz), eta eskatzen ditugun minimoak betetzen ditu. Ez dut ikusten arazorik ez aipatzeko'.

 - [I102]: 'Automobilismo: onartuz gero, zehaztu beharko litzateke zer den zehazki: "automobil-lasterketak"?'.

 - [E116]: 'Erdaraz hiru gauza dira: autoen funtzionamentuaz jakitun izatea, autoa gidatzen egiten den ariketa mota, eta auto lasterketa. Nik, horregatik, ez nuke gehiago zehaztuko. Nahi duenak erabil dezala'

 - [E123]: 'nik ere dagoenetan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'automobilismo'.

autonomi elkarte
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, autonomi elkarte-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. autonomia erkidego].

Aztergaia: autonomi elkarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:04 1998-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. autonomia erkidego.

autonomia
1 iz. Estatu baten barnean bere burua hein batean gobernatzen duen herriaren egoera. Autonomia eskatu, lortu. Autonomia lurraldea. Autonomia Estatutua. Baldintza gogorra ipintzen diola gure autonomiari irakaskuntza arloan.
2 iz. Norbaitek edo zerbaitek bere kabuz aritzeko duen askatasuna edo askatasun maila. Administrazio autonomia.
3 iz. Ibilgailu bat erregaia berriz hartu beharrik gabe ibil daitekeen denbora edo distantzia. A350-800 hegazkinak 245 bidaiari hartuko ditu eta 15.900 kilometroko autonomia izango du.

Aztergaia: autonomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

autonomia: Autonomia Erkidegoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'autonomia. Horren aldamenean, Autonomia Erkidegoa jarri denez gero, hori bezain zabalduta dago Autonomia Estatutua. Zerrendan tokitxo bat izan beharko luke'.

 - [E116]: 'guztiz bat'.

 - [E123]: 'ni ere bai'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'OK'.

autonomia erkidego, autonomia-erkidego
iz. Estatu baten barnean autonomia-estatutua duen eskualdea edo nazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 3,7 hazi zen urtarriletik apirilera. Espainiako autonomia erkidegoetako presidenteen bilkura.

Aztergaia: autonomia erkidego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauB: adib. gisa arautua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'autonomia(-)erkidego' behar du, Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan horrelako izen-elkarteak marrarik gabe idaztea bultzatu nahi ez badu behintzat (ez hori ez dator bat Euskaltzaindiaren beraren erabakiekin)" (2002-09-02)

autonomia estatutu, autonomia-estatutu
iz. Autonomia erkidego baten edo hiri autonomo baten oinarrizko erakunde-araua. Horregatik, begien bistakoa da autonomia-estatutuek Konstituzioari lotuak egon behar dutela. Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 10.38 artikuluak xedatutakoaren arabera. Kataluniako Autonomia Estatutua.

Aztergaia: autonomia-estatutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh178 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

autonomia(-)estatutu 555.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

autonomia(-)estatutu 93.

Bestelakoak

adib: autonomia 1 iz. Estatu baten barnean bere burua hein batean gobernatzen duen herriaren egoera. Autonomia eskatu, lortu. Autonomia lurraldea. Autonomia Estatutua. Baldintza gogorra ipintzen diola gure autonomiari irakaskuntza arloan. // estatutu 1 iz. Autonomia-lurralde baten beregaintasuna araupetzen duen araudia. Kataluniako Autonomia Estatutua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa autonomia eta estatutu sarreretan.

autonomiazale
adj. Pertsonez mintzatuz, autonomia politikoaren aldekoa dena.

Aztergaia: autonomiazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: autonomizale / LurE: - / ElhHizt: autonomizale / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. erat.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

autonomiko
adj. Autonomia-erkidegoarena, autonomia-erkidegoari dagokiona. Hauteskunde autonomikoen atarian. Administrazio autonomikoko goi mailako ordezkaria. Zapatero bezala behartuta dago legebiltzar autonomikoen erabakiak errespetatzera. Presidente autonomikoak.

Aztergaia: autonomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

autonomismo
iz. Politika-sistema, estatu bat osatzen duten eskualde edo erkidegoen autonomian oinarritzen dena; sistema horren aldeko doktrina. Autonomismoak ez ditu bete, inondik ere, abertzaleen ametsak.

Aztergaia: autonomismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): autonomismo 56: Berria 49 (adib.: “Uste du horrela saihestu ahalko duela EAJ autonomismoan iltzatuta geratzea“), EiTB (“gehiago garatuko ez den autonomismoa gaindituz”), Jakin 2 (adib.: “federalismoaren ereduari jarraituz edota autonomismoaren ereduaz baliatu”), Argia 4 (adib.: “antiseparatismoa, autonomismoa edo independentismoa zela medio“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autonomismo 18: Berria 17 (adib.: “Hortik aurrera beste hainbat irakurketa egin nahi izan dira; zenbaitzuek esan dute autonomismora itzultzea dela”), Iñigo Aranbarri (“Autonomismo ahoxuriaren zer-nola horiek, zehaztasunik gabeko definizioak, egitateak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

eratorri egokia da, erabilia eta onartzekoa.

autonomista
adj./iz. Autonomiaren aldekoa. Estaturik gabeko nazioetako alderdi autonomisten bilera egin dute Cortin.

Aztergaia: autonomista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autonomista

autonomo
1 adj. Autonomia duena. Gobernu autonomoa.
2 adj. Heg. Langileez mintzatuz, bere kontura lan egiten duena. Langile autonomoa.

Aztergaia: autonomo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
autopista
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, autopista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. autobide].

Aztergaia: autopista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh563 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

autopista iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, autopista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. autobide].

autopista 565; autobide 1725.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

autopista 128; autobide 914.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Nazioarteko testuinguruan ez dago autopista/autobide bereizketa egin beharrik, autovía Espainiakoa da soilik. Beraz, oraingoz mantendu egingo da debekua.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. autobide.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: falta da.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, M.A, I.S) eta BAgiria (2000-03-31): berria izanik ez da orain sartzekoa.

autopsia
iz. Gorpu baten organoen azterketa eta disekzioa, heriotzaren arrazoiak jakiteko egiten dena. Gaur jaso ditut Senpe zaharraren autopsiaren emaitzak.

Aztergaia: autopsia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

autore
iz. Idazlan edo artelan baten egilea. Gure autore zaharren liburuetan. Autore eskubideak.

Aztergaia: autore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ore

autoretza
iz. Adierazten denaren autorea izatea. Urteetan egileak babesik gabe izan dira, eta ez zaie aitortu beren sormen lanaren autoretza.

Aztergaia: autoretza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
autoritario
adj. Bere aginpidea indarrez edo larderiaz ezartzen duena. Ik. larderiatsu.

Aztergaia: autoritario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Sin. gisa, larderiatsu erantsiz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: hitz hau sartzen bada zergatik ez frantseskeria den otoriterra? Hobe euskara arrunteko hitzen bat bilatzea.AE: "Autoritario: sinonimo gisa, agintekoi eman beharko litzateke nire ustez autoritarismo".

 - [I102]: "Autoritate: aurreko hitz biak autoritario eta autoritarismo dira, beraz berba honen zentzuak argitu beharko lirateke, bi direlako, ez bat. Alde batetik aurrekoekin lotuta dagoen agintea, baina bestetik auctoritas zentzua ere kontutan hartu beharko litzateke, h.d., 'eragin', 'izen ona', 'garrantzi'".

 - [E116]: "agintekoi ezin da sartu, nire ustez, sarrera hori ez baitu onartu oraingoz Euskaltzaindiak. Bestetik, autoritate dela eta, agian hola defini daiteke: "aginpidea, larderia (hau hitz markatua da, baina ongi biltzen du AE-k adierazi nahi duena), itzala"".

 - [E123]: "nik ere ez dut uste agintekoi sartu behar dugunik. Bestalde, bat nator definizio proposamenarekin".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bigarren itzulirako uztea erabaki da. (Xarrittonek larderia hitzari Ipar. marka kentzea eskatu du).Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): "ok, zegoen moduan".

autoritarismo
iz. Sistema politikoa, erabateko agintea izatean eta aginte hori nolanahi erabiltzean datzana. Feudalismo eta autoritarismo monarkikoaren aurka. Guk argi dugu Itoizko urtegia autoritarismo latzaren sinbolo dela.

Aztergaia: autoritarismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'autoritario'-ri 'larderiatsu' sinonimoa eransten zaionez, 'autoritarismo'-ri 'larderia' sinonimoa eranstea proposatzen dugu" (2002-09-02)

autoritate
1 iz. Aginpidea. Kargu hura erregearen autoritatetik at geratzen hasi zen. Soldaduek autoritate eta aginpide gehiago izango baitute berek baino. Epaiketaren hasieran deklaratzeari uko egin zion, auzitegiak bera epaitzeko autoritaterik ez zuela argudiatuta.
2 iz. Pertsonez mintzatuz, aginteduna. Ik. agintari. Inkisidoreak eta autoritate zibilak. Obabako autoritate bezala, gainera, Angelek zerikusi handia zeukan herrian egiten ziren obra publiko guztiekin. Lekuko jauntxoek eta autoritate gorenek dirua bereganatu zuten.
3 iz. Gai batean sinesgarritasuna edo itzala ematen zaion pertsona. Antropologia zientifikoan autoritatea zen T. Arantzadi. Orrialdeotan bertan gogoratu dut, Julio Caro Barojaren autoritatea lagun, lapurrek-eta vizcaíno deitzen ziotela astoari Lope de Vegaren garaian.

Aztergaia: autoritate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
autorizatu, autoriza, autorizatzen
du ad. Baimena eman.

Aztergaia: autorizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

autorizatu, autoriza, autorizatzen. du ad. h. baimena eman.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

baimendu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

autorizatu, autoriza, autorizatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "onartzea merezi du?; nork erabiltzen du gaur egun?" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  'autorizatu. Dagoen moduan agertu bazen ere lehen itzulian, autorizatu kontzeptu horren barruan ez dago bakarrik baimena ematea, baizik eta agiri, dokumentu edo bestelakoak agintari publiko edo notario baten eskutik pasatzea eta hori kauto edo legezko bihurtzea. Beraz, horrek eskatuko luke, dagoenaz aparte, "2 eskuetsi". Jakin badakit, bestalde ere, eskuetsi hori ez dela aspaldiko kontua, baina eman beharrekoa'

 - [E116]: 'gauza hauek beldurra ematen didate. Eskuetsi ez da ageri testuetan (bai Harluxeten eta Euskaltermen, baina ez testu luzeagoek osatzen dituzten datutegietan) eta Euskaltzaindiak ere ez du oraingoz onartu. Beraz, nik dagoen moduan utziko nuke, edo definizio elipsi baten bidez eman ("dokumentu bat agintari publiko edo notario baten eskutik pasatu eta legezko bihurtu" izan daiteke?)'.

 - [E123]: 'ni ere bat nator PSren ikuspegiarekin. Gehienaz ere, Hiztegi Batuko lantaldeari galdetuko nioke zein trataera eman dion eskuetsi sarrerari, eta aztertu komeni zaigun hitz horren gaineko Erabakia orain hartzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'utzi dagoen moduan (lantaldeak aztertu behar du "autorizatu" hori nola erabil daitekeen zuzenbideko testuetan)'.

autorregulazio
iz. Norberaren burua erregulatzea. Autonomiaz ari garela, ebaluazio esparruan ere gero eta gehiago hitz egiten da autorregulazioaz.

Aztergaia: autorregulazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh111 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu autorregulazio, autoerregulazio formarik.

autorregulazio 106: Argia 5, Berria 4, EiTB, Elhuyar, Elkar 63, Consumer, Espainiako Gobernua, Laneki 12, UEU 18; autoerregulazio 33: Argia 8, Berria 11, DiarioVasco 4, EiTB, Elkar 2, Consumer 2, Espainiako Gobernua 2, Jakin 2, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

autorregulazio 1, Berria; autoerregulazio 13: Berria 11, Bat-bateko bertsolaritza, Iñaki Heras.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

autorretratu
iz. Norbaitek bere buruari eginiko erretratua. Ia autorretratu guztiek dotore azaltzen dute pintorea, nahiz eta pintatzeko arropa zaharrak edo mantalak jantzi behar izaten zituzten.

Aztergaia: autorretratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. Maileg 25: "Baina ez dute zertan a/e/i-rik hartu aurretik, elkarketa dela eta, jadanik beste bokalen bat daramatenean: Erreforma/Kontrarreforma".

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira autorretrato 3 (Erdiko zikloko euskararen programakuntza; J.I. Lasa; J. Otaegi) eta autorretratu 1 (UZEI).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

autoerretratu : LurE; autorretratatu : Euskalterm 1; autorretratu : AB38; HiztEn; Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: autoerretratu : EuskHizt; HiruMila; EskolaHE; autorretratu : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ondokoetan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Hiztegi berezituetako datuak

erdal autorretrato, autoportrait formen ordainak beste hiztegietan: autoerretratu : HiruMila; autorretratu : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ondokoetan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB; PMuj DCV.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): autoportrait; it (S. Carbonell): autoritratto; ca (DCC): autoretrat; en (Collins): self-portrait; de (Slaby-Grossmann) (Langenscheidts): Selbstbildnis.

autoerretratu 11: Haizea Barcenilla 2 (“lagunekin autoerretratuak”, “Lagunekin autoerretratuak aldiz serie oso desberdina da”), Irune Berro (“Eta bide horri segituz iritsi zen horren ezagun egin duten autoerretratuetara”), Gorka Erostarbe 4 (adib.: “Erretratuak eta autoerretratuak egiteagatik nabarmendu zen Olabe”, “Bizitzako azken hamar urteetan egin zituen autoerretratu gehienak”), Nora Arbelbide (“Egunero bizi esperientzia pertsonalaren lekukotasuna da sormena, autoerretratu bat”), Maitane Mitxelena (“Manuel zaintzaileak Goyaren autoerretratu galdu bat aurkituko du”), Mikel Onandia (“Bukatzeko, Me, Myself and I (2001-2004) autoerretratuak dira zaharrenak”), EiTB (“azken urteetan egindako 170 argazki baino gehiagok osatzen duten euskal artistaren autoerretratu intimoa”) // autorretratu 7: Anakoz Amenabar 2 (“Dokumentuen artean Hergeren lehendabiziko autorretratua ikusteko aukera dago”, “Gustavo Almarcharen bi erretratuk eta Jose Ramon Amondarainen autorretratuek, esaterako, nabarmendu egiten dute autorearen rolaren krisia”), Gorka Erostarbe 2 (“Autorretratu poliedrikoa“, “bere nortasun poliedriko eta metamorfikoaren autorretratua eskaintzen du”), Mikel Onandia 2 (“izan artisten lagunak, autorretratuak zein emakume biluzien irudiak”, “kutsu fauvistako Pinchus Kremegneren autorretratua, Nicolas Tarkhoffen lan inpresionistak zein Anne Pierre De Katek Jules Pascini eginiko erretratua”), EiTB (“170 argazki baino gehiagok osatzen duten autorretratu intimoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autoerretratu 18: Berria 15 (adib.: “Lehenengo sailak artistak kultura modernoarekin izandako lotura aztertzen du, besteak beste, 'L'Humanite-rekin autoerretratua eta Autoerretratu kubista margoen bidez”, “Hain zuzen ere, autoerretratu bat izan ezik, olio guztiak ingurune hartan egindako paisaia inpresionistak dira”, “Lagunak pintatu zituen, autoerretratuak egin zituen”, “geruza asko dituen autoerretratu baten antzera”), Hasier Etxeberria (“Koadroa atsegin zitzaizula esan zenionean, beste bi lan txikiago ere bazituela erantzun zizun, tartean autoerretratu bat, gazte zenekoa”), Joseba Sarrionandia (“Etxera itzultzean atea jo dut, badaezpadan, eta Josu agertu da autoerretratu aurpegiarekin”), Javi Cillero (“Santa Catalinaren ezkontza, Diana eta Endimion, Carlos I.ren potreta, Jipoidun gizona, Odescalchiren erretratua, Autoerretratua”) // autorretratu 11: Berria 6 (“Udako eguna eta Autorretratua bi koloretako atzealdearekin dira enkantean aterako dituzten obretako bi”, “Hala ere, azken hilabeteetan autorretratuekin harrituta nabil Bartzelonako grabatuari buruzko erakusketa ikusi ondoren”), Xanti Iruretagoiena 2 (“Vitruviok bere testuan ematen dituen bere lanari buruzko esplikazio eta justifikazio desberdinen artetik bere buruaren autorretratua nabarmentzen da”, “Alde horretatik, lehen esan badugu Vitruvioren azterketari ekiteko bi modu daudela, orain esan behar da ezen autorretratu profesional moduko honek, eta bere irudiak historikoki inguruan bildu dituen salbuespen-izaera horrek, beste hirugarren aukera bat ere emango liguketela agian: arkitektoaren irudi idealen galeria historikoan txertatzeko aukera”), Bernardo Atxaga (“hantxe ikusten nuen, bere Autorretratuan”), Joan Mari Irigoien (“bere autorretratu bat zen, lapitzak laster bai laster osatu zuena!”), Joxean Agirre (“bere biografia ukatuz, osatu zuen bere autorretratua”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: autoerretratu / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: autoerretratu.

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

forma okerra dela esan gabe, ezagugaitza iruditzen zaio lantaldeari, edo -e-duna ulerterrazagoa dela.

Nazioarteko forma da, egokituz onartzekoa

hedatua da. Euskaltzaindiaren arauari lehentasuna aitortuz (cf. kontrarreforma, korrelazio), eta erabilerak kontrakorik agintzen ez duenez, forma hau da onartzekoa.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. autoerretratu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "[forma okerra dela esan gabe (cf. Maileg 25: Baina ez dute zertan a/e/i-rik hartu aurretik, elkarketa dela eta, jadanik beste bokalen bat daramatenean: Erreforma/Kontrarreforma"), ezagugaitza iruditzen zaio lantaldeari, edo -e-duna ulerterrazagoa dela ] nik sartuko nuke, argia ematen duelako'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'ez aipatu'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autorretratu

autosoma
iz. biol. Sexua zehazten ez duen kromosoma. Gure genoman hogeita hiru kromosoma pare ditugu: autosoma izeneko 22 pare eta sexu kromosoma pare bat.

Aztergaia: autosoma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

kategoria eta eremua sartzea proposatu da: iz. Biol.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "teknikoegia; baztertzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autosoma iz. Biol.

autotrofo
adj. biol. Izaki bizidunez mintzatuz, molekula inorganiko sinpleak erabiliz molekula organiko propioak sintetizatzeko gai dena. Animaliak, onddoak, bakterio gehienak eta protozooak heterotrofoak dira, eta izaki autotrofoen beharra dute, haien energia eta materia erabiltzen dituztelako molekula organiko konplexuak sortzeko.

Aztergaia: autotrofo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autotrofo izond. Biol.

autozain
iz. Ipar. Auto-gidaria. Autozainei galdetu zaie, noranahi joan daitezen, egun-argiz ere argi apalak pizturik ibiltzea. Errepide ederra, autozain frankoren bizia erraztuko duena.

Aztergaia: autozain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

autozale
1 adj. Autoak maite dituena. Txikitatik zen autozale porrokatua.
2 iz. gip. Gidaria, auto-gidaria. Ik. autozain. Guardiarik ez balego kale eta errepideetan, autozale guztiok gaizki ibiliko ginateke.

Aztergaia: autozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

IkHizt.

Txostenaren laburpena

begiratu dira: auto(mobil)zale, automobilista, auto(mobi)lari, kotxezale, berebilzale formak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

automobilista IE 1 (Mde Pr: "Automobilista bat sartzen da herri txipi bateko jendarmerian...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

autozale EB 1 (Egin 1979-10-02: "Hiri barnea autozaleentzat itxia geratu zen...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

automobilari : AB38 1, HiztEn; automobilista : DFrec 5, AB38 1; automobilzale : Euskalterm 1; autozale : AB50 1, Euskalterm 1; autotako 'automovilista': AB50 1.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale guztiok batera ikustekoak dira: G bakarrik da balio honetan; zer dagokio Bn, eta Ipar. (cf. -zain)? Dirudienez, ez du lehiakiderik

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. 'autoak maite dituena'. 2 Gip. iz. 'auto-gidaria'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Gipuzkoako erabilera hori gaizki ulertzen da gainerako euskal herrietan.XK: "Autogidari: izan gaitezen kontsekuente. Ikus beherago automobilari hitzari zer jarri diogun: e. auto-gidari!".

 - [E116]: "uste dut hemen proposamena oso kontsekuente dela, bereiz idaztea proposatzen baita".

 - Erabakia: EBB (1995-10): hurrengorako utzi da. // EArau (1995-11-24): kendu egin da. Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): "autozale 1 izond. 'autoak maite situena'. 2 Gip. iz. 'gidari, auto-gidaria'".

autozentsura
iz. Norbaitek, politikaren edo moralaren aldetik aitzakiarik izan dezaketelakoan, bere lanei edo ekintzei mugak ezartzea. Zentsurarik txarrena autozentsura da; zentsurarik bortitzena, pentsamendu kritikoa ere galarazten diguna. Garai hartan autozentsura ere bazegoen: autore bakoitzak bazekien zer ez zioten onartuko.

Aztergaia: autozentsura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): autozentsura 34: Berria 18 (adib.: “Izan liteke isiltasun konplize bat, edo autozentsurako isiltasun bat...”), EiTB 3 (adib.: “Autozentsura aplikatu behar dugu lanean jarraitu ahal izateko”), Jakin 5 (adib.: “Atzerritik idazten dute, edo ez behintzat zentrotik, ez behintzat autozentsura gogorra ezartzen ohi duen gertutasun kutsakorretik”), Argia 7 (adib.: “Bai eta zinema eta antzerkia erreprimitu zituzten, autozentsurarik ez zegoenean”), DiarioVasco (“Esango nuke nolabaiteko autozentsura bat dagoela bakoitzak adierazi nahi duen horretaz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autozentsura 19: Berria 9 (adib.: “Eta zenbateko autozentsura aplikatu diozu zure buruari?”), Ana Urkiza 4 (adib.: “Horrek zer esan nahi du, autozentsura edo isiluneak sortzen dituela idazleak hizkuntzaz aldatzen duenean?”), Karlos Linazasoro 2 (adib.: Hantxe bertan zapatak erantzi, eta oinekin zer arraio gertatzen zen ikusteko zorian egon zen, baina espaloiaren kuxidadeak eta autozentsurak halako lotsagabekeria bat egitetik libratu zuten”), Iñigo Aranbarri (“autozentsura”), Joxe Azurmendi (“Zure zalantza uneak (oso barneratua duzu autozentsura) salatu egin zaitu: nazionalista erradikal itsu bat zara!”), Xabier Mendiguren Elizegi (“ondo asko konturatzen nintzen autozentsura garbia zela hura”), Hasier Etxeberria (“Baina etsaiek ez dute gure autozentsuraren batere beharrik, Patri”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autocensura / fr autocensure: Elhuyar: autozentsura / Nolaerran: autozentsura / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

autozerbitzu
iz. Erosi beharrekoak erosleak berak hartzen dituen zerbitzua edo denda. Ik. zerbitzu libre.

Aztergaia: autozerbitzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

autozerbitzu, self-service

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera argitzeko eskatuz, Ipar.ko parekoa emanez, adib.: zerbitzu librea.

autozuzenketa
iz. Norberak bere lanari eginiko zuzenketa. Lehen aipatu dugun bezala, ariketa asko autozuzenketarako eginda daude; beraz, ikasleak berak ikusi behar du zer zailtasun eta oztopo izan dituen.

Aztergaia: autozuzenketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu isiltzekoa da

Bere bidea egin gabea da, eta ez dago hiztegian jaso beharrik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autozuzenketa

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper