6 emaitza atari bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

atari
1 iz. Atea, ate ingurua. Etxean bertan —ez atarian edo baratzean— hil zuen.
2 iz. Baserri, eliza edo etxe baten sarbidea, nahiz eraikuntzaren barnean, nahiz kanpoan. Ik. ezkaratz; bebarru. Pilato etxeko atarian sartu zen. Eliz atarira irten dira hizketan aritzeko. Atari batean sartu zen eta zurubian gora abiatu. Udaletxeko atarian bertan. Atari zabalean lo egiten. Atari txakurraren zaunkak. Atari aldera emakume eskale bat dator. Atariko atea baino lotsagabeagoa da. Atariko haizeari baino jaramon gutxiago egin.
3 iz. Sarrera edo hasiera, batez ere gauza abstraktuez, eta bereziki izkribuzko lanez mintzatuz. Neguaren atarian gaudenez gero. Heriotzaren atarian zegoela. Politikaren atarian. Epistola honen atari-atarian gogoratzen zaizkigun zereginak. Liburuko atariko hitzak. Egunaren atarirantz, zauri bat, gordina, odol beharrean urre.

Esaera zaharrak

Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian.

Aztergaia: atari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: ataria: portada.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atari-aurre .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Azpisarrera gisa atari-aurre gehitzeko eskatu da, eta nahitaez hala egin behar, "ataurre" sarreran horren sinonimo moduan ageri baita; hala egin ezean, "ataurre" horren sinonimo gisa "atalaurre" jar daiteke'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa atari zabal gehi daiteke, "kanpoan, estalperik gabe, aterperik gabe, atari zabalean" guztiak ere pareko direlako. Elhuyar Hiztegiak eta Mujikaren hiztegiak hala jasotzen dute, eta badira lekukotasunak Orotariko Euskal Hiztegian: / #mdash#Ateri zabalean, eguratsean, mai-inguruan zeuden, illunabarreko urre-dirdaiean bildurik (Orixe, Mireio, 902). / #mdash#Gure apaiza etzegoan aisa bere txokoan, atari zabalera atera gabe (Orixe, Santa Cruz apaiza, 23). / #mdash#Zenbat gabez atari zabalean lo egiten zuela, ta bordetan zakurrek ozkatu egin zutela noiz edo bein, eta zauri-ondoak an zeduzkala (Orixe, Mireio, 54)'.

 - [E116]: 'Uste dut lekukotasun gutxi dela atari zabal onartzeko, besterik gabe, dauden adibide guztiak Orixerenak bakarrik baitira. Esanahiak ere zalantzak sortzen dizkit. Bestetik, atari-ondo sarrerak lekukotasun gehiago ditu, eta ez dugu sartu. Nik, oraingoz, bazterrean utziko nituzke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ados'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atariko proba [azpisarrera gehitu]

atari-aurre
iz. Atariaren kanpoko aldea. Ik. ataurre; atalaurre. Atari-aurreko intxaurrondoa. Atari-aurrean, laztanka dabiltza luzaroan. Ikusi orduko automobila atari-aurrera eraman zuen.

Aztergaia: atari-aurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Katal: atariaurrea: anteportada; atariaurre-ostea: contraportada.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aurre.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atari sarrerari dagokion azpisarrera.

atariko
iz. Zerbaiti hasiera edo sarrera ematen dion edo zerbaitetan hasi aurretik hura prestatzeko egiten den gauza; bereziki, idazki baten edo musika-pieza baten sarrera. Ik. hitzaurre; preludio; atari 3. Atariko gisa, gainera, ohar desegokiren bat-edo badut beretzat. AEBk eman duen pausoa esku-hartze zuzen baten atarikoa baino ez da. Bere disko berriaren atariko gisa Giraluna kanta oparitu zigun gau horretan. Gizaki guztiei gertatuko zaigun zerbaiten atarikoa da hori, bizitzatik desagertu aurreko aroa. Atarikoetan ohikoa da, edo behintzat itxura onekoa, nork bere idazketaren nondik norakoak zedarritzea gutxi gorabehera.

Aztergaia: atariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hitzaurrea, sarrera.

atariko proba
iz. Zenbait azterketa, lehiaketa, txapelketa eta kidekotan, aurretik egiten den hasierako proba. EGA azterketako atariko proba gainditu du. Amsterdamgo kontserbatorioko atariko probak egin zituen. Tourraren atariko probetan.

Aztergaia: atariko proba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: prueba inicial.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atari sarreraren azpisarrera gisa onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atariko proba [azpisarrera gehitu]

atariko titulu
iz. zuz. Lege testu luzeetan, legearen printzipio gidariak eta helburu orokorrak jasotzen dituen zatia. Lege organiko honen edukia zortzi titulutan egituratzen da; hasteko, atariko tituluaren xedapen orokorrak daude, hots, helburuari, definizioei eta arlo materialari buruzkoak.
atariratu, atarira/atariratu, atariratzen
da ad. g. er. Atarira joan. Atariratu zenean, ustekabean Engraziarekin topo egin zuen.

Aztergaia: atariratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

atarira(tu), atariratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper