16 emaitza asto bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

asto
1 iz. Zama aberea, zaldiaren antzekoa, hura baino txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza (Equus asinus). Asto gainean sartu zen Jerusalemen. Bildotsen hurrena asto zintzarridunak. Asto proba. Asto lasterketak. Asto belarriak. Asto saskiak. Asto bat arrantzaka.
2 adj. Adimen edo eskola gutxikoa; gauzak eragabeki egiten dituena. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Astoa baino astoagoak zarete.
3 iz. Zerbaiti azpitik eusteko zernahi egitura, bereziki zurezkoa.

Esaera zaharrak

Astoaren arrantza min gabea. Astoaren balakuak, ostikoak eta ausikiak. Basta ederragatik, asto duk astoa. Ez dira astoarentzat konfiteak. Fereka ezak astoa, emanen dik uztar. Iazko asto hilak aurten lurruna. Oiloari oloa, astoari lastoa.

Aztergaia: asto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

asto, asta-

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: asto-azienda , asto-laster , asto-proba .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Astopito Zugarramurdin, Urdazubin, Goizuetan,... Astapito Luzaiden. Bi formak nahasian Bortzerrietan, Malerrekan'.

 - [E116]: 'Baztanen ere astopito da nik bederen entzun dudana. Aski erabilia da, baina lekukotasun idatzirik ia-ia ez du. Testuetan batere ez. Zuek ikusi'.

 - [I102]: 'Irain gisa sartu behar dela uste dut, irainak hain zuzen oso gutxi agertuko direlako testuetan'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'dauden AS-k sartu eta gehitu astapito izond (lgart) sarrera beregain gisa'.

asto azienda, asto-azienda
iz. Astoa. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da).
asto lan, asto-lan
iz. Lan gogor eta nekagarria. Nagusiak agindu eta gazteok asto lanean. Esker on gutxiko asto-lana dela, hitz batean esateko.

Aztergaia: asto-lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ASTO-LAN "Trabajo que requiere mucho esfuerzo. Ire aittajuna basuan makiña bat astolan einddkua dok" Elexp Berg. v. ASTO-BEHAR. Oraiñ artean zer pasatu dan / gazteok ongi dakigu: / beste batzuek agintzeko ta / asto-lanean beti gu. Olea 43. Orrelakoxeak --norbaitek esango du-- asto-lanak dituk. Insausti 211. Ni morroi egondu nintzan lekuan etzegoan astorik, eta geuk egin bear asto-lanak. Albeniz 37.

LB: 11 “Itzultzaileen asto lan burugogorrarenak ez du esplikaziorik behar.” (Berria); EPG: 8 “Bere esker ona, egunez harrobian asto-lanean aritu eta ez zuelako dardara egin mailua eskuetan zeukanean” (Anton Garikano); ETC: 50 “Horrela nebilek, ahal den lekutik lau sosen truk edozein asto-lan egiten..” (Goenkale).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

asto 2 iz. (Esapideetan). Albistari horren egia eta astoaren arrantza, hor nonbait dituk. Astoa saldu eta mandoa erosi. Nagusiak agindu eta gazteok asto lanean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. asto2 adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa asto eta lan sarreretan.

asto proba, asto-proba
iz. Astoekin egiten den proba, harri handi bat herrestan eramatean datzana.
asto-laster
iz. pl. Tobera-mustra, xaribaria. Herrian asto-lasterrak ziren.

Aztergaia: asto-laster

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: asto lasterrak / EuskHizt: AS: asto laster / HiztEn: + / LurE: AS: asto laster / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: asto lasterrak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-laster.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

asto sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'pl.' marka eranstea proposatzen dugu (Euskal Hiztegian ere pl. marka du)" (2002-09-02)

astoa saldu eta mandoa erosi
ad.-lok. Nola-halako egoera batetik beste txarrago batera igaro. Hori ere bada, ba, astoa saldu eta mandoa erostea.

Aztergaia: astoa saldu eta mandoa erosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

asto -- (Empleado frecuentemente en refranes o similares). * Astoa saldu ta mandoa erosi (AN-larr-ulz); astoa saldu ta potxotxo erosi (G-azp). mando * Mandoa saldu ta astoa erosi. (AN-5vill). Inza NaEsZarr 1845.

LB: 3 “Hori ere bada, ba, astoa saldu eta mandoa erostea” (Elkar); EPG: 0; ETC: 2 “Astoa saldu eta mandoa erosi pentsatu zuen ironikoki.” (Elkar), “Adibidez: "mandotik astora jausi" edo "mandoa sal, astoa eros".” (Pentsamenduaren Klasikoak)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: astoa saldu eta mandoa erosi: vender el burro y compar un mulo; Labayru: 0.

Bestelakoak

asto 2 iz. (Esapideetan). Albistari horren egia eta astoaren arrantza, hor nonbait dituk. Astoa saldu eta mandoa erosi. Nagusiak agindu eta gazteok asto lanean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. asto 2. adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa asto, saldu, mando eta erosi sarreretan.

astoaren arrantza
Baliorik ez duen gauza adierazteko erabiltzen den esapidea. Albistari horren egia eta astoaren arrantza, hor nonbait dituk.

Aztergaia: astoaren arrantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

2 arrantza * Albistari orren egia ta astoaren arrantza or nunbait dituk. Ag G 225.

LB: “Agian gailu elektronikoetako hizkuntza aukeretan oiloaren kakara, astoaren arrantza eta zakurraren zaunka ere erantsi beharko dira” (Argia) ; EPG: 0; ETC: “Itziar Nogerasek bere argibideak eman aurretik eta egunak ekarriko zuenaren berririk gabe idatzia da zutabea, eta norberak esandako zerbait argumentum auctoritatis gisa baliatzeak antza handia baldin badu ere astoaren arrantzarekin, ikusita gure autoritateen argumentu? eta ipar? falta, arrantzaka nator orain hilabete doi hementxe idatzi nituenekin” (Anjel Lertxundi).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: astoaren arrantza (lgart.) la carabina de Ambrosio; Adorez: hori eta astoaren arrantza: eso y la carabina de Ambrosio; Labayru: 0.

Bestelakoak

asto 2 iz. (Esapideetan). Albistari horren egia eta astoaren arrantza, hor nonbait dituk. Astoa saldu eta mandoa erosi. Nagusiak agindu eta gazteok asto lanean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. asto 2. adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa asto eta arrantza sarreretan.

astoari konfiteak eman
ad.-lok. Norbaitekin estimatzeko gai dena baino fintasun gehiago erabili. Hori astoari konfiteak ematea da.

Aztergaia: astoari konfiteak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0 ; EPG: “"Hau bai, hau ez; arrosak bai, geranioak ez; konfiteak bai, astoak ez".” (Bernardo Atxaga); ETC: “Zure moduko baldarren artean ibiltzeko? Hori astoari konfiteak ematea bezala da..“, “Bai! Astoaren konfiteak! Atarramendu onak aterako ditiztek gure gurasoek ordenadorearekin!“, “Ez, Alizia, arretatsuago portatu behar nuen, baino astoa konfite artean baino baldarrago jokatu nuen” (Goenkale), “Pedante jarrita: zibilizazioa irudimenaren fruitua da.>>Iragarri dutenez, zientzialari talde bat imajinazioaren barrunbeak deskubritzeko zorian omen dago, laster jakingo omen dugu nola funtzionatzen duen, nola lortzen den astoa eta konfitea bezalako bi kontu muturrekoak lotu eta astoaren konfiteak! asmatzea.” (Anjel Lertxundi).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

konfite 2 (astoari konfiteak eman,ez dira astoarentzat konfiteak eta kideko esapideetan, norbaitekin estimatzeko gai dena baino fintasun gehiago erabili dela adierazteko). Hori astoari konfiteak ematea da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. konfite 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da asto eta konfite sarreretan.

astoarrosa
iz. Arrosaren familiako zuhaixka, bost hostoko lore arrosak ematen dituena, basoan berez hazten dena (Rosa canina). Ik. arkakarats.

Aztergaia: astoarrosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arrosa.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Rosa canina.

astodun
iz. bizk. Astazaina.

Aztergaia: astodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-zain.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

astazaina.

astoko
1 iz. Asto gaztea. Eta aurkitu zuen Jesusek astoko bat, eta jarri zen haren gainean.
2 iz. (Alegietan, izen berezi gisa). Otsokok Astokori: Gau on, jaun astoa.

Aztergaia: astoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. astako.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. astako / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

astoño
iz. adkor. Astotxoa.

Aztergaia: astoño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. astotxo / LurE: + / ElhHizt: Ik. astotxo / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

astorki
iz. Belar landare lekaduna, zurtoinaren buruan multzo trinko luzanga bat osatzen duten lore gorrixkak ematen dituena (Onobrychis viciifolia).

Aztergaia: astorki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: astorki: Onobrychis viciifolia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Onobrychis viciifolia.

astotu, asto/astotu, astotzen
da/du ad. Ergeldu, astakirten bihurtu. Ba omen dira gizon batzuk ia batere aurrerapenik egiten ez dutenak, erdi astotuak daudenak.

Aztergaia: astotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

asto(tu), astotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

astotxo
iz. Asto txikia; asto gaztea; (adkor.) astoa. Bartzelonara abiatu zen, bera oinez, liburuak astotxo baten gainean.

Aztergaia: astotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

astotzar
1 iz. adkor. Asto handia.
2 adj. (Pertsonez mintzatuz). Astotzar horrek bere emaztea kolpeka ia akabatu du.

Aztergaia: astotzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper